Ntik ngaiz

Page 1

ntik-ngaiz izeneko blogean 2007ko Abendutik 2009ko Uztailera bitartean idatziriko artikuluen bilduma.

Blog honek Goierriko Hitzaren webgunean zuen tokia, baina berarekin amaitu ostean, egun batetik bestera artikulu guztiak deagerrarazi zituztenez, berriz ere igotzen ditut internetera. Hori bai, artikuluekin bat zetozen bideo esteken arrastorik ez dago, normala denez. Beraz, blogekoa esperiantzia ‘osoago’ bat zela pentsa dezakezue, hala nola, posible dela pasarteren bat erabat ez ulertzea bideoaren edukia garrantzitsua zelako, etab.

Besterik gabe, gustoko izango duzuelakoan, besarkada bat.

borthuzai


Michael Jackson eta Oteizaren Moonwalk-a

Ezaguna da asko maite zituela Oteizak arraunlariak (Oriokoak batez ere, nola ez :-) atzerantz eraginez aitzinatzen zirelako. Atzerantz aurrera, ekin eta ekin, ‘avanzar retrocediendo’, bizkarrez aurrera, atzeraka aurrera. Oteizak berak artean egin bezala hain zuzen, historiaurretik edanez arte garaikidean pauso garrantzitsuak emateko. “…Miro adelante, pero voy retrocediendo, caminando hacia atrás. Así el panorama de nuestro mundo espiritual se me va ampliando delante de mí y nuestra particular situación cultural se me hace tmbién más clara…” …zioen besteak beste bere 1963-ko ‘Quousque Tandem…!’ famatuan, eta ‘avanzar retrocediendo’ kontzeptuak Oteizarengan izan zuen garrantziaz askotan aritu dira jakintsuak (hemen , hemen eta hemen esate baterako)

Sigfrido Koch Arruti-ren argazkiak Avanzar retrocediendo, atzerantz aurrera… BAINA EZ AL DA HAUXE ARRAUNLARIENA BEZALA, MOONWALK-AREN IDEIA ERE? MICHAEL JACKSON-EK OTEIZA IRAKURRI AL ZUEN? Ez al da oteizaren kontzeptu hau 1963-an argitaratua, eta Michael Jackson-en Moonwalk-a 1983-koa? Michael Jackson lehenengoz Moonwalk-a egiten Motown zigiluaren 25. urteurrenean Umm… ideia tentagarria egia esan Michael Jackson eta Oteiza batzearen hau ni bezalako mazedonia eta tutti-frutti zale batentzat… baina ezetz esan beharko gaurkoagatik postre goxoari…


Ez baita moonwalk-a Pop-aren erregearen asmakuntza nik hala uste arren, dantza munduan betidanik nahiko ezaguna izan den pauso bat baizik, bideo honek argitzen duen lez. MJ-ren aurretik leudeke Bill Bailey eta Jeffrey Danie besteak beste. Beno ba! Beste batetan beharko du ba! Erantzun 1 »

Permalink-a

Editatu...

2009/07/16 19:03:00 , Borthuzai , 333 hitz, 407 aldiz ikusia Atalak: pertsonalak, Umorea, Historia / Geografia

40 urte ilargian, baina ez gara ezer Gaur, 40 urte betetzen dira Neil Amstrong ilargira iritsi zela.

Data hau kontutan hartuta interneten piska bat begira jardun, eta segituan konturatu naiz, astronauta hauek beste inork baino garaiago, azkarrago eta denbora luzeagoan zeruan egon arren (eta benetan konpetentzia gogorra luketela nirekin, zeren eta ni ere orbitatzen jartzen naizenean… ;-), gu bezalakoxeak direla. Hortxe dugu esate baterako Buzz Aldrin, ilargia zapaltzen bigarrena. Orain urte batzuk, 80en bat urterekin, “lagunarteko eztabaida jator” batetan grabatu zuten ustekabean. Norekin? Bada, gizakia ilargira iritsi ez dela dioten konspirazionista horietako batekin!! Eta zer nahi duzue esatea, ni behintzat erabat konbentzitu naute Buzz Aldrin-en arrazoi pisutsuek! Baina beno, ez da askoz gutxiago ilargia hirugarren zapaldu zuen Pete Conrad txikiaren ateraldia! Izan ere, Pete bere 1.68 metroko garaierarekin, astronautarik txikiena zen, eta ilargia zapaltzean zer esango eta: “Pauso txiki bat izango zen Neil-entzat, baina niretzat pauso oso handi bat da!” Jajaja! Qué cachondo! :-)


Halakoak dira astronauten ateraldiak, ze bat, jata ezkutuan emandako golf makil eta pilotekin jolasean hasi zela! Hor duzue Alan Shepard golf-ean jokatzen :-) Eta beno, behin lurretik ilargira begira jarrita, barkatuko didazue halako ausnarketatxo bat egitea :-) Baina unibertsoaren handitasunak inspiratu egiten nau (jajaja! ;-) Kontua da, gehienon ustez, unibertsoan materia eta hutsunea besteik ez dagoela. Hau da, gu eginak gauden materia (atomo eta molekula desberdinak…) espazio hutsean. Baina astrofisikarien ustez ez da horrela. Beraien kalkuloen arabera, unibertsoan badira gauza gehiago: Materia iluna eta Energia iluna hain zuzen (nahiz eta inork ez jakin zer dien bi hauek :-) Ea Suitzako LHC famatuak zerbaitetan laguntzen dien!) Eta gainera, bi osagai hauek lirateke unibertsoan ugarienak, eta gu eginak gauden materia, %5-a besterik ez litzateke. %5-a!!!

Bai, aspalditik dakigu ez garela unibertsoarn erdia, baina kontua da, gu eginak gauden materia… Gu eginak gauden materia, unibertsoaren apurrak besterik ez direla. — ‘Eta materia ikuskorraz gain dagoen lehen aipatu dugun hutsunea?’ galdetuko duzue zuek. “Hutsunea? hutsunerik ez da maitia, zu nere ondoan bazaude” Ez, beno :-) dirdienez zientzialarien ustez hutsune absolutorik ez da existitzen. Baina hori, beste egun batetan ;-) Erantzun »

Permalink-a

2009/07/07

Editatu...


18:12:28 , Borthuzai , 278 hitz, 364 aldiz ikusia Atalak: pertsonalak, poesia, Umorea, Historia / Geografia

Sarri, 24 urte ihesi Gaur, San Fermin eguna, 24 urte betetzen dira Joseba Sarrionandiak, Iùaki Pikabearekin batera, Martuteneko kartzelatik Imanol katariaren bozgorailu batetan ezkutatuta ihes egin zuela. Edo beste era batera esanda, 24 urte dira jada ihesik daramatzanak. Aitzakia horrekin nire facebook-ean bideo eta estekatxoren bat jartzea pentsatzen nuen, baina interneten dagoen material andana ikusita (literatura zubitegia ikustea besterik ez dago), facebook-a blogarengatik aldatzea pentsatu dut. Bai, ados, facebook-a primeran dago, bla bla bla‌ baina nire hitz diarrea kronikoarentzako toki gutxitxo aukeran ;-)

Beno, lehenik, gehiegi ezagutzen ez den irudipena dudan dokumentu batekin hasiko naiz. Ondorengo guztiak aski ezagunak baitira ikusiko duzuenez, baina tira! :-) Bertan, Fermin eta Iùigo Muguruza ultragazte eta erdaldun batzuk, Sarriren ihesaren aurreko egunetan, kartzelan berarekin nola egon ziren komentatzen dute, eta baita nola egin zuten berarekin bafle baten ezkutatuta ihes egiteko txistea ere! Flipa! :-) Oso dokumentu interesgarria da Hasier Etxeberriak eginiko elkarrizketa hau. Ondorengo loturan berriz, Sarri bera bere poesia batzuk irakurtzen entzun dezakezue. Beti da interesgarria autorea bera bere poesiak irakurtzen entzutea, eta kasu honetan gairena, ez dakit, baina niri behintzat morbo pixka bat edo ematen dit‌

Klikatu argazkian Eta gaurko monografikoarekin jarraituz, Kortatu-n bideoklip ofiziala! Nola ez! Desdeluego, nola aldatzen diren garaiak!!


Gogoratu behar da bestalde, Sarri-Sarri abestiaren doinua Toots & The Maytals-en Chatty-Chatty abestiaren bertsio bat dela!! Bere garaian The indezents-ek hemengo honetan primeran frogatu zigun bezala! Hemen duzue abesti originala. Entzun! Entzun!: eta bukatzeko, ikaragarrizko barregura sortzen didan bikote honen bideoa. Ska-tik reggae-ra, eta hemendik CHARLESTON-ERA! Nola gustatzen zaien bi beltz hauei Rock Radical Vascoa, ezta? ;-) Baldin bada-rekin ere animatzen dira eta!

Erantzun »

Permalink-a

Editatu...

Munduko errekor Euskalduna - Felix Erauskin Kirol mundua gertu xamarretik jarraitzen baduzue, ziur nago LZR, Jaked eta Rafael Muñoz izenak segituan lotuko dituzuela igeriketa munduarekin, eta jarraian nola ez, baita azken aldian igeriketa munduan dabilen errekord hausketa zalapartatsuarekin ere. Ez dabil beste konturik azken aldian. Izan ere, LZR, Jaked eta X-Glide bainujantzien bitartez, azken urtebete honetan ehunka munduko errekor hobetu dituzte igerilariek. Batzuk ‘Dopage Teknologikoa’ deritze, beste batzuk berriz, Rafael Nadal-ek ez duela Carlos Santanaren egurrezko raketa berarekin jokatzen. Polemika mahai gainean dago.

Baina ez da kirol mota baten oinarriak dardar batean ipintzen diren lehen aldia. Txirrindularitzan gertatu zen antzeko zerbait Indurainek ‘Orduko errekorra’ Ezpata zeritzon txirrindu batekin ondu zuenean, edo aizkolari australiarrek beraien aizkorak euskal herrira ekarri zituztenean, edo Fosbury-k bere jauzi egiteko modu bereziaz altura jauziaren teknika irauli zuenean…


Batzutan iraultza hauek onartu egin ziren, legeak aldatuz beharrezkoa bazen, eta besteetan berriz legeak aldatu zituzten, baina oraingoan, teknika/teknologia berri hori kanpoan uzteko. Hori bai, modu berrian lorturiko errekorrak onartuz eta ‘izartxo’ bat edo ipiniz, lorturiko baldintzak zehaztuz. Wikipedian oraindik Indurainen errekorrak hor darrai esate baterako… Baina beno, ez dirudien arren, ez naiz gaur post hau idazten hasi guzti honetaz hitzegiteko. Ez honetaz soilik hitzegiteko behintzat ;-) Kontua da, 1956-an, arraultza ustel baten itxura geroz eta gehiago hartzen ari den gure mundu honetako kirol mundua zur eta lur utzi zuen euskal teknika bat sortu zela kirol batetan. Kirola, jabalina jaurtiketa da, eta berau hankaz gora ipini zuen kirolaria, Felix Erauskin.

Felix Erauskin, eskuinean (klaro :-) Felix Erauskin, espainian sekula izan den kirolaririk onenetakoa dugu. 9 aldiz pisu eta disko jaurtiketetan espainiako txapeldun, jabalina jaurtiketan behin ere bai, eta gaurkorako garrantzitsuena dena: 8 aldiz Euskal Barra jaurtiketan espainiako txapeldun. ‘Euskal Barra jaurtiketa? Baina zer demontre da hori?’ pentsatzen ariko zarete orain ziurrenik :-) Beno, ba euskal barra jaurtiketa, 1936-ko Berlingo Olinpiadetan ia-ia exibizio kirol izatera iritxi zen euskalerriko harginen lanean oinarrituriko jaurtiketa mota bat da. (Garaiko egoera politikoak ez zuen azkenean posible egin izan :-( Garai batetan euskal herri guztian oso ospetsua dirudienez, eta gaur egun zoritxarrez, inon gutxi ikusten den kirola. (nik behintzat inon ez)


Kirol honi, euskaraz, PALANKA JAURTIKETA deritzo, eta kirolariari PALANKARIA. Jaurtitzen den palanka, esan bezala, mehategietako langileek harria apurtzeko erabiltzen zituztenetakoa zen, jabalina baino apur bat astunagoa… Ogibide, entretenimendu beste behin euskaldunen artean. Eta palanka hau jaurtitzeko teknikaren gakoa, jaurtitzean errotazio indar bat ere eranstean zegoen. Hau da, jabalina jaurtiketa ‘klasikoan’ jabalina zuzen-zuzen aurreruntz doan bezala, palanka jaurtiketan, palanka helikoptero hegalak bezala biratzen joango zen, modu honetan, jabalina ‘klasikoa’ baino urrunago iritsiz. A ze inbentoa, ezta? Beno, ba arestian esan bezala, Felix Erauskin-i zor diogu aurkikuntza hori. Felix Erauskin-ek, 1956an egin zituen jabalina ohikoari palnakaren teknika aplikatzeko lehen frogak, eta baita mundu guztia aho zabalik utzi ere! Felix-ek 1956an Montjuic-en egina sonatua izan omen zen adibidez. Beste munduko esfortzurik gabe, zer, eta espainiako errekorra gainditu! Hemen duzue garaiko egunkari bateko artikulua. Kontua da, jaurtitzeko era berritzaile horrek, garai hartako reglamentu guztia errespetatzen zuela. Baina noski! Europar guztiak aho zabalik zeuden, eta Erauskinek teknika berri hori agertu eta gutxira, Olinpiadak zetozen! Orduan, munduko kirolari guztiak, teknika berri hori ikasten hasi ziren korrika eta presaka. Hala dio behintzat estatu batuetako TIME aldizkari ospetsuak honako artikulu honetan. Atera kontuak kirol mundu guztia kolokan jarri ote zuen edo ez gure Erauskinek! :-)

Gaia horren zegoen pil-pil-ean, ezen punta-puntako kirolari batek, teknika hori balioztatzen bazuten, bere jabalinak tomate hazkuntzako makil bezala erabiliko zituela ere esan zuela! :-)


Eta noski, kontuan izan behar da, Felix Erauskinek garai haietan 49 urte zituela! eta munduko errekorrak apurtzeko gertu zebilela!!

Felix Erauskin Baina noski, ez ziren europarrak soilik hasi jabalina Euskal estilora edo Espainiar estilora botatzen, (garai hartan horrela deitzen zitzaion, nola ez) baizik eta baita espainiarrak ere! Eta jarraitzaile denetan finena badakizue nor zen? Ezetz asmatu? :-) Ba Miguel de la Quadra Salcedo! Jo-de-te! :-) jajajaja!

Miguel de la Quadra Salcedo Dirudienez, Miguel-ek MUNDUKO ERREKORRA ONTZEA ERE LORTU ZUEN! eta ez gutxigatik! Ez, ez! 20 METROGATIK BAIZIK!! Hala aipatzen du askotan bere elkarrizketetan: ‘… superamos en más de 20 metros el récord del mundo que tenía el noruego Eric Danieldsen en 1956, en una distancia de 81,30 metros..’ Baina noski, historia honek, amaiera triste bat behar zuen. Bestela izango balitz, denoi erakutsiko bailiguketelako kontu hau ikastolan. Eta ez da horrela. Gertatu zena, federakundeak jabalina jaurtitzeko modu hori debekatu zuela da. Ezin omen zitekeen jabalinaren norantza ongi kontrolatu, eta ikusleentzat arriskutsuegia omen. Eta debekuntza horrekin batera, baita teknika horren bitartez lortu ziren marka guztiak.


Erabat itsuragabeko erabakia de la Quadra Salcedo-rentzat: ‘…La injusticia se cometió al cambiar tres veces el reglamento internacional. Primero, se prohibieron las vueltas, después se obligó a que la punta de la jabalina estuviera mirando a la dirección del lanzamiento, pero estos cambios en los reglamentos nunca han sido retroactivos y en cambio sí lo fueron en nuestro caso…’ Gaur egunean ere, jabalina jaurtiketako arauak irakurtzen jarri ezkero, kirolariak eta jabalinak ezin dutela biratu… omen dio. Beste euskal aportazioa bat kirolen mundura :-) Eta lixto! horixe zen ba, gutxi asko, gaurko prestaturik nuena! Badakit aspaldi baztertu xamar zaituztedala ene irakurle maiteok, baina gaurkoarekin ez zarete kexatuko, ezta? ;-) Interneten topa dezakezue tipo interesgarri honen inguruko informazio gehiago. Nik, begira jardun dut piska bat eta Félix Erausquin bilatuta dokumentu pilo bat agertzen dira, eta Félix Erauzquin bezala begiratuta berriz, oraindik gehiago… Baina badakizue, nonbait amaitu behar! :-) Baina ez pentsa, tipo honen inguruan gehiago inbestigatzen jarraitu behar dut. Alajainena! Honako honetan adibidez, garai hartako artikulu ugari aurki ditzakezue. Nik oraindik ez ditut denak irakurri, baina ea tartetxo bat ateratzen dudan… tipo honek horrenbeste merezi du eta!

'Maite ditugun olerkariak' - Jose Mari Zendoia Larunbat honetan, Iparraldeko Senpere-Larraldean, HATSA elkartek antolatzen dituen ‘Maite ditugun olerkariak’-en saio berri bat dugu. HATSA elkarteak, 20 urtetik gora daramatza euskal poesia sustatzen, eta kasu honetan, blogetik elkar ezagutzen dugun cyberlagun bat gonbidatu dute gainera: Jose Mari Zendoia Amuitz


Plana, primerakoa: Iparraldetik ibilaldia, bazkaria Zugarramurdin, poesia errezitaldia… Hemen duzue agenda osorik: - 9h 1/4 elkartzea: Senpere-Larraldean - 10etan Oinezko ibilaldia (Atxulegi Ainhoan) - Ordu batean bazkaria Zugarramurdin (Bazkariarentzat izenak eman behar dira Ekainaren 24eko: hatsaelkartea@aol.com) - 4 etan: Larraldean, Josemari Zendoia-ren olerki irakurketa - 5 etan: Liburu aurkezpena : • Auxtin Zamora-ren “Zernahi izan eta ere”, Instinktozko hitz eta marraskiekin lortua • Koldo Zubeldia-ren “Antologia poetikoa 1984-2009”, tranze askotatik iraganda idatzia (Hemen duzue Jose Mari Zendoiaren inguruko datu gehiago, behar izan ezkero :-) Pena, oso zaila izango dudala bertara joatea… Kaguen! :-( Halere, inor animatzen bada, ni konbentzitzen saia dadila :-)

Ur Jauzia: Euria egiten duenerako teilatu bat daukanari ur tantek ez diote gehiegi eragiten. Teilatua pitzatu gabe badago behintzat, aterpean itoginik sortzen ez bada behintzat, filtrazioek paretetako pintura altxatzen ez badute behintzat. Euri fina orduetan etenik gabe teilen gainetik irristatzen denean eta mendi magaletik jaisten den behe lainoak egurrezko habeak blai uzten dituenean aire osoan hedatzen diren ur tanta ikusezinek bazter guztiak ukitzen dituzte, eta arroka sendoenetako zirrikituetatik sartzen dira lur azpiko errekak sortzen. Gure inguruan hedatu da laino limuria, eta gure baitan sartu, eta arrasto meharrak sortu, eta bat-batean atera egin da jauzi luze batean amildegian osatu duen zulo batetik behera, barren barreneko bide ezkutuenak igaro eta gero.


Nire mundua Pertsona bakoitza mundu bat omen da. Nirea, azpiko argazkia bezalako zerbait litzateke, kale bat, hutsik, gauez…

(Nahiz eta beno, beste hau ere gaizki ez legokeen… ;-)

AURKITU ZUK ERE ZURE ‘NAMEK‘ PERTSONALA!! http://www.flickr.com/photos/gadl/sets/72157594279945875/ http://www.flickr.com/groups/stereographic/pool/ edo interneten estereografia, stereographi, stereographic pics… eta abar bilatuz. ANIMO! ;-) (ez esan, mikroParis hau ere ederra ez denik!)


Lasai, hiri ere tokatuko zaik eta! Bai, bai, badakit denok izurratu xamar gabiltzala egun hauetan. Ez zarete zuek bakarrak, ez pentsa. Izan ere, aspaldi goierrin izaten ari garen festen alaitasunaren ondoren, gauzak bere tokira itzultzen ari dira, eta errealitateak bere gordinean, TO! ukabilkada gogor bat ematen digu juxtu ‘hortxe’, bai, bai, ‘hortxe’ bertan, gehien izurratzen duen lekuan: Tabernen ordutegian! eta tabernak gaueko hamarrak aldera itxita daudela konturatzen zara! Puff! Horrek bai ematen duela mina! ;-)

Horregatik, hala nola hauteskunde garai honek eraginda ere, ‘borthuzai mundu justoago baten alde’-ren partetik, gaur autoestima igotzeko post bat idatzi dut :-) Izan ere, ados, ulertzen zaitut, benetan, neskek ihes egiten dute zu ikustean, badakit, eta gaua bakar bakarrik okindegi batetan kurasan pare bat erosten bukatzeak ez du grazia handiegirik egiten. Are gutxiago zure gustoko tipa paleto batekin ikusten baduzu pasatzen, blablabla blablabla… Niri esan behar didak? Baño tio! Trankil! Don’t worry! Zorte kontua dek eta! Hiri ere tokatuko zaik! Izan ere, hiri musika gustatzen zaik, ezta? eta hik benetan uste duk gaur egun arrakastaren olatua surfeatzen dauden horiek, telebista eta aldizkarietako azaletan agertzen diren horiek, beti izan direla arrakastatsuenak, ala?


Baita zera ere! Steven Tyler? Pringatu bat! Bruce Springsteen? Ba! Beste bat! Tom Petty? Gixaixo bat! Red Hot Chili Peppers-eko Flea? Marrazki bizidun itxuxi bat zuan ta! eta Marilyn Manson? bueno, bueno, un don nadie! Prince berriz? emmm… emmmmmm… bueno, hemen paso palabra! :-) Benetan! Egin klik! hemen bestela eta begiratu ondoko argazki hauek! Hire autoestimak eskertuko dik! :-D Red Hot Chili Peppers-eko Flea, eta Guns & Roses-eko Axl Rose ondoz ondo. (Ummmm… bigarren honi kabroi pinta antzematen zitzaion! ;-)

Flea

Axl

(besteen kontura nahikoa far egin eta gero, orain edonor ipintzen da norberaren aspaldiko argazkiak berrikusten!:-)

Puztukiak Badirudi, badirela erantzunik ez duten galderak. Nora doaz esate baterako, haurrei eskutatik alde egiten dien puztukiak? Esan bezala, BADIRUDI, badirela erantzunik ez duten galderak. CURIOSO PERO INÚTIL: Puztukiak goruntz igotzen diren ehinean, geroz eta presio atmosferiko txikiagoa dagoenez eta beraien barneko presioa konstante mantentzen denez, hazten joaten dira. Pixkanaka-pixkanaka ‘puztutzen’. Eta orduan, bere bolumena hazten denez, puztukiaren dentsitatea txikitzen doa baita ere, eta geroz eta gorago igoko da… Etab… Etab… Harik eta: - Puztukia bere lotura korapilotik hustutzen hasi eta erori arte. - Puztukiak bere barneko presio eta presio atmosferikoaren arteko desberdintasuna jasateko gai ez izan, eta PUF! lehertu arte.


Sentitzen dut ametsetik esnatzea. Eta hori gutxi balitz, gainera, puztukiak animali basatientzat arriskutsuak dira, hala nola itsas kaio, bale… -bbc - savethewhales.org Esan bezala, sentitzen dut ametsetik esnatzea. Beti txarto… Beti txarto…

Negozio propio bat ireki nahiean Hauetakoren batetan negozio propio bat ireki behar dut. Bai jauna, geroz eta garbiago dut. Oraingo lana alde batetara utzi, eta ezerezetik berreraiki behar dut nire bizitza. Ez dakidana ordea, zein negozio mota montatu da, eta ataka honetan zuen laguntza behar dut. Arrandegi bat montatu dezaket adibidez. Legatza eta bixiguak ongi ezagutzen ditut, eta jada gizakitik baino legatzetik adibidez ghieago dudala ere esango nuke. Edo harategi bat agian, txahal txiki eta handiak bertatik bertara ederki asko ikusia baitnago. Edo fruitategi bat, zergatik ez, melokotoietan espezialista naiz eta ederrak topatzen ditut nonahi. Barazkitegi bat ere ez legoke gaizki ordea. Kalabazaz kalabaza baitnabil aspaldion eta almazena bete-betea dut. Ez dakit ziur, ikusten duzuenez ez dut oraindik erabaki, baina ez dut uste arazo handiegirik izango nukeenik hauetako edozeinekin, negozio mota horiek guztiak menperatzen ditudala uste baitut eta jeneroa ongi ezagutzen. Aproposena, barazkitegi bat irekitzea litzateke agian, lehen aipatutakoarengatik, baina ez dakit… Ez dakit zuek zein gomendatuko zenidaketen. ‘…TILL I FIND SOMEBODY NEW’

Literaturia


Ikaragarria da Larrabetzu inguru horretan dagoen kultur mugimendua eta literatur zaletasuna. Benetan. Gauza bat ez bada bestea, beti ari dira burubelarri zerbait antolatzen. LITERATURIA-ren ekintza hauetako gehienetara joaterik ez dut izango ziurrenik, baina Ekaineko hiru egun horietan bertan izaten saiatuko naiz. Ea tartetxo hori ateratzen dudan‌ Zuek ere berriz, ekitaldiren batetara agertzea posible baduzue, ez galdu aukera, benetan, ez zarete damutuko. Proposamena, egina gelditzen da.

Non dago Wally?

2008-ko Elgoibarko Ingeniaritza Eskolako diploma banaketako argazki honetan, badago inondik inora egotea espero ez den pertsona bat, ‘Wally’ bat.


Nor? Non? Horixe da ba jartzen dizuedan etxekolana :-) Pista moduan hori bai, esan, nire lagun batek zioen bezala, Athletic-eko peña hau erotuta dagoela :-) Athletic-en mendeurrenean Otxandioko festetan esate baterako udaletxetik Athelticen bandera ipini zutela zintzilik ikurrinaren eta herriko banderaren ondoan… :-) Desdeluego, nik ez dakit oraindik tipo horrek zer egiten duen hor :-) Erantzun 1 »

Permalink-a

Editatu...

Proposamen Indezente bat: Goierri Irratia Beno ba! Astebete baino gehiago da blog hau eguneratu ez dudala, eta zuei, ene irakurle maiteoi, azalpentxo bat zor dizuedalakoan nago. Bai, ezta? :-) Ai ama! Non ote daude bloga astean birritan edo hirutan eguneratzen nituen garai haiek! :-)

Kontua da, orain aste batzuk, halamoduzko proposamen indezente bat jaso nuela (tio, eske a huevo zetorrean espresioa! :-), Indezent blogari artxifamatuarengandik. Bere blogaren jarraitzaileek jakingo duzuenez, Indezent Goierri Irratian dabil lanean, eta maiz-maiz ematen digu bertako kontuen berri bere blogean. Beno, ba esan liteke, bere irratsaioko azken fitxajea ni neu naizela, astean behin, astelehenetan, zientzia kontuez hitzegiteko konpromezua hartu baitnuen berarekin. Proposamena ikaragarri interesgarria iruditu zitzaidan, eta noski, ni bonbardaketa batetara ere apuntatzen naizenez… hortxe joan nintzen lehen egunean Lopetegi bera baino urduriago :-) Izan ere, badira jada aste batzuk irrati uhinek nire ahotsa hortik zabaltzen dutela, baina ez diot inor askori ezer komentatu eta sekretutxo bat bezala aritu naiz gordetzen kontu hau. Ba! Umekeriak, badakizue, baina inori ez zaio gustatzen jendeak, norbera frakasatzen ikustea, ezta? :-)


Horregatik, jada hiru bat saio egin eta mikroari beldur piska bat galdu ondoren, hemen, zuen aurrean kontu hau aipatzea erabaki dut, zuek, ene blog irakurle maiteok, ahazturik ez zauzkatela ikus dezazuen, eta blogaren eguneraketa falta hau, lan pilaketagatik besterik ez dela uler dezazuen :-( Baina zer nahi duzue esatea ba: IKARAGARRI POZIK NAGO KONTU HONEKIN!!! Hemen nabil egun hauetan etxeko zientzia liburu zaharrak astintzen bitxikeria eta kuriositate desberdinen bila! Bat irakurri, interneten begiratu, liburutegira joan… Nola joaten den denbora gustoko gauzetan! :-) Eta noski, bloga (beste zenbait gauzekin batera) pixka bat baztertu behar. Zer egingo diogu ba! Eta hurrengo asteleheneko saioa berriz… ez dakit ziur nola enfokatu… baina honako hau nolabait aipatu behar dudala garbi dut. Begira! Mikrouhin labe bat, fluoreszente bat… eta ARGIA! FLIPA! :-) JAJAJA! KE KAÑA! Eta beno, azkenik, barkamen opari gisara edo, azken aldian nire soinu banda izaten ari den Geoffrey Gurrumul Yunupingu-rekin uzten zaituztet. Sting, Elton John, Björk eta ni neu ere erabat maiteminduta gauzkan australiar indigena itsu honen doinuekin (osea, Kaxiano exotiko bat azken finean:-) Hemen duzue diska jaisteko prest. On egin!

The Basque-Kubrick Connection (II) Orain egun batzuk, Martxoaren 7an, bete ziren 10 urte Stanley Kubrick hil zela. Jesus! Nola pasatzen den denbora! Beste behin egin nuen The Basque-Kubrick Connection izeneko sarrera bat, Kubrickek Julio Medem-en lana ezagutzen zuela komentatuz, eta batez ere, nola den posible La naranja mecánica filmako auto futuristaren Durango izena, herri horretan sorturiko euskaldun bati omenetan izan daitekeen.


Eta beno, ez dira egia esan konexio ugari euskaldunok eta Kubrick-en artean, baina orain gutxi aurkitu nuen hala moduzko bat :-) Nahiz eta beno, jakingo duzuenez, estadistiken arabera munduko edonorengana iritxi ahalko genuke zenbait saltotan. Hala diote hortik. Badakizue, nire lagunaren ezagun baten osaba behin Bush-ekin egon omen zen, eta horrelako kontuak. Dirudienez edonorengana irits gintezke honela, eta baita ere, zergatik ez, Bin Laden berarengana, ezta? :-) Hortaz, ez litzateke arritzekoa Kubrick-engana ere iristea, baina beno, nik bestelako era bat topatu dut :-) Kontua da, Kubrick-en Full Metal Jacket edo La Chaqueta metĂĄlica filmaren soinu bandan, abesti ‘euskaldun’ bat agertzen dela :-) Zer, ez al didazue sinesten? Ez dut interneten abesti hori agertzen den filma zatia topatu, baina pelikulako pasarte batetan honako abesti hau entzuten da. Typical Basque! ikusiko duzuenez Gertatzen dena da, Wooly Bully abesti ultraezaguna, SAM THE SHAM AND THE PHARAOS taldearena dela ikus dezakezuenez, eta taldeko buru den SAM hori, turbanteduna, ez dela Samuel-etik eratorria, ezta OSABA SAM famatuaren omenezkoa ere, SAMUDIO abizenaren laburdura baizik. Turbantedun hori, DOMINGO SAMUDIO dugu, eta bai, dirudienez jatorri euskaldunekoa da :-) Beno, ikusten duzuenez oso konexio urruneko eta ezkutua da, baina ei! interneteko konexio batekin dena da posible! (bai denetik aurkitzea, eta baita txorrada asko idaztea ere ;-)

Berraragitzeko nire 3 aukerak Munduan erligio asko ditugu, badakizue, gure kristautasun hau ez da munduan bakarra, gure inguruan dena bustitzen duela eta, batzutan hala iruditu arren. Baina bestalde, normala ere bada hala iruditzea, gehiengoa omen baikara eta.


Eta nire burua ere kristauen artean sartzen dut, gauzak oso garbi eduki ez arren, bazter hauetan sortu ezkero nahitaez itsasten zaizkigulako kristautasunaren oinarrizko zenbait printzipio, norbera ia konturatu ere egin gabe. Niri behintzat hala iruditzen zait. Beraz, fede kontu hauek ere ‘demokratikoak’ izango balira, beste erligioen aurrean guk dugula benetako arrazoia esan ahalko genuke, eta Jesus dela Jainkoaren benetako semea… Baina zorionez (hala iruditzen zait niri behintzat) gauzak ez dira horrela, besteei ere beraien sineskeretan onartu behar zaie.

Gauzak horrela, aurreko batetan, aparteko beste zereginik ez nuela noski, gizakiok hil ondoren benetan berraragitu edo reenkarnatuko bagina, zertan berraragitzea gustatuko litzaidaken pentsatzen jarri nintzen. Ez da batere kontu xamurra, benetan, eta ziur nago, ez dela norberak nahi duenean berraragitzearen kontua soilik, hori hala emateko, norberak bere aurreko bizian egindako pekatu eta horrelakoak ere kontuan hartuko direla. Baina beno, kontua denbora tontakeriak pentsatzen pasatzea zen, eta halaxe egin nuen ba! :-) Gandhi, Newton, Kant, Hugh Hefner, Alejandro Magno, Picasso… berraragitzeko pertsonaia famatuen zerrenda tentagarria bezain luzea da. Baina beno, ez gaizki hartu baina onar dezagun, interneteko orrialde honetan elkartzen garenok ez dugula ziurrenik halako maila batetara iristeko batere meriturik. Beraz, hona hemen, humiltasun guztiaz aukeraturko nire azken aukerak: 1.- Jimi Hendrix-en hortzetan reenkarnatzea 2.- Antony and the Johnsons-eko abesti honen PHOTOGRAPH OF TIME hitzetan berraragitzea (We live together in a photograph of time…)


3.- Around the Wold-eko brake dance dantzarietan Ez dut uste gehiegi eskatzen ari naizenik, ezta? :-) ETA ZUEK, ZERTAN BERRARAGITU NAHIKO ZENUKETE?

