Hiltzailearen bila

Page 1

Uxue Idigoras, Ainhoa Arana, Nora Gutiérrez eta Izaro Domínguez


Zure luxuzko etxean zaude, erosi berri duzun jakuzian sartuta eta zure maiordomoa, Jamesek edateko zerbait ekartzen dizu. Floridako bista izugarriak ikusten dituzun bitartean, James deitzen duzu: -James, toalla ekarri mesedez.- Baina ez zaitu inork erantzuten, beraz, sukaldera abiatzen zara.

James hilda dago! Nola izan liteke? 竊単istak zure kabuz bilatzeko joan 2.orrialdera. 竊単oliziari deitzeko joan 9.orrialdera.

1


FBI-an lan egin zenuen aberats bilakatu aurretik, beraz, James zure laguna zenez, zuk kasuarekin aurrera jarraitzea erabakitzen duzu. FBI-ko antzinako lankideengana joaten zara, eta zure kasuan laguntzeko eskatzen diezu. Bertan, zure nagusia zena hurbiltzen zaizu. -Kaixo lagun! Orain dela asko ez zaitugula ikusten!erantzute dizu.

-Bai, bai, egia. Agian gehiagotan hemendik etorri behar naiz bisitatxo bat egitera窶ヲ Baina beno, harira noa, nire, nire -hasi zara esaten totelka-nire maiordomoa James hil egin dute!-azaltzen diozu Bethri.

竊単asa hurrengo orrialdera

2


-Barkatu‌ Asko sentitzen dut. Laguntza behar duzu ezta? Zertan lagundu al zaitugu? -Ba hilketaren konponketan parte hartzea gustatuko litzaidake -erantzun diozu erdi negarrez. -Ez dakit horrelakorik egin dezakegun, baina lagundu al gaituzu. -Ondo da, eskerrik asko.

-Ez horregatik, baina norekin joan nahi duzu? →Bethrekin joatea erabakitzen baduzu joan 5. orrialdera →Joshrekin joan nahi baduzu joan 8.orrialdera

3


Jamesen emaztearen etxera joaten zara poliziekin. Poliziek galdera batzuk egiten diete Kateri eta bere semeari Mikeri. Ez dituzu ondo ezagutzen eta ez dakizu egia esaten ari diren ala ez, baina inspektoreak egia esaten ari dela pentsatzen dute, orduan ez zara horretaz kezkatzen. Asteak pasatzen dira eta Josh eta Beth (FBIkoak) ez dizuete kasuaren berririk ematen.

→Komisariara joan nahi baduzu eta exijitu berriak ematea zoaz 15.orrialdera. →Itxaron nahi baduzu berriak eman arte zoaz 28. orrialdera.

4


Beth betidanik zure lagun mina izan da, beraz berarekin konpondu nahi duzu arazoa. Etxera limusinan joaten ari zaren bitartean, beste kotxe bat zure autoaren aurre aurrean jartzen da, eta bertatik guztiz beltzez jantzita dauden 3 gizon indartsu ateratzen dira, eta hau diote: -James lehenengoa izan zen, beraz, orain zure txanda da.

Ez dakizu zer egin, bolantea hartu eta ihes egin, ala kotxean duzun pistola hartu eta beltzezko pertsonei mehatxatzea. →Ihes egitea erabakitzen baduzu joan hurrengo orrialdera. →Pistola hartzea erabakitzen ba duzu joan 10.orrialdera.

5


Ihes, bolantea hartu eta korrika, kotxea berriz martxan jartzen duzu. Pedala zapaldu eta errepidetik ziztu bizian joaten zara. Bidea bi zatitan banatzen da. →Ilunpetik joan nahi baduzu, joan 14. orrialdera →Bide ezezagunetik baina argitsutik joateko joan 7. orrialdera.

6


Bide ezezagunetik joatea erabaki duzu, beste aldea oso arriskutsua zen, ezer ikusi gabe.

Azkenean beltzezko pertsonek galdu egiten zaituztete, ez dakite non zaudeten, beraz etxera abiatzen zara.

Pijama jantzi, eta oheratu egiten zara. Hurrengo egunean, Bethrekin elkartzen zara, adostutako moduan. Bi pertsona susmagarri aurkitu dituzue. →Jamesen emazte ohia galdekatuko baduzue joan 18. orrialdera. →Jamesen semeari galdekatuko badiozue joan 19. orrialdera.

