EGUZKI BERRI 112.alea

Page 1

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA ATAUN 2021eko EKAINA

112. alea


0


AURKIBIDEA SARRERA……………………………………..…1 GURASOEN TXOKOA……………………….…..2 ERREPORTAJEA…………………………….…..3-4 HITZEKIN JOLASEAN………………………....5-54 BERRIAK………………………………………55-64 BAT ETA BESTE………………………………65-73 DENBORA-PASAK………………………….….74-85 LEHIAKETA………………………………...…86

1


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

2021 KURTSO BUKAERA Eguberritako oporretatik bueltan, ekitaldi ezberdinak antolatu dira eskola komunitatearen inguruan kurtso bukaerara iritsi arte. Aurreko kurtso bukaeran, martxan jarri zen baratzearen proiektuaren inguruan zenbait ekintza egin dira. Lurraren prestaketarekin hasi ginen Eguberritako oporren ondoren egin nahi ziren landaketetarako lurra egoki egoteko. Bestalde, HHko umeek beraiek landaketak egiteko egurrezko edukiontzi batzuk prestatu genituen eta bertan gure ttikiek marrubiak eta letxugak aldatu ahall izan dituzte kurtsoan zehar. Azkenik, baratzearen inguruan landare usaindunak landatu ditugu, umeek landatzen dituzten baratzeko landareak mozorroetatik babestuta egon daitezen. Ea 2021-2022 urtean ere baratzearen proiektu honi denon artean bizitasuna ematen jarraitzen dugun!

Kanpo eremuari bultzada berezia eman nahian, baratze eta parke inguruan mahai, aulki eta biltoki izango diren eremu desberdinak prestatzen gabiltza. 2021-2022 kurtsorako dena prest izango da irakasleek ikasleekin geletatik kanpo ekintza desberdinak egin ditzaten. Urtearen bigarren zati honetan ere izan dugu aukera gurasoentzako heziketa tailerretan parte hartzeko. Urtarrilak 26ean Emozio Hezkuntza tailerra izan genuen alde batetik, Otsailak 2an berriz, Haur Literatura tailerra. Kurtso amaieran berriz, orain arte landu ez dugun elikaduraren eta ongi izatearen inguruko heziketa-tailer ziklo bat jarri dugu martxan. 5 saioez osaturik egongo den ziklo honetako lehena egin genuen maiatzean eta hurrengo urtean jarraituko dugu beraiekin. Amaia Aierbe, gure guraso komunitateko kideak ematen ditu formazio hauek eta benetan interesgarriak izan dira gure etxeetako elikaduraren inguruan gauza berriak ikasi al izateko. Urtean zehar ekitaldi gutxi jasotzen ari zirela gure haurrak kontuan izanik, Aste Santuko oporren aurreko egunean, bi ekitaldi desberdin antolatu genituen gure umeentzat. Gure ttikienak pailazo ekitaldi bat ikusteko aukera izan zuten Patxin eta Potxin pailazoen eskutik. LHko umeek berriz, magia ikuskizuna izan zuten Herriko Antzokian Imanol Ituñoren eskutik. Arratsalde ederra pasa zuten ikuskizun hauetan. Eskola komunitatearen barruan Elkarbizitza Behatokia izeneko dinamikarekin ere aurrera jarraitzen dugu, komunitatean giro ona sustatzeko ekimen gisara. Jangela eremua darabilkigu esku artean eta ea denon artean eremu honetako giro ona bultzatzen dugun! Udara ate joka dugu eta ea kurtso berrirako denok pilak kargatzen ditugun! Egun ederrak pasa denok!

2


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

3


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

4


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

2 URTEKOAK ERLEZAIN ERLEAK LOREZ LORE, ARBOLAZ ARBOLA DABILTZA UDABERRIA IRITSI ZENETIK. BAI, POZ POZIK ARI DIRA HEGAN. PROPOLEO, NEKTARRA ETA POLENA BILDUZ.

5


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

HAIEI ESKER, NATURA URTERO URTERO BIZI BERRITZEN DA. ESKERRIK ASKO ERLEAK.

HH2 6


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

7


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

8


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

9


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

10


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

HH3 11


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

12


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

13


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

14


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

15


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

16


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

2021eko maiatzaren 6an

17


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

18


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

19


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

20


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

HH5 21


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

3. maila

22


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

ESPLORATZAILE BAT OIHANEAN

3. maila 23


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

24


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

3. maila

25


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

3. maila

26


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

OHE HEGALARIA Bazen behin neskatila bat, Rain izena zuena. Ile marroixka zuen eta begi urdin-derbeskak. Bere ametsa hegan egitea zen, baina lagunek esaten zioten inoiz ez zuela lortuko amets hori betetzea. Bera ordea, burugogorra zen eta lortuko zuela erantzuten zien. Egun batean Rain eskolara joan zen eta lagunak berriz ere burlaka hasi ziren: -Ez duzu lortuko hegan egitea, beldurtu egiten zara. Eta horrelako gauzak esaten zizkioten. Eguerdi hartan Rain etxera joan zen bazkaltzera eta bazkaldu eta gero siestatxo bat egin zuen. Bera ohetik altxatzerakoan, sumatu zuen ohea mugitu egiten zela eta ikusi zuen pixkanaka-pixkanaka ohea altxatzen zela. Gelako lurretik 25cm-ra zegoela ziztu bizian atera zen ohea leihotik. Lagunek ikusi zuten ohea hegan eta pentsatzen zuten Rain ez zela etorriko gehiago eskolara. Orduan, bidea oinez jarraitu zuten. Orduantxe itzal bat ikusi zuten lurrean eta zerura begiratu zuten. Hantxe zegoen Rain-en ohea, bera gainean zeramala. Denak ahozabalik eta txundituta geratu ziren. Lagun batek galdetu zion: -Nola lortu duzu hori? Eta Rain-ek erantzun zion: -Nire ametsekin lortu dut. Handik aurrera inork ez zuen gehiago burlatu eta Rain pozik bizi izan zen bere ametsa bete zela jakinda.