Drum Battle Ez galdu beste hauek ere: 1 eta 2

Nire hauteskunde kanpaina surrealista Ez dakit, beti gustatu izan zait politika kontuen gora beherak jarraitzea. Gertuegitik ere ez egia esan, baina beno, ongi dago batek zer dion ikustea, besteak zer erantzuten dion… Eta dakizuenez hauteskunde garaiak emankorrak izaten dira ikuspuntu honetatik. Aurten ordea ez naiz hauteskunde kanpaina batera jarraitzen ari. Pare bat aste edo gehiago izango dira albistegirik ikusten ez dudala, atera kontuak. Eguerdietan irratian entzuten dudanarekin bizitzeko gai naizela ikusten ari naiz. Hauteskunde kanpainarik gabeko hauteskundeak izango dira niretzat hortaz aurtengo hauek. Beno, hala zen, zer, eta asteazkenea lagunekin afaltzen ari nintzela mezu ‘misteriotsu’ bat jaso nuen arte: “Martxoak 1ean, kontua ez da izango jakitea nork irabaziko duen, herri honen etorkizuna (krisia gainditzea, euskara, ikastolak…) noren esku geratuko den baizik” euskaldun 1 -ek bidalia Benetan! euskaldun 1 deritzon batek bidali zidan mezu hau atzo gauean! Eta nik, nire agendan ez dut izen hori duen inor! eta SMS hori bidali didanari deitzeko aukera sakatzen badut, zenbakirik ez dagoela esaten dit! Benetan, zer da hori? Ba al daki inork? Beste inork jaso al du horrelakorik? Zer da, mugikorreko spam politiko bat? Zur eta lur geratu nintzen. Ez dakit zer hostia pasatu dan.


Kontua da, urte hasieran mobil berria erosi nuela, eta behin erosten jarrita, euskaraz konfiguratu ahal den horietako bat erosi nuela (hemen duzue mugikorren aukera), eta gainera, tapakikoa (eske taparik gabeko batekin nazka-nazka eginda amaitu dut). Eta lagun bati bururatu zitzaionez, posible litzateke, mugikorra euskaraz edukitzeagatik jaso izana mezu hori. Ez dakit. Inori ezer bururatzen al zaio?

hona hemen nire mugikor berria Eta beno, gaiz erabat aldatuz, gaur eguerdian (baina beno hauteskunde kontuekin jarraituz) Nafarroako Zuasti-ko peaje ondoan dagoen zerbitzu gunean bazkaldu dut. Badakizue, parean, bista-bistan, Berlingo arresiaren zati bat duenean. 12 bat euroko menua bakoitzeko (benetan ez dakidala, nik ordaindu ez dudalako) Beno, ba kontua da, gure mahaiaren ondoan “bistaz ezaguna” egin zaigun tipo bat zegoela bazkaltzen beste bi lagunekin… baina egia esan, guk espero baino zaharragoa ere ematen zuen bertatik-bertara pertsonan… eta gainera, guk uste genuena balitz, jende gehiagorekin inguratuta behar luke, ez beste bi tiporekin soilik… eta toki askozaz ere dotoreago batetan gainera, ez autopista bateko zerbitzugune batetan 12€roko menu bat jaten… baina egia esan bere antz ikaragarri handia zuen… Jesus! A zer duda! A zer ezinegona! Eta halako batetan, gu txutxumutxuka genbiltzala, hor altxatzen dira gure mahai ondoko hirurak eta kotxera bidean irteten, ordurarte ur boteilatxo batekin tabernako barran egon zen laugarren mutil gazte bat beraien atzetik zioala. Hori da! Dudarik gabe ur boteilako hark bere bizkartzaina behar zuen izan! Eta zast! Hor joan da nire mahaikide bat beraien atzetik kotxera sartu aurretik gizaseme hura guk uste genuena ote zen galdetzera! Honek bai barrabilak! Eta baietz! Aibalahostia! Tipo hori Aragoiko presidentea zen! Marcelino Iglesias!


JO-DE-TE! Aragoiko presidentea zerbitzugune batetan bazkaltzen! BENETAN! Hor egon da nire mahaikidearekin hizketan simpatiko asko baietz, laister irekiko dutela autobia bat euskaldunak eskiatzera joateko esanez… JO-DE-TE! Ziurrenik, euskadiko hauteskundeetako arratsaldeko ekitaldiren batera joateko bidean egongo zela pentsatu dugu… Auskalo. Baina benetan diotsuet, Aragoiko presidentea menu ‘kutre’ bat bazkaltzen egon dela beste hogei bat ‘pringatu’rekin batera! Ni behintzat zur eta lur utzi nau. (bigarren egunez jarraian) Zeren eta imaginatzen al duzue Ibarretxe, Kataluinia edo Galizian horrelako zerbait egiten? Ez dakit zergatik, baina nik behintzat ez. Eta nola ez, beraien bazkari hondarrei argazkitxo bat atera diet: (gainerantzekook egin dugun bezala, hauek ez baitituzte beraien bazkari ondarrak berauek uzteko prestaturiko apaletan ipini:-)

Marcelino Iglesias eta lagunen gaurko bazkaria Ba! Eta argazki hau besterik gabe. Ez da nire estiloa, baina blog hau, berandu bada ere, halako batetan, berez blogak sortuak omen diren kontuetarako erabiltzeko unea ere bazela iruditu zaidalako. Badakizue, eguneroko moduan, eguneko berriak interneten zabaltzeko… Benetan, zur eta lur geratu naiz bi egunetan jarraian. (barkatu argazkiaren kalitatea, baina esan bezala, mugikor berria dut eta ez dakit nola handitu argazkiak, zein kalitaterekin ateratzen ditudan ere ez… oraindik badut lana trasto honi ohitzen!)


Zenbait argazkilari (II) Atzo, arratsalde ederra pasa nuen. Aspaldi komentatu nizuen banuela adierazten ez nekien zerbait argazkilaritzarekin: arte bisual bat izan arren, ez dakit zergatik ez ninduela gehiegi erakartzen… Beno, ba atzokoan argazkilaritzarekin ederki asko gozatu nuela esan dezaket. (eta ez argazki X-ak ikusten :-) Izan ere, atzo Hasselblad Saria deskubritu nuen, argazkilaritzaren Nobel-a omen dena. Eta haritik tiraka noski, sari honen irabazleen lanak ere bai. Ikaragarri ederrak denak. Arratsalde pasa ederra egin nuen Google-en argazkilarien izenak ipini eta ‘Irudiak’-en sakatuz.

Hiroshi Hamaya-ren argazki bat Graciela Iturbide iazko sariduna, Nan Goldin, Lied Friedlander, Bernd and Hilla Becher, Hiroshi Sugimoto, Robert Frank, Josef Koudelka, Sebastião Salgado… izen ezagunak izango dira ziurrenik argazkilaritza gustoko duen edonorentzat, baina nik atzo bertan irakurri nituen lehenengoz. Eta egia esan, ez dut uste hemendik pare bat egunetara izen horietako batetaz ere gogoratuko naizenik, baina hori bai, jakin badakit hemendik aurrera beste begi batzuekin begiratuko diedala argazki guztiei. Eta baita, gogoan izango dudala Jeff Wall-en izena ere. Jeff Wall, Hasselblad Sarien 2002-ko irabazlea izan zen, eta bere argazkiei liluragarriak deritzet. Argazki bakoitzaren konposaketa, argiztapena… dena, erabateko zehaztasunez neurtua dago, eta emaitzak… puff! ikaragarriak:


Eta batez ere honako hau: A Sudden Gust of Wind

Hokusai famatuaren lan batetan oinarritua:

Argi geratu da beste behin, astoek ere eztiaz gozatzen badakitela :-)

Askatasunari beldurra - Erich Fromm “El hombre moderno, liberado de los lazos de la sociedad preindividualista -lazos que a la vez lo limitaban y le otorgaban seguridad-, no ha ganado la libertad en el sentido positivo de la realización de su ser individual, esto es, la expresión de su potencialidad intelectual, emocional y sensitiva. Aun cuando la libertad le ha proporcionado independencia y racionalidad, lo ha aislado y, por lo tanto, lo ha tornado ansioso e impotente. Tal aislamiento le resulta insoportable, y las alternativas que se le ofrecen son o bien rehuir la responsabilidad de esa libertad, precipitándose en nuevas formas de dependencia y sumisión, o bien progresar hasta la completa realización de la libertad positiva, la cual se funda en la unicidad e individualidad del hombre.”


Erich Fromm El miedo a la libertad

Eta guzti hori, liburuko azalaren solapan soilik. Atera kontuak! :-) Ikaragarrizko liburua da. Bizitza aldatu dit. Benetan :-) Liburu guztia, goitik behera, parrafo bat bera ere baztertu gabe, azpimarratu beharrekoa (badakizue liburuak azpimarratzea gustatzen zaidala:-). Errotulagailu floreszentez gainera, liburua itxita ere, orri bazterretako zirrikituetatik logela argitzeko moduan. Bertako hitzek adimena argitzen duten era berean.

Egia esan, hitzaurrea irakurrita, banuen liburuak textu horretan dioena baino askoz gehiago ere esango ez ote zuenaren beldurra, hots, ideia nagusia jada agerian ez ote zegoen. Eta hala da! liburuko tesi nagusia goiko hori da, gizaki postmodernoaren bakardadearen inguruan‌ baina hori baino askoz gehiago da: kapitalismo eta protestantismoaren inguruko erlazioa, nazi-en garaipenaren inguruko gogoetak, demokraziaren ingurukoak‌ Psikologia eta soziologia askorekin nahastuak. Bai, hori da, psikologia eta soziologia batez ere. Niretzat, gai hauetan erabateko-erabateko ezjakina aitortzen zaizuen honentzat, ikaragarrizko aurkikuntza. Eta gehiago jakin nahi dut, askoz ere gehiago kontu hauetaz! eta antsietate piska batekin ere banagoela uste dut. Kontuz hortaz nirekin! :-) Eta batez ere, gai hauetaz nik baino gehiago dakizuenok! Laister galdekatuko baitizuek harrapatzen zaituztedan tokian harrapatzen zaituztedala ere! ;-)


Erich Fromm! A ze figurea!

Laister, eskuartean dudan beste liburu bat amaitzean, jada lokalizatua dudan bere El arte de amar -ari ekingo diot gogotsu. Badakizue, teoria behintzat jakiteagatik :-) Eta ziur nago honen berri ere izango duzuela hemen. Ziur. Mar mar mar mar… Bai, agian itsutuegia nago Erich Fromm-ekin ezta? Esana dizuet horrelakoetan sekta bateko kide potentzial perfektua naizela! :-) Martxa honetan laister ikusiko nauzue ni ere Donato bezala telebistan… Gogoratzen?

Benga kalera! :-) Hi! Zer demontre egiten den/k ordenagailu aurrean etxean sartuta? Aide kalera oraintxe bertan! Eta ez haut gehiago asteburuan etxean sartuta ikusi nahi, e! Entzun?! (Egon egin behar du etxean sartuta horrelako eguraldiarekin…)

Zinemaren gezurra Ikaragarria da Zinema! Orain hilabete batzuk ezertarako gogorik gabe egon nintzen bezalaxe, aspaldi honetan indarrak berreskuratu, eta pelikula asko ikusten ari naiz besteak beste (astean pare bat edo hiru asko da niretzat:-), eta behin eta berriz nire burua liluratzen. Ikaragarria da nola unkitzen garen pantailako ‘txatxukeria’ horiekin. Nola egiten dugun negar Tom Cruise sufritzen ikusita edo nola larritzen garen Julia Roberts-en


gora-beherekin, gure aldean ederki asko bizi direla ongi baino hobeto jakin arren. Ikaragarria da :-) Gezurra. Dena da gezurra. (Godard-ek esanak esan: ‘La fotografía es verdad. Y el cine es verdad 24 veces por segundo’) Dena da gezurra.

ETA BEGIRA ARGAZKI HANDI HAU! Baina dena sinesten dugu. Eta batzutan gainera, zorte pixka-pixka bat badugu, ‘magia’ moduko bat ere ematen da pantailan, eta zerbait berezia sentitzen dugu… badakizue.. ‘ostras! ke kaña!‘ edo ‘uau! ze txuloa!’ edo ez dakit… esperientzia estetiko bat dei diezaiogun. Gauzarik txikienarekin izan liteke gainera, eta hori da onena. Nire halako azken esperientzia, Andrey Tarkovsky-ren Zerkalo/The Mirror/EL Espejo pelikularekin izan da esate baterako. Hona hemen: Goiko eszena honetan gizona zelai batetan doa oinez, eta bapatean… haize erauntsi bat agertzen da. Orduan gizona, geratu egiten da, eta haizeak belarra nola orrazten duen ikusten da (nahiz eta youtubeko bideo kalitatearengatik asko ez bereiztu), irudi ikaragarri eder bat sortuz. Ondoren, emakumearen plano bat, eta atzetik, gizonezkoaren beste plano bat, oraingoan ere haize kolpe batekin batera.


Ordenagailuan agian ez da ongi ikusiko, baina oso irudi polita da haizearen hori, eta liluratua utzi ninduen hasieratik. Gainera, pelikula hasieratik jarraitu ezkero, ez dakit, haizea ustekabean agertu, eta aktoreak eszenari eutsi ziola iruditu zitzaidan. Aktoreak, bere lekuan geratu, eta eszena luzatu zuela irudi polita litzatekeela ikusita. Eta ondoren, 5 segundu geroago, berriz ere haizea bere kontra, eta berriz ere aktorea geldi, atzera begira‌ Ez dakit, oso irudi polita iruditu zitzaidan, eta atzean halako misterio, kasualitate, edo ustekabego eder bat bazuela. Baina keba! Baita zera ere! :-) Ondoren, DVD-ko material extra ikustean begira zer topatu nuen!

jajajaja! esan dizuet! dena da gezurra! AI! BAINA ZEIN ERRAZ SINESTEN DITUGUN GUSTOKO GEZURRAK!

LĂŠopold Eyharts

Laika, lurraren inguruan orbitatzen lehen biziduna.


Yuri Gagarin, lehen kosmonauta.

Miguel López-Alegría, lehen astronauta espainiarra.

Pedro Duque, bigarren lehen astronauta espainiarra.

Léopold Eyharts, lehen astronauta euskalduna. Otsaileko egun hauetan betetzen dira 11 urte lehen euskalduna espazioratu zenetik (20 egun pasa zituen MIR-en 1998-ko otsailean), eta gaur hain justu urte bat Léopold Eyharts-en bigarren espazioratzetik (beste hilabete pasa zuen Nazioarteko Egoitza Espazialean) 1998-an ez omen zegoen mugarik Irun inguruan.


Ez, ez da Rio de la Plata munduko ibairik zabalena, ezta Amazonas-a ezezagunena ere, ezta Nilo misteriotsuena ere… Noiz izango ote dugu Historia bateratu bat? Zergatik begiratzen diogu horrenbeste mugako alde honi? edo hobe esan, zergatik begiratzen diogu horren gutxi besteari? Zergatik sentitzen naiz hain arrotz han? Aspaldiko muga hori ezagutu dudalako? Gure ondorengoak ez al dira hala sentituko? Zergatik ezagutzen ditut horren gutxi iparraldekoek eskuinari horrenbeste bozkatzeko arrazoiak esate baterako (EAJ-PNV ‘zentruan’ dagoela suposatuz… beno, ulertzen didazue), eta horrenbeste Extremadura-ren Psoe-zaletasunaz? Zergatik enteratzen naiz horren gutxi Nantes-ko kontuetaz eta horrenbeste Valentziakoetaz? Niri bakarrik gertatzen al zait hau? Nire errua al da? Nire ezjakintasuna? Noiz izango ditugu gure komunikabide bateraturak (mugaz bi aldetako kontuei garrantzia bera emango diena, baita Madril eta Malagako kontuei Paris eta Lyon-go kontuen garrantzia bera ere…)? Noiz izango dugu gure historia bateratua euskal abertzale-ez abertzale kontu hori alde batera utzita? Ez al da ba Euskal Herria errealitate kultural bat? sozial bat? historiko bat? ez dakit nola esan… (berdin dit bertako kideek independentzia nahi duten edo ez; espainiarrak, frantsesak edo euskaldunak sentitzen diren…) Ez al da errealitate bat? Horren zaila al litzateke gaurtik aurrera elkarrekin mugaz bi aldeetako kontuak berdinduko lituzkeen komunikabide bateratu bat sortzea? Errealitatetik horren urrun al nago? Ez dakit… ez dakit nola adierazi… ez dakit zuzen nabilen ere, edo aspaldi, nonbait, oinarrizko konturen batetan galduta nabilen eta oraindik enteratu ez naizen ere… ez dakit…

Barceló-ren ditxosozko kupula Bai, ados, horrenbeste txuri-beltza, horrenbeste txuribeltza! baina koloreak ere eder askoak dira, onartzen dut, baita eraikuntza prozesuetan ere :-)


Miquel Barceló-ren ONU-ko kupularen eraikuntza prozesuko argazki eder gehiago hemen.

Oso ederra noski, artelan hau inauguratu eta astebete eskasera puskaka erortzen hasi ez bazen! :-) Hala diote behintzat interneteko webgune askok, libertaddigital.com polemikoa buru. Hemen eta hemen dator informazioa, eta frantsesezko egunkari suizar hau berriz, berri guzti hauen iturburu. Azpian duzue, ‘ustezko’ apurketen irudietako bat. Propio egin ote zuen Barcelók? :-)


(Gauzak horrela, zer nahi duzue esatea ba, nik txuri-beltzezko irudiak nahiago! :-)

Ibaiak eta Mareak

Badakit oso lanpetuta zabiltzatela. Ikasketak ez badira laneko kontuak, familia… beti badela zerbait. Eta agenda lepo. Zenbat denbora ote da astean zehar lagunekin zerbait hartzeko geratu ez zarela? Puff! Jakin nahiko nuke! :-) Hortaz, hona hemen, astebeteko aurrerapenez, planak behar den bezala egiteko moduz, astean zehar zuretzako denbora hartzeko aitzikia perfektua. Ostegunean, Otsailak 5, Beasaingo zinean 21:00etan Ibaiak eta Mareak, Andy Goldsworthy Land-Art artistaren inguruko dokumental ikusgarria. Ezin galduzkoa.

Oteizakeri batzuk Ez dakit zuei ere berdina gertatzen zaizuen, baina nik, irakurtzen ditudan liburu guztiak azpimarratzeko beharra sentitzen dut, goitik behera. Zati interesgarriren bat topatu ezkero hor doa arkatza edo bolaluma (berdion dio koloreak: beltza, urdina, gorria…) ziztu batean orriaren gainera bortizki, labana txokolatezko pastelera lez. Beno, hori liburutegitik hartua ez bada, noski :-)

Begira! Ba errotulagailuekin azpimarratzea ez dut oraindik probatu! Izan ere tajuzko informazioa garesti saltzen da aspaldion, eta badakizue nik informazio adikotzat dudala nere burua. Deskripzio bat, komentario bat, kontzeptu bat… edozer dela ere hor uzten dut gainerantzeko hitzen artean nabarmen, beste edozein egunetan liburua eskuartean hartu ezkero segituan bistaratzeko moduan. Ehunka orrialdetako liburuko ‘zatirik onenak’ edo ‘ideiarik nagusienak’ berriz ere fresko-fresko bost minutu exkaxetan! :-)


Gaur esate baterako, orain hilabete batzuk irakurritako liburu bat hartu dut berriz ere eskuartean. Hau ere, azpimarraketez betea. Nola ez, Oteiza-ren inguruko bat :-)

Liburu oso interesgarria da, Oteizak Jose Luis Merino arkitektoarekin urte luzeetan zehar edukiriko elkarrizketen transkipzio bat delako, ez besterik, eta beraz, Oteizaren pertsonalitatea bere freskotasun eta osotasun guztian agertzen delako. (Oteiza bistaz ere ezagutzen ez zuen, eta orain idazten ari zaizuen honi horrelako baieztapen borobilik sinesten badiozue behitzat:-) Nik uste dut post mordo batetarako adina ideia daudela bertan, eta oraindik beste zenbaitetan ekarriko dizuedala liburu hau blog honetara, baina lasai, pixkanakapixkanaka dosifikatuko dizkizuet eta :-) Gaurkoan, pare bat esaldi kurioso sarrera modura: Orioko kabiar gozoa musutruk. - No creo que existan los errores, porque los errores enseñan (…) El creador enseña con sus errores, tanto como con sus aciertos. - Biluts en vasco quiere decir redondo - Debemos a Franco un gran monumento, que se lo haremos algún día. Gracias a Franco este país estaba unido: todos contra Franco. Ahora mismo, ¿qué es lo que nos une? No tenemos un Franco; tenemos un montón de basura de todos los partidos políticos. Este país está desorganizado. Hay que comprar guillotinas, ponerlas en sitios estratégicos… y a cortar cabezas… - El silencio es un atributo de cobardía, más bien. Ningún hombre verdadero ha sido un ser callado. Hasta las piedras hablan, cuando existe el hombre y su lenguaje. Entonces, el hombre encuentra el lenguaje hasta en los pedruscos y hasta en la cagada de una vaca. Yo en la cagada de una vaca he descubierto a Dios. Lo digo en un poema. Me pasó de niño. Mi hermano y yo metíamos un cepo dentro de la cagada de una vaca, para cazar pajarillos. Una de las veces vimos que caía un pajarito, pero el que cayó fue Dios. Dijimos: “¡esto no es un pájaro, esto es Dios!". Desde entonces, una buena cagada de vaca para mí es sagrada. :-) qué cachondo! eta gai berarekin jarraituz: - La belleza es una mierda - Me gusta estar triste, silencioso. La tristeza es poner en paréntesis todo lo que te rodea.


Eta azken esaldi honek, aurreko post-ean aipatu nizuen kontu bat dakarkit gogora. Gogoratzen? (… badakizue edozer dela ere txuri-beltzez askoz politagoa dela… letra minuskuletan idatziak maiuskuletan baino ederragoak diren bezalaxe… eta parentesi arteakoak kanpokoa baino…) Bai? Beno, ba bada koloreen inguruko hausnarketa eder bat ere: El color es la enfermedad del Gris.

Prozesuak Orain gutxi, Paris-ko Eifell dorrearen eraikuntza irudiak ipini nizkizuen post batetan.

Eta ez dakit zuei ere berdina gertatuko zaizuen, baina niri behintzat erakargarriak egiten zaizkit eraikuntza prozesuen edo bestelako edozein prozesuren argazki eta antzekoak. Bere horretan, amaiturik, horrenbeste liluratzen gaituzten gauzen atzean gordetzen den misterio horregatik edo agian. Ez dakit zergatik, nire hezkuntza teknikoagatik izango da igual, besterik gabe. Baina beno, kontua da argazki hura ipini eta pare bat egunetara, nire ordenagailuan gordeta, aspaldi aurkitu eta liluratu ninduten beste zenbait argazki zahar topatu nituela eta hona ekartzea erabaki. Agian ezagutuko dituzue, baina beno, niri behintzat oso politak eta kuriosoak iruditzen zaizkit eta ikusten ditudan bakoitzean ‘inspiratu’ egiten naute ;-) Txuri-beltzaren xarma ere badute… (eta badakizue edozer dela ere txuri-beltzez askoz politagoa dela… letra minuskuletan idatziak maiuskuletan baino ederragoak diren bezalaxe… eta parentesi arteakoak kanpokoa baino…) 1.- Askatasunaren Estatua


Dakizuenez Frantzia-ko estatuaren opari bat izan zen… eta hemen Frantzia bertan ikus dezakegu.

argazki ikusgarri gehiago hemen adibidez. 2.- Gaudi Antoni Gaudi arkitekto kataluinarrak bere eraikuntza ikusgarriak pentsatzerakoan, maketa estereostatikoak deritzaienak erabiltzen zituen. Hau da, maindire edo soka asko ipintzen zituen sabaitik zintzilik, eta ondoren, beraien gainean perdigoiez beteriko zakutxoak gainean. Era honetan, maidire edo sokek forma kurbatuak hartzen zituzten kargaren arabera, eta forma hori izango zen eraikinak (behin zutik) karga horren baliokidea jasateko aproposena. Sokek sortzen zuten kurba horri ‘Katenaria Kurba’ deritzo (Curva Catenaria) eta Gaudi izan zen aplikazio hau bilatzen lehena.

Colonia Güel -en maketa Hemen duzue beste argazkitxo bat.


3.- Honek berriz… Honek ez du esplikaziorik behar ezta?

Saul Bass-en storyboard-a. Hemen gehiago

Edozein larunbat (Pareidolia) Oharra: Post honetan garrantzitsuena bertan sartzea pentsatzen nituen argazkiak ziren, baina zoritxarrez ez dut berau egiteko modurik topatu. Hortaz, ‘Argazkia’ hitzaren gainean klikatu beharko duzue. Sentitzen dut :-( Goizean, poz-pozik jaiki (beno, goizean-goizean ere… baina bazkaltzerako behintzat bai:-) eta ondorengo bi egunetan mundua jateko prest zaude. Argazkia Bazkalondorenerako pelikulatxo bat ez da aukerarik txarrena… Eyes Wide Shut adibidez… Argazkia Gero kalera lagunekin trago batzuk hartu eta afaltzera… Argazkia eta trago gehiago atzetik! Jende guztia dago poz pozik Argazkia Batzuk egia esan gehiegi ‘estimulatuta’ Argazkia

beste batzuk porrotxo batzuk erretzen… Argazkia Baina giro ederra dago. Atera kontuak! CD-ak saltzen dabiltzan kanpotarrak ere pozik daude eta! Argazkia Batzuk tontakeriak eta txisteak kontatzera ere animatzen dira. Argazkia


Cuñaooo….. Argazkia eta halako batetan, konturatzerako tabernak itxi eta Ganbora (edo beste edozein diskoteka-antroetara) joateko ordua iritxi… beno! agian gaurkoan zerbait egingo dugu… Argazkia porteroaren aurrean zintzo aurpegiarekin pasa… Argazkia eta barruko panorama ere, halamodukoa! Argazkia beste batzuk itsu-itsu… Argazkia eta jesús! Zenbat neska lirain!… Argazkia ea horko horri begi kiñu batekin eta pare bat tontakeriarekin… Argazkia baina ooooo…. ezer ere ez Argazkia ai amaaaaaa… hau logura! Hemen ya etzeok ze iñik! Etxea nijok! Argazkia jo! Eta astelehenean lanera! Argazkia Argazki guztiak hemengo webgune interesgarri honetatik hartuak. Ikaragarri ondo dago! Bestalde, Pareidolia deritzaio gauzetan aurpegiak eta antzeko formak ikusteari.

Iruña-Veleiako informe guztiak interneten Oraintxe bertan jaso dut Iruña-Veleiako aurkikuntza polemikoen inguruko informe (baita ere polemiko) guztiak jada interneten irakurgai daudenaren berria. www.alava.net webgune ofizialean gainera, eta ez orain arte zabaldu diren informe apurrak bezala era ‘pirata’ batetan. Eta ostraka famatuen argazki eta guzti gainera! Hemen dituzue zehatzago.


Demontre! Bazen garaia! 2 urte eta erdi berandu etorri baita neurri hau.

Seneca, Socrates, Virgilio eta Descart edo Miskart (norberak ikus dezala) hitzak agertzen diren ostraka (E hizkia II idazten zen garai hartan) (Informe hauekin ere badugu puska baterako entretenimendua. Lehen ere lan gutxi ez bagenu bezala! :-)

Dokumentalak interneten ikusgai Mezu honek atzo behar zuen, edo herenegun, ez dakit, baina gaur baino lehenago behintzat bai, baina nahiko ‘liatuta’ nabil aspaldi honetan (’lanpetuta’ ez esateagatik. Gehiegi ere ezin esajeratuko dut eta :-) Kontua da, urte berriaren etorrerarekin gure buruari jartzen dizkiogun betekizunen artean, aurtengoan, aurten baietz, aurten frantsesari gogor ekin behar diodala erabaki dudala besteak beste. jajaja! Ea zenbat aguantatzen didan aurtengoan! :-)

Oraintxe bertan motxila bete etxekolan ekarri dut etxera: 5 ariketa (bi orrialde eta piko), testu baten laburpena urrengo klasean ahoz esplikatzeko… ‘Nivel pringao-pringao’ dut oraindik, osea, ‘Ez etortzeko esan nizun’ eta antzeko esaldi oso-oso konplikatuekin buelta eta buelta nabil oraindik, baina gezurra eman arren bere denbora eskatzen dute, benetan :-)


Uste dut hauetakoren batetan, nire frantsesa ikasteko motibazioak berrikusteari ekin beharko diodala indar bila. Ez dut uste gaizki etorriko zaidanik eta aspaldiko partez Nouvelle Vague sesio sakon bat :-) O! Zein ederra litzatekeen frantsesezko filmak bere horretan ulertzea! Baina beno, gaurko post-a ez doa nire frantses abileziaz (edo trakestasunas:-), orain gutxi topatu ditudan pare bat webguneren inguruan baizik. Nik, beste nonbait komentatu nizuen bezala, dokumentalak oso gustoko ditut: begitik esfortzu handirik gabe sartzen dira, asko ikasten da‌ denak dira bentajak! :-) Beno, ba dokumentaletan espezializaturiko bi webgune topatu nituen orain ez asko. Documental Park eta a3magazine Ikaragarrizko aurkikuntza izan da niretzat eta poz-pozik nago tontakeria honegatik :-) Benetan gomendatzen dizuet beraietan osteratxo bat ematea, kontu ikaragarri interesgarrien inguruko dokumentalak topatuko dituzuelako. John y Jane: Teleoperadores de Bombay filma adibidez. Irrikitan nago, noiz edukiko tartetxo bat dokumental hau ikusteko. Izan ere gaia ikaragarria da, flipantea: Amerikar Estatu Batuetan, Estatu bertatik baino, Indiatik telefono bidez soilik produktu gehiago nola saltzen diren erakusten baitigu dokumental honek. SINESTEZINA BENETAN! (globalizazioak alderdi argiak bezain ilunak dituela jakingo ez bagenu, noski) Hemen duzue dokumental osoa ikusgai.

Captcha-rekin arazoak? Ba bidali niri erantzuna lasai asko mail batetan! Dirudienez, blog honetako Captcha-rekin arazo asko dituzue post-ei erantzuteko orduan. Hortaz, eskertuko nizueke nire blogari esker mala-letxean ipini eta eguna izorratu aurretik, lasai asko erantzun hori mail batetan bidaliko bazenidate, benetan. Horretarako erabili honako helbide hau: artola.artano@gmail.com Ez ahaztu mesedez, erantzuna dagokion post-aren izenburua ere ipintzea. Ahal bezain azkarren ipiniko ditut ondoren nik erantzunen atalean blogean.


Era berean, ongietorriak izango dira beste edozein motatako kritika, proposamen eta abarrak. Mila esker guztiagatik eta barkatu eragozpenak.

Horizontea

Bitxia da horizonteari kultura eta tradizio ezberdinetan esanahi erabat kontrajarriak ematea: Europako zineman galera edo malenkonia adierazteko erabiltzen da horizontea, AEBetako zineman itxaropenaren sinbolo eta aitzindariendako iman gisara funtzionatzen du, eta Txinako nahiz Japoniako zineman, azkenik, heriotzaren sinonimo bezala. Horizontea, filmaren espirituari markoa jartzen dion zerbait da, berezko esanahia duena.

Zinea eta Literatura Harkaitz Cano

Haurren logika borobila Orain urte batzuk haur batek besteari: - Eee‌ Bada-ba-badakizu errege magoak ez direla existitzen? Errege magoak aitatxo eta amatxo direla? - Zer?


- Bai, errege magoak aitatxo eta amatxo dira! - Bai zera! Hori ez da posible! Gezurretan ari zara! - Ba bai, benetan! Benetan! Hori esan dit Mikelek niri! - Jo! Baina Mikelek ez daki ezer! Hori ezin da! Gainera, gainera aitatxo eta amatxo bi dira, eta errege magoak, hiru. - Bai - Eta errege mago bat gainera beltza da, eta aitatxo eta amatxo, biak txuriak dira! - A bai, egia! - Ikusten! Mikelek ez dauka ideiarik ere! Errege magoak ezin dira aitatxo eta amatxo izan! - Jo! ba bai, egia! Arrazoi duzu! :-) ONGI PORTA DITEZELA BERAZ ERREGEAK ZUEKIN! ETA URTE BERRI ON!

Orain urte batzuk, haurrekin lan egiten duen nire arrebari benetan gertaturiko istoria batetan oinarritua

Beasaingo Agurra

Gu beti elkarri horrela kaso egiten, ikusten ginen bakoitzean, kuadrilako denok, besoak altxa eta tontoarena egiten, ukabilak ‘adar’ moduan jarrita :-) Zure erokeria horietako batekin hasi zen dena :-)


Eta behin ordiziar batek, ‘baina zergatik egiten diozue elkarri kaso horrela?’ galdetu zizun, flipauta :-) ‘SALUDO LIMACO TIO! ESTE ES EL SALUDO DE BEASAIN!’ erantzun zenion zuk, ETA BERAK SINESTU! JAJAJAJA! Puto amo tio! puto amo! :-) Saludo limaco! :-) Ez dakizu zenbatetan gogoratzen naizen istorio hortaz.

Eta negarrez hasten nauk tio. Negarrez tio… Erantzun »

Permalink-a

Editatu...

La Blogotheque etab.

La Blogotheque, musika webgune oso-oso interesgarri bat da … … eta kitto! ezin dizuet ba egia esan askoz gehiago kontatu webgune honen inguruan, frantses perfektuan soilik dagoelako! :-) eta nire frantsesa, dena esan behar bada, klasera joan arrean aspaldi nahiko estankatuta dago. Baina lasai, ez baita ez frantsesa ez beste hizkuntzarik ere behar beraien bideoklipez disfrutatzeko.


