Elikagaien gurpila 1 2 3
Gurpileko zati handienetako elikagaiak dira gehien jan behar ditugunak. Gurpileko zati txikienetako elikagaietatik ez dugu gehiegi jan behar. Ur asko edatea eta kirola egitea oso garrantzitsua da.
Karbohidrato asko dituzten elikagaiek energia ematen digute. Aukeratu bihi osoko elikagaiak eta ez jan gehiegi azukre asko dutenak.
Gantz asko duten elikagaiek energia ematen digute. Ez dira gehiegi jan behar; batik bat, animalienak.
Proteina asko dituzten elikagaiak beharrezkoak dira; batez ere, hazkuntzarako. Ez dira gehiegi jan behar gantz asko dutenak; esaterako, haragi gorria, hestebeteak eta zenbait gazta mota.
Fruituak eta barazkiak oso osasungarriak dira. Zenbat eta gehiago jan, hobeto. Zuntza, bitaminak eta mineralak dituzte.
Zubia Santillana 133095 _ 0009-0009.indd 9
3/7/09 11:36:42