Page 1

53. zenbakia - 2006ko iraila

artzape MARIA PILAR EZENARRO

] KULTUR ANIZTASUNAREN ASTEA] “ESPERANTZA”KOAK GUSTURA ]

Soziedadeak

PIL-PILEAN!



Zeren zain ote dago?

artzape 53. zenbakia

2006ko iraila ] 5/Inkesta: Oporren buelta ] 6-7/Getarian zer berri? Kultur Aniztasunaren Astea “Esperantza” trainerua

] 8-11/Elkarrizketa: Maria

Pilar Ezenarro

] 12-13/Foroa: Arau Subsidiarioak ] 14-15/Erreportajea:Elkarteak ] 17/ELAN-EUSKADI ] 19/Petrilaren harritarteetatik ] 20/Katraponako petriletik: Nardin

Oliveri

] 23/Akordatzen: Zilarrezko Altxorra artzape

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Amaia Iribar eta Maider

Eskualtxeta kulturgunea Krixketaneko Iturrigaina

Ostolaza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Monika Uzkiza, Ane Azkue, Jon Illarramendi, Josune

Tel: 943 00 05 48 artzape@topagunea.com

berria] Vicente Dávila [argazkiak] Artzape [publizitatea] Artzape [inprimaketa] Gertu [tirada] 1.075

Urresti, Harkaitz Etxaniz, Kepa Iribar, Zigor Saizar, Amets Etxabe, Irantzu Ezenarro [maketazio ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Gure Txeru Elkartea

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria 2006ko iraila artzape-3


] gutunak

Berriro hemen gara ! Iraila iritsi da, baita udazkena ere, eta b e r a rekin batera gehiengoare n t z a t o p o r ren amaiera; gure atsedenaldia bukatu da behintzat, eta indarrak berrituta gara berriro martxan. Denboraldi honetan betiko atalak mantenduko ditugu, baina txoko berri batzuk sartzeko asmoa daukagu: batetik, Getaria ingurua ezagutu eta ezagutarazi nahi dugu. Gure herri inguruan egin daitezkeen ibilaldiak eskaini nahi dizkizuegu: nondik norakoak diren ibilaldiak, zenbat denbora behar den burutzeko, umeekin egiteko modukoa diren ala ez, eta paisaien a rg a z k i ren bat. Bestetik, zuen (irakurleen) arg a z k i e n txoko bat eskaini nahi dugu; horiek edozein lekutakoak eta garaikoak izan daitezke, baina noski, argazkien azalpenak eta xehetasunak jakitea gustatuko litzaiguke, hau da, bertan bizitako esperientziak...

4-artzape

@topagunea.com

H o r retarako zuen laguntza ezinbestekoa da, eta benetan eskertuko genizueke zuen kolaborazioa. Bestalde, ideia berriren bat baldin baduzue Artzapen jartzeko modukoa, beldurrik gabe jakinarazi. "Dudik pe"!!! Beraz, ez pentsatu bi aldiz eta bidali eskuartean duzun guztia A r t z a p e k o postontzira (Gure Txeru ren postontzira), edo eta ondorengo e-mailera: artzape@topagunea.com. Azkenik, ahaztu gabe, Artzapeko harpidedun egin zaitezketela gogoratu nahi dizuegu: une honetan 200 harpidedun gara, baina helburua 300era iristea da. Ea animatzen zareten! ESKERRIK ASKO!!!

Artzapeko lan taldea

Z u re gutuna Artzapen argitaratzea nahi baduzu, Txeruko postontzian utzi, Eskualtxetara ekarri edo artzape@topagunea.com helbidera bidali zure izen-abizenekin. Gutunak gehienez 200 hitz izan beharko ditu eta luzeagoak dire n a k mozteko eskubidea izango du Artzapek. Ez dugu testu iraingarririk onartuko eta Artzapek ez du b e re gain hartuko argitaratzen diren iritzien gaineko erantzukizunik.

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA


] inkesta

Artzapetik begira

Nolakoa izan da oporretatik eskolarako edo lanerako buelta?

Ane Azkue Infarto bisuala

Oporrak motz geratu zaizkit baina, hogeita hamalau urtez lanean ibili ondoren, opor ostean lanera itzultzeko asuntoa oso superatuta daukat. Amaia Azpillaga

Oraindik oporretan nago. Abuztuan, jendeak oporrak izan dituenean, nik lana egin beharra izan dut. Beraz, opor egunak aprobetxatzen ari naiz. Mikel Barreiros

Oporrak oso ondo pasa ditut; motz samarrak izan dira baina eskolako martxa oso ondo hasi dut. Judith Lazkano Oporretan primeran pasa dut eta eskolako hasiera ere ona izan da. Hasieran, apur bat urduri nengoen baina orain oso gustura nago. Ibon Aranguren

Ikusi makusi, zer ikusi‌? Ikusten dut ikusten dut‌ Gauez ilun dago, eta eguneko lehen argi izpiarekin batera ikus daiteke. Oraindik ezin da definitu bere forma, baina bai egindako zuloa. Egunero pasatzen naiz bere ondotik, behin, bitan edo hirutan. Beti pentsamendu bera datorkit b u rura, sentsazio bera bihotzera, eta ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu zergatik den hain handia hain herri txiki batean eta h e r r i a ren erd i - e rdian. Herritarren bizileku ezin hobea izan zitekeen, kiroldegia ondoan, eskola goian eta parkea berriz bertan. Dagoeneko ordea berandu da, edo ez, norberaren kontzientziaren arabera. Dena da posible, baina dena bere neurrian. Oporretan kanpora joaten naizenean, beti dut gustukoa atzerritarra egiten zaidan giroaz gozatzea, bertako jendea ezagutzea, kultura dastatzea... eta noski, leku berriak bisitatzea. Azken finean kanpoan turistak gara, eta herrian herritarrak. Bestalde, gorrotu ditut hotelez betetako leku inpertsonal horiek. H o r retarako ordea, ezinbestekoa da herri bakoitzean gazteek, familiek, alargunek, aitona-amonek, umeek herrian bizitzeko eskubidea izatea, herria herrit a r rek egiten baitute. Eskubidea oinarrizkoa bada ere, ez da nahikoa etxebizitzarik egiten ez bada, eta ez bakarrik babes ofizialekoak, ezta luxuzkoak ere, tartekoak baizik. Garbi dago getariar bikote batzuk (eta batzuk oraingoz), herritik kanpo doazela. Nahi dutelako ote? edo Getarian aukerarik ez dagoelako! Denon gosea asetzea zaila bada ere, dagoena denen artean banatzea da justuena. Bien bitartean, alkilerra ere lainoetara iritsi delako, eta txoriek ere ezin dutelako hain goian hegan egin, gure aitaren etxea defendatzen jarraituko dugu. Udazkeneko haize bortitzak astindu ditzala zuen burbuintxoak imaginazioak hegan egin dezan. Zer ote? 2006ko iraila artzape-5


] getarian zer berri? Herrian elkar ezagutza bultzatzeko asmoz Kultur Aniztasunaren Astea ospatu da Bigarrengo urtez Kultur Aniztasunaren Astea antolatu dute Udaleko Ongizate, Kultura eta Euskara sailek ELAN-Euskadiren eta etorkinen laguntzarekin. Aste osoan hainbat ekitaldi izan dira: Zumaiako Malen Etxeako Silvia Carrizok Emakume etorkinak. Ikusezintasunetik p resentziara eta, Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakeriako kideak, Atzerri -

tartasun-egoeraren errepasoa eta etorkinen lan-eskubideak hitzaldiak eman zituzten. Bestetik Ailen sahararrak 50 bat lagunei, saharar emakumeen moduan eskuak hennarekin apaindu zizkien; ez zuen lan makala egin! Horrez gain, Venezuela, Maroko, Portugal, Txekia, Txile, Aljeria eta Camerungo gastronomia ezagutzeko aukera

ezin hobea izan genuen larunbatean egin zen Jai Gastronomikoan. Ondoren, Mlomp cultural talde senegaldarrare n emanaldia izan zen, Senegaleko dantzak eta perkusioa erakutsiaz. Ez ziren nolanahikoak haien mugimenduak! Kultur Aniztasunaren Asteari amaiera emateko h a u r rentzako film laburra eta tailerrak egin ziren igandean.