Izan ere, La Blogotheque-ren interesgarriena, ikaragarrizko bitarteko gutxirekin burutzen dituzten izugarrizko musika bideoklipak dira. Parisko kale mehar bat eta kamara batekin nahikoa dute musika talde ezagunak erakarri eta sinestezinezko zuzeneko bideoklipak burutzeko. Oso emaitza intersgarriak daude beraien webgunean eta musika taldeen zerrenda luzea da: Bloc Party, Animal Collective, Caribou, Liars, REM, Andrew Bird, Arcade Fire, The Divine Comedy, Bon Iver… besteak beste. Hemen duzue zerrenda guztia. Gainera, Bon Iver webgunean bilaka nenbilela topatu nuen orain gutxi, eta ikaragarrizko aurkikuntza izan da. Aspaldi ez dut besterik entzuten autoan… Gutixi bat… Aurretik zuen musika taldea banatu eta neskak utzi zuenean mendiko txabola batetara joan omen zen Bon Iver bizitzera denboraldi baterako… eta badakizue inspirazioarentzako hori bezalako hongarririk ez dela… Baina beno, ikusiko zenutenez La Blogotheque-ko hauek izan zuten ideia oso ona da, eta pentsatzekoa zenez, segituan irten zaizkio imitatzaileak bazter guztietan :-) Hor dira ingalaterrako ‘Black Cab Sessions‘, Suediako ‘PSL’, Bartzelonako ‘Videotapas‘ eta ‘Macadamia jam‘… (Bartzelonan noski bi! :-) Esque tio! barnaaaaa… barna mola a saco! :-D ) Oso talde interesgarriak aurki ditezke guztietan, eta ziur naiz, denbora piska bat eskeintzen badiozue, zuen gustoko talderen bat topatuko duzuela. Ziur. Esan bezala nik batzuk topatu ditut! Baina beno, amaitzeko, nik La Blogotheque originalarekin utziko zaituztet. La Blogothque, eta gehien gustatzen zaizkidan bertako bideoetako batekin: Beirut Ez esan ez dela bideoklip batetan ikusi duzuen lehen planorik onena :-)

(Gaur horrenbeste Paris ikusita, bide batez txistetxo bat (gaur umorez nago:-): Joan omen zen aspaldi goierritar bat Paris-era, eta bere burua bertako kale nagusi batetan letrero pilo batez inguratuta ikusi: pâtisserie, boulangerie, boucherie, poissonnerie, bijouterie… eta zera ohiukatu omen zuen: ‘Aiba la hostia hi! Hemen danak goierritarrak dituk!‘ :-) Etiketak: la_blogotheque blogotheque

Egoera bat, abesti bat


‘Meme’-lokeria horietako bat gaur ere. Deputamadre! Ikaragarri gustoko ditut! :-D Aldameneko blogeko bizilagunen barrenak ikusgai, nork bere burua apur bat biluztearen truke. Proposamen indezenteegia ezezkoa emateko! :-) Iritsi zaidan azken hau Indezent-ek bidalia da, eta azpiko egoera bakoitzari abesti bat atxikitzea da betebeharra. (hona hemen bere aukeraketa) Horrelakoetan, egoera bati abesti bakar bat beharrean bi, hiru edo dozena bat ipintzeko tentazioa izaten dugu, baina indezent-ek nik baino askoz ere musika gehiago entzun du eta abesti bakar bat zerrendatzeko ahalegina egin badu, nik ere hala egin beharko. :-)

Egoera horietako zenbaitetan musikarik ez dudala jartzen ere aitortu behar dizuet, eta egoerak ikustean, “A! Baino hori jendeak musikarekin egiten du?” ere pentsatu dudala. Baita baten bat hutsik uztea ere. Baina beno, noan harira, geroz eta gehiago pentsatu geroz eta okerragoa izaten da eta horrelakoetan. Horregatik hona hemen nire erantzun azkarra, instintiboa :-) Indezent-enak ez errepikatzen saiatuko naiz. 01. Txortan egiteko abesti bat Beautiful - Meshell Ndegeocello 02. Etxea garbitzeko abesti bat Euskadi irratia 03. Autoan entzuteko abesti bat Maurice Ravel-en Sol Mayor-eko piano kontzertuko 2. mugimendua 04. Etxetik atera aurretik parranda egiteko prestatzen ari zarenean entzuteko abesti bat Yes we can 05. Lanean, irakurtzen, marrazten zaudela entzuteko abesti bat Seoul - Amiina 06. Triste edo malenkoniatsu zaudenerako abesti bat Sunflower - Low 07. Taberna batean zaudela entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat Mote - Sonic Youth 08. Haserrea, errabia kanporatzeko abesti bat Tourette’s - Nirvana 09. Bikotean edo maite duzun pertsonan pentsarazten zaituen abesti bat Anyone else but you - The Moldy Peaches 10. Irratian inoiz jarriko ez duten baina entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat fitter happier


Lixto! Lan bat gutxiago! :-) Jarrai dezala orain ‘meme’ hau nahi duenak. Oier u.-k, sugoik, Bootxok ‘Takolo, pirritx eta porrotx’-en abestiekin ;-)… edo gusto duen edonork Etiketak: musika meme indezent

Euskal Sukaldaritzaren 4 koloreak Ez dut aspaldi telebista askorik ikusten. Lanak, lanetik kanpoko kontuek eta internetek dute honen ‘””’errua””'’ (ikusten duzuenez kakots askoren artean:-) ETB3 berriak halere oraindik ematen dizkigu telebistarengan fedea edukitzeko arrazoiak, eta astelehen gauetakoak ditut denetan gustokoen. Ez dago Hasier Etxeberria gaindosi on bat baino ezer hoberik astea ongi hasteko :-) Lehenik Sautrela eta ondoren Haratago. Sautrela astelehen gau bertan ikusten dut, baina Haratago saioa grabatzen ipintzen dut astean zehar izatea espero dudan tarteren batetan ikusteko. Horrelaxe ditut jada grabatuta Arzak, Subijana, Berasategi, Arbelaitz eta Aduriz sukaldarien inguruko dokumental bana, hala nola ‘Mundua Monsanto-ren arabera’ dokumental interesgarria ere. Gero konturatu naiz transgenikoen munduan errege den Monsanto empresaren inguruko dokumental hau intereneten ere badagoela ikusgai gaztelerazko azpitituloekin :-) Baina beno, ez naiz gaur ordenagailu aurrean hau idazten hasi Monsantoren inguruan hitz egiteko, Arzak-en ausnarketatxo bat ekartzeko baizik. Haratago telebista saioak euskal sukaldari famatu honen jatetxeari, lan egiteko erari, sukaldaritza ulertzeko duen erari (eta lehen aipatutakoekin ere berdin egin dute) eskeinitako dokumental ezin txukunagoan Euskal Sukaldaritzari buruz ari dela honela dio maisuki: “…Euskal sukaldaritzaz ari garenean, gauza askori buruz ari gara. Guztiak ere euskal sukaldaritza izango dira gure espirituarekin egindakoak baitira. Baina badira lau jaki, munduko gainerako txoko guztietatik bereizten gaituztenak: Batetik saltsa zuria, alegia, pil-pilerako saltsa, kokotsen saltsa edo bakailulaen saltsa Bigarrenik saltsa berdea, legatzarena, olio eta perrexila. Hirugarrenik saltsa beltza, txipiroiena. Eta azkenik, bizkaitar saltsa (gorria), piper txorizeroa nagusi duena. Saltsa eder hori ere gure herrialdean beste inon ez dugu aurkituko…”


Eta zera pentsatzen dut. Ez zela gure Sabino horren gaizki ibili, baina beltza ahaztu zitzaiola. Beltza erantsi behar geniokela eta euskal ikurrina berri bat egin. Lau koloreak berdin, bata bestearen ondoan. Ederragoa litzatekeelako lau saltsa kolore horiek munduan zabaltzea, gurutze kristau eta antzekoak baino‌

Urte bat Gaur, urte bat betetzen du ntik_ngaiz blog honek. Eta zer nahi duzue esatea, oso gustura nago! :-)

Happy birthday, to you‌ Pertsonetan urte bat ez da asko, txakurretan bizitzaren %10 edo suposatzen du, tximeletentzat berriz ezin pentsatuzkoa da urtebete bizitzera iristea, eta dortoken kasuan ez da ezer asko ezta ere. Erlatiboa da azken batetan, ez du ezer asko esaten, lurrak eguzkiaren inguruan bira bat eman duela blog hau sortu nuenetik soilik, ez besterik. Blog batentzat berriz‌ beno, blog batentzat zerbait badelakoan nago. Blog zaharrenak ere zenbat urte izango ditu eta‌ 20en bat edo asko jota? Eta zein maiztasunekin berritua? Hori ere garrantzitsua baita! Beno, kasu horretan ibilbide majoa egin duelakoan nago. Ea beste hainbeste eusten diodan gutxienez! :-) Eta gezurra badirudi ere, hemen botatako txorakeria eta astakeriek ere bete dituzte orri batzuk. Benetan. Blog honetako sarrera guztiak, word formatuan ere gordetzen baititut ordenagailuan bada ezpada ere (nire manietako bat:-) eta oraingoz, guztira 120 orri doaz. Eta nire aurreko blog-ekoekin kontatuz (denetik-borthuzai) 300 orri!


Joder! Liburu bat idatzi dut, eta ni enteratu gabe! :-)

Orain zuhaitz bat landatzea eta haur bat edukitzea bakarrik falta zait! (bide batez, azken honetarako eskaintzak onartzen dira ;-) Beno, eta egun hau ospatzeko, gaur San Nikolas bezpera denez, orain urtebete arrakasta handia izan zuen post batekin uzten zaituztet Seguran, Papa Noel eta Olentzero Argi dago urtebete pasa dela eta kontestua ez dela bera, baina bere garaian 2.000 bisitatik gora izan bazituen, gaurko egunerako ere balio digulakoan nago. A! ETA MILA ESKER NOLA EZ NOIZBEHINKA HEMENDIK PASATZEN ZARETEN GUZTIOI, ETA BEREZIKI ERANTZUTERA ANIMATZEN ZARETEN GUZTIOI!

Mikel Laboa Ez dakit zer esan. Nerabetzaroan, barrenetik osatzen ari garen eta gauzek erraz txunditzen gaituzten garaian beste hainbat gauzekin batera deskubritua, baina gaurdaino lilura izpirik ere galdu gabe nigan diratuen bakanetakoa. Nire idoloetako bat. Jainkoa. Dena. Aita, semea eta espiritu santua. Lehena, oraina eta etorkizuna. Abesti tradizionalak, poesia musikatuak eta lekeitioak. Dena zor dio euskal musikak. Dena. Musika herrikoiak eta makarradarik handienak. Euskal herriko lehen punkia Originalena, esanahi guztietatik Experimentazioagatik eta klasikotasunagatik (Original: 1. adj. Perteneciente o relativo al origen.) Umezurtz hamaikagarrenez, Goian bego


Bere zenbait abesti hemen Eskertuko nuke Gerediaga elkarteak edo photoshop-arekin nik baino abildade handiagoa duen norbaitek, aurtengo Durangoko Azokako kartelari, Mikel Laboa-ren ‘txapela’ berezi horietakoren bat ipini eta zabalduko balu. Mila esker aldez aurretik. Etiketak: mikel_laboa mikel laboa

Katiuskak Elurrak jada zuritu ditu mendi gainak, eta eguraldi petral honekin laster gara denok katiuska bila armairuak hankaz gora jartzen. ‘Amaaaa! Nun dauzkezu jasota katiuskaaaak?!’ etxeetako ereserkia berandu baino lehen.

Baina ‘Katiuska’. Horixe bai izen xelebrea, ezta? ‘KA - TIUS - KA’ bai-bai, xelebre-xelebrea, ez didazue ukatuko!:-) ez dakit, badu zerbait… ka-tius-ka… konplikatuegia dela horren gauza sinplearentzat edo… ez dakit… Hitz hau Real Academia Española-n begiratzean halere segituan argitzen da bere esanahiaren misterioaren zati bat, eta berehalakoa edo obvioa bihurtzen di-da batetan. ———— Katiuska.


(Del n. p. ruso Katjuša, hipocorístico de Katja, y este de Ekaterina, Catalina). 1. f. Bota de material impermeable, de caña alta, para proteger del agua. ———— Izen errusiarra noski! Banengoen ba ni, bazela zerbait hitz horren atzean…! :-)

Baina bestalde, nondik nora gazteleraz eta euskaraz hitz hori horrelako bota batzuentzat? Arma hiltzaile bati izen hori jartzez, beno! (badira katiuska misilak), turroi gogor marka batentzat ere imajina dezaket agian (crugiente Katiuska…), edo Vodka marka batentzat (jo tio! Atzo Katiuska-lima puta horrekin pasa, eta gaur kriston katiuska zeukiat buruan ostikoka!… :-), zartzuela bat ere bada ‘Katiuska’ izenarekin… Geldi! Geldi! Geldi!… Ikusi al duzue bideoko neska hori? Bai, bai, bota handiduna! Katiuskaduna! :-) Katiuskadun neska bat ‘Katiuska’ zartzuelan!… mmmm… Kasualitatea soilik ote? :-) Beno, ba dirudienez ez. Katiuskek, neskatxa horri zor baitiote beraien izena, edo zehatzago esanda, zarzuela horren egile den Pablo Sorozabal-i noski :-) Interneten topa litekeenaren arabera: En 1931 el compositor español Pablo Sorozábal (1897-1988) estrenó una zarzuela llamada Katiuska. La protagonista de esta zarzuela llevaba unas botas altas. De ahí el nombre de estas botas. Katiuska es un diminutivo del ruso Katia, que a su vez, lo es de Ekaterina o Yekaterina. Eta toki askotan aipatzen dute interneten Pablo Sorozabal-en zartzuelari zor zaiola izen hau. Pablo Sorozabal noski, abizenetik suposa dezakezuenez, euskalduna zen, donostiarra hain zuzen. Pablo Sorozabal Mariezcurrena


Hitz berri-berria dugu beraz katiuska hitza. Eta hitz errusiar-euskalduna gainera! ;-) Hemen berari eginiko elkarrizketa interesgarri bat topa dezakezue. Tipo oso - oso interesgarria (antifrankinsta sutsua, anarkista esango nuke agian, txistu zalea…)

Gure Charlton Heston Charlton Heston Iberikoa… Beasainen? Segi 5:45 minuturarte Surrealista gutxi esatea da… ************ Buenos días borthuzai, Este es material exclusivo en vasco de mi siguiente DVD ‘We are the World’. Por favor, corrígeme si ves alguna falta ortográfica grave. Gracias, E. Bumbury

Paths of Glory eta abarretaz Jada ez naiz harritu ere egiten Hollywood-en industriaz entzuten diren gauzekin, baina onartu behar da ikaragarria dela beraien funtzionatzeko era. Aspaldi batetan nonbait komentatu nuen Julio Medem ‘La Máscara del Zorro’ grabatzeko nahi izan zuela Spielberg-ek, eta baita Isabel Coixet ‘Million Dollar Baby’ zuzentzeko puntu-puntuan egon zela ere (Sandra Bullock pelikulako produktore zenean eta protagonista ere izan behar zenean!)… Eta horrelako milaka eta milaka kasu izango dira ziurrenik. Horrelakoa da Hollywood-eko zinea!

Garcik zioen bezala: Cary Grant ese el cine!


Ba azken xelebrekeria, erosi berri dudan liburu batetan topatu dut. Gabonen atarian gaudela eta, nire buruari halako oparitxo bat egin diot orain egun batzuk. Badakizue, horrela gabon-gabonetan dendaz-denda ibili beharrik ez dut izango eta besteei ‘konsumistak’ deitu ahal izango diet! :-) Beno, ba erosi dudan liburua The Stanley Kubrick Archives-en edizio berezia (edizio merkea :-) da.

Bertan, Paths of Glory edo Senderos de Gloria filmarentzat dirua nola topatu zuten aipatzen du filmako produktore James B. Harris jaunak. Dirudienez, pelikularen proiektuarekin abiatu zirenean eta diru bila zebiltzenean, EZ ZEKITEN PELIKULA NOLA AMAITU BEHAR ZEN!! Alemaniara joan eta grabatzen hastean erabaki omen zuten! Honela dio bertako pasarte batek: “… la United Artists no sabía que íbamos a ejecutar a los hombres al final de la película. Para conseguir el dinero, tuvimos que darles un final feliz. Y, luego, cuando llegamos a Alemania […] Stanley y yo decidimos que teníamos que ser honestos. La única forma de hacer que la pel´cula tuviese el significado que se suponía que debía tener era ejecutando a los hombres…” Flipantea benetan. Tipo hauek miloika dolar lortzen dituzte aurrena, zer egin behar duten ere ez dakitenean!

Kirk Douglas eta Stanley Kubrick Jo! Eta sentitzen dut pelikularen bukaera kontatu izana, baina beti pentsatu dut pelikula baten arrakastak, ona bada, ezin duela amaieraren menpe egon, ez dela pelikularen zatirik garrantzitsuena, pelikularen bukaera jakinda ere berdin-berdin goza litekeela… Begira Titanic-en arrakasta bestela! :-) Eta gainera, inporta ez bazaizue, behin pelikularen bukaera izurratzen hasita, den dena izurratuko dizuet :-)


Izan ere amaiera ikaragarri indartsua eta gogoratzeko modukoa du. Lehen esan bezala protagonistak hil ondoren (injustuki noski:-), beraien abokatua izan den Kirk Douglas generala, edo komandantea edo dena delakoa bere ofizinara doa lur jota, bat-batean gerra bete-betean eta beraien etxeetatik milaka kilometrotara dauden bere soldaduak taberna batetan ikaragarrizko festa batetan sentitzen dituen arte. Argi izpi bat iluntasunean Etiketak: kubrick cary_grant kirk_douglas zinea

Zer da bizitza? (II) Ai ama! Nola esan? Nola esplikatu? Nola adierazi neronek ere bete-betean asimilatzen ez dudan ideia bat, baina aldi berean liluratuta naukana? Askotan pentsatu izan dut sekta batetako kide potentzial ideala naizela nire liluratzeko erraztasuna dela eta, benetan :-) Horregatik ditut gustoko pertsonalitate fuertea duten idazleak, artistak… beraien esanen indarrak segituan asetzen nautelako… Pertsonalitate ahul bat izatearen ondorioa agian…

Baina oraingoan ere itsutu naiz, beste behin kontu bat burutik kendu ezinean nabil, eta hala egiten badut, lehen ez bezalakoa naizela ohartzen naiz, utzi duela halako arrasto bat nigan. “… Este punto crucial conduce inevitablemente a la sospecha de que los seres vivos tienen una función natural, similar a la fisiología del corazón o de los pulmones, pero en relación con el medio ambhiente mismo. Aunque no podemos afirmar categóricamente que el propósito de la vida es fomentar el caos, producir entropía, tal como parece ser la función natural de otros sistemas energéticamente organizados, como los huracanes y las reacciones químicas cíclicas, examinaremos esta controvertida idea…”


La Termodinámica de la Vida Eric D. Schneider, Dorion Sagan Ai ama! Ez zenuten ezer handirik ulertuko, ezta? Ba esan bezala, nik ere ez dakit ziur nola esplikatu :-) Kontua da, gure unibertsoan Termodinamikaren bigarren legeak zuzentzen duela dena. Lege honen arabera, entropia edo desordena (sinonimoak dira nolabait) handitzen doa beti. Big-bang famatua gertatu zenetik hala izan da. Horregatik urtzen da izotza Cuba-Martinian eta ez da Cuba-Martinia hizozten. Izotz solidoaren partikula ordenatuek, desordenera jotzen dutelako, mugitzera, likido bihurtzera… Esan gabe doa, Termodinamikaren lege honek ez duela etxeko zabarkeria justifikatzen, ezta? :-) Ez du balio ‘Eske nere kuartoa echo una mierda dau, ze termodinamikaren legeak betetzen ditu’ esateak :-)

Zeren eta zuk mahai gainean dituzun paperak multzotan, abecedarioz edo nahi eran ordenatzen badituzu, ados, azken batetan bai, entropia edo desordenaren aurka egin duzu, baina guzti hori egiten gastatu duzun energiak eta ‘berotasun’ moduan kanporatu duzunak, zure inguruan entropia gehiago egotea bideratzen du. Zure kuartoan (tenperatura igo delako…) entropia gehiago dago. Eta hori, dirudienez, frogatuta dago. Ezin duzu termodinamikaren aurka burukatu hola eta hola :-) Beno, ba kontua da bizitza, entropia edo desorden guzti horren erdian kokaturiko unitate ordenatuak direla. (gogoratu ADN-an, zelulen estrukturetan…) Beraz, lehen begiradan termodinamikaren bigarren legea urratzen dugula iduri lezake, baina ez da horrela. Baina bizitzaren kontuekin sartu aurretik ikus ditzagun hurakanak.


Termodinamikaren bigarren legeak dena desordenera doala dioen bezala, gradienteek berdintzera jotzen dutela ere badio. Wikipediak dioen bezala: “… la segunda ley de la termodinámica afirma que las diferencias entre sistemas en contacto tienden a igualarse. Las diferencias de presión, densidad y, particularmente, las diferencias de temperatura tienden a ecualizarse…” Eta Cuba-Martini eta izotzarenean bien tenperaturak berdintzen diren bezala, hurakanen kasuan ere hau gertatzen da. Itsasoko ur beroa zeruko aire hotzarekin elkartzean, tenperatura gradiente edo desberdintasun horrek berdintzera jotzen du, eta ondorioz, hurakan bat sortzen da. Hau da, airean libre eta lasai-lasai dauden miloika partikulek, bapatean, sistema konplexu bat sortzen dute, zeinaren bitartez, gradiente bat deusesten den, entropia handituz. Azti! Sistema konplexu eta organizatu bat sortzen da bapatean!

Beno, ba lehen aipatu dudan liburuaren arabera, bizitzaren sorrerak zerikusi handia luke hurakanen sorrerarekin. Bizitzaren sorrera ere, gradienteak deusestearekin eralzionatuta legoke. Izan ere: “… un sistema complejo cumple de manera más efectiva el objetivo natural de producir entropía que un sistema más simple y menos organizado…” eta ondoren bizitzaz dioen bezala: “… su capacidad para comportarse como máquinas naturales que producen entropía ayuda a explicar su -nuestra- existencia…” “… Tal vez la vida, que tiene tanto en común con otros sistemas complejos energéticamente organizados, tenga en el fondo la prosaica función de transformar energía…” Orain, post honetako lehenengo aipamena hobeto ulertuko duzuelakoan nago.


Autore hauen ustez, esan liteke izaki bizidunak, ikuspuntu termodinamiko batetatik, entropía sortzeko makinak direla, hori dela beraien funtzioa. Hurakanak bezala, entropía handitzeko sorturiko sistemak konplexuak direla, sistema konplexu batek, entropiaren sorkuntza sistema simple batek baino era efizienteago batetan burutzen duelako. Agian, nik bezala, ideia honekin bat egingo duzue, edo agian ez, baina ziur naiz, pentsarazi behintzat, pentsaraziko dizuela :-)

Edo agian dena azkenean Atxagak dioen bezala izango da? “Galde egidazue non, edo noiz, edo zelan, baina ez galdetu zergatik; sagar bat arbola gainean gorritzen da udazkenero, han arrama gorenean zintzilik; badakit non, noiz eta zelan, baina zergatik galdetzen badidazue, halabeharrez erantzun behar dizuet, eta ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen ere.” Henry Bengoa Inventarium Bernardo Atxaga La Termodinámica de la Vida liburuaren egile den Dorion Sagan-ek ez du hala uste Etiketak: bizitza termodinamika atxaga zientzia

www.krutwig.org Atzo, 2008ko Azaroak 15, 10 urte bete ziren Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela. Dakizuenez, oso gustoko dut Krutwig, eta data hori gogoan hartuta eta Krutwig -en lana jasotzeko asmoarekin, web gune xume bat sortu dugu lagun talde batek: www.krutwig.org Lantaldea, informatika kontuetan ideiarik ere ez dugun kideek osatzen dugu, eta horrexegatik, oso esperientzia aberasgarria izan da proiektu hau pixkanaka-pixkanaka aurrerra ateratzea. Aberasgarria guretzat, eta aspergarria noski etengabe kontu hauetan lagundu behar izan digutenentzat :-)


Webgunean, Krutwig-en inguruko material eta esteka ugari aurki ditzakezue, baina oraindik eraikitze prozesuan dago, ez dugu inondik inora proiektu hau itxitzat ematen, eta urrengo asteetan material gehiago sartzen jarraituko dugu (etb-ko elkarrizketa baten bideoa, audioak‌) Web gunearen kontu honek egia esan aspaldian denbora asko jan dit, eta blog honetan ere bere eragina izan duelakoan nago. Barkatu beraz, irakurle maiteok, momenturen batetan bazteru xamar sentitu bazarete :-) Azkenik, guzti honetan buru-belarri ibili diren lan taldeko besteetaz gogoratu nahi nuke, eta batez ere Antxon eta Antton-etaz, beraiekin bat lan egitea zentzu guztietan aberasgarria eta plazer handi bat izan delako.

Etiketak: krutwig informatika webgunea

Perretxiko bila eta Usotan Aurten ez omen da batere perretxikorik mendietan. Ez dabil beste konturik behintzat aspaldian nire lantokian. Batzuk joaten dira Nafarroa aldera, besteak Gipuzkoan saiatzen, baina perretxikoen aztarnarik ere ez inon denen arabera. Eta nik egia esan, ez dakit jendea non demontre ibiltzen den!


Izan ere, perretxikoak lur azpian dauden onddoen fruituak badira, hau da, beraien esporak zabaltzeko erabiltzen duten metodoa, edo garbiago esanda, ugalketa herramientak soilak, zer nahi duzue esatea ba, GANBO PERRETXIKOZ BETETA DAGO! Bai, ez da pagadi edo basorik bertan, eta perretxikoak ikusteko gaueko laurak aldera igo behar da, Aralarrera ez gainera Beasaina baizik… baina bertan perretxikorik aurkitzen ez duena, itsua konpleto! :-)

Ganbo-ko perretxikoek ‘Phallus impudicus’ honen hantz ikaragarri handia dute :-) Beste kontu bat da, noski, perretxikoak ez gustatzea, edo perretxikoak baino usoak nahiago izatea, nire kasua bezala. Baina orduan bai. Orduan bai laneko ehiztariekin bat egin beharrean nagoela, aurten, usoak inoiz baino garaiago pasatzen ari direlako eta ez dagoelako haiek ehizatuko dituenik! Guk ere Cuba aldera jo beharko dugu usotara ehiztari haiek bezala… :-)

(Post hau Goierritarrek ulertuko dute ondoen, Ganbo, Aralar-go mendi bat izateaz gain, Beasaingo ‘diskoteka’-ren izena ere badelako :-) Etiketak: usoak perretxikoak natura

Ostirala da!


Sakatu argazkian bideoa ikusteko

Zer da bizitza? (I) Ez da santu guztien eguna pasa eta buruari eragiten hasi naizela. Ez, ez, benetan. Aspalditik nuen honetaz idaztea pentsatua. Izan ere beti liluratu naute ‘bizitza’ kontzeptuaren inguruko kontuek. Ez dakit sekula burutik kentzea lortu dudan ere.

Eta beno, gaurkoari hasiera emateko, inporta ez bazaizue nire bizitza kontatuko dizuet ;-) Nire haurtzaroa ikaragarri zoriontsua izan zen. Ume batek eduki dezakeen zoriontsuena esango nuke, benetan :-) Batere luxurik gabe, baina maitasunez gainezka. Ikaragarri jolasten nuen eta ikaragarri zoriontsua nintzen. Eta zintzoa, batez ere zintzoa. Lagunei erdi serio-erdi brometan beti esaten diet ni munduko umerik txintxoena izan nintzela, eta egia esan nahiko konbentzitua nago horretaz :-) Alaia, mugitua eta zintzoa. Horixe nintzen ni orain urte pila bat :-) Ai….. Haiek garaiak! :-)

Zoritxarrez bizitza ez da ondoren nirekin horren ongi portatu… KRAK! Egin dit zenbaitetan…


(beno, nik ere zerbaiten errua izango nuen dudarik gabe, baina erraza da errua ‘bizitzak’ duela esatea, eta gaurkoz horretan utziko dut) Gauzak horrela, uda hasieran bete-betean egiten nuen bat Andrei Tarkovsky-ren ‘Esculpir en el tiempo’ liburuaren hitzaurrean aipatzen den honako esaldi honekin: “Durante la infancia se vive, y en adelante se sobrevive” Bete-betean. Ez dakizue zein neurritaraino. Horregatik Abuztuan, nahiko pattal nengoela, kontzienteki haurtzaroko zoriontasunaren bila, nire haurtzaroko oroitzapenen lekuetara itzuli nintzen zenbaitetan (mendiko toki jakin batzuetara, herri batzuetara…) eta oso esperientzia intentsuak bizi izan nituen. “Durante la infancia se vive, y en adelante se sobrevive” Bai jauna! Hori bai esaldia.

Baina uda amaieran, ez dakit nola… bizitzako zenbait gauza pasatzen diren era berean… fase desberdinetan sartzen garen modu berberean… haurtzaroa jada pasa zela eta bizitzari aurre egin behar zaiola ulertu nuen. A zer txorrada, ezta? :-) Ba bai, baina hori benetan ulertzea ez zen gauza makala izan niretzat, ezta inondik inora ere! :-) Ez dakit, nire bizitzan, denok bezala, egur asko jasotakoa naiz eta guzti hori… baina beti nuen haurtzaroko zoriontasun horren esperantza, premia, falta, irrika… eta orain ez asko konturatu naiz lehengo esaldian aipatzen den bizitzaren definiziotik aratago, zuzenagoa den beste bat badela… Hala iruditzen zait behintzat orain… Horregatik, ondorengo poema honekin uzten zaituztet. Ikaragarrizko txapa lehen begiratuan, badakit :-) baina lasai, ez da eta nik idatzia, Atxaga-k baizik ;-) Bere blogetik lapurtu dut, eta amaieraraino irakurtzen baduzue ikusiko duzue zergatik dakarkizuedan. On egin: Adan eta bizitza Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka, “gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan". Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite, eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,


eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite, harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte. Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen. Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen , eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen; hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala. Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua, eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion; “Eva", esan zion, “ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea; oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar, bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza". Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak, lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak, eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena; Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.

Etiketak: bizitza Erantzun » Permalink-a

Editatu...

Zentsuraren ederra Zentsura ere Artea izan daitekeelako… Orain ia bi urte aitorr-en blogari esker ezaguturiko “The Subconscious Art of Graffiti Removal” filmaren zati bat da. Film honetan, kaleko pintadak kentzean geratzen den arrastoa Rothko edo Malevitx artisten lanekin konparatzen da, espresionismo abstrakto eta konstruktibismoarekin… Eta Artelan urbano hauen maitaleek flickr-en beraien kontu propioa ere badute! “The secret art of Graffiti Removal”


Bertatik hartu ditut ondorengo irudi hauek:

Etiketak: graffiti zentsura arte Erantzun Âť Permalink-a Editatu...

Otzaurteko Ubidea Azken aste hauetan asko ari gara Zegamako San Adriango kobaren izena entzuten komunikabide desberdinetan, epe luzeko indusketak hasi omen dituzte eta Aranzadi zientzia elkartekoek antzinako arrastoen bila. Gai oso interesgarria dudarik gabe. Segituan hasi dira gainera sorpresatxoak topatzen.

San Adrian orain urte batzuk


Baina zer nahi duzue esatea, San Adriango pasabidea han goian dago, Aizkorri mendian, urrun, eta ez dut oraintxe aruntzaraino joateko gogo handiegirik. Hortaz, barkatuko didazue baina gaurkoagatik autoa Otzaurteko gainean utzi eta tabernan sartuko naiz, hemendik ikusten denaz ere bada eta zer kontatu! :-)

San Adrian gaur egun Izan ere, oraintxe lasai asko salda beroa hartzen gaudeneko Otzaurteko mendate honetan honako bitxikeria bat ematen da. Hemen, euria egiten duenean, ur tanta batzuk, erreka eta ibai ezberdinen bitartez Kantauri itsasora joaten dira, baina tanto hauek erori diren lekutik metro gutxitara erortzen diren beste tantak berriz, Kantauri itsasotik milaka eta milaka kilometrotara bukatzen dute. Eta gehiago zehaztuz: Otzaurteko eraikin bateko teilatuaren alde batetan erortzen diren ur tantak Kantauri itsasoan amaitzen duten bitartean, teilatuaren beste aldean eroritakoek, lehen esan bezala, milaka kilometrotara amaitzen dute. Non? Ba Mediterranear itsasoan hain zuzen.

Kontua da Otzaurte uren mugalerroan (en la divisoria de aguas) dagoela, eta beraz, mendateko malda batetan erortzen den urak Kantauri itsasoan amaitzen du oso gertu sortzen den Oria ibaiaren bitartez, eta besteak berriz Araba aldean lehenik, ondoren, Ebro ibaiaren bitartez Mediterranean itsasoan bukatzeko. Eta gai hau finduz, Otzaurteko Andra Mari Ermitako teilatuaren alde batetan erortzen diren ur tantak Kantauri itsasoan amaitzen dutela, eta beste aldekoek Mediterranean itsasoan esaten da.


Aizkorri mapan kokatua Kurisoa, ezta? :-) Ba gaur egun ez diogu honi beste munduko garrantziarik ematen, baina garai batetan “Obra Faraoniko” baterako ideiaren ‘giltza’ izan zen.

