MAPAK

Page 44

I

EUROPAR BATASUNAREN ERATZE-FASEAK M

Kide sortzailea

Norvegiako itsasoa

1973 1981

E

H Finlandia Suedia

1986 1990

Estonia

1995

Ipar itsasoa

2004

Letonia Danimarka

2007

Lituania

Irlanda Erresuma Batua Herbehereak Belgika

Austria

oa as its

Frantzia

Txekiar Errepublika Eslovakia

iar sp Ka

Luxenburgo

OZEANO

Polonia

Alemania

Hungaria Eslovenia

Errumania

AT L A N T I KO A

Itsaso Beltza

Por t

ug a

l

Bulgaria

Italia Espainia Grezia

rraneo itsaso a Medite

0

300

600

km

Malta

Zipre

Mapa lantzeko iradokizunak Europar Batasuna osatzen duten herrialdeak hartan zer fasetan sartu ziren adierazten du mapak. ●

Legenda kontuan hartuz, ikasleek margo ditzatela faseak, bakoitza kolore batez.

Hasieran, ikasleei azaldu egin beharko zaie hura osatzen duten herrialdeen kopurua aldatuz joan dela historian, 1957an Erromako Ituna sinatu zutenetik gaur egunera bitartean (27 herrialde dira orain). – 1957an sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa, eta sei herrialde baino ez ziren garai hartan: Frantzia, Italia, Alemania (Alemaniako Errepublika Federala), Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo. – 1973an hiru herrialde sartu ziren: Irlanda, Erresuma Batua eta Danimarka. – 1981ean Grezia sartu zen, eta 1986an, Espainia eta Portugal. – 1995ean hiru herrialde sartu ziren: Austria, Suedia eta Finlandia. Norvegiak bi aldiz egin dio uko EBra sartzeari: 1972an eta 1995ean. Bestalde, 1990ean, Alemaniaren bateratzea gertatu zenean, ordura arte Alemaniako Errepublika Demokratikoa izandakoa ere EBren parte izaten hasi zen. – 2004an hainbat herrialde gehitu zitzaizkion EBri: Zipre, Eslovenia, Eslovakia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia, Malta eta Txekiar Errepublika. – Azkenik, 2007an, Bulgaria eta Errumania sartu ziren. Eta Turkiak eta Kroaziak eskatuta daukate EBra sartzea.

Irakasleak egoki iritziz gero, galde diezaiela ikasleei ea beren ustez zergatik nahi duten Turkiak eta Kroaziak EBra sartu. Aipa dezala berriro noiz sartu zen Espainia, eta galde diezaiela, halaber, ea beren ustez zer onura ekarri dizkion Espainiari EBn sartzeak.

ZAILTASUNAK ●

Erraza da Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Europar Batasuna (EB) nahastea. Lehenbizi EEE sortu zen, eta gero, 1993ko urtarrilaren 1ean, Europar Batasuna, Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean. Europar Batasuna eraikitzeko bidean emandako ondoz ondoko bi etapa dira, beraz. © 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L. Santillanako Kartografia Zerbitzuak

133058 _ 0007-0060.indd

44

1/7/09

09:45:15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.