Egunkaria Miren-Amaiur

Page 1

2013ko ekainak 7

1,80â‚Ź

1980-2013. Donostia, Gasteiz, Bilbo, IruĂąa.

Informazio gehiago: gauregun.com Tel: 902 66 88 77


AURKIBIDEA:

3

MONARKIAK SOLDATAK KOBRATZEARI UTZIKO DIOLA ERABAKI DU AZKEN ISKANBILEN ONDOREN.

Gaur goizeko 12:00-etan Espainiako gobernutik jakinarazi denez, krisia dela eta hobekuntzarako pausu txiki bat bezala, monarkiako kideek soldata kobratzeari utziko diote. Berri garrantzitsu hau Espainiako presidente den Mariano Rajoy-k adierazi du prentsa-aurreko batean. Rajoy-k adierazi duenez, Juan Karlos I. erregeak berak eskatu dio bere familiari soldatak kentzeko diru nahikoa dutelako bestela ere. Zifrei begiratuz, Juan Karlos erregearen (292.752), Felipe printzearen (146.376), Sofia erreginaren, Elena eta Kristina infanten eta Letizia printzesaren (375.000 hiruren artean) soldatak batuz, urtean 814.128 euro gutxiago izango lirateke. Presidenteak esan duenez, diru hori hezkuntzara eta osasungintzara bideratuko dute.

Berria jakinarazi ostean, jendeak oso azkar erreakzionatu du. Iritzia eman dutenen %90-ari oso keinu ona iruditu zaio

monarkiaren aldetik. Beraien ustez, horrelako egoera zail batean horrelako ekintzek aterako gaituzte krisi luze eta astun honetatik. Hala ere, badaude ekintza hau gaizki iruditu zaien pertsonak ere. Beraien ikuspuntutik, monarkiak soldata horiek merezi ditu, monarkiak Espainiari irudi ederra ematen diolako, eta gainera, Espainiaren onerako egiten dituzten bidai eta ekintzengatik.


LAPURRETA AMARAKO PLAZA HOTELEAN

2DSDSSD

Bart gauean Amara Plaza izeneko lau izarreko Donostiako hotelean lapurreta egitera sartu dira, 40.000 euro eramateaz gain bezeroen izenak gordetzen zituen liburua ere hartu dute. Dena planeaturik zeukaten, Amaran bertan utzi zuten furgoneta zuria arratsaldeko seirak aldera aparkatuta, hiru pertsona izan dira gaueko ordu bietan sartu direnak lapurretan, emakume bat, hogeita hamar bat urtetakoa eta bi gizon, berrogei eta bat urtetakoak. Bakoitzak metraileta bana zuen beste armetaz aparte, korrika sartu ondoren pistola langileetako bati buruan jarriz mehatxatu du, dirua hartu ondoren langile bat korrika pasatu da telefonoaren bila poliziari dei egiten saiatuz baina emakumeak bi aldiz pentxatu gabe bost tiro bota dizkio eta bertan hil da, soinuagatik zalaparta entzun da goiko geletan eta ez dute jendea bera jeitsi arte itxaron, mehatxatutako langileari tiro bat eman buruan eta korrika atera dira gauza baliotxuak maleta batean gordeta zituztelarik. Bezero bat gelatik atera eta bera jeitsi da, poliziari deitu eta 4:20tan bertan ziren. Ezin izan dute lapurretako inor identifikatu eta furgonetako matrikula ere faltsua zen. Hildako langileetako bat Joxe Zurutuza zen, 53 urtetako Azpeitiarra eta bestea 37 urtetako gazte bat, Astigarragakoa. Poliziak lanean dihardu, identifikazio lanetan.