7


Joshekin joango zarela erabaki duzu, Beth oso lanpeturik baitago.

Hurrengo egunean elkartzen zarete berriz. Lehendabizi, zure etxera zoazte. Sukaldean zaudete. Odola guztia lurretik dago.

Zuk ez duzu ezer ukitu aurretiaz, ez duzu pistarik galdu nahi eta. Ez dakizue zerekin hasi pistak bilatzen. →Hildako gorputza aztertu nahi baduzue, joan 12. orrialdera. →Sukaldera aztertzen hasi nahi baduzue joan 13. orrialdera.

8


Poliziari deitzen diozu eta galdera asko galdetzen dizkizu hildakoari buruz. -Emaztea al zeukan Jamesek? Etsairik ahal zeuzkan?Zuk bi galderei baietz erantzuten diezu eta orduan poliziek zu erabakia hartzeko agintzen dizute. Ez dakizue zer egin, edo bere emaztearekin hitz egin lasaitzeko edo kasuarekin jarraitzea.

→Etsaia bilatu nahi baduzu joan 11. orrialdera. → Emaztearekin hitz egin nahi baduzu joan 4. orrialdera.

9


Pistola hartzea ideiarik onena dela uste duzu, baina errebolberra hartzerakoan, hiru gizonek euren armak soinean dituztela konturatzen zara, orduan Bethri ez mugitzeko xuxurlatzen diozu, kontu handiz bere derringerra hartzeko ere. Haiekin hitz egiteko aholkatzen dizu Beth, baina ez dakizu zuekin arrazoitu nahiko dutenik - Nortzuek zarete? Norentzako lan egiten duzue?-galdetzen

diezu. Baina beraiekin ez dago arrazoitzeko modurik. Erdiko gizonak pistolarekin apuntatzen zaitu eta bularrean min gogor bat sentitzen duzu. Haien lana lortu dute. AMAIA

10


Etsaia Drew izena du, eta zu eta Beth (FBIko bat) inspektorearekin batera beraren etxera zoazte. Bertan zaudetela etxe barruan sartzen zarete,inork ez dagoela ohartu ondoren etxea guztiz behera aztertzen duzue. Beth odoleztatuta dagoen laban bat aurkitzen du, zorionez arrasto bat dago eta laborategira eramaten dute NAN-a ateratzeko. Etxetik irteten zarete eta bat batean

etsaia zuen begi-bistan dago. Korrika egiten hasten zarete bere atzetik eta harrapatzea lortzen duzue. Drewri galderak egiten hasten zarete, baina pista hau da urratsaren NAN-a Parisetik dagoen gizon batena da. 竊単arisera ez joatea egokia ikusten baduzun joan 23. orrialdera. 竊単arisera joatea egokia ikusten baduzun joan 17. orrialdera.

11


Hildako gorputza aztertzea erabaki duzu datu esanguratsuagoak izan lituzkeelako. Ikerketa egin ondoren, James en lepoan zuntz sintetiko urdin batzuk ikusten dituzu eta Beth ohartarazi egiten duzu. Analisia egiteko eskatzen duzu. Max Smithen hatzaztarnak daude. Jamesen auzokoa da. Eta galdeketa egitera joaten zarete.

Max, gaur bertan goizeko 11ketan bidaiatu da Alabamara eta bera aurkitu nahi ba duzu, horra joan beharko zara. →Trenez joan nahi baduzu joan 29. orrialdera. →Auto-stop eginez joan nahi ba duzu joan 30. orrialdera.

12


Sukaldeko pistak bilatzea aukerarik honena dela erabaki duzu, eta hilketaren agertokian pistak bilatzen hasten zarete. Jamesren ondoan, hile batzuk daude, oso luzeak eta ilegorriak. Analisi bat egitera bidaltzen duzue pista. Ordu bat geroago, erantzuna duzue. Mary Adams-en hilea da, Jamesen semearen neskalaguna.

Mary aurkitu behar duzue, salatu ahal izateko. Baina Estatu Batuetan dago orain. Duela 2 egun joan zen hara, beraz ezin zen bera izan. Baina bere mugikorreko mezuak ikusten, pista bat lortu duzu, Mikekin Jamesi buruz hitz egin zuten, eta Mike, James gorroto zuela zirudien mezu haietan. →Joan 25. orrialdera.