4. maila

27


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

OHE HEGALARIA Bazen behin familia aberats bat. Familia horrek hiru ume zituen: Jon, Aitor eta Nahia. Jon eta Aitor beti borrokan eta tabletarekin jolasten ibiltzen ziren. Nahiak berriz, etxeko lanak egiten pasatzen zuen eguna bere gurasoekin. Egun batean etxez aldatu behar zutela eta denda batera joan ziren oheak erostera. Dendatik bost ohe desberdin eraman zituzten etxe berrian jartzeko. Ohetako bat hegalaria zen eta hegan egiten zuen. Hegan egiten zuen ohea Nahiari tokatu zitzaion. Beraiek ordea, ez zekiten ohe hegalaria zeukatenik. Hitz bakar bat esan eta hegaka hasten zen. Gau batean Nahia ohera sartu eta “ondo lo egin” esan zion bere oheari. Orduan ohea hegaka hasi zen. Nahia oso beldurtuta zegoen eta ez zekien zer egin. Ohea gelditzeko asmoz hitz desberdinak esaten hasi zen. Baina ezer ere ez! Oheak hegan jarraitzen zuen. Halako batean ordea... “aeho istej”. “aeho istej” esan zuen Nahiak. Eta Nahiaren sorpresarako, oheak lur hartu zuen. Ama, atetik begira zegoen eta dena ikusi zuen. Orduan ideia bat bururatu zitzaion. - Zergatik ez joan denak zeru aldera bidaia bat egitera? Horrelaxe egin zuten eta azkenean, familia guztia zerura joan zen bidaia zoragarri bat egitera. 4. maila

28


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

LOREONTZIAN HABIA Maiatzak 22, larunbata. Goizean, jaiki ondoren, etxeko leihoetan ditugun loreei ura bota genien. A ze sorpresa, loreontzi batean txori batek eginiko habi bat ikustean! Baina bertan ez zegoen ez txoririk ezta arrautzarik ere. Hurrengo goizean, berriro begiratu genuen eta jada arrautza bat jarria zuen. Astelehenean, bigarren arrautza jarri zuen eta asteartean, hirugarrena. Egunero arrautza bat jartzen zuen eta ostegunean, bost arrautza zituen jarriak jada. Ez dugu zapuztu nahi, ea txoritxoak jaiotzen diren! Beraz, aldi batean leihoko pertsiana ireki gabe edukiko dugu, txoria izutu ez dadin. Txoritxoak 20 bat egun beharko dituzte arrautzetatik ateratzeko eta beste hilabete bat habia uzteko. Beraz, pare bat hilabeteko prozesua izango da. Argazkietan ikus daitezke habia eta arrautzak. Ea txoritxoak ondo irteten diren!

4. maila

29


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

JAUN ZAHAR GALDUA

Behin omen zen, behin omen zen, behin omen zen, behin omen zen, behin omen zen, behin omen zen,

Jaun zahar bat, jaun zahar bat, jaun zahar bat, jaun zahar bat.

Joan omen zen, joan omen zen, mendira, mendira. Ikusi zuen, ikusi zuen ardi bat, ardi bat.

Jarraitu omen zion, jarraitu omen zion, atzetik, atzetik. Alde egin zion, alde egin zion, ardiak, ardiak. Galdu omen zen, galdu omen zen, mendian, mendian. Nork lagunduko dio, nork lagunduko dio? Hitz eta barre egiten duenak lagunduko dio.

4. maila

30


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

AMONA ETA BILOBAK Ekainaren 14ean, amona Pepiren urtebetetze eguna zen. Bere etxean zegoen kalera atera nahian, baina eguraldi txarra zegoenez, ezin zuen atera. Arratsalde horretan, bere biloben bisita jaso zuen. Garazi eta Josu ikustean amona poz-pozik jarri eta besarkada handi bana eman zien. Kontu-kontari zeuden bitartean, partxisean jolastea erabaki zuten, amonari asko gustatzen baitzitzaion. Jolasten hasi bezain azkar, amonak Josuri fitxa jan zion, ez zitzaion batere gustatu. Josu pixka bat egoskortu egin zen eta aurrera jarraitu zuen jolasten, lortu zuen Garazi etxera bidaltzea. Amonak lortu zuen lehen partida irabaztea, Josu eta Garazi elkarrekin haserretu ziren eta liskar batean amaitu zuten. Amonak ikusirik nola amaitu zuten, txokolate beroa egitea erabaki zuen. Garazik eta Josuk gustuko dute amonaren txokolatea txurroekin. Telebistaren aurrean jarririk hartu zuten, -ummmm zer goxoa, amona!!!!. Bitartean, bilobek amonari oparia eman zioten, amonak ireki eta…. Ilusio handia egin zion sorta eder bat jaso zuen amonak, gustura jaso zuen oparia. Iluntzean amona agurtu eta beraien etxeetara joan ziren. Gau hartan, amonak ere ederki egin zuen lo.

