Lea-Artibai eta Mutrikuko ZERBITZUEN GIDA'2016

Page 24

zerbitzuGIDA.QXD_JAIAK 2006 25/04/16 14:05 Página 24

HITZAren ZERBITZUEN GIDA

2016ko apirila

Ispaster

24

ISPASTER

I

spasterko Udaleko hirigunea, Elexalde, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak dauden arren. Elizarekin angelu zuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta udaletxeak osatzen dute. Elkar atxikitako etxeak dituen kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da eta honek herrien eredua gogorarazten digu. Gainerako biztanleria baserriz osatutako auzoetan, habitat oso sakabanatuan, kokatzen dira. Auzook bi zonaldetan banatzen dira: alde batetik, Goiherri eta beste aldetik, Beherri. Hauetxek dira Ispasterko auzo guztiak: Arropain (Lekeitioko hirigunearen ondoan), Artikas (mendialdeko auzune zabala), Barainka (Earekin komunikatzen duen mendi lepoan), Elexalde (erdigunea), Gallete (hegoaldean, interes handiko baserriz osatua), Kurtxiaga (Mendexa eta Amorotoren mugakide), Gardata (XV. mendean sortutako auzoa), Kortazar (ibarrean), Larrinaga (Ogella hondartza eta Elexalderen

artean), Mendazona (aldats gogor batean), Solarte (Iluntzar mendialdean, Nabarnizekin mugan) eta Soluane (erdigunetik hurbil baina gune altuan kokatua).

ZER IKUSI?

• San Migel eliza. XV. mendekoa. Errenazentista. Tximista batek kanpai-horma suntsitu zuen 1860an. • San Martin baseliza. Baseliza gotiko bakartia. • Santiago baseliza. Bolumen handiko baseliza gotikoa. • Zubietako jauregia (1700). Lea ibaiaren paduraren ondoan, Lekeitiotik oso gertu. Jauregiaren inguruan parke eder bat dago. • Arana jauregia (1.700). Landako jauregi barroko klasizista. • Axpe aurrekoa baserria (XVI). Baserri gotikoa. • Aixeder Errota (1729). Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek eraikia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.