13


Ilunpetik joatea erabaki duzu, izan ere, bide hori jada ezagutzen duzu. Kotxeko argiak pizten saiatzen zara baina ez duzu ezer lortzen. Badakizu, kalea gutxi barru berriz bananduko dela, baina ez dakizu noiz zehazki, ez baiduzulako ezer ikusten. Azkenean paretarekin talka egiten duzu. Kotxea eztanda egiten du.

Gero eta gutxiago entzuten duzu, bolumena jaitsiko balute bezala. Azkenean badakizu zer gertatuko den. James bezala amaituko duzu.

AMAIA

14


Komisariara sartzen zara oso haserretuta. Joshri eskatzen diozu nolabaiteko informazioa ematea. Ezetz esaten dizutenean oihukatzen hasten zara, orduan Beth lasaitzeko eskatzen dizu eta ur edalontzi bat ematen dizu.

→Ur edalontzia edan eta lasaitu nahi baduzu zoaz 24. orrialdera. →Ohiukatzen jarraitu nahi baduzu kasuaren berriak emateko zoaz 21.orrialdera.

15


Sydneyn Jamesen lehenengo bizitza ikertzen aritzen zara Beth eta Josh-ekin. Itxaropena galduko duzunean ohartarazten zara James gaztea zenean Sydneyn egon zela bizitzen eta apustuzalea izan zen, orduan hipodromora joaten zarate. Gogoratzen zara James izeneko apustuzale batetaz? -galdetzen diozu hango langile bati. Bai, oso txarra zen zaldien lasterketan apustuak egiten eta diru asko zor zuen- komentatzen

dizu hipodromoaren langile batek. →Zoaz 55. orrialdera

16


Parisera joaten zarete, gizona aurkitzeko asmoz. Bertan hango poliziekin kontaktuan jartzen zarete inspektorea eta zu. Komisarian zaudetela poliziek Pariseko gizonaren izena esaten dizuete. Gizonak Pierre du izena eta taberna batean lan egiten du. Aurkitutako labana taberna horretakoa da. Zuk eta inspektorea kritikari gastronomikoz pasatzen

zarete Pierre susmorik ez izateko. Bazkaltzen amaitzen duzuenean, sukaldera sartzeko baimena eskatzen duzue. -Kaixo, eguerdion sukaldea nola dagoen ikustea gustatuko litzaiguke, azken apunteak hartzeko. -Bai, noski baietz. Sukaldean sartzen zarete baina ez duzue ezer aurkitzen orduan Pierre ez duzue erruduna izendatzen. 竊単asa 26.orrialdera.

17


Jamesen emazte ohiarengana joaten zarete. Hau esaten diozue segurtatu nahian: -Megan, ba al dakizu James hil egin dela? -Zer, nola izan liteke? Ez da broma izango ezta?Ez ezin da izan!- erantzun dizue larrituta- ez mesedez ez horrelakorik esan! -Barkatu baina badirudi atzo hil egin zutela.-gehitzen duzu.

-Ez! Ez! Ni oraindik maite nuen! Baina bera ez zidan maite eta orduan‌! Ez. ezin da izan!- Bera ez du gertatutakoa onartu nahi. Beraz badakizue bera ez zela izan.

→Joan 27. orrialdera.

18


Jamesen semeari, Mikeri, galdeketa egitea erabaki duzu. Bere etxera joaten zarete, eta galdeketarekin hasten zarete: -Egunon, FBI-koak gara eta zure aitaren hilketagatik etorri gara. Galdera batzuek egitea gustatuko litzaiguke.adierazten diozu.

-Bai, bai, aurrera. Eseri egiten zarete eta Beth galdeketarekin haste da: -Harreman ona al zenuen zure aitarekin? -Bai...

竊単asa hurrengo orrialdera

19


-Non egon zinen atzo hilketaren orduan? -Ez al zaudete pentsatzen nire aita hil nuela ezta?Harridura aurpegia jartzen du Mikek. -Egia esanda‌ -Ezin dut sinetsi!- jarraitu zuen Mikek. -Ziur gaude zu izan zarela. Orain probak bakarrik behar ditugu.- esaten diozu. Batbatean negarrez hasten da,

orduan, hau jakinarazten dizue: -Nire aita, ez zegoen inoiz nirekin, eta horregatik gorroto egiten nuen! Lehen gezurra esan dut. Bera nahi zuena egiten zuen. -Ez bera niretzako lan egiten zuen zu mantentzeko - erantzuten diozu. →Joan 22. orrialdera.