Izan ere, ‘Mil noticias insólitas del país de los vascos‘ liburuak dioenez: “… En las Juntas Generales de Mutriku y Tolosa de 1751, se nombraron comisionados para examinar cómo hacer navegables los ríos guipuzcoanos y estudiar la posibilidad de unir el Océao Atlático con el Mar Mediterráneo, aprovechando la favorable circunstancia que para este objecto concurría en la vertiente septentronal de la sierra de Aitzgorri. En 1807, el arquitecto Joaquín Ignacio Zunzunegi encontró la posibilidad de unir ambos mares utilizando, además, las cercanías de Aitzgorri. Zunzunegi, describiendo el origen del arroyo Otsaurte, que nacía presisamente en la divisoria de aguas, apuntó a éste como unico que presenta la naturaleza para que pueda construirse un canal de comunicación que comunique a ambos mares.” Gaur egun ‘astakeria’ bat iruditzen zaigu bi itsaso hauek lotu nahi izatea, baina kontutan hartu behar da orduan ez zituztela gaur egungo errepideak… eta ohikoa zela ibaiak merkatziak garraiatzeko erabiltzea. Europan zehar esate baterako, aintzinako kanal bide konplexu eta zabalak aurki ditzazkegu.

Europako kanal garrantzitsuenen sarea Liburu bertan honako hau ere irakur liteke adibidez: “… En los siglos XIII, XIV y XV el Ebro era navegable desde Tudela hasta su desembocadura en Tortosa. Tal era el tráfico del río, que Tudela tuvo una importante industria náutica, con talleres que fabricaron barcos, copalos y pontones…”


Baina ez zuten kanal edo ubide hauek etorkizun luzegirik izan, errepideen obetzeak zein trenbidearen zabaltzeak garrantzia kenduko baitzien. Halere, lehen begiradan gehiegizkoa irudi litekeen Kantauriar itsasoa eta Mediterranearra lotzearen ideia, ez zen inondik inora txorakeria bat orain urte batzuk. Izan ere, 1681-etik jada erabilgarri zegoen Frantzian Canal du Midi deritzana. XIX. mendearen erdian frantziako barnealdeko industria eta merkataritzarako ezinbestekoa, eta gaur egun turismora zuzendua dagoena.

Imaginatzen gaur egun horrelako kanalak goierrin? Dena gondolez josita… :-)

Erantzun »

Permalink-a

Editatu...

Diario Vasco-n zentsuratu naute! Diario Vasco-n, AHT-aren inguruko informazioa emateagatik zentsuratu naute. Joan den asteartean, N1 errepidean Beasain parean emaniko kamioi istripua zela eta, Diario Vasco-ko albiste horri zegokion atalean honako erantzun hau ipini zuen ‘Juan’ izeneko batek: “y todavia hay algunos (los de siempre ),que se quejan de la y vasca ,a mi entender descongestionaria mucho esta via.” Hau ikusirik, nik honako erantzun hau eman nion: “No, Juan, la Y vasca no va a solucionar el problema del tráfico en la N1. Según la información oficial hay un tráfico de 30.000 vehículos diarios en la N1 y el TAV va ha quitar 1.100 camiones diarios, es decir, el 3.6% Datos cogidos de aquí: http://www.euskalyvasca.com/pdf/municipios/Y_VASCA_Folleto_pueblos.pdf”


Nik, erantzuna momentuan publikatu zela ikusi nuen, baina ondoren, handik bost bat minututara berriz ere webgunean sartzean, nire iritzia ez zegoela ohartu nintzen. ‘Akats informatikoren bat edo’ pentsatu, eta berriz ere erantzun berbera idatzi nuen. Handik bost bat minututara ordea lehengo kontu berdina, nire iritzia ezabatua izan zen eta ‘Juan’-enak han zerraien berdin-berdin. Orduan, hirugarrenez, erantzun berbera idatzi nuen parentesi arteko esaldi bat gehituz. Hona hemen, albistea minutu batzuetan, kendu aurretik, argitaratua egon zenaren froga:

Erantzun hau ere, nola ez, sistematikoki ezabatua izan zen handik gutxira. Hau guztia ikusita, asteazkenean digital@diariovasco.com helbidera eta atzo berriz contactanos@diariovasco.com helbidera, honako eskutitz bana bidali nuen esplikazio eske, baina beraien erantzunik ez dut jaso. —————————————————————– Buenos días, Ayer por la tarde, escribí tres opiniones en la siguiente noticia (www.diariovasco.com/20081021/mas-actualidad/sociedad/cortada-vitoria-trasaccidente-200810211211.html) como contestación a la opinión de ‘Juan’ de la misma noticia, que fueron sistematicamente borradas. ‘Juan’ decía textualmente: “y todavia hay algunos (los de siempre ),que se quejan de la y vasca ,a mi entender descongestionaria mucho esta via.” Y mi contestación era la siguiente: “No, Juan, la Y vasca no va a solucionar el problema del tráfico en la N1. Según la información oficial hay un tráfico de 30.000 vehículos diários en la N1 y el TAV va ha quitar 1.100 camiones diários, es decir, el 3.6% Datos cogidos de aquí: http://www.euskalyvasca.com/pdf/municipios/Y_VASCA_Folleto_pueblos.pdf (por favor los del DV, publicadme esta contestación a juan, que ya es la tercera vez que la escribo. Gracias) Como es lógico, la frase entre paréntesis la escribí sólo la tercera vez. Todavía hoy la opinión de Juan sigue en la noticia, pero la(s) mía(s) no. Si no es mucha molestia, quisiera saber porqué se eliminaron sistemáticamente mis opiniones. Gracias de antemano, Jon


P.D.Tambi´n envío adjunto dos ‘pantallazos’ probando que sí escribí esta tercera opinión. ————————————————————————— Gaur-gaurkoz, ‘Juan’-en iritziak lehengo tokian darrai, baina nirearen arrastorik ere ez. Badakit nirea ez dela lehenengo kasua izango, ezta zoritxarrez azkenekoa izango ere, gauza okerragoak ere mila aldiz egin dituztela, mundua ez dela hemen amaitzen… baina benetan diotsuet, JODE UN HUEVO! Eskelen monopolioa edukiko ez balute… Geratzen zaizun sentsazioa, ez dakit, andereñoak merezi ez duzun errieta bat egiten dizunean bezalakoa da, edo futbol partida batetan arbitroak merezi ez duzun txartel gorri bat ateratzen dizunean bezala (badakizue, rollo ‘penalty y expulsión!‘:-)… Nahiz eta beno, pentsatzen jarrita, okerragoa ere izan zitekeen. Etiketak: diario_vasco_zentsura n1 aht

Nire Oteiza

Gaurkoan nola ez, ni ere Oteiza-rekin natorkizue ba. Bai, jada ordu hauetan Oteiza-gaindositik gertu ibiliko zarete, badakit, baina ez da ba sekula originalitatea nire fuertea izan. Eta gaurkoan ere saiatu, saiatu naiz ba originala izaten, zin dagizuet, baina Nestor Bazterretxeak atzo esandakoak gainditzea oso zaila da! “Su mujer Itziar le leía Mortadelo y Filemón para que se durmiera, comía en casa antes de acudir a banquetes en su honor y no he conocido a nadie que defendiera una tesis con tanto fervor y que a los pocos minutos nos convenciera a todos de lo contrario". “Los genios están llenos de sorpresas” Ulertzen zer esan nahi nuen, ezta?! :-)


Eta beraz, nire orainarteko Oteizakeriak dakarzkizuet hona, ez besterik. On egin: -

Malevich-Oteiza (I) Picasso, Einstein eta Oteiza dut eta Oteiza Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa Cézanne-n Gaurkotasuna Oteizaren Cézanne Oteiza eta Heidegger (S. Amón) Richard Serra, F. Gehry eta Oteiza Oteizakeri bat Picasso-ren Gernika eta Oteiza El Pradoko Airea Zahartzaroa Jorge Oteiza eta Victor Erice Jorge Oteiza (Sao Paulo, Yoga, Bideoak) Quousque Tandem? Manolete, Oteizak, Brody 2 Efemeride (L. Palmer eta J. Oteiza) Gorria, txuria… eta berdea!

Picasso eta maisuak Beti pentsatu izan dut Picasso-k guztiarekin apurtu eta artea hankaz gora jarri zuela. Orain berriz, Paris-ko Picasso et les maitres erakusketa dela eta euronews-ek eman duen albistea ikusten dut…


Sakatu argazkian bideoa ikusteko …eta Antonio Lopez margolariaren esanak irakurtzen… (Velazquez-ek bere bizitzan bizi eta margolanetan adierazi zuen eraldaketa sakonen inguruan ari dela…) “… Existe tambi´n ese otro artista en el que el cambio surge de una forma más epidérmica. Por ejemplo, Picasso es casi todo lo contrario. ¿Cómo? Picasso, de un momento a otro, a través de la contemplación de unas obras africanas, de unas pinturas de Cézanne, o de unas cosas de Toulouse-Lautrec, ves que todo le va influyendo de una manera inmediata. Lo hace suyo y es como un fermento que le hace cambiar. No, no se trata de un cambio tan interior. En el fondo, ocurre muy en la superficie. Me parece a mí…” En torno a mi trabajo como pintor. Antonio López

Antonio Lopez …zer pentsatu ez dakidala geratzen naizela. Edo bai, hori da, Picasso, beste artista guztiak bezala, artearen historian katebegi bat gehiago izango ze soilik, baina ez katebegi soil bat


Etiketak: picasso antonio_lopez antonio lópez

Oporrak oroitzen (Daniel Rozin) Abuztuan, Madril aldean ibili nintzen egun batzuetan, herriko bakardadetik alde egin nahian edo. Bai, ez dirudi oso ideia ona abuztuko bakardade eguzkitsu beroetatik ihesi Madril bezalako hiri batetara bakarrik joateak, baina beno, nola ahala herritik ateratzeko beharra nuen ba! Eta hortxe ibili nintzen batera eta bestera. Badakizue, rollo Lost in Translation, baina ‘bene-benetan’ bakarrik, eta ez Tokio bezalako hiri ‘chic’ batetan… oseake egia esan ez zen horren Lost in Translation. Ez zuen horrenbeste ‘molatzen‘… Beno, egie esan no molaba ni hostias! :-) Baina besterik ezean… :-) Ba besterik ezean Madrilera joan behar lehenengo aldiz, eta museoz-museo ibili behar! :-) Eta beno, kontua da Reina Sofia museoan, benetan hunkitu ninduen artelan bat aurkitu, ikusi, edo hobe esan ‘bizi’ izan nuela. Hor nenbilen ni batera eta bestera, kafesnetxo bat eskatzeko edo museoko txartela erosteko ez bazen inori hitzik ere esan gabe, inorekin tratatu gabe, museoko gela ilun batetan zati edo puska txikiz beteriko ‘margolan’ zuri baten aurrena jarri nintzenean. Segituan hasi ziren zati txikiak mantxo-mantxo beraien buruaren inguruan biratzen (artelan mekanikoei eskainiriko erakusketa bat zen) eta ni parean, geldi, batere presarik gabe, zer pasako ote zen zain.


Honelako ehunka puskaz osaturiko ‘margolana’ zen eta hasierako posizioan denak zuriak baziren ere, biratu ahala belztu egiten ziren. Eta zati txikiek mugitzen jarraitzen zuten mantxo-mantxo, eskuineko batzuk lehenik, ezkerrekoak gero… beraien mugimenduarekin batzuk kuadro zuriaren zati bat erabat belztu nahian, besteak berriz gristu nahian… mantxo-mantxo… beste batzuk berriz geldirik… Bat-batean zer, eta nire irudia irudikatzen ari zirela ikusi nuenean!

Hau ez naiz ni, baina horrelako zerbait… Puff! A zer emozioa! Tontakeria bat dirudi, bai badakit, baina bihotz-bihotzez diotsuet! Kuadro hori, beste inor ez bezala, ni han nengoela konturatu zen! Eta nire irudia marraztu nahian zebilen! Ez dakit, baina benetan, abuztu batetan madrilera ihesi joanda bakarrik zaudela, hura laztan goxo baten moduan sentitzen da, espero ez duzun gestu empatiko bat bezala, edo ‘aupa hi, zer moduz’ bat bezala… bazirudien gainera ni iristean hartu zuela bizitza! eta ikaragarri hunkitu ninduen… Hantxe ari zen nire ‘lagun’ madrildarra ni irudikatu nahian, nirekin mugitu nahian, ni bezala sentitu nahian… eta ikaragarri hunkitu nintzen (bai, beste behin diot ‘hunkitu’ hitza, ñoño bat nahiz, eta zer! :-) Artelan hori, Daniel Rozin artistarena zen eta horrelako ispilu mekanikoak egiten da abila. Ezkutuan dagoen kamara batek etengabe ingurunea grabatzen du, eta ondoren, programa informatiko bati eta ehunka motor txikiri esker ‘margolanaren’ zati txikiak mugitzen dira, ingurua irudikatu arte. hemen dituzue bere lan gehiago Egia esan ‘pixel’ handi xamarrak dira artelan hauetakoak, bai, baina detaile hau ere asko gustatu zitzaidan niri, beste behin edo esan nuenez, ispilu arruntak ez baititut gustoko :-) Pixel haien parean gainera, Shirley McLaine, Billy Wilder handiaren ‘The Apartment’ filman bezala sentitzen nintzen. Honek, bere burua apurturiko ispilu baten aurrean ikustean onela zioen eta: “I like it this way - makes me look the way I feel.” Etiketak: daniel_rozin madrid madril


Ken Zazpi Beasainen Bihar, Urriak 10, Ken Zazpi musika taldea izango dugu Beasaingo Usurbe Antzokian 22.15etan. Hemen doa, beraien azken bideokipla Ups! Barkatu nahastu naiz! Coldplay-ren hau 2000. urtekoa da! Jesus! Craig David-en hau ere 2001. urtekoa da ba! Orain bai! Orain, Ken Zazpi-ren 2007-ko bideokipla Etiketak: ken_zazpi coldplay craig_david musika

Ongi etorri Ramon Aupa Ramon! Hilabete honetan aske haiz berriz ere! Akabo Aranjuezko presondegia! Animo la hostia! :-) Baina kontuz non ibiltzen haizen, e? Bistaz soilik ezagutzen bahaut ere ondotxo zekiat eta nora joango haizen irten eta berehala! :-) Ai la hostia! Hi haiz hi fitxajea! Baina pertsona ona, e! Hori duda izpirik gabe! Tipo edukatua, umila, bere akatsak onartzen dakiena… Erropa kontuetan ondo janztea gustatzen zaikela! Ba segituan onartzen duk. Hizketan hagola eta zerbait ahazten zaikela! Segituan uzten duk argi eta garbi, inor engainatzen saiatu gabe. Eta ziur nagok jende asko poztuko dela hi berriz ere kalean ikusteaz. Eta zer demontre! Baita ziurrenik hire koinata ere! Eta nola ez, baita Matias bera ere! Ziur baietz! Benetan! Aiii… Ramon, Ramon… Hire bizitza irabazteko ‘metodoa’, ‘osasuna’ren kontzeptua eta beste hainbat konturekin ez diat bat egiten, baina ez dek ez pertsona txarra ematen, ez jauna! :-) Hi baino kabroi latzagoak dituken makina bat ikusten dizkiat eta egunero hortik lasai asko.


Benetan, hiregatik, hi gizartearen biktima haizela eta kontu guzti horiek esateko gai izango nindukek. Beno, hemen uzten dizkiat famoso egin hintzeneko zenbait bideo. Etiketak: droga preso

Komunismoak garaitu gaitu Mendebaldean inoizko krisirik handiena. Amerikar Estatu Batuetako gobernua bankuak nazionalizatzen eta enpresa pribatuei dirua ematen. Europan ere beste hainbeste. CEOE-ko presidentea merkatu librearen suspentsioaz hizketan. Eta bitartean, Txina espaziora jendea bidaltzen. Txina, Olinpiadetan domina gehien irabazi zituen estatua Jatetxe eta denda txinatarrak mundu guztian zabaltzen Mundu guztia Txinako merkatuen menpe ‌ Onar dezagun, KOMUNISMOAK GARAITU GAITU

Hori, google-en open source mobilaren inguruko kontuez ez mintzatzearren‌


:-)

20 urte Asfaltoko Trikitixa jaio zela Eskelen atalean begiratu dut lehenik. Baina ezer ere ez. Normala, pentsatu dut ondoren, urtebetetzeen atalean begiratu beharko nuke agian. Baina hemen ere ez. Telebista programazioari heldu diot gero, ETB1… non dago etebebaaattt… hemen! Baina hemen ere aipamenik ez. Gaur, Irailak 25, betetzen dira 20 urte. 20 urte trikitixa klasikoa hil zenetik, edo hobe esan, trikitixa modernoa jaio zenetik,trikitixa gaztea, trikitxa berria, hiriko trikitixa. Baina inon ez da ageri.

Beno, agian ez zen gaurko egunez justo sortu, baina jaio bai, hori ziur. Haurrak ’sortu’ eta hilabete batzuetara jaiotzen diren bezalaxe jaio zen trikitixa berria gaurko egunez orain 20 urte haurdunaldi luze eta kritiko baten ondoren.

Esan bezala kontua aurretik zetorren, 80. hamarkada hasieratik edo. Trikitixari erromerietan ‘kajaderitmosa’ ipintzen ziola Martinek lagun, gitarra ere bai beste batzuek, ‘sol’ tonuko trikitixekin abestea errazagoa egiten zela… Gaur egun tontakeriak badirudite ere, garai hartan sekula ikusi gabeko kontuak ziren, eta argi eta garbi zerbait aldatzera zihoala erakusten zuten. Izan ere, erromeria berritu beharra zegoen!


1985eko txapelketa adibidez Miren eta Iturbidek irabazi zuten. Hau da, solfeo, piano eta soinu handi ikasketak zituen trikitilari batek. Ordura arte sekula ikusi gabea. Trikitixa munduko iraultzaren hurrengo pausoa, 1986-ko Irailaren 21eko Trikitixa Txapelketa Nagusia-n izan zen eta oraingo honetan batez ere bi bikoterengatik: Tapia eta Leturia; Kepa eta Motriku.

Tapia eta Leturia, eta Kepa eta Ramos (1982-ko argazkia da, 1986-ko Kepa eta Motriku-renik ez baitut topatu) Bikote bakoitzak bere berezitasunak zituen. Tapia eta Leturiak ‘duo’-an abesten zituzten trikitixa eta porrusalda (ordura arte imajina ezina), eta pieza edo kantu berri konplexuak jo zituzten abiada bizian, baina baita zehaztasun ikaragarriz ere. Kepa eta Motriku-k berriz, benetako iraultza sortu zuten trikitixaren munduan. Beraien piezen doinuek, konplexutasunak, akordeek, teknikak… ez zuten aurrekaririk. Denak aho zabalik utzi zituzten… …baina ez zuten txapela etxera eman. Kalejira jotzerakoan Motrikuri hitzak ahaztu baitzitzaizkion, eta horrek, puntu asko kendu. Txapelak beraz, Tapia eta Leturiaren buruetara joan ziren, baina motz geratzeko beldur handiegirik gabe esan liteke, mundu berri oso bat sortu zutela txapelketa hartan bi bikote hauek. Jende asko noski, trikitixa berri honen aurka agertu zen: trikitixa edo rock-a zer zen hura, soinu txikirarekin jotzen den dena ez dela trikitixa, hori trikitilari txapelketa bat zela eta ez teknika txapelketa bat, trikitixa pieza berri horiek erromerietarako ez zirela aproposak, ez zirela dantzagarriak, bakailao txapelketetan ere marmitakorik ez zutela onartzen… Denetik entzun behar izan zituzten gure bi bikote gazteek.


Bi urtetara berriz, 1988-ko Irailaren 25eko Trikitixa Txapelketa Nagusian, aipaturiko bi bikote horien errebantxa izango zela ziurtzat jotzen zen. Gipuzkoa vs. Bizkaia Trikitixa berria baina zaharrean oinarritua vs. Trikitixa iraultzailea

Anoetako frontoitik, belodromora pasa zen txapelketa jendetzari leku egiteko, bertsolari txapelketa jendetsuetan bezala. Eta espektatibak bere osotasunean bete ziren: 1986-an Kepari modernoegiak izateagatik horrenbeste kritikatu zitzaizkion piezak semifinaletan gehien erabiliak izan ziren beraien konplexutasunagatik, eskola zaharreko trikitilariek ez zuten txapelketan parte hartu… Baina finalean… finalean zer pasako, eta 1. Tapia eta Leturia 2. Martin eta Imanol 3. Kepa eta Motriku Kepa eta Motrikuk beraien lana ezin hobe egin zuten urte horretan ere, baina 3. postu polemiko batekin soilik konformatu behar izan zuten.

Tapia, Motriku eta Kepa Joseba Tapia, segituan konturatu zen txapelak berea baino Keparena izan behar zuela, eta eskerrak emateko kantatu zuen bertsoan hala esan omen zuen: “…atzera geratzea nahiago nuen kasi


ez det ikusi baina ez gendun merezi” Txapelketako finaletik egun batzutara, erabili zuen trikitixa oparitu zion Tapiak Kepari ikur bezala. Oso interesgarria da halaber, orain urtebete Joseba Tapiak bere webgunean idatzi zuen hemengo artikulu hau.

“…Lehenengo saria eman ziguten Leturia eta bioi baina jende guziarentzat Kepa Junkerak merezi izan zuen irabaztea. Eta neroni ere iritzi horretakoa naiz. Puskatu, berritu eta harritu hark egin gintuen. Ez zen juxtua izan epaia. Justiziarik gabe irabazteak ez du trankil uzten bat. Kepa artista bezala joan zen txapelketara. Bere sormena eta abilezia muturreraino eramaten saiatu zen. Ez zen txapela irabaztera joan edo nahi baduzue inozente joan zen…” eta ondoren: “Bertsolari txapelketa batean gertatua datorkit gogora. Uztapide eta Xalbador azken saiora pasa zirenean 1967an. Jendeak txistu egin zion Xalbadorri eta gero Txalo zaparrada jaso zuen. Nori eman zioten txapela? Uztapideri. Nor kantatzen dute gaur egun kantariek? Ez Uztapide, noski. Eta hala ere txapela irabazteko ez zuen nahikoa egin, baizik eta gehiegi. Uztapideren bertsoak ziren jendeak eta juradoak espero zituenak. Baina gogoratu ere ez ditugu egiten gaur. Xalbador gogoratzen dugu gaur.” Ez zaio arrazoirik falta. Ez jauna! Gauzak horrela, urte horretan trikitixaren mundua guztiz irauli zen. Trikitixaren boom-ak ehunka (edo milaka?) gazte eraman zituen trikitixa eskoletara, trikitilari gazte txapelketak euskadi guztian zabaldu ziren, trikitixa pieza berrien txapelketak sortu ziren… Ezer ez zen berdina izan 1988ko Irailaren 25 hartatik aurrera.

Baina dakizuenez, igotzen den guztia, lehenago edo beranduago jaitsi egiten da, eta trikitixaren lorealdi hura ere pasa zen. A! Handik urte mordoska batetara jakin genuen aipatzen ari garen Kepa-ren abizena Junkera zela. Eta hor dabil oraindik trikitia eskuan.


17:44

udazkena heldu da itxitako zauriak zabaltzera askatutzat genituen korapilo zaharrak berriro lotzera oheak desertu amaiezin bihurtzera burkoak amesgaitz eta beldurrez ereitera heldu nazazu gogor, heldu nazazu gogoz heldu nazazu behingoz, heldu nazazu betikoz hotz egin dezan udazkena heldu da oroimenaren orbainak zornatzera ireki ez genituen eskutitz horituak bueltatzera heldu nazazu behingoz, heldu nazazu betikoz nahiz eta hitzik ez esan heldu nazazu gogor, heldu nazazu gogoz hotz egin dezan Anari ta Petti


... eta zu? Nor zara zu Afrodita? Φρύνη ?

Izan ere, orri honetako Afrodita hauen atzean dagoen eredua denetan berdina da, modelo berbera, emakume berbera:

Μνησαρετή

Μνησαρετή edo Mnêsaretế, Tespis hirian K.a. 328. urtean jaio, baina grezia osoan Φρύνη edo Frine izenez ezagunagoa egin zen hetaira bat zen. Garaiko emakumerik ederrena askoren ustez, eta Afrodita guzti hauen eredu. Frine hitzaren esanahia ‘zapoa’ da, eta dirudienez goititzen hori ipini zioten Mnêsaretế-ri bere azalaren kolore horixka zela eta. Esan bezala, Frine hetaira bat zen, hau da, geishen antzeko luxuzko prostituta edo ‘konpainiako dama’ bat: dantza eta musikan abila, hezkuntza handikoa (emakume arruntek ez zuten bezalako hezkuntza, esan nahi da)… Sinposiumetan hetairen hitz eta iritziak gizonek oso errespetatuak izaten omen ziren gainera.


Horrenbesterakoa omen zen Frine-ren edertasuna, ezen garaiko Afrodita ugari inspiratu zirela beragan. Egun batetan, Apeles margolariak Poseidon jainkoari eskeiniriko festa batetan Frine biluzik uretara sartzen ikusi omen zuen, eta ondorengo ‘Afrodita Anadyomene’ margolana inspiratu. Frine bera izango zen margolanerako modelo.

Praxiteles eskulturgilearen maitale eta musa ere izan zen, bere Afrodita guztien eredu. Hots, maitasun, emankortasun eta emakumearen edertasunaren jainkosaren eredu. (Puff! Ia ezer! :-) Ondorengo ‘Knidos -ko Venusaren’ eredu esate baterako, historian zehar gehien kopiatu den eskulturetako bat hain zuzen.

Praxiteles-en Afroditaren kopietako bat, originalaren berririk ez baita. Baina ez zen dena zorion izan Frine-ren bizitzan. Behin batean Frine-ren maitaleetako batek, jeloskortasunak eraginda, Frine asebeia edo inpietateaz akusatu zuen, hau da, bere edertasuna Afrodita jainkosarenarekin konparatu izanaz. Gogoratu behar da, ateniarrek egin zezaketen deliturik larrienetakoa zela inpietatearena. Sokrates bera ere antzeko akusazio batengatik hil zen. Frineren defentsa abokatua, Platon-en ikasle zen Hiperides hospetsua zen Praxiteles beraren eskariz, baina epaileek Frine kondenatu behar zutela argi zirudien, epaiketa ez zihoan Hiperides-ek nahi bezala… Eta orduan, Hiperides-ek, epaileak konbentzitzeko gai ez zela ikusi eta gauzak gaizki zioazela antzemanda, azken metodo bat erabili zuen: FRINERI BERE ARROPA GUZTIAK KENDU ZIZKION BAT-BATEAN EPAILE AGUREEN AURREAN ERABAT BILUZIK UTZIZ,


Jean-Léon Gérôme-ren ‘Phryné devant l’Areopage’ eta benetako krimena, horrelako edertasun bat munduari ukatzea izango zela esan zien, Frine-ren edertasuna Afroditari eskainiriko tributu bat zela bere horretan. Argudio horren aurrean noski, epaileek ez zuten Frine aske uztea beste aukerarik izan. EDERTASUNA = ONGIA

P.D.: 3000 hiztegiaren arabera, hetaira hitza euskal hitza da, grekera klasikoan bezalaxe.

'Jainkoaren Partikula'-ren bila Azken aldian horren famatua egin den LHC edo Large Hadron Collider-aren inguruan argitaratu diren artikulu andanetan interesgarriena ‘El Pais’ egunkarian irakurri diot Javier Sampedro-ri, eta besterik gabe, bere horretan ekarri dizuet hona. Oso artikulu ulerterraza eta iruditsua iruditu zait niri. Ea zuek ere eritzi berdinekoak zareten…

Arranca la búsqueda de la ‘partícula Dios’


Teoria Konspiratiboak Aspaldi oso alpertuta nabil. Hilabeteak dira libururik irakurtzen ez dudala, musika berririk entzuten ez dudala, pelikularik osorik ikusten ez dudala… Ez dakit, gorputzak ez dit eskatzen. Beno, hasi naiz berriz ere liburu interesgarriak dendetan ikustean ‘katxondo’ xamar jartzen, baina oraindik ez naiz indarrez sentitzen… Erabat alpertuta nabil. Ez dakit.

Sportacus eta Stephanie, behar zaituztet!! Hori dela eta, dokumentalak ikusiz hasi dut iraila. Bai, dokumentalak, esfortzu handiegirik gabe sartzen dira begietatik, motzak izaten dira, eta informazioa ematen dute (eta nik nire burua informazio adiktotzat dut egia esan :-) Baina gustokoen ditudan dokumentalak ‘TEORIA KONSPIRATIBOEN’ ingurukoak izaten dira. Badakizue, ovni-en ingurukoak, masoi eta juduek mundua kontrolatzen dutela diotenak, gizakia ilargira ez dela iritxi baieztatzen dutenak, 11-M ko atentatua ETAren kontua izan zela diotenak eta 11-S koa Estatu Batuetako Gobernuak antolatua… (oso interesgarria da adibidez 11-Saren inguruko Loose Change dokumentala, hemen ikusgai)


Noski, ez ditut gauza guztiak sinesten, baina ‘bertsio ofiziala‘-z gain dauden beste ikuspuntuak ezagutzea ere gustatzen zait. Ez dakit, astakeria asko entzuten badira ere garunerako osasuntsua dela iruditzen zait ‘beste‘-aren paperean sartzea, nolabait esatearren. Beno, ba ikusi dudan azkena kotxe elektrikoen ingurukoa da. Izan ere, orain aste pare bat edo powerpoint bat iritxi zitzaidan kotxe elektrikoak orain hamar bat urte jada existitzen zirela esanez, baina auto industria beraren, gobernu estatubatuarraren eta petroleo jabeen interesengatik kendu zituztela esanez…

eta beno, ba interneten begira honako dokumental interesgarri hau topatu nuen. Ez dut interneten gai honen inguruan askoz gehiago sakondu, baina dokumental hau bere horretan interesgarria dela iruditzen zait. Hona hemen ingelesezko trailerra. Eta film osoa gaztelerazko azpitituluez berriz, hementxe sakatuz. Etiketak: auto-elektrikoak ekologia 11s Erantzun 1 » Permalink-a Editatu...

New-clear edo Old-dirty? Gaur ez dago beste konturik albistegietan. Sarah Palin-en hitzaldia gora ta hitzaldia behera. Eta aitortu behar nik ere badudala bere hitzaldiaren berri, interneten topatu eta irakurri baitut. (To/No hemen pdf-a)


Ez, ez da hau nire estiloa :-). Ez naiz politikarien hitzaldiak irakurtzera dedikatzen, baina Obamaren inguruan esan omen zuen kontu batek bultzatu nau. (eta badakizue ni Obamazalea naizela:-) Al Qaedak estatu batuen aurka konspiratzen jarraitzen duen bitartean, Obama terroristei beraien eskubideak nork irakurriko arduraturik zebilela esan omen zuen Palin-ek, terroristek eskubiderik ez balute bezala, eta baieztapen hori oso ‘fuertea’ iruditzen zaidanez, hala esan ote zuen edo ez begiratzeko hartu dut eskutan bere hitzaldia. Eta bai aizue! Hala dio Palin-ek “Al Qaeda terrorists still plot to inflict catastrophic harm on America … he’s worried that someone won’t read them their rights? “ Aurpegia behar du!

Baina beno, noan arira! Palin-en hitzaldian gehien txunditu nauena honako zati hau izan da: “Starting in January, in a McCain-Palin administration, we’re going to lay more pipelines … build more new-clear plants … create jobs with clean coal … and move forward on solar, wind, geothermal, and other alternative sources.” NEW-CLEAR PLANTS? Zer demontre da hori? Solairu garbi berriak?

Ez, benetan, zer demontre da NEW-CLEAR PLANTS hori? Energia garbia lortzeko industria? Ez, gero aipatzen ditu eta eguzki, aire eta beste energia iturri berriak. A! Noski! NUCLEAR PLANTS esan nahiko zuen! Eta bere hitzaldian aurrera jarraituz, NEW-CLEAR hitza berriz ere topatzen dugu, eta berriz ere NUCLEAR behar zuenean! “Terrorist states are seeking new-clear weapons without delay …” NEW-CLEAR WEAPONS, NUCLEAR WEAPONS BEHARREAN! Baina hau zer da, txantxa bat? Ez al diote esan andre honi energia eta arma nuklearrak oso ‘garbi-garbiak’ esaten dena, ez direla?


Eta ez, dirudienez ez da transkipzio akatsa, interneten makina bat tokitan aurki baitlitezke Sarah Palin-en new-clearren inguruko txantxak. Desdeluego, a ze politikariak gureak! Batak, bonobus bat zer zen ere ez zekiela, eta besteak, nuklear hitza nola idazten den ere ez dakiela! Eskerrak biak ala biak aurrerantzean oposizioan ikusiko ditugula! :-) Etiketak: obama palin 2 erantzun Âť Permalink-a

Editatu...

Berriz ere bueltan Kito! Amaitu dira oporrak. Buelta betiko martxara. Ezer gertatu ez balitz bezala. Eta aurten ere, lanera pilak erabat kargatuta eta gabonak arte gutxienez iraungo zidaten irudipen sendoarekin hasi banaiz ere, 3 ordu exkaxetan agortu zaizkit denak. Goizeko 10.30etan leher-leher eginda nengoen jada, koma egoera mentalean. Ormako ordulariari ere, niri bezalaxe pilak orduantxe agortzen ari zitzaizkiola zirudien gainera, segundoak minutuen abiadan‌ Baina 10.30etarako neka-neka eginda banengoen ere ez pentsa oporrak gaizki etorri zaizkidanik, behar-beharrezkoak nituen osasun mentala berreskuratzeko. Benetan.

