Lea-Artibai eta Mutrikuko ZERBITZUEN GIDA'2016

Page 12

zerbitzuGIDA.QXD_JAIAK 2006 25/04/16 14:04 PĂĄgina 12

2016ko apirila

HITZAren ZERBITZUEN GIDA

Berriatua

12

BERRIATUA

I

ZER IKUSI?

skanbila bat baino gehiago izan dira Berriatuan armategiek eragina. Erre ere egin izan dute. Hain zuen ere, frantsesek erre zuten, XVIII. mendean. Kontu horiek guztiak eta beste asko bidelagun izango dituzte Berriatua bisitatzea erabakitzen dutenek. Berriatua Elizateko Udala, herri guneko Erribera auzoak, elizatearen erdigunean, eta mendi aldean dauden Merelludi, Asterrika eta Magdalena auzoak osatzen dute. Hona hemen proposatzen den ibilbideetako bat: Berriatua - Merelludi - Kalamendi mendia - Asterrika bidea - Obekola Berriatua. Ibilaldi atsegina da. Artibai erreka ondotik hasi eta Urepel plazarekin topo egingo dugu. Bertan plazan, Mikel Lertxundiren Lekuko eskultura multzoa ikusi-

ko dugu, Urepel iturburua omentzeko, harriz, egurrez eta burdinaz egindako hiru eskulturak osatzen dute Lekuko eskultura multzoa. Jarraituta Merelludira igoko gara, aldats gora, baina, era berean, naturaz eta Berriatuaren ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Natura, pasaia, baserrilanda,‌ aukera aparta eskaintzen du ibilbide honek. Bidean, Lekoia Bekoa baserria ikusiko dugu, arte eta heraldika aldetik sekulako balioa daukana. Estilo errenazentista eta neoklasikoa uztartuta, Euskal Herriko arkitekturaren emari bikainenetarikoa dela esaten da. Aurrerago, Tradizio erlijiosoa ordezkatzen duen San Antolin baseliza ikusiko dugu. Hain zuzen ere, Milloitarrek (edo Merelluditarrek) antzina batzeko zeukaten lekua dago bertan, Kofradiako batzar mahaia, San Antolin elizaren ondoan. Hantxe


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Lea-Artibai eta Mutrikuko ZERBITZUEN GIDA'2016 by 11BARRI - Issuu