Umeentzat tailerrak antolatu ziren frontoian.

Mlomp cultural talde senegaldarra.

Andreinak arepak prestatu zituen.

6-artzape

@topagunea.com

Saharar emakumeen moduan eskuak hennarekin apainduta.


] bi hitzetan

Mohamed, Ahmed eta Salama: Saharako haurrak, ia getariarrak Udako hilabeteak gure artean igaro ondoren, itzuli ziren beren herrietara Mohamed, Ahmed eta Salama. A u r t e n Getariako hiru familia izan dira ekimen honetan parte hartzera animatu d i renak; oro har, oso gustura daude bai haurrak, baita familiak ere: “Zalantzarik gabe kontuan eduki behar da nondik datozen haur horiek, zer osasun arazo dituzten, ... beraiekin denbora igaro behar dela garbi eduki behar da” aitortu digute familietako kideek. Herriko haurren artean ere lagunak egin dituzte, izan ere, hizkuntza guztiz

ez ezagutu arren, komunikatzeko arazorik ez baitute. Kirola egiten gelditu gabe jardun dute: igerian, pilotan, mikropatinean, mendian... ibili dira; aspertzeko modurik ez dute izan! Irailaren 10ean ziren Bilboko aireportutik irtetekoak, baina hegaldiare k i n arazoren bat zela eta, azkenean 11n irten z i ren. Bai haurrek eta bai Getariako familikoek datorren urtean elkar ikusteko itxaropena gorde dute. Esperientzia honen emaitza ikusita, beharbada datorren urtean herriko familia gehiago animatuko dira parte hartzera. Ea hala den!

Gero eta turista gehiago gure herrian Irailaren erdialdean, uda honetan Turismo Bulegotik pasa diren datuak jaso ditugu, eta turismoaren gorakada baieztatzen dute. Guztira 9.553 lagun etorri dira Getariara udako hilabeteetan. Horietatik guztietatik kataluniarrak dira gehienak (1.936 lagun); horien atzetik, hurrenez hurren, frantziarrak (1.354 lagun), madrildarrak (913 lagun), valentziarrak (849 lagun) eta italiarrak (401 lagun) izan dira. Aurten, gainera, Andaluzia, Extremadura eta Gaztela Mantxako jendea ere hurbildu da. Turismo Bulegoan lanean dabilen Irune Zulaikak adierazi digunez, "bisitari asko ibili da herrian, eta batez ere zer ikus daitekeen eta non lo egin dezaketen galdezka etorri dira; askok txakolin bodegak ere bisitatu nahi izaten dituzte".

Iparra l d e ra egindako irteera arrakastatsua

Mohamed, Ahmed eta Salama, Saharako banderarekin.

Egindako lanaz gustura Nahiz eta Play-offean ez diren sartu, gustura amaitu dute aurtengo denboraldia Getariako Arraun Elkarteko kideek, halaxe esan digu Javi Isasti “Esperantza” traineruko patro i a k : “ E s t ropadak jokatzen gindoazen neurrian, taldea indartu egin zen, eta P l a y - o ffean egoteko gai ginela konturatu ginen, baina tamalez tartean e s t ropada batzuk gaizki atera zire n , eta ez zen posible izan. Baina, beno, hala ere egindako lanarekin gustura gaude, eta gure artean dagoen harrem a n a rekin, zer esanik ez”. Aurtengoan ez, baina nork daki dator renean zer gertatuko den! Zorionak!

Denboraldi amaiera ospatzen.

Getariako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, herriko 59 lagunek Iparraldeko zenbait txoko ezagutzeko aukera izan zuten joan den irailaren 3an. Goizean Larrun mendira igo ziren kremaileradun trenean; han, eguraldia lagun, paisaia dotoreaz gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, Zugarramurdi eta Sarako tartea oinez egin ondore n , Sarako Leizeak ezagutu zituzten; bisita oso ondo zegoen prestatuta, eta umeak oso entretenituta egon ziren, saguzarrak nondik aterako zain. Euskara Zerbitzuak balorazio positiboa egin du , finkatutako helburuak bete baitira eta horrenbestez, urtero irteerak antolatzeko asmoa dutela jakinarazi digu.

Sarako kobazuloaren sarrera. 2006ko iraila artzape-7


Amaia Iribar

] elkarrizketa

Maria Pilar Ezenarro:

“Bizimodua lasai hartzen dut, baina zerbaiten erantzukizuna hartzen badut, ardura handiko pertsona naiz “

8-artzape

@topagunea.com


] elkarrizketa ] Maria Pilar Ezenarro

Aski ezaguna da Maria Pilar herrian, eta Goenkalen agertu zenetik baita herritik kanpo ere. Hasiera batean Goenkalera joan nahi ez bazuen ere, horrelako zerbait egiteko garaia bazuela pentsatu zuen, eta buruari buelta batzuk eman ondoren, aurrera egitea erabaki zuen.

Nondik datorkizu antzerkirako zaletasuna?

Ni beti kaleko umea izan naiz; kalea dut gustuko. Nire gazte garaian herri mailako hainbat ekintza sortzen ziren (batez e re Ikastolarentzat dirua biltzeko); zerbait antolatzeko orduan lokarri luzea zegoen. Ekintza horien artean antzezlan bat antolatu zen, Mikel a p a i z a ren laguntzarekin, eta nik bertan parte hartzeko aukera izan nuen: “Iturri saltzailea” zen antzezlanare n izena, Javier Poncelarena. Nola sortu zitzaizun Goenkalen parte hartzeko aukera?

Begira, ni lotsatia naiz, baina puntu xelebre bat daukat:

g i roan jartzen naizenean ez zait axola zein dagoen aldamenean; izan ere, bat-bateko umorea daukat, burura etortzen zaidana esan egin behar dut, nahiz eta berde puntua eduki. Behin Aitzpea Goenaga aktorea eta ni batera gertatu ginen afari batean, eta nonbait begia bota zidan; handik gutxira bere deia jaso nuen Goenkalen parte hartzeko gonbidatuz. Nik hasieran ezezkoa eman nion, baina berriro saiatu zen ni konbentzitzen, eta azkenean “liatu” egin ninduen. Nolakoa izan zen lehen eguna?

Zer esango dizut, ba! Lehen

“Burura etortzen zaidana gordetzea zaila egiten zait”

egunean lasai joan nintzen grabatzera, bai; oro har bizimodua lasai hartzen saiatzen naiz, baina zerbaiten erantzukizuna hartzen badut, ardura handiko pertsona naiz. Ez joateko aitzakia bilatzea oso zaila izaten da niretzat.

Konta iezaidazu grabaketa egun bat.