LAPURRETA ETA HILKETA KAMARA BATEAN GRABATUAK Bikote bateko mutilak bere neska konturatu gabe kamara baten bidez, dirua irabazteko sarera igotzen zituen beraien bideo erotikoak, sexu harremanak praktikatzen. Bart gauean, asteazken gaua, bideoa grabatzen zeukatela lapur bat sartu da eta biak hil ditu pistola ixil batekin. Bikotea Gasteizkoa zen, neska Maria Korta 26 urtekoa eta mutila Jon Plaza 28 urte betetzekotan zena. Lapurra ixilka sartu da etxean eta gelara sartu deneak biak hil ditu, Mariari hiru tiro eman ondoren Jon hil du bi tiroz. Bitxiak patxaran hartu ditu, inongo presiopean baina ez da konturatu kamara dena grabatzen ari zela. Mariaren ama beraien etxera bazkaltzera joatekoa zenez tinbrea jo du baina ez dio inork ireki atea, orduan bikotearen gelara sartu eta biak biluzik ohe geainean odoletan aukitu ditu, poliziari abisatu dio eta polizia izan da gelan kamara ikusi eta dena argitu duena, tamalgarria benetan Gasteizko Zapatari kaleko 9, 2 a-n gertatutakoa.

4


5

HOMOSEXUALEN EZKONTZAK LEGALIZATU DITUZTE ESTATU BATUETAN Sexu berdina duten pertsonek ezkontzeko aukera izango dute Oklahoma City-n hurrengo astelehenetik aurrera. Gaur hori ospatzeko balkoietan eta kaleetan zehar gay-en banderak ikus ditzazkegu.

Orain hilabete, manifestazio bat antolatu zuten Amerikako kostaldean homosexualen ezkontzen legalizazioaren alde, famoso askok parte hartu zuten eredu gisa, gay-ak ez izan arren pentsamendu berdina partekatzen dute eta ezkontza homosexuala oraindik ere zalantzan jartzea astakeria da beraien hitzetan, bertan izan ziren Garrett Hedlund, Heidy Klum eta Brad Pitt aktoreak beste

askoren artean. Pausu haundi bat egin dutela gizartean esan zuen atzo gay-en elkarteko bozeramaileak, Chris Colfer-ek. Eta eredu gisa ere jokatu zutela beraien ustetan. Pixkanaka beraien helburua lortzen ari direla, giza eskubideak denentzat berdin izatea, maite duzun pertsonarekin ezkontzea. Honek argi erakutsi du ez dagoela probetsurik lana nekez egiten ez baduzu.



“HIRUGARREN MUNDUA EZAGUTZEN!� 6 Izaro Gurrutxaga Rwanda taldearen ordezkaria

Noiz eta zer asmorekin sortu zen Rwanda Taldea? Orain dela 12 urte sortu genuen Rwanda Taldea. Gure asmoa Gihara herrian hainbat proiektu aurrera ateratzea zen, Leonardo Esnaola misiolari lazkaotarra bertan 40 urte eman ondoren berari laguntzeko asmoz. Garai hartan zein proiektu zituzuen zuen buruetan? Giharako umezurtz eta ume baztertuentzat eskola moduko umetxoko bat egitea izan zen gure lehen proiektua. Gainera, bertako etxe eta eskola eraikuntzak bultzatu nahi genituen. Honez gain, Lazkaon eta gure herrian kontzientziazioa landu nahi genuen, horregatik gure lema: HIRUGARREN MUNDUA EZAGUTZEN. Zein proiektu egin dituzue? Umetxokoa egin eta mantendu, hainbat etxebizitza bertakoentzat beraiekin lankidetzan, Giharako eskolan hainbat eraikin (gelak, komunak, sala polibalenteak, retentzio hormak...), eta Giharako eta Lazkaoko eskolen artean hitzarmena eta bateratzea egin ditugu. Jendeak laguntza asko eman al dizue? Batzuek diru bidez eta besteek lan bidez, baina bai, jendeak asko lagundu digu. Eta Lazkaoko Udalak? Bai, urtero-urtero diru-laguntza garrantzitsu bat ematen digute. Beraien eta jendearen laguntzarik gabe ezin izango genuen lortu duguna aurrera atera. Proiektu horiez gain egiten al duzue beste ekimenik? Urtero gabonetan esposizioa jartzen dugu eta horrekin batera hainbat hitzaldi ematen ditugu. Bidezko merkataritza ere martxan jartzen dugu, eta azkenik, San Benito ikastolakoekin jaialdi bat ematen dugu. Aurrera begira zer? Ildo beretik, gure bi asmoekin jarraitzea dugu helburu: Giharako proiektuak bultzatzea, eta hemen hango errealitatea ezagutaraztea.

