Kontu kontari ii

Page 1

KONTU KONTARI 2017/18 IKASTURTEA


KOMETA KOLORETSUA

Larunbat goizean nire leihotik begira nengoela, bizilagunen zuhaitz handian kometa koloretsu bat ikusi nuen. Ziztu bizian jantzi nintzen eta kometa hartzen saiatu nintzen. Altuegi zegoen. Orduan, trasterora jaitsi eta aitaren eskailera hartu nuen. Zuhaitzaren kontra jarri nuen eta kometa hartzera igo nintzen. Jaitsitakoan, hondartzara joan nintzen jolastera. Han nire lagun asko zebiltzan jolasean. Nire kometa ikusterakoan, harrituta gelditu ziren.

Alaitz Zelarain


IGANDEAN KAIAN

Igandean kaira joan ginen. Bertan komunetara joan, arropa aldatu eta bainu bat hartzera joan ginen. Baloi batekin paseak egin genituen eta tranpolin batetik bota. Karramarroak ere hartu genituen eta Rinspeed squada ( buzeatzen duen autoa) botatzen ikusi genuen. Gerturatu eta gidariari galdetu genion: - Ibil gaitezke? - Bale!-esan zuen gidariak. Gu han ibili ginen. Karramarro eta arrain asko ikusi genituen, baina txangurro batek gurpil bat puskatu zuen. Larrialdietatik oso erraz ateratzen ginenez, laster atera ginen egoera hartatik. Nire lagun baten aitak gurpila konpondu zuen. Gidariak eskerrak eman zizkigun eta joan egin zen. Esperientzia oso polita izan zen.

Danel Marcos


IZAR BATEN GAINEAN

Lehengo urteko gau batean, salto bat eman nuen eta izar baten gainean agertu nintzen. Han planeta pila-pila bat eta izar asko ikusi nituen. Nire ondoan Ilargia zegoen eta zein izen zuen, galdetu nion. Berak Ilargia esan zidan eta nik azaldu nion: - Nik Itsaso dut izena. Nirekin jolastu nahi al duzu? Berak baietz erantzun zidan eta abentura asko bizi izan genituen.

Itsaso Portugal


EIFFEL DORREAN GALDUTA

Kaixo, nik Klaudia dut izena eta oso pozik nago bihar Parisera joango naizelako nire gurasoekin. Lehenengo hotelean geldituko naiz lo egiten ( oso berandu aterako gara etxetik). Lo egin ondoren, Louvre museora joango gara eta azkenik, Eiffel dorrera joango gara. Ziur nago dena ondo aterako dela! Iritsi garenean, logura nintzenez, ohe gainean bota naiz lo egiteko, baina oso gaizki egin dut lo. Beraz, Louvre museora joan gara logura pila batekin. Ondo egongo ginela pentsatzen nuen, baina iristean jendez beteta dagoela, konturatu gara. Hortaz, Eiffel dorrera joan gara Louvre museoa ikusi gabe. Iristean, bertan ere jende pila bat dagoela konturatu gara, baina sartu egin gara. Hainbeste jende dagoenez, galdu egin naiz eta negarrez hasi naiz. Mutiko batek nire gurasoak topatzen lagundu dit eta lortu dugu. Paristik atera ondoren, inoiz ez naizela bueltatuko esan diet nire gurasoei.

Iker Unanue

NI EIFFEL DORREAN


Egun batean Paris bisitatzera joan behar genuela, pentsatu nuen. Nire ahizpari komentatu nion eta esan zidan: - Ni zurekin joan naiteke eta horrela Eiffel dorrera joan gaitezke. Bost egun pasa ondoren, Parisera joan ginen. Bi tren hartu behar izan genituen: bat hiru ordukoa eta beste bat bost ordukoa. Hara iritsi ginenean, hotelera joan ginen. Han dena utzi genuen eta Disneilandera joan ginen. Han bi egun pasa genituen. Beste hiru egunak Eiffel dorrean pasa genituen. Lehenengo bi egunetan oso ondo egon ginen, baina azkenengo egunean Eiffel dorrean galdu nintzen. - Laguntza, laguntza, galdu egin naiz!- oihukatu nuen. Gero, esnatu egin nintzen eta dena ametsa bat izan zela, konturatu nintzen.

