URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 8
8
> kirola
Luis Akarregi pelotari lekeitiarra hil zen, Eibarren LEKEITIO q Jose Luis Akarregi (Lekeitio, 1924) esku pilotari ezaguna hil zen. Txikitako nahiari kolpe eginda, hamazortzi urte egin zituen profesionaletan. Eibarrera ezkondu zenez, Lekeitio eta Eibar artean bizi izan zen.
Mutriku bigarren geratu zen soka tira txapelketan MUTRIKUO q Maiatzean, Mutri-
ku Sokatira taldea bigarren geratu zen 680 kiloko lur gaineko sokatira txapelketan. Tiraldi guztiak irabazi zituenez, eguneko bertako sailkapenean lehenengo postua lortu zuen, baina sailkapen orokorrean bigarren geratu zen, 2011n modura.
Lea-Artibaiko lehenengo rallya jokoan LEA-ARTIBAI q Motor zarata
gustuko dutenek hiru hitzordu eduki zituzten 2012an. Batetik, Enduro Mundiala hartu zuen Lea ibarrak, maiatzean; bes-
tetik, Lea-Artibaiko lehenenego rallya lehiatu zen azaroan.Biak estreinako ikusi ziren. Bestalde, San Migel rallysprint lehiak hamar urte bete zituen.
Amets Txurruka, Caja Ruralera
Iñigo Martinez, Espainiako selekzioan
ETXEBARRIA q Euskaltel-Euskadik 2013 denboraldirako ateak zarratu zizkion Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulariari. Txurrukak albistea etsipenez hartu bazuen be, talde berria lortu zuen azarorako. Amets Txurruka Caja Ruralen egongo da 2013ko denboraldian.
ONDARROA q Espainiako ftubol selekzioak Iñigo Martinez on-
darrutarra deitu zuen Londresen (Ingalaterra) jokatu ziren Olinpiar Jokoetarako. 22 futbolarik osatzen zuten aurreko zerrendan sartu zuen Realeko atzelaria Luis Milla entrenatzaileak.