Page 1

2019ko ekaina Nº

76

Zkia.

• Ikas bidaiak eta kanpaldiak • Haur Hezkuntza • Eskola Agenda 21 • Jaialdia


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK Juan Inazio Sudupe David Villahoz Zezilio Salas Koldo Gurrutxaga Koldo Calvo Mireia Zubizarreta Aitor Andreu Maite Ayerdi Naia Arrizabalaga Julene Iturbe Irene Mateos Igor Ignacio Mailu Irizar Mari Piris Lara Martin Sergio Gómez SMH Itsas Salbamendua Nerea Machado Martina Etxaniz Maite Alberdi Leire Etxeberria Goiuri Epelde Haur Eskola eta Haur Hezkuntzako hezitzaileak Cristina Garate Maria Arenas Lorea Arenas Ana Ruiz de Azua Iosu Irizar Amaia Alberdi Mariola Agirrezabal Olatz Gabilondo Mª Axun Epelde Jaiki taldea Alai Batzako monitoreak Maxixatzen Urola Kostako Hitza Azkoitiko Udala: komunikazio arloa Joakin Sudupe Iñaki Garcia argazkiak Argazkien emaileak DBH4ko ikasleak Floreagako lankide, guraso eta ikasleak

ZORIONAK

Mireia Zubizarreta Aitzol Apalantzarekin ezkondu zen apirilaren 12an Gorka Zubizarreta Goiuri Epelderekin ezkondu zen ekainaren 15ean Alberto Ayerbek 25 urte egin ditu ikastetxean Itziar Joaristik erretiroa hartuko du David Villahoz Cruceseko salestar ikastetxeko Zuzendari izendatu dute

-2-

ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra............................................................................................................. 3 Carta de David Villahoz.................................................................................. 4 Ikasturte amaiera............................................................................................ 5 Mireia Zubizarreta.......................................................................................... 6 Aitor Andreu.................................................................................................... 8 Maite Ayerdi.................................................................................................. 10 Korrika.......................................................................................................... 12 DBH ikasbidaiak........................................................................................... 13 DBH1 Gorlizen......................................................................................... 13 DBH2 Bartzelonan................................................................................... 14 DBH3 Murillo de Gállegon....................................................................... 14 DBH4 Madrilen......................................................................................... 15 LH kanpaldiak............................................................................................... 16 LH1-2 Orion............................................................................................. 16 LH3-4 Barrian........................................................................................... 17 LH5 Hondarribin....................................................................................... 17 LH6 Hondarribin....................................................................................... 18 Haur Hezkuntza............................................................................................ 19 Zaporeak.................................................................................................. 21 Haur Hezkuntzakoak Orion...................................................................... 21 Musika saioa............................................................................................ 22 XXX. Kultur Jardunaldiak............................................................................. 23 Egitaraua.................................................................................................. 23 Potx eta Lotx............................................................................................ 23 Bertso jaialdia.......................................................................................... 24 Kantu jira.................................................................................................. 25 Maria Laguntzailea....................................................................................... 26 Familien festa............................................................................................... 28 ADMA erromesaldia Azkoitian...................................................................... 29 Bertso paper lehiaketa................................................................................. 30 Gu ere bertsolari........................................................................................... 31 Jaialdia......................................................................................................... 32 Pastorala...................................................................................................... 34 Jaunartzeak............................................................................................. 34 Txikibosko................................................................................................ 35 Sergio Gómez.......................................................................................... 35 SMH Erroman.......................................................................................... 36 Eskola Agenda 21........................................................................................ 37 Ikastetxeen arteko foroa.......................................................................... 37 X. Euskal Confint-a.................................................................................. 37 Urtegitik araztegira................................................................................... 38 HH5 Loiolan............................................................................................. 39 Sendaviva................................................................................................ 39 Udal foroa................................................................................................ 40 Baserritarrei omenaldia............................................................................ 41 Zientzia eta teknologia azoka.................................................................. 41 Urola ibaia garbitzen eta aztertzen.......................................................... 42 Poltsa banaketa....................................................................................... 43 Goiuri Epelde........................................................................................... 43 Alai Batza..................................................................................................... 44 Kantaldi-Jaialdia 2019.............................................................................. 44 Leongo topaketa...................................................................................... 45 Alai Batza Korrikarekin bat....................................................................... 46 Kronika..................................................................................................... 46 Kirolak.......................................................................................................... 48 JyD - Gazteak eta Garapena........................................................................ 54 Beningo kaleko umeen aldeko zozketa 2019.......................................... 54 Danobat................................................................................................... 54 Janari bilketa............................................................................................ 55 DBH4: Agurra............................................................................................... 57 DBH4 Arantzazun......................................................................................... 58 Jaiki.............................................................................................................. 59 Elkarrekin eraikitzen..................................................................................... 60 Motzean........................................................................................................ 61 HHtik LHra............................................................................................... 61 Adingabeak eta heldu zaurgarriak babesteko Ereduzko Kodea.............. 61 Dantzari txiki............................................................................................ 62 Amets Karrera Alberdi.............................................................................. 62 Antzerkia ingeleses.................................................................................. 63 Naizena naizela maitatua......................................................................... 63


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

AGURRA Eskerronezko hitzak datozkit bihotzera eta ahora 2018-19 ikasturtearen amaieran. Mila esker, lehenbizi, David Villahoz salestarrari. Azkoitian egin duen zuzendaritza lan bikainaren ondoren, Kruzeseko etxera doa destinatua. Han arrakastarik handiena opa dizugu. Itziar Joaristiri, erretiro edo jubilazioa jasotzean. Asko eman diozu Floreagako Hezkuntza eta Pastoraltza Elkarteari, nahiz eta ezin den “zenbatu matematikoki”. Mila esker Koldo Gurrutxaga, Maria Arenas eta Sonia Ibarzabali, kargu eta karga berriak hartuko dituzuelako. Eskola kirola hain ondo bideratu duen Oskarri. Floreagako lankide guztioi, banan bana, zuen aurpegiak nire begien aurrean. Eta mila esker zuei guztioi, Floreagako guraso, neska eta mutilei. Gogor ahalegindu zaretelako ikasturte on bat osatzen, eguneroko lanean eta eginkizunetan eta boluntariotza lan asko egin duzuelako. Udaberrian ekintza eder ugari izan ditugu. Maria Laguntzailea, Kultur Jardunaldiak, EA21eko aktibidadeak, Ikas bidaiak eta kanpaldiak, kirolak, Janari bilketa solidarioa… Korrikan parte hartzea, Familien festa, ADMA taldeen peregrinazioa Azkoitian, Jaialdi zoragarria, Alai Batzaren eta Jaikiren ekintza erakargarriak… Gauza asko bizi izan ditugu; ezingo nuke guztia aipatu. Baina zuei guztioi eskerrak emateko aprobetxatu nahi dut Agur hau. Mila esker, bihotzez!! Guretzat pertsona bakoitzak duintasun berezia du eta arretarik handiena behar du. Inklusio bideetan aurrera egin nahi dugu, gure esku ditugun baliabide guztiak jarriz, eta batez ere harreman pertsonalak zainduz. Marea Urdinarekin bat eginda sentitzen gara eta eurekin ditugun harremanak indartu egin dira. Solidaritate arloan ere gogor ahalegindu nahi dugu. Sierra Leonara bidaltzeko janaria jaso eta bidali egin genuen (udazkenean atzeratu egin genuen, udaberrian martxan jarri dugu). Itsas Salbamenduko (SMH) asmoekin ere bat egin dugu. Gure ikastetxea toki segurua izatea nahi dugu, bereziki gure ume eta gaztetxoentzat. Adin txikikoei egin ahal zaizkien abusuen aurkako jarrera gogorra bizi nahi dugu. Salestar Inspektoriak prestaturiko “Adingabeak eta Heldu Zaurgarriak Babesteko Ereduzko Kodea” aztertu eta sinatu dugu lankide guztiok. Denen eskura jartzeko asmoa dugu webean. Azkenez, zerbait komentatu nahiko nuke “Gure Artean” aldizkariari buruz. Arrazoi ekologikoak (paper murrizketa) eta ekonomikoak (paperezko alearen kostea) medio, pdf. euskarrian soilik (edizio digitala) aterako dugu aurrerantzean. 2018-19 ikasturteko emaitzak jasotzean, udako opor zoragarriak opa dizkizuet guztioi. Asko gozatu eta indaberrituta itzuli, OK? Ondo izan.

El agradecimiento me brota espontáneo en el corazón y en mis palabras al final del curso 2018-19. En primer lugar, gracias al Salesiano David Villahoz. Tras la excelente labor de dirección en Azkotia, la obediencia le destina como director a la casa de Cruces. Te desemos los mayores éxitos en tu nueva Casa.

Gracias a Itziar Joaristi, al llegar a la Jubilación. Has aportado mucho a la Comunidad Educativo Pastoral de Floreaga, aunque no se pueda valorar “matemáticamente”. Muchas gracias a Koldo Gurrutxaga, Maria Arenas y Sonia Ibarzabal, que asumiréis nuevos cargos y cargas. A Oskar, que ha coordinado el Deporte Escolar con tanta dedicación… Gracias a cada uno/a de los educadores de Floreaga, con la imagen de cada uno de vuestros rostros ante mí.

Y mil gracias a todos vosotros, madres y padres, chicos y chicas de Floreaga. Habéis realizado grandes esfuerzos para completar un buen curso escolar, en los trabajos y responsabilidades de cada día y en una encomiable labor de voluntariado. Hemos vivido muchas experiencias hermosas en la primavera. Maria Auxiliadora, las Kultur Jardunaldiak, las actividades de EA21, los viajes de estudios y acampadas, los deportes, la recogida de alimentos para África… la participación en la Korrika, la fiesta de las Familias, la peregrinación de ADMA a Azkoitia, el Jaialdi que aún nos resuena en el corazón, las actividades de Alai Batza y de Jaiki… Hemos vivido muchas experiencias. No podría mencionar todas… pero deseo aprovechar este saludo para daros las gracias a todos/as. Mila esker, bihotzez!!

Para nosotros, cada persona tiene una dignidad única y requiere toda nuestra atención. Querer andar por sendas de inclusión, ofreciendo todos los recursos de que disponemos y, especialmente, cuidando las relaciones personales. Nos sentimos identificados con Marea Urdina y hemos fortalecido los lazos que nos unen con ellos. También queremos vivir la solidaridad. En la primavera hermos realizado la revogida y envío de alimentos para África, que pospusimos en el otoño. Nos unimos, además, a los ideales y labor del Salvamento Marítimo Humanitario.

Queremos que nuestra escuela sea un lugar seguro, especialmente para nuestros niños y adolescentes. Queremos adoptar una postura firme para prevenir posibles abusos. Hemos presentado y firmado el Código de conducta para la Protección de Menores y Adultos Vulnerables. Tenemos intención de poner el texto a disposición de todos en la web. Quisera comentar un detalle en torno a la revista “Gure Artean”. Por razones de ecología (reducción de uso de papel) y de economía (reducción de coestes), vamos a seguir editando nuestra revista escolar solo en edición digital (pdf.),que inluiremos en la web y enviarmos por Educamos.

Al recoger los frutos del curso 2018-19, os deseo unas vacaciones de verano maravillosas a todos. Disfrutad mucho y volved con las fuerzas renovadas, OK?

Juan Inazio Sudupe. Komunitate Zuzendaria. -3-


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

CARTA DE DAVID VILLAHOZ AGUR AZKOITIA MAITEA 18 de junio de 2019

Acaba de llegar el nombramiento oficial de directores de casas de la inspectoría salesiana Santiago el Mayor correspondiente al trienio 2019-2022 (prorrogable a un segundo trienio 2022-2025). En la lista aparece mi nombre como nuevo director de la casa de Salesianos Cruces (Barakaldo). Allí termina sus dos trienios (2013-2019) el salesiano Iñaki Fernández Lerena, al que agradezco, ya desde ahora, su entrega y dedicación. Un nuevo reto. Lo acojo con la ilusión, la incertidumbre y las resistencias que suele presentar la novedad, el abandono de tu zona de confort. Una nueva oportunidad para escuchar, aprender, cambiar, animar, crecer, compartir, acompañar, ser acompañado, perdonar, ser perdonado, amar, ser amado… “¡Que se haga tu voluntad, Señor!”

Esta vez el cambio no me pilla por sorpresa, me encuentro bastante sereno. El inspector de los salesianos de nuestra zona, Juan Carlos Pérez Godoy, me había dicho en junio del año pasado (tras pedirme que estuviera un séptimo año como director del colegio Floreaga de Azkoitia) que no hiciera planes para más de un año. Así que estos últimos 12 meses he podido irme preparando, al menos mentalmente, a lo que estaba por llegar. Solo quedaba saber el destino y que se hiciera oficial para podéroslo compartir. Y esto es lo que acaba de pasar. “Todo se ha cumplido.” Aunque Salesianos Cruces será mi decimocuarta dirección postal (sin contar la de mis padres), cambiar de casa no es algo a lo que llegues a acostumbrarte; eso sí, mejoras el arte de hacer maletas y el de ir desprendiéndote de “objetos” superfluos que, sin saber casi cómo, vas acumulando en el camino. “Ligero de equipaje.” Al volver la vista atrás, en estos 8 cursos que he estado en salesianos Azkoitia, son muchos los sentimientos y recuerdos que afloran en mi mente y en mi corazón. La gran mayoría buenos. Con ellos me quedo. También soy consciente de algunos de mis errores y torpezas. De ellos intento aprender. Si habéis sufrido lassufrido las consecuencias de algunos de ellos, os pido perdón. “Se perdona mientras se ama.”

Los meses de junio y julio todavía estaré por aquí. En agosto espero establecerme, si Dios quiere, en mi nueva casa. Por si queréis manteneros en contacto conmigo, sabed que mi número de móvil no cambiará. Mientras no sepa mis nuevos correos electrónicos, os dejo uno de los que vendrán conmigo: david.villahoz@gmail.com La dirección

ESTACIÓN DE SERVICIO

AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin

-4-

postal es la siguiente: Colegio Salesiano San Juan Bosco. Calle/ Magallanes, 23. 48903 Barakaldo-Cruces (Bizkaia). Si queréis hacerme una visita, no lo dudéis. No estamos lejos. Tan solo son 70 km de distancia: 50 minutos en coche, 2 horas en transporte público, 5 horas en bici, 15 horas andando. Espero veros pronto y que sigamos compartiendo anécdotas, tiempo y cariño. “El tiempo es a la vez el más valioso y el más perecedero de nuestros recursos.” Siento que estos años he crecido humana y espiritualmente. He conocido a muchas personas y con algunas de ellas he podido disfrutar de una relación más profunda. Habéis sido para mí un auténtico regalo. Me he sentido muy querido, de verdad, y siempre acompañado por Él. Por eso no puedo menos que decirLe y deciros: “Eskerrik asko bihotz-bihotzetik”. Espero que no sea un adiós, sino un hasta pronto. “Las verdaderas historias de amor no tienen final.” David Villahoz


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

IKASTURTE AMAIERA Ekainaren 28an, ikasturtearen amaierako bazkaria egin genuen Joseba jatetxean. Kafearen ondoren aintzatespen eta oparien unea iritsi zen.