20


Ezin zara lasaitu,orduan Josh jotzen duzu eta kartzelara eramaten zaituzte polizia bat jotzeagatik. Poliziak dituen pistak ez dute inora eramaten, zu zara James hil ahal zuen pertsona bakarra,gainera ez duzu koartadarik. Zu dakizu ez duzula hil baina kartzelan urteak geratuko zara James hiltzeagatik. AMAIA

21


-Niri ez zidan hori esan! Parrandan joaten zela pentsatzen nuen eta ez zidan inoiz esaten nora joaten zen! -Zer esan nahi duzu horrekin? Zure aita hil al zenuen? -Bai! Baina, baina, ez nekien orain esandakoa! Ez nekien, ez, ez‌! -esaten du negarrez. Orduan, kartzelara eraman dugu, damututa, negarrez eta aita gabe. AMAIA

22


Parisera joan beharrean Tokiora joatea erabakitzen duzu.Bertan James familia duelako.Egun horretan inspektorea eta zu familiaren etxera zoazte eta han egonda familiakoek jatera gonbidatzen dizuete.Etxe barruan zaudete eta pista aurkitzen hasten zarete. Familiakoei galdeketa bat galdetzen hasten zarete.Galdera batean konturatzen zarete James ume bat zuela Mike deiturikoa.

→Etxera joan Mike atxilotu bahi da duzu joan 36.orrialdera. →Etxera joatea erabaki baduzu joan 37. orrialdera.

23


Ur-edalontzia edan eta lasaitzen Zu baietz esaten diozu eta Sydneyra joaten zara bi zara. poliziekin. -Ulertzen dut zu haserretuta egotea, kasuaren berriak emango dizkizugu -esaten dizu Beth →Zoaz 16. orrialdera. -James Sydneyra bidaiatuko zen norbait ikustera eta horra joan behar gara ikertzera -aitortu dizu Josh marmarka. -Gurekin joan nahi duzu?galdetzen dizu Beth

24


-Nire aita beti parrandan zegoen! Ez zuen inoiz denbora niretzako eta bere emazte berriarekin zegoen denbora osoan! Egoera horretaz ihes egin nahi nuen! -Eta zure aita hiltzen egoera horretaz ihes egiteko aukera honena zen, ezta?-moztu diozu Mikeri. Mike haserre negarrez hasten da.

-James Mooreren hilketagatik atxilotuta geratzen zara. Azkenik oso lan gogorra egin eta gero, erruduna aukitu duzu. AMAIA

25


Hotelera itzultzen zarete eta deskantsu bat hartzen duzue. Momentu horretan telefonoa entzuten da. Komisariakoak dira hau esanez: -Pierre norbait hil du baina ez da James. -Oraintxe bertan egon gara berarekin eta erruduna ez zela ohartu gara baina zurea entzunda gero berarengana goaz atxilotzeko.

-Ederki Kotxea hartzen duzue tabernara joateko Pierre atxilotzeko. Pierre ordurako ihes egin du eta zu beraren atzetik zoaz. Kantoi batean amaitzen duzu eta Pierre arma bat du eskuartean. Zu babestera zoaz bitartean tiro bat jasotzen duzu bihotzean. AMAIA

26


Bapatean oso urduri jartzen da, eta labana bat hartzen du. -Lasaitu mesedez.behartzen diozu ahots suabearekin eta problemarik ez duzula nahi adieraziz.Guk laguntzeko etorri garaMeganek ez dizu esaldia amaitzen uzten. -Zuek izan zineten James hil zenutenak!- Oihukatzen du. Lehen ez diozue esan FBIan

lan egiten zenutela, eta agian hilko diozuela pentsatzen du. -Ez ez da horrela- Adierazten diozu, baina ez dizu kasurik egiten. →Megan lasaitzen saitzen baduzue joan 31. orrialdera →Labana kentzen saiatzen bazara joan 34. orrialdera

27


Asteak pasatzen dira eta ez duzu kasuaren berririk, inork ez du hilketa honi buruz hitz egiten, iruditzen zaizu jende guztia ahaztu egin duela. Batbatean Beth deitzen dizu eta egunean jartzen zaizu: Sukaldeko armairu batean ume baten hatz-marka ikusi dugu odolez zikinduta, ziur aski ume hori ikusi zuen nor hil zuen James.