Beno, hemen garrantzitsuena norberari dagokion papera ondo ikasita joatea da, hor dago gakoa, horrek ematen baitu behar den indarra eta segurtasuna. 2006ko iraila artzape-9


] elkarrizketa ] Maria Pilar Ezenarro

EITBk utzitako argazkia

Grabatzen hasi aurretik beste gela batean ensaiatu egiten da; sekuentziak koordinatzen dira: hemen lan erritmoa oso azkarra izaten da, etenik gabe. Ni hasieran motel xamar jardun nintzen, baina taldeare n l a g u n t z a rekin azkenean trukua hartu nion; gainera, gaizki egitea pisu handia zen n i retzat, besteen lana atzeratzen baitzen. Ondoren, behin sekuentzia txukun xamar zegoenean, grabatzera pasatzen ginen. Egia esan, nahiz eta berria izan lan honetan, ez nuen arreta berezirik izan. Gidoiak ikastea erraza egiten al zitzaizun?

Ja,ja,ja… Hara, ni, txakurra

10-artzape

@topagunea.com

hartu, eta hondartzara jaisten nintzen; han gidoiaren paperak aldizkari batean “katiatu”, eta urertzean ibiltzen nintzen gelditu gabe. Zer esango dizut ba, ziur nago ezagutzen nauenak zera pentsatuko zuela: “ Maria Pilar hondartzan irakurtzen? Bai arraroa!” Zein aktorerekin zenuen harreman estuena?

Dudarik gabe “Txapas” eta “Lutxirekin” izan nuen harreman handiena, beraiekin baitziren grabaketa gehienak. Zer gertatu zaizu zailena Goenkalen lan egiterakoan?

Zer esango dizut, ba! Batetik m u t u a rena egitea pixka bat kostatzen zitzaidan, halako

“Uste gabe gauza asko lantzen dira harremanen bidez” oihu arraroak egiten zituen Ramonak! Bestetik, sakelako t e l e f o n o a rekin hitz egiteko orduan ahora eramatea zaila egiten zitzaidan. Baina horietatik guztietatik kezka handiena sortzen zidana sekuentzien koordinaketa lana izaten zen, batez ere hasieran.

Eta errazena?

Behin papera ondo ikasiz gero, antzeztea erraza zen. Zer moduz ikusi zenuen zeure burua lehenengo aldian?

B u ff!!! Hasieran ez zidan b a t e re efektu onik egin, atso


] elkarrizketa ] Maria Pilar Ezenarro

“Nire gazte garaian herrian zerbait antolatzeko orduan lokarri luzea zegoen ”

baten itxura hartzen nion Ramonari; izan ere, telebistak bost kilo gizentzen du, hortik atera kontuak! Etxekoek zerbait esango zizuten, ba?

Bai horixe! Zera esan zidaten: “Euskal Herriko telesailik garrantzitsuenean hartu behar duzula parte? Ondo pentsatu, gero guri gaizto aldiarekin ez etorri, e?” Ja, ja, ja… Eta herriko lagunek?

Denetarik egon da: batzuk, ni nolakoa naizen jakinda, barre algaraka hasten ziren; badira zera galdetu didatenak: “ Zer paper eman dinate, neska?” Eta nik zera erantzun izan diet: “Dagoena!”. Gustura irteten al zinen grabaketetatik?

Normalean bai, baina baziren egunak hasieratik okertzen zirenak, eta orduan, akabo! Hara, behin alaba joan zen ni ikustera, eta erabat bihurritu zidan; izan ere, oso erritmo onean ari bainintzen lanean. Bitxikeriarik gertatu al zaizu?

Bai: behin Zumaiara joan nintzen gasolina botatzera, eta hango nagusiak bere amari esan zionean Goenkaleko Ramona gasolina botatzen izan zela, honek zera erantzun zion: ”Baina motel, nola izango da ba bera, oinez ezin du ibili eta!”. Eta aurrerantzean zer?

Beno, berriro ere aukera izanez gero, ez dakit zer egingo nukeen! Ikusiko dugu!

Ziztu bizian erantzuteko Zenbaki bat: 6a Kolore bat: grisa Uda ala negua: biak Janari bat: barazki menestra Musika talde bat: bat-bateko edozein musika Leku bat: San Anton mendia Aktore bat: Audrey Hepburn Film bat: Gilda Hitz batean defini zaitez: alaia Amets bat: irakasle titulua izatea

2006ko iraila artzape-11


] foroa Datozen urteetarako Arau Subsidiarioen behin-behineko onespena egin berri da. Alderdiek gai honen inguruan duten iritzia jakin nahi izan dugu; hauek dira helarazi dizkiguten erantzunak. EAJ-PNV / EA Badira bi urte eta erd i , a u r reko arauak ehuneko handi batean beteta zeudela eta, jardunbide honetan hasi ginela. Arau berri hauek azken finean hurrengo 10-15 urtetan herria zer nolakoa izango den finkatuko dute, zer egiterik egongo den, etxebizitza, lur industrial, ekipamendu, komunikazio, landa lur mailetan, eta zer ez. Denbora honetan lehenik, Udalak kontrataturiko erredaktoreek diagnostiko bat egin zuten, bertan arau subsidiarioekiko h e r r i a ren egoera aztertzen zen. Diagnostiko hau jendaurrean ipini eta ondorioak atera ondoren, arauak egiteko behar rezko irizpideak finkatuz dokumentu berri bat idatzi zuten. Dokumentu hau berriz ere jendaurrean ipini zen, eta azalpen publikoko bilera irekiak antolatu ziren. Ondoren dokumentu honen inguru k o iradokizunak aztertu zire n , eta iradokizun guztiek jaso zuten erantzuna, kasu gehienetan onartuz eta beste batzuetan, erantzuna beharbezala argudiatu ondore n , baztertuz. Iradokizunak finkaturik hasierako onarpeneko dokumentua plazaratu zuen Udalak. Berriz ere, jendaurre a n ipini, eta azalpen publikoko bilera irekiak deitu genituen. Ondorioz alegazio txanda berria ireki genuen eta alegazioak erantzun ondore n , batzuk onartuz eta beste batzuk baztertuz, irailean behin behineko onespena jaso

12-artzape

@topagunea.com

dute arauek, horrela Udaleko izapidetza bukatutzat ematen delarik. P rozezu zabala, luzea eta korapilatsua izan da, interesik zukeenak izan du parte hartzeko eta bere ekarpenak egiteko hainbat aukera. Esan behar ekarpenak ugariak izan direla, batzuek intere s o rokorrak babestu eta zehaztu nahian, beste batzuk zilegiko diren interes pribatuak defendatuz. Dena den, p ro z e z u a ren emaitza orain egun batzuk Udalean onarturiko behin behineko onespeneko dokumentua izan da, o n d o ren dokumentua Foru Aldundira bidali da honek sei hilabeteko epean behin betiko onespena eman dakion. Ondorio bezala zera esan genezake, partaidetza handia izan dutela arau hauek, elkarte eta jende askok hartu duela parte prozezuan, egindako iradokizun eta alegazio gehienak onartuak izan d i rela, eta emaitza herriare n onerako izango dela. Herriaren beharrak eta soluzio posibilistak uztartzen saiatu gara, eta egindako ekarpenak kontuan izanik datozen urteetarako arazoei aurre egiteko t resna egoki bat lortu dugula pentsatzen dugu. Beti izango da motz geratu garela esango duenik, baina berriro diogu, h e r r i a ren beharrak eta soluzio posibilistak uztartu behar d i rela, ez baikenuke ezer konponduko etorkizunean aplikatu ezinezko arau

batzuk onartuko bagenitu. Badakigu gai asko dire l a honelako idatzi batean zehatz meatz azaltzeko, hau dela eta gustora artuko dugu Udalean gai hauei buru z a rgitasun gehago nahi duen edonor. Besterik gabe, mila esker Getarikao EAJ-PNV / EA talde politikoen izenean arau hauek egiten parte hartu duzuen talde politiko, elkarte eta herritar guztiei.