Alberto Ayerbek 25 urte bete ditu lanean ikastetxean. Itziar Joaristik erretiroa edo jubilazioa hartuko du abuztuaren amaieran. David Villahoz Cruceseko Salestar ikastetxera joango da hango zuzendari lanak hartzera udan. Hirurek lankideen esker ona jaso zuten bazkariaren amaieran. Bertsoak kantatu zitzaizkien eta opari bikainak jaso zituzten. Eskerrik asko eta zorionak hiruroi!

Eta lankide guztiok ondo merezitako opor atsedena hartu!

ALBERTO

DAVID

ITZIAR

Goierri aldetik etorri eta ho(g)eita bost urte hauetan zu izan zera lankide eta adiskidea benetan atsegin duzu mahaiaren bueltan aritzea berriketan umore onez, adarra jotzen saiatuaz gehienetan parrandan ere profesionala izaten zinen gaztetan (bi)

Pampliegan sortu, Bizkaian bizi, hartu salestar bidea, Azkoitia aldera etorri zinen, osatuz gure taldea. AB korua ta musikalak‌, klaseetan paregabea, behartsuenekin, Shalam Halekum, egin duzu hizpidea. Barru barrutik irteten zaigu zuri eskerrak ematea!!! (bi)

Zure zureak matematika kimika eta fisika geometria, logika eta baita ere aritmetika menpe-menpean izango duzu zientziaren didaktika ekuazioez eta formulez bete arren erretolika ederrena da ikasleekin lortu izan duzun kimika (bi)

Irakurketa eta idazketa dituzu laneko tresnak liburu egunak ta txapelketak gustura antolatu denak sindikatuko ordezkaritzan konpondu nahian problemak umiltasuna, diskrezioa zure dohain handienak gure esker ona mereziko du hain apal aritzen denak (bi)

Lege zaharrean, David, zuretzat, tokatzen da hainbat sari. Urte ederrak eman dituzu, Floreagan zuzendari. Komunitate Hezitzaileak izan zaitu zu gidari. Bihotz bihotzez eskertzen zaio, lan gogorra egin duenari. Zure_izaeraz izan zaitugu On Boscoren ordezkari. (bi)

Zaila da hemen ondo biltzea zure irakaspen danak berdintasuna bultzatu nahian eginak eta esanak barne poza ere eman ohi du ondo egindako lanak eskerrik askoz agurtzen gera zure lankide izanak goza itzazu hemen bezala gaurtik aurrerako planak (bi)

-5-


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

MIREIA ZUBIZARRETA Mireia Zubizarreta 2018-2019 ikasturtean HH04ko hezitzaile izan dugu Floreagan. Bertako ikasle ohia izanik, HHko aldaketa eta eguneraketen protagonista izatea tokatu zaio. Zorionak eta mila esker!

Nor da Mireia Zubizarreta?

Mireia 27 urteko neska Azkoitiar bat da. Floreagako ikasle ohia eta ikasturte honetan, baita bertako irakaslea ere. Gustuko ikasketak egin ostean, gaur egun zortedun sentitzen da haurrekin lan egiteko aukera duelako. Txikitako oroitzapenak

Umetako oroitzapen gehienak ederrak dira. Atzera begiratuta, neure burua asteburuetan baserrian ikusten dut eta udan, familiarekin Hondarribian. Gogoan dut baita ere, txikitan nola ibiltzen ginen iluntzetan bizilagunekin etxe aurrean jolasean, pijama jantzita, pozik eta libre. Eskolako oroitzapenak

Eskolako oroitzapenak ere politak dira. Gelakideon artean oso giro ona geneukan eta gaur egun ere horrela jarraitzen du izaten, Floreagan izandako gelakideak baititut koadrilakoak. Anekdota moduan, gogoan dut garai batean txirrina jotzeko ardura izan nuela. Sekulako presioa izaten zen gelakideen partetik. Gustuko zerbait egiten ari baginen, ordua baino beranduago jotzeko eskatzen zidaten eta gelatik irteteko gogoz bageunden berriz, denak ordua baino lehen txirrina jotzeko eskatuz ibiltzen ziren. Zein izan da zure ibilbidea Floreagan DBH amaitu ondoren?

DBH amaitu ostean, Batxilergoa egin eta Eskoriatzara joan nintzen Haur Hezkuntzako gradua ikastera. Hori amaitu ondoren, lan aukerak zabaltzeko itxaropenez, Lehen Hezkuntzako gradua atera nuen eta handik laster, irakasle lanetan hasi nintzen. Azken bi urteetan Bizkaiko eta Arabako ikastetxe publikoetan ibili naiz lanean eta aurten berriz, herrian bertan. Nola baloratzen duzu zure ume denborako Alai Batza?

Larunbateroko plana izaten zen bertara joatea. Arratsalde osoa pasatzen genuen lagunek Alai Batzan. Giro polita izaten genuen eta ederki pasatzen genuen bertako monitoreekin batera.

-6-

2016an Floreagan egon zinen irakasle ordezkapen labur batean. Orain ikasturte osoa daramazu. Zein da zure eginkizuna zehazki? Ikasturte honetan 4 urtekoen tutorea naiz. Haurren bidelagun izateaz gain, nire eginkizuna, gainontzeko irakasleekin batera, Haur Hezkuntzako espazio berriari ahalik eta funtzionamendu egokiena ematea izan da aurten. Ideia berriak proposatu, alderdi onak indartu eta txarrak hobetu, horretan gabiltza. Zer helburu dituzu haurren hezkuntzan?

Nire lanarekin nahiko kritikoa naiz, nire ustez beti dago hobetzeko zerbait eta horretan ahalegintzen naiz. Gure lanbideko gauzarik politena umeengandik jasotzen dugun maitasuna da eta beraz, niretzat garrantzitsuena umeak eskolara pozik etortzea eta bertan zoriontsu izatea da. Behin hori lortuta, gero etorriko da beste dena. Konfiantzaren Pedagogiaz asko hitz egiten dugu. Nola azalduko zenuke, laburrean? Labur esanda, eskolan konfiantzazko giro bat izatea da gakoa. Haurrek ordu asko pasatzen dituzte eskolan eta etxean bezalako giro goxoa izatea lortu behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da gurasoak ere eskolako parte sentitzea eta irakasleekin harreman estua izatea. Rafaelek esaten duen moduan, ume batek bere gurasoak irakaslearen lagunak direla ikusi behar du, familiakoak izango balira bezala, horrela beraiek ere seguru sentitzeko. Zein dira Haur Hezkuntzan Floreagan egiten ari garen aldaketak? Nola ikusten dituzu?

Haur Hezkuntzako eraikineko obra amaitzear zela iritsi nintzen ikasturte honetan Floreagara. Eskola berri bat ikusi nuen, aukera berri askorekin. Niretzat erronka handi bat izan da aurtengoa. Aldaketa handiak ari dira ematen, espazio berria izateaz gain, adin desberdineko ikasleak batera daude eta haurrei ematen zaien autonomia ere inoiz baino handiagoa da.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Zure iritziz, zein dira Floreaga ikastetxearen gauzarik onenak, alde batetik, eta hobetu beharrekoak, bestetik?

Nik beti izan ditut eskola txikiak gogoko, alde batetik adin aniztasunagatik eta bestetik, bertan sortzen den familia giroagatik. Floreagak lortu duen eskola txikien kutsu hori da niretzat gaur egun duen gauzarik politena. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin egotea oso aberasgarria iruditzen zait eta denok batera egotean, guztiok ezagutzen dugu elkar. Hobetzeko gauzak ere badaude, baina aurten lehenengo ikasturtea izan da eta horrelako aldaketa handiak pixkanaka joaten dira hobetzen. Ikasturtea ia amaitu dugu. Nolako ikasturte amaiera espero duzu?

Informeak, bilerak, jaialdia… Ikasturte amaieran irakasleok beti lanpetuta ibiltzen gara eta aurten ere horrela ari da izaten. Ikasleak agurtzeko pena ere badaukat, baina ondo merezitako oporrak izango ditugu guztiok. Laster izango da San Joan bezperako sua. Mundu honetako zer botako zenuke sutara? Hainbeste dira mundu honetatik botako nituzkeen gauzak: gaixotasunak, sufrimendua, pobrezia…

TESTA Edaria: ura Janaria: txokolatea Idazle bat: Nicholas Sparks Liburu bat: El día que el cielo se caiga Kirola: mendian ibiltzea Pelikula: El diario de Noa Aktore bat: Álvaro Morte Aktoresa bat: Aitziber Garmendia Bidaia bat: California Mendi bat: Ernio Hondartza bat: Hondarribiako hondartza Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Eñaut Elorrieta Kolore bat: beltza Urtaro bat: uda Zaletasunak: leku berriak ezagutzea, irakurtzea, sukaldaritza…

-7-


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

AITOR ANDREU Aitor Andreu Floreagako ikasle ohia da. Karate eta arraun munduan ibili zen. Orain bi urte Muay Thai kirola egiten hasi zen eta aurten Euskadiko Txapeldun gelditu da. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean� aldizkarirako

Zein dira zure txikitako oroitzapenak?

Txikitako oroitzapen asko izateko zortea dut. Horietako gehienak, lagunekin eskolan zein kalekoak dira eta guztietan geldirik egoten ez ginela gogoratzen dut: Beti ari ginen jolasean, kirola egiten, bizikletan ibiltzen‌ Oroitzapen oso politak dira inolako dudarik gabe. Eta eskolakoak?

Eskolako oroitzapen oso onak ditudala esan dezaket. Momentu oso onak pasa izan nituen bai gelan zein bertatik kanpo ere. Floreaga ikastetxean ikasi zenuen DBH amaitu arte. Zer izan duzu gustuko eskolan?

Batez ere gelako giroa azpimarratuko nuke. Momentu oso onak pasa izan genituen urte guzti horietan zehar. Horretaz gain, eskola barnean egiten ziren lehiaketetan ere (Kakutek eta Urolak elkarren aurka jarduten zuten horietan) oso ondo pasatzen nuela ere garbi gogorarazten dut. Bestetik, ostiral gau eta larunbat arratsaldetan ere. Gazte Klubean eta Alai Batzan, oso ondo pasatzen genuen kuadrila guztiak. Zer ikasten ari zara orain? Nola doaz ikasketak?

Batxilergoa egin ondoren Gasteizen egon naiz bizitzen

-8-

Ingurumen Zientziak izeneko gradua ikasten. Momentu on eta txar guztiak kontuan hartuta, orokorrean lau urteak oso ondo joan direla iruditzen zait. Karate egin zenuen urte batzuetan. Zer moduz?

Txikitako oroitzapenen barnean sartu daiteke nire bizitzaren etapa hau. Laupabost urtez karate praktikatu nuen bai; eta bai entrenamendu zein konpetizioetara oso gustura joaten nintzela gogoratzen dut. Garai horretan, inguruko lagun asko nituen taldean eta horrek ere asko laguntzen zuen. Arrauneak ere ibilia zara. Zein dira zure oroitzapenak?

Hemengo oroitzapenak ere oso politak dira. Kirol gogorra den arren, oso momentu onak pasa nituen bertan. Bertako lagun giro aparte azpimarratzea ere garrantzitsua iruditzen zait. Aurten Muay Thai arte martzialeko txapekdun gelditu zara Euskadin 23 urtez azpikoen artean. Azaldu iguzu zen den Muay Thai, bai? Tailandian jatorria duen arte martziala da Muay Thai, eta gaur egun, kontaktu kirol gisa ere ezagutzen da. Gorputzeko atal guztiak erabili daitezke, burua izan ezik, aurkariaren aurka: Eskuak, ukalondoak, belaunak eta hankak. Konpetizioaren metodologia boxeoaren nahiko antzekoa da: Konpetizio ofizialetan borrokan 3 minutuko 3 asalto izaten dira normalean.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Nola entrenatzen zara eta nola prestatzen duzu konpetizioa?

Astean 5-6 aldiz entrenatzen dut eta egun bakoitzean gutxi gorabehera bi ordu ematen ditut entrenatzen. Entrenamendu hauetan, konpetiziorako ahalik eta hoberen prestatzen saiatzen gara eta mota askotako ariketak egiten ditugu: korrika, soka saltoan ibili, indar zirkuitoa, boxeo zakuarekin lana, “sparring”-a (taldekideen arteko borroka kontrolatua)… Hala ere, denbora gehiena “pao” edo “manopla” delakoei kolpeka pasatzen dugu; hauek indarra zein azkartasuna lantzeko balio baitute. Zer ematen dizu Muay Thai egiteak?

Nire bizitzan ezinbestekoa den zati bezala ikusten dut. Gustukoa dudan kirol batek dituen ezaugarri guztiak biltzen ditu eta gainera, bertan jende paregabea ezagutzeko aukera ere izan dut. Horretaz gain, arte martziala denez, honen atzean dauden historia, kultura eta baloreak ere oso garrantzitsuak direla iruditzen zaizkit.

zaidana. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka arlo honetan ere kontzientzia sortzen ari dela eta hoberantz goazela iruditzen zait. Laster iritsiko da San Joan bezperako sua. Muduko zer botako zenuke sutara? Uff… Munduko gauza ugari botako nituzke sutara. Adibidez, aurreko galderan azpimarratu dudan moduan, ingurumenarekin zerikusia duten arazoak egongo lirateke zaku horretan: klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, desertifikazioa…

TESTA Edaria: Garagardoa

Janaria: Oilasko errea

Idazle bat: Sam Sheridan

Gainera egun gogor bat igaro ostean entrenatzera joatea asko gustatzen zaidala esan dezaket; askotan, boxeoko zakuak psikologo lana egiten du.

Liburu bat: A fighter´s heart

Nola planteatzen duzu etorkizuna kirol honen inguruan?

Kirola: Muay thai, kick boxing eta boxeoa

Asmoa kirol honetaz gozatzen eta egunero ikasten jarraitzea da. Orain arte jardun dudan moduan entrenatzeko asmoa dut eta zenbait borroka egitea ere espero dut; horien artean, Euskadiko txapelketa nabarmenduko nuke.

