Burdinen arteko herria

Page 54

60

Ehunka ziren Puertoko errejimenari aurre egiteko arrazoiak, baina presoen artean sentsibleenak bi ziren: senideek jasan behar zuten egoera, alde batetik, eta zigor-epeak pasatzeko kartzela hartan egokitu zuten isolamenduzko modulua bestetik; usategia deitzen genuena, alegia. Haraino ailegatzeko, hirugarren solairurako eskailerak igo behar genituen, kartzelako kupula mehatxugarriaren azpian zegoen-eta izuikararen ganbara. Bertan ikusi, entzun eta pasarazikoak deskribaezinak dira. Hainbeste ziren non, 1983. urtean Intxaur azal baten barruan izeneko idazlan kolektiboan kontatzen baitziren euskal preso politikoek bertan emaniko lehen hamabi orduak. Mespretxua eta laidoan iaioak, zigor-modulo hartan jaun eta jabe jarduten zuten lehen aipatutako basapiztiak. Ohiko bisitaria zen Iñaki Ojeda Txapel, poliziak 1984an Gurutzetan erail zuen gudaria, eta ziega haietako argi eskasarekin idatzi zituen olerkirik hunkigarrienak.

No me callarán El día que se acabe la tinta de mi pluma escribiré con mi sangre, la usaré en el papel. Cuando se me acabe el papel escribiré la sangre sobre mi carne Pero nunca me callarán.

Berak aurkitu zuen kartzelarien harrokeria zilipurdikatzeko modu eraginkorra. Begizulotik behatzen topatuz gero, lotsarazten zituen lizunkeriak eginez, edota, azeri-azeri, horren zorrotz zaintzen zuten idazkien kariaz, adarra jotze franko egiten zien: ezustean bezala, erortzen uzten zuen bere patrikatik ondo bildutiko paper txikia. Presoen arteko barne komunikaziorako mezu bat harrapatzeko ustearekin funtzionarioa korrika etorri, lurretik jaso eta, zabaltzerakoan, zera irakurtzen zuen lelo aurpegiarekin: "izorra hadi, ergel halakoa!". Txapel usategira zihoan segituan,… baina irribarrea ezpainetan.

Burnien arteko herria


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.