Aitziber Goikoetxea

FESTA POLITA


Larunbatean Usuek bere festa prestatu zuen. Bera oso pozik zegoen eta hemezortzi pertsona gonbidatu zituen. Lagunak iritsi ziren, baina Ainhoa ez zen agertzen. Usue oso triste jarri zen eta negarrez hasi zen. Orduan, Sara, Ekhi eta Itsasok antzerki moduko bat egin zuten animatzeko. Gero, musika jarri zuten eta ezkutaketan jolasten hasi ziren. Batzuk ohean ezkutatu ziren, besteak eseraulkiaren eta armairuaren azpian eta beste batzuk, ordea, manta asko hartu eta azpian jarri ziren. Guztiek ondo pasa zuten. Usuek oso pozik bukatu zuen festa, baina‌ dena hankaz gora utzi zuten. Guztia jaso eta 17:00etan bakoitza bere etxera joan zen.

Maixa Aguirre

INTERNETEN GALDUTA


Bazen behin ordenagailuan jolastea asko gustatzen zitzaion mutil bat. Ile beltza zuen eta begi handiak. Egun batean, mutikoa ikastolatik itzuli eta gero, ordenagailuaren aurrean jarri zen eta bat-batean birus handi bat atera zen. Mutikoa harrapatu eta ordenagailuan barruan sartu zuen. Ordenagailuaren barruan hiru aste igaro eta gero, ordenagailutik atera zen. Egun hartatik aurrera ez zuen inoiz gehiago bere ordenagailua ukitu.

Ohiane Zhu

LARUNBATEKO FESTA


Larunbat batean festa sekretu bat egin nuen nire etxean nire ama eta aita afaltzera joan zirenean. Hamar lagun gonbidatu nituen etxera, baina nire amak eta aitak ez zekiten ezer. Lagunak etorri zirenean, txutxeak jan genituen. Gurasoak ez zeudenez, txutxeak eseraulkian jan genituen, telebista ikusi bitartean. Ondoren, futbola asko gustatzen zaidalako, futbolera jolasten hasi ginen eta telebista, nahi gabe, puskatu genuen. Baina ez bakarrik telebista, kajoiak, armairuak, nire gelako ohea‌ eta dena hankaz gora utzi genuen. Amak, aitarekin etorri zenean, esan zidan: - Zure lagunak etxera bidali oraintxe bertan!!!! Orduan, bakoitza bere etxera eraman nuen eta zazpi hilabetez Play4 gabe gelditu nintzen.

Ekhi Lopez

EIFFEL DORREAN GALDUTA


Eiffel dorrean galdu nintzen eta garrasi egiten hasi nintzen. Ez nekien zer egin eta jendeari galdetzen hasi nintzen. Eiffel dorrean zeuden guztiek frantsesez hitz egiten zutenez, inork ez zidan ulertzen. Nire aita eta amaren bila hasi nintzen. Gero, Parisen ez nengoela, nire ohean nengoela eta amets bat izen zela, konturatu nintzen.

Aroa Eceiza

IZAR BATEAN


Oso gaixorik nengoen; hain nengoen gaixorik, loak hartu baininduen. Izar batek eskua eman zidan eta ziztu bizian izar baten gainean nengoen. Izarrak zerura eraman ninduen eta han nire birramona eta birraitona zeuden. Horrek hilda nengoela esan nahi zuen!!!! Orduan, ohean esnatu nintzen. Dena amets huts bat izan zen.

