BUSTURIALDEko HITZAren Urtekaria 2019

Page 26

URTEKARIA 2019-SEFINI.qxp_MaquetaciÑn 1 5/12/19 12:18 Página 26

›››

26

Apirila

2019 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Emakumeen aurkako bidegabekeriak, ikusgai

Belaunaldi berriak erakartzeko bulkada

BUSTURIA // Lide Kaltzadak emakumeei egotzitako estereotipo eta gizarte baldintzak zalantzan jartzeko erakusketa jarri zuen ikusgai, Altamira auzoko kultur etxean. Modu horretara, gizartean «emakume izateak dakartzan paradoxak eta bidegabekeriak» agerian utzi nahi izan zituen artistak, «enuntziatu apurtzaileak sortuz eta manipulatuz». Hamazortzi artelanez osatutako bilduma ezagutu ahal izan zuten bisitariek.

GERNIKA-LUMO // Jarrai Gazte Antolakundea sortu zeneko 40. urteurrenaren harira, Gernika-Lumoko Ernaik Bulkada Eguna antolatu zuen udalerrian, belaunaldi berriak erakartzeko, topagunera joateko deia egiteko eta harreman berriak sustatzeko. Egun osoko egitarauan bildu ziren lehenengo eta oraingo belaunaldietakoak: hitzaldia, poteoa, bazkaria, bertso saioa..., ezer ez zuten falta izan ospakizunetan.

Sexu erasoekin amaitzeko eskatu zuten

20. Nekazal Azoka, desafio eta guzti

BERMEO // Erroxapek, Sorginorratzek, Norezek eta udalak deituta, emakume batek salatutako sexu erasoa arbuiatzeko elkarretaratzean bildu ziren Goiko Plazan. Talde feministen ordezkariek beldurragaz «ezin direla bizi» aldarrikatu zuten: «Etxerako bidean, ez dut ausarta izan nahi, askea baizik»

MORGA // Zenbaki borobiletara iritsita, Morgako Azokak 20.

aldiz jendetza erakartzea lortu zuen. Eguraldia lagun, asko izan ziren inguruko herrietatik gerturatu zirenak. 22 postutan batu ziren ekoizle eta artisauak, eta nesken eta mutilen binakako pentlatoi desafioa ere egon zen ikusgai.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.