IPARRA Arau Subsidiarioak zortzi–hamar urtez behin egiten dira, eta oso–oso garrantzitsuak dira; izan ere, herriaren antolaketa eta etorkizuna jasotzen da beraietan. Horregatik, denbora dezente behar izaten da guztia aztertzeko; besteak beste, herritarren partaidetza e re ezinbestekoa delako. Egileak berak ere, aurre r a p e n e a n hala dio, herritarren partaidetza bultzatzea oso garrantzitsua dela. Arauen lehen fasean, diagnosian alegia, EAJ–EAk bakarrik parte hartu zuen, gainontzeko alderdiak eta eragileak baztertuz. Egindako kalte h o r rek prozesu guztian izan du eragina. Gainontzeko faseetan legeak eskatzen duena besterik ez du egin EAJ–Eak; hau da, dokumentuak jendaurrean ipini bai, baina herritarre n partaidetza bultzatu gabe. Ondorioz, azken dokumen-

tuan jasotako arauek EAJ – E A ren zigilua daramate. Arrazoi hori dela eta, hainbat talde politikok eta eragilek egindako alegazioak ez dira kontuan hartu: eskolaren i n g u rukoak, etxebizitzare n arlokoak, herri ekipamenduei dagokienak, irisgarritasunari zuzendutakoak... Arau Subsidiarioen behin–behineko onespeneko dokumentua onartzeare n aurkako jarrera du Iparrak, aipatutakoez gain ondorengo arrazoi nagusietan oinarrituz: a) Etxebizitzaren arazoari ez dio erantzuten, eta berriro e re espekulazioari ateak irekita uzten dizkio. Gure aldetik, eraikiko den %75 babestua izan behar du, alokairuari lehentasuna emanaz. Bestetik, lurra ondare publiko izendatu behar da: eta azkenik, azterketa erreal bat egin behar da ahalik eta lur gutxien okupatzeko. b) Arauetan irisgarritasuna (accesibilidad) gaia ez da serioski aztertu. Honen adibide garbia da, pro p o s a t z e n d i ren eskailera mekanikoak g e h i e n g o a ren ero s o t a s u n a r i erantzuna ematen dietela, mugitzeko arazoak dituztenak baztertuz. c) Malkorbe gainean proposatzen diren etxebizitzak egitearen alde jarraitzen du PNV – EAk. Iparrarentzat etxebizitza horiek ez dira eraiki behar, herritar oro ren erabilpen ezberdinetarako aprobetxatu beharko litzateke (hez-


] Zer eskaintzen du herriak gazteentzako eta zer eskaini beharko litzateke? kuntzarako ekipamenduak, behar sozialetarako...) gune estrategiko hau. d) Udal Gobernuak ez du Hezkuntza lehentasunezko zerbitzu publikotzat kontsideratzen. Ezker A b e r t z a l e arentzat, Hezkuntza pre m i e i (eskola handitzea, jolas eremuak, 0-2 zikloa...) erantzuteko eskola eta bere inguru a babestu behar dira. e) Jesuiten eraikina 3. sekt o rerako erabilera ahalbideratzen dute arauek (hotela...). I p a r r a rentzat ekipamendu dotazio bat sortzeko gune egokia da eremu hau (eguneko zentrua, liburu t e g i a . . . )

ARALAR Lehenengo eta behin aipatu nahi dugu Arau Subsidiarioak egiterakoan ez dela ez oposi-

zioa ezta herriko taldeen iritzia ere kontuan hartu, Herri Eskolako Guraso Elkarteare n iritzia esaterako, nahiz eta alkateak kontrakoa esan. Etxebizitzei dagokionez, izugarrizko aukera galdu da L u r z o ru Lege berria aplikatzeko; eta hori alkatetzare n b o rondate politiko faltarekin bakarrik azaldu daiteke. Lege berria aplikatuz gero, etxebizitza berrien % 80a babestua litzateke eta % 20 baino ez librea. Onartutako Arau Subsidiarioekin etxebizitzen ia erd i a libreak izango dira, eta gehiegizkoa deritzogu kontuan hartuta alde batetik azken zortzi urteotan ia ez dela etxebizitza babesturik eraiki eta bestetik argi dagoelako Getariako beharrak bestelakoak direla. Aralar-Independietak-

ek aurkezturiko pro p o s amena lege berriarekin eta herriko beharrekin bat dator (141 VPO, 13 alokairu, 60 tasatu, 61 libre) eta ekonomikoki bideragarria da. Besteak beste alokairu sozialerako 13 etxebizitza bideratzea nahi genuen uste dugulako jende guztiak ez duela pisu bat ero steko aukerarik eta gehienbat gazteentzako behin-behineko irtenbide bat izan daitekeela iruditzen zaigulako. Eskolarekin uste dugu i n p robisazioa egon dela, ez baita azterketa orokor bat egin. Nahiz eta azken momentuan Aralar-Independienteak-ek pro p o s a t u r i k o zenbait puntu onartu, hala nola Eskola eta futbol zelaia batzeko zubia eraikitzea, espaloia zabaltzea eta Sahatzagako etxebizitzak atzerantz

botatzea, Eskola bera handitzeko aukera ez da behar bezala aztertu, eta eskola-kanpoko jard u e retarako dagoen instalakuntza hutsunea ez da kontuan hartu. Gure proposamenak bidearen bi aldeak batzeko plataforma handi baten eraikuntza biltzen zuen, berau gogorago aipatutako aktibitateetarako gune interesgarria izango zelarik, ondorioz ez dugu ulertzen proposamen hau aurrera atera ez izana. Badaude beraz arrazoiak Arau Subsidiario hauen aurka bozkatzeko, baina egia de bestalde, Getarian ez dela sekula 150 etxebizitza babestu eraiki, eta herriaren betebeharrak asetu ez arren, aurrerapausotzat jotzen dugu, eta ondorioz Aralar-Independienteak-ek abstenitzea erabaki du.

Eskola inguruan hainbat etxebizitza eraiki nahi da.

2006ko iraila artzape/13


Amaia Iribar

] erreportajea

Getariako elkarteak Sei dira gure herriko elkarteak: Arrantzale Zaharren Elkartea, Txori Tonpe, Mariñelak, Ixkote, Artelatz eta San Martin; lau soziedade kalean eta bi auzotan. Badituzte gauzak komunean, baina baita desberdintasunak ere.

Aldaketak. Era guztietakoak: gustukoak ala ez, onerako edo txarre r a k o izan, ezin da uka kosta egiten zaizkigula; aldaketak hori baitu, gauza berrienganako beldurra edo eta mesfidantza. Gure herriko elkarteek ere azken garaian aldaketen aldeko apustua egin dute, nahiz era batekoak ala bestekoak izan; sortu zirenetik bakar ren bat itxi egin da, leku-aldaketa izan dute… Baina aldaketa horietatik guztietatik garrantzitsuena, ezbairik gabe, beren barne funtzionamenduan ari da ematen.