Nola ikusten duzu Azkoitiko herria? Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuna bertan? Herri benetan aparta dugula iruditzen zait. Gauza on asko ditu, baina batez ere, kalean egoten den giroa azpimarratu nahiko nuke. Ostegunetik igandera, eguerdi eta arratsaldeiluntze partean herriko kale nagusietan giro aparta izaten dela azpimarratzekoa da. Ingurumen zientziak ikasten ari naizenez, herriko ibai bazterretan aurki daitekeen zaborra da gutxien gustatzen

Mutil izen bat: Aitor

Neska izen bat: Ane

Pelikula: La pantera rosa

Aktore bat: Morgan Freeman Aktoresa bat: Mariví Bilbao Bidaia bat: Tailandia Mendi bat: Izarraitz

Hondartza bat: Donostiko Kontxa Herri edo hiri bat: Azkoitia Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Uda

Zaletasunak: Musika, kontaktu kirola eta futbola ikustea

-9-


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

MAITE AYERDI Maite Ayerdi Floreagako ikasle ohia eta Alai Batzako monitorea da. Bere ibilbidea loturik dago Alai Batzarekin eta ADS taldeekin. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean� aldizkarirako.

Zein dira zure eskolako oroitzapenak?

Egia esan oso oroitzapen onak ditut. Floreagan pasatutako urteak ahaztezinak izan dira niretzat. Oraindik oroitzen naiz HH-ko komunetan egindako bihurrikeriekin edo Olentzero etortzen zenean genuen ilusioaz. Gainera, txikitatik egon gara gelako kide guztiak batera, DBH4ra arte. Horrek izugarri sendotu du gure arteko harremana eta orain beti gaude batera. Ezin gara kexatu irakasle guztien partetik jaso dugun tratuaz eta atentzioaz. Zein dira zure oroitzapenak Alai Batza eta ADS taldeen inguruan?

LH4n iritsi zen denek hainbeste espero genuen momentua. Guztiok genuen gogoa Alai Batzan izena emateko eta gogoratzen dut ikaragarrizko gogoa nuela larunbata iristeko. Larunbatero geratzen ginen kuadrilakoak laurak eta laurdenetan elizatari parean terdietan iristeko Alai Batzara. Ez genuen nahi berandu iritsi eta ekintzetan parte hartzeko izugarrizko gogoa izaten genuen. Niri, bereziki tailerrak egitea gustatzen zitzaidan, oso gustura egoten nintzen. ADS taldeetan parte hartzeko aukera hurrengo urtean iritsi zitzaigun, guretzako berria zen eta ostiraletan ere gozatzeko aukera genuen!! Oraindik gogoratzen dut zer egin genuen lehen egunean eta zein izan diren nire monitoreak! Monitore berdinekin egon gara azken urteetan ADS taldeetan eta esan beharra dago gure arteko harremana izugarri sendotu dela. Eskertzen diet gure alde egin duten dena eta izan duten pazientzia ere izugarria izan da jajajaj. Zer ikasten ari zara orain? Zein dira zure asmoak etorkizunerako?

Ba aurten 2.Batxilergoa bukatu dut eta selektibitatea bukatu berri dut. Nire ametsa erizaina izatea da; izan ere, oso lan polita iruditzen zait. Gaixoek duten harremanik zuzenena dira erizainak eta oso paper garrantzitsua dute. Etxera irisi eta norbaiten bizitza hobetu duzula pentsatzeak izugarria izan behar du.

- 10 -

Alai Batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz Alai Batzaren arlo sendoak, edota gauza onenak? Hiru urte egon nintzen premonitore gisa eta urte bat egin dut monitore gisa. Nire ustez Alai Batzak arlo sendo asko ditu. Horien artean onena, umeekin egoteko eta balore positiboak transmititzeko gogoa dela uste dut. Nire kasuan adibidez, garbi neukan monitore izan nahi nuela; izan ere txikitan jasotako guztia orain aukera hori duten umeei transmititzea nahi nuen. Zertan hobetu beharko genuke?

Beti daude gauzak hobetzeko, ez gara perfektuak eta horretarako egiten ditugu bilerak, ekintzak nola joan diren baloratzeko eta arazoak konpontzeko. Nola deskribatuko zenuke Alai Batzako monitoreen arteko giroa? Gure giroa oso ona da. Elkarri laguntzen diogu norbaitek arazo bat duenean, horrela ekintza guztiak burutzen saiatzen gara. Denon helburua umeak gustura egotea da eta horretarako garrantzitsua da denok batera aurre egitea ditugun arazoei.

LogroĂąo eta Somalo kanpaldietan parte hartu duzu bai monitore gisa, eta lehenago, zure ikasle garaian. Zer balore dituzte kanpaldiek? Ume bezala parte hartu dut kanpaldietan, izan ere, ia urtero joan naiz. Esperientzia horiek ere ahaztezinak izan dira eta bertan egindako lagun batzuekin kontaktua izaten jarraitzen dut. Egia esan, aurten izango da lehen aldia monitore moduan LogroĂąora joaten naizena. Ikaragarrizko gogoa dut joateko, umeek nik bizitakoa errepikatzea nahi dut. Kanpaldietan era guztietako ekintzak egiten dira: goizetan taldeetan biltzen gara eta gai desberdinak jorratzen dira umeek horren inguruan hausnartzeko. Bazkaldu aurretik jolasak egiten dira, egunero piszinara joateko aukera egoten da. Arratsaldeetan tailerrak, taldeak eta gauean belada egoten da. Otoitzerako momentu txiki bat ere hartzen da egunero.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Zure iritziz, “Uztaila Jolasean” ekimenak zer ematen die Azkoitiko ume eta familiei? Uztailako goizak, Udako goiz ezberdinak izaten dira. Balore batzuk lantzen dira eta haurrek heziketa bat jasotzen dute. Haurrei ardurak ematen zaizkie eta gaitasun ezberdinak lantzen dira. Hori dena jolasen eta ondo pasatzearen bidez egiten da. Gainera, jende berria ezagutzeko aukera dute. Guretzat garrantzitsuena umeak gustura egotea, ondo pasatzea eta disfrutatzea da!

Alai Batzan eta Gazte Zentroan… Zein dira zuri gehien gustatzen zaizkizun ekintza edo atalak?

Lehen aipatu dudan moduan, tailerrak eta aire librean egiten dira ekintzak ditut gustukoenak. Gela barruan egoten den karaokean ere oso ondo pasatzen dugu. Ahhh… PINeko irteera eta AB gaua ere asko gustatzen zaizkit. Nolakoa dira Gazte Zentroaren ostiral eta Alai Batzaren larunbata arrunt bat? Zer egiten da?

Gazte Klubera etortzen diren gazteak zaharragoak dira eta 8etan hasten da. Hasieran denbora librea izaten dute eta ondoren afaldu egiten dute (sandwich-a edo hanburgesa). Afaldu ondoren ekintza desberdin bat egoten da ostiralero. Hor ere parte hartzeko aukera izaten dute. Ostiral bereziak ere egoten dira. Larunbatetan berriz, ume txikiagoak etortzen dira. Lau eta erdietan hasten da eta tailerrak egoten dira jangelan. Bostetan jolas desberdin bat egoten da astero eta, horretaz gain, txapelketak egoten dira. Bideomovie ere egoten da, hor egiten dituzten bideoak webgunera igotzen dira. Aurten beste ekintza bat prestatu dugu: “Guneak” izena du eta gune desberdin bat egoten da astero, horien artean: antzerki gunea, dantza gunea, magia gunea, ipuinen

gunea… Zazpietako momentua gelaren barruan egiten da. Hori da larunbat arrunt batean egiten dena. Larunbat bereziak ere egoten dira: solidaritate eguna, AB gaua, euskaraldia, On Bosco festa, Inauteriak, Kantaldi-Jaialdia, kluben topaketak… Azkoitiko herria. Zer da gehien gustatzen zaizuna eta faltan botatzen duzuna?

Gehien gustatzen zaidana inguratzen duten mendiak eta paisaia dira. Beste itxura bat ematen diote herriari. Tabernetako terrazetan egoten den giroa ere atsegin dut. Ekintza pila bat egiteko aukera dago herrian. Faltan botatzen dudana hondartza da, ikaragarri gustatzen zait itsasoa. Oporrak laster iritsiko dira. San Joan bezperako sutean, zer erreko zenuke gustura?

Zoritxarrez gauza asko erreko nituzke. Injustizia asko daude munduan eta arazo horiekiko sentitzen dudan inpotentzia ikaragarria da. Gustura erreko nituzke egoten diren errespetu faltak, bortxaketak, diskriminazioak, gerrak, gosea, langileen egoera hainbat herrialdetan… Batzuetan ez gara konturatzen gauza pila bat aldatu ditzakegula mundua justua izateko.

TESTA Edaria: Laranja zukua Janaria: Kroketak Idazle bat: Megan Maxwell Liburu bat: El proyecto de mi vida Mutil izen bat: Iker Neska izen bat: Leire Kirola: Igeriketa Pelikula: Fast & Furious Serie bat: La casa de papel Aktore bat: Vin Diesel Aktoresa bat: Itziar Ituño Bidaia bat: Praga Mendi bat: Kakute Hondartza bat: La Concha Nazio bat: Alemania Herri edo hiri bat: Donostia Musika talde bat: Ken 7 Kolore bat: Arroxa Urtaro bat: Uda Zaletasunak: Hondartzara joatea eta kirola egitea Pertsonaia historiko bat: On Bosco

- 11 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

KORRIKA Apirilaren 11n, eguraldiaren iragarpenak esan bezala, euria izan da nagusi egun osoan. Hala ere, kalera irten ezean, ikastetxean bertan izan dugu Korrika txikia.

HHko patioan hasi dira, bost urtekoak izan direlarik lekukoa ekarri dutenak. Ondoren, lau urtekoen txanda eta azkenik hiru urtekoena. Gogoz aritu dira!

Gure ikastetxeko hainbat ikaslek Azkoitiko AEK taldeak antolatutako Korrikari buruzko koreografi lehiaketan parte hartu dute. Gaur, apirilak 10, parte hartzaile guztiek batera askari bat egin dute. Egin duten lana bikaina izan da, ZORIONAK guztioi, artistak zarete!

Apirilaren 12an Korrika igaro zen Azkoititik. Alai Batzak Azkaraten behera hartu zuen kilometro bat. Floreaga ikastetxeak San Sebastian gainetik Xabier Munibeko kruzeraino. Festa handia izan zen. DBHkoak ikasbidaietan zeuden eta han Korrikarekin bat egin zuten.

- 12 -

Jarraian, goiko patioan, LHkoen txanda izan da. 6. mailakoek ekin diote ibilbideari, lekukoaren zain zituztela beste maila guztiak. Ekitaldiari amaiera emateko, bertso saio ederra izan dugu.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH IKAS BIDAIAK Floreagako DBHko neska eta mutilek ikas-bidaiak egin dituzte, urteroko legean Aste Santua iritsi aurretik, apirilaren 10 eta 13a tartean.

DBH1koak Gorlizen izan ziren. Urdaibain dagoen Basondo animalien babeslekua bisitatu zuten. Gorlizen body boarden eta arku tiroan aritu eta farora paseoa egin zuten. Gainera Gaztelugatxe bisitatu zuten eta harako bideak berrituta aurkitu zituzten.

DBH2koak Bartzelona aldean ibili ziren. Zaragoza eta Montjuitch bisitatu zituzten asteazkenean. Ostegunean Camp Nouko bira egin, ZOOa ikusi eta Ranbletan eta Bar­ tzelonako alde zaharrean paseatzen aritu ziren. Gero Port Vellen ibili ziren. Ostiralean Port Aventurako jolas parkean egun ederra igarotzeko aukera izan zuten.

DBH3koak Murillo de Gállegon izan ziren (Zaragoza). Loarreko Gaztelu erromanikoa (XI. mendekoa) bisitatu eta jarraian ur kirolak izan zituzten bi egunez (rafting eta hidrospeed). Itzuleran Iruñeko alde zaharra, Udala eta Gazteluko Plazaren inguruak bisitatu zituzten. DBH4koak Madrilen eta inguruan ibili ziren lau egunez: Segoviara bisita, La Granjako Jauregia, Errege Jauregia, Borboien Madril ibilaldia, Santiago Bernabeuko bira… Warner Bross Parke Tematikoak eman zion amaiera txangoari.

Talde guztiek KORRIKAren bat egin zuten, zeuden herri edo hirietan, lasterkaldi polita eginez, KLIK pankartaren atzean. Eguraldi aldakorra izan dute egun hauetan, baina aurrez prestaturiko ekintzak ondo burutu dituzte.

DBH1 Gorlizen Apirilaren 10etik 12ra DBH 1eko ikasleak Gorlizen izan gara.

Apirilaren 10ean, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Urdabain kokatuta dagoen Basondo izeneko animalien babeslekura joan ginen. Bazkalondoren, Gorlizeko aterpetxera iritsi, maletak utzi eta guztiok batera Plentziara joan ginen. Bertan bazkaldu ondoren, aterpetxera itzuli, logelak banatu eta hondartzara! Bainu hotz bat hartu, jolastu, argazkiak atera… denetarako aukera izan genuen. Eta gero KORRIKA. Aterpetxe ondotik pasatzen zenez, guk ere metro batzuk egin genituen Euskararen alde.

Bigarren egunean, Gorlizeko farorako ibilaldia abentura bihutu zitzaigun: euria, haizea, lokatza… ipurdiko batzuk tarteko, denok iritsi ginen farora. Arratsaldean piragua eta arku-tiroa genituen programatuta baina itsasoaren egoeragatik, kanoetan ibili ordez, surf eta bodyboard egin genituen. Afaldu ondoren jolasak izan genituen. Eta ostiralean, Gaztelugatxera joan ginen. 231 eskailera igo ondoren heldu ginen ermitara! Azkenik, Mundaka ezagutzeko aukera izan genuen. Olatu famatuari begira bazkadu, herria pixkat bat ezagutu eta etxera.

Hiru egun zoragarri izan dira gure artean elkar bizitzeko.

- 13 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH2 Bartzelonan DBH 2ko ikasleak Bartzelona egon izan dira Martxoaren 21tik 23ra

Martxoaren 21ean, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu zinen. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan zuten.

Bazkal ondoren, berriro bideari ekin eta arratsaldeko bost eta erdietan Montjuic estadio olinpikoan zeunden. Han Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea… ikusi zituzten. Berriro bidaiari jarraitu eta aterpetxera. Bigarren egunean Bartzelona bisitatu. Nou Camp, ZOOn eta Ramblak. Eguna amaitzeko denbora librea izan zuten Port-Velleko zentro komertzialean.

Hirugarren egunean azkar gosaldu eta Port-Aventurara joan ziren. Egun ikaragarria pasatu ondoren, autobusa hartu eta etxera bueltatzea besterik ez. Hemen dituzue bertan ateratako argazkiak!

DBH3 Murillo de Gállegon Egun ederrak igaro ditugu Murillo aldean, DBH3koen ikas bidaian. Ostegunean, Aragoi alderako bidaiari ekin genion. Liedenan geldialdi labur baten ondoren, Loarreko gaztelura iritsi ginen goiz erdian. XI. mendeko gaztelu erromaniko honetan ikustaldi gidatua izan genuen. Eraikina ongi kontserbatutako dago eta mila istorio gordetzen ditu bere hormen barruan.

