Page 1

4. ATALAREN  SINTESIA    

1. IKT-­en txertaketa  eraginkorra  hezkuntza  sisteman   Gaur egun gertatutako aldaketa teknologikoak hezkuntza sistemara iritsi direla argi dago, kasu batzuetan administrazioak ezarrita, baina beste askotan irakasleen bultzadaz. Sarean oinarritzen da guzti hau eta IKT-en zerbitzura jartzen da aukera ezberdinen bitartez. Honela, mundu guztiak ditu eskuragarri sareko zerbitzuak, edukiak, soluzioak eta aplikazioak. Administrazioak azken urteotan erabilitako estrategiak, IKT-en potentziala praktika pedagogikoekin batera zabaltzea ezarri du.

2. Eduki  digitalak  akzio  estrategiko  gisa.   Oso garrantzitsua da eduki digitalen sormena, zabalpena eta ebaluazioa bultzatzea. Hauek oraindik garapen prozesuan daudela kontuan hartuz, beharrezkoa da erlazionaturiko bide berriak bilatzea produktu eta elaborazio prozesuen inguruan, eta aldi berean, ebaluazio modelo batzuk sistematizatzea hezkuntza modelo erabilgarriak trukatu ahal izateko. Horregatik, helburuetako bat eduki eta material ezberdinen trukaketa bultzatzea izan behar du. Baina, betiere, erabiltzaileen dibertsitatea kontuan hartuz, hau da, erabiltzaile desberdinek dituzten beharrak asetuz.

3. Zer ulertzen  dugu  eduki  digital  hezitzailea  aipatzean.   Oso termino zabal batez hitz egiten ari garela argi dago. Hemen, “bicrosoftware” izeneko modelo ireki eta konstruktibotik doazen hezteko objektu digitaletatik, faktoriak sortutako heziketa mailaren araberako produktu multzo ezberdinak arte sartzen baitira.


Esan beharra dago, teknologien eboluzioa egokia gertatzeko, teknologia behar sozialetara egokitzea ezinbestekoa izango dela.

4. Eduki hezitzaile  digitalen  diseinu  eta  garapenerako  plangintza   instituzionalak   Urte batzuetatik hona, Espainiako Hezkuntza Administrazioak plan desberdinak erabili ditu IKT-en erabilpena bultzatzeko. Lisboako estrategiari erantzunez hasiera batean martxan jarri ziren “ Internet en la escuela” (2002-2005) plana eta ondoren “Internet en el aula” (2005-2008) “AVANZA” planaren barruan. Hauek guztiak, egungo hezkuntzaren beharrak asetzeko egin ziren, hemen barruan sartzen delarik kalitatezko material hezitzaile digitalak sortzea. Programa

berritzaile

hauez

gain,

hezkuntza

administrazioak

iniziatiba

desberdinak bultzatzen ari dira arlo honen inbestigazioa eta garapena bermatzeko.

5. Eduki digital  hezitzaileen  garapena  “Internet  en  la  escuela”  plana   jarraituz   90.

hamarkadatik

Hezkuntza

eta

Zientzia

Ministerioko

Hezkuntza

Komunikabidea eta Informazio Nazional Sailak (CNICE) hezkuntzarako eduki digitalen produkziorako ekintzak bideratu ditu zerbitzu teknologikoez hornitutako gelen eskaerari erantzuteko. Hasiera batetik, beren ezaugarri nagusi eduki ireki, moldagarri, modular eta malgu izatea izan da, osaketaren bitartez garatuak. “ Internet en la escuela” planak, hausnarketa, berrikuntza eta esperimentazioa bermatzen zituen. Haur eta Lehen hezkuntzan zentratu zen plan hau, eta bi proiektu dira bereizgarri daukaten dibertsitate eta espezifikotasunagatik. “Proyecto aprender” hezkuntzako behar berezei zuzendua eta “Mekos” komunikabide sozialen integrazio kurrikularra bermatzen duena. Hiru aditu perfil ezarri ziren, IKT-ekiko ezagutza duen koordinatzaile batez zuzendua. Produkzio sistema berritzaile honekin 14 lan talde jarri ziren martxan eta


esperientzi honen emaitzak hezteko eduki digitalez gain, bere baitan printzipio didaktikoak eta soluzio teknikoak hartzen dituen iniziatiba bat ere izan da. “Internet en la escuela” planak, hezteko eduki digitalen produkziorako ildoak definitu ditu forma, denbora eta erabilpenaren inguruko orientabidea emanez, eta ez aukera soil gisa bakarrik, baizik eta

ikaskuntza ez unibertsitarioko prozesuko

eguneroko errealitate gisa.