Getarian ditugun elkarteak ez dira berriak: azkena 1996an ireki zen Meagako auzoan, eta harre z k e ro ez da besterik ireki, nahiz eta gehienak erabat zaharberrituak izan dire n . 1948an sortu zen sei elkarte horietatik lehendabiziko soziedadea: Txori Tonpe Atsedentoki Elkartea. Oro har, bakoitzak badu bere xarma: Txori Tonpe Elkartearen sorrera adibidez, "Artzape" taberna zaharrean kartajokoan biltzen zen koadrila baten ideia izan zen, eta bertara Madrilgo jende

"garrantzitsua" etortzen zen arrain f reskoa jatera. Mariñelak Elkartea berriz, futbol talde baten nahiaren ondorioz sortutakoa da. Meagako Artelatz Elkartea (lehen eskola izandakoa) auzolanean eraikitako soziedadea da, eta Askizuko San Martin Elkartea, berriz, abade etxe izatetik soziedade izatera pasa zen. Arrantzale Zaharren Elkartea dagoen egoitza, hasiera batean, izotz fabrika zen. Bertan, 1977an, Itsas Gizonen Etxea eraiki zuten eta 1997an gaur

Txori Tonpe Elkartea

Mariñelak Elkartea

Ixkote Elkartea

- 1948an sortua

- 1972an sortua

- 1972an sortua

- Hasieran 45 bazkide

- Hasieran 89 bazkide

- Hasieran 80 bazkide

- Gaur egun 76 bazkide,

- Gaur egun 105 bazkide, 1

- Gaur egun 70 bazkide,

denak gizonezkoak - Jubilazioa 55 urterekin

14-artzape

@topagunea.com

emakumezkoa - Jubilazioa 65 urterekin

denak gizonezkoak - Jubilazioa 60 urterekin


] erreportajea ] Herriko Elkarteak egungo izena hartu zuen.

ELKARTEAK 6 herrian 4 Kalean, 2 auzotan. Zaharrena, Txori Tonpe (1948) Berriena, Artelatz (1996)

Bazkideak 392 DENERA Soziedade batetik bestera bazkide kopurua nahiko aldatzen da.

Emakumeak 44 emakumezko Artelatzen 3, San Martinen 1, Mariñelaken 1, Arrantzale Zaharren Elkartean 39

Urteak aurrera egin ahala, elkarte gehienek berrikuntzak izan dituzte e u ren egoitzetan: batzuek kanpo nahiz barruko itxura aldatu dute. Mariñelak Elkarteak adibidez, leku-aldaketa izan du, eta 1972an sortu zen leku bere a n daude gaur egun, ñabardura batekin, jabegoan dute lokala. Ixkote Elkarteak eta Txori Tonpe Elkarteak ere pauso berbera eman zuten bere garaian, hau da, alokairuan egotetik jabegoa edukitzera. Pauso hori emateak berare k i n hainbat aldaketa ekarri ditu, bai ekonomikoak (elkarteen bideragarritasuna handituz), bai pentsamendu aldetik ere. Jubilatzeko adinak ere aldaketak izan ditu elkarteren batean: esaterako, Mariñelak Elkartean lehen 60 urterekin jubilatzen zen, eta orain, berriz, 65 urterekin. Bestalde, Ixkote eta Mariñelaken, 18 urte beteta dituzten seme-alabei giltzak uzteko erabakia hartu dute, horiek nahi izanez gero, elkartea erabil dezaten. Horren ondorioz, egun gazte asko ikus daiteke elkarte horietan, baina oro har, beste soziedadeetan ere gazte asko sartu dira, baita bertako martxa aurrera atera ere ! . Auzoetako elkarteek badute kalekoekin d e s b e rdintasunik; esaterako, Meagako Artelatz Elkartea, gastronomikoa izateaz gain, auzokoak elkartzeko eta auzoaz arduratzeko asmoz sortutakoa da, eta auzoan bizi den edozeinek du bazkide izateko eskubidea. E l k a r t e h o r retan hasieratik izan dute emakumeek bazkide izateko aukera, eta gainera, edozein bazkideren bikoteak

(nahiz emakumezko, zein gizonezko) elkartea erabil dezake. Askizuko San Martin Elkartean ere emakumeek bazkide izateko aukera dute hasieratik. Auzoetako elkarteak eztabaida horretan kalekoak baino aurre r a t u a g o a k d i rela begi-bistakoa da, beraz (Arrantzale Zaharren Elkartea izan ezik). Kaleko elkarteak gizonezko koadriletatik sortuak dira; emakumeek ez zuten bazkide izateko aukerarik, eta hala izan da urteetan. Lehen estatutuek ez zuten adierazten ezer horri buruz, hau da, ez zuten kontrakorik esaten, baina barne araudiak ez zien emakumeei sukaldean sartzen uzten. Hala ere, badirudi gauzak aldatzen hasi direla; izan ere, Mariñelak Elkartean duela bi urtetik emakumeak bazkide izan daitezke. Ixkote Elkartean ere pentsaera-aldaketa nabaria da: 18 urte beteta dituzten seme-alabei giltza utz diezaiekete, eta aldi b e rean, sukaldean sartzearen debekua barne arauditik kendu dute. Arrantzale Z a h a r ren Elkartean emakumeek hasieratik bazkide izateko aukera izan dute; Txori Tonpen, aldiz, egun emakumeek sukaldean sartzea debekatuta dute. Bada, aldaketak badira, bai, eta beharbada ildo beretik etorriko dira gainontzeko aldaketa guztiak; zalantzarik gabe, gizartea aldatzen ari da. Denbor a ren poderioz gauza guzti horiek guztiak aldatuko dira, eta are gehiago Eusko Legebiltzarrean Berd i n t a s u n Legea onartu zenetik.

Artelatz Elkartea (Meaga)

San Martín Elkartea (Askizu)

- 1996an sortua

- 1981an sortua

Arrantzale Zaharren Elkartea

- Hasieran 30 bazkide,

- Hasieran 24 bazkide

- 1977an sortua

- Gaur egun 28 bazkide,

- Gaur egun 91 bazkide,

4 emakumezko - Gaur egun 22 bazkide, 3 emakumezko

1 emakumezkoa

39 emakumezko

- Jubilazioa 65 urterekin

- Jubilazioa 65 urterekin 2006ko iraila artzape/ 2006ko 15 2006koiraila iraila artzape-15


] elkarrizketa] Amaia Iribar

Imanol Iribar:

“Iromana egiteko zoro puntu bat eduki behar da� Urte osoa pre s t at zen aritu ondoren, Imanol Iribarrek urr i a ren 1ean Elba irlako (Italia) Iroman proba egingo du. 3,8 km. Igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 ki l o m etro. korrika aritzeko urt e osoan buru - b e l a rri entren at zen aritu da. Helburua: lehenik eta behin bu kat zea, eta ahal bada 11 ordu baino lehen iristea.

Imanol Iribar Donibane Lohitzuneko triatloia hasi baino lehen.

Gogor entrenatu al zara?

nago bukatzea dut helburua.

Iazko urritik nabil entrenatzen, orduan b u ruratu zitzaidan Iromana egitea. A u rten zortzi proba txiki egin ditut, Zarauzkoa eta Donibane Lohitzunekoa tarteko. Zarauzkoa bukatu eta Italiara joateko gogor hasi nintzen prestatzen. Batez ere burua eduki behar da ondo, eta gero egunero zerbait entrenatu. Horrelako probak egiteko burua ondo edukitzeaz gain, nik uste dut zoro puntu bat ere eduki behar dela. Uste dut bukatzeko moduan nagoela. O rdu asko eskaini behar dira, astean entrenamendu txikiak egiten ditut, eta astebukaeretan luzeagoak sei ordukoak: bizikleta, korrika, txandakatuz‌ Ondo prestatu naiz, eta 11 ordu baino lehe-

Bakarrik al zoaz Italiara?

edo ariko gara. Lantzarotekoa, Embrunekoa (Frantzia) eta azkenik Hawikoa famatuagoak dira; distantzi aldetik berdinak dira, baina ezaugarri klimatologiko eta geografikoak desberdinak dira.

Momentuz bai, Eibarreko batzuk hasieran joatekoak ziren, baina azkenean ez dira joango; batek Portugaleko beste proba bat egingo du, eta besteak lan kontuengatik ezingo du.