Kalean zaudela komunera joateko gogoa jarri eta etxera ozta-ozta, eutsi ezinik iristen zarenean bezala iritsi nintzen ni ere abuztura. Larri-larri. Lehenik maiatza. Etxea gertu ikusten duzu eta pauso batzuk emanez hortxe zoaz komunera bidean. Ibiltzen joateak ere on egiten dizula pentsatu nahi duzu gainera, digestioa errazten duelako edo. Izerdi hotza hasten da.


Gero ekaina. Portaleko giltzak topatzen denbora pasa duzu laneko giltzekin nahastu duzulako baina bertan zaude azkenean. Barneko tenperatura freskoak ordea zure larritasuna handitzen du eta korrika abiatzen zara eskaileretan gora, ahal bezain azkar. Ondoren uztaila. Korrika etxeko giltza topatzea ez da erraza izaten eta segundo batzuk pasa behar izan dituzu berau lokalizatu eta krisketean sartzeko. Denbora gehixeago ordea atea zabaltzeko: lehenik barnera bultza egin, ondoren kanpora beste ukitutxo bat‌ (noiz demontre deituko ote diozu sarraileroari atea behar bezala jartzeko!) eta segundo gutxi izan badira ere, nahikoak komuna urrunegi jarri zutela sentiarazteko. Azkenik ordea abuztua. Helburua. Juxtu-juxtu izan bada ere iritxi zara, hau bai lasaitua.

2008a ez da nire urtea izaten ari. Ezta inondik ere. Baina gaur, bazkaldu ondorengo arratsaldeko lan saioa arinago pasa zaidan bezala, urtearen bigarren zati hau ere errazagoa izango dela pentsatu beharko dut. Lasaiagoa izango dela, ez dudala horren momentu zailik bizi beharko, elizak kanpotik soilik ikusiko ditudala (edo arrazoi alaiagoengatik)‌ bizitzan badaudela une goxo askoak ere. Esperantza horrekin geratu beharko naiz.

SAKATU ARGAZKIA

Probisionala, bizi guztirako (fotosalaketa) Zuei ere gertatuko zitzaizuela pentsatzen dut, noizbait arazoren baten aurrean egon, eta korrika eta presakako soluzio bat eman beharrean aurkitzea, ondoren, hori bai, denbora gehiago topatzean lasai-lasi, txukun-txukun amaituko duzula sinetsita.


Baina gauzak ez dira askotan horrela izaten, eta PROBISIONALAK ZIREN KONPONBIDEAK BIZI GUZTIRAKO HOR GELDITZEN DIRA. Nire lagun batek zioen bezala, PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-) Niri behintzat askotan gertatzen zait :-) Badakizu, ‘zergatik egin orain, biharko utz badezakezu’ eta gero berriz, gerokoak… beti badela aitzakiaren bat! :-) Ba, Beasaingo Usurbe antzokian ere horrelako zerbait gertatu zela pentsatzekoa da.

Ez, ez, lasai, ez naiz eta gehientsuenok jakingo duzuen areto barneko zutabe erraldoiez ariko, eta ezta goiko palko modernoetako ertzetaz ere (filma edo taulagainekoa ikustea galerazten dutenak biak ala biak), argazkian ikus litekeen detailetxo batetaz baizik. Izan ere, ondo fijatu ezkeroz, bada argazki horretan lekuz kanpo dagoen zerbait. Argazkian egia esan ez da ongi bereizten, baina eraikina bertatik bertara ikusi ezkero oso nabarmen geratzen da, eta argazkia handitu ezkeroz ere baietz uste dut…

Oraingoan bai, ezta? :-) Hortxe dugu, Beasaingo Usurbe zine ‘liluragarrian’ norbaitek ipiniriko ‘oparia’ :-) Makil txatxu bat, harri dotorez jantziriko paretaren ondoan, teilatu zati bat eusten. :-)


ETA URTEAK DARAMATZA HOR! Esaten nizuena, PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-) Baina behintzat ez naiz ni bakarra! :-)

Zaharrak Berri Sukaldean Dirudienez Jebediah Springfield euskaldunik unibertsalena aukeratua izateko nik aurkezturiko frogek ez dute Ibarretxe konbentzitu, eta Juan Mari Arzak aukeratu berri dute aurtengo euskaldun unibertsal sarirako. Zer egingo diogu ba! Euskal sukaldaritza klasikoa modernotu eta munduan zabaldu duenak merezi du eta horrelakorik!

Balio handiko izendapena dudarik gabe, eta are garrantzia handiagokoa sukaldaritza garaikidearen inguruko orain gutxiko eztabaidek erdienbenenatzaile bihurtu baitituzte gure inguruko zein kanpoko sukaldari ospetsu asko.

Arzak-en arraultza ‘arriskutsuak’ Izan ere, hautsak asko harrotu ziren duela hilabeteren bat sukaldaritza munduan, gaur egungo sukaldaritza modernoaren nondik norakoak direla eta. Betiko sukaldaritza klasikoa osasuntsuagoa dela batzuk, ‘elikatzeko sukaldaritza’ taberna arruntetan badela eta esperientzia bereziak eman behar zaizkiola berezorari besteek… hor zebiltzan elkarren aurka bi bandotan banatuta.


Baina klasiko vs. moderno auzi hau ez da batere berria gure mundu honetan. jende helduak beti esango baitu “ai, ai, ai… gazte hauek…” edozein arlo dela ere. Ni ziur nago greziarren garaitik hona gutxienez beti horrela izan dela, eta aizue! Ez gara horren gaizki bizi gaur egun, ezta? Beno, agian bai… Baina bueno! Ni ez naiz gaur bi jarrera hauen arteko ezinbesteko bizikidetzaren beharraz eta abar mintzatuko. Gehienbat, sukaldaritzaren kasuan behinik behin, zaharra eta modernoa elkarrekin bizi daitezkeela argi eta garbi dagoelako, oraintsurarte hala izan baita besteak beste. Nik gaur esan nahi dudana da, zaharra ere modernoa izan litekeela, eta honetan ere, badakit, ez naiz batere originala. Baina egia da. Zaharra ere, izan liteke modernoa. Zer, ezetz? Begira Bittor Arginzoniz.

Arginzoniz-ek, orain 18 urterarte zelulosa fabrika batetan egiten zuen lan. Denetik egiten omen zuen, kamioilari ere ibili omen zen… eta egun batetan, Atxondo-ko Etxebarri jatetxearen kargu egitea erabaki zuen. Horrelaxe egin du aurrera, pixkanaka-pixkanaka, era autodidakta batetan aurten munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan sartzera iritsi arte! 44. postura zehatzago. Bai, bai! Ferran Adriá-ren El Bulli lehen postuan dagoen zerrenda famatu horretan bertan! Hemen duzue informazio zehatza. Arginzoniz-en arrakasta, eta hasierako kontuekin lotuz, elikagai guztiak parrillan egitean datza, era “klasiko” batetan beraz. Eta guztiak diodanean, guztiak dira. Bai angulak, kabiarra, ostrak… dena prestatzen du parrillan. Sukaldaritza primitibo huts-hutsa, ikusten duzuenez, horrenbeste sukaldaritza teknoemozionalen artean.


Parrillan du beraz sekretua. Baina ez nolanahiko parrilla! Zeren eta arginzoniz-ek, mota guztietako elikagaiak prestatzeko espresuki erreminta berriak diseinatu ditu, eta ez du parrillarako ikatza erabiltzen, egurrak baizik, prestatu beharreko elikagaiaren arabera aldatuko dituen egurrak, umetan aiton-amonei ikasi bezala. Arrainarentzako arte egurra, okelentzako mahatsonadoarena adibidez‌ Izan ere, egurrek usain eta zapore berezia ematen diote elikagaiei, eta hori omen da bere sekretua. Eta badu bere meritua egia esan, aizue! ez dut uste eta orainarte inork ‘kea saltzerekin’ horrenbeste lortu duenik, ezta? :-)

Bittor, erremintak eskuan


Bittor Arginzoniz-en Etxebarri jatetxea

The Basque - Simpsons Connection (Jebediah Springfield-en sustrai euskaldunak) Blog honetatik pasatzen zaretenok susmatuko zenutenez, ni wikipediaren jarraitzaile itsua naiz. Bertan orduak eta orduan igarotzeko gai naiz arazo handiegirik gabe. ‘Wikipedia jainkoa da’ eta horrelakoak ere bota oi ditut kelertxikiaren babesean… Eta gaur, atzo bertan wikipedian egin nuen aurkikuntza batekin natorkizue: The Simpsons marrazki bizidunetako Springfield herriaren fundatzaile den JEBEDIAH SPRINGFIELD-ek, ERRO EUSKALDUNAK DITU

Jebediah Springfield Bai, bai! Benetan! :-) Izan ere, Jebediah Obadiah Zachariah Jedediah Springfield, hau baita bere izen osoa, XIX. mendeko Jedediah Strong Smith amerikar esploratzailean oinarritua dago. Hala dio honako webgune honek, eta baita wikipedia berak ere The Simpsons-eko pertsonaiei eskainiriko tartean.


Jedediah Smith Jedediah Smith, estatu batuetako mendebaldeko lehen exploratzaile zurietako bat izan zen: Nevada eta Utah zeharkatzen lehena, Californiara iristen ere bai, Sierra Nevada igotzen‌ Inguruko haietako mendi, ibai eta bazter askok dute Jedediah Smith edo Smith izena bere omenez. Ondorengo argazkian ikus ditzakezue bere ibilerak mapa batetan

Baina beno! Esatera nioana! Jedediah Springfield-ek, nahiz eta bera jaiotzez jada estatubatuarra izan, SUSTRAI EUSKALDUNAK ZITUEN. Hala baieztatzen du wikipediak exploratzailerari eskeiniriko ingelesezko zein gaztelerazko orrietan, hala nola euskaldun-amerikarrei eskainirikoan ere. Eta gertatzen dena zera da, The Simpsons-en sortzaile den Matt Groening, estatu batuetako inguru haietakoa dela, eta horregatik oinarritu zela exploratzaile saiatuan Jebediah Springfield pertsonaia sortzeko. Hau guztia, noski, wikipediatik hartua :-)

Beno ba! Hauxe zen ba dena! Ustekabean, euskaldunik internazionalena non, eta hortxe dugula egunero muturren aurrean telebistan! Eta gu enteratu gabe! :-) Ai ama! Zer nolako txorradekin pasako ote nukeen denbora nik wikipediarik ez balego! ;-) ——Nire aurreko blog-eko The Basque - Simpsons Connection haren jarraipen gisa.


¡PODEMOS! Barkatuko didazue, baina gaur ere ez dut idazteko gogorik. Ez dakit zer dudan. Aspaldi nekatu antzera nabil, indar handiegirik gabe… Oporren falta soilik agian. Hori izango da… Pelikula bat ikustera noa. Andrei Tarkovski-ren Nostalghia. Ea hirugarren edo laugarren saiakera honetan bukatzea lortzen dudan :-) Izan ere, horrelako irudi politdun pelikula bat nola utzi erdibidean.

Eta gero… 8.45-etan… ¡PODEMOS!


Etiketak: tarkovsky tarkovski

Taupadak “…Neskak entzun ezkero danbolinen otsa taup-taup bular-barruan dauke euren biotza…” Eskonduteko… Negua (1896) Eusebio Maria Azkue (molto lento) taup - taup taupadaka taup - taup bihotz taup-…………… ……………-taup bi hots

Etiketak: poesia bihotza

Muturrak Zuek ere askotan entzungo zenuten muturrek maiz elkar ukitzen dutela, ezta? Ez, beno, Carmen de Mairena aparteko kasu bat da! :-) Ez naiz berak emandako musuetaz ari, orokorrean baizik.


Txikitan, bi lerro paralelek adibidez infinituan elkar ukitzen zutela esan zigutelakoan nago. Eskuin-muturraren eta ezker-muturraren estetika berdintsua dela ere agerikoa da. Jende listo-listo-listo-listoa omen denak, azkenean tontotik gehiago izaten duela ere ez didazue ukatuko. Naturan berriz, neguak uda pare bat aldiz ukitzen du urtean. Gogoan dut baita ere Dalí eta Oteiza-k, Velazquez-en Meninetan nola topo egiten zuten komentatu nuela aspaldi batetan nire aurreko blogean. Bada, usaimenarekin eta dastamenarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela esan genezake. Hots, oso ezberdinak, muturrekoak diren bi usain edo zaporek, diruditena baino “antz” handiagoa izan dezaketela.

Eta “antza” diodanean ‘molekularki’ esan nahi dut. Usain desberdinak, azken batetan gure sudurretara iristen diren molekula ezberdinek sortuak baitira. Eta zaporeek usaimenarekin erlazio zuzen-zuzena dutela ere jakina da. Indola molekulak esate baterako, kontzentrazio handitan ustel-usaina omen du, baina kontzentrazio txikietan lore-usaina. Perfumeak egiteko erabiltzen omen da molekula hau adibidez. (Beno, hala irakurri dut behintzat hemen eta baita sinestsi ere :-) Nahiko bitxia, ezta? Beno, ba Kas Limon eta Kas Naranajarenak… horrek bai ez duela galerarik! :-) Dirudienez, eta aipaturiko artikulotik hartua hau ere, bi zaporeen oinarriak molekula berbera dago!! Limonelo molekula hain zuzen!


Gertatzen dena da, hori bai, limoi zaporean limonelo molekula era batetan agertzen bada, laranjazkoan bere simetrikoa agertzen dela. Horra hor gakoa. Baina beno, zertarako horrenbeste txapa, muturrek elkarrekin ukitzen dutenaren adibide garbi, zuzen, eta berealakoagoak milaka baditugu gure inguruan. Begira! Begira! :-) Erantzun »

Permalink-a

Editatu...

Denboren amaierarako laukotea 1940. urtean, Olivier Messiaen naziek atxilotua eta Görlitz-ko kontzentrazio esparrura eramana izan zen. 1941-eko urtarrilean, kontzentrazio esparruko preso-musikajoleen gaitasunei moldatuz konposaturiko ‘Denboren amaierarako laukotea’ obra estreinatu zuen kontzentrazio esparruan bertan 400 pertsonen aurrean (preso edo militarrak denak). “Sekula ez nintzen horrenbeste arreta eta ulermenez entzuna izan” aitortuko zuen frantziarrak handik denbora batetara. Urte hartan bertan izango zuen Messiaen-ek kontzentrazio eremutik irteteko zortea, eta XX. mendeko konposatzailerik garrantzitsuenetakoa izatera eramango zuen karrerarekin jarraitzeko aukera. Goikoa, obrako zortzigarren eta azken mugimendua da, Kyung Wha Chung biolinjoleak aurkeztua. Obrako bostgarren mugimendua berriz, are ederragoa posible bada. Etiketak: messiaen quatuor_pour_la_fin_du_temps nazi Erantzun » Permalink-a Editatu...

Hau AHT-aren aldeko propaganda al da? (III) Ordiziarrek jakingo duzuenez, orain aste batzuk AHT-aren inguruko informazio ‘ofiziala’ banatu zuten etxez-etxe. Informazio orri hau, bi zatitan bereizten da: Obrak nola egingo dituzten (eragin bisual minimoa izango duela Goierrin, kamioiak egunez soilik ibiliko direla…) eta Euskal-Y-ak ekarriko dituen ‘onurak’.


Egia esan aurkezten dituzten ‘onura’ hauek, Eusko Jaurlaritzak orain arteko informazio txostenetan eman dituzten berberak dira, eta gaur, guztiak biltzen saiatuko naiz. (Ei! Saiatu esan dut, e? Ez lortuko dudanik :-) Ea ba!: - Bilbo, Donostia, Gasteiz artean egunero 47.000 joan etorri egiten dira errepidez. - N1-ean egunero 30.000 ibilgailu ibiltzen dira. - AHT-ari esker, N1-etik 1.100 kamioi eta 1.200 autotik gora desagertuko dira, A8-tik 1.690 eta A68-tik 2.475. (6.465 ibilgailu guztira) Hortik aurrera hitz asko eta datu gutxi: enplegua sortzeko komunikabide onak beharrezkoak direla, etorkizunean trena izango dela garraiobide jasangarrietan protagonista… Baina ez zenbat lanpostu sortuko dituen industrian, ezta AHT-aren azpiegituren energia kontsumoa zein den ere…

Ikusten duzuenez, azken hamar urte hauetan kamioi kopurua bikoiztu egin dela, eta beraz, Euskal-Y-aren betebeharretako bat Euskadiko errepide nagusiak arintzen laguntzea izango dela, hori bai, badiote, eta lehen aipaturiko datuak eman Baina ikus dezagun: - Hiriburuen artean egunero 47.000 joan etorri egiten badira, eta 6.465 ibilgailu kendu behar badituzte denera, honek esan nahi du, IBILGAILUEN %13-A KENDU BEHAR DUELA AHT-AK EUSKO AUTONOMI ERKIDEGOAN


- N1-ean berriz, egunero 30.000 ibilgailu badabiltza, eta 2.300 kendu behar badituzte, honek esan nahi du, IBILGAILUEN %7.6-A KENDU BEHAR DUTELA N1 ERREPIDEAN Eta 2.300 ibilgailu kendu behar badituzte egunean, pentsatzekoa da erdiak norantza batekoak izango direla, eta besteak kontrako norantzakoak. Beraz, 1.150 ibilgailu kenduko dituzte N1-ean Beasain-Donostia norantzan, eta beste 1.150 ibilgailu Donostia-Beasain norantzan. Eta egunak 1.440 minutu baditu… honek esan nahi du, MINUTU ETA 25 SEGUNDUKO IBILGAILU BAT KENDUKO DUTELA N1-EAN KAMIOI ETA AUTO ARTEAN Edo zifrak borobilduz, 5 MINUTUKO, 4 IBILGAILU GUTXIAGO N1-EAN AHT-ARI ESKER Eta orain proposamen bat luzatu nahi dizuet. Ipini N1-ari begira, eta esan 5 minutuko 4 ibilgailu kentzea asko den, edo ez. Eusko Jaurlaritzak ematen dituen datuei begira beraz (eta datu optimistak izango direla pentsatzekoa da AHT-a saldu nahi digutelako) EAE-N SEKULA EGIN DEN OBRARIK GARESTIENAK, AHT-AK, EZ DU IBILGAILUEN ARAZOAREN %90-A SOLUZIONATZEN Horiek dira datuak. Hortik aurrera, hitzak, desioak… Ez dut uste langile arruntoi, gure enpresetan inoizko gasturik handiena suposatuko lukeen inbertsio bat horren datu gutxirekin onartuko liguketenik, ezta? AHT-ren kasuan ordea… Eta esango duzue, baina nik bitartean betikoarekin jarraitzen dut. Honi, The Simpsons-eko Monorail-ari baino itxura txarragoa hartzen diot…

(sentitzen dut irudiaren kalitatea, baina putopaint-arekin egin dut…;-) Etiketak: aht


Zenbait argazki(lari) Ni musika dezente entzundakoa naiz. Estilo askotarikoak (klasikotik makarradetara), eta zenbait diskek “bizitza aldatu” didatela esateko arazorik ere ez dut. Baina ni, tipo “bisuala” naiz gehienbat. Hau da, gustagarriagoak zaizkit begietatik sartzen diren gauzak (pelikulak, margolanak…), ez dakit, errazago ’sartzen’ zaizkit. Esan liteke, Howard Gardner-ek bereizten zituen inteligentzia desberdinen artean, nire kasuan inteligentzia edo adimen musikala baino garatuagoak baditudala beste batzuk.

Nire lehen katarsi musikaletako bat. dut-en lehen diska Eta nire konfesatoki pribatua bihurtu dudan interneteko txoko baztertu honetan nire pekatu guztiak aitortzen jarraitu behar izan ezkero, onartu behar dut argazkilaritza izan dela lehen aipaturiko aktibitate bisualen artean grazia gutxien egin izan didana. Beraz, ez dut inoiz gaian gehiegi sakondu eta ez dut ideiarik ere. Noizbait agian (aspaldidanik argazkilaritzaren inguruan buruan dudan korapiloa askatzean eta diskurtso koherente samar bat osatzean) idatziko dizuet hontaz. Baina lasai, oraindik ez da egun hori iritsi eta :-) Kontua da, azkenaldi honetan argazkilaritzaren inguruko zenbait kontuekin gustora topatu dudala nire burua :-) Asko gustatu zaidala Light-Painting-aren ideia. Kamarako obturagailua irekita utzi, eta linterna baten laguntzaz negatiboan margotzearen ideia.

Esan liteke ez dela ez argazkilaritza, ezta pintura ere, tarteko kontu bat baizik. Airean marraztea, negatiboaren gainean marraztea, denbora tarte baten (segundo batzuen) joana irudi oso batetan islatzea, amaierarte emaitza ez jakitea… baditu elementu interesgarriak, bai jauna. Jendeak gauza kurioso askoak egiten ditu horrela.


Asko gustatu zait baita ere Edward Burtynsky argazkilariaren inguruan egindako Manufactured Landscapes film dokumentala. Erabat-erabat-erabat gomendagarria. Flipatzeko modukoa.

Eta azkenik, asko gustatu zaizkit baita ere LAPIZ aldizkariari esker ezagutu dudan Gregory Crewdson-en argazkiak.

Badute zera misteriotsu bat. Zerbait kritikoa, traszendentala gertatu dela, edo gertatu behar dela dirudi beti. Badute Sarrionandiaren Kaleko Kronika poesiaren giroa‌


Egunsentian erlojuak besterik ez du bihotza. Nortzu dira solasean doazen bi mutilok? Nortzu dira auto blindatuko gizon uniformatuok? Nor da leihotik begira dagoen anderea? Haizeak bere sekretu motelak darabiltza. Zeozer gertatu behar da, udaberriko goizik arruntenean, baina oraindik inork ez daki zer.

Einstein eta Mondragón Corporación Cooperativa

“… Fisikako ekuaziorik ezagunena, jakina, Arrasateko Mogimendu Kooperatiboa da, MCC, edo MC ber bi…” Fisika. Sormena. Etorkizuna Pedro Miguel Etxenike


Jajajaja! QuĂŠ cachondo! :-) Ampo/Poyam eta Irizar-go ezjakin hauek! :-)

Etiketak: einstein etxenike mcc Erantzun Âť Permalink-a Editatu...

Emak Bakia Badira New York-eko MoMA-n (Museum Of Modern Art) eta London-go Tate Modern museoetan Emak bakia izeneko artelan bana. Baina ez, izen erabat euskalduna eduki arren ez dira euskal artista batek eginak, Man Ray artista estatubatuarrak baizik.

Man Ray (1890-1976) Izan ere, Dadaismo eta Surrealismoaren izen nagusienetakoa den Man Ray-k, 1926 urtean euskal lurretan denboraldi bat eman zuen, lagun aberats baten Miarritzeko etxean hain xuxen, eta tarte hartan Emak Bakia eskultura sortu. Gaur egun lehen aipaturiko museoetan dauden aleak, lan originalaren erreplikak omen dira.


Emak Bakia Ez naiz ni arte kontuetan aditua, baina lan hau bere adierazgarrenetakoa izango dela pentsatzekoa da, museo garrantzitsu horietan egoteaz gain, Taschen argitaletxearen Arte del Siglo XX liburu mardulean ere aipatzen baita artelan hau. Honako hau ipintzen du bertan: “… En cambio, su Emak Bakia consta de una cola de caballo rubia que emerge del brazo serpentino de un contrabajo: una cabellera sedosa y vaporosa en la que la sugerencia antropomórfica de las cuerdas remite a una metáfora visual y táctil de los suaves sonidos que emite el instrumento…” Niri, instrumentuaren lehuntasunaren metafora bisual zein ukimenezko aipu horrek, ziurrenik ezagutuko duzuen Man Ray-ren ondorengo lan hau ekartzen ditu burura. Ez dakit zuei…

“Baina beno- pentsatzen ariko zarete onezkero- zer dela eta Emak Bakia izena?” Ba dirudienez, Miarritzen egon zeneko etxearen izena berau zelako. Hala diote behintzat google-eko jakintsuek :-) Baina eskultura horretaz gain, Emak Bakia izeneko beste lan bat egiteko beta ere eman zion Man Ray-ri euskal herrian izan zenean. Laburmetrai bat hain zuzen, edo artista berak definitu zuen bezala, zinepoema bat. Orain egun batzuk topatu nuen berau intereneten, eta horregatik erabaki post hau idaztea. 1926-ko laburmetrai honek, eta beraz lehen film euskalduna izan litekeen honek (bromaaaa… ;-) merezi duelakoan. Laburmetraiean bertan ikus dezakezue aipatu dugun eskulturaren originala. On dagizuela!


Etiketak: emak_bakia man_ray Erantzun » Permalink-a Editatu...

12 pertsonetatik 13? Nola da posible? Banekien nik, noizbait CPI-ren inguruan idatziko nizuela! Bai jauna! Eta azkenean, iritsi da eguna! Zorionekoak zuek! :-) CPI, “Curioso Pero Inutil” –en laburdura da, eta http://curiosoperoinutil.com, izenak dioen bezala, ezer askotarako balio ez duten kuriositatez beteriko webgune bat da, eta zehatzago, zientziaren inguruko mota guztietako kuriositateen inguruko webgune bat. Beno, agian zuzenagoa litzateke gure inguruan dauden kuriositateei esplikazio zientifiko bat ematen saiatzen den webgune bat dela esatea, edo horrelako zerbait… ez dakit. Sartu eta ikusi zuek :-) Erabat, erabat, erabat gomendagarria, txorradarik handienekin burua jaten duzuenentzat. Gainera, horrelako jende gehiago ere badela konturatuko zarete! :-) - Zergatik dituzten kristalek aldamenak berdeak? Ba begiratu CPI-n. - Egia al den hortik dabiltzan powerpoint-ek dioten bezala, ahateen karraskadak ez duela ohiartzunik? Ba begiratu CPI-n. - Kristal-Ispiluek nola funtzionatzen duten jakin nahi duzuela? Ba begiratu CPI-n. Flipantea da, benetan. Beno, ba kontua da CPI-n, aspaldidanik burutik kendu ezinik nebilkidan enigma baten erantzuna aurkitu dudala gaur, eta horregatik aipatzen dizuedala webgune hau. Dena, orain pare bat aste email-ez jaso nuen ondorengo irudiarekin hasi zen:

Ikusten duzuenez, 12 pertsona 13 bihurtzen dira era miragarri batetan, gero, berriz ere 12 bihurtzeko… Honi begiratu eta begiratu egon naiz geroztik, “trukoa” non zegoen asmatu ezinik. Aurrena 12, gero 13, gero 12 berriz ere… Ezin kontu hau burutik kendu. Eta kasu honetan CPI ez, baizik eta NPI Osea, Ni Puta Idea :-) Jolas honek, zentzu guztietan garaitu egin nau. Ezin izan dut bere aurka ezer egin.


Beno, ba esplikazioa CPI-ren arabera honako hau da: Hasieran, 12 pertsona ikusten ditugu, eta ondorenean 13. Bai. Baina 13 hauek, hasierako 12ak baino 1/13 aldiz txikiagoak dira. Begi hutsez antzematen ez bada ere, baxuagoak dira azken 13 hauek. (Edo hasieran 13 daudela esaten badugu, bigarren irudian, 1/12 handiagoak diren 12 bihurtzen dira) Hau da, 12 edo 13 pertsona ikusi, bi kasuetan pertsona guztien altueren batuketa berdina da, baina batetan 12 zatitan banatuak, eta bestean 13-tan. Trukoa, pertsonen “erdibitzea” egiteko moduan dago, nola ez. Agian hobe ulertuko da ondorengo adibidearekin.

Kasu honetan, orri zuri bat hartu, eta 10 lerro zuzen margotzen ditugu paraleloan, eta ondoren, orria diagonal batetik guraizez mozten. Bi orriak ondoren agertzen den moduan desplazatzen ditugunean ordea…

10 lerro ez, baizik eta 9 ditugula ohartzen gara! Zer pasatu da hamargarren lerroarekin? Kasu honetan aurrekoan bezala, amaierako 9 lerroen luzera ez da hasierako 10-en berbera. 9 hauek pixka bat handiagoak dira. Erantzun hau, Martin Gardner-en “Paradojas ¡Ajá!” liburutik hartua omen da. Eta gauzak horrela, kopuruak nola handitu litezkeen ikusita, esango duzue, baina ni Jesus-etaz gogoratzen naiz. Bai, bai! Kristauon Jesus famatuaz! :-) Eta batez ere arrain eta ogiekin egin zuen mirakulu famatu hartaz. EZ AL ZUEN BERAK ERER HORRELAKO TRUKORIK ERABILIKO! :-)


Izan ere, Padre de Familia-ri esker badakigu bere garai hartako ahalmenak ez zirela orain pentsatzen ditugun bezalakoak. Begira! Begira! :-) Erantzun Âť

Permalink-a

Editatu...

2008/05/26 18:53:47 , Borthuzai , 166 hitz, 37 aldiz ikusia Atalak: musika, poesia

... ta zu nahi zaitut baina ezin ...

Negua luze doa iparraldean, fruitu arbolek loratu nahi baina ezin, neguak dirau. Ta zu nahi zaitut baina ezin, neguak dirau berotu ezinik Eta idortea luze doa hegoaldean, lurra ernaldu nahian baina ezin, idorteak dirau Ta zu nahi zaitut baina ezin, idorteak dirau edan ezinik Ta euriak, euriak ekialdetik Ta suak, suak mendebaldetik Ta gaur ez datoz bat, ta gaur ez datoz bat behar ta nahirik. Ta gaur ez dator bat, behar ta nahirik.


Ez dago bide samurrik gainbeheran esan zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, eta berriz erori nintzen aurrera egin nahian, irudiak flashan etortzerakoan. Ez dago bide samurrik gainbeheran errepikatzen zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, guztiona horrela ei da, badakit, baina niri, nireak nau ardura eta zuk berriz ez dago bide samurrik gainbeheran. Zeruko ateak astindu nituen eta lurrera amildu nintzen. Zerua ez da existitzen eta ni ez nintzen momentu hortan existitzen ere, une zehatz horretan. Hutsunea luze doa gurean eta nik zu nahi zaitut baina ezin, hutsuneak dirau gurak antzutuz. lisabö + Anari : Iparrorratza Etiketak: lisabö anari iparrorratza Erantzun » Permalink-a Editatu...

Asmakizun bat edo... Arrakasta, era batetan ez bada bestean gehientsuenok bilatzen dugun zerbait da azken batetan. Gazteleraz ÉXITO ditzen zaio, eta RAE-ren arabera latineko EXITUS hitzetik datorke, hots, SALIDA-IRTEERA hitzetik, Ingelerazko EXIT-en erro beretik. Eta horixe bai dela bete-betean asmatzea, ezta?! Izan ere, SALIDA hitz horixe bihurtu da gaur egungo arrakastaren sinonimorik onena gure mendebaldeko kultura hoentan: Bai, bai! Irtetea, edo hobe esan, TELEBISTAN IRTETEA :-) Azpiko argazkian adibidez, agertzen diren 7 gaztetxoetatik 3, gaur egun mundu mailan ikaragarri ezagunak dira. Asmatzen zeintzuk diren?

Erantzuna egun pare batetan edo, inork asmatzen ez badu :-) Benetan, agertzen diren horiek oso oso famatuak direla gaur egun, eta arrakasta, lan askoren emaitza dela erakusten digutela. (Hori, edo aurren esplotazioaren emaitza:-)


Baina egun batetik bestera famatu egin denik ere bada. Nork esango luke adibidez garai batetan Bilboko garbitzaile anonimo izan zen bikote honek Hollywood-en amaituko zuenik?

(jende askok argazki hauek ezagutzen ez dituela ohartu naizelako egin dut post hau. Sin más :-) Etiketak: brad_pitt arrakasta Erantzun 1 » Permalink-a Editatu...

Sautrela interneten Badaramatza urte mordoska bat jada ‘Sautrela‘-k gure bizitzetan, eta bera gabe nolakoa izango zen pentsatzea oso zaila egiten ez bazaigu ere, egia borobil askoa da baita ere asteroko ezinbesteko delicatessen dosi gozagarria bihurtu zaigu askori. Nik ez nekiena, interneten ere bagenuela zen! Beno, bere weborri txukun askoa bazuela banekien (www.sautrela.com), baina konturatu gabe nengoena zen, azken denboraldiko programen bideoak bertan ere ipintzen ari direla! Zoritxarrez, ez dut horietako bat bera ere hemen ipintzerik lortu, baina aipatu webgunean dituzue denak. Nahi dituzuenean ikusteko moduan. Bideo edo DVD grabatzailea zakarrontzira botatzeko arrazoi bat gehiago. Etiketak: sautrela literatura Erantzun » Permalink-a Editatu...

Papa Borgia-k erro euskaldunak ote? Erabateko ezjakina naiz ezagutzaren alor gehienetan. Gehientxoenak nire moduan ibiliko zaretela ere esatera ausartuko nintzateke gainera, hemendik pasatzen zareten irakurle apurrok gaizki hartzen ez badidazue. :-) Baina nire desgrazia, eta hemen dago arazoa, ideiarik ere ez dudan alor hauetako gehienak, jendeak “culturilla general” delakoan sartzen dituela da. Zeren eta nik: Geografian: 0 (Beirut, Egipton zegoela garbi nuen duela gutxi arte)


Historian: 0 (Afontso III. edo Carlos I. bezalako monarkia izenak barruan dituzten esaldiek logura sortzen didate :-) Literaturan: 0 (Pare bat saiotan amaitzen ez diren nobeletan, orriak soberan daudenaren iritzia dut :-) La2-eko dokumentaletan: 0 (Indonesiako basoetan galtzear dagoen tximeletaren gorotzen koloreak… como que no mola!:-) … Horrelako gauzen inguruan mintzatzen didatenean Charlie Brown-en andereñoaren ahotsa entzuten dut etengabe. Azpiko honi bezala. Gogoratzen? Total, “¿Quieres ser millonario?” eta antzeko saioetan ez nukeela lehen txanpa ere iraungo. Eta amorrazioa ematen didala, REDIO! Zergatik suposatzen da XV. Mendeko gerrate baten berri izan behar dugula, edo eta interesgarriagoa dela, bazkaltzeko erabiltzen ditugun labanen altzairu inoxidableen konposaketa baino? Edo Pi zenbakiaren lehen 30 dezimalak baino? (hauek badakizkit :-) Ez dut ulertzen. Baina beno, jarrai dezadan, bestela nire “kaguendios”ak baino ez zenituzketen irakurriko eta :-) Hasieran esatera nindoan bezala, nik psikologiaz ez dakit piperrikbe, Freaud tipo listoa zela eta lixto. Baina hori bai, badakit gu denok zentzu psikologiko batetan (nolabait esatearren) gure aita hiltzen saiatzen garela amaren maitasun erabatekoa lortzeko, edo horrelako zerbait.