Adei Celarain

GAU TRUMOITSUA


Behin, gau trumoitsu batean, bizilaguna lorategian zer edo zer lurperatzen ikusi nuen eta zer zen jakiteko gogoz gelditu nintzen. Egun batean esan nion nire buruari: - Zer dagoen jakin nahi baldin badut, arriskatu egin behar dut! Bizilagunaren lorategian zegoena ikustera beldurrez, korrika joan nintzen. Bat-batean zuhaixka baten moduko kalabaza bat ikusi eta lurrera erori nintzen. Orduan, zer lurperatu zuen ikusi nuen: landaretxo bat zen. Hori jakitean, lasai-lasai bueltatu nintzen etxera.

Aitor Del Rio

GAIZKA PARISEN


Bazen behin familiarekin Parisa joan zen Gaizka izeneko mutiko bat. Gaizkak lehenengo egunean Louvrera joan nahi zuen, baina bere gurasoek lehenago Sena ibaian ibiliko zirela, esan zioten. Buelta bukatutakoan, crepe bat jatera joan ziren Gaizka eta bere familia. Hurrengo egunean bai, Louvrera joan ziren. Sartu eta Monalisaren koadroa, argazkiak‌ ikusi zituzten. Azken eguna iritsi zenean, Eiffel dorrera joan ziren. Gaizkak euro batzuk eraman zituen eta dendara joan zen. Bere gurasoak puntaraino igo ziren bitartean. Gaizka galdu egin zela konturatu zenean, Eiffel dorretik jaitsi zen. Behera iristean, gurasoekin elkartu zen ordurako jaitsiak baitziren.

-

Peru Ibarbia

SALBATURIKO UNTXIA


Gau batean, izar baten gainean untxi bat ikusi nuen. Untxi hura oihuka ari zen eta oso kezkaturik nengoen. Momentu batean, kohete bat ikusi nuen eta untxia salbatzera zihoala ematen zuen. Bai, hala izan zen. Salbatu zuenean, behera ekarri zuen untxia. Orduan, ni oso pozik eta lasai gelditu nintzen.

Gaia Morris

INTERNETEN GALDUTA


Bazen behin, egun euritsu batean, ordenagailuan jolasten ari zen ume bat. Bat-batean, esan zuen: - Aaaaaaaaaa!!! Etxeko lanak ditut, egia da. Afrikari buruzko informazioa aurkitzen hasi zen. Bat-batean ordenagailua itzali egin zen eta bera interneteko jakerra zela, esan zuen. Umea orduan beldurtu eta mahai azpian ezkutatu zen. Ordenagailuak hitz egiten jarraitu zuen eta umeak “ kaixo�, esan zion. Botoi bat sakatzeko eskatu zion. -

Zertarako?- galdetu zion umeak. Ez al duzu Azukrezko kotoien mundura joan nahi? Bai!!!!-erantzun zion umeak. Orduan, botoia sakatu!- agindu zion. Bale!

Sakatu eta zulo batetik erori zen eta bere ohean azaldu zen lotan. Hurrengo egunean bere ametsa lagunei kontatu zien.

Eritz Azpeitia

INTERNETEN GALDUTA


Goiz batean, ordenagailuarekin jolasten ari nintzela, interneten sartu nintzen. Bat-batean, internetek xurgatu ninduen eta han nengoen ni galduta. Saiatu nintzen ateratzen, baina ezin nuen. Ez nekien nondik atera ziren, baina nire ondoan birusak zeuden. Birusek froga batzuk egiteko esan zidaten, bestela ezingo nuela eta internetetik atera. Froga asko egin nituen, eta azkenean, atera nintzen. Lortu nuen!!!