Zein modalitatetan aritzen zara hoberen?

Iromana eta gero beste zerbait egitekota al zara? Atsedenaldia. Behobian marka hobetzeko asmoa badut, baina ikusiko da, lehenengo atsedena hartuko dut.

Hoberen bizikletan aritzen naiz; korrika ere moldatzen naiz, baina okerrena igeri egitea da. Berandu ikasi genuen ondo igeri egiten, hondartzan flotatzen bai, baina ondo igeri egitea beste kontu bat da.

Jende askok hartzen al du parte proba honetan?

Ez, ez da hain famatua; 100 bat lagun

Etxean animatzen al zaituzte?

Bai, noski! Parrandan ibiltzea baino hobea dela esaten didate.


] elan-euskadi

KULTUR ANIZTASUNA BULTZATUZ

Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeriako kidea.

Getariako kaleetara irten besterik ez dago gure herriaren egitura soziala aldatu dela baieztatzeko. Munduko hainbat txokotatik etorritako hainbat pertsona bizi da gure artean, haien kulturak eta bizi-

moldeak gure a rekin nahasiz, uztartuz, eta elkar aberastuz. Hori horrela izanik, irailaren 18tik 24ra, Kultur Aniztasunaren Astea ospatu da, Udaleko Ongizate, Kultura, eta Euskara sailak antolatuta, eta

Elan Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundearen eta etorkinen laguntzaz. Hainbat ekintza burutu dira egun horietan: hitzaldiak, musika ikuskizunak, eta jai g a s t ronomikoak, besteak beste. Malen Etxea Emakume Inmigranteen Elkartekoa da Silvia Carrizo, kazetari argentinarra. Bere esanetan, “Latinoamerikak, Afrikak, Ekialdeko Europak, Ekialde Hurbilak jasan dituzte Europaren kolonizazio eta lapurretak, eta orain, etorkin moduan E u ropara gatozenean mehatxu moduan hartzen gaituzte gobernuek, baina etortzen jarraituko dugu, ez baita mehatxua, baizik eta beharra eta desesperazioa”. Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kidea, etorkinen lan baldintzei buruz aritu den, “bizi duten egoera prekarioak eta hemen jarraitu ahal izateko lana behar izateak esplotazio egoerak ekartzen ditu. Sarri-

tan, Europar Batasuneko estatu batean, beraien sorterrietan bezalaxe aurkitzen dira, eskubiderik gabe”. Baina beraien problematika ezagutzeaz gain, haien ohiturak ere ezagutu dira: saharar rek tatuaiak nola egiten dituzten ikusi dugu, Senegaleko dantza eta musikaz gozatu dugu, eta tokian tokiko jakiak dastatu ere bai, kultur aniztasuna bultzatuz. Getarian, etorkinen kopurua biztanleriaren %5a da , eta h o r rek gure eguneroko bizitzan eragina dauka, esan bezala, elkarrekin bizitzen ikasi behar dugulako. Eta eragina dauka gure hizkuntzan ere, euskaran. Horre g a t i k , Kultur Aniztasunaren Astea, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasota dago, herrian elkarbizi diren kulture n arteko ezagutza eta harre m anak sustatzeko zerbait egin beharra zegoela iritzi baitzion Euskararen Aholku Batzordeak.

2004ko 2004komaiatza maiatzaartzape artzape-17


Argazkiak: Zumaiako Udala

Pariseko glamourra Madame Sophiren kabaretak Getarian izandako arrakastaren ondoren pasa den irailaren 16an Zumaian izan zuen zita, Olarro eguneko egitarauren barruan. Madame Sophie, bere gonbidatuek eta kabarateko dantzariek, 18 bikotek hain zuzen ere, glamourrez eta elegantziaz jantzi zituzten Zumaiko kale bazterrak. Lau koreografiaz osatutako Mouline Rouge ikuskizuna eskaini zuten getariarrek, Gurrutxaga plazan hasi eta Amaia plazan bukatuz bertaratu ziren zumaiar, getariar eta kanpotarren txaloen eta gorazarren artean. Garai bateko tiriteroak bezala, eszenatokia, jantziak... bi kamioietan kargatu eta abiatu ziren Zumaiaruntz Getariako Konpartsako kideak, kamioiak deskargatu, Moulin Rougeko errota montatu, eszenatokia muntatu eta dantzara!! Euriak ere ongi asmatu zuen etenaldia noiz egin, egun osoan bota zituen zaparraden ostean konpartsaren orduan ongi portatu zen eta. Esfortsu honek guztiak ordea izan zuen bere saria, ikuskizunaren ondoren afaria egin baitzuten konpartsakideek eta gero, nola ez ,dantzan jarraitu zuten Zumaiako tabernetan. Orain dela lau urte ere izan zen Getariako Konpartsa Zumaian. Orduan, 60ko hamarkadako koreografia prestatu zuten. @topagunea.com 18-artzape artzape @topagunea.com


] petrilaren harritarteetik / Zigor Saizar NEGARRA ANTZEZTU EGITEN DENEAN

E

zagutzen nauenak badaki ez naizela kaxa babuari begiratu zale. Nahiago dut askozaz ere, zinemara joan edo bideoklubeko filmaren bat ikusi. Batzuetan, ordea, guardia jaisten dut eta, tregua garaian gaudenez, konfiantza pittin bat ematen diot Radiola madarikatuari. Horietako deskuidu batean, Santoñako Dueso kartzelan abesten zuen koro bati b u ruzko programarekin egin nuen topo. Espetxeko presoak zituen kantari koroak, droga saltzaileak eta lapurrak gehienak. Eta horien aitzakian kartzelako bizitza erakusten zuen saioak, bakoitzaren bizipenak, ahuleziak, damuak… Engantxatu egin ninduen reality showak, aitortzen dut, jakin-mina sortzen baitzidan pertsona haien jokamoldeak, jendilajea izanik xantu-xantu erakusten zuten txintxo plantak. Pena eta guzti ematen zuten, koitaduek, beraiekin injustizia egiten ariko balira bezala (eta ez dut esaten hala ez zenik, espetxeetan dauden guztiak ez baitira gaizkile; gaizkile guztiak kartzelan ez dauden bezalaxe). Halatan ere, nire inozentzian,

n e g a r r a ren antzerkia zen gehienbat atentzioa ematen zidana. Azal dezadan: presoek familiartekoen bisitak izaten zituztenean (hauek ere ehunka kilometrora beraien bizilekutik, zer arraroa, ezta?), senidea betaurrekorik gabe azaltzen zen bis a bisean eta espetxeratua, aldiz, eguzkitako antiojo fashion batzuekin. Zertarako, eta negarra ezkutatzeko! Bitxikeria hori behin eta berriz ematen zen, bisitaldi guztietan eta hainbat p re s o rekin. Eta noski, hasieran ikuslea emoziona zitekeen une hunkigarriaren aurre a n ; pentsa, hilabeteak edo urteak ikusi gabe dagoen ama edo aita begien aurrean izatea; e r repidean ordu luzeak emango zituen guraso heldua (60 urtetik gora), bizitzan zaildua eta markatua, semea ikustera joana. Baina negar… gurasoek negar egin arren ez zuten ezer ezkutatzeko. Betaurrekoak zituztenak, ordea… uhmm, tate, malo. Zeren beldur? Malkorik ba al zen kristalen atzean? Inork ikusi al zuen haien begietan distirarik? Beste batzuk, baina, lotsagabe hasten dira malkotan, batik

bat telebista kamera aurre a n ikusten dutenean. Horiek ez dute kristal beltzen beharrik, ez eta nahi ere; profesionalak dira. Antzezle apartak, negarra ere antzeztu egiten baita. Galde diezaiotela, bestela, Bilboko lehoi gerlariari: urteetan milioika euro jaso ondore n , poltsikoak bero - b e ro eginda, jokalari garestiena izatetik e n t renatzaile garestiena izatera pasa delako negar zotinka. Eszenografia ere ondo zaindua, atzean baitzituen lankide aberatsak bera babestuz, guztiak triste plantak egiten. Eta (ia) guztiok penatu gintuen, (ia) denok sinetsi genion. Konspirazioen garaian gauden honetan, nik uste mikroa estaltzen zuen pro p a g a n d a ren atzean (BBK, Bilbao Bizkaia Kutxa, portzierto) tipula pikatua zuela. Dudipe. Bideo zaharrari ahoa ireki eta Casablanca film gogoangarria jarri dut, aldamenean kleenex paketea hartuta. Ez malkoak lehortzeko, zintz egiteko baizik. Beti geratuko zaigu Paris, Ingrid. 2006ko iraila artzape-19