Bestalde, nik, gauza interesgarri asko Federico Krutwig irakurriz ikasi ditut. Arazo handiegirik gabe esan ahalko nuke gehien eragin didaten autoreetako bat izan dela ezbairik gabe. Nire “aita” intelektualetako bat. Bai, badakit bere alde polemikoa OSO-OSO polemikoa zela eta abar, baina beno, nik asko ikasi dut beragandik (bai berak idatzitakoetatik, eta baita berak idatzitakoak kontrastatu nahian nire kasa irakurritakoetatik) Beno, ba gaur beteko lituzke 87 urte Krutwig Jaunak 1998an zendu ez balitz. Gaur beraz, bere kontutxo bat tokatzen da :-)

F. Krutwig


Krutwig-ek, bere Computer Shock Vasconia, Año 2001 liburuan Borgia familia ospetsuko kide zen Alejandro VI. Aita-santuaren inguruan mintzatzen da, eta inoiz izan den aita-santurik onena izan zela ere baieztatzen du hondokoa arrazoituz: “… Prueba de que el Papa Borgia haya sido el mayor papa que se haya sentado en el trono de San Pedro lo tenemos, en que él es el único Papa que haya sido más de una vez Secretario de Estado de otros Papas. Y estola fue no sólo bajo su tío el Papa Calixto III, sino que le confirmaron en este cargo, el gran humanista Pío II, así como Pablo II, Sixto IV e Inocencia VIII…”

Alejandro VI Eta baita Alejandro VI-nak, Papa Borgia-k, izan den aita-santurik onenak, ERRO EUSKALDUNAK ZITUELA! “…este Papa, nacido en Denta, Reino de Valencia, pero que como bastantes valencianos llevaba un nombre vasco, tal y como aparece en la medalla de Jubileo que el mismo hizo acuñar en Roma, en donde pone su auténtico apellido a saber: Lenzuola. forma incorrecta de Anzuola…” Alejandro VI.naren benetako izena hortaz, Rodrigo Lenzuola Borgia zen. (Juan Pablo II.narena Karol Józef Wojtyła zen bezalaxe) Hona hemen froga. Aipatzen den jubileo lepokoa:

Eskuineko argazkian irakur liteke “Lenzuola” Wikipediari laguntza eskatuz, Alejandro VI, Papa Borgia bezala ezagutu bazen ere, Borgia amaren abizena zela baieztatzen digu. Eta Borgia baino, Borja zuzenagoa dela, berezkoa den Valentziako Borja abizena italieratuz sortzen delako Borgia abizena. Baina eta Lenzuola edo Anzuola abizena? Nondik datorkio Papa Borgia-ri? Beno, bada ingelesezko wikipediaren arabera (eta kaso egin beharko diogu, wikipedia jainkoa haserretzea ez baita komeni :-) Lenzuola hori Lanzol abizenetik letorke, eta ez Anzuolatik. Izan ere, Papa Borgia-ren aita Godofredo edo Jofre Lanzol zen. Lanzol berriz aragoikoa dugu hemengo honen arabera. Posible da hortaz, Lenzuola Lanzol abizenaren latinizazioa edo horrelako zerbait izatea. Ez dakit egia esan. ——————


Ikusi? Honako hau izan da esate baterako “aita"-ren hilketaren adibide praktikoetako bat. Baina ziur, orain ulertzen didazuela Krutwig-ekin asko ikasi dudala esaten badizuet, ezta? :-) Etiketak: borgia krutwig historia

Pantoja - Txintxurreta Gaurkoan, Pantoja-ren euskalduntasunaz mintzatuko natzaizue. Bai, bai! Benetan! :-)

Gertatzen dena zera da, Pantoja ez dela Isabel Pantoja soilik, Pantoja, Kantabriako harginek (kanteroek) erabiltzen zuten hizkera bat ere badela; “una jerga gremial que utilizaron los canteros de Cantabria y muy especialmente los canteros de Trasmiera” dio wikipediak hemen. Eta ez hori bakarrik: “…El lenguaje está compuesto en su mayoría por giros seudovascos o vascos, ligeramente deformados. En su origen esta jerga fue introducida por los canteros de Marquina (Vizcaya) que trabajaron en muchas ocasiones con los de Trasmiera. Fueron introducidos en dicha jerga no sólo aquellos vocablos específicos del trabajo de cantería sino giros de otra índole y de un habla popular cotidiana…” Egia esan ez dut interneten Pantoja hizkeraren adibiderik topatu, baina hizkera honekin gertatzen den gauza bera gertatzen da dirudienez Burgos-ko Munilla-ko harginen hizkerarekin eta honen adibideak aurkitu ditut. Begira, begira!: Agua: ureta; Cantero: ergina; Carne: araguía; Cura: badía; Si: bai; Sol: usquía; Tocino: urdalla; Ocho: sorchi… Eta Asturiasko zapatagileen Mansolea hizkeran ere hitz euskaldunak topa ditzazkegu: Día: agun; Carne: araguía; Muy: ascor; Agua: aureta; Si: Bai; Perra, moneda 10 céntimos: chacurra… Asturiasko teilagileen hizkera zen Xiriga-n ere aurki ditzazkegu hemen diotenez, Galiziako Latín dos Canteiros-en ere bezalaxe. Beno, beno, beno! Pantojaren esanahi berri bat ezagutu dugula behintzat! :-) Baina harginen gaiarekin jarraituz, konturatzen bazarete pare bat aldiz agertu zaigu goran Trasmiera izena.


Trasmiera, Kantabriako eskualde baten izena da eta dirudienez, historikoki garrantzia handia izan dute bertako harginek.

Trasmierako harginen lanik ezagunenetakoa, gizarte ondare den XVI. mendeko Madrilgo “Eskorialgo Monastegia” da esate baterako, eta Monastegi honen inguruan ere badugu komentatzea merezi duen bitxikeria bat.

Dirudienez,(eta hemengo honetatik aterako diut orain kontatzera noakizuen guztia) Escorialgo Monastegiaren eraikuntzan Trasmierako harginez gain bazen euskal jendea bertan lanean, denen buru esate baterako, José de Chinchurreta izeneko Andoaindar bat!!ri bakarrik, egun batetan José-k Felipe erregearengana joan behar izan zuen monastegiaren eraikuntzan arazotxoren bat tarteko, zuten atzerapenaren berri ematera, eta honako xelbrekeria hau pasa zen. (bestalde, esaten denez Felipe erregeak konfidantza asko zuen Chinchurretarengan eta palazio barnean kapela kendu beharrik ez izateko baimena ere emana zion) Beno, bada Erregeak, eraikuntzan zituzten arazoak zeintzuk ziren Chinchurretari galdetu zionean, honek: “Mingorria jauna” esan omen zion. Mingorria, hots, sarampioia. Langileak mingorriak jo, eta lanik egin ezinik omen zeuden. Orduan, erregeak eskutan zituen baliabide guztiak langileak zeudeneko lekura zuzendu omen ziren langileak ahal bezain azkarren sendatzeko, eta langileak zeudeneko toki horri, Mingorria izena jarri. Bai, bai! Hala da! Badago Ávila-n Mingorría izeneko herri bat! Eta esan bezala, ez dut ezertxo ere asmatu, e! hemendik atera dut dena! :-)

Eta noski, goierri aldekoek ondotxo dakigunez, ez daude Chinchurreta edo Txintxurreta-tarrak Andoaingoa soilik, ez, goierrin ere bai baititugu! XVII. mendean


Lazkaoko alkate izan ziren Txintxurreta batzuk badira, eta Beasainen berriz, agian familia horren sorburu izango den

dago.

Ai ama! Toti Martinez de Lezea honetaz guztiaz enteratzen bada! :-) ——————Bai, post hau oso-osorik nire aurreko blogetik hartu dut. Ctrl+C; Ctrl+V Baina aurrekoan esan bezala oraintxe sentitzen ditut neuronak sortzen edo esnatzen, eta ez zitzaidan ezer bururatzen :-) zin dagizuet hurrengoa originala izango dela :-) Etiketak: txintxurreta historia Erantzun » Permalink-a Editatu...

Festetan esperimentatzen … 22, 23, 24, 25, 27… Aiba! Hor zaudete eta! Barkatu! Barkatu! Geratzen zaizkidan neuronak kontatzen ari nintzen! Izan ere, dakizuen bezala Beasaingo festen erdi aldean gaude jada, eta nik, denbora alperrik galtzen ez dakidanez, egun alai hauek esperimentu zientifiko bat egiteko aprobetxatu ditut, eta orain datuak jasotzen ari nintzen. Esperimentuak honetan zetzan: Ea alkoholak azala, ebakiak, urratuak… desinfektatzen dituen bezala, garunean ere antzeko zerbait egiten ote duen. Eta aizue! Hala da! Ez dakit sekula santan, barrutik horren garbi egon naizen! Ez neuronarik, ez horrenbeste entzuten den sabeleko virus-ik, ez ezer! Badakit oso sufritua irudituko zaizuela egunero-egunero zure gorputza esperimentu bati eskeinita ibiltzea… eta hala da egia esan, baina zientziarengatik izan bedi dena! Bai jauna! Asteburu honetan berriz, esperimentuaren bigarren zatia, neuronak nola sortzen diren ikustea. Eta ea, uretan, edo alkohol pixkatetan bustitzea, zer den hobea (zer bestela! :-) Ostiralean urarekin egingo dut froga, eta larunbatean alkoholarekin. Ikusiko da. Beno, ikusi-ikusi, jada ez dut ezer asko ikusten, eta egun argiak begietara min eta guzti ematen dit. Horregatik dut nahiago gaua. Oh! gaua! Erantzun »

Permalink-a

3 baionatar

Editatu...


1.- BAIONETA

Wikipediak dio: Etimol贸gicamente, la palabra proviene de Bayona (Francia), donde fue inventada. 2.- BAIONAR LEMA Gazteleraz tim贸n bayonesa edo navarresa, navaresca esaten dena, nahiz eta gaur egun tim贸n de codaste bezala ezagunagoa izan.

Baionar lemak, lehen erabiltzen zen alboko arrauna ordezkatu zuen. Aldaketa honen bitartez ontziaren norabidea errazago kontrolatzen zen, eta itsas bidaia luzeagoak, hala nola ontzi handiagoak eraikitzea posible izan zen. Egia esan, dirudienez ez dago garbi nor izan zen lema honen sortzailea, baina honelako kontuetan gertatzen den bezala, euskaldunek sortua izan zela dioten webguneak ugari dira interneten. (hemen , hemen , hemen eta hemen adibidez) Garbi dagoena, hori bai, europa hegoaldean nafarroako erresumak ezagutarazi zuela da. (wikipediaren sarrera hemen) 3.- BAYONESA

Bai, bai! Mayonesa edo mahonesa bezala ezagunagoa den honetaz ari naiz! :-) Oraingo honetan ere, aitortu behar dizuet, Mallorkako Mah贸n irlan frantsesek sortua (edo bertako biztanleei kopiatua) dela esatea ziurragoa delakoan nago, baina badakizue! interneten denetariko teoriak aurki litezke! :-) Eta horrela bada gainera, hots, saltsaren Baionesa izena egokia bada, NIRE AMA ONGI AHOSKATZEN ARIKO DA!


- Borthuzai! ekarri baionesa! ekarri baionesa apaletik! Beti berdin! :-) (Barkatuko didazue azken txorakeria hau, baina 3 baionatarren zerrenda agindu dizuet eta zerbait sartu beharrean aurkitu naiz :-) Agian hobe nuen Didier Dechamps futbol jokalaria sartu banu, ezta? Baina beno, Bin Laden-ek esango lukeen bezala: “Aceptamos avión como material de oficina” ezta? :-) Etiketak: baiona itsasoa Erantzun 1 » Permalink-a

Editatu...

Zuhaitzak Duela gutxi, orain arte aurkituriko zuhaitz bizirik zaharrena topatu dute Suedia aldean. 9.550 urte ditu. Kristo aurreko zazpi mila urtekoa.

eta ni, Jose Migel Barandiaran-en amaz oroitzen naiz. Semeari, etxeko ataritik sagarrondoak erakutsiz esan zion hartaz… “Sagarrondo hauek lezio ederra erakusten digute Jose Migel. Zenbat eta sagar gehiago eman, orduan eta apalagoak azaltzen zaizkigu".

Etiketak: ataun barandiaran natura Erantzun » Permalink-a Editatu...


Abizenak Gogoan dut nire lehengo blogean mintzatu nintzaizuela jada jendearen antzekotasunen inguruan. Nola, guk gerorrek munduko beste puntan dagoen norbaiten antza eduki dezakegu(aizu! posible da ezta?:-), edo eta atzerrira joatean esate baterako, jende ezagunaren aurpegiak topatzen ditugun nonahi: “aibalaostia hi! Tipo hau nere klasekide baten iguala dek eta!” edo “joder! Maritxu fruteran senarra!” eta horrelakoak. Telebista programetan “parecidos razonables”-ak ere modan egon ziren garai batetan… Baina niri, aurreko hartan niotsuen bezala, garrantzitsuagoa iruditzen zait sustraietara joatea itxurazko antzekotasunetan geratzea baino. Jendearen benetako erlazioa zuzenetara joatea. Hots, abizenetara :-) Kuriosoa egiten zait urrunekoak diruditen bi pertsonaia erabat desberdin abizenez erlazionatua daudela konturatzea, eta hortaz, noizbait agian familia hurbilekoak izan zirela pentsatzea. Gaurkoan, aurreko zerrendari izen batzuk gehitu dizkiot. Eta zer esatea nahi duzue, apurka-apurka zerrenda gorputz pixka bat hartzen ari zait azken batetan ;-)

Jaime de Maritxalar

Nelsinho Piquet (F1)

Marilyn Monroe

Cayetano Mtz. Irujo

Manu Maritxalar

Josep Piqué

Sonia Monroy

Juan Mtz. Irujo


Hugo Chavez

Brian de Palma

Manuel Chaves

Rossy de Palma

Ozzy Osbourne

Bertin Osborne

Nat King Cole

Jose Luis Coll

Carla Bruni

Brownie

J.C. Borbon

Bourbon

OSTRAS EGIA DA! AZKEN HONEK GAUZA ASKO ESPLIKATZEN ZITUEN! :-) Etiketak: abizenak 3 erantzun Âť Permalink-a

Editatu...


Denboraz... Gauza xelebrea da Denbora. Einsteinek 4. dimentsioa zela esan zuenetik zientzialariak nahastu xamar dabiltza, espazioan, betiko 3 dimentsioetan aurrera eta atzera libreki mugi bagintezke, denboran zergatik ezin dugun gauza bera egin ulertu nahian. Zer pentsatu ematen du egia esan. Baina gizakiak egia esan badu denboran atzera joateko ahalmena, irudimenaren bitartez soilik bada ere. Aspaldiko liburuak irakurriz, arkeologo zein historialariei kasu eginez‌ badugu aspaldiko garai haiek gutxi gora behera nolakoak izan ziren jakiterik. Eta berdin etorkizunaz, hor ditugu zientzia fikziozko pelikulak, nostradamus-en profeziak eta abar :-)

Baina orainak beti uzten du bere arrastoa, lehenaldian eta etorkizunean. Oso zaila da irudimenaren bitartez historian atzera zein aurrera egin nahi dugunean Orainalditik, bizi dugun garaitik, abstraitzea. Lehen aldiaz ari garenean adibidez, oso desberdinak dira orain 50 urte aurre-historiaz zuten irudi matxista (emakumeei iletik tiraka‌) eta gaur egungoa (gizarte matriarkala‌). Pelikuletan ere, aspaldi batetako erreginez eman den irudia oso desberdina izan da filmatu diren garaiaren arabera, nahiz eta erreginok, berez garaitsu berdinekoak izan. Begiratu bestela Greta Garbo-k Suediako Erregina filmean eta Kate Blanchet-ek Elisabeth erreginaren paperean duten makilaiari. Argi dago garai desberdinetan errodatu direla, ezta?

Eta etorkizunaz zer esanik ez, Fritz Lang-en Metropolis filma eta Kubrick-en La naranja mecĂĄnicak ere esate baterako, ez dute antzekotasun handiegirik, eta gogoratu! 2000. urtean denok kotxe hegalariak eduki behar genituela sinetsita geunden! :-)


Zaila dela azken batetan, gure eguneroko kontestutik abstraitzea historiaren benetako ikuspuntua edukitzeko, eta etorkizunak ekar diezagukeena aurrikusteko. Beno, ba nik ere gustuko dut etorkizunaz hipotesiak egitea, eta are gehiago tabernako barraren aurrean (oh! zenbat poesia eta eskultura merezi ote ditu musen bizitoki den leku sakratu horrek! ;-). Aspaldi honetan esate baterako lagun bati esker etorkizuneko musika aurkitu dudalakoan nago: Panda Bear eta adibide baterako, Panda Bear bera den Noah Lennox-ek osatzen duen Animal Collective taldearen bideo hau. Ea zer iruditzen zaizuen. Esango didazue :-) Etiketak: einstein animal_collective Erantzun » Permalink-a Editatu...

Fisika Kuantikoa eta Filosofia Orientala Nahiko probablea da zuetako norbaitek pasa den igandean Diario Vasco irakurri izana. Posible da gainera, Roman Sudupe politikari ohiari egindako elkarrizketa irakurri izana. Eta hala egin ezkero, badago posibilitate txikiren bat, agian norbait, ni gaur komentatzera noanaz ohartu izateko. Ez dakit. :-)

Kontua da elkarrizketa honetan ekialdeko filosofiekiko interes handia agertzen duela. 13 urte omen daramatza egunero meditazio ordu erdi bat egiten. Ez du egia esan plan txarra ematen horrela esanda :-) Honela dio elkarrizketa zatiak: - ¿Dónde empieza su interés por la filosofía oriental? - A través de la ciencia y el estudio de la física cuántica. Los físicos y las teorías orientales coinciden en que todos somos uno y ese uno está en todos. Cuanto mejor sea yo, mejor será la sociedad. Cuanto mejor sea la sociedad, mejor seré yo. Lo dijo Erich Fromm: si interiorizamos que «yo soy tú» y «tú eres yo» el mundo empezará a arreglarse. El mundo oriental tiene una metodología para eso: la meditación. Desde


hace trece años dedico cada mañana media hora a la meditación, ese momento que uno intenta trascender de los sentidos y hasta de la propia mente. Fisika Kuantioak eraman omen du Sudupe jauna filosofia orientalera. Erabat identifikatua sentitu nintzen baieztapen horrekin, nik ere, izan nuelako halako fase bat orain ez asko.

Jakina da Fisika kuantikoak, ordurarte nagusi zen ikuspuntu mekanizista hankaz gora jarri zuela. Izan ere, Deskartes-ek materia eta adimena bi mundu desberdinetan bereizi zituen, eta Newton-ek bere lege fisiko mekanizistekin mundua aurresangarria zela ikusarazi zigun. Unibertsoko materia guztiaren une bateko posizio eta abiadura jakin ezkero esate baterako, unibertsoa handik 250 urtetara nolakoa zen aurresatea izango genuela zirudien. Garai hartan, Nobel sariduna izan zen A.A. Michelson-ek “Fisikaren legerik garrantzitsu guztiak dagoeneko ezagutzen dira” ere esan zuen. Unibertsoa mekanizista zen.

Isaac Newton Baina materia oso-oso-oso-oso txikiaren kasuan gauzak horrela ez direla ohartu ziren. Kasu honetan ezin dira partikula baten posizioa eta abiadura une beerean jakin. Ezinezkoa da. Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa deritzo horri, eta hortaz ezin dugu partikula txikien egoera etorkizun batetan zein izango den aurreikusi. Ezin dugu beraz errealitatea zehazki nolakoa den jakin, objektiboki ulertu, estadistiko eta probabilistikoki baizik. Esan gabe doa printzipio honek zein partikula subatomikoen inguruko beste askok, errealitateaz genuen ikuspuntua hankaz gora jarri zuela bapatean.

Werner Heisenberg


Honetan oinarrituz, bada sujetoak objektua bere horretan, beragan eragin gabe ezin dezakeela ezagutu dioenik, eta beraz, fisika modernoak sujeto-objeto dualismoa gainditu duela (halako zerbait dio Sudupe-k) eta gauza guztiak interkonektaturik daudela… Baina “Cuestiones Cuánticas. Escritos místicos de los físicos más famosos del mundo” liburuan Ken Wilber-ek dioen bezala, fisika kuantikoaren sortzaile izan ziren ez Heisenberg, Schrödinger, Einstein, Planck, Pauli edo Eddington-ek ez dute sekula baieztapen hori egin.

“… El propio Bohr afirmó taxativamente que ‘la noción de complementariedad no supone en modo alguno un alejamiento de nuestra posición como observadores desligados de la naturaleza… El aspecto esencialmente nuevo del análisis de los fenómenos cuánticos es la introducción de un distinción fundamental entre los aparatos de medida y los objetos sometidos a investigación… en nuestros futuros encuentros con la realidad tendremos que distinguir el lado objetivo y el subjetivo, tendremos que establecer una división entre ambos’. Louis de Broglie era aún más explícito: ‘(Se ha dicho que) la física cuántica reduce o difumina la región divisoria entre lo subjetivo y lo objetivo, pero hay aquí… un uso equivocado del lenguaje. Porque en realidad los medios de observación pertenecen claramente al aspecto objetivo; y el hecho de que no podamos dejar de lado en microfisica las reacciones que esos medios producen en las porciones del mundo exterio que deseamos estudiar no suprime, ni siquiera disminuye, la distinción tradicional entre sujeto y objeto’… Liburu horretan gainera, Heinz Pagel-en The Cosmic Code liburua aipatzen da, eta azken honen arabera, Fisika mekanizista Newtondarra mistika orientaletik fisika kuantikoa baino gertuago dago! :-) Garbi samar geratzen dela iruditzen zait, ezta? Baina gainera, hala balitz ere, hots, partikula subatomikoen jarrera horrek sujetuobjetu dualismoa ezeztatuko balu ere, horrek ez luke esan nahi gure mundu ikusgarrian gauzak berdin izan behar direnik. Azken batetan, “Inguratzen gaituen fenomeno fisikoen deskribapenaren maila bakoitzak berezko logika, matematika eta fenomenologia ditu” eta “oinarrizko partikulen jokabidearen ezagutza beharrezkoa izanik ere, partikula askok bat eginez materia osatzen dutenean propietate berriak sortzen dira, banakako partikulen propietateetatik ondorioztatu ezin diren propietate emergenteak, hain zuzen ere.” Hauek, P.M. Etxenike, J.M. Pitarke eta F. Plazaola-ren “Sinpletasunetik konplexutasunerantz” artikulotik hartuak.


P.M. Etxenike Eta gainera, mundu materialean sujetu-objetu dualismoa ez balego eta dena interkonektaturik balego ere, hala eta guztiz ere, esperientzia erligioso edo izpiritualak ez luke zertan errealitate materialarekin bat egin beharrik, ezta? ez al dira bi kontu oso desberdin? Zein ikuspuntu ezpiritual justifika ditzake teoria zientifiko batek? Ez dakit. Beno, hau da nire eritzia kontu hauen inguruan :-) Posible da hala eta guztiz ere zuei konbentzitu ez izana, eta hala izanez gero, jakizue gustora asko utziko dizuedala kontu fisikokuantikoespiritualen biblia omen den El Tao de la Física liburua irakurtzeko :-) Noski baietz!

Baina beno, hala eta guztiz ere, hemen argi eta garbi dagoena gauza bakarra, Nature aldizkariko J. Maddox zuzendari ohiak zioena da: “ZIENTZIA BERE HASTAPENETATIK AMAIERATIK BAINO HURBILAGO DAGO”

Etiketak: fisika_kuantikoa filosofia_orientala einstein Erantzun » Permalink-a Editatu...

Asmakizuna: Aurkitu 7 desberdintasunak Laboa eta Chiquito


2 Efemeride (L. Palmer eta Oteiza) 1.- Bart gauean bete ziren 28 urte Laura Palmer neska gaztea hil zutela. Ez, horrela esanda ziurrenik ez zaizue aparteko ezer burura etorriko, baina Laura Palmer non, eta Twin Peaks-en bizi zela esaten badizuet? Orduan bai ezta? :-) Ba 28 urte bete ziren bart estatu batuetan David Lynch-ek zuzenduriko Twin Peaks seriea hasi zela. 28 urte berandu iritxi naiz hortaz. Izan ere, aurten hego haizeak jota hasi naiz seriea ikusten, eta oraindik dena amaitu ez dudan arren, argitu da jadanik nork hil zuen herriko neskarik eder eta ospetsuena zen Laura. Zer, zuek ere jakin nahi duzuela? Ondorengo bideo honetan dator ba esplikatuta “gutxi-gora-behera” :-) 2.- Bestalde, gaur Apirilak 9, 5 urte betetzen dira Jorge Oteiza hil zela. Ondorengoa, orain gutxi aurkitu nuen Oteizaren inguruko bideo oso interesgarri eta oso bat. GOIAN BEUDE Etiketak: oteiza twin_peaks lynch Erantzun » Permalink-a Editatu...

Ordiziarrak eta AHT-a Atzoko Diario Vasco-n Nuria Lopez de Gereñu-ri egindako elkarrizketa zati interesgarri bat: -¿Cómo están siendo las negociaciones con los alcaldes para las expropiaciones de terrenos?

Me gustaría hacer una mención expresa al alcalde de Ordizia, José Miguel Santamaría, porque está colaborando activamente con sus ciudadanos para que los acuerdos con los propietarios de tierras se hayan cerrado, y para que el pueblo conozca en todas sus dimensiones el proyecto ferroviario.


Joder! eta ni AHTaren inguruko informazio bila interneten begira, Ordiziako lagunei galdetu besterik ez nuenean! :-) Ea kontu hori baieztatzen didaten, edo aitzitik, “Diario Vasco, egi gutxi ta gezur asko�-k oraindik hala izaten jarraitzen ote duen :-) Etiketak: ordizia aht

Euria

beti pentsatu nuen nire pesimismo melankoliatsu patetiko kronikoari zegokiola nik, bizitzan triste egoteko pozik egoteko baino arrazoi gehiago daudela ziurtasun osoz pentsatzea, baina ez, errealitateak behin eta berriz baieztatzen dit hori dela bere benetako aurpegia, euri gehiago egiten duela hirietan‌ ‌eta asteburuz


(zientzia.net-eko hemengoak irakurri ondoren bururatua) Etiketak: euria hiria poesia

Schnabel eta Gehry Atzo goizean ikusi nuen azkenean Sketches of Frank Gehry filma. Bilboko Guggenheim museoko arkitekto ospetsuren inguruko dokumentala. Erabat gomendagarria ikuspuntu askotatik, bere mailako arkitektu batek (talde)lana nola egiten duen ikusteko, kontu pertsonalek bere ibilbide profesionalean izan duten eragina ezagutzeko (Gehry-ren psikologoa ere agertzen da)… Baina ni Julian Schnabel artistaren esaldi batekin geratzen naiz.

Bilboko museoaren inguruan ari direla, eta askotan esan denez horren arkitektura expresiboak artelanen indarra jan eta bigarren maila batetan uzten ez ote dituen eta abar, honela dio: “… and if it does compete with the art, maybe the art isn´t good enought…” (… Ez dakit zuk zer egiten duzun hastean, baina nik mahaia husten dut, ezertarako balio ez duten zita (appointment) ugari biltzen ditut garrantzitsuak izango balira bezala. Saiestu egiten dut, atzeratu, uko egiten diot. Beti beldurtzen naiz, zer egin ez dudala jakingo sinetsita. Momentu beldurgarria da. Eta orduan hasten naizenean beti txunditzen naiz. Beno,ez dago horren gaizki!…) Etiketak: guggenheim arkitektura schnabel gehry

3. el maikelyason (Apirilaren 10a arte bideoekin konformatu beharko duzue, oraindik gauza luzeak idatzi ezinik baitnabil) Etiketak: moonwalker 3 erantzun » Permalink-a

Editatu...

Modan dago, ezta?


Janzteko modaren kontua gauza xelebra da dudarik gabe. Nork sortzen du? Nola zabaltzen da? Ezta arrastorik ere. Baina gogoan dut orain dela urte batzuk nola ikusten nituen Burberry-ren kuadroak Euronews-ean ere. Argi zegoen ez zela gure inguru urbileko kontua soilik. Gogoratzen?

Nire ustez, eta paranoiko xamar jarri ez banaiz behintza :-), aurtengo gizonezkoen armairuan lerro beltz eta grisak dituzten jertseak ezinbestekoak dira. (edo inondik inora jantzi ezinezkoak. Norberaren arabera)

Zeren eta modan daude, ezta? Ez dakit, gauza hauetaz ez naiz enteratzen eta posible da berandu iritsi izana eta modaz pasatzen egotea ere, edo esan bezala, nire paranoia bat gehiago soilik izatea. Baina ez dut uste. Modan daude, ezta? (jo! ez nuen uste sekula modaz idaztera iritxiko nintzenik :-) Etiketak: moda

Esku ezkerrez (Portishead) Beno, beno, beno‌ Hemen nauzue esku ezkerraz ahal bezala idazten, eskuina erdi igeltsatua baitut. Hil honen 18an izango naiz berriz ere aske ziurrenik. Bitartean, bideotxo batzuekin konformatu beharko duzue :-) PORTISHEAD (atzo jaitsi nuen beraien diska berria, eta entzutera noa‌)


(zenbat gustatuko litzaidakeen batzutan erretzaile izatea. benetan) Etiketak: portishead musika

Asmakizuna: Aurkitu "GIRI"a ZEIN DA HAUETAN “GUIRI"ENA? Bilintx, Guardia Civil-a, edo oporretan espainian dagoen ingelesa? Zein da GUIRI-ena?

Zer, ustez garbi duzue, ezta? Bai, bai! GUIRIENA! Ez da horren zaila! :-) GUI-RI-E-NA! :-) Ba begira dezagun zer den GUIRI-a Real Academia Españolarentzat: ————————guiri. (Acort. del vasco guiristino, cristino). 1. m. coloq. Ál. tojo (‖ planta papilionácea). 2. com. Nombre con que, durante las guerras civiles del siglo XIX, designaban los carlistas a los partidarios de la reina Cristina, y después a todos los liberales, y en especial a los soldados del gobierno. 3. com. coloq. Turista extranjero. La costa está llena de guiris. 4. com. coloq. Miembro de la Guardia Civil. ————————Hauxe bai ez zenutela espero, e? :-) Eta beraz, Bilintx edo Vilinch (sinatu ohi zuen bezala) karlistadetan liberalen aldean kokatu zela jakina denez, BILINTX BERA GUIRIENA! :-)


GORA VLADIMIR VILINCH KAMARADA GIRIA! :-) Etiketak: bilintx guiri rae Erantzun 1 » Permalink-a

Editatu...

Obamakoak Tik eta Tak. Tik aurrena, eta Tak ondoren amaiezinezko ez,ta,bai,da batetan. Milioika Tik eta Milioika Tak berdin-berdin bata bestearen atzetik, nola ahate txikiak amari segika. Ez da bat bestea baino luzeagoa, garrantzitsuagoa… denak berdin berdinak. Itsura batetan behinik behin, Historiaren galbaheak, momentu bat bestea baino garrantzitsuagoa bihurtzen baitu. Historiara Tik eta Tak gutxi batzuk soilik pasatzen dira. Gehienak bidean galtzen dira, ondorengo segundoa iristean ahazten. Tik eta Tak gutxi batzuk ematen dute istoriotik Historiarako jauzia.

Pasa den Urtarrilaren 8an adibidez. Lagun batzuk nazka-nazka eginda ditut egunak daramatzadalako kantu eta kontu berarekin, Obama-ren ”Yes We Can”-arekin hain zuzen. Jakingo duzuenez, pasa den Urtarrilaren 8an New Hampshire-ko hauteskundeak galdu ostean, Obamak, Hillary Clintonen aurkako diskurtso bat bota beharrean, esperantzaz beteriko hitzaldi bat egin zuen, Martin Luther King-en “I have a dream” famatu haren antzekoa askoren ustez. Bertan zen William musikaria eta Obamaren hitzek hunkiturik Grammy bat irabaziko zuen abesti bat egin zuen. Itzaldiaren hitza honako hauek dira gutxi gora behera: Nazio baten etorkizuna deklaratu zuten fundazio dokumentuetan idatziriko kredo bat zen. Bai, ahal dugu (Yes we can). Esklabu eta abolizionisten artean xuxurlatua izan zen askatasuneranzko bidean aurrera zihoazela. Bai, ahal dugu. Abestua izan zen inmigranteen artean urruneko itsasertzetatik zetozela, eta aitzindariez mendebaldeko lur gogorretara bidean. Bai, ahal dugu. Organizatu ziren langileen ohiua izan zen, botua eskatu zuten emakumeena, ilargia muga berri bat bezala aukeratu zuen presidentearena, eta mendi gain batetara igo eta lurralde prometituranzko bidea erakutsi zigun erregearena. Bai, ahal dugu justizia eta berdintasuna. Bai, ahal dugu aukera eta oparotasuna.