Zure garbitzailearen etxean zaude mutiko hori bere semea baitzen. Andy traumatizatuta dago ikusi zuenagatik eta bakarrik hitz egin nahi du bere arreba Emmarekin. →Konbentzitu nahi baduzu bere arreba Andyrekin hitz egiteko zoaz 33.orrialdera →Nahiago baduzu zu Andyrekin hitz egitea zoaz 35.orrialdera.

28


Trenez joatea ideiarik honena dela pentsatzen duzue, horrela galtzeko aukera zaitezte duzue. Tren geltokira joaten zarete eta Alabamara joateko 2 txartel erostean, beltzez jantzita dauden 3 gizon trenera sartzen zareten arte jarraitzen zaituztete. Batbatean iskina batean zaudetenean, kasuari buruz zer dakizuen galdetzen dizuete. Ez dakizuela ezer esaten diezue.

Izan ere jaka barruan logo bat dutela ohartzen zarete. DARKNESS mafiaren logoa da, eta handik ihes egiteko aukeratan pentsatzen hasten zara. James, maiordomoa baina zehozer gehiago zela dirudi.

→Zoaz 32.orrialdera.

29


Auto-stop eginez joatea erabaki duzu, errepidearen kanpoaldean jartzen zarete eta hatz lodia igoz, ea kotxe bat noiz gelditzen den itxaron egiten duzue. Bapatean auto zahar bat gelditzen da zuen aurrean, barruan lagun talde bat dago, eta igotzeko gonbidatzen zaituztete. Ezin duzue denbora gehiago galdu beraz kotxera igotzen zarete.

-Nora joan nahi duzue?galdetzen dizue senideetako batek. -Alabamara joatea gustatuko litzaiguke, zuen bidearekin bat eginez gero. Ez dizuete erantzuten... →Zoaz 40. orrialdera.

30


Megan lasaitzen saiatzen zara. Pausu bat atzera ematen duzu eta nor zareten azaltzen diozu: -Guk FBIkoak gara, et ez zaitugu minik egingo, benetan, James nor hil duen jakin nahi dugu, hori bakarrik.- Megan pentsakor gelditzen da. Azkenean labana askatu eta negarrez lurrera jauzten da. Ezer esan gabe joan egiten zarete.

Mikeren etxera joatea erabakitzen duzue. Bidean, ilunpean, berarekin aurkitzen zarete, eta hau esaten dizue: -Zuek hurrengoak zareteBat-batean gasolina lurrean ikusten duzu, eta Mikek sua botatzen du lurrera. Sugarretan zu eta Beth desagertu egiten zarete. AMAIA

31


Mafia batean sartuta zegoen, beharbada diru gehiago lortzeko edo auskalo zergatik izango zen. -Jamesen hilketagatik justizia bilatzera etorri gara eta hori lortzeko behar duguna egindo dugu-jakinazten dizuete. -James? Nor da James? Zeri buruz hitz egiten ari zarete?harridurarekin galdetzen diezue nortzuek zareteren ez jakiteko.

-Zu, James nagusia zinen eta dakizun guztia esatn ez badidazu‌ PUM!! oso gogorra entzuten da, Joshen burua zulatu duen bala bat tiro egin dute. Ez dizute denborarik eman erantzuteko zaku handi batean sartu zaituztenean. Haien biktima zara. AMAIA

32


Emma konbentzitzen duzu -Ni hil nuen nire aita, dibertitzen bere nebarekin hitz egiteko. ematen zuelako egunak eta niri ez Denbora luzez egoten dira zitzaidan kasurik egiten -aitortzen Andyren logelan itxita. dizu Mike Ateratzen direnean neskatoa -Zure aita ez zen parrandaz gertatutako guztia kontatzen joaten lan egiten bere dizu: familia dirua ahal izateko-Andy entzun zuen Jamesi ezeztatzen duzu gizon batekin hitz egiten eta maiordomoa “Mike� oihukatu Hau esatean Mike txundituta geratzen da.Mike kartzelara zuen-esaten dizu Emma eramaten duzue eta han ematen du Mikeren etxera joaten zarete bizitzaz garatzen zaion denbora. bera atxilotzera.Mike AMAIA negarrez hasten da

33


Labana kentzen saiatzen zara, burua galdu duela pentsatzen duzu. Suabe suabe hurbildu egiten zara eta Meganek mehatzatzen zaitu. Beth oso urduri jartzen da eta korrika berarengana hurbiltzen da. Meganek labankada bat ematen dio eta Beth odola galduz hil egiten da. → Hies egitea erabakitzen baduzu joan 38. orrialdera.

