Ana Laura Aláez. Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío

Page 153

beharbada nahikoa izango litzateke honi begiratzearekin: lanean ari garela, nahi gabe, batzuetan gure hasierako asmoak gure nahiak ezartzen dizkigun baldintzekin negoziatu behar izaten du, eta era guztietako etenak gertatzen dira, artelana ezezagunerantz, aurreikusita geneukan irudikapenaren mugara, bideratzeko helburu hutsarekin. Arauz kanpoko lekua da jomuga; han bizi da gure egiarik egiazkoena. Inkontzientearen egia da. Ez da jakitekoa, eta ez dago hura harrapatuko duen metahizkuntzarik eta irudikatzerik. Ez dago hura makurraraziko duen legerik eta ondasun moralik. Horixe gertatzen da, lanean ari garela, bat-batean euforiatik irudikatutakoa eraistera igarotzen garenean, dagoeneko badaukaguko ilusiotik deus ez ote denaren zalantzara. Eta hortxe borrokan ibiltzen ohituta gauden arren, egia da unean-unean jakitearen eta egiaren arteko nolabaiteko bereizketa gertatzen dela —dakigunaren eta izenik gabearen egiaren artean—, inguratzeko ariketa batera behartzen gaituena, umeak marrazten duenean bezala, edo beste batzuetan, fikziora jota, hitz bat teknikoki asmatzera, ezinezkoaren zuloan erortzetik salbatuko gaituena; praktika inkontziente samarra erabiltzen da, jolasa garrantzitsu bihurtuz doala, baina zentzua mugitzen duen ondasunetik haragoko ihesbiderik gabe gauzatua. Egiturak berezkoa duen hutsa da, beti aurreikusitakoaren aurka jotzen duena, baita artearen kausa material gisa jokatzen duenean ere. Hauxe gertatzen da: ideala erortzea eragiteko une zehatzean, materialak euren izaera fisikoenera lerratuta daudenean, aitzitik, irudiaren goraldi berria sustatzen du, asebetetzeko aukera soilaren bidez. Desira asebetetzeko mugan. Eta ez da gutxi, izan ere, irudia erortzen bada, han goaz geu ere lurrera harekin batera. Bakoitzaren gozamen modalitatearen arabera gertatuko da, artelanarekin buruz buruko borrokan, materialaren zati handi batek esanahitik bereizten asmatu izanaren ondorioz; artelanaren egilearen eta hura

155


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.