Bai, ahal dugu nazio hau zuzendu. Bai, ahal dugu mundu hau konpondu Badakigu bataila hau luzea izango dela, baina beti izan gogoan berdin diola zein oztopo izan bidean, ezerk ezin du aldaketa eske ohiukatzen duten milioika ahotsen indarraren oztopo izan. Ezin dugula esan digu ziniko talde batek. Errealitateaz pentsatzeko gelditzeko esan digute. Nazio honetako biztanleei esperantza faltsurik ez emateko abisatu, baina Amerika den istoria sinestezin honetan, sekula ez da ezer faltsurik izan, aritu garenean esperantzaz. Gaur, Dillongo eskola xahar batetara doan neska txikiaren esperantzak, LAko kaleetan ikasten duen mutilaren ametsen berdinak dira. Amerikan zerbait gertatzen ari dela gogoratuko dugu. Ez gaudela politikariek esaten diguten bezain zatituak. Herri bat garela. Nazio bat garela. Eta elkarrekin, Amerikaren hurrengo kapitulu handia hasiko dugu itsasertze batetik bestera, itsaso batetik bestera zabalduko diren hiru hitzekin. Bai ahal dugu Onartzen dut batzutan nahiko tipo simplea eta eragingarria naizela, baina abesti honek esperantzaz bete eta pilak jartzen dizkit egia esan :-) Hor nabil aspaldi honetan tabarra ematen “yes we can” esan eta esan :-)Eta aizue, gure herri (edo hiri:-) txiki honetarako ere balio liezaguketen esaldi asko dago hor, ezta? Hala iruditzen zait niri behintzat.

Baina aurrekoarekin jarraituz, hitzaldiaren bideo osoa ikustean ezin izan ditut begiak kendu Obamaren atzean dagoen gaztetik. Orain ziurrenik lagunei “ni hitzaldi hartan egon nituan” edo “ni bideoklipen ateatzen nauk” esaten ariko zaie lagunei, baina segituan antzematen da tipo horri ez zaiola gehiegi axola Obamaren hitzaldia, ez doala berarekin. Aspertu aurpegia du hitzaldiak irauten duen momentu guztian eta aho zabalka hasteko imintzioa ere egiten du batean. Ia lo hartzen du Benito edo Beninok bezala :-) Bai, bai! Benito edo Benino bezala! Ezagutzen duzue, ezta? :-) Tipo hau, Bernardo Atxagaren poema bateko protagonista da, nahiko ezaguna Javier Muguruzaren abesti baten hitza ere badelako. Honela dio: Neretzako, esan zuen Luigi Lomboso Napoleko auzo pobre bateko umeak, pertsonai istoriko guztien artean zoriontsuena Benino edo Benito da. Ondo iruditzen zait Caligula Juan Bautista ere gustatzen zait


bata eroa eta bestea tontua zirelako baina pertsonai istoriko guztien artean gehien gustatzen zaidana Benino edo Benito da. Galdetu ziotenean nor zen Benino edo Benito hura Luigi Lombosok erantzun zuen: “Bada, Benino edo Benito, Beleneko artzai hori da, beti lo dagoena. Ez da jabetzen bere inguruan gertatzen denaz. Ez dauka problema bakar bat ere”

Beninoren eta goiko gaztearen kasuetan historia beraien aurrean gertatzen ari da, baina ez dira konturatzen. Ez dakite une hori Historikoa denik. Baina azken batetan Historia istorioez elikatzen d eta honetarako Tik eta Tak guztiek berdin kontatzen dute.

8 (edo ZS) Nonbait esana dut bizitza, Kaurismäkiren film bat dela. Eta beraien musika, eransten dut gaur, bizitzaren soinu banda. Gehiago hemen eta hemen Etiketak: musika kaurismäki 2 erantzun » Permalink-a

Editatu...

2 erantzun

Beti zu Batzutan, Maiatzean, udazkenaren bila abiatu den hego haizea galdu, eta ustekabean aurrean paratzen zaigu. Beste batzuetan berriz neguko euria udan. Baina non galdu ote dira aurtengo honetan hodeiak bidean?


Ez erantzun, utzidazu pentsatzen, ‌ badakit, oraindik ere lainoak zutaz gogoratzen dira. Hori da. Oraindik ere gogoan dute Peloponesoko hondartza galdu hartan zure izterren beroak erre zituen hartaz, eta ihesi joan dira zu hemen somatzean, antxume beltx beldurti batzuk bezala. Gogoan dute egutegiaren bazter batetan galdutako egun haietan, eguzkiak nola berotu zuen bere indar guztiarekin zu biluzirik ikusteko, bere izpi luzeez zure azal leuna behin eta berriz, behin eta berriz laztantzeko, zure atal ezkutuenak lehenengoz ikusteko. Bazirudien itsasoko ura ere bat-batean baretu zela zu bertan murgiltzera gonbidatzeko, zure gorputz askearen gosez. Hango karramarroek ere atzerantz ibiltzen orduan ikasi zutela esan zidaten arrantzaleek hurrengo egunean, zu begi bistatik kendu gabe urruntzeko. Baina hori aspaldi izan zen, eta herenegun goizean nigandik joan zinen iparralderuntz, eta hori ez dakite lainoek. Ezta noizbait elkarrekin itzultzeko esperantza guztiak ezpain artean erre zenituela ere zigarro paperean bilduta. Baina lainoak bezala ni ere gogoratzen naiz zutaz, momenturo, esperantza ez baita galtzen den azkena, maitasuna baizik.

Aspaldiko honen jarraipen gisa edo. Etiketak: zu poesia Erantzun Âť Permalink-a

Editatu...

Aladro Kastrioti Printzipe Albaniar euskalduna Gaurko egunez, Otsailaren 20an, hil zen 1914an Juan Pedro Aladro Kastrioti Printzipe albaniarra. 79 urte lehenago jaio zen Jerez de la Frontera-n.


Albaniako tronorako oinordekoarekin ezkondu zen Napolesen Carlos III.naren zerbitzuan zegoela, eta Albaniaren askatasunaren alde gogor ekin zuen tropa turkiarren aurka besteak beste. Hala eta guztiz ere, botere atzerritarrek, independentzia iristean Wied printzipe alemaniarra ipini zuten tronoan. Ekintza militar hauez gain, Aladro bibliofilo eta poliglota ere bazen 8 bat hizkuntza ondo menderatzen zituelarik, beraien artean euskara. Izan ere, bere aitona Bidaniakoa zen eta birraitona ere euskalduna zuen. Hauxe da Euskomedia-n Idoia Estornés Zubizarretak gazteleraz ipinitako informazioaren itzulpena gutxi gora behera. The New York Times egunkarian ere aurki genezake albano-euskaldun honen arrastoa. 1903ko Apirilaren 23ko alean orri osoko artikulu bat baitago Printzipe Albaniarrari eskainia. Hemen irakur dezakezue. Bertan Albanian telefonoa, trenbidea eta bestelako modernitateak ipini nahi dituela dio besteak beste.

Esan bezala, Juan Pedro Aladro Kastriotik sustrai euskaldunak zituen aitonaren aldetik eta euskara ere ongi ikasi zuen. Aurrekoan aipatu nizuen “Mil noticias insólitas del Pais de los Vascos” liburuak honela dio Aladro-ren inguruan: “… principe de Albania que dirigió desde el exilio una larga guerra contra los turcos, se expresaba perfectamente en euskara. Este príncipe hablaba además correctamente el francés, inglés, alemán, italiano, albanés, castellano y ruso. Escribió algunos trabajos en la revista Euskal-Erria, terminando sus artículos siempre con la misma consigna: Euskalerria aurrera. Shikipesia perpara! (Adelande Euskal Herria. Adelande Albania). En una ocasión, Aladro Kastrioti justificó su internés por el euskara afirmando que sus antepasados provenían del pueblo guipuzcoano de Bidania.” Interneten gehiago mihatzen jarrita, euskomedia-ren webgunean hau topatu dugu: ALADRO: Apellido vasco.

Aladrotarren heraldika ikur eta guzti. Toponimian ere Aladro hitz ezaguna dela gipuzkoan diosku euskomedia berak, Bidanian eta Bidegoian adibidez. Oraindik izango da gure inguruan agian Aladrotarren bat. Nork daki! Eta amaitzeko, albaniako printzipe euskaldun honek esango zukeen moduan,


EUSKALERRIA AURRERA. SHIKIPESIA PERPARA!

klitatu argazkian handiago ikusteko Etiketak: aladro Erantzun » Permalink-a

Editatu...

Nirea acasso? Beno ba! nik ere lortu dut blogari alper guztien ametsa! (batzuek lanpetu diote ;-) BADAKIT BIDEOAK IPINTZEN! :-) Puff! irakurri dituzue nire hitzak denboraldi baterako!! :-) Begira ze marrazki polita. Nirea acasso? Etiketak: picasso Erantzun » Permalink-a

Editatu...

Zaharrak berri Gaur eguneraino iraun duten eraikuntza zaharren berreraikitzearen kontua XIX. mende erdialdean sortu zen. Beno, Erromatar garaian ere berritu zituzten lehendik zetozen eraikuntza batzuk, eta errenazimenduan ere, garai klasikoetako baloreen “errenazimendua” zela eta egin ziren ekintzak bide beretik, baina ilustrazioari zor diogu gehienbat gaur egun dugun eraikin arkitektoniko zaharrekiko sentsibilitatea. Berreraiketa hauek egiteko bi bide nagusi daude. Eraikinak lehen izango zukeen itxurara berreraikitzea, edo eta eraikin zaharra itxuraberritzea gainean elementu berriak ipiniz. Beti egongo da baita ere eraikina bere horretan uzteko aukera.


Santa María del Naranco-ko eliza preromanikoa berritu aurretik, eta ondoren.

Louvre-ko piramideak eraikin klasikoen artean (bere garaian oso berreraiketa polemikoa izan zen)

Mérida-ko Teatro erromatarra gaur egun. Lehen bezelaxe Baina beno! Eta zertara dator txapa guzti hau? esango duzue zuek. Ba gaurko Diario Vasco-n inkusi dudanak mindu egin nauelako da.

Beasaingo XVII. mendeko Dolarea eraikina da hor goikoa. Biluzik, ez sapai, ez barne pareta, ez ezer esate baterako. Orain denbora puska bat, Igartzako jauregiaren ondoko benta zahar honetan “benta berri bat” egitearen erabakia hartu zen, eta berritze proiektua Iban Mate sukaldariari eman zitzaion. Erabaki ezin hobea nire ustez Dolarea bertan jaioa zelako, bere aurreko beste bost bat belaunaldi bezala, eta Beasain bertan duen Dolarea jatetxearen inguruan hitz ezin hobeak entzuten direlako. Primeran! Baina eraikina horrela ikusteak… eta 4 izarretako hotel bat egingo dela ikusteak… eta gimnasio bat ipiniko dutela… eta jacuzzi bat… zer pentsatu ematen dit…


Ez dakit, bero-beroan ari natzaizue hau idazten eta ez dut aurrekoarentzat alternatibarik, baina zer pentsatu ematen dit, ez ote zen posible gauzak beste era batetan egitea… eta horrelako gauzak, badakizue… Ez dakit, irudi horrek mindu egin nau. Besterik gabe. Eta zera pentsatzen dut, HOTELA AMAITZEN DENEAN, ZER GERATUKO DA XVII. MENDEKO DOLAREA HARTATIK?

Orain dela gutxiko Dolarearen argazkia Aurtzaka-ko dantzarien atzean. Bai, hau goierriko irudi bat da, baina ez pentsa gaur egun horrela janzten eta ibiltzen garenik e? ;-)

Beti zozo, beti bele Garbi dago zozo eta beleen ugaltze garaian sartuta gaudela: - Steven Spielberg-ek (USA) Txinako olinpiadetako irekiera jardunaldirako egiten ari zen lana bere horretan utziko du, Txinak gaur egungo Sudango gobernua babesten duelako. ZOZOAK BELEARI IPURBELTZ - Amnesty International kexu zen espainiako gobernuak bere azken iragarkia politikotzat jotzen zuelako eta telebistetan zabaltzea galerazten zuelako (ikusi hemen). Bertan, mundu mailako gobernu buruen irudiak giza eskubideen hitzekin nahasten dira eta gobernu espainiarrak ez du politikari horiei egiten zaien “kritika” onartu. AI-k, giza eskubideak politikaren gainetik daudela eta que “no realiza ninguna crítica directa a nadie” dio besteak beste. Hori bai, Jabiero blogariak bideo muntai baten bidez politikari internazionalen artean gure ZP ere ipini duenean eta bideo hau youtube-ra igo (ikusi bideoa hemen), AI-k kentzeko agindua eman du. Baina ez al dugu esan ez zela bideo politikoa? Ez zela bertan politikariei kritika zuzenik egiten? Orduan berdin litzateke zein gobernu buru ipini ezta? ZOZOAK BELEARI IPURBELTZ - Lanetik bueltan ordenagailu aurrean jarri, eta blog honetan testu hau idatzi dut. ZOZOAK BELEARI IPURBELTZ


Hobe geundeke zozo eta beleok horrelaxe “txintxo-txintxo” :-) (ideiaren zati bat hemendik hartua ;-) Etiketak: zozoak beleari Erantzun » Permalink-a

Editatu...

Euskaldun Fededun? “Mil noticias insólitas del País de lo Vascos” Iñaki Egañaren liburua erosi berri dut asteburu honetan. Nire neurri-neurrira egindako liburua. Benetan! :-) Ustekabe ezin hobea. Normalean egun batetik bestera irensten ditudan horietakoa. Baina honekin ezin, edo hobe esan, ez dut hori egin nahi. Nahiago dut hozkara handiez ahoa bete baino, postreko koilara txikia hartu eta pixkanaka-pixkanaka amaitu, lerro bakoitzaz txokolatezko mouse “etzeok musik!” bueno ba, txokolatezko bizkotxo goxo-goxo batetaz bezala gozatu.

Modu batera edo bestera euskaldunak tartean dituen bitxikeriez osaturiko liburua da hau, batetik milara zenbatuak. Edozein zenbaki esan, ikastolako ariketetan bezala, eta hor agertzen da begien aurrean bitxikeriaren bat edo ikaragarrizko ustekaberen bat. Ea, motx-motx batzuk: 29. En la actualidad es habitual utilizar el ¿Cara o cruz? para dirimir una cuestión. Sin embargo, en la antigüedad navarra, se usaba el ¿Pan o vino? El juego era sencillo: se tomaba una piedra del camino y se le escupía en una de sus caras. La cara seca era pan y la mojada vino. (Hau nire lehengusu txikiei erakutsi behar diet


jajaja :-) Enbido! 483. Hasta la canonización de Iñigo de Loiola por el papa Pablo V en 1622, la mayor parte de Gipuzkoa tuvo por patrón a San Fermín. El resto del territorio, en la zona de Arrasate, tenía por patrones a San Emeterio y Celedón, degollados en Calahorra en el año trescientos de nuestra era. (Banengoen ba nireak odoleko zerbait behar zuela :-) Bost gehiago! Eta hurrena, ez amari ez amonari esatea ausartu ez naizen, eta ziurrenik sekula ausartuko ez naizen bat. Ahotik irten bezain pronto muturren aurrean lehertuko zaidala iruditzen zaidan baieztapen bat. Hor doa: 98. El III Concilio de Trento, celebrado en el año 1179, excomulgó a los vascos por paganos y por las violencias que ejercían sobre los cristianos. Jamás un sínodo posterior levantó la excomunión. EAU– DE - TÉ !! :-)

Interneten pixka bat begira jardunda hemengo honetan ere hori ipintzen duela aurkitu dut. Baina egia esan ez dut zehazki hori dioen Trentoko kontzilioko testua topatu. Bai ordea Letrán-go kontzilioko ondorengo hau eskunabarra-ren webgunetik. Honen arabera, “…Bramantes, Aragoneses, Navarros y Bascoles (Vascones), Coterelos, Triaverdinos, que producen tanto mal entre los cristianos…” excomulgatuta daude… Toki askotan aurki dezakezue Tomas Urzainquik argitara ateratako azken berri honen inguruan interneten zehar. Hemen adibidez. Aipaturiko liburuaren arabera Rodrigo Ximénez de Rada-k, Toledo artzapezpikuak parte hartu zuen bertan eta “… en su disertación, anunción la palabra de Dios, empezando y acabando en lengua latina, haciendo pequeñas intervenciones en lenguas maternas, a saber, romano, teutón, francés, inglés, euskara y castellano. (107.)” Egia esan garai nahastu xamarrak izan ziren elizarentzat ordungo haiek (oraingoak bezalatxu :-) kontzilio eta saltxa askorekin eta ni bezalako kristau ez eredugarri batentzat nahiko zaila da guzti hori ongi jarraitzea eta ulertzea. Nahikoa lan dut bertako moda tendentziak jarraitzen eta ez eskatu niri gehiegi mesedez.


Jainkoarekin kontaktu zuzena duen Aita Santua, Vatikanoko Inauteri famatuetan Mortadeloren txantxa egiten bertan bildutako fededunen aurrean :-) Hori bai, wikipediaren arabera: “… Sin embargo, con frecuencia personas que han incurrido excomunión automática continúan recibiendo los sacramentos sin arrepentirse. Éstos cometen un sacrilegio y quien les aconseja continuar en el error los está encerrando en el pecado…” Ai ama! Oraingoan bai amari abisatu beharrean nago! :-) Hordago!

Haize eza revisited Bander trapu bat da haizerik ez badabil. Ostera haizea dabilenean oso bestela dira gauzak eta bandera trapu bat da. Harkaitz Cano “norbait dabil sute-eskaileran“


'dut' musikataldea desegin da Oraintxe bertan sustatu.com-era bidali dudan albistea da ondorengoa. Ez dakit ziur bertan jarriko duten eta hemen ipintzen dut badaezpada ere.

90garren hamarkadan euskal musika eraberritu zuen ‘dut’ talde hondarribiarra, atzera bueltarik gabe banandu da. Hala zabaldu dute beraien myspace webgunean agertzen den honako komunikatu honen bitartez: “Epilogo bat dabil haizean barrena: Dut 1993-2008. Esanak esan, bandera trapu bat da haizerik ez badabil. Haizean jartzen ditugun hitz hauen bitartez DUTeri dagokion zikloa itxi egin dugula jakinarazi nahi dugu. Unean uneko izan garelako eta izan nahi dugulako. Sortu eta hazi, hazia erein baikenuen, eta zuen arreta eta maitasunaren fruituak jaso. Orain, lugorrian uzten dugu ereindako loreen irla txikia, bertan hazi berriak ereingo ditugulakoan noizpait, hor nonbait. DUTetik at, atea zabalik uzten dugu berriz ere elkarrekin aritzeko, elkarrekin bidaiatzeko soinuaren bitartez, baina jada beste izen, deitura edo haize batekin. Iragarkietako irribarreetatik eskapoan ibili gera, ertzarik gabeko laukiengandik ihesean, inkisidoreen dantza ilunari argitasunarekin kontra eginez, ta lau disko uzten dizkizuegu opari: hamaika kanta haizeari aldarri, korapiloak askatuz! Aipamen berezia egin nahi diegu manex eta enekori, bidaiaren parte polit eta emankor bat gurekin egin dutelako, baita fermineri ere. Eraberean, aipamen berezia egin nahi diegu gure jarraitzaile amorratu eta ez hain amorratuei: gure haizea izan zaretelako. Esanak esan, esanak esanak daude. Gora dut ta dutarrak! 2008ko Lantz-ko mielotxinen kalejiraren garaian… Joseba, Galder, Xabi: DUT. “ Taldeak iraun dituen 15 urteetan 4 diska atera dituzte, denak, azken urteetako euskal musikaren nondik norakoak ulertzeko ezinbestekoak: - Dut (1995)

- At (1996)


- Ireki ateak (Fermin Muguruzarekin 1998)

- Askatu korapiloa (2000)

Dut taldeko kideak aspaldidanik zebiltzan proiektu desberdinetan, Joseba eta Galder “Kuraia” taldean eta Xabi “Anari", “Zura” eta “DJ Ura“rekin besteak beste, baina bazen ‘duteroen’ artean taldea berriz ere elkarrekin ikusteko esperantza. Ez da posible izan. Beste behin argi geratu da esperantza ez dela galtzen den azkena, maitasuna baizik. GORA DUT TA DUTARRAK!

Etiketak: dut

David eta Goliat Davidek harri batekin jo, eta seko utzi omen zuen Goliath handia aspaldi batetan. Baita ondoren burua ezpataz gorputzetik banandu ere. David izeneko askok gogoratzen digute pasadizo hori oraindik ere gaur egun. Biblian irabazleen edo pertsona “onen” bandoan egotearen onurak. Ez duzue ez Goliath izeneko jenderik inon topatuko, ezta Judas edo Kain-ik ere, baina bai Pablo, Pedro eta beste apostoluen izenak edo Abel edo David.


Oteizaren apostoluak elkar besarkatzen (argazkia ekainj) Baita Jesus izena ere, nahiz eta dirudienez izen hau pertsonei ipintzea espainiatik kanpo oso ohikoa ez izan. Gogoan dut nola lagun batek aspaldi esan zidan italian, Jesus izeneko jendea zegoela jakitean flipatu egiten zuten. Ezin omen zuten imaginatu tipo batek “Hola, soy Jesus” esatea. Sinestezina zitzaien, nor eta “Jesus” beraien aurrean! :-) Frantzian ere inork “Bon jour, je m’appelle Jesus” edo Estatu batuetan “Hello, I´m Jesus” esango balu arraro xamar begiratuko liokete ziurrenik, nahiz eta azken honetan lehen ere nolako jendilajea duten ikusita… ez dakit ba nik… Baina hemen berriz, “Hola, soy Jesus” edo “Kaixo, Josu naiz” esan ezkero “Aupa hi, zer, trago bat nahi dek?” erantzuten diogu ia-ia :-) (gu beti pekatuan, tentazioari aurre egin nahian… baina ezin! :-) Baina beno, ez nuen gaurkoan horretaz idatzi behar, zeren eta gainera, hau guztia lagun batean oinarritua da… eta zuek agian gehiago jakin Dabid eta Goliath esan dut lehen ezta? San Martin Txiki eta Jentilen hartan bezala, txikia vs. Indartsua… eta azkenean txikia nagusi.

eskerrak beti ez den horrela! Ea ba, kokatzeko: 1989 Roland Garros-eko final zortzirenak Munduko tenislaririk onena eta Roland Garros 3 aldiz irabazia zuena, 17 urtetako gazte baten aurka, 15.na tenis zerrendan. Iban Lendl vs. Michael Chang Lehen bi jokuak Lendl-en alde 6-4 eta 6-4 Ondorengoak berriz Chang-en alde 3-6 eta 3-6, eta Chang hanketako kalanbreekin iaia korrika egin ezinik. Bostgarren eta azken jokuan Chang 4-3 irabazten baina 30-15 galtzen zioanean…


Sakatu argazkia

Michael Cang-ek sake ezohiko hori egin eta tanto egin zuen. Ondoren, Lendl-ek bere azken sakea atera behar zuenean berriz, honako hau egin zuen: 45. segundutik aurrera…

Sakea itzultzeko atzean geratu beharrean pauso batzuk aurrera eman eta Lendl zur eta lur utzi zuen. Ea hori legala zen galdetzen zion epaileari. Gauzak horrela, Lendl urduri jarri zen, partidutik ‘atera’ zen eta Chang-ek irabazi zuen. Sekula izan den tenis partidarik onenetakoa izan omen zen. Edberg-en aurkako finala ere Chang-ek irabazi zuen eta inoiz Roland Garros irabazi duen tenislaririk gazteena bihurtu.

Beste asko ere izango dira, baina niri indarrak ematen dizkit XX. mendeko David honetan pentsatzen jartzeak. Zuei ere balioko dizuelakoan… Etiketak: chang, david, goliat, lendl, tenis

Alde iluna Zer ote du alde ilunak horrenbeste erakartzeko? Horren da misteriotsu, ezkutuko, ezezagun… Eta zer nolako abiadan kitzikatzen duen gure imaginazioa misterio horren atzetik egongo denaren bila.


“…la ética naturalista de Mari consiste en equilibrar los contrarios, coafirmando el sí y el no de forma que cointegren la realidad así completada. Sin embargo, y como ya hemos insinuado anteriormente, la peculiaridad o particularidad vasca radicaría en tener en cuenta especial el lado negativo o siniestro, la parte oscura y el interior del mundo. Ello se debe a su propia mentalidad telúrica o terrestre, así como a la consideración mágica de lo oculto o escondido-el alma o ánima, el reino subterráneo de los genios y espíritus vitales-. Por eso Mari y las Lamias viven especialmente del no, de lo dado a la negación de lo denegado…” Bai, erabat kontestutik aterea Andrés Ortiz-Osés-en testu hau, baina ni behintzat erabat identifikatua sentitu nintzen hau irakurri nuenean (sublimatu, misantropo eta asesino en serie en potencia hitzen esanahiak irakurri nituenean bezala :-) Badu zerbait alderdi ilunak erakartzen nauena, gaituena. Beste alderdi argi eta aspergarri honen oso bestelakoa delako akaso, edo imaginatzen dugulako hobe esan. Zeren eta normalean gure imaginazioak, ezezagunaren hutsuneak, direnak baino kontu liluragarriagoekin betetzen ditu. Hala iruditzen zait niri behintzat. Begira bestela Sadam Husein :-) Bai, bai! Ez dakit zuek, baina nik leku aberatsen batetan imaginatzen nuen. Piszinaren batetan beratzen, luxuz inguratua, ongi izkutatuta… Eta begira nola harrapatu zuten.

Baina bada Sadam-ek baino gehiago liluratzen nauen beste kontu bat: Italiako Mafia, Cosa Nostra. Erakargarria egiten zait delinkuentziaren maisuak traje garestiak jantziz eta luxuz beteriko inguru batetan bizitzen imaginatzea. Lasai, kontzientzia arazo handiegirik gabe, diruz gainezka, dena kontrolpena dutela… eta hori ez dudala Los Soprano-ren kapitulu bakar bat ere ikusi! :-) Baina normalean ez da hori errealitatea izaten. Bernardo Provenzano mafiaren buru izan zen 1993tik 2006ra bitartean. 40 urtetik gora zeramatzan ihesi, eta atxilotu aurretik poliziak zuen bere argazkirik berriena 1958koa zen.


Provenzano, Corleone (Siziliako irlan, 12.000 biztanleduna +o-) herri famatuan jaio zen eta betidanik egon zen mafian sartua. Postu garrantzitsuenetan ere denbora asko eman zuen, TotĂł Riina-ren bigarren bezala adibidez, hau ere Corleonetarra. Basakeri ikaragarriak egin zituzten bi hauek 50-60-70 eta 80 garren hamarkadetan, Siziliako mafia italiako mafiarik garrantzitsuena bihurtuz. Halere TotĂł Riina-k mafia zer zen ere ez zekiela esango zuen bere aurkako makroepaiketan. Begira hemen! Urte luzetan ibili zen ihesi Provenzano, baina beti esan izan da italiako politikoen eta mafiaren artean erlazioren bat badela dirudienez eta horrek gauzak piska bat erraztu zizkion. Bere gaisotasunengatik Palermoko (Sizilia) hospitaletan izan zela jakina zen esate baterako eta 2005ean berriz Marsellan izan omen zen prostatatik operatzen izen faltsu batekin, eta bertako gastuak ondoren seguritate sozialera bidali beraiek ordaindu zezaten! demontre! aurpegia behar du! Teknologia berriak berriz ez zituen gustoko eta bere aginduak ‘pizzini‘ izeneko paperen bidez ematen omen zituen. Paper zati hauek eskuz-esku bere helburura iristen asteak edo hilabeteak igaro bazitzazkeen ere. Baina azkenean harrapatu zuten. Poliziak kontrolpean zuen familiak, berari bidaliriko erropa poltsa bati segika hain zuzen. Eta poltsa hark nora eramango eta Corleone herri bertako txabola batetara!!

Azpian, txabola hori non dagoen gezi gorriz markatua.


Ez esan flipantea ez denik! Eta orain zera pentsatzen dut nik: eta Bin Laden? Non ote dago? Withney Houston-etaz maitemindua omen zegoen‌ oseake agian Beverly Hills-en?

edo Afganistango kobazulo ez oso glamuroso batetan agian? Etiketak: italia, mafia, provenzano Erantzun  Permalink-a • Editatu...

Kelly Sendia Ez nuen uste sekula hau esango nuenik, baina The Kelly Family (bai, bai, gaur The Kelly Family-ren inguruan hitz egin behar dizuet :-)la hostia da. Benetan :-) Gogoratzen zarete zeintzuk diren, ezta? Nire edadetxukoak bazarete seguro baietz. Hor ibili baitziren urte batzutan telebistaz-telebista gure haurtzaroa traumatizatzen eta nerabetzaroan gorroto genuen gehientxuena errepresentatzen :-)

Beno, ba gaur zer xelebrekeria jasoko mailez, eta sendi pseudohippy happy-egi honen bideo sinestezin bat. Ezin galduzkoa. Ea ezer ezagunik topatzen duzuen youtubeko ondorengo bideo honetan:


Sakatu hemen barrabilik baduzue. Eta ez badituzue ere lasai :-) THE KELLY FAMILY,’AGUR JAUNAK’ KANTATZEN!!??!! Manda webs! Beno, ba dirudienez, sendi honetako John, Maite Itoiz soprano iruñarrarekin ezkondua dago. Hala dio behintzat nafarraren webguneak eta sinetsi egin beharko :-) Hau dela eta, Idi Bihotz-en diska batetan ere parte hartu zuen bikoteak!! bueno, bueno, pentsatzen ariko zarete, hau ya nahiko surrealista jartzen ari da, ezta? gaur amesgaiztoak eduki behar ditut… baina hala dio Idi Bihotz berak hemen! puffff! la ostra! ontze ikusteko jayoak geala! :-) Eta youtube-n pixka bat gehiago miatzen jarraituta, honako beste hau topatu dut: NAZIO BATUEN KORALA, PAKEAREN EGUN INTERNAZIONALEAN, JAPONGO BAKEAREN KANPAIAREN ONDOAN AGUR JAUNAK ABESTEN!! beno, beno, Einsteinek ere ez zuen hau aurrikusteko bezinbeste imaginazio! :-) Etiketak: agur_jaunak, musika, the_kelly_family Erantzun 1 » Permalink-a • Editatu...

Sigur Ros "Heima" Sigur Rós musika talde islandiar ospetsuak, 2006an mundu guztiko bazterrak ezagutzera eraman zuen kontzertu bira amaitu ostean zenbait kontzertu eman zituen debalde, ustekabean, aurrez abisatu gabe, eta hauen irudiak grabatu. Baina hori bai, honako honetan Islandian, Heima “Heima means: at home” Erabat, erabat, erabat gomendagarria kontzertu hauek biltzen dituen pelikula. (musika goxoa, maitasunez beteriko irudiak…) Baina hori bai, ez ikusi pelikula honako bi kasu hauetakoren batetan bazaudete: - Islandiara sekula ez zaretela joango apostu egin baduzue - Haurrik ez duzuela eduki behar garbi baduzue Egin klik argazkian trailer-a ikusteko. Ez zarete damutuko. Benetan.


Benga, eta orain denok Sigur Rós entzutera edo emule-tik jaistera :-) Baina benetan, ez ikusi pelikula aurreko bi kasuetakoren batetan bazaudete, e? Gero ez etorri niri kontu eske! :-) Beno, hemen duzue ideia bat egiten joateko pelikulako abesti bat. Etiketak: heima, musika, sigur_ros Erantzun » Permalink-a • Editatu...

Gorria, txuria... eta berdea? Jesus! Posible al da oraindik hemen Oteizaren inguruko ezer ez esana? ai amaa… barkatu, barkatu! :-)

1963an, Oteizak Operación H izeneko laburmetraiean hartu zuen parte. Beno, egia esan Oteiza labur honen sustatzaile nagusia izan zen, nahiz eta hori bai, azkenean bere lana muntaiera soilik mugatu. Labur honen zuzendariak Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert izan ziren. Georago etorriko zen Ama Lur famatuaren egileak hain zuzen. Musika berriz Luis de Pablo konposatzaile euskaldunaren esku geratu zen. Hori bai, laburmetrai berezi xamarra omen da nola ez (nik ez dut ikusia), Oteizaren ‘mecenas’a izan zen Juan Huarte enpresariaren enpresen inguruko lan bat bait zen berez. Baina pentsa, lehen planoa Oteizaren eskultura bat bere ardatzaren inguruan biraka baita!


Eta amaiera berriz… …honela dio Santos Zunzunegik “El cine y el País Vasco” liburuan: “… un film en blanco y negro con excepción de su último minuto. Precisamente en este final se encuentra uno de los momentos más sorprendentes del film: de improviso la cámara nos muestra un paisaje en color, desenfocado. Poco a poco, la panorámica de la cámara va descubriendo una tela roja que, desenfocada también, va ocupando la totalidad de la pantalla. Cuando desaparece la imagen para dar paso a la blancura de la cola que encierra el film, el ojo del espectador cree visualizar por un instante un golpe de color verde, que surge por complementariedad. Rojo, blanco, verde, los colores de la bandera nacional vasca, presentes sin estarlo.” Ulertzen duzue, ezta? Filmean kolore gorria eta txuria agertzen dira, baina gure begiak ez ditu bi hoiek soilik ikusten, ikusmena ez delako kontu fisiko “hotz” bat nolabait esatearren, ez delako uhin luzera jakin batzutako uhinek gure begian sortzen duten kontu bat bakarrik, gai psikologiko bat baizik. Eta guk (gure burmuinak), kolore bat ikusten dugunean eta ondoren ‘txuria’, momentu batetan lehenik ikusi dugun kolorearen komplementarioa “ikusten” dugu, gurpil kromatikoan aurkako tokian dagoena. Gorriaren kasuan, kolore berdea.