Bazkalondoan, Murillora iritsi eta ur-kiroletarako prestatu ginen. DBH3Akoak rafting egin zuten eta DBH3Bkoak hidrospeed. Aterpean gure tokiak hartu eta herriko kaleetan zehar ibili ginen paseatzen eta jolasean. Afari bikaina eman ziguten Ostatuan. Gaua lasai joan zen: elkarrekin hitz egiteko tartea izan genuen, eta nahiko lo egiteko ere bai.

Ostiral goizean, gosari eder bat geneukan zain. Ondoren ur-kirolak egin genituen, taldeen ekintzak aldatuz. Esperientzia ederra, Gállego ibaiaren uretan behera joatea…

- 14 -

Piknik bazkaria egin ondoren, Iruñera abiatu ginen. Han, ibilaldi labur baten, Alde Zaharra, udala eta Gaztelu Plaza bisitatu genituen. Eta handik berriro gure txokora… Bidaia zoragarria!! Mila esker denoi!!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH4 Madrilen Apirilaren 10ean DBH4kook espero ezin genuen 4 eguneko bidaia bati hasiera eman genion. Horretarako goizean goiz autobusa hartu genuen, gure abiapuntua Segovia zela kontuan harturik. Behin Segoviara iritsi ginenean, leku hau famatu eta interesgarri egiten duen akueduktua ikusi genuen. Orduak aurrea zihoazen heinean, bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun. Bazkal ostean, baserritar senarekin La Granja bisitatzera joan ginen. Nahiz eta izenak baserri moduko bati erreferentzia egin, sekulako palazio puska aurkitu genuen gure begien aurrean. Segovia atzean utziz, Madrilgo bideari ekin genion.

Bigarren egunari hasiera emateko, Torrejon de Ardozen dagoen Parque Europara joan ginen. Europako eraikin ezagunenak bertan ikusi ahakl izan genituen. Handik El Retiro parkera bazkaltzera eta txalupetan ibiltzera. Handik Bernabeu futbol zelaira, eta segidan Picassok marraztutako Gernika margolana ikustera (Museo Reina Sofia). Zebra bide bat gurutzatzea besterik ez genuen behar, Atotxako tren geltoki ikaragarria ikusteko.

go leku turistikoenetan zehar pasira bat eman genuen: Plaza Mayor, Plaza del Sol, Udaletxea‌ Eta egunari amaiera emateko, Xanadu saltoki-gunerantz abiatu ginen.

Azkeneko eguna zela kontuan harturik, indarberritu, maletak egin eta gogoz hasi genuen eguna, Warner deituriko jolas-parkean. Bertan, eguraldiak asko lagundu zigun, eta denok gustora ibili ginen bakoitza bere mailetako atrakzioetan. Bazkaldu orduko, 15:30ak aldera, guztiok bildu eta uretako atrakzioetan ibili ginen. Oso gustora ibili ginela esatea besterik ez dugu. Izan ere, giro aparta lagun egun ezin hobea burutu genuen.

Hirugarren egunean, Almudena katedrala ikusi ondoren, Madrileko Erret Jauregia bisitatu genuen; baina bisita ez zen hain erakargarria izango, jauregia erakutsi zigun gidak horrenbeste informazioa eman izan ez bazigun. Berriro ere El Retiro parkera joan ginen bazkaltzera. Ondoren, Madril-

ConsultorĂ­a informĂĄtica Open source - Software libre Informatika aholkularitza Tel. +34 677 93 42 59 - +34 943 02 69 02 anajuaristi@avanzosc.es - www.avanzosc.es Julio Urkijo 34 - Azkoitia

Etxeko sukaldaritza

- 15 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

LH KANPALDIAK

LH 1-2 Orion Ikasturteko azken txanpan gaude eta urtero bezala gure gelakideekin egun ahaztezinak pasatzeko aukera. Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara ekainaren 6 eta 7an. Ekintza ezberdinak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu.

Lehenengo egunean igerilekuan ibili ginen eta gero… paseotxo bat. Gauean prestatuta genituen antzerki eta dantzak egin genituen. Bai ederki pasatu ere! Hurrengo egunean, Orioko hondartza aldera gerturatu ginen eta bertako parkean HHkoekin topo egin genuen. Bazkal ostean, badator autobusa… berarekin etxeko maiteak ikusteko ilusioa. Datorren urtean gehiago eta hobe ziur!!!

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

1915ean ERAIKIA - 16 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

LH 3-4 Barrian Azkeneko urteetan bezala, LH 3. eta 4. mailakoak Barriara joan gara ikasbidaiara ekainaren 4tik 6ra. Iritsi aurretik Gasteizen geldiunea egin genuen: LH 3ko ikasleak Artium museoa bisitatu genuen eta arteari buruz gauza berriak ikasi genituen. LH4ko ikasleak, berriz, Eusko Legebiltzarra ezagutu eta gure agintariek nola bozkatzen duten ikasi genuen. Legebiltzarreko mahaiburu den Bakartxo Tejeriak oso jator agurtu ginduen, baita Roger Torrent Kataluniako Legebiltzarreko presidentea denak ere! Gosetuta, Olarizun bazkaldu eta jolasak egin genituen eta azkenik, arratsalde partean, Barriara iritsi ginen. Ederki pasatu dugu bertan hiru egunez: jolas, antzerki, dantza eta barre algara artean. Nahiz eta bigarren egunean eguraldi kaxkarra zegoen, eskulan batzuk eta pelikula bat ikusita

egun borobila izan zen. Hirugarren egunean, berriz, eguraldi askoz hobea zegoenez ibilaldi txiki bat egin geuen. Jadanik bueltan gara eta azkeneko txanpa besterik ez da geratzen oporrak hartzeko!

LH 5 Hondarribin Bai, bikain pasatu dugu Hondarribian maiatzaren 1517ko kanpaldian. Azkar pasa zaizkigu, ziurrenik oso ondo pasa dugulako.

Urduri abiatu ginen asteazken goizean. Ekintza ezberdinak, aterpetxe ezberdina, dena zen berria aurten. Aquariuma izan zen gure lehenengo geldiunea. Bisita zoragarria burutu genuen eta gidaren azalpenei esker baita ikaragarri ikasi ere.

Eguraldia lagun, bapo bazkaldu genuen Kristina-enean eta bostak aldean aterpetxera iritsi ginen. Sartu orduko an­ tzeman genion toki ederra eta batez ere oso egokia zela ondorengo egunak igarotzeko.

Hondartzako, aterpetxeko eta parkeko jolas artean igaro genuen osteguna. Ostiralean berriz, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, Hondarribian, herrian izan ginen eta txanpon batzuk gastatzeko aukera izan genuen.

Aurten lehenengo aldia izanik, egonaldiari nota bat jar­ tzeko eskatu ziguten ikasleoi eta gehienok 9,5ekoa eman genion. Irakasleak ere ados zeuden. aurtengo kanpaldiak 9,5a merezi zuen.

- 17 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

LH 6 Hondarribin Eguraldia lagun, ekainaren 3an goizeko 9etan abiatu ginen Donostiarantz, Aquariumera joateko asmotan. Bertan, gidari batek museoa erakutsi zigun eta oso azalpen interesgarriak eman zizkigun bertako arrainei buruz. Gero, Donostiako Cristina Enea parkera gerturatu ginen bazkal­ tzera. Bazkalondoan, denbora librea izan genuen jolasteko eta eguraldiaz gozatzeko. Handik autobusez, Hondarribiko Elkano aterpetxerako bidea hartu genuen. Hondarribin, lo egiteko gelak eman zizkiguten. Ondoren, jolastera joan ginen eta 20:30etan afaltzera joan ginen. Gauean, 6Akoek ekitaldi polit bat prestatu zuten hainbat antzerki, dantza eta erakustaldiz osatuta. Gaueko 12etan oheratu ginen, nekatuta. Hurrengo egunean, gosaldu, motxilak hartu eta hondartzara joan ginen. Eguraldi paregabea zegoen eta bainu bat hartzeko aukera ere izan genuen. Jarraian, aterpetxera joan eta dutxatu egin ginen bazkaldu aurretik. Arratsaldean, herrira jaitsi ginen merienda jatera eta erosketa txiki batzuk egitera. Afaldu ondoren, 6Bko neska-mutilek beraien ekital-

LARRAMENDI JAUREGI Julio Urkijo 13 behea 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tlf. 943 851 961 jilarramendi@euskalnet.net www.larramendijauregui.com

- 18 -

dia egin zuten. Hurrengo goizean ekainaren 5ean, maletak egin genituen eta gosaldu ondoren jolasean aritu ginen aterpetxean, euria ari baitzen. Bazkalostean, autobusa hartu eta Azkoitira itzuli ginen. Itzel pasatu dugu!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

HAUR HEZKUNTZA Aurten ere udaberriari kolorea eta alaitasuna emateko loreak landatzera joan gara baratzara. Lurra prestatu, ura bota, eguzkia gure aurpegietan… hau gozamena!

Haur Hezkuntzan ekintza ugari prestatu eta bizi izan ditugu. Hona hemen argazki batzuk.

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 19 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

- 20 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Zaporeak Naranjak, limoiak, mandarinak, pomeloak… Gozoak, garratzak… Ukitu, zapaldu, zumoa egin… Zurrupatu, dastatu, edan, jan… Guztiok zaporeekin jolasean!!! Naranjak, limoiak, mandarinak, pomeloak… Gozoak, garratzak… Ukitu, zapaldu, zumoa egin… Zurrupatu, dastatu, edan, jan… Guztiok zaporeekin jolasean!!!

Haur Hezkuntzakoak Orion Urtero bezala, aurten ere egun-pasa polit bat egin dugu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook, ekainaren 7an, ostiralean. Goizean autobusa hartu eta Oriora joan gara. Bertan, hondartza ondoan dagoen parkean ibili gara jolasean. Eguraldiarekin zortea izan dugu eguzkitan jolasteko aukera izan baitugu. Eguerdian parke ondoko zelaian

bazkaldu dugu eta ondoren, han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Orioko itsasontziak ikusiz, paseo txiki bat egiteko tartetxoa ere hartu dugu eta ondoren, berriro ere autobusean sartu eta Txiki Parkera joan gara. Beti bezala, primeran pasatu dugu han. Hori bai, Azkoitira bueltan gutako asko lo etorri gara, oso nekatuta baikeunden.

- 21 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Musika saioa Ostiralean, maiatzak 31, HHko ikasleentzat “musika saioa� antolatu genuen. Hau arratsalde ederra pasatu genuena! Bi guraso arduratu ziren gure umeei musika tresna ezberdinen soinuak eta ezaugarriak azaltzen jolas ba­ tzuen bidez. Ondoren, umeek aukera izan zuten musika tresna desberdinak frogatzeko. Saioa bukatzeko palomita jana egin genuen. Hau alaitasuna eta egonezina haurren artean! Ikusirik saio honek umeen artean izan duen arrakasta, datorren ikasturtean ere errepikatu egin beharko dugu!!!!

- 22 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

XXX. KULTUR JARDUNALDIAK

Egitaraua Aurtengo Kultur Jardunaldiek hiru saio izango dituzte.

Maiatzaren 4, larunbatean, Floreagako On Bosco frontoian POTX eta LOTX pailazoak izango ditugu, arratsaldeko 5:00etan, dantza, kantua eta batez ere umorea zabaltzen.

Sarrera dohan da, herriko ume guztiak eta euren etxekoak gonbidatuta daude. Gainera, txokolatada ere egongo da.

Maiatzaren 24an, ostiralean, Kantu Jira egingo da herriko kaleetan zehar, arratsaldeko 7:00etan hasita, azken urteetan egin izan dugun bezala.

Guztiok parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Mila esker Floreagako Guraso Elkartea eta Ikastetxeari,Azkoitiko Udalari, FK kopistegiari eta partaide guztiei.

Maiatzaren 17an, ostiralean, gaueko 10:00etan hasita, bertso saioa izango da Floreagako On Bosco Aretoan. Andoni Egaùa, Xebastian Lizaso, Oihane Iguaran eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan. Saio hau Floreagako Guraso Elkarteak eta Maxixa­ tzen taldeak (Maiatzeko Loreak egitasmoan) elkarrekin batera antolatu dute. Sarrerak aurrez eskatu behar dira, bai Maxixatzeni edota Floreaga Ikastetxeko idazkaritzan (floreaga@floreaga.eus 943853043), aretoan kabitzen den jende kopurua osatzean, ez da gehiago sarrerarik emango.

Potx eta Lotx Larunbat honetan, Floreagako guraso elkarteak antolatuta, XXX. Euskal Kultur Jardunaldien hasiera eman diogu.

Arratsaldeko 5etan Potx eta Lotx pailazoak igo ziren oholtzara eta dantza, abesti eta jolas artean arratsalde eder bat igarotzeko aukera izan zuten gerturatu ziren guztiek. Ikuskizuna amaitutakoan, txokolate beroa dastatu genuen.

- 23 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Bertso jaialdia

Maiatzaren 17an bertso saio bikaina izan genuen Floreagako On Bosco aretoan, XXX Kultur Jardunaldien eta Maxixatzenen Maiatzaeko Loraldiaren barruan, talden bien amankomuneko antolaketari esker.

Xebastian Lizaso, Adoni EgaĂąa, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze aritu ziren kantuan eta Juan Inazio Sudupe aritu zen gai jartzaile lanean.

Ariketa ugari izan zituzten bertsolariek, bakarka, binaka eta denak batera kantatzeko. Noiz gure gizarteko berriak ematen, noiz puntuei erantzuten, noiz librean, noiz hitz ezkutuaren asmatze ahaleginean. Saioa oso ondo joan zen. Denetik izan zuen: umorea, hausnarketa‌ hitz jolas gustagarria. Ia bi orduko saioaren ondoren, jendea gustura irten zen, berriro ere honelako saioak antola daitezela eskatuz. Mila esker guztiei!!

- 24 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Kantu jira Euskal Kultur Jardunaldien baitan, Floreaga ikastetxeko ikasleak, gurasoak eta gainerako herritarrak gogotsu atera dira kalera, eguraldia lagun, kantu jira egiteko. Maiatzaren 24an eguraldi kaskarra egin zuen eta ekitaldia maiatzaren 31n egin zen.

Plazaberritik abiatu dira, eta hainbat euskal kanta abestu dituzte guztiek batera, gitarrak lagunduta. Tartean, irrintzi bat baino gehiago ere entzun da. Kale Nagusiko hainbat gunetan egin dituzte geldialdiak kantariek.

aloña larrañaga optiko optometrista julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11

20720 azkoitia gipuzkoa

Alberdi Mekanizatuak S.L. Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN

Ugarte 2-3-4 • Aptdo 63 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: (34) 943 85 29 70 • Fax: (34) 943 85 13 38 www.alberdimek.com

- 25 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

MARIA LAGUNTZAILEA Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, eta aurtengoan ere hala izan da! Eguraldia dela eta, ostegunean hasi ginen 6. mailakoen laguntzarekin, HHkoen jolasekin. Sokatira, oskol bilketa, abestiak‌

LHri dagokionez, mezarekin hasi eta ondoren pelikula. Arratsaldean berriz, aste osoan errekreoetan hasitako txapelketarekin jarraitu dute. Eta azkenik DBHkoak, mezarekin hasi eta ondoren jolasak.