→Megan lasaitzen berriz saiatzen bazara joan 39. orrialdera.

34


Pentsatzen duzu zu zarela pertsonarik aproposena Andyrekin hitz egitko eta bere logelara sartzen zara. Sartzen zarenean Andy negarrez hasten eta berarekin berba egin nahi duzunean oihukatzen dizu azkenean logelatik joaten zara. Emma bidaltzen duzu berarekin hitz egiteko baina neskato joaten denean Andy urkatuta aurkitzen duzu.

Andy hilda, kasua konpondu gabe geratzen da.

AMAIA

35


Ni eta inspektorea komunetara Etxera heltzean Mike goaz eta Mike irteten denean aurkitzera joaten gara. Mike atxilotzen duzue.Eta komisariara alde egin du eta gu bere bila joaten zarete eta Mike kartzelan goaz. Barraketa dagoen parke sartzen da alegia.Egun gogorra batera sartzen da, jende asko izan denez etxera zoazte dagoenez oso saila da bera aurkitzea gainera arropaz aldatu deskantsatzera. da. Noria batean igotzen da,gu ezkutatzen gara bera noriatik jaisten denean Mike harrapatzeko. Mike tontoa ez denez gure plana asmatu eta hies egiten du. Mike noriatik jaisten da eta komunetara doa. AMAIA

36


Hegazkina hartzen duzue etxera itzultzeko,bertan Mike atxilotzeko. Hegazkina lurperatzen da eta irtetera zoaztenean ateak ez dira zabaltzen orduan barruan gelditu behar zarete denbora batean.Hegazkin barruan zaudetela hilketari buruz hitz egiten hasten zarete,eta ezin duzue sinistu zergatik hil du bere aita.

Hegazkin barruan zaudete eta neska bat zorabiatzen da, barruan gaixotasun larria eta kutsagarria dagoelako.Batbatean bidaiariak hiltzen hasten dira zu eta poliziak gaixotzen zarete eta azkenean zu hiltzen zara

AMAIA

37


Ihes korrika egiten duzu. Megan etxetik eskopeta batekin ateratzen da, eta tirokada bat entzuten duzu. Ez zaitu eman. Berriz beste tirokada bat entzuten da. Oraingoan oso hurbil egon da. Nonbaiten babestu behar zara.

→Kotxe baten atzean jartzen bazara joan 43. orrialdera. →Basora joaten bazara joan 41. orrialdera.

38


Megan berriz lasaitzen saiatzen zara. Megan izutu egiten da. Azkenean labana kentzen diozu, eta Bethen hilketagatik atxilotzen diozu. Oso triste zaude, baina kasuarekin jarraitu behar duzu. Mikerekin hitzegiten duzu, eta bara negarrez hasten da: - Ama kartzelan dago, eta aita hil egin dut! Benetan tentela naizela! - Zer esan nahi duzu horrekin? Zure aita hil egin zenuen?

-galdetzen diozu - Bai! Baina merezi zuen! Alfer bat zen! - Ez hori ez zen horrela!Mikeri, zu zauden gelatik ateratzen dute ezer gertatu baino lehen eta horrela aimitzen duzu kasua, bi lagun hilda dituzula. AMAIA

39


Nolabaiteko mesfidantza sentitzen duzu erantzun ezagatik. Semeekin hitz egiten hasten zarete, Ben eta Holly. Oso jatorrak eta berritsuak dira, bidaia motzago egiten laguntzen dizuete, baina, bat-batean, kotxea gelditzen da. Kotxetik irteteko eskatzen dizuete, Kansasen zaudete Alabamatik oso urrun. Nola bueltatuko zarete?

-Nire ustez autobus bat hartu beharko genukeaholkatzen dizu Joshek.

→Zoaz 42. orrialdera.