5. maila

31


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

PEPI ETA MIXIREN MISTERIOA

Orain dela urte batzuk, Txindoki mendian, bazen amona bat Pepi izena zuena. Katu bat zeukan Mixi izenekoa, katua beltza zen. Pepi zahar samarra zen eta Mixi, berriz, gaztea. Pepi eta Mixi, txabola batean bizi ziren eta hango paretak koloretsuak ziren. Baina egun batean, Pepi, esnerik gabe geratu zen eta herrira joan zen esne bila. Mendian behera zihoazela, Mixik, txori bat ikusi eta haren atzetik abiatu zen, harrapatu nahian: -Mixi, etor zaitez oraintxe bertan, herrira joan behar dugu eta, biontzat esnea erostera-esan zuen Pepik. -Miau!-erantzun zion Mixik. Orduan, Patxi izeneko baserritar bat agertu zen eta Pepik laguntza eskatu zion. -Lagundu mesedez, nire katua berriro nirekin ekartzen! Patxik Pepi bere baserrira eraman zuen, eta han esan zion non egongo zen Mixi, berari ere, katu batek alde egin zion eta. Leku horretara abiatu ziren, baina ez zuten aurkitu. Orduan, Patxik, txoriaren luma batzuk topatu zituen eta luma horiei jarraituz, Mixi aurkituko zutela esan zuen. Handik hamar minutura, Mixi topatu zuten, txoria jan berria zuela. Pepik, Patxiri, eskerrak eman zizkion eta herriraino lagundu zien. Esnea erosi ondoren, Pepik Patxiri esan zion ea nahi al zuen euren etxera kafea hartzera joan eta horrela, lagun handiak egin ziren. ETA ALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA PEPIREN ETXEAN

5. maila

32


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

AMONA ETA KATUA 1923. urtean San Martinen Maria Joxepa amona eta Xipi Xapi katua bizi ziren. Amona oso maitagarria zen, pixka bat potola zegoen eta kalera ez zen asko ateratzen, bere sofan kafea hartzen pasatzen zituen arratsaldeak. Beti poz-pozik egoten zen eta Xipi Xapi katua maitagarria, baina batzuetan bihurri samarra. Xipi Xapi katu azkarra zen, jatea asko gustatzen zitzaion eta Mari Joxepak janari goxoak prestatzen zizkion. Mari Joxepa alargun geratu zenetik bakarrik bizi zen, beno, Xipi Xapi katua kalean topatu zuenetik. Mari Joxepak Xipi Xapi zaintzen zuen eta katuak amonari alaitasuna ematen zion. Urte horietan ez zegoen diru asko eta horregatik ez zegoen Mari Joxepak nahi bezain beste janaririk, baina goserik ez zuten pasatzen. Barazkiak eta lekaleak ez ziren falta etxe hartan. Xipi Xapi katuari arroza ere oso maiz prestatzen zion amonak. Egun batean, amona Maria Joxepak txuleta goxo-goxo bat erosi zuen, ederra zegoen. Poz pozik iritsi zen etxera, prezio onean erosi zuen txuletarekin. Erakutsi zion katuari eta kendu egin zion!!! Ahoan hartu eta ziztu bizian atera zen. Amona bere atzetik ibili zen 15 minutu edo gehiago erratza eskuan zuela eta azkenean harrapatu egin zuen. Txuleta miazkatuta zegoen, baina orduan garbitu eta parrilara bota zuen. Amona katuarekin oso haserre zegoen eta txuleta berak bakarrik jatea erabaki zuen. Katua oso triste jarri zen, baina ulertu zuen amonaren haserrea. Seguru hartu izan ez balu amonak berarekin banatuko zuela. Amonak katua triste ikustean, pena eman zion eta zerbait ematea erabaki zuen, baina ikusi zuen bientzat txikia zela eta beste txuleta bat erostera joan zen. Harategiko bidean zihoala 100€ aurkitu zituen. Eta esan zuen: - Gaur nire zortedun eguna da 100€ aurkitu ditut!!!!!! Eta harategian alai-alai sartu zen. Txuleta erosi eta etxera iritsi zenean, Xipi Xapi katuari esan zion ederki afalduko zutela biek elkarrekin eta katua poz-pozik jarri zen. Ez zuen sekula gehiago horrelakorik egin. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Ataungo plazan...

