Bildu Usurbil udal programa

Page 3

bilduusurbil HERRI EREDUA Gure helburua da udal gobernutik herri eredu parte hartzaile eta bizia sustatzea, hau da, demokrazia parte hartzailea praktikan jartzea. Usurbil usurbildarrekin batera eraiki nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu herritarrei hitza eta erabakia emateko. Kudeaketa irekia eta gardena egingo dugu, eta herri mugimendua babestuko dugu.

“Usurbil usurbildarrekin batera eraiki nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu zuei hitza eta erabakia emateko”

USURBILDIK EUSKAL HERRIAREN ERROAK INDARTUKO DITUGU Euskara da gure herri identitatearen elementu nagusia, eta ofiziala izan behar du. Halaber, gure errealitate linguitiskoaren, kulturalaren eta sozioekonomikoaren beharrei erantzungo dien hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gure xedea. Euskara ofiziala euskal herri osoan.

eman

botoa

usurbilentzat

3

LAN ETA BIZI BALDINTZA DUINAK DENONTZAT Elkartasun printzipioa oinarri, euskal herritar ororen, eta bereziki gazteen, emakumeen eta etorkinen eskubideak, babes sozial publiko, unibertsal eta parte hartzailearen bitartez bermatu nahi ditugu. eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.

EMAKUMEAREN MENPEKOTASUNA GAINDITU Emakumeen menpekotasuna sistema patriarkalak eragiten duen zapalkuntzaren ondorioa denez, modu integralean erantzungo diogu.

LURRALDE ANTOLAKETA EUSKAL HERRITARREN ZERBITZURA Abiadura handiko trena, Pasaiako kanpoko portua, errauste planta... proiektu txikitzaileak dira eta ez die euskal herritarren behar eta interesei erantzuten. Horiek gelditu eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.

MERTXE AIZPURUA ARZALLUS Kazetaria


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.