] katraponako petriletik /

Amaia Iribar

Nardin Oliveri:

“Antxoarekin lana egitea ez zitzaidan burutik kentzen ” horietan izugarrizko arrantza egin zen, eta nik, nahiz eta fabrika guztiz bukatzeko egon, ahal nuen guztia erosi nuen. Bazter guztiak antxoaz beterik neuzkan: tinak, ontziak, lurra… Pentsa, 700 barrika baino gehiago bete genituen!" Oikiako fabrikan 10/20 lagunekin hasi zen, gero Zumaian 100 langile inguru izan zituen, gehienak emakumeak: "Emakumeak langile finak izaten dira. Lehen emakumeak lanean ari zirela abesteko ohitura zuten; izan ere, antxoa kilo asko erosten zen, eta denbora luzez j a rduten zuten antxoa gatzetan jartzen. Gaur egun ez da horrenbeste kilo erosten, hozkailuak baitaude: garai batean 50 tona, 30 tona antxoa erosten nituen; behin 100 tona ere erosi nituen. Orain berriz, 15 tonara iristea gehiegi da".

“Nire ustez marka jendeak

B e re arbasoak Siziliako hegoaldean dagoen Saka h e rr i koak ziren, Agr i gento herr i a l d e koak; han, b e re birraitona Giuseppek salazoia egiten zuen, eta Po n t e korbori izeneko almazenista bati saltzen zion bere lana. Almazenista horrek Kantauri aldean konfiantzako norbait behar zuen lanerako, eta Giuseppek bere bi semeak bidali zituen; horietako bat , G e t a r i a ra etorri zen, Nardinen aitona izango zena, G i u s eppe berau ere. Gerra Zibila hasi zen urtean jaiotakoa da "Nardin". Txikitan ume geldiezina zen, eskolatik irteten zenean Patxiku zaharrarekin txibita joaten zen, edo treza betetzera. Hamalau urte betetzeko zituela tostartean hasi zen "Iribar Hermanos "-en: "Nire aitak, Leonardok, "Salador Orlando"-ren fabrikan egiten zuen lan, eta ni bertan hastea nahi zuen; ez zen posible izan, eta azkenean tostartean hasi nintzen egin berria zen "Iribar Hermanos" arrantza-ontzian, han 10 urte igaro nituen oso gustura". @topagunea.com 20-artzape artzape @topagunea.com

Ezkondu berria zela, 23 urtere k i n , arrain-saltzaile hasi zen Milagros emaztearekin batera: Donostian eta Pasaian arraina erosi, eta gero Azpeitian saldu; horrela urte batzuk igaro zituen, baina antxoarekin lana egitea ez zitzaion burutik kentzen: "Nik gazitzaile izan nahi nuen, eta hara nola 1963an ireki nuen lehenengo fabrika Oikian, Zumaiako kapitalista baten laguntzarekin. Han bi urte igaro nituen, eta1965ean Zumaiara pasa nintzen San Jose garaian; egun

gorpuzten du, konfiantzaren bidez, garrantzitsuena erosleak gustura geratzea da”

Teknikoki instalakuntzak, makinak… aldatu dira, baina garrantzitsuenak b e rdin jarraitzen duela aitortu digu: "Gaziketa prozesua eskuz egiten da, aitak eta aitonak egiten zuten moduan, Nardin markak hori du oinarria. Nire ustez marka jendeak gorpuzten du, k o n f i a n t z a ren bidez; garrantzitsuena e rosleak gustura geratzea da". Antxoaren etorkizuna kezkagarria dela deritzo: "Hemen ez da antxoarik ikusten lehen bezala, ez dakit non botatzen duen arbia, eta gainera, arbi horre t a t i k jaiotzen al da antxoarik? Nire iritziz, antxoari bi edo hiru urte deskantzatzen utziz gero, zerbait ugalduko litzateke, bai, baina berriro harrapatzera irtetean lehengo erara egin beharko litzateke”.


] monikaren errezetak [

kritika / Izaskun Larrañaga

Krepak perretxiko eta urdaiazpiko kremaz beteak

AMAREN ESKUAK (liburua)

Idazlea: Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) Argitaletxea: Elkar Argitalpen urtea: 2006 Orrialde kopurua: 188 Egiteko modua: Osagaiak (4 lagunentzako): 125 gr irin 25 gr azukre 2 arrautza 3 dl esne 3 koilarakada gurin Gatza Olioa Nata (esnegaina) Tipula

Krepak nola egin: irina, azuk rea, arrautzak, esnea eta gurina nahastu irabiagailu batekin krema bat egin arte. Aldi berean, zartagin batean olio pixka bat edo gurina jarri. O n d o ren, lehen egin dugun nahasketaren koilarakada bat bota, eta su hilean minutu bat eduki egosten; buelta eman ingurua gorritzen denean. Krepak betetzeko: zartagin batean olioa jarri eta bertara p e r retxikoak, tipula eta gatz apur bat bota; perre t x i k o a k egiteko pixka bat falta denean, u rdaiazpikoa bota, eta azkenean natarekin bukatu. Azkenik, krepak nahasketa h o r rekin bete eta boro b i l d u , eta jateko prest dago.

ON EGIN!!!!!!

Karmele Jaiok orain dela bi urte idatzi zuen liburu honek bi ama-alaben arteko harremana du oinarri. Istorio honek 2004ko VII. Igartza Saria (idazle gazteak laguntzeko asmoz Elkar arg i t a l etxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen duen lehiaketa) irabazi zuen, o rdurarte, euskal literaturan, jorratu gabeko gai bat jorratuz: “alabatasuna”. Bi ama-alaba hauen belaunaldien deskripzioa egiten da bertan. Garaien desberdintasunak azaltzeaz gain, urte askok banatzen dituzten bi belaunaldien arteko antzekotasunez ere hitz egiten da Jaioren nobelan. “Alabatasuna” hizpide, nobela berrizalea dela esan daiteke. Euskal literaturak lehenengo zertzeladak eman zituenetik, ez da inor gai hau jorratzera ausartu, edo

gai honen garrantziak edo e r a k a rgarritasunak ez du euskal idazleen iru d i m e n e a n aterik jo. Kontakizun honen ard a t z a , ama-alaben arteko erlazioan dago, baina istorio osoan Euskal Literaturan urteetan topiko bihurtu diren elementuak ere ageri dira: gizonezko maitale baten galerak sorturiko bihozmina, errudun sentitzearen sentsazioa... Topikoak topiko, neguko arratsalde euritsu batean, irakurketaz eta istorio sakon batez gozatzeko bikain egon daitekeen nobela da.