5. maila 33


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

AMONA LUISAREN POZA

Orain dela urte bat gertatu zen Ordizian. Peruk 11 urte zituen. Oso mutil azkarra eta alaia zen. Peru bere gurasoekin bizi zen eta eskola bukatu ondoren, Peru beti amona Luisaren etxera joaten zen bisitatzera eta meriendatzera. Astebururo ere amonaren etxera joaten zen otorduren bat egitera. Amona Luisa oso sukaldari ona zen eta Peru asko maite zuen. Horregatik, beti Peruri otordu goxo-goxoak prestatzen zizkion. Otsaileko egun batean albistegian esan zuten Txinan coronavirus izeneko gaixotasun bat sortu zela eta Euskal Herrian ere jendea kutsatzen ari zela. Peru notizi hori entzutean, oso triste eta urduri jarri zen. Handik gutxira jende gehiago hasi zen kutsatzen eta egun batetik bestera etxetik ateratzea debekatu zuten. Peruk ezin zuen sinetsi eta lehenik amona Luisari deitu zion berria emateko. Amona Luisa oso triste jarri zen eta biak negarrez hasi ziren, oso triste eta kezkatuta zeudelako. Geroztik, Peru ezin zen ez eskolara joan, ezta amonaren etxera ere meriendatzera. Egunero Peruk amona Luisarekin hitz egiten zuen telefonoz eta Peruren gusasoek enkarguak egiten zizkioten amona Luisari. Peru ezin zenez eskolara joan, bideo konferentziaz egin beharra zeuzkan lanak. Peruren bizimodua asko aldatu zen eta oso kezkatuta zegoenez, egunero albisteak ikusten zituen. Ailegatu zen ekaina eta azkenean albiste on bat atera zen telebistan. Bihartik aurrera kalera ateratzerik bazegoela esan zuten. Peru pozez gainezka jarri zen eta lehenengo gauza egin zuena amona Lusari deitzea izan zen. A ze poza hartu zuen amonak! Hurrengo goizean Peru eskolara joan zen eta amonak, Peru eskolan zegoen bitartean, bizkotxo goxo bat prestatu zion, txokolatezko bizkotxoa, Peruren gustukoena zelako. Peru eskolatik irten zenean, amona Luisaren etxera joan zen. Amona Luisak Peru ikusi zuenean, malkoak dariola jarri zen eta gero Peruri bizkotxoa eman zion. Peruk ia bizkotxo osoa jan zuen eta esan zion bere bizitzan jan zuen bizkotxorik goxoena zela. Handik aurrera, Peruk eskolatik irtetean, egunero joaten zen amona Luisaren etxera eta amona Luisa pozik jartzen zen ikusten zuenean.

5. maila

34


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

ESAERA ZAHARRAK Egutegiarekin zerikusia duten esaera zahar batzuk dituzu hemen. Zer esanahi ote dute? “Abenduko eguna, argitu orduko iluna” Abenduko egunak motzak direlako, goiz iluntzen du. “Goiz gorri, arrats euri” Egunsentia gorria bada, ilunabarra euritsua. “Elur urte, gari urte” Elurra egiten badu, gari ugari edukiko dugu urte horretan. “Azaroa bero, negua gero” Azaroan eguraldi ona egiten badu, negua beranduago iritsiko da. “Urtarrila euritsu, urtea dirutsu” Urtarrilan euri asko egiten badu, urte horretan diru ugari izango da. “Arrats gorri, goiz garbi” Ilunabarra argi gorriz jartzen bada, hurrengo goizeko zerua garbi-garbi. 5. maila 35


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

5. maila 36


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

5. maila 37


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

TXISTEAK Ume bat lagunari: Nire aitak 10 urtetan ez du ilerik moztu!!! Zer da ba? Artista bat al da? Ez burusoila!!!!!! Seme batek esan dio aitari: -Aita, aita! Handitzen naizenean, zu bezalakoa izan nahi dut! Eta aitak erantzun dio: -Ni bezalako azkarra izateko? -Ez! Ni bezalako seme bat izateko!

Soldadu batek galdetzen dio beste bati: -Zertan ari zara? -Hemen! Emazteari idazten! -Eta zergatik idazten duzu hain poliki? -Nire emazteak ez dakielako azkar irakurtzen!!

Kartzelara iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati: -Eta zu zergatik zaude hemen? -Ez didatelako ateratzen uzten.

38


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

39


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

Neska batek esan dio amari: - Gaur eskolan txikle bat eman didate zuhaitz batera igotzeagatik! - Baina, ez dakizu hori egin dutela zure kuleroak ikusteko? - Bai, badakit! Baina oso azkarra naizenez, nire kuleroak kendu ditut. Ama, ama, ikastolan despistatua deitzen didate! Aizu haurra! Joan zaitez zure amarengana!

5. maila

40


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

ASMAKIZUNAK

Gauean deigarri den satelitea batzuetan biribila, bestetan erdia. Zer da?

Bero mantentzen gaitu izotza urtzen du eta urarekin itzaltzen da. Zer da?

41


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

Gona luzea du mihia motza urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da?

5. maila

42


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

ORDENAGAILUAREN XELEBREKERIA

43


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

5. maila 44


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

5. maila 45


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

BERTSO-PAPERAK Gaia: Pozik sartzen naiz ikasgelan

Harritzekoa izan daiteke pozik sartzen naiz gelara irakaslea zahartuta dugu hirurogei ditu jada denei bezela berari ere zahartu zaio begirada bera azaltzen dagoenean jolasten egoten gara

Lau bost eta sei zenbakiekin nahasten da bai zenbaitetan laugarrengoak jartzen dizkigu seigarrengoen ustetan horregatixe ateratzen dut hamar bat azterketetan oso gustura egongo nintzen beste hamaika urtetan DOINUA: Badira hiru aste

