Burdinen arteko herria

Page 47

IV. Euskal preso politikoen historia Bigarren epealdia 1978-1983

hura ahaztuezina izan zen garai hartan bertan zeuden Isidro Etxabe eta I単aki Agirre euskal preso politikoentzat. Lehenak komisaldegian bertan ikusteko parada izan zuenez, saminaz gogoratu zuen elkarri emaniko azkeneko begiratu zorrotza: Komunera ninderamaten batean ikusi ahal izan nuen. Gurpildun aulki batean eserita. Haren irudia barrutik lehertutako pertsonarena zen. Atxilotu eta zortzigarren egunera, gu nahi adina txikitu eta gero, sotoan topatu nuen berriro. Argazkiak ateratzera eramanak gintuzten eta izutu egin ninuduen egoera hartan ikusteak. Epilepsia atake antzekoa eman eta lurrera erori zen, ahotik bitsa zeriola.

Hurrengo egunean, Carabanchelen jadanik, I単aki Agirre Errazkin euskal presoa eta Xoxe Lois Fernandez Gonzalez eta Lois Alonso Riveiro, Grapokoa eta PCE(r)-koa hurrenez hurren, Joxe Arregik azken arnasa eman zueneko lekuko zuzenak izan ziren. "Oso latza izan da" utzi zuen epitafio, torturen aurkako garraxia presondegiko galeria ilunetan barrena barreiatzen zela. Gure Kolektiboak erraietan sentitu zuen hilketa hura, komisaldegitik lagunak apurtuta etortzen ikustera ohituta bageunden ere. Latza izan zen guztiontzat. Gogorra bezain argigarria. Alta, zetorrena ere ez zen makala izango eta otsailaren 23ko autokolpearen ondotik gorriak ikusi genituen kartzela barruan, bai Sorian bai Carabanchelen sartu eta garbituko gintuztela sinetsita baikeunden. Juanito Carbajal Asturias Sorian zegoen gau hartan, eta haren testigantza honetan ondo laburbiltzen da saman labaina izatera sentitzera iritsi ginen ordu haietako gomuta: Garitetatik grisek holakoak ohiukatzen zuten: "garbituko zaituztegu; oraintxe sartuko gara eta ikusiko duzue!". Tentsio handiko unean izan ziren, eta gutako gehienak benetan etorri eta sakailduko gintuztelakoan geunden.

w

w

Carabanchelen antzekoak entzun behar zituzten kideek leihoetatik kartzelariak bildu eta isolatu ondoren, baina, geroago jakin denez, uste baino gertuago izan zuten herioaren sega. Izan ere, matxinatuen artean zegoen Pardo Zancada komandantea bertaratu baitzen kartzelako ateetan, pelotoi baten laguntzaz preso politikoak eraman eta afusilatzea agindua zuelarik. Azkenekoz, sarrerako guardia zibilek atzipen-agindua falta eta, batez ere, kolpearen badaezpadako etorkizuna aintzat hartuta, ez zituztela ateak zabaldu.

Irlandako haize zakarrak urratu zigun bihotza

1981eko martxoaren 6an, irlandar preso politikoek gose greba bati hasiera eman zioten kartzelako egoera salatzeko eta, batez ere, estatus politikoa berreskuratzeko. Apirileko hausteskundeetan, gainera, parlamentario aulkia lortu zuen horietako batek, Bobby Sands, eta honek egoera zailean

53 Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.