LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a
bertan, aztarnategoaren inguruan egiten ari diren ikerketa lanak egiaztatu eta lanen barri edukiko dute. Santimami elizara itzuliko dira gero. Han, haitzuloaren 3D erreplika birtual bi-
beratsa da Busturialdeak bere baitan gordetzen duen historia eta ondarea, bisitariei euskal herritarren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko aukera paregabea ematen diena. Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, Santimamiñeko Kobak eta Omako basoa Kortezubin, Arrantzaleen Museoa Bermeon edota Erromarraten herria Foruan horren adibide dira.
A
Historiak, kulturak, ondareak eta arteak turistentzako erakargarri egiten dute Busturialdea
Euskal Herria Museoa Alegria Jauregiak hartzen du gaur egun Euskal Herria museoa, Batzar Etxearen ondoan. Gernika-Lumora doazen turistek, beraz, aukera aproposa dute museoak erakusten eta irakasten duenaz gozatzeko. Foru inguruaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagundu gura du museoak, eta Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen ditu. Erakusketa iraunkorrak ikusteko aukera dute turistek han: Euskal Herriaren bilakaera historikoari eta egungo konfigurazio politikoa eragin duten gertakariak azaltzen ditu lehenengo solairuan, eta kirola, folklorea, jaiak, musika, dantza, sinesmenak edota mitoak ulertzeko eta ezagutzeko parada ematen du bigarrenak. Goiko solairuak, aldiz, behin-behineko erakusketak hartzen ditu. Hezkuntza arloa be zaintzen du museoak, eskola umeentzako jardueren bidez. Urtaro bakoitzean, gainera, familiartean jarduteko tailerrak antolatzen ditu, euskal kultura eta historia landuz.
kain baten bitartez, koban zehar ibili, haren eraketa eta morfologia ulertu eta koba barruko historiaurreko artea miresteko aukera edukiko dute. Kobak taldean bisitatu nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da aurretik (944 651 657/ 944 651 660). Omako baso margotua, Kortezubin.
Foruko herri erromatarra
Gernika-Lumoko Euskal Herria museoa.
Santimamiñe Aurreko mendean erreferente izan da Santimamiñeko Koba; bisitariek han ikusi ahal izan dituzte labar-pinturak eta labargrabatuak. 90 urtean bisitak izan ondoren, koba garbitzeko eta zaintzeko lan sakona egiten ari dira egun. Nahitaezko lana, haitzuloa benetako altxor geologikoa, artistikoa eta arkeologikoa baita. Gaur egun, bisitariek Santimami baselizaren ondoko kioskoan hasiko dute bisitaldia. Kobaren sarreraraino igoko dira, eta
Omako basoa Baso bat bisitari bakoitzarentzat: sortzen eta eraldatzen diren irudiak. Omako basoa da Agustin Ibarrola artistaren lanik ezagunenetako bat.Land art korronte sortzailearen adierazpena da, eta lan artistikoa naturara eramatea du helburu, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz. 42 zuhaitz. Basoan zehar oinez doala, irudiak bisitarien aurrean sortzen dira: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du, baina beste batzuetan zuhaitz multzo bat begiratu behar da obra ulertzeko. Gainera, nondik begiratzen den, irudiak eraldatu egiten dira. «Bisita pertsonalizatua» da, beraz, Omako basokoa.
Arrantzaleen Museoa Bermeoko Ertzilla dorreak, berriz, Arrantzaleen Museoa hartzen du gaur egun. Arrantzari buruzko oinordetza kultural eta etnografikoaren erakusketa aparta da museoa. Era berean, dorrearen eta bermeotarren historia ere islatuta agertzen da Arrantzaleen museoko aretoetako batean. Euskal Herria museoak legez, behin-behineko erakusketak be hartzen ditu; beti be, arrantzarekin eta herriko ohiturekin zerikusia dutenak.
BUSTURIALDEA XXIII
Bermeoko Arrantzaleen Museoko erakusketa.
Bizkaiko erromatar aztarnategi garrantzitsuenetako bat da Forukoa, Foruma eta portuko kokagunea izandakoa. 1982an aurkitu zuten aztarnategia, Ereñoko harrobian aurkitu zituzten marmolezko bi epigrafe latindarren arrastoari jarraituz. Horietako bat k.o. II. mendean bertan bizi zen pertsona batek Ivilia jainko indigenari eskainitako aldarea da: Marcus Caecilius Montanus zen Foruko biztanle horren izena. Pieza horretan testua oso-osorik mantentzen da. Bisitariek herrixka bisita dezakete errepidearen bi aldeetan jarrita dauden plataformetatik. Plataformotan, hondeaketei buruzko informazio panelak jarrita daude. Informazio gehiago: www.bizkaia.net/santimamine; www.bizkaia.net/oma; www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa; www.bizkaia.net/arrantzalemuseoa.