AIORA JAUREGI LH6

46


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

MARIA

BIDAIARIA

Bazen behin, oraindik gizakirik existitzen ez zenean, Maria izeneko igel bat, Laku handi eta eder batean bizi zena, Maria bidaiaria zen beti nonbaitera joan behar zuen abentura bila. Oso igel berezia zen, bere azal leunak kolore more, urdin eta arrosen nahasketa zuen, beti animalia guztiek bera paseatzen ikustean, ahozabalik geratzen ziren, oso polita zen eta. Maria ez zen berez laku hartan bizi, baina pare bat urte gehiago geldituko zen bertan, nekatuta zegoen jada. Ia 2 urte inguru ibili zen bidaiatzen gelditu ezinik, eta orain etxe polit bat zuela, deskantsatzeko ordua iritsi zitzaion. Bere etxea lakuaren izkina batean zegoen. Belarrez eta harriz beteta zegoen, nahiko handia zen eta bertan zituen bere liburuak, berarentzat gauza garrantzitsuenak, bere liburu gustukoenak Igela eta igelaren istorioak ziren. Izen oso arraroak zituzten, baina ederra zen istorioa. Gau osoa egoten zen liburua irakurtzen. Bidaiatzean bere poltsa erraldoian eramaten zituen liburuak, batzuetan liburu batzuk utzi egin behar izan zituen pisu gehiegi zuelako. Egun batean Maria te bero-bero bat hartzen ari zela, bere lagun Matxi agertu zen, matxinsalto bat zen. Mariaren lagunik hoberena. -Egun on, zer moduz zaude Maria anderea? -Egun on bai, ondo nago, zergatik etorri zara? -A, barkatu Maria anderea. -Ez da beharrezkoa niri horrela hitz egitea. Ez zait gustatzen. -Baina zure kolore biziak erregina batenak bezalakoak dira. -Bai zera! -Egia da. -Zer galdetu nahi zenidan? -Ai, kaka zaharra, ahaztu egin zait liburua ekartzea. Mariak ezer esan baino lehen, korrika batean alde egin zuen. Matxik, minutu batzuetara berriz ere itzuli zen. -Barkatu eragozpena baina gauza bat ahaztu zait. 47


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

-Zer gauza? Bere bizkar atzean izkutatuta zuen liburu bat atera zuen, oso zaharra zen eta hautsez beteta zegoen. -Baina, zer da hau? -Hau nire familiakoen zuhaitz genialogikoa da, bueno uste dut horrela esaten zaiola. -Eta zer du honek interesgarria -Ba, hemen orain dela, urte asko eta asko bizi izan ziren animalien historioak daudela. Bertan gertatutako abenturak daude idatzita. -Ederki, baina zer esan nahi didazu horrekin? -Liburu hau jaso duenak abentura bat bizitzeko beharra duela bestela beste norbaiti eman beharko zaio liburua eta nik ez diot inorri eman nahi, historio bat bizi nahi dut. -Ah, ez da zuhaitz genealogikoa abenturen liburua baizik eta zer nahi duzu nik zuri laguntzea ala? -Ba asko eskertuko nizuke. -Ez nago oso seguru baina, zuregatik egingo dut egingo dut, lehenik ze tokietara joan behar dugun pentsatu eta orduan hitz egingo dugu. -Ongi ba, agur. -Agur. Mariak bere liburu zaharrenak begiratzen hasi zen, bertan benetakoak ziren tokietako istorioak agertzen ziren. Ez zen inoiz bertan egon, baina aspalditik ideiak jasotzen ibiltzen zen ez aspertzeko. Orduan aurkitu zuen. Dinosaurioen lurraldea. Ederra zen. Istorioak dinosaurioak bizi izan ziren toki bat zegoela esaten zuen, oso handia eta hezur eta landarez betea zegoena. Hurrengo egunean Matxi lainoan eserita aurkitu zuen. -Baina zertan ari zara?-galdetu zuen Mariak. -Ni zuri itxaroten, bidaia hasi behar dugu eta. -Zer? Baina ez zenidan ezer esan. -Ahaztu egin zitzaidan, bueno 10 minutun prestatzeko denbora izango duzu, ezta? -Bai, bai. Mariak bere motxila handia hartu zuen eta... lehenik, liburuak; ondoren, hortzetako zepiluak; gero, arropa pixka bat eta azkenik, janari asko sartu zuen. -Ongi ba prest nago, baina jakin ezazu ez nagoela oso kontentu bidaiarekin. -Bueno ba agur etxetxo, agur putzutxo, agur agur denoi, esan zuen Matxik dramatismo izugarria emanez. Lehenik putzua utzi zuten, ez zen oso handia beraz 10 minun kanpoan zeuden. Bidea ez zen oso zaila, batzuetan marraskilo bat

48


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

edo beste bilatzen zituzten, ez zietenak pasatzen uzten, baina bestela bidea nahiko ondo zegoen. Azkenean Putzua nahiko atzean utzi zuten azeri batekin topatu zirenean: -Egun on -esan zuen Mariak. -Bai, egun on, barkatu baina jakin ahalko nuke zer ari zareten hemen?esan zuen azeriak. -Gu abentura bila gabiltza, hori bakarrik. -Zuekin joan ahal naiteke? Oso aspergarria da beti toki berdinean egotea. -Ongi da, aizu, ba al dakizu non dagoen dinosaurioen lurraldea? -Ba, ez baina agian ezagutzen dut norbait dakiena, jarraitu niri. Azeria izugarri azkar ibiltzen zen, Matxi eta Maria ez bezala, noski bera erraldoia zen eta beraiek oso-oso txikiak. Harrigarria iruditu zitzaion Mariari, ikusi zutenean, hain handia zegoela. Azeria ez zen menditik eta bide batetik joan, baizik basotik, Matxi eskuetan eraman behar izan zuen. Salto bat eman eta zuhaitz txiki baten gainera igo zen. Nahi gabe eta aurpegi osoarekin jo zen lurrean. Orduan matxinsaltoa partez, zizare bat ematen zuen. Azkenik txabola zahar batera iritsi ginen, ez zen oso handia, baina polita zen. Leihoan txakur bat zegoela ematen zuen, baina oso zaharra, 100 urte zituela ematen zuen. Etxe barruko atea irikita zegoen, beraz sartu egin ginen. -Kaixo Pedro- esan zuen azeriak. -Kaixo, nor daukagu gaur hemen? -A, egia da, zein dira zuen izenak? -Maria eta Matxi-erantzun zuen Matxik irribarretsu. -Ederki, zertara zatozte? -Gu Dinosaurioen lurraldearen bila gabiltza, abenturen liburu bat betetzeko. -Ahh, abenturen liburu bat, noski, noski. -Bai. -Lehenengo zerbait edan, egarriz egongo zarete eta. Txokolate bero bat eman zieten. Baina, orduan lo seko geratu ziren. Oso sentsazio arraroa sentitu zuen Mariak, indartsu zebilela bezala, baina aldi berean mugitu ezinik zebilen. Hurrengo egunean esnatu zenean, izugarrizko buruko mina zuen. Eta ez zuen oso garbi ikusten. -Ai ama, baina zer gertatu zaigu- esan zuen Matxik. -Uste dut atzoko txokolatea dela horrela jarri gaituena. 49


