Santillana Nafarroa

Page 121

Glosarioa Urtze-tenperatura. Substantziak solido-egoeratik likido-egoerara ziztu bizian igarotzeko tenperatura.

Biztanleria gaztea. 15 urtetik beherako pertsonek osatutako biztanleria zatia.

Zelula. Izaki bizidunen osagai bizi txikiena.

Biztanleria heldua. 15 eta 65 urte bitarteko pertsonek osatutako biztanleria zatia.

Zelulabakarra. Zelula bakarraz osatutako izaki biziduna. Zelulaniztuna. Hainbat zelulaz osatutako izaki biziduna.

Biztanleria-piramidea. Herrialde, autonomia-erkidego edo beste eremu bateko biztanleria sexuka eta adintaldeka banatuta adierazten duen grafikoa. Emaria. Zenbateko ur kantitatea daraman ibai batek. Emigratzaile. Jaiotako tokitik beste toki batera bizitzera joaten den pertsona.

Geografia Abeltzaintza. Etxeko animaliak haztearekin eta merkaturatzearekin lotutako jardueren multzoa. Adineko biztanleria. 65 urtetik gorako pertsonek osatutako biztanleria zatia. Aintzira. Lurrez inguratutako ur-masa.

Errolda. Probintzia, autonomia-erkidego edo Estatu bateko biztanleen zerrenda; hamar urtean behin egiten da. Etorkina. Jaiotako tokitik beste toki batera bizitzera etorri den pertsona. Fauna. Toki edo eskualde bateko animalia mota bereizgarrien multzoa. Garraioa. Pertsonak eta merkantziak toki batetik bestera garraiatzea, lehorrez, itsasoz edo airez.

Akuiferoa. Lurpeko urak dituen lur zatia edo lur-geruza.

Goi-ordokia. Inguruko lurrak baino goragoko lur-eremua.

Albufera. Itsasotik lur-zerrenda batek banantzen duen eta normalean ur gazia izaten duen urmaela.

Golkoa. Lurrean barneratzen den itsas zati zabala.

Arroa. Ibai nagusi batek eta haren ibaiadarrek egiten duten ibilbidea.

Harana. Mendien artean dagoen eta ibai batek zeharkatzen duen lurralde laua.

Barne-merkataritza. Herrialde bateko mugen barruko merkataritza.

Hirugarren sektorea. Zerbitzuak biltzen dituen ekonomia-sektorea.

Berezko hazkundea. Urtebetean toki batean jaiotzen diren pertsonen eta toki horretan urte berean hiltzen direnen arteko aldea. Positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Ibaia. Mendian jaiotzen den eta ura itsasora, beste ibai batera edo aintzira batera isurtzen duen etengabeko ur-lasterra.

Bigarren sektorea. Naturako baliabideak produktu landu bihurtzeko jarduerak biltzen dituen ekonomia-sektorea. Biztanleria. Lurralde batean bizi diren pertsonen multzoa. Biztanleria aktiboa. Diruaren truke lan egiten duten pertsonek eta langabeek osatzen duten biztanleria zatia. Biztanleria-dentsitatea. Zenbat pertsona bizi diren lurralde bateko kilometro koadro bakoitzeko. Biztanleria ez-aktiboa. Lanik egin ezin duten eta trukean dirurik jaso gabe lan egiten duten pertsonek osatutako biztanleria zatia.

Ibaiadarra. Urak ibai handiago batera isurtzen dituen ibaia. Ibaiaren erregimena. Ibai baten emariak urtean zehar izaten dituen gorabeherak. Erregularra edo irregularra izan daiteke. Ibaien isurialdea. Itsaso berera isurtzen diren ur-lasterrak biltzen dituen lur-eremua. Ibilbidea. Ibai batek jaiotzen denetik itsasoratu arte egiten duen bidea. Industria. Lehengaiak produktu landu bihurtzeko jarduera. Itsasadarra. Ibai batek bere bokalean sortutako haranean sartzen den itsas zatia.

121 132837 _ 0117-0144.indd 121

7/7/09 17:19:19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.