40


Basoan barneratzen zara. Megani begiratzen diozu, kontuz ibiliz bera zuri ez ikusteko. Arkupean eseri dela ikusten duzu, behatzen dabil. Ibili eta ibili egiten duzu, aterpe baten bila, eta lortzen duzun bakarra galtzea da. Hurrengo goizean esnatzen zara. Guztiz gosetuta zaude. Azkenean errepidea ikusten duzu, eta norbaitek bere kotxean jasotzen zaitu. Basorantz begiratzen duzu bidaia laburrago egiteko eta

bat-batean norbait ikusten duzu basoan. Mike da! Zer egongo da egiten bertan? →Kotxetik jaisten bazara joan 44. orrialdera. →Kotxean geratzen bazara joan 43. orrialdera.

41


Joshek arrazoia dauka. -Baina dagoenerako ezin dugu kasuerekin jarraitu pista guztiak Floridan utzi ditugulako-gehitzen duzu. -Zehozer egin beharko dugu, ezin gara hemen geratu bizitzen!!-kexatzen da Josh. -Ideia harrigarria benetan, gurekin bizitzen gera zaizteiradoki egiten dizue Hollyk.

-Eskerik asko, pentsatuko dugu, eta segituan erantzun.lasaitzen du Josh. -Zer egin zure eskuetan utziko dut-azaltzen dizu Josh. →Kansasen bizitzen geratu nahi baduzu joan 49. orrialdera. →Alabamara bueltatu nahi baduzu zoaz 51.orrialdera.

42


Kotxean gelditzen zara. Bat-batean, bide misteriotsu batetik sartzen da kotxea. Berriz gidariari begiratzen diozu. Megan da! Amildegi batera abiatzen zarete! Eta ezin zara kotxetik jaitsi. Kotxearen barruan zaudete biak, 3 kilometroko jausi batean, amildegiaren amaieran heriotza ikusiz.

AMAIA

43


Kotxea astiro doa beraz salto egiten duzu. Basotik korrika zaude, baina Mike ikusi zaitu eta korrika irten da. -Nora zoaz!-oihukatzen diozu.-Zure amaren etxera al zoaz?- Azkenean harrapatzen duzu, lurrera jausten zarete eta berriz galdetzen diozu: - Nora zoazela?!

- Nor zara? Zer nahi duzu?Ahaztu egin duzu Mikek ez dakiela nor zaren. - A bai, barkatu. Zure aitaren hilketaren kasuan parte hartzen ari naiz. Zer zeunden egiten hemendik? - Amaren etxera nihoan.

→Joan hurrengo orrialdera

44


Mike-en etxera zoazte eta galdeketa bat egiten diozu. -Etxean egon zinen zure aita hiltzen zuten bitartean? -Ez, lagun batzuekin egon nintzen.Momentu bat,ez duzu pentsatzen ni nire aita hil dudala? -Susmoak ditugu,ez duzu koartadarik. Mike isilik geratzen da,eta zu bilurrak hartzen dituzu eta komisariara joaten zarete.

Bertan Mike orduak pasatzen ditu gela batean sartuta.Azkenean aspertzen da eta hau esaten du: -Egia esan behar dut,ni nire aita hil nuen.Alfer bat zelako eta gauen hortik joaten zen eta ni bakarrik uzten zidan. -Egia esanez zure aita gauetan lanera joaten zen dirua etxera ekartzeko,zu bizitza on bat izateko. AMAIA

45


Bost umeak askatzen dituzu eta leihotik aterako zarenean Eddy ikusten zaitu eta elastikotik harrapatzen zaitu.Lehen zeuden aulkira lotzen zaituzte baina orain korapiloa askoz indartsua lotu dute. Hil behar dugu,bere erruz umeak ihes egin duteoihukatzen du Bryan haserretuta Ez,amaiera hobeago bat bururatzen zait-adierazten du Eddy

Aste bat geroago Arabiako agintari bati saltzen zaituzte esklabo bezala Berarentzat lan egiten ematen duzu zure egun guztiak AMAIA

46


Bryan eta Eddy-ren etxera joaten zara zu bakarrik.Etxe ez zainduta dirudi,altzariak oihal batez estalita daude eta ez dago argi elektrikorik. Logela batean sartzean hiru ume ikusten dituzu aulki batzuetara lotuta. Bapatean Bryan eta Eddy ehun bat jartzen dizute ahoan eta pixkanaka pixkanaka lokartzen zara. Aulki bati lotuta esnatzen zara, Bryan eta Eddy erreskate bat eskatzea erabakitzen dute aberatsa zarela jakitean.