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

-Baina zergaitik lokartu gaituzte. -Ez ahal zara konturatzen, liburua lapurtu digute. -Ja, ja, ja, ja lasai egon zaitez, lehengo udan gauza bera gertatu zitzaidan. Beraz gezurretazko liburu bat eramaten dut badaezpada, horrelako gauzak mila aldiz gertatu zaizkit. -Beraz, oraindik liburua daukagu? -Bai. -Baina zergatik nahi zuten liburua, liburu bat besterik ez da. -Ez da edozein liburu, orain dela urte asko eta asko, liburuak asmatu zirenean, liburuak matxinsaltoak idazten zituzten. -Eta zer gertatzen da? -Ba normalean matxinsaltoak edukitzen dituzten liburuak eta pertsona batzuei hori ez zaie gustatzen, ez dute ulertzen. -Baina orduan zuk nolatan eskuratu dituzu liburu batzuk? -Niri eman egin zizkidaten, ez ditut lapurtu. -A, ongi ba, goazen bidaiarekin jarraitzera oraindik egun batzuk beharko ditugu eta. Hurrengo egunak ez zuten ezer berezirik eduki, edan lo eta oinez ibili, besterik ez zuten egiten, eta horrela izan zen ia bidaia osoan azkeneko eguna oinez iritsi zen arte, bueno hori uste zuen Mariak. Oso paisaia polita zegoen. -Zenbat falta da, ezin dut gehiago nire hankak hiltzen ari dira. Begira moreak daude, esan zuen bere hanka berdeak erakutsiz. -Tontakeriak dira, itsu ahal zaude berde-berdeak daude eta. -Zu zara itsu zaudena, zu ohituta zaudelako, baina nik ezin dut jarraitu, deskantsu bat behar dut eta azkar. Ongi ba hemendik gertu urmael bat dago, oso handia eta polita da, baina ez zaizu asko gustatuko. -Bai zera ere, nik edozer egingo dut deskantsu handia hartzeko. -Ongi ba. Maria ez zegoen oso gogotsu. Matxik ez zekiena zen Maria bertan jaio zela eta ez zietela batere ondo tratatzen bertan, horregatik egin zuen alde. -Izugarri polita da, eta begira baratze bat dago, hemen geratuko nintzen bizitzen. Itxaron, orain gogoratzen naiz, hau Olivero da orain dela milaka urte galdu zen erreinua, erreginak orain dela urte batzuk alde egin zuen. -Bai, aizu gauza bat esan behar dizut niri buruz. -Zer? -Ni lehen hemen bizi nintzen eta alde egin nuen, ez nengoelako gustura. -Nola ez zara gustura egongo, hau ederra da.

50


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

-Eta ni, ni erregina naiz. -Ai, ai, ai ama, baina horrek asko esaten du, horregatik zara hain ederra. Ze tuntuna naizen-esan zuen bere eskuarekin buruan jotzen zuen bitartean. -Baina ez dakit orain zergatik joan nintzen, azkenean abentura bila joatea asko gustatzen zait. Baina ez, Olivero ederra da, deskantsatzeko toki aparta. -Itxaron orduan hemen geratuko zara. Ai, ai zurekin geratu nahi dut gazteluan! -Hori beste gauza bat da, ikusiko dugu. Hortik aurrera bertan geratu ziren, baina abentura asko bizi zituzten noski, gainera liburua bete-beteta zegoen. Beraz beste abentura liburu bat sortu zuten.