7

CAJA LABORAL BASKONIAREN MIRARIA


Atzo izan zen, atzo miraria gertatu zen. Euroligako finalean Caja Laboral Baskoniak eta Panathinaikosek indarrak neurtzen zituzten. 4 partidu jolastu ondoren 2-2 zegoen markagailuan eta azken partiduan erabaki behar zen nor zen garaile. Lehen bi pariduetan Baskoniak bi partiduak galdu zituen etxean. Egur ederrak jaso zituen. Baina, Greziara joan zirenean han hasi zen “remontada”. Lehen partiduan 10 puntuko errentarekin irabazi zuten “Chapu” Nocioniri esker. Argentinarrak 25 puntu sartu zituen. Bigarren partidua, gogorra izan zen, baina azken segundoan Fernando San Ementeriok 2+1-ekoa lortu zuen eta partida 82-83 amaitu zen.

Egun handia izan zen atzokoa. Gasteiztarrak pozez eta energiaz beterik joan ziren Buesa Arenara eta taldeak oso ondo erantzun zuen. Lehen zatia txarra izan zen etxeko taldearentzat. Jokalariei urduritasuna nabaritzen zitzaien eta horregatik 16-34 amaitu zen. Bigarren zatian ordea partidak izugarrizko bira eman zuen. Lampe eta Nemanja Bjelicaren eskutik taldea geroz eta hobeto jokatzen hasi zen eta atsedenaldira 52-58 joan ziren. Atsedenaldia eta gero Caja Laboralek tarte polit bat irekitzea lortu zuen. Hirugarren zatiaren amaieran, 76-66 zegoen markagailua. Partiduaren azken zatian, Heurtel eta San Ementerioren puntuekin, Baskoniak 102- 84 irabazi zuen partidua. Partidako MVP saria San Ementeriok jaso zuen 42 puntuko balorazioarekin. Euroliga honekin Baskoniak aurten liga, kopa eta euroliga irabazi ditu.


MAIALEN TELLERIA LAZKAOTARRA KADETE MAILAN ESPAINIKO BATEATZAILERIK ONENA IZENDATU DUTE Noiz hasi zinen sotfbolean jokatzen? Dbh lehenengo mailan hasi nintzen, orain dela 3 urte.

Zer erakarri zizun kirol honengandik? Futbola ez zitzaidan gustatzen eta aukera eman zigutenez taldea sortu genuen.

Beste talde askok deitu dizute beraiekin jokatzeko. Zergatik uste duzu? Zer talde dira talde horiek? Pentsatzen dutelako beraiei

laguntzeko jokalari egokia naizela.

Aurrera begira zer ikus dezakezu? Non jokatzen ikusten duzu zeure burua? Egia esan, ez dut uste beste urte askoan jarraituko dudanik, izan ere softbolak ez du arrakasta asko Euskal Herrian.

Nori esker diezaiokezu espainiko bateatzaile onena izatera heltzeko bidea erraztea? Nire entrenatzaileari, bera ohartu baitzen akats bat zegoela eta berak jakinarazi zien federaziokoei.

Zer postutan jokatzen duzu? Gustora zaude jokatzen duzun postuan? Edozein postutan jolastu dezaket, ekipoko besteek bezala. Baina

normaleanpitcher eta 2 basean jokatzen dut. Bai. Taldearen motibazioak asko laguntzen al du? Bai, partiduetan bereziki, oso garrantzitsua bait da kontzentratuta jolastea. Baina hala ere ez gara beti motibatuta egoten.

Taldekideek espainiko bateatzailekin onena zarela jakitean zeloak sentitu zituzten edo poztu egin ziren? Nik uste dut poztu egin zirela, hala ere zelo pixkat sentitzea ere ez zait arraroa iruditzen.

Nola erreakzionatu zenuen notizi hau jakitean? Oso pozik jarri nintzen, eta taldekideen aurrean esan zidatenez segituan zoriondu ninduten.