Gaurko egunez, DBH 4ko ikasleentzat, azkenengo urtea dutenez gure artean ikastetxeko Zuzendari Titularrak, Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra eman die. Aurten eguraldiak lagundu ez arren, ilusio osoz, ospatu dugu Maria Laguntzailea Eguna!

- 26 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Bar Alejandro

Masailaria

- 27 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

FAMILIEN FESTA Aurtengo maiatzaren 25a ez zaigu ahaztuko denbora pixka batean!! Festa bikaina izan genuen Floreagan, komunitate guztiaren festa: ikastetxea, gurasoak, Alai Batza…

Arratsaldean, jolasak, tailerrak eta Alai Batza izan genituen. Nonahi irribarreak, edota algarak… dibertsioa guztientzat. Jolas erraldoi zoragarrian gurasoak eta haurrak bat eginik han ibili ziren hainbat froga gainditzen, talde bakoitza tokirik altuenean lagatzeko… Haurrek aurpegiak margotu zituzten, bi tailer polit ere egin zituzte. Bitartean Alai Batzaren gela eta jolasak ere denen eskura egon ziren. Gainera, 18:45 futbolin txapelketa arrakastatsua izan zen. Tortila txapelketa ere izan zen

Eta 21:00ak inguruan frontoira bildu ginen guztiok. Han 400 lagunentzat mahaiak eta aulkiak oso ondo kokaturik

- 28 -

zeuden. Oholtza txiki batetik, otoitz labur bat egin genuen, AB koruaren kantu berri batekin. Eta gero afari gozoa egin genuen, bakoitzaren gustuen araberakoa.

Solidaritate bingoa ere izan genuen, Siriako umeen alde. Kafea eskaini zitzaien afari-kide guztiei. Ondoren, Alai Batzako urtearen errepasoa egin genuen bideo eder batekin. Eta azkenik, dantzaz beteriko diskotekak eman zion amaiera festa eder honi.

Momentuz atseden hartzera goaz, baina lasai kanpaldiak eta uztaila jolasean ere hortxe ditugu eta. Eskerrik asko guztioi atzoko egunagatik eta urte osoko parte har­ tzeagatik. Irailean itzuliko gara indaberriturik. Zuen zain egongo gara!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ADMA ERROMESALDIA AZKOITIAN Ekainaren 1ean ADMA taldeen erromesaldia izan da Azkoitian. ADMA taldeek Maria Laguntzailearen debozioa zabaltzen dute.

Larunbatean, Azkoitian toki askotako Salestar etxeetatik etorritako ia 400 pertsona elkartu ziren (Iruñea, Donostia – Intxaurrondo, Errenteria, Urnieta, Deustu, Barakaldo, Gurutzeta, Gasteiz, Burgos, Santander, Nueva Montaña, Peñacastillo, Logroño eta Azkoitia). Autobusak Floreagako patioan sartu ziren.

izan zen. Giro zoragarria izan zen, nahiz eta beroegi egon eguraldia.

Azkoitiko ADMA taldeak antolaketa lan bikaina egin du, Joxe Gainzarainek koordinatuta. Parrokiak mesede handia egin digu. Mila esker guztioi.

Azkoitiko parrokian izan zuten Meza nagusia, 13:00etan. Angel Miranda salestarrak zuzendu zuen meza eta Alai Ba­ tzako AB koruko umeak kantuan aritu ziren.

Gero bazkaria izan zen Floreaga ikastetxeko On Bosco frontoian. Bakoitzak bere janaria ekarri eta lagunekin elkarbanatzen du. Talde antolatzaileak (Azkoitikoak), kafea eta postre txiki bat eskaintzen ditu. Bazkariaren ondoren, talde bakoitzak ekarritako oparien zozketa egin zen. Gainera Txaranga zoragarri baten lagun­ tzaz, kanturako, dantzarako eta irrintziak botatzeko aukera

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA

- 29 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

BERTSO PAPER LEHIAKETA Azkoitia BHIk eta Indarlan guraso elkateak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, XXVIII. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa izan zen maiatzaren 17an, ostiralean. Baztartxon. 12 urtetik 18 urte arteko gazteek egindako 50 lan jaso dituzte, eta horietatik hamar izan dira sarituak.Herri hauetatik jaso dituzte bertso sortak: Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoria­ tza. Hiru epaile aritu dira bertsoak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta. Naia Arrizabalagak (DBH3) bere adineko lehen saria lortu du. Sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariek bertso saio bat eskaini dute. Hona hemen Naiaren bertsoak: IZARAPETIK

Doinua: Beste bateko inularretan Iker da nire izena eta soilikan zazpi urtetxo maite ditut nire lagunak, aitatxo eta amatxo goizo oheratzen naiz gauero gero-etortzen da aitatxo gaur berandu etorri da ta berdin etorri zen atzo.

Amari-oihuka hasi eztaba gorroto hutsez beteta gauean hainbat trago hartzeko hartua du bere beta eta orain ezindu ondo mantendu bere oreka eztaki ondo zertan ari den mozkortuta dator eta.

Balantzaka sartu da etxera beti-iristen da horrela eta badakit amatxo negar batean hasia dela berandu da ta ohean nago itzarrik beti bezela baina amatxok uste du jada ametsetan nagoela.

Alkohola al da nire aitatxo horrela-aldatzeko aina? ezin die hartu trago eta tabernei ondo tamaina nahiz eta berak pasa duen gau biribil, bikaina zergaitik jasan behar du amak bere zurruten ordaina?

- 30 -

Baina isil isilik sartu naiz izara zuri artera aitatxo ez denez etorriko gaur nire aldamenera begiak itxi eta banoa amets egiten hastera atea ireki ta datorrela “Gabon, Iker� esatera.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

GU ERE BERTSOLARI Zer moduz atera zen jaialdia? Galdera hauxe izan zen nagusi maiatzaren 8an, Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasle askok bai baitzekiten bezperan, 7an, 3. zikloko ikas-

leak Gu ere bertsotan programaren baitan jaialdia eskaini behar genuela Baztartxon. Eta hauxe izan zen parte hartu genuenon eta ikusle gehienen erantzuna. Mundiala!

Egia esan oso ondo atera zitzaigun emanaldia. Oso serio eta fin aritu ziren gure kirolari aldrebesak, hankaz gora dagoen mundu xelebreko biztanleak, barrehiztegiak eta baita euskal kulturako protagonistak ere. Urduri atera ziren oholtzara baina mikrofono aurrean hazi egin ziren eta emaitza bikaina izan zen. Gustura eta gozatuz aritu ziren gure artista gazteak eta gustura eta gozatuz egon ziren ikus-entzuleak ere. Baina guztia hain ondo atera zedin ezinbestekoa izan zen lankide eta gurasoen laguntza. Mila esker jaialdia baino lehen eta jaialdi egunean laguntzen aritu zineten lankide eta gurasoei.

Hitzak: Mailu Irizar Argazkiak: Mari Piris

- 31 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

JAIALDIA Eskerrik asko bereziki gurera lanera etortzen zareten ama-amama taldeari, bertan lanean parte hartu zenuten guztioi eta jaialdiaz goza­tzera gerturatu zineten guztioi. Mantendu ditzagun gure etxeko zapore, umore, kolore… ezberdinak, elkar maitatuz, zainduz eta gozatuz. Floreaga Salestar Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egin zuen atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan.

Ekainaren 20an JAIALDIA ospatu genuen GUREA frontoian. Emanaldi zoragarria izan zen!! Gure etxean zenbat zapore, umore, kolore… Denok koadro bat marrazten dugu aski dotore. Ezberdinak gara guztiok baina guztien batura da emaitza aberatsa. Zergatik? Ondo baitakigu elkar maitatzen, zaintzen eta gozatzen.

Emozioak nagusi ikasturte amaierako jaialdian eta urte guztiko lanaren emaitza zoragarria Floreaga familia guztia bat eginik.

Euskara bihotzean, haur minbizia, naturarekiko zaintza, autismoa, gaixotasun arraroak, gizarte baloreak, maitasun askea eta genero indarkeria, izan ditugu mintzagai. Guztiak bat, gizarte honetan hain baliotsua dugun errespetua aldarrikatu nahian.

Errespetua guztia eta guztiekiko. Julen Esteban, Marea Urdineko kideak ondo esan zigun bezala “guztiok baikara gizarte honetako partaide eta guztiontzat lekua egon behar baitu”. Gorka Aranbarrik berriz, “Gu ere Marea Urdina garela” baieztatu zigun eta urtean zehar egindako eta hurrengoetarako prestatzen ari garena goraipatuz, Aniztasunaren Lagun Ziurtagiria jaso genuen. Gure zuzendari dugun, Koldo Gurrutxagak jaso zuen saria, Marea Urdina ekimenak duen garrantzia azpimarratuz eta eskerrak emanez ikastetxeko langile, haur eta familia guztion partetik. Jarrai dezagun lanean gizarte inklusibo baten alde, egunerokoan egiten dugun bezalaxe!

- 32 -

HHtik DBH1era arte egungo gizarte sozialeko aldarrikapenekin lotura duten abestiak abestu eta dantzatu zituzten, guraso elkarteko talde batek lagunduta. ‘Naizena, garena, Floreagarena’ izan zen jaialdiaren izenburua. Pilotalekuaren kanpoko aldetik mailaz-maila kalejiran sartu ziren ikasleak, pilotaleku barrura. Bideotxo bat ere eman zuten down sindromea dutenen aldeko kontzientzia sortu asmoz. Ikasle guztiak pilotakekuan, lurretik eskaini zuten koreografia bat. Marea Urdinak, gainera, ‘Marea Urdina naiz’ ziurtagiria eman zion Floreaga Ikastetxeari inklusibitatearen alde egin duen lanagatik. Egitasmoaren abestiarekin, gainera, dantza egin zuen LHko ikasle talde batek. Bestelako gaiak ere izan ziren, besteak beste, euskara, berdintasuna, natura eta minbiziaren aldeko aldarrikapenak egin zituzten dantzatuz.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

- 33 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

PASTORALA

Jaunartzeak

Aurtengo maiatza eta ekainean, ume askok ospatu dute euren Lehen Jaunartzea Azkoitiko parrokian, katekesian urte batzuk egin ondoren. Zorionak bihotzez ume guztiei, euren etxekoei eta parrokiako katekistei!!!

IĂąaki Garcia argazkiak

- 34 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Txikibosko Ostiralean Azkoititik Logroñora abiatu ginen eta zortzirak aldea iritsi ginen. Jendearekin egon eta gero afaldu egin genuen eta taldeak egin zituzten. Txikiboskoko gaia ere aurkeztu egin zuten: “Gure bizitzaren aktualizazioa”. Oso gai interesgarria iruditu zitzaidan eta erlijioarekin oso lotuta ere bai. Kanpamentuaren hiru egun horietan gauza asko ikasi nituen, denbora dexente eduki nuen nere bizitzari errepaso txiki bat egiteko eta erreflexionatzeko.

Pertsona berri asko ezagutu nituen eta oso denbora gutxian konfiantza irabazi nuen nire taldearekin.

Gainera, pazko garaia zela eta zelebrazioak eta eukaristiak ospatu genituen, igandean erramu eguna ere modu berezian ospatu genuen patioan. Hau guztia laburtuta, txikiboskoa ahaztezina izan zen niretzat eta pentsatzeko balio izan zidan.

Lara Martín

Sergio Gómez Sergio Gomez, de la Asociación “Ayuda a Enfermedades Raras Solidaridad y Esperanza”, presentó en el Colegio Floreaga de Azkoitia su proyecto “España 2019” de unir en bicicleta Donostia-San Sebastián, Madrid y Barcelona. Hace pocos meses, unió San Sebastián y Roma en bici con la misma intención. El proyecto actual tiene vocación de continuidad, con iniciativas a lo largo de cuatro años. La presentación se celebró el 21 de Junio y fue transmitida por las redes sociales. Sergio saldrá en bici desde Donostia el lunes 24 de junio a las 9:00 de la mañana, camino de Salvatierra. Espera llegar a Madrid en seis etapas (Donostia a Salvatierra,

Pancorbo, Lerma, Cerezo de Abajo, San Agustín de Guadalix y Madrid). A continuación seguirá hacia Barcelona en otras seis etapas (Madrid a Gajanejos, Tartanedo, Herrera de los Navarros, Caspe, Cambrils y Barcelona). Las etapas se podrán seguir en la cuenta de facebook Pinturas Sergio Gomez, en instagram, etc.

El objetivo de este proyecto es humanitario. Sensibilizar y recabar apoyos económicos para la investigación de enfermedades neuromuscularen raras. De hecho, Sergio está en constante contacto con el Centro de Investigación Sanitaria Bio-Cruces y del Hospital Donostia. Le deseamos un gran éxito en esta iniciativa!!

APE

terapia zentroa Koldo Aranbarri

• Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia

Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com

- 35 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

SMH Erroman Duela hilabete batzuk SMH gobernuz kanpoko erakundeak, laguntza eskatu zuen nola edo hala Aita Santuarekin hitz egiteko aukera izateko asmoz. Felix Azurmendigana, Azkoitiko erretorea, jo genuen. Bere bitartez Aita Santuarekin egoteko minututxo batzuk izan genituen ekainaren 5ean. SMHko kideek (Iñigo Mijangos eta Iñigo Gutierrez) eskerrak eman zizkioten Aita Santuari, bere postua izanik migratzaileen aurka dagoen jarrera eta jarduera salatzen duelako eta bere keinu horiek oso garrantzitsuak direlako. Aita Santuak ere eskerrak eman zizkien. Eskerrak gertatzen dena agerian lagatzeagatik eta hiru bider errepikatu zien: “Sigan trabajando, sigan trabajando, sigan trabajando.”

Unetxoa aprobetxatu nahi izan nuen nire aitak Erramu igandeko adarrekin eginiko gurutze bat emateko (gure etxean aspaldiko ohitura) eta Loiolan jaioa nitzela esateko. Parre egin zuen eta… Guztioi aurpegi alai batekin begiratuz:

“Son ustedes vascos???…”, esan zigun.

Une benetan ahaztezinak. Minutu horiek sekulako luzeak izan ziren. Referente den horrelako pertsonai batekin egotea ohore haundia izan da.

