Page 1

www.amaiur.info

Eraiki zubia batasunari Une oso garrantzitsu eta historikoan gauden honetan, giza eskubide guztien, norbanakoenak zein kolektiboarenak, errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko egiazko aukera inoiz baino argiago ikusten da. Testuinguru honetan, ezkerreko abertzaleak, soberanistak eta independentistak elkartzeak balio izugarria dauka. Indar ezberdinen arteko elkarketak —gero eta gehiago batzeko helburuarekin, gainera — eraman beharko du herri hau egiazko eta behin betiko bake eszenatokira eta herri hau sozialki modu bidezko eta orekatu batean eraikitzera. Amaiur osatzen dugun Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako gizon-emakumeok uste dugu Euskal Herrian ireki den fase politiko berrian beharrezkoa dela eragile guztien inplikazioa, arlo politikokoak zein sindikalekoak eta sozialekoak, gure herria behin betiko konponbide demokratikoaren eszenatokira eramango duen prozesu demokratiko integral bat garatu ahal izateko. Amaiur osa­ tzen dugun pertsonon ustez, bakea eta normalizazio politikoak eta konponbide demokratikoek ezin dute itxaron. Amaiurren gaudenok deritzogu bake eta normalizazio politikoa eraikitzeko eta demokrazia eta askatasuna erdiesteko egindako ahaleginek osatzen dutela egin dezakegun inbertsiorik onena. Inbertsio eta ahalegin horien onuradunak herri honetako biztanle guztiak izango gara. Azaroaren 20ko hauteskundeetan, Amaiurrek herri honen bozgorailu izan nahi du; euskal herritarren ordezkaritza osatu nahi dugu Kongresuan eta Senatuan. Euskal Herriaren ahotsa izan nahi dugu, nazio gisa ditugun eskubideen (hizkuntz eskubideak, eskubide sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak barne) aldarrikapena Madrilen ere entzun dezaten.

Une historiko honetan ozen eta argi esan behar dugu Espainiako eredu politiko, ekonomiko eta kulturalaren aurrean badela bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazio bat; bake eta konponbide demokratikoen eszenatokia exijitzen duen nazioa. Eta hori adierazteaz gainera, Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defentsa tinkoa egingo dugu.

Eraiki zubia gatazkaren konponbide demokratikoari Amaiur koalizioa osatzen dugun eragile eta kideon lehentasuna da Euskal Herriak Espainiako eta Frantziako estatuekin daukan izaera politikoko gatazka bide demokratikoetatik gainditzea. Beharrezkoa da Espainiako estatua, nahitaezko eragilea den heinean, elkarrizketa eta negoziazio prozesu batean inplikatzea, bake eta normalizazio politiko eszenatoki bat lortu ahal izateko. Era berean, Amaiur osatzen dugun indar ezberdinok prozesu integral bat sustatzeko eta indartzeko konpromisoa hartzen dugu, Gernikako Akordioan jasotako eduki guzti-guztiak erreferentzia gisa hartuaz. Halaber, norbanakoen zein kolektiboaren eskubide zibil eta politikoen aitortza eta errespetua erdiesteko lan egingo du Amaiurrek. Ezelango eskubiderik urratuko ez den eszenatoki bat sortzeko ahalegina eta ekarpena egingo du. Euskal Herriari dagozkion eskubideak Madrilen aldarrikatzeko eta defendatzeko konpromisoa hartzen du Amaiurrek euskal herritarren aurrean.


Eraiki zubia bestelako eredu sozial bati eta langileriaren eskubideei Krisi ekonomiko latz honen eta langileak pairatzen ari diren eskubideen murrizketen aurrean, langileriarengan eta premia gordinenak dituztenengan eragina izango duten arloetan esku-hartze berezia izango du Amaiurrek Madrilen. Kongresuan eta Senatuan izango dugun parte-hartzea Euskal Herriko herritarren eskubideen defentsaren konpromisoan oinarrituko da; ezberdina izango da, gure parte-hartzearen bitartez salatuko dugulako Estatuak instituzioak erabiltzen dituela gure herriaren eskubideak ukatzeko eta babesten ez dugun garapenean oinarritutako sistema ekonomiko kapitalista inposatzeko.

Elkarrizketa eta negoziazio politiko prozesuari eman beharreko bultzadarekin, akordio politiko barneratzailea lortu behar da, Euskal Herria nazioa denaren aitortzan eta euskal herritarrek modu libre eta demokratikoan bere etorkizuna erabakitzeko gaitasunean oinarritua. Amaiurren helburua da herri honi modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea defendatzea. Era horretara, autodeterminazio eskubidea tresna demokratiko gisa aldarrikatuko dugu, zeinaren bitartez herri honek modu libre eta demokratikoan bere etorkizuna erabaki ahal izango duen, eta euskal gizartearen gehiengoaren nahia hori izango balitz, independentziari eta estatu propioa izateari atea irekiz.