Aitor Garrido

DEN DENA HANKAK GORA UTZI NUEN


Egun batean, nire laguna eta ni nire etxean jolasten ari ginen. Nire lagunak katu bat zeukan eta nik txakur bat. Nire lagunak joko asko ekarri zituen nire etxera. Gauza guztietara jolastu genuenean, nire gelara joan ginen makinitarekin jolastera. Katuak txakurra ikusi zuenean, jolasten hasi ziren, baina momentu batean nire txakurrak koska egin zion hankan eta katua korrika hasi zen. Ni beregana joan nintzen, baina guztia hankaz gora utzi nuen nire lagunaren katuagatik. Gero, nire ama eta aita etorri ziren eta guztia jasotzeko eta zigortuta nengoela, esan zidaten.

Ekhi Reparaz

DENA HANKAZ GORA


Goiz batean nire arreba eta nire gurasoak erosketak egitera joan ziren. Ni bitartean gosaltzera joan nintzen. Bat- batean esnea erori zitzaidan eta nik ez nuen jaso. Gero, basoa erori egin zen. Nire hankak bustita zeuden eta ni telebista aurrera joan nintzen wiira jolastera. Orduan, mandoak ihes egin zidan eta telebista apurtu nuen. Eserlekua zikindu egin nuen. Nire gurasoen eta arrebaren arropa etxetik botatzen eta puskatzen hasi nintzen, baita ohean saltoka ere. Gero, nire lagunei dei egin nien eta etorri zirenean, beraiek txutxeak irekitzen eta lurra zikintzen hasi ziren. Ondoren, nire katua kaiolatik atera nuen eta hark almohadak eta alfonbra guztia apurtu zituen. Gero, bainerako iturria irekita utzi nuen, baita sukaldeko txorrota ere. Une hartan, norbaitek atea jo zuen, nire lagunak ezkutatu egin ziren eta katua kaiolan sartu nuen. Nire gurasoak ziren!!! Nik susto ederra hartu nuen den-dena hankaz gora utzi nuelako.

Ibai Oiartzabal

EIFFEL DORREAN GALDUTA


Nire lagunak eta ni Frantziara joan ginen P.S.G-ko jokalariak ikustera. Jokalariak ikusi baino lehen, ni Eiffel dorrera igo nintzen Frantzia oso ikusteko. Igotzen ari nintzela, Eiffel dorreko argi guztiak itzali egin ziren. Nik ez nuen tutik ere ikusten!! Mugikorra hartu nahi izan nuen nire lagunei deitzeko, baina ez zegoen!! Behin eta berriz begiratu nuen, baina mugikorra ez zen azaltzen. Orduan, bat-batean, argiak piztu ziren eta ez duzue imajinatuko non nengoen; P.S.G-ko futbol zelaian nengoen!!! Segituan konturatu nintzen zer pasatzen zen: partidua ikusi baino lehen, siesta bat egitera joan nintzen eta Eiffel dorrera nindoala amets egin nuen. Mugikorra lapurtu zidatenak nire lagunak izan ziren, broma bat egiteko. Azkenean, nire lagunek, lotan nengoela ikusita, kotxean sartu ninduten partidua ikustera joateko.

IĂąaki Donis

GAU TRUMOITSUA


Goizeko hirurak ziren eta soinu arraro asko entzun nituen. Leihotik begiratu eta bizilaguna lorategian zerbait lurperatzen ikusi nuen. Ez nintzen ausartu hara joaten. Hurrengo egunean, goizeko hamarretan edo hamaiketan, hara joan nintzen. Odolez beteta zegoen eta beldur handia nuenez, bueltatu egin nintzen. Egunak pasatu ziren, baina zer demontre lurperatu zuen pentsatzen jarraitzen nuen. Konturatu nintzen etxe arraro bat zegoela eta “x� arraro bat zuela goian. Hiru egun pasa ondoren, bizilaguna odoletan etxe arraro hartara joaten ikusi nuen. Gero, benda bat jarrita zuela ohartu nintzen eta momentu hartan konturatu nintzen egun hartan lurperatu zuena bere odolarekin zikindutako bendak zirela.

Gaizka Orkaiztegi


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.