Nerea Machado

- 36 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ESKOLA AGENDA 21

Ikastetxeen arteko foroa Ikastetxean “Kontsumo eta ekoizpen jasangarria” gaia landu ondoren, apirilak 4ean beste ikastetxeetako ekoordezkariekin elkartu ginen Elkargunean. Bertan, 4 taldetan banaturik, zer ikasi dugun azaldu genuen lehenik. Zer egiten dugun ondo eta zer gaizki ere ondorioztatu genuen. Hori kontuan izanik, udaletxerako proposamenei buruz eztabaidatu genuen. Gero, talde guztiok elkartu eta maia­ tzak 29an ospatuko den udalbatzarako proposamen egokienak aukeratu genituen denon artean. Foroa, merienda ekologiko batekin amaitu genuen. Martina Etxaniz

X. Euskal Confint-a Maiatzak 15ean, X.Euskal Confint-a ospatu zen Busturiako Madariaga dorrean. Bertan izan ziren IRAES 21 taldeko ordezkari batzuk. Goizean, bi ekintza nagusi burutu zituzten. Lehenengo, talde txikitan elkarturik, aurtengo gaiaren inguruan hausnartu zuten: Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Ondoren, bakoitzak zegokion tailerrean parte hartu zuen, besteak beste, dantza eta komunikazio tailerra.

Bazkalordua, eguraldi paregabea lagun, beste ikastetxeetako kideak ezagutzeko aprobetxatu zuten. Azkenik, tailerretan landutakoa gainerakoei azaldu eta “Sing for the climate” abestuz eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Egun polita eta aberasgarria izan zen!

- 37 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Urtegitik araztegira Maiatzaren 3an, 5. mailakoak, Agenda 21 proiektuaren baitan antolatzen den irteera burutu genuen. Egia esan eguraldiak ez zigun asko lagundu baina irteerak beti direnez atseginak, zirak eta aterkiak hartu eta euriari geure aurpegirik onena erakutsiz, han abiatu ginen, goizeko 9:00etan Nuarbeko Ibai-Eder urtegira.

Hasieran Ibai-Eder urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu ziguten nola dagoen egina urtegia eta baita nola funtzionatzen duen ere; lehendabizi argazki eta marrazki bidez eta ondoren marrazkietan ikusitako osagai bakoitza aurrez aurre bisitatuz. Egia esan ikusgarria da gainezkabidea, horniketa eta hondoko hustuketa hodiak edota emari ekologikoaren hodia aurrez aurre ikustea.Ondoren urtegia bera ikustera hurbildu ginen eta eguraldia tristea

- 38 -

izan arren paraje zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

Ondoren Ibai-Eder Edateko Uren Araztegira hurbildu ginen eta han ere pausoz-pauso azaldu ziguten zer nolako prozesua burutzen duten urtegian jasotako ura edangarri bihurtzeko. Prozesu luzea, zehatza eta kontu handiz egina dela ikusi genuen, detailerik txikiena ere zaintzen duena gero guk txorrota ireki eta jasotzen dugun urak ez dezan inolako arriskurik izan pertsonentzat. Metalen oxidazioa, dekantazioa, iragazketa eta desinfekzioa izen arraroak izan arren, oso ondo adierazi ziguten zer diren eta nola burutzen diren. Inolaz ere, irteera bikaina!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

HH 5 Loiolan Aurten ere HH 5 urteko haurrak Loiolan izan ziren Igarabideko errota eta Ingurugiro etxea ikusten, maiatzaren 15ean. Bertan, “xaguxatar” parkean jolasteko aukera ere izan zuten.

Aipatzekoa da beraien aurpegietan nabaritzen zen ilusioa, urduritasuna eta egon ezina. Eguraldiak lagundu zigun eta dena primeran joan zen.

Sendaviva 2017-2018 kurtsoan, L.H. 3 B gelan zeuden ikasleek “Internet Safe Day” txapelketa irabazi zuten. Sari gisa egunpasa bikain bat jaso zuten eta maiatzaren 23an Sendaviva parkera joan ginen. Goizeko 8.30etan abiatu ginen Floreagatik eta bi ordu eta erdi errepidean egin ondoren parkera iritsi ginen. Bertan egun bikaina pasa genuen eta

hainbat animalia ikusteaz gain, jolasetan gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Arratsaldeko 17:00etan autobusa hartu eta Azkoitira bidean jarri ginen eta kantuekin alaituta etxera bueltatu ginen. Ikasle zein irakasleek gozamen ederra izan genuen!

- 39 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Udal foroa Maiatzaren 29an, ikastetxeko eko-ordezkariak udaletxean izan ginen Agenda 21-eko ikasturteko azken ekin­ tzan, udal foroan hain zuzen. Bertan, herriko beste ikastetxeetako ordezkariekin batera, aurten landu dugun gaiaren inguruko azalpenak eman eta udaletxeko ordezkariei herria hobetzeko proposamenak luzatu genizkien.

Eskola Agenda 21aren barruan, Azkoitiko Floreaga ikastetxeko, Azkoitia BHI eskolako eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak Azkoitiko udaletxean izan dira gaur goizean, eta ohi bezala, jasangarritasunari lotutako eta aurrez adostutako hamaika iradokizun eta kexa plazaratu dizkiete udal ordezkariei. Aurtengoan,Ekoizpen eta kontsumo iraunkorra gaia oinarri hartuta egin dute lanketa ikasleek, eta besteak beste, tokian tokiko produktuen, kontsumo arduratsuaren, elikadura osasungarriaren, poltsa berrerabilgarrien eta zuzeneko salmentaren garrantzia azpimarratu dute nerabeek. Javier Zubizarreta alkateak eta Ana Azkoitia eta Miguel Angel Bastida zinegotziek entzun dituzte ikasleek proposamenak, eta Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteko teknikari

- 40 -

Sara Rodriguez eta Iraurgi Berritzeneko ordezkari Alazne LarraĂąaga ere gonbidatu dituzte saiora, haiek lan egiten duten sektoreak ikasleek landu duten gaiarekin lotura zuzena duelako. Herritarrek erosketak non egiten dituzten aztertu dute ikasleek, eta kontsumoan Internetek eta saltoki handiek duten eragina azpimarratu dute. Ekonomia zirkularra ere izan dute aztergai, eta hortik abiatuta, denda txikiak, azokak eta baserritarrak indartzeko proposamenak egin dituzte. Hain zuzen ere, bide horretan, honako hau esan die alkateak: “Kontsumoaren gizartean bizi gara. Horrek esan nahi du beharrak sortzen diugula ez dauden tokian. Mugikor modelo berriak ateratzen dituzte bata bestearen atzetik, eta oso ondo dago egin duzuen azterlan hau, baina bakoitzaren ardura da kontsumoaren gizarteak markatzen duen erritmoari ez jarraitzeaâ€?. Aurten, Izarraitz Lanbide Heziketak lehenengo aldiz parte hartu du Eskola Agenda 21en, eta udalarekin hitzarmena sinatu du egitasmora atxikitzeko.

(Urola Kostako Hitza)


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Baserritarrei omenaldia Azkoitiko baserritarrak omendu zituen ekainaren 12an Azkoitiko Andra Mari Zeruratze Parrokiako Taldeak. Omenaldiaren aurretik On Felix erretoreak lurraren zaintzari lotutako hitzaldia eskaini zien bertaratu zirenei (Aita Santu Frantziskoren “Laudato sii” dokumentua hizpide hartuz), eta ondoren guztiek batera afaldu zuten. Guztira, 75 lagun inguru bildu ziren Elkarguneko aretoan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko bizi eredu berri batzuen planteamenduaz hitz egiteko eta herriko baserritarrei bere lana eskertzeko.

«Ekintza txikiak eginez hasi behar da, baina hasi egin behar dugu. Ez dugu behar daukagun guztia. Askoz gutxiagorekin bizi gintezke». 2019/2020 ikasturtean zehar gai hori jorratuko du parrokiako taldeak, bizi eredu berri baten alde. BASERRITARREN OMENALDIKO BERTSOAK Bertako_ekoizpen eta salmenta nahiz jasangarritasuna Agenda 21 landu ostean nola degun ezaguna, eskertu nahi de(g)u zaindu izana degun aberastasuna, geuretik baino ezin da sortu ta gure etorkizuna.

Baserrietan lanean hortxe hamaika ordu jo ta ke baratza, ukuilu ta beste hainbat lan egiten zenbat neke guztion lurra zuei eskerrak mantentzen degunez tente eskerrik asko segi lanean eredu onenak zarete!

Egiliek: Onditz Alberdi, Haritz Alberdi, Aritz Andueza, Naia Arrizabalaga ta Julene Iturbe

Zientzia eta teknologia azoka Ekainaren 14an, zientzia eta teknologia azoka ospatu da inguruko ikastetxeetako ikasleen partaidetzairekin. Bertan izan gara DBH 1-eko ikasleak, azken asteetan landu dugun “Ibaien ekologia” proiektua aurkeztuz.

Proiektuari hasiera emateko, gelan azalpen orokor batzuk entzun ondoren, ikertzaile baten bisita izan genuen ikastetxean. Honek, ikerketa zientifiko bat aurrera eramateko pausuak zein diren azaldu zigun. Baita egindakoa jendeari komunikatzeko erabiltzen diren posterren egitura nolakoa den ere.

neurketetan erabilitako materiala erakutsiz egon gara, gaur, goiz partean eliz atarian. Jende asko gerturatu zaigu gure azalpenak entzutera, lupetan landareen esporak zein animaliak ikustera, etab. Esperientzia polita izan da, bai geuk azalpenak ematea eta bai beste ikastetxeetakoek egin dutena ikustea ere.

Teoria ondo ikasita, interesgarriena egiteko unea iritsi zen: ibaira joatea neurketak egitera. Gela bakoitzak, Urola ibaiaren zati baten eta errekaren arteko konparaketa egin zuen, kutsadura maila handiagoa non den ondorioztatzeko helburuarekin.

Egindako analisien ondoren, gelan ondorioak atera eta posterretan laburbilduz egindako lana. Poster hauek eta

- 41 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Urola ibaia garbitzen eta aztertzen Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleok, Ibaialde proiek­ tuan parte hartzen dugu. Aurten ere, azkeneko 10 urtetan bezala, ibaiko uraren kalitatea, hau da, Urolak eta Urolaren isurkideak, Azkoitiko gune ezberdinetan duten emariaren osasun maila neurtu dugu. Ikerketa honen emaitzak esanguratsuak badira ere, gure herrian ibai eta erreka ezberdinen zaintzak duen emaitza tamalgarria azpimarratu nahi dugu. Zaborra pila­ tzen da nonahi eta, nahiz eta behin eta berriro esan, itsasoa plastiko metatze zabortegi ikaragarria bihurtzen ari garela,

- 42 -

badirudi, guk, herritarrok, ezer gutxi egiten dugula egoera hau modu egokienean bideratzeko. Egon garen guneetako garbiketa egin dugu eta paper edota errefusa gutxi aurkitu badugu, sinestezina da jaso dugun plastiko kopurua. Alferrikakoa da sareak jartzea, plastikoak ez daitezen ibaira erori, bertara zuzenean botatzen dutenen ohitura salatzen ez badugu. Bai, esandakoa; bertara zuzenean botatakoak ziren guk aurkitutako plastikoak. Arren, gure eta gure ondorengoen jasangarritasuna jokoan dago. Zaindu ditzagun gure bazterrak!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Poltsa banaketa Urola Erdiko Energia mahaitik lelo lehiaketa bat antolatu ziguten Eskolako Agenda 21ean parte hartzen dugunoi. Oraingoan, LH3.ziklotik DBHrako ikasleak izan ziren parte hartzaileak. Ondorioz, Azkoitia eta Azpeitiko ikasleek egindako leloekin, oihalezko poltsak atera dituzte erosketak he-

rrian egiteko eta bertako produktuen sustapena bultzatzeko asmoz. Poltsak ekainaren 14an banatu ziren ikasleen artean.

Ana Ruiz de Azua.

Goiuri Epelde Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko Kultur Dealers 2019 ekimenak onenen artean sailkatu du Goiuri Epelde idazle azkoitiarraren ‘Mea Culpa’ jatorrizko mikro-

kontakizuna. Klima aldaketaren inguruan idatzi behar izan dute parte hartzaileek. Hona hemen Goiuriren ‘Mea Culpa’ kontakizuna:

Aitona, berriz entzun nahiko nuke zure ahotsa, zure euskera zaharra, eta ixil-ixilik aho zabalik entzun nola, ez hainbeste denbora, zu gaztea zinenean, metroko elurra egiten zuen paraje hauetan, nola gure errekatxoetan ttantto gorridun amuarrainak ibiltzen ziren saltaka osinetik osinera, nola lurreko izartxoak, ipurtargiak, ikus zitezkeen San Juan gau inguruan belarretan… Dena pikutara doa, dena pikutara daramakigu. Gizartearen atarramentuaz lotsatu egingo zinateke burua altxako bazenu eta lotsatu beharko ginatekenak ez gara berriz lotsatzen… Izena jarri diote gure burugabekeria, utzikeria eta axolagabekeriari: aldaketa klimatologikoa.

- 43 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ALAI BATZA

Kantaldi-Jaialdia 2019 Apirilaren 6an, arratsaldean, Baztartxo udal aretoan Alai Batzaren 2019ko Kantaldi-Jaialdiaz gozatu genuen. Emanaldiari hasi emateko, AB koruak “On ecrit sur les murs” abestu ziguten. Mezu indartsu horrekin eman zitzaion hasiera aurtengo ekitaldiari. Gainera, aurten ere, Mariak eta Ibanek aurkeztu zuten. Kantaldian, hamar kantu zuzenean eskaini ziren. Kantaldiko sarituak hauek izan ziren: 1. Yaiza Diaz eta Marina Zubizarreta (Con las ganas) 2. Miren Bastida (Rolling in the deep) 3. Nery Indart (Perfect)

Jaialdian, berriz, maila altuko zortzi dantza saio izan genituen. Hauek izan ziren sarituak: 1. Fuego: DBH2ko 17 neska.

2. Lasai-lasai: LH4ko 7 neska.

3. Denok zu: LH5eko 22 neska.

Horrez gain, monitoreek beste dantza berezia eskaini ziguten amaieran. Sarrera txartelak 3 euro kobratu dira; txarteletatik lortutako dirua SURIYA proeiktura bideratuko da, hau da, salestarrek Sirian duten proiektura bertako haur eta gazteei laguntzeko.

Emanaldi bikaina izan zen. Alai Batzak asko zaintzen du artea, On Boscoren estiloari jarraituz… Gure gaztetxoen­ tzat oso hezigarriak dira eta horrela lortzen dugu beraien

- 44 -

barruko indarrak modu positiboan garatzea, ekimen honen benetako protagonistak izatea. Eskerrik asko laguntzaile eta babesleei eta ospakizun honetan parte hartu duzuen guztioi!