6. “Internet en  el  aula”  plana   Plan honek inklusio digitala bultzatzen du hezkuntza arloan. Inklusio hau ikaskuntza kooperatiboan oinarritutako produkzio prozesuetan gauzatu nahi da, non eduki digitalak bitartekari izateaz gain, helburu ere badiren. Kolaborazioaren bitartez sortuko dira edukiak, hezkuntzaren arlo desberdinetako agenteen inplikazioaz: intelektual aholkulariak, IKT-ak erabiltzeko eta aplikatzeko adituak, programatzaileak, koordinatzaileak,… Plan hau garatzen ari diren administrazio eta instituzioak, aurreko planetik “Internet en la escuela”

hornitzen dira kalitatezko eduki digital erabilgarriak,

modularrak eta berrerabilgarriak lortzeko. Eduki hauen helburuak gaur egun dagoen eskaera asetzea, ezagutzaren partekatzea bermatzea eta hezkuntza berrikuntza bultzatzea dira nagusiki. Prozesu guztietan da oinarrizkoa Hezteko Objektu Digitalaren (HOD) kontzeptua, bere izaera modular, malgu eta irekiagatik. Objektu digitalak, independenteak dira eta agregazio mailatan oinarrituak daude; “media”, “media integrado”, “objeto de aprendizaje”, “secuencia didactica” eta “programa de formación”.

7. Estandarren aplikazioa  hezkteko  eduki  digital  irekien   garapenerako   Teknologia estandarra hezteko objektu digitalen garapen eta gestioan aplika daitezen, hainbat ekimen gauzatu dira hezkuntzan. Ekimen hauek, eduki berrerabilgarrien helburuak betetzeko erantzun gisa ere azaltzen dira.


Modu honetan, hurrengo proiektu hauei hasiera ematen zaie. Alde batetik, hezteko eduki digitalen diseinu, garapen, administrazio, bilaketa, bisualizazio eta errekuperazio prozesuen estandarizazioan zentratzen direnak. Eta bestetik, hezteko eduki

digitalen

konbinazio,

enpaketazio

eta

transferentzia

prozesuen

estandarizazioen zentratzen direnak. 7.1

ODE-aren

Garapen,

administrazio,

bilaketa,

bisualizazio

eta

errekuperazio prozesuen estandarizazio proiektuak Gaur egun arte gehien garatu diren proiektuak dira. Hezkuntza eta Zientzia, Industri, Turismo eta Komertzio Ministerioek daramate aurrera, SC-36 Tecnologias de la Informacion para el Aprendizaje-ko komunitate autonomoekin batera. Helburu nagusia ODE-en inguruko argibide informazioa irekia izatea da. Horrela, perfil honek etiketatutako edozein ODE, edozein erabiltzailek (ikasle, irakasle, familiar,‌) informazio hori erraz bilatzeaz gain, erabilgarri izango du. Honek objektuaren errendimenduan, etekinean eta hezkuntza materialak erabiltzen dituzten erabiltzaileen asetzea nahi du. 7.2 ODE-en konbinaketa, enpaketazio eta transferentzia prozesuen estandarizazio proiektuak Gutxiago garatuak daude eta administrazio berdinek hartzen dute parte, AENOR izan ezik. Hemen, ez da diseinu berri bat lantzen, jatorrizko bat ezartzen baita. Prozesu horiek Global Learning Consortium-eko eta bere SCORM bertsioko IMS estandarren erabilpenaz gauzatzen dira.

4. gaiaren sintesia  

Ikteko 4. gaiaren sintesia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you