8


9

BON JOVIREN KONTZERTURAKO SARRERAK AGORTU DIRA

Maiatzaren 29an Anoeta futbol zelaian Bon Jovi-ren emanaldia egongo da. Gaur sarrerak salgai jarri eta 5 ordutan sarrerak agortu dira. Kontzertu berdinean, Bon Jovik, Bruce Springsteen-ek eta ACDC-k joko dute. Sarrerak goizeko 11-etan jarri dira salgai eta Anoetako lehiatilek goiz osoa jardun dute lanean. Jendeak esan digunez, gauean sarrerak lehenbailen lortzeko bertan egin dute lo. Donostiako udaletik jakinarazi digutenez, horrelako ekitaldiek turista asko erakartzen dituzte, eta beraz, oso gustura daude. Gainera eguraldi ona egin ezkero turistek asko aprobetxatuko dutela adierazi digute.

“Jendeak horrelako ekitaldiak gustuko ditu, eta gazteek horrelako kontzertuak nahi dituzte. Astero-astero jasotzen ditugu kontzerturen bat nahi duten gazteen mezu edo kartak� esan digu Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirrek. Jendeak, Anoetatik ez ezik, Internetetik ere lortu ditu sarrerak. Sarreren prezioak, 6585 euro bitartean daude. Jakin baita ere, Ekainaren 7an Bilbon egongo den Taylor Swiften kontzerturako sarrerak hemendik gutxira jarriko dituztela salgai.



HARLEM SHAKE, “GANGAM STYLE” BERRIA

Youtubeko azken arrakasta da 'Harlem shake' abestia. 30 segundoko abesti horren moldaketaz bete da Googleren bideo ataria.

Psy korearraren "Gangnam Style" abestiak beste ondorengo bat du. Duela aste batzuk, Londreseko merkatu bateko arrain-sailtzaile batek ospea lortu zuen "One pound fish" abestiari esker. Orain, "Harlem Shake" abestia modu bitxian dantzatzen erakusten duten bideoak argitaratu dituzte erabiltzaileek YouTuben, Facebooken eta Twitterren. Kanta hau Dj Baauer eta Jeo Art-en arteko konposizio elektrikoa da Reggaetoneko kantaria izandako Héctor el Father-en esaldiarekin (con los terroristas) lagundua.Fenomeno honen lehenengo bederantzi egunetan 11.000 bertsio izan ziren You Tube-ra igoak, 44miloi erreprodukzio guztira eta egunean 4000 bistita berri gehiago gutxi gora-behera.

10 Bideo guztiak berdin hasten dira, eta

mekanika bera dute. Lehenik eta behin, "Harlem Shake" abestia entzuten da, eta aurpegia kasko edo antzeko zerbaitekin ezkutatzen duen pertsona bat dantzan agertzen da. Inguruan, jaramonik egiten ez dioten beste pertsona batzuk daude. 15 segundu pasa ondoren, bideoa eten egiten da, eta denak dantzan agertzen dira ondorengo 15 segunduetan. Ez dago koreografiarik, eta inprobisatu egiten dute, edozein pausu dibertigarri edo original sartzeko aukera ematen du horrek. Interneten moldaketa ugari ikus daitezke: soldadu batzuena, igerilari talde batena eta bulego bateko langile batzuena, lagunartean egindako zorakeriak besteak beste. Egungo egoera politikoak eta ekonomikoak Alderdi Popularrari buruzko parodia bat sortzea ere eragin du. Dirudienez, "Harlem Shake" abestia Baauer izeneko New Yorkeko erabiltzaile batek igo zuen lehenengoz. Argentinan moldaketa bitxiak ikus ditzazkegu “con los terroristas” esaldia “con los peronistas” esaldiak ordezkatzen du.



Prestige kasko bakarreko

11

PRESTIGE 2005. urte bukaerarako jadanik kalean zen.

petroliontzi bat izan zen. 77.000

Euskal Herriko kostaldera ere iritsi ziren

tona petrolio zeramatzala,

petrolio arrastoak. Gainera, aipatzekoa da,

2002ko azaroaren 13an Galiziako

Nunca Mais izeneko plataformak hilabete

kostaldean, kostatik 250

haietan taldeak eta hiritarrak batu izan

kilometrora hondoratu zen eta

zituela hondamendia salatzeko eta baita

marea beltza sortu zuen, Mariano Rajoy

garbiketa egiteko.

ministro zela. Costa da Morte ingurua kaltetuenetarikoa izan zen. Marea beltzak nabegazioko historiaren hondamendi handiena sortu zuen, Portugal iparraldetik Frantziako Landetara arte, hain zuzen.

