Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Page 5

V AULESTI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

rdaibaiko itsasadarra eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea eta mendiak ageri zaizkigu ,eder, Santa Eufemin. Atseden bila dabilenak, natura arnastu nahi duenak, familia guztiarentzako plana pentsatzen ari denak, Aulestin du lekua. Santa Eufemik xarma berezia dauka. Urteroko erromeriak eta errepikapenak ehunka eta ehunka lagun erakartzen ditu, gehien-gehienak aulestiarrak eta eskualdekoak, baina abegikor dira urrutiagotik datozen jaizaleekin, eta ez dira gutxi hutsik egin barik datozenak. Sasoi jakin horretan modura, urte guztian ere lagun ugarik aukeratzen dute Santa Eufemi denbora pasarako, bidean etena egin eta bizitzarako arnas berria hartzeko. Gainera, Gabaroko pagadia moduko paraje ederrak ere asko ibili barik aurki daitezke, Txepetxabitxeko bidean. Bi hektarea eskas ditu, eta eskualdean dagoen pagadi ederrenetakoa da. Egun pasarako ederrak badira inguruok, ze esanik ez astebururako. Gaua lagun artean edo familian pasa eta eguna mendiaren magalean hasi nahi dutenentzat hortxe dago Atxagarai aterpetxea. Urte batzuetako etenaren ondoren, Aulestiko Udalak berriro kudeatzen du zuzenean, lehen modura. Edozeinek ordaintzeko moduko prezioan, paraje atsegin eta lasaiaz goza daiteke, natur-ingurune parebakoan. Hartara, Aulestiko Udalak bultzada eman dio Atxagarai aterpetxeari, antzina egoten zen mugimendua berreskuratu. Erreserba egin nahi duenak udaletxera deitu dezake (94 627 90 06).

U

Atxagarai leku pare gabean dago mendiaz gau eta egun gozatzea aukeratzen dutenentzat.

Atxagarai, mendira begirako babes Santa Eufemiko parajeek egun pasarako aukera ederra ematen dute, eta eguna luzatu nahi duenak hortxe dauka Atxagaraiko aterpetxea. Aulestiren xarmetako bat da, ez bakarra; herritik ibili besterik ez dago.

AULESTIKO UDALA

Zerbitzuak Beheko solairuan, ezkaratza, egongela eta komun bi daude; eta goian, 22 pertsonak lo egiteko literak eta dutxak. Lehen oso-osorik hartzen zen; orain, ostera, literaka egingo dira erreserbak, eta etxe osoa hartzeko aukera badago ere, nahi izanez gero, ezkaratz hutsa ere erreserbatu daiteke. Hartara, familiak, koadrilak eta eskolak dira Atxagarairen publiko naturala. Santa Eufemi inguruan atseden hartzeaz gainera, herri giroan ere murgildu nahiko dute askok. Ba, hor ere, Aulestik badauka zer eskainia. Udaberritik aurrera, ezin aproposagoa da parkea. Belarretan etzan, jolastu eta erreka inguruko bizitasunean ikus daitezke aulestiarrak, baita inguruetatik datozen lagun asko eta asko ere. Eta umeentzat ez eze, nagusientzat ere denbora pasa itzela da parkea. Bestalde, makina bat aukera badago Aulestin geldirik ezin egon horrek martxan jarritako tripazorriak baretu eta egarria asetzeko. Hori eta gehiago ere bada Aulesti .


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.