] urriako agenda ] kirolak

] ikastaroak

] festak

] irteera

[Hasiera: urria] Gure Txeru elkarteak antolatuta, GETARIAKO IV. GAZTE ETA HELDUEN ESKUZ BINAKAKO PILOTA TXAPELKETA federatugabeentzat.

HIZKUNTZAK: EUSKARA IKASTAROAK INGELESA

[Urriak 19, osteguna] SANTOÑA eta LAREDORA IRTEERA . Antolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea

[Urriak 6, ostirala] ARETO FUTBOLA: Irizabal Arrainak - IDIAZABAL GORROTXATEGI Ordua: 21:30ean Lekua: kiroldegia

TXISTU eta ATABALA IKASTAROA: Txistua jotzen ikasi nahi baduzu eta herriko txistulari taldeko partaide izan nahi baduzu, orain duzu aukera!!!

[Urriak 1, igandea] KILOMETROAK 2006. Oiartzun Gipuzkoako ikastolen jaia “Ingoyeu! Ingoñeu!” Oiartzunera joateko AUTOBUSA Izen-ematea: irailak 29, ostirala (13:00ak baino lehen), EKAIN dendan

[Urriak 20, ostirala] ARETO FUTBOLA: Irizabal Arrainak - SOLASTEN LAZKAO Ordua: 21:30ean Lekua: kiroldegia [Urriak 7-8] GAZTETETAPEKO III. SURF TXAPELKETA HERRIKOIA Mailak: open, sub18, sub12, master, senior, bodytxiki, bodyopen, longboard, neskak. Hasiera-ordua: 09:00etan Izena emateko azken eguna: urriak 3, asteartea. Surf elkartean. Antolatzailea: Getariako Gaztetape Surf Elkartea * Partehartzaile guztientzat bokatak egongo dira. Kiroldegiko eskaintza: Aerobic, pilates, yoga, tai-chi, spining, fitness, kardio-makinak, sasoian egoteko gimnasia, dantza latinoak, gin-jazz, judo, taekwondo Izen-ematea eta informazioa: 943 140432 – kirolgune@hotmail.com

MUSIKA ESKOLA: TAILERRAK eta MUSIKATRESNAK

BESTELAKOAK: PINTURA TAILERRA (haur eta helduentzat) BERTSO-ESKOLA LITERATUR LANTEGIA

] kultura PINTURA EGUNA AKUARELA TAILERRA: 12 urte bitartekoek gune berezi bat izango dute GRAFFITI TAILERRA: 12 urtetik aurrera Graffiti tailerran parte hartzeko izena eman behar dute liburutegian, irailaren 21etik 29ra Antolatzailea: Getariako Guraso Elkartea

argazkia bere testutxoarekin Txeruko

[Urriak 15, igandea] NAFARROA OINEZ 2006 BERA “Baietz oraingoan” Berara AUTOBUSA Izen-ematea: urriak 11, osteguna (19:00ak baino lehen), EKAIN dendan

] kz gunea

Gure Txeruk antolatutako ikastaroak: ESKULAN TAILERRA (zilar-bozelketa, mosaikoak, polikromatuak, egurrezko tresnak, gauzak zaharberritzea) EUSKAL DANTZAK PILOTA

Norbait zoriondu nahi izanez gero

Ikastaroak eta nabigatzeko aukera paregabea KZgunearen ordutegia: 17:00etatik 20:00etara Asteartetan tutorea egongo da Urriak 3, 10, 17, 24 eta 31 (16:00-20:00) URRIKO MINTEGIAK: [Urriak 3, asteartea] GAS NATURALA INTERNETEN (17:00-19:00) [Urriak 10, asteartea] PARTE HAR EZAZU SAREAN (17:00-19:00) [Urriak 17, asteartea] ASTE BURU BAT EUSKAL HERRIAN (17:00-19:00) [Urriak 24, asteartea] POSTA ELEKTRONIKOA (17:00-19:00)

postontzian utzi edota Eskualtxetara eraman. Gogoratu! bazkideek doan daukazue eta bazkide ez zaretenok 2 € ordaindu beharko dituzue argazki bakoitzagatik

telefono interesgarriak Udal bulegoa ....943 896 024 Faxa ............943 140 190 e-mail:udala@getaria.org Kiroldegia ........943 140 432 Kirol-portua ......943 580 959 Taxiak Segundo ......607 720 242 Jose Mari ....607 403 498 Udaltzaingoa ....943 896 146 Liburutegia ......943 896 147 Anbulatorioa ....943 140 957 Botika ..............943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729 SOSdeiak ......................112 Kofradia ............943 140 200

artzape aldizkaria 943 000 548 artzape@topagunea.com

FULDAIN farmaziaren zaintza egunak: urriaren 30etik azaroaren 5era (biak barne)

[Urriak 31, asteartea] MIKOLOGIA (17:00-19:00)

Udako lehiaketako erantzun zuzena honakoa da: Udaletxeko goiko leihatiletan Jesusen Bihotzaren irudi bakarra dago. Erantzun zuzena bidali zutenen artean egindako zozketaren irabazlea JON LARRAÑAGA LARRAÑAGA da. Saria: Fermin Muguruzaren "Euskal Herria Jamaika Clash" azken diskoa eta Idoia Arrietaren “Angel de Gorostidi y Guelbenzuren Getariako albisteak” liburua. 22-artzape

Zorionak, JON!


] akordatzen

zorion agurrak

Zilarrezko Altxorra Ekhiotz eta Hoztaizka Etxeberria Uztailak 25 eta irailak 19 Zorionak eta muxu handi bana zuen urtebetze egunean. Familiaren partez.

Bidatz eta Unax Eizagirre Irailak 13 eta 16 Zorionak eta muxu handi bana zuen urtebetze egunean. Familiaren partez.

Nardin Oliverik utzitako argazkia.

1952ko martxoaren 26koa da argazkia. Egun horretan 244.000 kg antxoa harrapatu zen, ez dago gaizki, ezta? Nahiko lan izango zuten herriko “arrain-karretoek” edo eta kamioi koxkorrek antxoa hori guztia kaleetan barrena fabriketara eramaten.

Amaia Aramendi Urriak 2 Udazkeneko eguzki borobilari pila-pila zorion.

Iban Azkue Urriak 3 Poliki-poliki aurrera gatxik! Urte askoan.

E z k e r retik eskubira: Joakin Aranberri, Juanito Sustaeta «Tototx», Prontxio Iribar, Leonardo « Nardin » Oliveri, Pelaio Iribar.

Atal honetan jartzeko moduko argazki zaharren bat baduzu, deitu 943000548 telefonora edo artzape@topagunea helbidera bidali.

Izaskun Larrañaga eta Irantzu Ezenarro Irailak 22 eta urriak 4 Zorionak bikote!! Artzapeko lan taldearen partez. Muxu handi bana.

Xabier eta Sara Urbieta Urriak 7 eta 9 Pirata familiaren partetik zorionak eta mila muxu pirata zuentzat!!

Aimar Iraola Irailak 29 Zorionak eta 6 muxu potolo Maddalen eta zure familiaren partetik.

Lili Manterola Fernandez Urriak 17 "Gure tximeletak 3 urte bete behar ditu! Asko maite zaitugu marru b itxo! P e ru eta familia."

Nerea eta Izar Urresti Urriak 11 eta 6 Zorionak eta muxu potolo bana gure etxeko bi printzesei. Aitatxo, amatxo eta familia guztiaren partetik.

Onditz Goikoetxea Ucin Urriak 27 Kaixo Onditz, eutsi gogor lehenengo mailari. Zorionak!

2006ko iraila artzape-23



Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.