9 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA
/// Aiaraldea
Aiaraldea egunkaria kioskoan Argazkia: Maialen Ginea
“Guztion aleak batuz errazagoa izango da euskaraz bizitzea� Irati Mendiguren Aiaraldea Komunikazio Leihoko kidearen ustez, egunkaria material interesgarria da toki, perfil eta adin ezberdinetarko irakurleengana heltzeko. Egunkaria erditu duzue. Norentzat? Egunkaria sortzeko ideia mahaigainean jarri zenean elkartearen komunikabide digitalaren bidez iristea lortzen ez genuen horiek genituen buruan. Jende askok ez du internetarekin zuzeneko eta eguneroko loturarik. Eta, euskaldun eta iaeuskaldun badira ere, komunikazioak ez du euskarri bakarra. Egunkaria hamarkadetan zehar erabili izan den komunikabide hurbila da, jendearen eskura iristen dena. Zelako eragina izatea espero duzue? Hasieratik izan dugu argi papera material interesgarria dela jendarteko toki ezberdinetara iristeko. Bai ikastetxe, eus-
kaltegi, kultur etxe, taberna, garraio publiko... Eta nola ez, adin eta perfil ezberdineko irakurleengana heltzeko. Zer egingo duzue, ordea, hori lortzeko? Bertan landuko diren edukien jatorria eta gaien aniztasuna zein aktualitatea kontuan izanik euskal hiztunen gehiengoaren intereseko edukiak plazaratzea espero dugu hamabostero: zutabeak, agenda, komikiak... Gainera, euskara maila ezberdinetara egokituko diren testuak sortzea da gure erronketako bat. Modu honetan, euskara apur bat dakien pertsonak zein euskaldun zaharrak ere kabida izango du proiektu berri honetan.
Guretzako ezinbestekoa da eskualdeko komunikabide bat izanik herritarren, eragileen eta adituen ikuspegiak, jakintzak eta ekintzak zabaltzea. Jendearen parte hartze aktiboa bilatu nahi dugu kolaboratzaileen bidez. Guztion aleak batuz errazagoa izango da euskaraz bizitzea. Albisteak, bideoak, argazkiak, irratia, egunkaria... Nola elikatzen da guzti hori? Auzolanean eta ilusioarekin, noski. Eguneroko lana egiteko bolondreski aritzen den inurritegi fresko bat dago guztiaren atzean. Bakoitzak gustuko eta posible duen horretan apurra jartzea da proiektuaren hauspoa. Nahi duenak badu lekua gurean! Handitu dezagun sarea!
Irati Mendiguren, egunkariko maketa eskuan Argazkia: Josu Garaio