232 kanta

Page 39

ESKATU DAIGUN Eskatu daigun hilaren alde, Kristo bitarteko hartuz. Gure otoitzak asko dagike Harenarekin alkartuz. «Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan». Kristorena zan, Aitak deitua Harekin bizi ta hiltzera Aitak eroan daiala orain Kristorekin berbiztera. «Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan». Heriotz honek, aide ta lagun, asko ditu jo ta mindu; baina Jannaren agintzak begi min hori goza ta arindu. «Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan». Lehen joanak ere izan begiz gure otoitzak gogoan; guztiak batu daizala Jaunak bere maitezko altzoan. «Hartu zuk, Jauna, danak zeruan, betiko bizilekuan». ESKERRAK BIHOTZETIK Eskerrak bihotzetik, Aita Jaungoikoa. Zuk sortu ta salbatu gaituzu, bai, danok; Zuganatu gagizuz Zureak garanok.

39


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.