Ikerketa asko egin ziren Prestigen ondoren: Santiago de Compostelako unibertsitateak, Estatuko Abokaziak, eta Barak Obamak, besteak beste.

Gainera Galizian, krisi politikoa ere sortu zuen egoera honek. Petroleo isuri hau, historiako hirugarren hondamendi garestiena izan zen. Garbiketak eta ontziaren seilaketak 12.000 milioko kostua izan zuen, Challenger-eko leherketaren bikoitza, baina Columbiaren desintegrazioaren eta Chernobylgo istripu nuklearraren atzetik. 2005. urtean oraindik ondorioak nabarmenak ziren kostaldeetan.

Ontziaren kapitaina, Apostoulos Mangouras greziarra, salbamendu-ekipoekin ez kooperatzeagatik atxilotu zuten, baina

IRITZI TESTUAK:

GAZTE LOKALAK Gaur egun gazte askok lokala hartzeko joera dute gaztetxe batera joan baina lehen.

12


Nire ustez, lokalek kuadrilen arteko amorrua gehiago handitzen dute eta ideia itxi batzuetara mugatzea ere posible da. Gazteek ez dute denbora elkarrekin pasatzen beraien lokaletan sartuta daudelako bideo jokoetan edo egonean besterik gabe. Gaztetxeetan, kalean, gazte lekuetan...Elkarrekin ongi pasatzeko astia dute eta bizkarra ematen diete lau pareten artean bideo jokoetan denbora pasatzeagatik. Gurasoengandik jasotzen duten jarreragatik izaten da hori, gurasoek ematen diete dirua. Ez dira konstiente bizilagunek ez dutela arazorik denuntziarik jartzeko eta juizio larri batera iritsi daitekeela hori. Gaur egungo gazteek denbora gehiago igaro beharko lukete kalean edota udaletxeak berak emandako aukerak gehiago aporbetxatu.

MATXISMOA Emakumearen tratu txarrak asko entzuten dira azken aldi honetan eta seguruenik gehiago ere entzungo dira. Ni emakumea naizenez, emakumezkoen tratu txarren aurka nago. Inork ez dauka emakumeak jotzeko eta gaizki tratatzeko eskubiderik. Asko dira etxean giltzaperatuak lan eta lan, eta gizona etortzen denean jipoituak izaten direnak. Emakumeek normalean horrelako kasuetan ez dute salatzeko ausardiarik edukitzen. Matxismoa gizonezko askok odolean sartua duten pozoia da, beraien emakume propioa jipoitzea, lan gogorrak egin araztea, panpin puzkailu bat izango balitz bezala tratatzea...Horrek ez dut uste antibiotikorik duenik konpontzeko. Tratu txarrak alde batera utziz, badago matxismoa azpimarratzeko beste modu bat ere. Gutxiestea. Oraindik askok eta askok emakumea gaitzetsi egiten dute, baina garai hauetan emakumea lasai asko izan daiteke multinazional baten jabe, zure osasuna eta bizitza zainduko duen erizain, zure seme alabei etorkizuna erakutsiko dien irakasle, zure ideia politiko berdinak defendatuko dituen bozeramaile...

Amaiur Perez, 2013.

13

IRITZI TESTUAK:

BERDINTASUNA IA Gizonezkoak emakumeak baino hobeak al dira? Legeak dioenez

denak berdinak gara, baina, badaude gauza batzuk kontrakoak direnak.


Sexu desberdinak izateagatik emakumeak ez dira desberdinak izan behar. Desberdinak gara, baina ez zaie hobeto tratatu behar gizonezkoei. Jendeak esaten duenaren arabera, emakumezkoak gizonezkoak baino ahulagoak dira. Hori egia izan ez gero, ez zaie okerrago tratatu behar. Ume jaio berriari, lehenengo abizena gizonezkoena da; Hori zergatik? Gainera lanpostu garrantzitsuetan gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago daude. Lanpostu garrantzitsuetan, gizonezkoak, ugariagoak dira. Baina hori zergatik? Hobeto defendatzen dakite ala zer? Gizonezkoak ez dut uste emakumeak baino hobeto