Eraiki zubia burujabetzari Erabat agortua dagoen marko juridiko-politikoak herri honek bere etorkizuna modu askean erabakitzeko eskubidea uka足 tzen die herritarrei. Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta nazio gisa dituen eskubideen errespetua exijitzea izango dira gure jardun politikoaren ardatz nagusiak. Hau da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako herritarren borondate demokratikoa errespetatua izateko lan egingo dugu, Nafarroako errealitate politikoa aintzat hartuaz eta nafarrek hartuko dituzten erabakiak errespetatuaz.

Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua exijituko dugu Madrilen, euskal erakundeei eta eragile ekonomiko eta sozialei ahalbidetuko diena eskumen juridikoko tresnak eduki ahal izatea, enplegu-politika eta babes sozial subiranoak indarrean ezarri ahal izateko. Enplegu duina, eskubideduna eta kalitatezkoa sor tzeko eta mantentzeko konpromisoa har tzen dugu, langabeziari eta prekarietateari aurre eginez. Enplegua par tekatzearen defentsa, prekarietatearen eta aldi baterako enplegu enpresen kontrako borroka, lanbide ar teko gutxieneko soldata handitzea, kaleratze kolektiboak debekatzea eta norbanakoen kaleratzeak mugatzea sustatzearen alde egingo dugu. Hezkuntzan, osasungintzan, zerbitzu sozialetan eta mendekotasuna duten per tsonen arretan enplegu publiko duinaren garapenaren defentsa egingo dugu, azpikontratazioa saihestuz. Politika sozialen esparruan, pertsona guztiek praktikan egiazko berdintasuna izatea eta babes soziala indartuko duten politika publikoak bultzatzea bilatuko da. Hezkuntzan, osasun arloan, etxebizitza-politikan eta politika sozialetan eredu publikoen defentsa tinkoa egingo dugu. Hizkuntz eta kultur eskubideen defentsa irmoa egingo du Amaiurrek. Hego Euskal Herriko lurralde eremu osoan Euskara ofiziala izatea eta euskal hiztunok administrazio publikoaren aurrean pairatzen dugun diskriminazioarekin amaitzea aldarrikatu eta defendituko dugu.

Euskal Herriaren etorkizunari buruzko erabakia euskal herritarrei dagokie; beraiek dira Espainiako eta Frantziako estatuarekin edota Europako beste herrialdeekin izan nahi duten kanpo zein barne harremanen markoa zein izango den erabakiko dutenak.

Ingurumen eta ekologia jasangarriarekin zalantza ezinezko konpromisoa dauka Amaiurrek, eta horixe izango da bere jardun politikoaren ipar-orratza, eta herritarren egiazko premiei erantzungo dieten eta Euskal Herriaren egituratzeari lagunduko dieten egitura edo azpiegitura sozialen, energetikoen, garraiokoen zein beste edozein arlotakoen defentsa, beti ere herritarren interesak lehenetsiz.

Era berean, Euskal Herriak erabateko burujabetza behar du, justizia sozialean eta aberastasuna partekatzean oinarritutako eredu ekonomikoa eta soziala zein izango den euskal herritarrek beraiek erabaki dezaten. Horregatik, burujabetza politiko, ekonomiko, sozial, kultural, hizkuntzako eta ekologikoaren defentsa egingo du Amaiurrek Madrilen. Burujabetza marko horren bitartez ahalbidetuko da eredu sozial bidezko eta solidarioago bat gauzatzea, aurrekontu eta zerga-politiketan esku-hartuaz. Euskal Herrian horretarako baldintzak egon badaudela uste dugu.

Amaiurrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sinesten du bizitzako eremu guztietan; halaber, pertsona orok bere gorputzarekin egin dezakeenaz erabakitzeko eskubidea daukala deritzo. Horrenbestez, pertsonei beren buruarekin zer egin erabakitzeko eskubidea ukatzen dien legeen eta arauen eta emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna praktikara eramatea ahalbidetzen ez duten lege eta arauen kontra egingo dugu, gure borroka eta aldarrikapenak eremu horretara eramanez.


Amaitzeko, Estaturik gabeko nazioetako alderdi politikoekin harremanak sendotzearen alde egingo du Amaiurrek; hau da, guk egingo dugunaren gisara Madrilen beren herrien eskubideak defenditzen dituztenekin harremanak estutuko ditugu. Hala, herrien burujabetza eta autodeterminazio eskubidea nazioarteko harremanen arau-markoan nagusi izan behar direla uste dugu.

