Larrun 105

Page 18

E L K A R R I Z K E T A

“Kazetaritzako ikasleei esaten nien: landu utopia, ez baduzue aurkitzen aske sentiaraziko zaituzten komunikabiderik, zeuenak sortu teknologia berriekin”.

Haiek onartzen dizkidate kritikak, nahiz eta haien abiapuntua ezberdina izan, sinesten ez dudalako. Udaberrian Jose Bergamini buruzko liburua plazaratuko duzu. Hasteko gizon hori nor zen esplikatu beharko duzu, Espainiako literatura jarraitzen duten askok ere ez dute-eta ezagutuko. Ez dizut esango gazteek... Batzuen ustez, Aranguren tartean, Espainiak XX. mendean eman duen intelektualik handiena izan da, hala dio hitzez hitz. Zergatik intelektuala izendatu eta ez literatoa? Bere literatura ideologiaz beteta dagoelako. Argi eta garbi Unamunoren jarraitzailea da, literato badena baina filosofo edo pentsalari ere izenda dezakeguna. Bergamin horrexegatik ez zegoen inongo generotan eroso, eta horrexegatik dauzkate kritikoek hainbeste buruhauste Bergamin batean edo bestean kokatzeko. 1927ko belaunaldikoa zen, García Lorca, Alberti, Neruda eta poeta guzti haien artekoa. Garai hartan literatur kritikaria zen, poesia idazten zuen baina ez zuen argitaratzen. Bere bizitzako azken 20-30 urteetan hasi zen argitaratzen, eta esan dezakegu poeta “atzeratua” zela. Berak, bestalde, paradoxaz beteta idazten zuen, idazkera bihurria zuen, eta ez

Iñigo Azkona

18

da erraz irakurtzekoa. Bere literatur lana klasifikaezina bada, bere pentsamendua are zailagoa da sailkatzen. Heterodoxoa zen zentzu orotan. Katoliko heterodoxoa zen, Adré Malraux-en zioenez Espainiako gerran iraultzaren alde egon zen katoliko bakarra. Pitin bat exageratu zuen, euskaldun asko egon baitziren Errepublikaren alde. Edozein modutan, “discrepante total”a zen. Bergamin Madrilen geratu zen Errepublikaren alde borrokan, eta gerra galdutakoan 40 urteko exilioa jasan zuen. Klase guztietako artistak izan zituen lagun, Pablo Picasso, Buñuel... XX. mendeko Espainiaren historia da Jose Bergamin. “Espainia” esan dut, zeren eta berak oroz gainetik espainiartzat zeukan bere burua. Baina hil eta hezurrak uztera Euskal Herrira etorri zen. Hain zuzen honantz etorri zen Francoren ondoren aurkitu zuen Espainia hori Espainia ez dela iristen zuelako. Exiliatu egin nahi zuen, eta Euskadin exiliatu zen bere bizitzako azken bi urteetan. Bergaminek Espainiatik atera nahi zuen exiliatzerakoan, berak idatzita bezala dago ipinita Hondarribiko hilerrian: “...por no darles a mis huesos tierra española”. Baina beste aldetik Euskal Herriaren borrokarekin bat egiten zuen, trantsizio politikoa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.