→Zoaz 54. orrialdera

47


Komuneko leihotik salto egin eta korrikan ibiltzen zara landa batetik errepidea aurkitu arte. Autostop egiten duzu eta norbait gelditzen denean gidatzaileari bizitako abentura guztia kontatzen diozu eta segituan polizia-etxera eramaten zaitu. Poliziak bi gizonak atxilotzen dituzte.Umeak esklabo bezala salduko zuten baina zuri esker haien familiekin itzuli dira.

Hotelera bueltatzean zarenean polizia aurkitzen duzu eta esaten dizute Josh eta Beth hil egin dutela. Poliziari dakizun datu guztiak ematen diozu. →Zoaz 53. orrialdera.

48


Kansasen bizitzen geratuko zaretela erabakitzen duzu dagoeneko ezin duzuelako kasuarekin jarraitu, eta Alabamara bueltatzeko modurik ez duzuelako. Beraz Kansasen bizitzen geratzen zarete Ben eta Hollyren senideekin, Millen familiarekin. AMAIA

49


Beth eta Joshekin joaten zarete segundu batzuk geroago mafiaren agintariaren etxandira. hiltzen zara odolustuta Atea zabalik dago eta entzuten AMAIA da agintariari eta bere morroiari bere legez kanpoko negozioz hitz egiten, Josh bere mugikorra ateratzen du eta hizketaldi osoa grabatzen du.Bat-batean gizazain batek ikusten zaituzte eta armaren tirabidean ipini.Tiro egiten eta bala bihotzean ematen zaitu,

50


Alabamara bueltatzea erabaki duzu Jamesen hilketagatik mendeku hartu nahi duzulako. Alabaman hordu batzuk geroago, kale itsu batean bilatzen egon zaren gizona ikusten duzue, Max horretan korrika dago. -Max Smith FBI-koak gara eta Jamesen hilketari buruz hitz egin nahi dizugu. -Deiadar egiten dio Joshek.

-Bapatean Max, gelditu eta garrasi egiten hasten da. -Ezin da izan! Kasu egin beharko zidan! Mafiatik ateratzeko agindu nion, baina dirua behar zuenez ez zidan kasurik egin!- ohi egiten du erdi negarrez. Zoratu egin dela dirudi, eta poltsikotik mizto bat atera eta bioi hiltzen zaituzte.

AMAIA

51


Kotxerantz abiatzen zara. Ez dakizu zer egin, oso urduri zaudelako. Bat-batean, kotxearen motorra entzuten duzu. Megan kotxean sartu da eta arrapatuko zaitu! Korrika ateratzen saiatzen zara baina kotxea azkarregia da. Zuhaitzera igotzen saiatzen zara, baina beranduegi da eta Meganek arrapatu egiten zaitu.

AMAIA

52


Mafiaren agintariari kondenatuko dute bi poliziak hiltzeagatik zu epaiketan haren kontra deklaratzen baduzu.Epaiketa amaitzean Miamira bueltatuko zara eta han zure kabuz jarraituko duzu Jamesen hilketa ikertzen.Oso nekatuta zaude eta ohera sartzen zara lo egiteko.Bat-batean norbait kuxin bat jartzen dizu ahoan,

ezin duzu arnastu, iratzargailuarekin jotzen diozu,baian beranduegi da, dagoeneko hilda zaude.

AMAIA

53


Ordu batzuk pasata eta gero gizonak borrokatzen hasten dira haien artean sukaldean eta zu joateko aukera ikusten duzu. Eskumuturrekin indarra egiten duzu korda apurtu arte. Umeak askatu ahal dituzu baina ez dira oihurik entzuten laster etorriko dira gizonak, ez dakizu zer egin.

→Ume guztiak askatu nahi badituzu zoaz 46.orrialdera. →Komuneko leihotik ihes egin nahi baduzu zoaz 48 orrialdera.

54


Nori zor zion dirua?-jarraikitzen duzu. Lehen hemen lan egiten zuten bi mutilei, Bryan eta Eddy-ri, baita mafiari, baina hobeto mafia ez baduzu ikertzen oso arriskutsua ba da.-gomendatzen dizu langilea. →Bryan eta Eddy zu bakarrik ikertu nahi badituzu zoaz 47. orrialdera. →Zu bakarrik mafia ikertu nahi badu zoaz 50.orrialdera.

55


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.