Kontatu dizuedan hau, errealitatea da. Zer, ez didazuela sinesten? Orduan nola esplikatzen duzue ondorengo hau? Begira! Begira gurutzera! :-)

Informazioa liburu honetatik hartua gehienbat.


Etiketak: artea, koloreak, oteiza Erantzun » Permalink-a • Editatu...

Espainiako Ereserkiak Beno ba, badirudi espainiako himnoaren hitzen kontu hau puska baterako amaitu dela, ezta? Azkenean ez omen dute aurrera jarraituko Espainiako Komite Olinpikokoek. Franco! Franco! Que tiene el cul…! A ez! Viva España! Cantemos todos juntos!… Ez zen oso polita ez. Sustatu-n batek falangearen himnoarekin antzekotasunen bat ere ikusi dio, baina beno, aldeak nabarmenak dira ene ustez. Besteak beste, Falangearen ‘CARA AL SOL’ famatuak euskal ukitu nabarmen asko dituelako.

‘Cara al sol’-aren konposaketaren idealizazioa Abesti (edo dena delako) honen hitza esate baterako, itsaso, mendi, pelotari eta idi margo euskaldunez jositako Madrilgo Cueva del Orkompon tabernan sortua izan omen zen hala-moduzko jende koadrila baten artean. Orain gutxi euskal plater garrantzitsuena izendatu zen makailaua janez inspiratu omen ziren eta txakolinetan busti eztarriak. (Mahats txarra 1935eko hori) Horrelako gai nazionaletaz zerbait badakien Cesar Vidal-ek hala dio behintzat hemen. Eta falangearen historiaz mintzo den honetatik ere hartu dut informazioa (ez duzue hemen zertan sartu beharrik) eta elmundo-ko honetatik ere bai. Hori, hitzei dagokienez. Eta musika berriz… ejem!… CARA AL SOL-EN MUSIKA… Jo! eske esateak ere paloa ematen dit… JUAN TELLERIA ZEGAMARRAK SORTUA IZAN ZEN!

Dirudienez, Telleriak abesti honen doinua lehendik sortua zuen Amanecer en Cegama eliza abestian, eta lehen aipatu ditugunek musika hau erabili ereserkia egiteko. Hitzak jarri zizkiotenean ere zegamarra tartean omen zen Orkompon-en.


Puff! Ze txungoa ezta? Euskaldun bat Cara al Sol-en konposatzaile. Bestelakoan konposatzaile ona omen zen, ez baitzuen Amanecer en Cegama soilik idatzi. Baina horrelakoxea da ba historia!

Zegamarrak Juan Telleriaren omenezko bustoaren aurrean. (ez dut uste gaur egunean zutik jarraitzen duenik) Bestalde, pentsatzekoa da hortaz zegamarrek eta Zegamako elizan ehortzirik dagoen Zumalakarregi general karlistak noizbait entzuna izango zutela pieza hori Cara al sol bihurtu aurretik! Generala altxa eta ihesi joan ez zenean! :-) Zegamarren batek Cara al sol-a entzutean ‘Dio! doñu au ezaune iten zatek ba!’ agian pentsatuko zuen gainera :-) Bai, pixka baterako lasaitu da espainiako gaur egungo ereserkiari hitzak jartzeko kontua, baina ideia honekin itzuliko direlakoan nago. Ez dakit. Nik egiten dudan proposamena, kirol ekitaldi nagusienak uda aldean izaten direnez gero (futbol mundiala, futbol eurokopa, olinpiadak…) garai horietan pil-pilean egoten den udako abestiaren zabaltzeaz aprobetsatzea da, eta ereserkia King Afrikak egitea. Inmigrazioaren integrazioa erakusteko primerakoa litzateke aizue! Beraien abertzaletasuna erakusteko espainiar militarrak inmigranteez beteta egotearekin nahikoa ez balitz (horretarako bai, nahi dituzte).

Edo bestela Raphael-ek, mojinos escozios-ek… Alejandro Sanz-ek ere doinu motzetan esaldi luze-luzek sartzeko abilidade latza du… Baina beno, eta honekin amaitzeko, ereserkien artean, ni Dut-en Haize eza-rekin geratzen naiz. Arroegi ulertzeko, arroegi onartzeko, askatasun desiratuak ez gaituela askatuko!


(klikatu goiko argazkian abestia entzuteko)

dut Etiketak: dut, espainia, zegama Erantzun 1  Permalink-a • Editatu...

Paris je t'aime Abenduaren azken hondarrak ziren Goieniz-en Paris je t’aime filma ikusi nuenean. Beno, zuzendari askok buruturiko laburmetraien bilduma bat da hobe esan. Denak, hori bai, Paris-en lekutuak eta maitasuna ardatz dutela. Denetariko istorioak daude: helduen ingurukoak, gazteenak, beldurrezkoak, surrealistak‌ 21 zuzendarik askotarako eman dezakete izan ere. Edo ez. Asko hollywood-eko patroiaz eginak baitziren (bollywood-ekoaz ez esatearren). Paris, le tour eiffel, uh lala mon amour, kale xarmantak, kafetegi goxoak, amaiera zoriontsuak, eta abar. Horrexegatik, nire gustokoena azkenengoa. Errealitate dosi gordin bat horrenbeste gozotasun artean. Agian, bere horretan labur hau ikusteak ez du filmaren amaieran ikusteak bezainbeste indar izango (aurreko guztiak antzarrak perratzera bidaltzen bezala) baina hemen uzten dizuet hala eta guztiz ere. Sakatu, Fotogramas-ek iazko zine kartelik hoberena izendatu duen azpiko argazkian ikusi nahi izanez gero.

Hemen dituzue gainerantzeko laburrak ere. eta bai, nahiko tipo patetikotzat dut nik ere nire burua.

Ingalaterrako euskal monarkia


1999an, London inguruko Spitalfields Market izeneko gunean, arkeologia lanetan ari ziren Erdi-Aroko ospitale eta hilerri batetan. Dena ongi zioan. Beno, ‘normal‘ esan dezagun hobeto, badakizue: euri langarra, janari txarra, kafesnea beharrean tea… Eskerrak zerbeza eta whisky ona behintzat badituzten, bestela… Beno, kontua da ustekabean erromatar garaiko hilobi batekin egin zutela topo (aiba la hostia hi!), eta bertan, harrizko kutxa handi baten barnean zegoen berunezko kaxa baten barean, emakume gazte baten giza hezurdura oso bat aurkitu. Kristo ondorengo 350 urtekoa more or less.

Hilobi honen itsura pertsona aberats batena zen, txinako zetazko oihalen arrastoak zeuden, baita Siriako urrezko harienak ere, kristalezko pitxiak… Gauza garestiegiak 20 bat urteko neska gazte batek bere kasa lortuak izateko. Londongo printzesa edo Spitalfields-eko dama izena ere jarri zioten neska gazte honi. Teoria logikoena, inguruetako gobernariaren edo noble erromatarren baten alaba edo emaztea izatea.

Baina aurkikuntzarik harrigarriena hezurduraren azterketak ekarri zuen. Izan ere, emakume hura ingalaterrako klimaz bestelako gune batean jaio eta bizia zela erakutsi zuten. Kanpotarra zela azken batetan, ez Ingalaterran jaio eta bizia. Analisi genetikoek berriz… (tojú-tojú!) GAUR EGUNGO EUSKALDUNEN ANTZEKO DNA ZUELA ERAKUTSI ZUTEN! Wakamole! harrigarria ezta? Oraingoan ere euskaldunak bazter guztietan nagusi! :-) (gogoratu, iruña-veleiako aurkikuntzen garaiaz mintzo garela gutti goiti beheti) Honako susto aurpegi ahu omen zuen:


Informazio gehiago aurki dezakezue interneten Spitalfields roman sarcophagus eta antzekoak jarrita, edo London-go Museoko honetan‌ Baina euskaldunen berri ingalaterran jasotzea ez da horren arritzekoa egia esan, ezta erromatar garaian ere. Izan ere, gure garaiko 105. urtean badira euskal cohorte militarren berri ingalaterran. Cohorte vasconum, vardulorum, nerviorum, aquitanorum eta antzeko izenak dituzten dokumkentuak aurkitu dira. Ingalaterra eta Pictoen eskozia bereizten zituen Adrianoren arresia babesten ere egon ziren denboraldi luze batetan

Euskaldunak erromatar inperioaren militarrekin batzearen arrazoiak bi lirateke nagusiki: Dirua edo 25 urte zerbitzuan pasa eta gero hiritartasun erromatarra lortzeko aukera. Dirudienez jende gazte eta erromatartuena litzateke cohors-etan joanten zena. Baina jarrai dezagun. Ingalaterrako erret etxean izan baitira euskaldun gehiago ere. Ingalaterrako errege izan zen Ricardo CorazĂłn de LeĂłn-en emaztea esate baterako, Nafarroako erresumako Berengaria izan zen. Antxo Jakintsuaren alaba. Nahiz eta Berengaria, dena esan behar bada, sekula ingalaterran ez izan :-) 1403an berriz, beste ezkontza monarkiko bat izan genuen, kasu honetan ingalaterrako Enrique IV eta Juana de Navarra-ren artean. Eta orain, nor ausartzen da Gillermorekin?

Edo hobe esan: Nor ausartzen da Camilaren familian sartzen? :-)


—————————————– Informazioa ‘Navarre shall be… La tierra del Euskera y las Islas Británicas’ liburutik hartua gehienbat.

Hau AHTaren aldeko propaganda al da? (II) Ez, atzo Diario Vasco-ren bitartez jaso genuen AHTaren inguruko informazioa ez zen Eusko Jaurlaritzak espreski ordainduriko propaganda, baina beraiek luzaturiko informazio eta datuak ematen zizkigutenez, ez dut izenburuko “propaganda” hitza aldatu. Beno, kontua da atzo AHTaren inguruko datu gehiago jaso genituela eta aurrekoan egin bezala, gaurkoan ere datuekin jolasteko aitzakian etorri natzaizuela. Oraingoan eman zaigun informazioan zenbakitan datozen datu batzuk ondorengo hauek dira: - Gaur egun 47.000 bidaldi egiten dira egunean Donostialdea-Gasteiz-Bilbo Handia guneen artean. - Hauetatik 27.000 ibilgailu pribatuz egiten dira. - AHTak hauetako 6.000 ibilgailu aterako ditu errepideetatik (1.200 kamioi direlarik). Eta datuak zehatzago emanez… A68-tik 2475 ibilgailu kenduko dituzte eguneko A8 -tik 1690 N1-etik 1210 auto eta 1175 kamioi

Beraz, 47.000-tik 6.000 kendu behar badituzte… honek esan nahi du… IBILGAILUEN %12,7-a KENDU BEHAR DUTELA ERREPIDEETATIK EAE-N 10 ibilgailutatik 1 Eta aurreko post-a osatuz (N1etik kendu behar zituzten kamioiak soilik hartu genituen kontuan)… N1-ETIK IBILGAILUEN %7,2 -A KENDU BEHAR OMEN DUTE


%12,7 ibilgailu gutxiago EAEn eta %7,2 gutxiago N1ean hortaz.(3 minutuero 5 ibilgailu gutxiago N1ean)

Beraz, harrazoi du Koldo Unceta-k honako artikulu honetan: EL TAV NO DA RESPUESTA AL 90% DE LAS NECESIDADES DE MOVILIDAD DEL PAÍS, QUE DEBERÁN SEGUIR CUBIERTAS POR CARRETARA Gainera, datu hauek optimistak izango direla kontutan eduki behar dugu, AHTa saltzera datorrenak ez baititu datu pesimistenak erabiliko, ezta? Eta gainera, bigarren begiratu lasaiago bat egiten badugu, datu hauek museoetan ikusgai ditugun aintzinako greziar eskulturen antza hartzen dutela konturatzen gara, hots, ez dutela ez hanka eta ez bururik! Izan ere, 47.000 ibilgailu ibiltzen omen dira Donostialdea - Gasteiz - Bilbo Handia guneen artean egunero, baina Eusko Jaurlaritzaren propagandaren arabera N1ean 30.000 ibilgailu ibiltzen dira egunean! Beraz, 17.000 ibilgailu soilik geratzen zaizkigu Donosialdea-Bilbo Handia eta Bilbo Handia-Gasteiz ibilbideetan banatzeko! Hori horrela al da? bai? Harrituko nintzateke! Eta gainera, kendu behar dituzten kamioi guztiak N1ekoak al dira? Eta beste ibilbideetan bat ere ez! (N1etik 1.175 kendu behar omen dituzte, eta orokorrean 1.200) Hori horrela al da? Eta, 30.000 ibilgailu pasatzen diren N1etik 2.400 ibilgailu kendu behar badituzte (1.210 kotxe eta 1.175 kamioi), bien artean 17.000 ibilgailu dituzten DonostialdeaBilbo Handia eta Bilbo Handia-Gasteiztik 4.165 kendu behar al dituzte? eta denak auto pribatuak? Kamioirik bat ere ez? Hau da: N1ean 30.000 ibilgailutatik 2.400 kendu behar dituzte, eta besteetan 17.000 tik 4.165? Hori horrela al da? Harrituko nintzateke! Gauzak horrela nik beste behin diot,

HAU AHTAREN ALDEKO PROPAGANDA AL DA? eta geroz eta garbiago dut que Hay algo aquí que va mal!, eta The Simpsons-eko Monorail hura datorkit burura. Etiketak: aht, n1


Genetikaren beste aurkikuntza sinestezin bat Erabat harrituta naukate aspaldi honetan genetikaren bidetik datozen zenbait berrik. Gaur azkenengoa. Zientzia.net-en eskutik jaso dudan azken berripaperean honako titulardun albistearekin egin dut topo: GIZAKIAK EBOLUZIONATZEN JARRAITZEN DU, ETA AZKAR, GAINERA Ez, ez da oso titular ponposoa egia esan. Eta ezta ere, ez naiz azpiko irudiaz ari. :-)

Horrelako zerbait espero genezakeen gainera, gehiegitxo baitlitzateke eboluzioak gurean goia jo duela pentsatzea, baina ondoren datorren albiste zatia da benetan zur eta lur utzi nauena: … GAUR EGUNGO GIZAKIA GENETIKOKI DESBERDINAGOA DA DUELA 5.000 URTEKO GIZAKITIK, HURA NEANDERTHALGO GIZAKI BATETIK ZENA BAINO… Flipantea! Sinestezina! Ez dakit kokatzen zareten. Neanderthala, wikipediaren arabera, -230.000 urte eta -29.000 urte bitartean bizi izan zen giza espezie bat zen. Cro-Magnon-a berriz, -40.000 eta -10.000 mila urte bitartean (hauek dira labarretako margoen … egileak) Gaur egungo gizakiok cro-magnon-aren ondorengo omen gara.

Neanderthala eta Cro-magnona beraz, epe batetan elkarrekin biziriko bi homo desberdin ditugu. Gainera zientzialariek ez dakite oraindik ziur zergatik desagertu zen Neanderthal arraza (Cro-magnonek hil ote zituzten…) Aipatu artikulu zatiak beraz, gaur egungo gizakiok orain bost mila urtekoetatik ditugun desberdintasunak (egiptoko piramideak edo Stonehenge-a eginiko garaiak wikipediaren arabera ) beraiek Neanderthalgo gizakitik (gogoratu, beste espezie batetatik!) zituztenak baino handiagoak direla diosku.


Puff! Sinestezina! Hemen duzue artikulurako lotura, nik baino hobe azalduko baitizue guzti honen berri. Etiketak: cro-magnon, eboluzioa, genetika, neanderthal, zientzia Erantzun » Permalink-a • Editatu...

Guggenheim, Mari-ren haitzulo postmodernoa Durangoko azokan erosi nuen “Los mitos vascos; Aproximación hermenéutica” liburua irakurtzen ari naiz azken aldi honetan. Bertan Andrés Ortiz-Osés jakintsua, kontu interesgarri askoren inguruan mintzo zaigu. Erabat gomendagarria 10 eurotxo soilik balio dituen liburuxka hau. Benetan.

Kontu horien artean, haitzuloak, katedralak eta museoak parekatzen dituen ondorengo parrafo hau: La Cueva prehistórica no es un mero hueco físico sino metafísico: el hueco-madre terrestre (naturalismo). Por su parte, la catedral histórica no es un mero hueco terrestre sino un hueco-padre celeste (trascendentalismo). Finalmente el Museo representa un hueco cultural inmanente, un refugio cívico intersubjetivo, la memoria simbólica latente y latiente del devenir. Pero en los tres casos se trata de contener el tiempo fluente en el espacio de la simbolización humana del sentido: sea este sentido interpretado en clave naturalista (la cueva), en clave sobrenaturalista (la catedral) o en clave culturalista (el museo). Bai, ezta? Hirurak azken batetan berdintsuak direla. Eta museoen inguruan idazten jarri ezkero, nola ez, Guggenheim-etaz ere zerbait esan behar: Pues bien, he aquí que al final del siglo XX la capital demográfica de Euskadi – Bilbao- acoge en la margen de su ría el monumental Guggenheim. Mirando de frente, parece una gran Barca varada a la orilla del río pero adentrándose en el edificio por la embocadura principal uno recuerda la entrada a una gruta prehistórica. Es verdad que, una vez adentro, se advierte claramente que la gruta no es prehistórica sino posthistórica, con sólo mirar la abstracción posmoderna que predomina en las pinturas del interior.


El Guggenheim bilbaíno ha resultado ser una auténtica conjugación de opuestos, al coimplicar el titanio, la piedra y el cristal en un conjunto sinuoso. El edificio parece encarnar la curvatura del espacio y del tiempo, concreando una especie de articulación del caos. Prosiguiendo con nuestra simbología tradicional, podemos comprender el Guggenheim como la gran Barca, Cuerpo o Gruta del universo, en cuyo interior encontramos un vacío simbólico: Mari volatilizada. En realidad el Alma de este Museo sin alma tradicional se encuentra externada afuera, representada por la escultural Araña que tiene por sobrenombre la Madre. Así que el Guggenheim es como un Cuerpo espiritual o volatilizado, cuya Alma radica fuera como una Araña-Madre. Ello se corresponde bien a la antigua visión del Alma como arácnida en Heráclito, el gran filósofo presocrático. En algunas culturas, como la de los navajos, el tejido del mundo depende de la Mujer Araña o Arácnida, porque es la Tejedora que teje la red del orden cósmico, la diosa del destino de la vida y de la muerte. Interesgarria ezta? Izan ere, Guggenheim-aren kanpoan dagoen Louise Bourgeois-en armiarma handiaren izena AMA da.

Louise Bourgeois eta bere itzelezko armiarma ama handia Guggenheim-aren kanpoan.

i_eme-ren argazkia Baina egia esan, ez al du gehitxo ematen Mari eta armiarma hau parekatzeak?


Bai, agian bai. Baina Uzei-ren sinonimoen hiztegiak hori baieztatzeko beste helduleku bat ere ematen digu. :-) Armiarmaren sinonimoak omen dira ondorengo hauek ere: ———————————— [aramua] aramu Bizk., marasma Bizk., ainarba Zub., amama g.e., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e. ———————————— Bai, bai armiarmaren sinonimo omen da AMAMA!! eta AMAMA-ren gainean sakatu ezkero, honako hau diosku: ———————————— amama iz. [amona] Bizk. amandre, amona, amaso Ipar., amatxi Ipar., ami�a Naf., ama�i Zub., amaxo Ipar. adkor., amagoi g.e., amasaba zah. [amarauna] zah. amaraun, armiarma-sare, geun Bizk. g.e. [armiarma] g.e. armiarma, aramu Bizk., marasma Bizk., ainarba Zub., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e. ———————————— Beraz, ARMIARMA = AMAMA bada, Guggenheim kanpoko armiarma handi hori GUGGENHEIM-go AMAMA dela esan dezakegu!! Eta zergatik ez, MARI POSTMODERNO BAT ERE BAI AGIAN?! :-)

Demontre! Zer lor litekeen interneteko konexio batekin eta aspertuta egonda! :-) Etiketak: guggenheim, mari, mitologia, museoak 2 erantzun » Permalink-a

2007/12/26 11:31:45, Borthuzai, 13 hitz, 95 aldiz ikusia Atalak: pertsonalak

Zuhaitza Begira zuhaitz hori, -esan zenidan behin Mikelsustraiak aidean, adarrez lur hotza besarkatzen


Etiketak: poesia, zuhaitza Erantzun 1 Âť Permalink-a

Seguran, Olentzero eta Papa Noel Gaur Sustatu.com-en, IruĂąeko Udalak Olentzeroren alde zihoan inkesta bat saretik ezabatu duenaren berri izan dugu. Inkesta honen bitartez, iruindarrek Olentzero, 3 erregeak edo Papa Noel, gustokoen zein duten jakin nahi zuten. Dirudienez Olentzerok %80tik gora boto zituen eta udalak inkesta ezkutatzea erabaki du. Benetan tristea. Olentzeroren jatorri euskalduna argi dago. Ez dago honen inguruan zer esan handiegirik.

3 erregeek ere euskal herrian aspadidanik dute beraien tokia. Orain urte batzuk gure ikastetxean esate baterako egin genuen errege bezperan koplak kantatzera ateratzeko ohitura berreskuratzeko saiakera. Erdi arotik omen zetorrena. Baina zoritxarrez ez genuen luzaroan jarraitu. Afari batzuk egiteko aitzakia eman zigun behintzat eta :-) Baina eta Papa Noel? Nondik dator Papa Noel-en kontu guzti hau?

Dirudienez, guztia San Nikolas kristauean oinarritua dago. San Nikolas-ek (280-345), bere bizitzan haurren alde lan asko egin omen zuen besteak beste. Bere errezuengatik ere sendatu omen ziren batzuk. Hemen, santu hau eta haurrei opariak ematearen lotura. Marinel batzuk ere ekaitz itxi batetan berari errezatuta salbatu omen ziren behin, eta geroztik, itsasertzeko herri askotan dago


San Nikolas-i eskeiniriko elizaren bat (Orion baietz uste dut). Erdi aroan santu oso ezaguna egin zen europa guztian zehar guzti honegatik. Baina gauza guztiak bezala, denboraren poderioz, bere itzala txikitzen joan zen europa osoan‌ Osoan? Ez! Europa iparrean oraindik ere gogoratzen ziren berataz! Bertan trinko irauten zuen San Nikolas-enganako fedeak! :-) Holanda inguruan Sinterklaas izenaz ezagutzen zuten San Nikolas, eta bertako biztanle askok estatu batuetara emigratu zutenean, berarekin eraman zuten santuarekiko fedea. Era honetan, New Amsterdam-en ere, gaur egungo New Yorken, oso ezaguna izango zen berehala.

New Amsterdam-eko mapa Jatorri anitzetako jendea bildu zen inguru haietan, holandarren Sinterklaas ingelesen Saint Claus bihurtu zen, eta hauek ondoren, berriz ere ohitura hau kontinente zaharrera ekarri. Frantzian aldatu omen zioten izena Saint Claus-etik NÜel era‌ eta beno, hortik aurrera gaur egunerarte. Noski, hau guztia wikipediaren arabera! :-) Nondik aterako nuke bestela! Baina beno! Zertara dator txapa guzti honen izenburua den Seguran, Olentzero eta Papa Noel? Kontua da, jakingo duzuen bezala Seguran, Abenduaren 6an, San Nikolas Txiki eguna ospatzen dutela, eta umeak poz batean ibiltzen direla batera eta bestera gozokiak bildu eta bildu. Eta egun hori bera da europa iparraldeko aurrek, Papa Noel-en jatorri den Sinterklaas-a ospatzen duten eguna! Jostailuak jasotzen dituzteneko eguna! Beraz, ez zen San Nikolas-enganako fedea europa osoan erabat galdu. Hemen, euskal herrian ere iraun baitzuen! PAPA NOEL ERE EUSKALDUNA DUGU!? ;-)

Abenduaren 6an beraz, Segura eta Holanda inoiz baino gertuago.


(bestelako kontu batzuetan ere horrenbesteko antzekotasunak balituzte! ;-) Etiketak: gabonak, olentzero, segura Erantzun  Permalink-a • Editatu...

Zinea eta errealitatea Batzutan, (askotan egia esan, gehiegitan) Godard-en film batetan bizi nahi nuke (berdin dit zeinetan, edozeinetan)

baina zoritxarrez, zoritxarrez bizitza, bizitza Kaurismäki-ren film bat da

(Klikatu argazkietan)

Politikariak jolasean? Gaurkoan asmakizuntxo bat. Ezetz asmatu zer dituzten haur hauek eskuetan?


Ez, ez dira harri pilo batez egiptoarrak izatera jolasten ari. Edo bai?

Ez ez, benetan, ez dira horretan ari, beraien eskuetan dituztenak ez baitira adreiluak, honako beste emakume honek tximiko sutara botatzen dituen ‘gauza’ berberak baizik.

eta ez, emakume honek aldamenean dituenak ez dira ikatz edo aglomeratu puskak, ezta egunkari zatiak ere‌ DIRU FARDELAK BAIZIK!! Baina erotu egin al dira edo?! Begira beste honi ere!

Baina zer gertatzen da? Erotu egin al dira ala?! Ez ba, ez dira erotu, zoritxarrez.


Originalitate handiegirik gabe “Politikariak lanean” edo “Politikariak etxean” erraz asko izendatu ahalko genukeen argazki sorta hau (baita hala egin ere:-), alemaniako Weimar errepublikan atereak dira 1919 - 1933 urteen inguruan, eta bertan bizi izan zuten HIPERINFLAZIOAri zor zaizkio. Ez dut nik kontu ekonomikoez ideiarik ere eta ez naiz zuei hiperinflazioa zer den esplikatzeko zuzenena. Nik dakidana, hori bai, lehen mundu gerraren ondorengo garai haietan, alemaniar ekonomia oso gaizki zioala da, eta dirua oso-oso-oso-oso balore gutxi izatera iritsi zela. Horren gutxi balio izatera, ezen egurra edo ikatza baino merkeagoa zela.

Dolar bat 160 milioi markoren balioa izatera iritsi zen!! Eta ogi barra bat 20 mila milioi marko balio izatera!! Ondorengoa, hiperinflazioa zela eta atera zuten 100 milioi markoko biletea da.

Puff! Guzti honetaz gehiago enteratu beharrean nago. Interesgarria dirudi. Nire hurrengo erosketak “tontoentzako ekonomia” edo izeneko libururen bat izan beharko du. Inork bat aholkatuko balit mesede galanta egingo lidake, edo bestela, honako “Introducción a la economía” hau. Bai jauna, ez du itxura txarra. Kontatuko dizuet. Etiketak: alemania, dirua, ekonomia, hiperinflazioa Erantzun » Permalink-a • Editatu...

ºHau AHT-aren aldeko propaganda al da? 18:39:52, Atalak: Atala editatu!

Orain aste batzuk, Goierri aldeko zenbait herritan AHT-aren aldeko propaganda ofiziala banatu zuten posta bidez. Bertan, trenaren ibilbidea, obretan sortuko duten zaborrarekin zer egingo duten… esplikatzen da, eta baita zenbaki gutxi batzuk eman ere. Nik, gaur gaurkoz ez dut nire burua AHTak euskadi europaren barnean kokatzeko izan dezakeen garrantzia baloratzeko gai ikusten, ezta bizilagun edo enpresariengan ere izango dituen onurak sinesgarriak diren edo ez aztertzeko, baina bai aurkezten dituzten zenbakiekin pare bat eragiketa egiteko.

Honela aurkezten dituzte txostentxo horretan datu batzuk: - N1-etik 1.100 kamioi kenduko dituzte egunean - Egunero 30.000 ibilgailu ibiltzen dira N1-ean


Jolas dezagun ba apur bat zenbaki hauekin! Alde batetik, N1ean egunero 30.000 ibilgailu ibiltzen badira eta 1.100 kendu behar badituzte…honek esan nahi du…

IBILGAILUEN %3,6 -A KENDU BEHAR DUTELA N1-ETIK Eta bestalde, 1.100 kamioi gutxiago ibili behar badira egunean… honek esan nahi du… 550 kamioi gutxiago ibiliko direla Ezkio-Donostia noranzkoan, eta beste 550 gutxiago DonostiaEzkio noranzkoan. Bai, ezta? Eta 550 kamioi gutxiagok egunean esan nahi du… 23 kamioi gutxiago orduko (egunak 24 ordu edukitzen jarraitzen badu, noski :-), hots, 0.38 kamioi gutxiago minuturo. Hau da, 2 MINUTU ETA ERDIKO, KAMIOI BAT GUTXIAGO N1-EA Eta orain nik diot, HAU AHT-AREN ALDEKO PROPAGANDA AL DA? —————————– P.D.: Argi dago politikariek guzti honekin aurrera joateko erabakia hartua dutela, eta atzera pausorik emateko intentziorik batere ez dutela. Hortaz, nik behintzat gauza bat bakarrik espero dut guzti honetatik: Ez al da The Simpsons-eko Monorail-arekin pasa zen gauza bera pasako!

Ez, ez dut uste hori ibarretxe denik :-) Permalink-a • Erantzun 1 » •

Editatu...

Georgia - Euskadi anaituak (betidanik?) 11:32:12, Atalak: Atala editatu!

Jakingo duzuenez, aurtengoan Georgia da Durangoko Azokako herrialde gonbidatua. Oraintxe ariko dira esate baterako Georgiako literaturaren inguruan berriketan azokaren ondoko Elkartegian. Beste hainbat ekintza ere antolatuak daude xede berberaz. Georgia eta Euskadi anaituak beraz, baina betidanik?


Hala dirudi egia esan interneten pixka begira jardun ezkero. Hemengo webgune honetan esate baterako, ditxosozko euskaldunon jatorriaren inguruko teoria ezagun xamarraren inguruan mintzo dira. Teoria honen arabera, euskaldunok eta kaukaso aldeko zenbait herrik jatorri berbera dugu. (Gogoan dut Stoichkov ere, errumaniarrak eta euskaldunok jatorri berbera genuela esaten :-). Baina beno, aipatu dudan webgunean, Georgiako eskoletan, Georgiarrak eta euskaldunok jatorri berbera dugula erakusten dietela dio besteak beste. Gainera, alfredosalazar2000 ezizenbean idazten duen batek (finlandiera eta estoniera omen dazki) datu zenbait ere ematen ditu.

Esate baterako, ibai izen gehienak uri atzizkiaz amaitzen omen dira bertan, eta Tbilisi hiritik pasatzen denak, Ura izena omen du. Honela dio ondoren: “La mas antigua ciudad se llama Mzkta se pronuncia Amezqueta.Existe Lekuona,Etxera,Alazania, Guría etc El carácter es muy parecido, lo mismo que las canciones (existen los Ochotes)los instrumentos musicales etc. Su forma de comer con un jefe de mesa y unos ritos similares a los nuestros. A mi juicio el talo es esa torta que te dan caliente tostada en una especie de plancha, que es propia de los paises de esa región. Por último ¿cómo se explica la presencia de razas de animales cuya presencia sólo se encuentra en esa zona y en el Pais Vasco? La raza de vacas denominada ¨terreña´ que aqui se la denomina autóctona y está en riesgo de extinción, tiene en esa región que comprende Georgia, Armenia y norte de Turquia miles de ejemplares. También existe una raza de ovejas de las que se obtiene queso, con caracteristicas similares a la oveja lacha. Por último me hago otra pregunta ¿No tendrá algo que ver el monte Ararat(Aratz)situado en Turquia pero próximo a Armenia y Georgia con la idea del pueblo más antiguo de la tierra?” Beno, ziur nago guzti honi hamaika zehaztapen egin geniezazkiokela, baina aizu, interesgarria da behintzat, ezta? Permalink-a • 3 erantzun » •

2007/12/06 Bklong = Blog klona 09:28:35, Atalak: pertsonalak

Editatu...


Zuei, sortu berri den blog honen nondik norakoak zeintzuk izango diren nola azaldu pentsatzen jarrita, lehenik eta behin, blog baino, bklong bat dela esatea egokiagoa litzatekeela otu zait. Bai, bai, bklong bat. Ez harritu hitz hau inoiz entzun ez baduzue, oraintxe asmatu dut eta. (bai, aspertuta nagoenean nahiko arriskutsua naiz eta euskaltzaindiak beldur dit :-) Kontua da, blog hau, beste baten klon-a dela (edo izango dela) goitik behera.

dolly sendia, beti gogoan Eta zergatik diodan hori? Ikusiko duzue. Galde diezaiogun wikipedia jainkoari lehenik eta behin zer den klon bat: un clon (griego κλων, klōn: «retoño») es un conjunto de individuos genéticamente idénticos que descienden de un mismo individuo por mecanismos de reproducción asexual Ba hori, pertsona beretik ugalketa asexualez sortua den indibiduoa. Eta aipatu dudan lehengo bloga nirea zenez, eta ordutik geneak aldatu ez zaizkidanez, eta blog hau cibersexu-rik gabe sortua denez (besterik ez genuen behar!), hortxe ba! Blog hau, lehengo beste blog baten klona! Eta orain, aipatu eta aipatu ari naizen, lehen nik nuen blog ‘famatu’ hori zein den galdetzen ariko zarete ziurrenik. Ba blog horren izena, denetik-borthuzai zen. Lehengo bloga: denetik-borthuzai Oraingoa: ntik_ngaiz Uste dut, izenak ikusita antzematen dela anai-arrebak direla, ezta? :-) Blog zaharra hemen topa dezakezue, eta jaio berri den honetan ere antzeko kontuez aritzeko intentzioa dut. Ikusiko da nolakoa irteten zaidan :-) Permalink-a • 5 erantzun » •

2007/12/05 S@rrera 19:09:55, Atalak: Atala editatu!

Egin kasu mesedeeeezz!! Jaio naizelaaaa!!

Editatu...


(egin klik argazkian:-) Permalink-a • Erantzun » •

178

Editatu...


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.