6. maila

51


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

BIZIAREN SORRERA Bazen behin, galaxiaren barruan, eguzki-sisteman, planeta bat. Planetak, Lurra izena zuen, eta bere izenak esaten zuen bezala, lurrez osatua zegoen. Lurra, galaxiako planetarik tristeenetarikoa zen, borobila zen, baina ez zen beste planetak bezain perfektua, itxuragabea zen, ume batek egin zuela zirudien. Kolorea ere, ez zen oso polita, dena marroia zen. Lur planetan ez zegoen beste planetetan bezalako bizirik, egia esan, ez zegoen bizirik. Beste planetetako animaliek ez zuten horrelako planeta itsusi batean bizi nahi eta landareek ere, ez zuten bere sustraiak horrelako lur itsusi batean sartzerik nahi. Lurrak, ez zekien zer egin, denbora guztian zegoen beste planetetako animali eta landareei bere barruan bizitzeko konbentzitzen saiatzen, baina denak, iseka eginez, horrelako planeta itsusi batean ez zutela bizi nahi esaten zieten. Hori entzuteaz nekatuta, Lurra gonbitapenak izarretan, meteoritoetan eta kometetan jartzen hasi zen, horrela ezingo ziren Lurraz burlatu. Baina Lurrak ez zekien bere barneko sekreturik handiena, bere barnean zeuden Urmael bat eta Baratze bat zirela planeta guztiko bizidun bakarrak bizi ziren han. Baratzan belar izeneko landare bat bizi zen, hosto bat bezain fina zen, bere ertzak zorrotz-zorrotzak ziren, berde kolore bizi batez zuen marraztuta gorputz osoa, sustraiak txiki txikiak zituen, finak eta malguak, denak marroi kolorekoak; belarrietan ez zitzaion gustatzen ezer egitea, han landatuta egotearekin pozik bizi zen. Beste biziduna, urmael inguruan bizi zen, Inurri izena zuen, galaxiako animali txikienetariko bat, dena gorria zen. Buruan, bi antena txiki eta ahul zituen, aho modura, bi pintza txiki baina gogor zituen. Pintza haiekin, belarri pixka bat mozten zion, eta horrela jan egiten zuen, hori zen, belar hain txikia izatearen arrazoia. Inurriri lan egitea asko gustatzen zitzaion, ez bazuen lan egiten, ez zuen bizilekurik edo janaririk edukiko. Ez zitzaion belarriri bezala gertatzen, ez zituen sustraiak, eta ezin zuen lurretik jan. Hasieran pozik bizi ziren han, eta ez zuten nahi kanpora atera, kanpoko lurra oso itsusia eta tristea zen, eta gainera urmaeleko ura eta baratzeko lurra behar zuten. Kanpoan bazegoen lurra, baina, baratzeko lurrak askoz mantenugai gehiago zituen, urmaeleko urak ureztatzen zuelako aldiz, kanpoko lurra, lur lehorra zen, eta han inorrek ezin zuen horrelako lur batean bizi.

52


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

Hasieran pozik zeuden bai, baina laster sentitu ziren bakarrik eta triste, ez zekiten kanpoan norbait aurkituko zutenik, lurrera etorri zirenetik denbora asko pasa zen, eta kanpoan gauzak aldatuta egongo ziren: - Inurri-hasi zen galdetzen belar inurriri- zu ez zaude aspertuta, hemen barruan biak bakarrik egoteaz? - Egia esan, oso aspertuta nago-erantzun zuen-Baina zer egingo dugu? kanpoan lurra nola dagoen ikusi duzu? Ez dago urik, eta lurra lehor dago. - Baina, zuk urmaeletik atera ahalko zenuke ura- esan zuen belarrek pentsakor- Nire puntatik belar zatitxo bat hartu eta saski moduko bat eginda, ahalko zenuke beste urmael bat egin lurrean, handiagoa izan beharko luke, baina, azkenean lortuko zenuke, ezta? - Nik baietz uste dut, baina, hainbeste denbora lehor egonda, lurrak hainbeste ur ezingo zuen eutsi, eta erori egingo zen. - Egia, baina, nire sustraiekin eutsi ahalko nuke eta nik lurra eusten dudan bitartean, zuk urmaeletik ura atera dezakezu. Eta horrela, belarrek eta inurrik plan bat egin zuten: Lehenik, inurrik bere pintzekin lurrean tunel bat egingo zuen eta horrela, belar eta inurri lur-azalera aterako ziren. Ondoren, inurrik zulo handi bat egingo zuen, baina ez zuen lur osoa zulatuko, bestela, uretan bizi ez ziren animalientzat ez zen bizitzeko tokirik izango. Azkenik, belarrek lurra eutsiko zuen bere sustraiekin eta inurrik belarren puntako belar zatitxoarekin urmaeletik ura atera eta lurrean egindako zulo handia beteko zuen. Planarekin hasi ziren, Inurrik zuloa egin zuen, belarrak bere sustraiekin lurra eutsi zuen eta Inurrik, pixkanaka-pixkanaka zulo handi hori urez bete zuen. Segituan, lurra berriz ere bustitzen hasi zen, dena mantenugaiez hornitzen. Belarrek lurra bere indar guztiekin eutsi zuen eta bere sustraiei esker, lurra ez zen erori pusketetan.

53


HITZEKIN JOLASEAN

Joxemiel Barandiaran H.I

Lurrak harrituta inurriri eta belarri eskerrak eman zien. Eguzki sistemako planeta guztiak harrituta gelditu ziren. Azkenean Lurra ez zen hain toki txarra bizitzeko, eguzki sistemako planetak beste planetei hasi ziren kontatzen Lurraren berria, eta segituan, animali eta landare asko Lurra planetara joan ziren. Lurra planeta galaxiako planetarik itsusienetarikoa izatetik, politena izatera pasatu zen. Eta horrela, inurrik eta belarrek, Lurra planetara bizia ekarri zuten. Dena, baratze eta urmaelari esker.