Orain oporretara goaz, atseden hartzera, baina, Aste Santutako oporretatik itzultzean, oraindik ere ekintza asko ditugu. Maiatzaren 3an itzuliko gara. Ordura arte, ondo pasa oporrak!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Leongo Topaketa

Nuevas metas y objetivos para los Centros Juveniles de la Inspectoría.

Cerca de 100 animadores y salesianos de los Centros Juveniles de la Inspectoría Santiago el Mayor realizaron su encuentro anual y lanzaron la campaña #globosporSiria.

El mes de Mayo empezaba con intensidad para los Centros Juveniles (CCJJ). Aprovechando la celebración de la Fiesta Inspectoría en León, los CCJJ bajo el paraguas de las 4 Federaciones que lo conforman, se daban cita para pasar un fin de semana enriquecedor. A este encuentro de CCJJ estaban llamados a participar los directores de CCJJ, los coordinadores seglares y los animadores con peso y cargos de responsabilidad dentro de los CCJJ.

El objetivo es servir de foro en el que comunicar las distinta experiencias y realidades que se viven en los centros juveniles de Galicia, Asturias, País Vasco, Castilla y León, Castilla La Mancha, Cantabria, Navarra, La Rioja y Madrid. También sirve para poner el foco en las nuevas metas y objetivos a cumplir y el camino a seguir para ello, de ahí su lema “Se pusieron en camino”.

Este año además se contó con la visita de Don Stefano Martoglio, consejero mundial para la Región Mediterránea, que el sábado por la tarde ofreció unas pinceladas sobre “la fotografía de los centros juveniles de la Inspectoría Santiago el Mayor y nuestra región”, después de prácticamente conocer todos por su paso por las casas salesianas. Sobre las ideas propuestas por Martoglio los participantes en la asamblea trabajaron en grupo sobre las fortalezas y también las debilidades que tenían nuestros CCJJ. “La noche la dedicamos a visitar León y compartir vida después de un interesante momento de oración”, afirman algunos de los jóvenes animadores.

El domingo, 5 de Mayo, estuvo dedicado a la Presentación y análisis de un Estudio sobre el perfil de los animadores en nuestros centros juveniles a cargo del coordinador inspectorial de CCJJ, Santi Domínguez. En dicho estudio han participado más de 800 animadores mayores de 18 años de las 4 Federaciones: Don Bosco Castilla y León, Don Bosco Galicia, Boskotaldea y Valdoco.

“Los resultados nos hacen ser más conscientes de la realidad de nuestros animadores y desde las necesidades detectadas y a través del trabajo en grupos se han podido perfilar algunas de las líneas estratégicas de cara al futuro”, expresan algunos de los responsables de las Federaciones. El tema del acompañamiento, la formación de los animadores, la importancia de los grupos de fe y la identidad salesiana fueron temas que centraron la mayoría de los debates.

El encuentro terminó con la eucaristía presidida por Txetxu Villota, delegado de pastoral de la inspectoría SSM, en la que destacó la importancia de tener en cuenta a los jóvenes y que ellos son los que tienen que hacer las cosas, de ahí la nueva iniciativa pastoral de crear un grupo de liderazgo juvenil dentro de nuestro ambiente de CCJJ. Y por último hubo momento para la solidaridad y recordar el hermanamiento con Siria a través del Proyecto Suriya, en esta ocasión con los #globosporSiria que “esperamos que inunden las redes sociales en las próximas semanas”, coincidiendo con el viaje que van a realizar Santi Domínguez y María Alonso, animadora del CJ Maux de Salamanca. Allí estarán durante 10 días recorriendo los CCJJ salesianos del país de Siria.

SANTIAGO EL MAYOR INSPEKTORIAKO SALESTAR ELKARTEEN TOPAKETA

Maiatzaren 4an eta 5ean Leonen ospatu zen topaketan hartu genuen parte Alai Batzako lau ordezkarik. Topaketaren hasieran Stefano Martogliok gure inspektoriaren erradiografia bat egin eta hainbat kontu kontatu zizkigun. Jarraian, salestar elkarteek ditugun etorkizuneko erronken inguruan hausnartu genuen. Igandean, berriz, gure inspektoriako begiraleen profilari buruzko datuak ezagutu genituen eta, ondoren, horien inguruan hausnartu genuen. Topaketa bikaina izan zen, batez ere, errealitate ezberdinak ezagutu eta guztion iritziak elkarbanatzeko.

Iosu Irizar

- 45 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Alai Batza Korrikarekin bat Alai Batza KORRIKArekin bat! Gaur emango zaio hasiera XXI. Korrikari Garesen eta Apirilaren 14an amaituko da Gasteizen. Guk ere euskararen aldeko keinua egin nahi dugu, horregatik, aurtengoan Alai Batzak KORRIKAn parte hartuko du. Apirilaren 12an igaroko da Azkoititik eta Alai Batzak Azkarate behean egingo du korrika, Zulueta paretik 30.km raino. Goizeko 8:53tan igaroko da bertatik. Guk gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Momentu polita izango da euskararen alde. Bestetik, pasa den larunbatean Alai Batzan korrika txikia ospatu genuen, haurrekin batera euskararen eta korrikaren aldeko keinua eginez. Jarraian duzuen bukaeran irakurri zen mezua eta korrika txikiren bideoa.

Mezua:

Klika, Korrika! Klika, Alai Batza!

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea. Klika gure hizkuntzari, klika kulturari. Alai Batzan euskaraz jolastu nahi dugulako, euskaraz dantza egin, euskaraz abestu‌ Euskaraz eta euskararekin ondo pasa nahi dugulako. Horregatik egingo dugu klika. Euskaraz bizi nahi dugulako. Klika Alai Batza! Klika korrika!

Gora Alai Batza, Gora korrika eta Gora euskara!

Kronika Ostiralean, maiatzaren 10ean, ADS taldeetan gai ezberdinak landu genituen eta Gazte Kluban jolas ezberdin eta berria egin genuen, pista jolas erraldoia. Oso ondo pasa genuen.

Larunbatean, maiatzaren 11an, aldiz, goizeko 9tan Gurutzetara abiatu ginen. Bertan Kluben eta ADS taldeen topaketan hartu genuen parte. Gurutzetara iristean ongi etorria eta hamaiketako goxo bat eman ziguten. Egunaren aurkezpena egin ondoren, otoitz txiki bat egin eta goizeko jolas erraldoiari hasiera eman genion.

- 46 -

Ondoren, etxetik ekarritako mokadu goxoak jan genituen. Arratsaldeko dinamika ezberdina izan zen. Ikastetxeko patioan puzgarriak eta tailerrak izan genituen. A ze nolako aukera zegoen, oso ondo pasa genuen eskulanak egiten eta puzgarrietan saltoka.

Jarraian, diskoteka txiki bat izan genuen eta, ondoren, oparitxo bat eman ziguten. 18:00etan autobusa hartu eta Azkoitirako bideari ekin genion. Oso egun polita izan zen eta oso ondo pasa genuen beste herrietako lagunekin. Eskerrik asko Atopeko gure lagunei dena hain ongi antolatzeagatik.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Maiatzaren 17-18a asteburu potentea izan da eta, batez ere, Siriarekin eta bertako gure lagunekin gogoratu gara. Ostiralean, ADS taldeei bukaera eman genien merienda erraldoi batekin. Gauean, aldiz, Gazte Kluban azken festa izan genuen: afaria berezia eta jolasa bikaina. Siriaren eta bertako elkarteen aldeko keinua ere egin genuen. Sirian momentu gogorrak ari dira igarotzen eta aurrera jarrai dezaten eta alaitasuna berreskura dezaten gure indarra bidali genien. Horretarako hitz positiboak eta koloretako globoak batu genituen. Ostiralean helduenekin egin genuen. Larunbatean, aldiz, haurrekin. Gure indar eta laguntza guztia bidaltzen diegu. Kantaldi-jaialdiko sarreren

dirua eta datorren asteko bingoko dirua ere hara bidaliko da jolasean jarrai dezaten.

Larunbatean, ordea, bestelako ekintza ugari ere izan genituen. Tailerrean mural erraldoia egin genuen Siriarekin eta Suriya proiektuarekin gogoratuz. Eskubaloien eta sokadantzan ere aritu ginen. Bideomovie taldeak azken bideoa prestatzeari ekin zion, familien festan ikusiko duzue emaitza. Azkenik dantzan aritu ginen. Datorren astean Familien Festa izango dugu, Festa larunbatean izango da. Animatu, kurtsoari amaiera emateko aukera bikaina izango da eta.

Optometria - audio zentroa

ESTIBALIZ ARIZNABARRETA MARIAN IRIONDO optometristak

Exámenes visuales completos / Terapia visual: ojo vago, disfunciones binoculares, problemas de aprendizaje... / Integración de reflejos primitivos / Terapia auditiva SENA / Ortoqueratología nocturna / Audífonos, tapones baño-ruido

www.optikairiondo.com Kantauri plaza, 8. Zumaia. tel.: 943 86 04 86 Nagusia, 53. Azkoitia. tel.: 943 85 19 84

- 47 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

KIROLAK ARRAUNA

Denboraldi ikaragarria egin dute gure ikasle diren Naikari Galarraga eta Laia Aranbarrik. Biak Zumaiako Telmo Deuneko arraun taldeko kide dira, infantil mailan, eta espainiako finalera iritsi ziren denboraldi guztian lehen eta bigarren postuan ibili eta gero. Pasaiako San Juan taldekoak izan da berauekin lehia bizian egon den taldea. Hauek izan dira berauen emaitzak:

Ligako txapelketan, bigarren postuan geratu diren, zilarrezko domina irabaziz. Euskadiko txapelketan, Legutianoko urtegian ospatu zena, berriro ere zilarrezko domina.

Eta azkenik Espainiako txapelketan, Vigoko Ete kirol portuan apirilaren 27an, semifinaletan bigarren geratu ostean, finalerako postua lortu zuten! Azkenik, Paisako San Juan txapeldun, Zumaiako Telmo deuna BIGARREN eta Cabo Galiziarrak hirugarren.

PILOTA

IĂąaki Azkoitia Oteiza pilota elkarteko pilotariak irabazi du eskuz banaka trinketeko GRAVN txapelketa. 35-31 nagusitu da azkoitiarra Nafarroaren aurka, gaur Hendaian jokatu den partidan. Eskuzko herri arteko txapelketan, Azkoitiko taldea final erdietara iritsi da. Astigarraga izan da Gipuzkoako txapelduna. Ekainaren 29an XLIX Txikito lehiaketako finalak jokatu ziren gurea frontoian.

- 48 -

Egundoko denboraldia egin dute beraz, Telmo deun taldea osatzen duten Naikari Galarraga, Laia Aranbarri, Ainhoa Segurola, Mirian Garagartza eta Maddi Goikoetxea Zumaiarrak. ZORIONAKK!!!


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

KARATE

Anaitasuna Kanku Karate Eskolak bere 30. urteurren jaialdia edo ikasturte amaierako gala erakusketa egin zuen ekainaren 18an, Elkargunean. Dozenaka neska mutilek eu-

ren trebeziak erakutsi zituzten aurten ikasitakoarekin eta garatutakoarekin batera. Ordubete inguruko jaialdia eskaini zute kantxa nagusian, eta amaieran elkarteko Juan Murillori eta Rita Juaristiri eskolan egindako lana.

HERRI KIROLAK

Julen Alberdi “Txikia� gogor aritu da aurten puntako aizkolarien artean emaitza bikainak lortuz. Zorionak!!

- 49 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ATLETISMO

Ekainaren 9an, Xabier Munibek antolatzen duen Ikaskirol lasterketan parte hartze handia izan zen.

TIRO

Ekaitz Iriondo nabarmendu da Orion taldeak antolaturiko tiraketan

- 50 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

PALISTAK

Azkoitiko palistak garaipena ospatzen.

Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Pala Txapelketaren finala jokatu dute Azkoitiko pilotariek ekainaren 23an, igandean, Tolosakoen kontra, eta 2 eta 1 nagusitu da Azkoitia. Horrenbestez, Iker Epelde, Jokin Aizpuru, Igor Juaristi eta Markos Azpiroz palista azkoitiarrek jantzi dute lehendabizikoz Herriarteko gomazko pala lehiako txapela. Donostiako Altza auzoko frontoian izan da finala.

Azkoitiak lehen aldiz irabazi du Herriarteko Gomazko Pala Txapelketa, Tolosari 2 eta 1 irabazita. Ohiko moduan, hiru modalitatetara jokatu dute finala: lehenik buruz-buru, ondoren, binaka, eta azkenik, zazpi koadroren barruan banaka. Lehen partidan 4 eta 20 galdu du Markos Azpirozek.

Binaka, 20 eta 12 irabazi dute Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik eta Iker Epeldek 20 eta 13 irabazi du.

Guztira Gipuzkoako hamasei udalerrik parte hartu dute txapelketan, eta Azkoitiak zazpi partida jokatu eta lau herri atzean utzi ditu; horietatik azkena gaur, Tolosa, hain zuzen. Finala irabazita, lau azkoitiar palistek lehen aldiz jantzi dute herriarteko txapela. Azkoitiak Herriarteko Gomazko Pala Txapelketaren bi edizioetan parte hartu du, eta aurten lehen aldiz iritsi da finalera. Iaz Donostiak irabazi zuen finala, Azpeitiaren aurka. Aurrerantzean, Azkoitia izango da txapeldun berria.

Donostiako Altza auzoko frontoian jendetza bildu da finala bertatik bertara ikusteko, eta giro ederra izan da.

XAKE

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak 40 urte bete ditu, kirolzientzia den xakea zabaltzen. Aurtengo San Joan bezperako sua piztu zuen xake taldeak Iraurgi abesbatzarekin batera. Zorionak biei!!

- 51 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

MENDIA

“Egin bidea zure”

Aittola aldean orientazio jolasa egin zen, ekainaren 1ean. Basoan hainbat pista bilatu behar ziren. Horrek berekin dakar gure inguruko txokoak ezagutzea, kartografia eta brujula erabiltzea, inguruko zuhaitz eta animaliak bereizi eta errespetatzea, inguruko leku-izenak ikastea… Eguraldi bikaina egin zuen. Jolasearen ondoren hamaiketa ederra egin zen Aittolako “soziedadean”, bertako produktuak erabiliz.

Joseba Diaz. Kilometro bertikalen Espainiako Kopan lehen postuan sailkatu da bakarka Joseba Diaz korrikalari azkoitiarra maiatzaren 19an, Arredondon, Kantabrian. Horrez gain, taldeka… Imanol Larrañagak irabazi du Uxue Trail mendi lasterketako proba luzea uztailaren 7an.

- 52 -

Jose Luis Eizagirre mendizale azkoitiarra McKinley Denali (6.190 m. Ipar Ameriketako mendirik altuena) mendiaren tontorrera iritsi zen ekainaren 13an igoera luze eta gogor baten ondoren.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

GIMNASIA ERRITMIKOA

Zubiberri gimnastika erritmikoko ikasleek ikasturte amaierako erakustaldia egin zuten ekainaren 19an Elkargunean.

