Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Page 6

VI MARKINA-XEMEIN

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Markina-Xemein, kultura bizia Monumentu eta eraikin dotorez jositako herria da MarkinaXemein. Baina bestelako ondare kultural baten jabe ere bada. Aukera zabalaz ohartzea besterik ez dago. arkina-Xemeinera doan bisitariak segituan antzemango du herriaren iragan loriatsua. Alde Zaharreko jauretxeak eta aristokraziaren jauregiak edozein txunditzeko modukoak dira. Baina egunero ikusten ez den kultura aberatsa ere badauka Markina-Xemeinek, mendeetan pilatzen eta eraldatzen joan den ondasun ukiezina, leku jakinetan eta denbora tarte batez agertzen eta desagertzen dena. Etnografo onak lez, arreta ipini behar da altxor iheskor horiez gozatu nahi bada. Usadio zaharrak zelan bilakatzen diren aztertu nahi duenak Markina-Xemeinera ostera egin beharra dauka.

M

Hartzak eta antzarak Euskal Herrian badira zenbait inauteri bereziak direnak, mendeetako ahanzturari aurre egin eta gaur egunera arte iraun dutenak. Iraun ez ezik, moldatu ere egin dira, eta egun bizi-bizirik aurkitzen dira. Horietako bat da Markina-Xemeingo inauteria. Bi ohiturek egiten dituzte berezi herri honetako haratuzteak. Bata, egun horretan ateratzen den hartzak. Ezin jakin noiztik datorren ohitura. Ikerlari batzuen ustez, gizakiak kultura eta naturaren artean daukan harreman gatazkatsua irudikatzen du, beste hainbat inauteri tradizionalek lez. Beste batzuentzat, ostera, ohitura berriagoa da, eta herriz herri hartz eta guzti joaten ziren buhameen oroitzapena da. Argi esan daitekeena da gaur egun ere herritarren artean gozamena sortzen duela. Beste ohitura berezia antzara jokoa da, itsasokoarekin alderatuz lehorrean eta zaldi gainean egiten dena. Eta hirugarren ohitura bat ere aipa dezakegu, Zaragi dantza, jaia borobiltzen duena. Izan ere, hainbat dantza berezi gordetzen dira Markina-Xemeinen. Horietako

Hartza, aratusteetako pertsonaia.

Alarabi eta herriko koadrilak, Karmen jaien hasieran.

bat, Mahai-gainekoa, Arretxinagako San Migel egunean ikus daiteke. Ermita berezia da Arretxinagakoa, barruan harritzarrak gordetzen dituena. Xemeingo leku bitxi bezain ezaguna.

Alarabie, elezahar gaurkotua Mitoetan aberatsa da Markina-Xemein. Euskal Herriko eta atzerriko hainbat konturen herriko moldaerak dira asko, mendeetan etxekotuak: lamiak, Anbotoko Mari... Arreta ipiniz gero, segituan antzematen dira bateko eta besteko erreferentziak zein bertoko berezitasunak. Mito horietako batek dioenez, Alarabie pertsonak jan eta haitzulo baten bizi zen erraldoi begi bakar eta hanka bakarra zen. Behin batean, atzerritar bat jatera zihoala, begian burduntzia sartu zion, eta ihes egin. Horrenbestez, Alarabie gosez hil omen zen. Hortik aurrera, bakoitzak atera behar dizkio ikasgaiak. Izena bera ere bitxia du pertsonaiak; arabiar izenetik eratorria, askoren ustez.

Markina-Xemeinek etnografikoki interesgarriak diren ohitura asko ditu

Dantzak, Arretxinagako San Migelen jaietan.

Inauterietan hartza ateratzen da, eta zaragi dantza ikus daiteke Elezaharretako Alarabi begibakarra jaietako pertsonaia bihurtu dute Bestalde, zaharrenen ahotan zegoen mitoa izatetik, kontakizun moderno izatera pasa da Alarabie, herritarrek pertsonaia hori hartu eta herriko jaietako protagonista bihurtu baitute. Gaur egungo belaunaldi berriei elezaharra erakusteko modu egokia, dudarik gabe.

Jendetza, Karmenetako herri bazkarian.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.