Kuartango Bizi

Page 9

Otso-zuloak:

Mendilerro horretan badira beste hiru otso-zuloren arrastoak ere. Salbada mendilerroko Santiago mendian, Nerbioi ibaiaren ur-jauzitik gertu, otso-zulorik zaharra zegoen, pagoegurrez egindakoa; gero harriak ordezkatu zuen egurra. Inguru horretan dago Fontanillas izeneko otso-zuloa ere, eta Anguloko lepoko otso-zuloaren horma ere nahiko ongi dago oraindik.

eraikin bereziak

Otsoek ez dute inor epel uzten; ez kudeatzaileak, ez abeltzaintzaren inguruko ikertzaileak, ez ekologistak‌

Harri-hormekin egindako otso-zuloak otsoak irteerarik gabeko kale-zulo batera eramateko erabiltzen zituzten, zulo batera, gehienetan, artzainek han bertan hiltzeko. Gizakiak bezala, izaki sozialak dira otsoak; horregatik bizi dira taldean, agintari baten agindupean bizi diren tribuak balira bezala. Hamabost urte inguru bizi dira, eta harrapakina akitzean datza animalia basatiak harrapatzeko taktika (otsoen pausoa txakurrena baino azkarragoa da). Txakurrek ez bezala, erasoa jotzen dutenean ez dute zaunkarik edo ulurik egiten, marmar egin eta hortzak karraskatu baino ez.

Otsoa: ugaztun haragijale enblematiko eta gatazkatsua. Azken hamarkadetan, aspaldi galdutako eremu ugari ari da kolonizatzen berriz ere otsoa. Espezie horrekiko jarrera aldaketak eta landa uztea edo basa ungulatuen populazioak berreskuratzea bezalako faktoreek sustatu dute Gibijo-Arkamo eremuan aski ezaguna den prozesu hori. Arestian aipatutako faktore horiei Burgosko mendietan otsoa leheneratu izana ere erantsi behar zaie, gainera. Beraz, tarteka agertzetik artaldeentzat amesgaizto bihurtzera pasatu da. Ganadua otzanduz geroztik darama otsoak landa eremuan eta gizakiak bezalako baliabideengatik borrokatzen, ordea, 12.000 urte inguru. Abeltzainak mota guztietako metodo eta tresnen bidez egin izan dio aurre. Otso-zuloak izan dira iraganean horietako metodo garrantzitsuenak. Otso-zuloaren barruan, gelaxkak izeneko lauza bertikalek ezkutatzen zituzten ehiztariak. Herriko biztanle guztiek hartzen zuten parte otso-ehizan, baita inguruko herrietakoek ere, eta eremu zabal batetik hasten ziren otsoa biribilean xaxatzen, otsoak ihes egin ez zezan; pixkanaka-pixkanaka, makilekin eta txakurrekin zarata eginez, otso-zulora bideratzen zituzten otsoak. Behin barruan sartuta, otsoa edo otsoak aurrera egitera behartzen zituzten; ezinbestekoa zen gelaxketan zeudenek egiten zuten lan hori. Horrela, zuloan erortzen zen otsoa azkenean, eta bertan makilakadaka edo harrika hiltzen zuten.

Gibijoko mendilerroan, oinarrizko erreferentzia izan da Kuartangoko Arangatxas parajeko Gibijoko otso-zuloa, Urkabustaizekin mugan. Ongien kontserbatutakoetako bat da, gainera .

Gibijoko otso-zulo horren erabilerari buruzko erreferentziak ere badaude, 1824. urtekoak; Abeziako Udalbatzako (Urkabustaiz) auzo eta ordezkari Tomas Hoyok otsoak Gibijoko otso-zulora bidaltzeko metodoaz mintzo baitzaio gutun batean Arabako ahaldun nagusiari eta, gutun horretan, “azken 10 urtean gutxienez 10 otso� harrapatu izana aipatzen du. [Gibijoko otso-zuloa]

Azken garaietan eskopetak erabiltzen baziren ere, xaxatzeko eta zuloan akabatzeko soilik erabiltzen zituzten. Otso-zuloko horma saltatuz gero bakarrik egiten zioten tiro animaliari. Gibijo eta Arkamoko otso-zuloetan, 1956 aldera hil zuten azkenekoz otso bat horrela. 15

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.