Partida Euskal Herriaren eta Espainiako estatuaren ar­ tean jokatzen dena jakin badakigu, eta Amaiur Madri­ lera doa herri gisa ditugun eskubideak aldarrikatzera. Premisa argi batekin egiten dugu: gure erreferentzia ez da Madril. Gure erreferentzia Euskal Herria eta euskal herritarrak dira.

Gure sustraiak eta historia ahaz­ tu gabe, Euskal Herriarentzat etorkizun berri bat eraiki­ tzeko tresna izateko as­ moarekin aurkezten da Amaiur euskal herri­ tarren aurrean. XXI. Mendean Euskal Herriak bakea, askatasuna eta d emo k ra z i a besarkatu ahal izateko tresna bezala.

Tendiendo puentes a la unidad Vivimos una situación crucial e histórica en la que se observa con más nitidez que nunca la posibilidad real de alcanzar un escenario de paz basado en el respeto a todos los derechos humanos, tanto individuales como colectivos. En este contexto, la unión entre aber­ tzales, entre soberanistas e independentistas de izquierdas cobra un grandísimo valor. La unidad entre las diferentes fuerzas, con la clara vocación de aglutinar cada día más, debe ser el motor que lleve a este pueblo a un escenario de paz justa y definitiva y la construcción de un país socialmente más justo y equilibrado. Las mujeres y hombres de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa que conformamos Amaiur consideramos que en la nueva fase política abierta en Euskal Herria, es necesaria la implicación de todos los agentes, tanto de índole político como sindical y social, para poder desarrollar un proceso democrático integral que permita alcanzar un escenario de soluciones democráticas definitivas para nuestro pueblo. Las personas que integramos Amaiur consideramos que la paz y la normalización política junto con las soluciones democráticas no pueden esperar. Las personas que integramos Amaiur consideramos que invertir esfuerzos en la construcción de un escenario de paz y normalización política, democracia y libertad es la mejor inversión que podemos realizar. Una inversión y un esfuerzo con el que ganaremos absolutamente todos en este país. En las elecciones del 20 de noviembre, Amaiur quiere ser el altavoz de este pueblo, queremos ser la representación de la ciudadanía vasca en el Congreso y en el Senado. Queremos que la voz de Euskal Herria exigiendo el reconocimiento de sus derechos nacionales, incluidos los derechos lingüísticos, sociales, culturales y medioambientales sea escuchada en Madrid. En este momento histórico, vamos a decir alto y claro que frente al modelo político, económico y cultural español, existe una nación que quiere ser dueña de su destino. Una nación que demanda un escenario de paz y soluciones democráticas. Y no solo vamos a decirlo, sino que realizaremos una defensa firme de los derechos de Euskal Herria y la ciudadanía vasca.


Tendiendo puentes a la solución democrática del conflicto Es prioridad de los agentes y miembros que componemos la coalición Amaiur superar en términos democráticos el conflicto de naturaleza política que mantiene Euskal Herria con los Estados español y francés. Es necesario que el Estado español, como agente imprescindible, se implique en un proceso de diálogo y negociación para poder alcanzar un escenario de paz y normalización política. Del mismo modo, las diferentes fuerzas que conformamos Amaiur, nos comprometemos a impulsar y fortalecer un proceso integral, tomando como referencia todos y cada uno de los términos recogidos en el Acuerdo de Gernika. Así mismo, Amaiur trabajará en el reconocimiento y respeto de todos los derechos civiles y políticos, tanto individuales como colectivos. Amaiur contribuirá y aportará en la creación de un escenario sin vulneración de ningún tipo de derecho alguno. Amaiur toma ante la ciudadanía vasca el compromiso firme de reivindicar y defender en Madrid los derechos que le corresponden. Con el impulso de un proceso de diálogo y negociación política, se debe lograr un acuerdo político inclusivo, basado en el reconocimiento de Euskal Herria como nación y en el respeto a lo que la ciudadanía vasca decida libre y democráticamente sobre su futuro. Amaiur tiene el objetivo de defender el derecho a decidir que como pueblo legítima y democráticamente nos corresponde. Así, reivindicaremos el derecho de autodeterminación como herramienta democrática que permita a nuestro pueblo determinar libre y democráticamente su futuro, abriendo las puertas a la independencia y a poder conformar un estado propio si así lo dictase la voluntad mayoritaria de la sociedad vasca.

