Xabier Lete, errukiaren poeta Oraingoan, espiritu ilun bigun hori, norberaren izaerari lotua ageri zaigu, baina era berean, hizketan ari dira, espiritu pertsonala da, ez ideia huts bakarra, otoizlaria hari zuzentzen zaio eta. Hainbat aldiz agertuko zaigu espiritu pertsonal hori poemotan zehar10, eta kuriosoa bada ere, azken hiruretan ere ageri zaigu. 32. poeman, ibilbide luze hau egin ondoren, gizakiak uste osoz hitz egiten dio, etxeko dauka, nahiz eta oraindik ihes egiten dion, espiritu jator orori dagokion bezala: harrapaezina, neurtu ezina, kontrolaezina, eta ere berean etxeko, norberaren barruko, muinaren muina: “Nekarazten bazaitut, izpiritu, sugar hurbil, dei haserretuekin gauaren beltzean, dakidalako da izkutaturik zaudela etxe hurbilean eta zure arnasik ez dudalako somatzen oso bakan baizik” (32, 1-4). Eta azken poemaren azken ahapaldian, hona berriro ere, eskutik datozkigu argia eta espiritua: “Egun batez argiz jantziko gara eta hartuko dugu izpirituari dagokion gailurbide adeitsua” (33, 17-19). Elkarrizketak absolutuarekin Horra heldu orduko izango da zalantza bat baino gehiago, elkarrizketa ere bai Jainko beti misteriotsu batekin. Egin egunkarirako Joxean Agirrek egin zion elkarrizketa batetan, honela zioen Letek berak: “Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino”11. Eta aipu honek, aukera emango digu hurrengo atalean sartzeko: elkarrizketa jarraituak absolutuarekin. 14. poema dugu Jaunarekin izandako elkarrizketa samur luze horien testigu aparta: “Zenbat gogaitzen zaitudan, Jauna, otoiztuz itzul diezadazula behin galdu nuena, gorputz loratu ederren fruitua” (14,1-3). Jainkoarekin, Jaunarekin, bada konfiantza bat. Ez du beldurrik Jauna aspertzeko bere otoitzaz. Errukia eskatzen dio Jaunari (gai hau aurrerago ere landuko dugu), zorion apala eta zorion sakonaren oihartzuna daukan otoitza, 10
1, 15; 5, 1; 5, 9; 8, 3; 13, 12; 21, 15; 22, 26; 23, 15; 28, 5; 28, 23; 31, 7; 32, 1; 33, 19. 11 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.
8