Akta euskaraz

Page 1

JAKINTZA GURASO ELKARTEKO BATZAR OROKORRAREN AKTA ( 2012KO OTSAILAREN 17AN) Bertaratuak: 24. Delegatutako botoa: 1 Batzarra 19:30tan hasi zen. Aurreko batzar nagusiko akta batetik eta bestetik memoria eta ekintzen proiektuaren dokumentazioa partaideen eskuetan jartzen dira. Presidentak ongi etorria egiten du eta Juntako kideak aurkezten ditu. Idazkariak bileraren gai zerrendan ordena aldatu dela abisatzen du. Ikastolako web orriaren aurkezpena lehenengo puntura pasatzen da ikastolako zuzendaria eta web orriaren arduraduna bilera guztia zain ez edukitzeko. Bestetik idazkariak batzarraren metodologia azaltzen du. Arlo bakoitzeko arduradunak hitza hartuko du ekintzen memoria eta proiektuak azaltzeko. 1- WEB ORRIAREN AZALPENA Ikastolako zuzendariak eta I単aki Pagola web orriaren arduradunak web orria nola sortu eta garatu den azaltzen dute. Web orriko atalak erakutsi eta ikasleek egindako bideo bat erakusten du I単aki Pagolak nolako edukiak aurkituko ditugun adierazteko. Idazkariak azaltzen du GEtik web orria komunikazio tresna izatea sustatuko dutela www.jakintzaikastola.org 2-EKINTZA ETA PROIEKTUEN MEMORIA Arlo baloitezko arduradunek egindakoa eta egiteko asmoa dutena azaltzen dute. Akta honi atxikitutako dokumentuetan erabilitako power point eta textuak kontsultatu daitezke. -Kirola: taldeak eta ekintzak zehazten dira. -Goizeko Gela: zerbitzu hau zenbat jendek erabili duen zehazten da -Udako Taldeak: iazko datuak azaltzen dira. Asambladari jakinarazi zaizkio detektatutako hainbat arazo eta


proposatutako aldaketak . Kuotak igoko dira eta aurreinskripzioan ditu zati bat ordaindu beharko da -Olentzero: partehartze datuak eskeintzen dira eta txosten bat prestatzen ari dela aurreratzen da non zenbait hobekuntza planteatuko diren. -Danborrada: partehartze datuak eta Donostiako Haur Danborrada suspenditu zen egunean ( urtarrilaren 20an) hartutako erabakiak azaltzen dira. Danborrada batzorde iraunkor bat martxan jarri nahi dela iragartzen da , orain arteko dinamizatzailea izan den I単aki Etxezarretak ardura horiek uzteko gogoa azaldu du eta. 2012ko Danborrada laburbiltzen duen bideo muntaia proiektatzen da -Jaialdia: ekintza honen inguruan txosten monografikoa egin dela iragartzen da eta edari hornitzaileekin izandako arazoak konpontzeko hainbat aldaketa egingo direla iragartzen da. -Ikastola berria: presidentak eta idazkariak gai honen inguruan GEak egindako gestioak azaltzen dituzte. Gai horren inguruan bideo montaia proiektatzen saiatzen gara baina arazo teknikoak direla eta ezinezkoa gertatzen da. Bideo montaia aktari atxikituta bezala uzten da. -Korrika: Antiguatik Korrika 2011 pasatzean utzitako datuak azaltzen dira -Jangeletako greba: jangeletako grebak iraun zuen bitartean egindako ekintzak laburbiltzen ditu idazkariak. -Euskara ikastaroak: partehartze datuak eskeintzen dira. 3-EKONOMIA BALANTZEA Diruzainak kontuen egoera eta 2011-2012ko aurrekontua aurkezten ditu power point baten laguntzaz. Diru sarrera eta irteera nagusienak -GEak dituen bi kontu korronteetan- azaltzen dira bertan. Power pointa datu guztiekin akta honi atxikituta agertzen da.


Kontuak eta aurrekontuak baieztapenez onartzen dira 4-AURREKO AKTAREN IRAKURKETA ETA ONARPENA Baieztapenez onartzen da 5-GALDERAK ETA ESKAERAK Bertaratutako bazkide batek komunikabideetan irakurritako albiste bat aipatzen du, alegia, agian EHUk lurzoro bat uztiko ziola Jakintzari ikastola berri bat eraikitzeko. Galdera egin duenari erantzuten zaio EHUk lurzoro horretan eraikin berri bat egiteko erabakia hartu duela, beraz aukera hori itxita dago. Idazkariak gaineratzen du aurreko udal gobernuak egindako eskaintza egungo udal gobernuarekin oraindik mahi gainean dagoen jakiteko zain gaudela Bertaratutako bazkide batek gomendatzen du egiten diren ekintzen inguruko idatzizko txostenak egitea, GEko ondorengoek erabili ditzaten. Dagoeneko egiten ari dela erantzuten zaio. Bertaratutako bazkide batzuk Udako Taldeen zerbitzua mantentzeko eskatzen dute nahiz eta defizitarioa izan. Argudiatzen dute errentagarritasuna ez dela irizpide bakarra eta GEak koltxoi ekonomikoa baduela horri aurre egiteko. Zuzendaritza batzordeak zerbitzu horren inguruan analisia eta ausnarketa egin behar duela erantzuten zaio baina haien iritziak kontutan hartuko direla Bertaratutako bazkide batek aipatzen du kirol monitoreek aisialdiko monitore eta ez entrenatzaile modura jokatzen dutela. Umeei ez dietela batere azalpen teknikorik ematen eta umeak partiduetara doazela jakinda partidua galduko dutela gaineratzen du bazkideak. Eskola kirolaren filisofiaren inguruan ikuspuntu kontrajarri batzuk entzuten dira asambladan eta baita kirolaren ekintza hobetzeko inguruan ere. Entzundakoa aintzat hartuko dela eta gaiaren inguruan entzundako kexu eta iradokizunak kirol koordinadoreari jakinaraziko zaizkiola erabakitzen da.


Bertaratutako bazkide batek GEko zuzendaritza batzordeari egindako lana eskertzen dio eta zuzendaritza batzordeak esandakoa eskertzen dio berari Bertaratutako bazkide batek ikastolaren inguruko zebrabideak seinalatu gabe daudela eta, batez ere goiko eraikinean, "kontuz ikastetxea" seinalea faltan botatzen duela esaten du . Ikastolak berak dagoeneko eskatu duela baina ez diotela oraingoz kasurik egin erantzuten zaio. Berriro insistitu beharko dela gaineratzen da.

Bilera 20:1 tan bukatzen da ondo girotutako lunch batekin.

Donostia, 2013ko otsailaren 17an

Presidentea

Idazkaria


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.