Tendiendo puentes a la soberanía El más que agotado marco jurídico-político niega a los y las ciudadanas de este pueblo decidir libremente su futuro. El reconocimiento de Euskal Herria como nación, así como la exigencia del respeto a sus derechos nacionales será la piedra angular de nuestra actuación política. Es decir, trabajaremos por el respeto a la voluntad democrática de la ciudadanía de los cuatro territorios de Hego Euskal Herria, teniendo en cuenta la realidad política de Navarra y respetando las decisiones que los y las navarras tomen. La decisión sobre el futuro de Euskal Herria le corresponde en exclusiva al conjunto de la ciudadanía vasca, es ella quién debe decidir sobre el marco de relaciones internas y externas con los Estados español, francés y del resto de estados de la Europa que formamos parte. Asimismo, Euskal Herria precisa soberanía plena, para que los y las ciudadanas decidan sobre su modelo económico y social, basado en la justicia social y el reparto de la riqueza. Por ello, Amaiur realizará en Madrid la defensa de un marco de soberanía política, económica, social, cultural, lingüística y ecológica; un marco que permita abordar políticas presupuestarias y fiscales que garanticen un modelo social más justo y solidario. Consideramos que en Euskal Herria existen suficientes condiciones para ello.

Tendiendo puentes a otro modelo social y a la defensa de la clase trabajadora Ante esta grave situación de crisis económica y ante esta brutal espiral de recortes de los derechos de los y las trabajadoras, Amaiur incidirá en Madrid especialmente en las cuestiones que repercutan a la clase trabajadora y las capas sociales más desfavorecidas. Nuestra participación en el Congreso y en el Senado se basará en el compromiso con la defensa de los derechos de la ciudadanía de Euskal Herria; será diferente porque desde la participación crítica denunciaremos las políticas y la utilización institucional del Estado para negar los derechos de nuestro pueblo e imponernos un sistema económico capitalista y desarrollista que no compartimos. Exigiremos en Madrid un Marco Vasco de Relaciones Laborales y Protección Social que permita a las instituciones y agentes económicos y sociales vascos disponer de los instrumentos de competencia jurídica para establecer políticas de empleo y protección social soberanas. Adquirimos el compromiso para mantener y crear empleo digno, con derechos y de calidad, luchando contra el paro y la precariedad. Apostamos por impulsar la defensa

del reparto del trabajo, la lucha contra la precariedad y las ETT e incremento del Salario Mínimo Interprofesional, prohibir los despidos colectivos y limitar los despidos individuales. Defenderemos el desarrollo del empleo público digno, evitando la subcontratación, en educación, sanidad, servicios sociales y atención a la dependencia. En el marco de las políticas sociales se buscará la igualdad efectiva y real de todas las personas y el impulso de políticas públicas que fortalezcan la cobertura social. Realizaremos una defensa inequívoca de modelos públicos y de calidad en educación, sanidad, vivienda y políticas sociales. Amaiur realizará una defensa a ultranza de los derechos culturales y lingüísticos. Reivindicaremos y defenderemos la oficialidad del Euskara en todo el territorio de Hego Euskal Herria, así como el fin de la discriminación que las y los euskaldunes sufrimos en la administración publica. Amaiur tiene un compromiso inequívoco con la sostenibilidad ambiental y ecológica como guía de toda actuación política, y la defensa de toda estructura e infraestructura social, energética, de transporte o de diversa índole que ayude la vertebración de Euskal Herria y que responda a las necesidades reales de la ciudadanía, anteponiendo siempre sus intereses. Amaiur cree en la igualdad entre mujeres y hombres en todos los ámbitos de la vida, y en el derecho de cada persona a decidir sobre su propio cuerpo. Es por ello que tendremos muy presente nuestra lucha y nuestras reivindicaciones en aquellas leyes o normativas que nieguen el derecho y la libertad de cada persona a decidir sobre si misma y en aquellas leyes y normativas que no tengan presente de forma real y práctica la igualdad entre mujeres y hombres. Por ultimo, Amaiur apostará por estrechar lazos con aquellas fuerzas políticas de naciones sin Estado que, al igual que nosotras y nosotros, defiendan en Madrid los derechos de sus respectivos pueblos. Así, consideramos que la soberanía de los pueblos y el derecho de autodeterminación deben presidir el marco normativo de las relaciones internacionales.

Conscientes de que la partida se juega entre Euskal Herria y el Estado espa­ ñol, Amaiur acude a Madrid a exigir los derechos que como pueblo nos corres­ ponden. Lo hacemos con una premisa clara: nuestra referencia no es Madrid. Nuestra referencia es Euskal Herria y todas las personas que la componen. Sin olvidar nuestras raíces y sin obviar nuestra historia, Amaiur se presenta ante el pueblo vasco con vocación de ser una herramienta para aportar en la construcción de un nuevo futuro para Euskal Herria. Una herramienta para que Euskal Herria abrace el siglo XXI en paz, libertad y democracia.

Amaiurren konpromisoak  

Compromisos de Amaiur

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you