6. maila

54


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

55


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

56


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

57


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

58


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

59


BERRIAK

Joxemiel Barandiaran H.I

60


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

PLAIAUNDIN IKUSITAKO HEGAZTIAK (Irteera egunean ikusitako edo aztertutako hegaztiak)

Txilinporta txikia

Lertxuntxo txikia

Bahasatea

Miru beltza

Arrano arrantzalea

Txirritxo handia

Uroiloa

Kurinta handia

61

Lertxun hauskara

Zapelatz arrunta

Kopetazuri arrunta

Kaio hankahoria


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

GURE ARTISTAK

Ikasturte bukaera honetan, oraindik indarra dute frontoiko horman burbuilak margotzeko. Gerturatu eta ikusi egindako artelana! Ea gustukoa duzuen! Bejondeizuela artistak!

62


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

3. maila

63


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

3. maila 64


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

65


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

66


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

67


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

68


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

69


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2. maila

70


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2. maila

71


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2. maila 72


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

EZBERDINTASUNAK

5. maila 73


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

GURUTZEGRAMA 5 2

3

4

1

7 8 6

9

HORIZONTALAK

1. Kirol honetan pareta eta egurrezko tresna bat behar dira. 4. Bi jokalari daude, erdian sarea eta pilotarekin jokatzen da. 6. Eskuarekin jolasten da eta uztai batean sartu behar da baloia 7. Sarea dago erdian eta eskuarekin eman behar zaio baloiari. 9. Meloi baten forma du baloiak eta ezin da aurrera pasa. BERTIKALAK

2. Baloi ertain bat behar da eta eskuz jolasten da. 3. Pareta behar da jokatzeko, urdinez ala gorriz janzten dira jokalariak. 5. Hamaika jokalari daude talde bakoitzean, hankarekin jolasten da. 8. Taula bat behar da eta olatuak hartzen dira.

74


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

BURUA NEKATZEN Ondorengo ariketan nahi dituzun eragiketak eginez, alboko emaitzak lortu behar dituzu. 6-7-7-8= 0 5-9-5-6= 40 9-9-9-9= 63 1-9-8-1= 16 7-8-7-6= 43 4-6-5-7= 33 5-7-1-3= 25 8-4-2-6= 42 3-6-9-2= 24 4-8-2-6= 52

Lotu zientifiko bakoitza bere lanbidearekin. Jane Goodal Rosalind Franklin Rita Levi Agnodice Hipatia Mileva Maric Maria Curie Sophie Germain Joselyn Bell Margarita Salas MarÍa Blasco Margarita Del Val

Kimikaria Etologoa Medikua Neurologoa Matematikaria Filosofoa Fisikaria Zientzialaria Matematikaria Biologoa Biologoa Biokimikaria

5. maila

75


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

Kontatu zenbat “L” dauden eta zenbat “J” dauen LJLJ LJLJLJJLLLJJLJLJLLJJJL J JLLJLJL J L J L J L J L L J J J JL J J L J L J L L J J L J L J L J L J L J L JLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJLJ LJLJLJLJLJLJLJLJ LJLJLJLJLJLJLJL JLJ LJLJLJLJLJLJLJLJ LJLJLJLJLJJLJLJLJLJ LLJJLLJJ LLJJJLJLJLLLLLJJLJLLLLJLLL LJLLLLLJJLL JJLJLJLJJJJJJLLLJJLJLJLJ JJJLJLJLLLLLJJJLJLJ JLJLJLJLJLJLJLJL JLJLJLJLJLJLJLJLJ LJLJLJLJLJLJLJL JLJ LJLJLJLJLJLJLJLJ LJLJLJLJLJJLJLJLJLJ LLJJLLJJ LLJJJLJLJLLLLLJJLJLLLLJLLL LJLLLLLJJLLJJ ZENBAT “L” DAUDE: …………… ZENBAT “J” DAUDE:…………….

EZBERDINTASUNAK

76


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

5. maila 77


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

Kokatu irudian gorputz atalen izenak.

5. maila 78


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

EZBERDINTASUNAK Aurkitu ezazu 7 diferentziak beheko irudian. Animo!

5. maila

79


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

Euskal Herriko emakume idazleen izenak nahasturik daude eta alboan berriz zuzen. Lotu bakoitza berearekin.

ITTO ARTINMEZ IATEM AGATXURRUG SAIRAMUN ADLAN IRELE OBLIBA ALOYADN ERRIATA AXATIK ERRAGI IAMAA ELLERIAT NASU OLAZLAB UEXU RELBADI OSAU DIKUTEMEN

ASUN BAZOLA UXUE ALBERDI KATIXA AGIRRE USOA MENDIKUTE TOTI MARTINEZ MAITE GURRUTXAGA MARIASUN LANDA LEIRE BILBAO YOLANDA ARRIETA AMAIA TELLERIA

5. maila 80


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

BILATU 7 DESBERDINTASUNAK

LABIRINTOA

81


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

6. maila

82


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

6. maila

83


Joxemiel Barandiaran H.I

LEHIAKETA

LEHIAKETA Asma ezazu mezu ezkutua. Abezedarioa kontuan hartuta, den letrari hurrengoa dagokio edo gehi bat eginez.

Iñwdlhdk Azqzmchzqzmfñ hqzjzrkd dsz hjzrkddm ozqsdy tcz ñmz ozrz dsz chrszmsyhzj lzmsdmcty adrzqjzcz gzmch azs __________________________________________ __________________________________________ __________________________________________ __________________________________________ __________________________________________ __________________________________________

Izena:……………………………………………………..

84

Maila: ………………………


Laguntzailea:

ATAUNGO UDALA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.