Ai gure Bermio

Page 61

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Bermio munduan eta jateko orduan .………………………………………………………………………… Gure herriko arrainak eta kontserbak munduan ezagunak dirala gauza jakina da, baina Bermeo izena ere, gure herritik kanpo eta jateko orduan, guk pentsaten doguna baño ezagunagoa da. Errezeta arloan, Bokartak Bermeoko erara, Beseue Bermeo erara, Marmitako Bermeo erara, Hegaluzea Bermeo erara, Lebatza Bermeo erara edo Karakolak Bermeotar erara, sarritan entzun badogu, Makailua Bermeo erara, Rodabailua Bermeo erara, Arrain sopa Bermeo erara, Bermeoko txangurroa, Entsalada Bermeo, e.a., ez dira guretzat hain ezagunak, eta ondiño gitxiago, Fetuccini Bermeo – Fetuccini pasta, lebatzagaz, Filetea Bermeo erara Mexiko D.F.ean edo Merua Bermeo erara (Venezuelako errezeta) esate baterako. Liburuen artean, “La cocina Bermeana”, Akordako Katalina Azpiri Lamikizek 1951 urtean, Gaubeka argitaletxean argitaratuko liburutxoa. Bertan geure geureak diran, “Tximiñoyek”, “LapaSaltza” , “Anpurrek” eta “Marmitxe” agertzen dira, eta baita gaur egun ahaztutako “Enpanadak” eta “Saltza- gorriko Sardiñek”. Jatetxeen izenetan be agertzen da gure herria, besteak beste, Resturante Bermeo Hotel Ercilla Bilbon, Restaurante Bermeo Zahara de los Atunes Cadizen, Resturante Bermeo Salamancan, Resturante Bermeo Madriden edo baita Restaurante Casa Bermeo - La Candelaria-Caracas – Venezuelako punten.

61


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.