Seigarrenkongresuaeus

Page 6

Amnistia. Gure xede izaten jarraitzen du. Nazioarteko esperientziak erakusten digunez, gatazka armatuen bukaeran amnistia da bakearen froga eta elkarbizitzaren oinarria, preso politiko eta iheslariak etxeratuz.

1.2.- Erabakitzeko Eskubidea da egiazko demokrazia Demokrazia. Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea dagokio, nazioa delako. Demokrazia legearen aurretik eta gainetik dago. Erabakitzeko eskubidea, gainera, norberaren nortasuna zehazten duen eskubidea da. Europa. Eskozian edota Katalunian gertatuko denak eragin zuzena izango du gurean. Horregatik, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena Europako gainontzeko nazioekin elkarlanean egin behar dugu. Aniztasuna. Demokrata orok, abertzale izan edo ez, erabakitzeko eskubidearen alde kokatu beharko luke, soilik demokrata izateagatik. Gizartearen aniztasunaren errespetu osoak erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea eskatzen du. Lurraldetasuna. Euskal Herrian erabaki esparru ezberdinak aitortzea eta errespetatzea beharrezkoa da. Iparraldea, Nafarroa eta EAEko herritarrek erabaki esparru bezala aitortzen baitituzte, beren nazio aukera edozein delarik ere. Independentzia. Gure hautua independentzia da, beste hautu guztiei diegun begirune demokratikoa ozenki aitortuz. Eta hautu hori ez da soilik Euskal Herriak bere herri izatea berma dezan, krisi ekonomikotik aterabide egokiagoak eskuratu ahal izateko ere bada. Burujabetza: gizartearen eta herritarren burujabetasun demokratikoaren aldeko hautua egiten dugu. Burujabetza xede, demokrazian sakontzeko bideak irekitzen ahaleginduko gara. Horretarako, herritarren eta erakunde gertukoenen erabaki eskubidea defendatzearekin batera, aldarrikatuz eta praktikara eramanez.

1.3.- Iraultza soziala da ezker berriaren helmuga Errekuperazioaren gezurra. Ez da egia krisia gainditzen ari garenik. Krisia eragin dutenek gizartea pobretzea dute helburu, eta hori normala dela sinestarazi nahi digutelako esaten dute krisia gaindituta dagoela. Justizia soziala eta ekologikoa. Ekitatea, ingurumena, aniztasuna babestuz osasuna, hezkuntza, inbertsio politika, zerbitzu sozial duinak guztientzat. Hartutako zorra berraztertu (herri ikuskaritza), aberastasuna banatu, planetarekin eta planetako herri guztiekin hartu-

4


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.