Noticias desde el triforio - diciembre de 2015

Page 1

34. Zkia 2015eko abendua

Obra-koadernoa

Kapiteletik Lagunok: Aurretik esan dizuegun bezala, maiatzean, Santa Mariako Katedrala aukeratu zuen Europako Batzordeak ondarea babesteko nanomaterialak erabiltzen saiatzen den ikerketa proiektu aitzindari batean parte hartzeko. Santa Mariak beti izan du ikerketa-bokazio handia, eta ezagutza transmititzekoa eta, horregatik ekimen horretan parte hartzeko 200 eskakizunetatik hura aukeratu izanak asko poztu gaitu. Batetik, horrek esan nahi duen aintzatespenarengatik eta, bestetik, monumentua hobeto ezagutzen jarraitzeko ematen digun aukerarengatik. Ekainerako Italiako Pisa hirian hitzartuta genuen lehenengo bileraren ondoren, Gasteiz izango da parte topaketa berri baten anfitrioia. Bi egunetan zehar, Pisako, Vienako, Koloniako eta Ganteko gure homologoekin elkartuko gara, eta baita ekimenean parte hartuko duten enpresen eta laborategien ordezkariekin ere. Guk, Arabako Foru Aldundiaren Zeharberritze eta Ondare Historiko eta Arkitektonikoaren Zerbitzuen eskutik goazenak, eta Tecnología Navarra de Nanoproductos (TECNAN) enpresa garatzaile gisa, dauzkagun gauza onak eta ongi egiten ditugun gauzak irakasten saiatuko gara, euren jatorrietara itzultzean gu berriz ere bisitatzera etortzeko gogoa pizteko. Baina hori ez da esku artean daukagun nazioarteko proiektu bakarra. Sandstone proiektuak hartzen dizkigu lanordu ugari, Gasteiztik garatzen ari garen ondare-elementuen kudeaketa eta dokumentazioari aplikatutako informazio geografikoko sistema hain zuzen ere. Oraingoz ongi doaz gauzak, beraz, hile gutxi batzuetan berri onak ematea espero dugu. Eta horrela iritsi gara urtea berriaren hasierara. Santa Maria Katedrala Fundaziotik onena opa dizuegu, eta espero dugu berri onak gurekin partekatzea. Gabon zoriontsuak! Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari teknikoa

Aurki gaitzakezu:

Santa Maria martxa onean doa Santa Mariak aldamioz beteta esango dio agur 2015ari, eta hurrengo urtean ere ohiko metalezko egiturak bisitaldiekin batera biziko dira orekan. Iaz elizkizunetarako ireki zenean baten batek lanak bukatuta zeudela uste bazuen ere, ez da horrela. Beti defendatu dugu ‘Obretan eta irekita’-ren ondoren ‘Mantentze-lanak egiteko irekia’ zetorrela, eta Katedrala bezalako lekuek egoera ona bermatzeko konponketak behar dituztela etengabe. Orain bertan, tenpluan obra ugari ari dira burutzen, sabaia berritzeko zein hormak egonkortzeko. 2016an hegoko fatxadako sabaien konponketa bukatuko da, Santa Maria plazara Aldamioak eta bisitak ematen dutenak, eta baita batera biziko dira iparrekoak ere, San Juan orekan Bautista, San Prudentzio, La Concepción eta Santa Victoria kaperetak bermatzen dutenak. Iparraldean, urtean zehar bukatuko dituzte dagoeneko hasita dauden hiriaren ikuspegia izango duen beirak dituen behatokia jartzeko lanak. Horrez gain, atariaren gaineko estalkia berrituko da eta haren egungo egitura aldatuko da barnean erronda pasabidetik, triforiotik eta Santa Mariako kantoitik doan igogailutik doazen bisitarien topagune izateko. Zerrenda horri beste hauek ere gehitu behar zaizkie: iparreko transeptuko hormak sendotzeko eta egonkortzeko injekzioak; girolaren eta alboetako nabeen estalkien azpian hasiko diren hargintza lanak eta, proiektu izarretako bat, musealizazioa, zeinaren bitartez lur azpiko kriptak Katedralaren eta hiriaren jatorriari buruzko museo bihurtuko dituen.

facebook.com/AbiertoPorObras

@CatedralVitoria


Kultura agenda

Eguberrietako tailerrak Katedralean Abenduaren 29an eta 30ean 10:00etatik 13:00etara bitarte, Katedralak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu. 8tik 11 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduko dira, bi hizkuntzatan izango dira, eta tenpluarekin eta urteko garai horrekin lotutako eskulanak egingo dira. Prezioa 27 euro izango da bi egunetara joanez gero, eta 15 euro egun solte bakoitzeko. Fundatzaileen Zirkuluko bazkideen edo haien seme-alaben kasuan, prezioa 24 eta 13,50 euro izango da, hurrenez hurren. Plazak mugatuak direnez gero, aldez aurretik egin behar da erreserba Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria Plaza) edo 945 255 135 telefono-zenbakian.

Jaiotza Katedralera itzuli da Katedraleko ohiko jaiotza erdiko nabearen aldarera itzuliko da egun hauetan. Jaiotza, 1870 urtekoa eta estilo neoklasikokoa, Esteban de Agredarena da, eta duela zenbait urte berritu zuten Katedralaren Sortzaileen Zirkuluko bazkideen laguntzari esker. Bisitariek Ama Birjinak Haurrarekin, San Josek, hiru artzainek eta astoak, ardiak eta idiak osatutako lana ikusi ahalko dute. Zur polikromatuan eginda dago eta estilo neoklasikokoa da, baina tradizio barrokoaren eragina nabarmena da. Ospakizun erlijiosoetan ikusi ahalko da, eta baita tenplura egindako bisitetan ere.

Oscar Wilderen antzerkia haurrentzat Abenduaren 11an, ostirala, Oscar Wilderen haurrentzako bi ipuin antzeztuko ditu Santa Maria parrokian Ortzai antzerki-taldeak. Iker Ortiz de Zaratek zuzenduta, taldeak ‘Erraldoi berekoia’ eta ‘Printze zoriontsua’ antzeztuko ditu. Arratsaldeko 8:00etan hasiko da, eta doakoa izango da lekua bete arte.

Eguberrietako mezen ordutegiak Goizeko 9:30etan larunbatetan eta eguerdiko 12etan igandeetan Santa Maria Katedralean ospatzen diren eukaristiez gain, abenduan zehar liturgiazko garai horri dagozkion mezak ere ospatuko dira. Hilak 8an, Sortze Garbiaren eguna ospatzen dela eta, hilak 13an, Miserikordiaren jubileu-urtearen hasiera ospatzeko, eta hilak 25an, Eguberri-eguna, 12etan ospatuko da meza, eta baita Urtarrilaren 1ean eta Errege egunean ere.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.