ESTRALUKTARRAK Gobernuak ematen al digu estralurtarrei buruz dakiten informazio guztia? Nire iritzia da gobernuak ez digula estralurtarrei buruz dakien informazio guztia ematen. Nire ustez, eman behar ziguten jakiten duten estralurtarren informazio guztia. Amerikarrek badute alde bat estralurtarren frogak bilatzeko eta inork ez zekien hori. Ona al da informazio hori ez ematea?

defendatzen direnik. Denetarik egongo da, batzuk bai, beste batzuk, berriz, ez. Eta hori guztia esanda, gizonezkoak ez dira emakumezkoak baino hobeak. Gainera, legeak dion bezala, denak berdinak gara. Ez dago ezer bereizteko. Baina, jendeak ez dio kasu asko egiten legeari eta oraindik ere, emakumeak gizarte mailan gizonezkoak baino egoera larriagoan daude kokatuta. Emakumeak, oraindik ere, asko borrokatu behar dute gizarte mailan gizonezkoen parean kokatzeko, baita ere, gizonezko askori begiak ireki behar diete. Beraiek ez direla emakumeak baina hobeto azaltzeko eta argi izateko.

dakigu beste planetetan bizitza garaturik dagoen edo ez. Eta ez badakigu zer dagoen lur kanpoan ez gara sentituko seguruak. Onartzen dut ere informazio guztia ez emateak ondorioengatik, adibidez jendea histerikoa jarri ahal zen edo urduritasun atakeak eman, baina ni segitzen dut pentsatzen informazio hori eman behar zigutela, seguruak sentitzeko. Hori guztia dela eta, nire ustez estralurtarrei buruz dakiten guztia esan beharko zigutela edo behintzat informazio hori izan nahi dutenei.

Alde batetik, txarra da ez ematea dakiten informazio guztia, zeren, horrela guk ez Miren Etxebeste, 2013.


ARNALDO OTEGIREN KRONOLOGIA

Auzitegi Konstituzionalak, Arnaldo Otegik eskatutako baldintzazpeko askatasuna ukatu du, sei urte eta erdi espetxean armak izateagatik eman ondoren. Honek, eztabaida politiko indartsua sortu du Euskal Herrian. Kronologia ezinbestekoa da kasu honetan. Otegi eta ezker abertzaleko beste hainbat kide espetxeratuak izan ziren 2009ko urrian, Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik. Aurreko hilabeteetan, batez ere, Estrasburgoko Auzitegiak partiduaren ilegalizazioa eman ondoren, Otegik horren aurka ekimen bat egin nahi izan zuen. Auzitegi Nazionalak 2011ko ekainean epaitu ondoren, 10 urteetarako kondenatu zuten arma trafikatzeagatik eta ETArekin zerikusia izateagatik. Azkenean, Gorenak sei urte eta erdira jetsi zion kondena arma trafikatzearen buru ez izateagatik.

EUSKARAREN EGOERA GAZTERIAN Gaur egun, euskara egoera txarrean dago, batez ere gazterian. Nire ustez, gazteak egiten dugun esfortzua ez da gehiegi gobernukoek beste ideia bat izateko, nahiz eta, euskararen alde jarduera asko egin. Euskara eta bere erabilpena euskaldun guztiona da. Jendeak euskaraz ez hitz egitea denon kalterako da, eta horregatik, denok gure partetik jarri behar dugu. Gainera, euskaldun askok ez dute parte hartzen euskararen alde dauden jardueretan eta hori bakarrik gazteok egin behar dugula uste dute. Adibidez, manifestazioetan gero eta jende gutxiago ikusten ditugu. Bestalde, oraindik badago jendea beste hizkuntaz bat behar ez dugula pentsatzen dutenak. Beraiek, gobernuak esaten duena entzunda, arrazoi gehiago dituzte euskararen kontra jartzeko. Ez dezagun gobernuak dionari kasu egin, bakarrik bertan parte hartzen dutenentzako komenigarria dena egiten baituite. Bakarrik Espainia, egoera onean dagoela ikusteko egiten dute. Beraz, denok gure partetik jarri behar dugu, euskaldun guztion arazoa baita, eta ez bakarrik gazteona, hori da behintzat askok pentsatzen duguna.

14


Gaur Egun egunkaria, 2013.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.