VI //
HITZA
Osasun gida
ÂŤFamilia medikuaren lana ez dago errekonozitutaÂť LEIRE EGIGUREN FAMILIA MEDIKUA Krisiaren ondorioz medikuntzan murrizketan egon direla onartu arren, Egigurenen iritziz Osakidetzaren atentzioa, oraindik orain, parebakoa da. Hori bai, gizarteak arduraz jokatu behar duela dio
osteopatia eta osasun zentroa >osteopatia >homeopatia
>podologia >medikuntza biologikoa
>koloneko hidroterapia >kurtsoak
Aransolo, 4-behea BERRIATUA 94 613 98 34
Zein izan da medikuaren eta pazientearen arteko harremanaren garapena? Lehengo medikuntza paternalista zen. Medikua orojakilea zen lehen, eta hark esandakoa betetzea, besterik ez zegokion pazienteari. Pazientearen autonomia aldarrikatzera pasatu ginen gero, eta gaur egun, beste egoera baten aurrean gaude: orain denok gara mediku, zer edo zelan esatearren. Denok dakigu zer edo zer gauza guztien gainean, medikuntzari buruz ere bai, edo horrela uste dugu, batez ere Internet-en eraginari esker. Zein da zuen jarrera? Interneten ez dago filtrorik, eta normalean, jendea gehiegi arduratuta etortzen da. Familia medikuari dagokio jendea lasaitzea. Bestalde, egia da jende asko, emaitzak ikusi ez, eta beste bide batzuen bila dabilela medikuntza alternatiboan, dela dieta tipo batzuk, dela homeopatia,.... Horrelako egoeren aurrean, ze paper hartzen du medikuak? Familia medikua bera da lehenengo espezialista da. Gainontzeko espezializazio guztien gainean zer edo zer badaki, eta gai da zuzenean tratamendu bat jartzeko edo beste espezialista batengana bideratzeko, baina familia medikuaren lana ez dago errekonozituta. Bestalde, familia medikuak pertsonaren aspektu fisiko, psikiko eta emozionalak jorratu behar ditu, nahiz eta osasun etxeko medikuak zazpi mintu baino ez eduki pazienteko. Dena dela, gure formakuntzan hutsuneak ere badaude. Zeintzuk dira hutsune horiek? Medikuntza ikasketetan alde emozionala ez da bat ere lantzen. Gainera, espezialitate batzuek sentsibilitate handiagoa eskatzen dute beste batzuek baino, eta familia medikuak erabateko sentsibilitatea eskatzen du.
Zuk diozunak pazienteari eman nahi zaion autonomiarekin zerikusia dauka.... Medikua pazientearen alboan egon behar da, beti. Jakin egin behar dugu egoera jakin batzuk maneiatzen. Zuen arlotik muturreko egoera batzuetara heldu dela ohartarazi duzue. Zelan dago egoera? Esan bezala, zenbait kasutan pazienteak autonomia lortzetik bere nahiak edo gutiziak inposatzera pasa da. Espezialisten kasuan gutxiago, baina oinarrizko atentzioan lan egiten duten medikuen eta erizainen kontrako erasoak gero eta sarriago dira, berbazkoak zein fisikoak, nahiz eta erasotzaileak gutxienak izan. Krisiak merma eragin al du osasungintza publikoaren atentzioan? Dudarik barik, baina Osakidetzaren zein Osasunbideren atentzioa punta-puntakoa da Europa mailan. Eta kontzertuen bidez, osasun publikoan ematen ez diren zerbitzuak jaso daitezke, onkologian, adibidez. Egia izan
arren osasun etxeen zerbitzua sarritan ez atzera ez aurrera gelditzen dela, eta itxaron zerrendak luze joan daitezkeela, Osakidetzak badaki lehentasunak bereizten, eta berehala egin behar den ebakuntza berehala egiten da, hori bermatuta dago. Askotan, etxeetan jarraitzen da ospitalizazioa... Etxeko ospitalizazioaren aldeko apustua egin du Osakidetzak hala egin daitekeenetan, eta ospitaleak ez betetzeaz gain, pazientearentzat atentzio eta bizi kalitate hobea esan nahi du. Zer dago bakoitzaren eskuan lortu den osasun publikoa luzaroan mantentzeko? Denon erantzukizuna da sistema publikoa hondoa jo gabe edukitzea. Askotan ez gara kontziente ÂŤdebaldeÂť jasoten ditugun prestazioak denon artean ordaindutakoak direla, eta erabilera burutsua egin behar dugula. Jakina, horrek ez du kentzen baliabide guztiak eskura eduki behar ditugla, eta zilegi da baliabideok aldarrikatzea.