Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Page 21

EA XXI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO GEHIGARRIA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

a XVI. mendean jaio zen, gaur egun udalerriko auzoak diren Natxitua eta Bedaroako arrantzaleek –Ereñokoekin batera– Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. Hala, udalerriko giza paisaia arrantza eta nekazal munduen fusioaren emaitza da. Herri txikia bezain goxoa da. Hiriaren anonimotasunean galduta dagoena berotuko du eta patxada bilatzen duena sosegatu, herri bizitzaren hurbiltasun eta benetakotasunari muzin egin gabe. Badauka bisitariak harrapatzen dituen zerbait, udatiar ziren asko herritartu dituena. Kresalak gazitutako ezpainek euskara darabilte Ean, eta baserrian zaildutako eskuek ez dute auzolanerako joera galdu. Izan ere, garai berrietara egokitu arren, bere nortasunari gogor eutsi dio Eak.

E

Ingurune naturala Mendian sortu eta itsasoa elikatzen duen errekak herria bitan banatzen du, Natxitua eta Bedaroa alde banatan utziz. Mendiberde eta itsas-urdinez margotatutako txoko berezia da Ea, ñabardura esanezinak eskaintzen dituena. Ingurumenaz gozatuz momentu bikainak igaroko dituzu bertan, hondartzako harean alegiazko altxorren bila edo kaian apurtzen diren olatuen hotsak mundu oniriko batera zaramatzala. Inon ikusi ez bezala, Eako portua ur gabe geratzen da marea jaistean, eta hare arteko txalupek estanpa bitxi bezain ederra osatu. Argazki albumaren hurrengo orrialdeetan Natxituko Lapatza eta Bedaroako Ogella topatuko dituzu, ametsetako harriz inguratutako bainuleku zoragarriak. Itsas haizea alde batera utziz, mendi aldera hurbilduko gara. Oinez zein bizikletaz aritzea gustuko duenarentzat ibilbide politak daude, inguruaz gozatuz kirola egiteko aukera ematen digutenak. Abuztuan, herria ezagutzeko BTT eta mendi martxa arrakastatsuak antolatzen dira berton.

Ondarea Jende gutxik dakien arren, ondare altxor txikiak ezkutatzen ditu Eak. Hala nola, 1725ean eraikitako Urtubiagako Burdinola, mea lantzeko izen bereko errota, ikatza egiteko basoak eta garraiorako portua ere esku-eskura zituena. 1848an Bilboko Boluetako Santa Ana lantegia eraikitzeak eta urtebete beranduagoko muga-zergek burdinola askoren amaiera ekarri zutenean amaitu zuen jarduera. Aspaldi itxi arren, baina, oraindik garbi agertzen dira olaren alderdi baliotsuenak. Arratsalde bat har

dezakezu Eako herrigunetik bertaraino dagoen ibilalditxoaz gozatzeko. Gune historiko ikusgarriak berri eta zaharraren bat-egitea erakusten digu. Herria bitan banatzen duen erreka zeharkatzeko lau zubi aurki ditzakezu bertan, zaharrena, armarrian ageri den zubi erromanikoa. Lehenengo arrantzaleek eraikitako etxeak desagertu badira ere, badaude oraindik ikusgai dauden eraikinak, XVIII. mende erdialdekoak gehienak: Urrutia Etxea, Abaitua Etxea, Etxeandi eta Bedarona Etxea, esaterako. Errekaren alde batean eliza errenazentista geratzen da eta bestean barroko estiloan berreraikitakoa, biak zein biak ikusgarriak. Natxitun eleiza neoklasikoa –XV. mendeko zantzuak gordetzen dituena– eta Bedaroan klasikoa aurki ditzakezu, bakoitzaren garaiko ezaugarriak alderatzeko aukera aparta eskainiz. Baserri eremuan, Erdi Aro berantiarreko baserrietatik Aiua eta Anduizar dira gaur zutik daudenak. Egun egoki batean haiek dauden lekura joateko ibilaldi polita eta erraza dago. Karobiak, errota zaharrak, baselizak... Ez zara nekatuko gure herriko ondarea arakatu eta garai bateko bizimodua imajinatzeaz.

Gida praktikoa Ostatuak Astei Nekazalturismoa. Telefonak: 94-627 65 11/619-560 123 Kontaktua: info@astei.net Webgunea: www.astei.net Andutza Nekazalturismoa. Telefonoak: 94-625 41 14/635-733 570 Kontaktua: royoajuria@euskalnet.net Webgunea: www.nekatur.net/andutza Ermintxo Hotela. Telefonoa: 94-627 77 00 Webgunea: www.euskalnet.net/ermintxo Tabernak eta jatetxeak Aritza. Aritza kalea, 15.

Arrantzale. Nagusia kalea, 19. 94-627 51 59 Elejalde Taberna (Bedaroa). Elexalde, 5. 94-627 52 30 Ermintxo jatetxea. Elexalde auzoa, 30. 94-627 77 00 Errekaize Jatetxea. Kale nagusia, 13. 94-627 50 33 Eskoikiz. Goiko bidea, 1. 94-627 52 62 Herriko Taberna (Bedaroa). Elexalde, 8. 94-627 51 29 Itsas Ondo. Jesus kalea, 21. 94-627 50 48 Txangurru. Donibane enparantza, z/g. 94-627 50 25 Udala kontaktua: udala.ea@bizkaia.org 94-627 52 27

Kultur eta aisialdi eskaintza Ea euskaraz mintzo da, eta herriko kultur eskaintzaren ardatza da gure hizkuntza. Herritar talde andana dago kulturaren eta aisialdiaren alorrean lanean, eta kultur eskaintzaren zabaltasuna deigarri gertatzen da herriaren tamainari erreparatuta. Adin eta gustu guztietarako jaiak daude Ean, Natxitun eta Bedaroan, herri txikietako jaiak desagertzen ari diren honetan. San Juanak nabarmendu genitzake Ean, Andra Mari eta San Roke Natxitun eta San Inazio eta San Bartolome Bedaroan. Gazteei begira, abuztuaren lehenengo ostiralean Gazte Eguna antolatzeko ohitura sendotu da Natxitun. Literaturak ere ekar zaitzake Eara. Izan ere, uztaileko hirugarren asteburuan poesiaz blaitzen dira herriko bazterrak Eako Poesia Egunetan. Gabriel Arestiren heriotzaren 30. urteurrenaren harira ekin zuen bidea, eta gaur egun Euskal Herri mailako poesia jardunaldien artean oparoenetarikoa da. Euskal poeten zein literatura joera berrien topaleku izateaz gain, hitzaldi, kantaldi, errezitaldi eta eztabaidetan hainbat jende bildu ohi da, saio guztiak doakoak dira eta.

EAKO UDALA

Ametsetako harriz inguratutako bainulekuak dauzka Eak.

Herrigunean erreka zeharkatzeko dauden lau zubietako bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.