2.
Ikas Komunitateak PROIEKTUAK 2011-12
O
rain dela zortzi ikasturte gure eskola komunitateak martxan ipinitako proiektua dugu eta gaur egun eskolak duen proiekturik orokorrena bihurtu da, bere barruan kokatzen baitira gainerako guztiak. Ikasturtez ikasturte, guztiontzat esanguratsu eta probetxagarri diren urratsak ematearen ahaleginetan gabiltza: ikasleen ezagupen maila handitu eta elkarbizitza hobetzearekin batera, guraso eta gainerako eragileen partehartzea bultzatuz eta irakasleon formazio etengabea sustatuz.
Komunitateko partaideen gehiengoaren babesa jasoz geroztik, lehenengo urratsa gure seme-alabentzat nahiko genukeen eskolarik hoberena irudikatzea izan zen. Guztion nahaien bilketa egin eta batutako amets guztien lehentasun sailkapena egitetik, bakoitza banan-banaka martxan ipintzeko berrikuntzak ematen ari gara. Aurreko lau ikasturteetan legez, aurten ere eskolaz kanpoko orduetan bolondresek gidatuta liburutegia eta informatika gelak zabaltzeaz gain, ostiraletako tailerretarako bolondres berrien laguntza daukagu. Berauei esker, 3 gai berri landu ahal izango dira: bideogintza, artea eta esku lanak.
IKASLEEN HOBEKUNTZARAKO: - Talde elkarreragileak 1. mailatik 6. mailara Hizkuntza, ingurune eta matematika saioetan - Liburutegia zabalik 16:00etatik 17:00etara. Astelehenetik eguenera. - Informatika gela 16:00etatik 17:00etara, eguaztenetan. - Tailer eskaintza zabalagoa: ikusentzunezkoak, artistikoa eta eskulanak. GURASOEN PARTE-HARTZEA: - Batzorde mixtoak. - Bolondresak: berriak aurkezten zareten arren, liburuxka honen bidez ere, gehiago animatu zaitezten dei egiten dizuegu. - Gai ezberdinen inguruko formazio eta topaketak.
COMUNIDADES DE APRENDIZAJE Este proyecto iniciado hace ocho cursos, es el marco principal sobre el que se apoyan hoy en día todos los demás proyectos así como nuestra proyección para los cursos venideros. Cada nuevo curso, intentamos ir dando nuevos pasos cualitativos y significativos que nos ayuden en la mejora de la enseñanza y en el desarrollo del proyecto de convivencia y buenas relaciones. Todo ello junto con la puesta en práctica de la formación conjunta y permanente de familiares y profesorado. A partir de haber obtenido el apoyo de la comunidad escolar y de haber priorizado nuestros sueños, cada nuevo curso escolar planteamos nuevos retos que vayan en la línea de avanzar en nuestros objetivos. Gracias a la labor del voluntariado, seguimos como en los tres cursos anteriores abriendo y poniendo en marcha el servicio de biblioteca y el de informática en horas extraescolares y este curso se ha sumado nuevo voluntariado para trabajar en los talleres junto con el profesorado. He aquí algunas de las actividades previstas para este curso : -Grupos interactivos en todos los grupos de 1º a 6º curso. - Biblioteca de lunes a jueves, de 16:00 a 17:00 horas. - Aula de informática los miércoles de 16:00 a 17:00 horas. - Oferta más amplia de talleresaudiovisuales, arte y manualidades. -Comisiones mixtas de familiares y profesorado. -Formación de familiares y profesorado. -Actividades extraescolares lideradas por el voluntariado ( biblioteca e informática).
IRAKASLEON FORMAZIOA: - Irakasle guztion artean, ikaskomunitateak proiektuaren inguruko sakontzea. - Talde elkarreragile eta laguntzak gehitzearen antolaketarekin, emaitza akademikoak hobetzeko plana. - Teknologia berrien alorrean sakontzea. - Gurasoekin batera egingo ditugun formazioak.
2011-12 Ikasturtea • ZALDUPE Eskola Publikoa > 94 683 20 04 > www. zaldupe.com
35