Animalia ornogabeak 11M

Page 70

Tximeletak izen ugari ditu: tximeleta, mitxoleta, mitxeleta, pinpilinpauxa, pinpirin, inguma, txoleta etab. 150 izen desberdinez deitu daiteke. Sitsen antzera, Lepidopteroen familiakoak dira. Mundu osoan, 18.000 espezie desberdin daude. Intsektu migratzaile handienak dira.

Intsektu handi honen gorputza hiru ataletan bereiz daiteke: bularraldea, burua eta abdomena. Sei hanka dituzte, baina ez dituzte sarritan erabiltzen, bi hego handi dituzte eta. Hegoen atzealdean, begi itxurako bi orban handi dituzte, txoriei engainatzeko. Gorputz osoa ezkata txiki-txikiz estalita dute, eta hauek, daukaten kolore ikusgarriak ematen dizkie. Sentipena antenetan dute, eta ``espiri-tronparekin´´ xurgatzen dute beraien elikagaia, ahoa ez bai dute. Hau, bere gorputzaren hirukoitza izatera heldu daiteke. Intsektu hauen hegoen kolorea, beste izaki bizidunoi pozoitsuak diren ala ez adierazten digute, adibidez: gorri, hori eta laranja koloreak dituen tximeletak, pozoitsuak direla adierazten digute. Atlas txoleta ( Attacus atlas ) munduko handiena da. Normalean, baso tropikaletan aurki daitezke, Asiaren hego-ekialdean eta Txinaren hegoaldean. Txikiena, berriz, ez da 1zm-ra heltzen.

``Munduko tximeleta handiena. ( Attacus Atlas ) 30zm neurtzen du.´´ Beste animalietatik babesteko, itxura desberdin ugari hartzen dituzte: liztorren eta erleen itxura, hosto itxura, eta kolorez aldatzen dute kokatuta dauden ingurunearen kolorearen arabera, etab.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.