18:30ean hasi zen jaialdia, eta mota guztietako lanak aurkeztu zituzten taldeka zein banaka. Maila ezinhobea erakutsi zuten denek ala denek. Amaieran, gainera, taldeko kideek prestatuta zuten sorpresazko omenaldia egin diete klubeko ordezkariei eta laguntzaileei.

- 53 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

JYD - GAZTEAK ETA GARAPENA

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa 2019 Aurten ere martxan jarriko da udazkenean Beningo kaleko umeen aldeko zozketa. Gazteak eta Garapena – Jóvenes y Desarrollo taldeak udazkenero antolatu ohi duen zozketa. Saria honako hau da:

Anaitasuna Futbol Taldeko, Eibar F.C.eko eta Erreala (Real Sociedad - Igor Zubeldia) taldeko kamiseta bana, taldeetako futbolariek sinatuak. Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro eder bana. Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria.

Elikagune taldeak emaniko janari aukeratuen saskia. Xoxote artzain gazta.

Dena sari bakarrean emango da. Sabinoren harategian egongo da ikusgai, kale Nagusian. Saria azaroaren 4ko ONCEko zenbaki sarituaren azken 4 digitoekin bat datorrena izango da (erreserba azaroaren 5a).

Zozketan bilduko den ditu guztia Beningo Salestarrak Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterpe eta eskolarako izango da. Eskerrik asko lagundu eta lagunduko duzuen guztioi, bereziki aurrez aipatutakoei, Plaza Berri Sporteko Robertori, FK Javier Artetxeri eta Jasokunde kooperatibari. Mila esker!!!

Danobat DANOBAT kooperatibak diru laguntza (3.000 euro) eman du JyDk eginiko eskari bati erantzunez. Indian, ume eta gazte behartsuen heziketa teknikoa bideratzen lagunduko du. Lehenago ere Danobatek bere laguntza eskaini dio sarritan JyD taldeari. Mila esker!

- 54 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Janari bilketa Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea, Azkoitiko taldea, Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte hartuz 2008tik hona. Azken urteetan SIERRA LEONAn (Afrikan) salestarrek kaleko neska eta mutilentzat duten proiektuari lagundu diogu gure laguntza. Euskal Herriko Salestarren “Gazteak eta Garapena” - JyD taldeak 2019ko kanpaina antolatu dugu: “Janari bilketa Afrikarako. #lagun iezaguzu, galtzen ez diren janariak bidaliz!”, “Nire bizia!” pastoral kanpainaren barruan.

Iazko udazkenean bilketa egiteko asmoa genuen, baina atzeratu behar izan genuen. Maiatzaren 17 eta 18an herriko dendetan janaria biltzen aritu ginen. Jasotako janaria Patri familiak sailkatu, eta Iruñera eraman genuen maiatzaren 31n. Han kontainerra osatu zen ekainaren 8an. Honako janariak bidali dira: ESNE-HAUTSA, DILISTAK, BABAK, GARBANTZUAK, SARDINA EDOTA ATUN LATA HANDIAK… Ongi kontserbatzeen eta asko estimatzen dituzten janariak dira. Orotara ia 4000 kilo Azkoititik. Mila esker lagundu duzuen guztioi!!!

JyD talde afaria ekainaren 14an.

- 55 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH 4: AGURRA Ikasturtearen azken egunean ohituratzat dugu antzokian elkartu eta DBH 4. mailako agurra ospatzeko. Aurtengo aurkezleak, Naroa Aranguren eta Iker Etxeberria izan dira. Ekainaren 18an, goizeko 11:30ean hasi da saioa eta lehenengo hitzak David Villahozen izan dira. Azken ikasturtea izan da gure artean, eta gutun baten bidez, ikastetxean igarotako urteak azaldu dizkigu.

DBH4koen KANTUA

Jada 16 urte igaro dira, iritsi da agurtzeko unea, hamaika bizipen eta ilusio, gu guztion bihotz barrenetan. Aurkitu genituen gure lagunak, gure lehen oroitzapenak, aurkitu genituen malko ugari, bide luze eta polit honetan, aurkitu genituen zuen besoak, gure momentu zailenetan, aurkitu genuen familia handi hau, batera… aaa Eta pixkanaka agurrak besarkadak zirela, toki guztietan, kanpalditan edota plaza erdian, kirolean edo Alai Batzako begiraleen artean, jolasean. Aurkitu genituen irri ugari, bronka latz batzuen aurrean. Aurkitu genituen geure bideak Zuen guztion laguntzapean. Gozatu genituen denborapasak, gogoratu genuen ametsetan. Borrokatuz gero handiak garela, batera…aaa.

- 56 -

Jarraian, Itziar Joaristiren erretiroa dela eta, Naia Arrizabalagak bertso bat abestu dio.

Eta azkenik bideoen atalera iritsi gara. Ohitura den bezala igarotako urte guztiak laburtzen duten Elkarrekin bideoa, beraiek antzezturiko Komerixek bideoa eta 20182019 Ikasturtea bideoa ikusi ahal ditugu. Benetan lan bikaina egin dute. Jarraian dituzue DBH4koen KANTUA eta KONTAKIZUNA. Opor zoriontzuak guztioi!

Baietz. Batzuetan ez garela izan zintzoenak eta gure artean momentu txarrak ere egon direla, haiengandik ikasita honaino iritsi garela, gu orain bagoaz, batera…aaa. Ezetz. Ez garela ahaztuko urtarrileko egun hartaz. Ezetz, ez zaudela bakarrik zeruko beste izarren artean. Bihotzean, altxor bat daramagulako eta_ oso baliotsua da…aaa. Eta, orain bada guztia eskertzeko momentua. Eta bagaudela zuei biziki eskertuta benetan Eskua emanda esan nahi degu denok batera Poza… malko bihurtzean, geu garela HH3-tik DBH4ra arte Beti denok batera Kantu hau abestean


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH4koen KONTAKIZUNA

Bazen behin ume bat, oraindik biziaren iritzi orokorrik ere ez zuen ume bat. Hillabete gutxirekin sartu zuten Floreagako haurtzaindegian eta han ikasi zuen oinez. Hillabete gutxira, garai hartan ezezagunak zituen bera bezalako hainbatekin sartu zuten gela batean eta bertan, jolasten ikasi zuen. Anekdota mordo batekin bukatu zuen haur eskola: lagunen artean txixa zeñek lehenago egin, adibidez; edota nola liskarrak panpin batengatik negar bihurtzen ziren… Urteak pasa ahala umea handituz joan zen. Iada jolasten ikasia zuen, jende ezezagun hura laguna bilakatua. Jolasen bidez ikasi zuen, eskolara joatea opari bat izango balitz bezala hartzen zuen ume hark. Amazketan ibiltzeko arazorik ez zegoen umearen gela hartan, baina beti egoten zen liskarren bat nor izan ama eta nor umea. Arbeleko makil hura nork erabiliko ote zuen edo ta bingon nork irabaziko ote zuen eztabaidatzen beti. Balore desberdinak ikasi zituen, andereño bakoitzarengandik zerbait berria ikasiz. Bizipen ugari gelditu xiren atzean etapa horretan. Bertan hamaika bizipen gelditu ziren. Parreak eta negarrak ugariak izan ziren lau urte horietan. Halere, etapa guztietan gertatzen den moduan haren amaiera iritsi zen eta haurtzaroaren parte Izan zituzten animali, arrai eta tximeletei ERE… ez baldin bazeuden hilda, agur esateko ordua heldu zen. Eskolako bigarren zatian sartu berri zen. Guztia desberdina. Erabat desberdina. Baina halare pertsona berdinez inguratua. Horri esker, ez zen bakarrik sentitu. Lagunekin bere gorabeherak izan arren beti lagun izaten jarraitu zuten. Laguna hitzak oso esanahi indartsua baitauka. Bide luze eta gogor bat hasia zuen eta ez zekien zer zetorren atzetik… Horregatik egunerokoa bizitzen ahalegindu zen gero etorriko zenari txaron gabe. Akats ugari egin arren beti zutitu zen. Oraindik ume bat izan arren bere akatsengandik ikasi zuen. Eta, oraindik jakin barik mundua zer zen, bere iritzia eman zuen. Teoria edo ariketak bakarrik ez zituen egin eskolan. Bertan gauza asko ikasiz joan zen. Errespetuz jokatzen, gezurrik ez esaten, eskuzabala izaten, pertsona guztiak onar­ tzen, ingurunea zaitzen, etab…

Pertsona bezela hazi eta hezi zen; ikasketak, ordea, zailduz zihoazen. Bere buruarengan sinesten ikasi eta aurrera egin zuen. Bere gelako batzuk bidean gelditu ziren eta beste berri batzuk sartu. Lagunak, lagun min bihurtu ziren, bai. Gehiago ezagutuz joan ziren. Bizipen eder eta ugari pasatu zituzten elkarren alboan: ikaskideekin; eskolarekin egindako bidaietan: Oriora, Barriara, Hondarribira… guztiek bakoitzaren kantak eta dantzak prestatzen zituzten. Edota alaibatzako arratsalde horietan, Ads ematen pasatzen zituzten ordu horietan, guztiak batera. Auskalo zenbat anekdota egongo ote diren garai haietaz. Baina, gauza guztietan bezala, beraien poztasunak jaitsiera garrantzitsu bat izan zuen. Beraien bizitzaren puzzlea osatuz zihoazen, pieza bat galdu zuten arte. Ez zen pieza sinple bat. Pieza hark,

oso pieza garrantzitsua izateaz gain, asko eman zien. Maitasuna eta besteenganako errespetua, horietako bi. Pieza horren galerak hausnarketa handi bat suposatu zuen kurtso hartan; batez ere, bera maite zutenen artean. Galera hark, ordea, bizitzan horrelako gauzak gertatzen zirela erakutsi zien; eta, nahiz eta, beraien alboan ez egon, beti egongo zela beraien bihotzean. Gauza batzuk inoiz ez direlako ahazten. Pieza hau, etapa honetako garrantzitsuenetako bat izan zen. Beti gure bihotzean. Ume hark, iada ez zela hain umea, bigarren etapa bukatzeko momentua heldu zela ikusi zuen. Guztia desberdina izango zela baina halere beti, maite zituenen alboan. Pertsona berdinen alboan.

Hirugarren eta azken etapa, dena askoz zailagoa. Dena dela, guztiari aurre egitea tokatzen zitzaion. Lau urte, beste guztiak baino intentsoagoak, baina aldi berean aberasgarriagoak. Bertan bere adimena martxan jarri zuen, inoiz baino gehiago. lagunengandik gertuago sentitzen zen. Pertsona bezala hazi zen eta bere beldurrak eta kezkak onartuz joan zen. Zenbat momentu eta barre guztien barnean. Momentu guztiek ez zuten poza irradiatzen. Haietako batzuk zailak ere izan ziren.

Lau urte. Erraz esaten dira lau urte. Lau urte horiek ziren gehien ukitu zizkionak. Baina lehen esan dudan moduan, etapa guztiek dute beren amaiera eta umeari, dagoeneko hain umea ez dela, bere ametsak egi bihurtzeko pausu gutxi falta zitzaizkion. Beste bide bat hartu eta bere etorkizuna definituko zuena. Baina batak ez du bestea kentzen. Pauso gutxi falta ziren 16 urte horietan osatu zuten familia hartaz aldentzeko. Batzuk elkarrekin jarraitu behar baldin bazuten ere, ez zelako berdina izango. Ume hark egin duen bidea geurea da. Gutako bakoitzarena. Gaur, 2019ko Ekainaren 18a, DBH4-ra heldu garen ume txikiok etapa bat bukatu dugu eta zuei, irakasleei, bai HH-koei, LH-koei eta, azkenik, DBH-koei eskerrak ematea bakarrik gelditzen zaigu. Zenbat anekdota dauden… eta zer denbora gutxi dugun agurtzeko. Ez gara hemendik oso urrutira joango. Dena dela, etapa hau ongi bukatzea nahiko genuke eta sentsazio polit batekin. Horregatik, eskerrik asko eta laster arte.

- 57 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

DBH4 ARANTZAZUN Ekainaren 22an Floreagatik Arantzazura oinez joan ginen DBH 4ko ikaslez, irakaslez eta gurasoz osaturiko talde bat, 30 lagun guztira. Goizeko 6:00etan abiatu ginen eta 15:30 aldera iritsi Arantzazura. Aurten ere jarraipena eman diogu 2013an hasi zen ibilaldi honi. Eguraldi egokia izan genuen, eguzkitsu eta ez beroegia. Honako ibilbidea egin genuen: Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, Jarindoko iturria, Kataberako minetako bidea, Biozkor-

niako leporaino. Tartean behin geldiuneak egiten genituen, denak bildu eta pixka bat jan edo edateko. Biozkorniara iristean, talde handi bat Harriurdin tontorrera joan zen. Ama Birjinaren aulkia deitzen den harri berezia ikusi genuen. Gero denok batera jaitsi ginen Arantzazura, Durutik‌

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Anjeli esker. Ondoren tabernan trago batzuk hartu eta handik etxera autobusean, egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!

Pol. Ugarte - Pab. 95 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 58 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

JAIKI Hiruhileko hau sukaldean murgilduta pasa dugu. Gozotik eta gazitik izan dugu, alde batetik hainbat postre egiten ikasi dugu eta bestalde pintxoen munduan ere jorratu dugu.

Ikasturtea amaitzeko bestelako ikututxo bat eman nahi izan diogu, hori dela eta oporrak hartu bezain pronto festa eder bat egin dugu,eskulanez, jolasez eta merienda goxoz osatutakoa. Datorren ikasturtean ere hainbat ekintzekin itzuliko gara.

Mila esker pasa dugun ikasturtearengatik. ONDO PASA OPORRAK!!

- 59 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

ELKARREKIN ERAIKITZEN Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskainiz. Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea izan da, aipatu modura, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.

Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Ikasleek landutako prozesuan zehar izandako esperientzia eta bizipenak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak azalerazi dituzte. Bigarren zatian, ikastetxe ezberdinetako ikasleek mahainguruan hainbat ondorio plazaratu dituzte:

Elkarrekin Eraikitzen 2018-19 proiektuaren amaierako ekitaldia izan zen ekainaren 19an, asteazkenean, Azpeitiko Basazabal Jauregian. Ekitaldian eskualdeko ikastetxeetako, Udaletako eta hainbat eragiletako ordezkariak izan ziren.

Aurtengo ekitaldian, beste behin, eskualdeko 5 ikastetxek (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen —Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia— aritu delarik, ohiko moduan. Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana, komunikazio gaitasuna, eta abar… bezalako gaitasunak sustatu nahian.

- 60 -

• Proiektuak, eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinen egunerokotasuna ezagutzen lagundu du. Inguruan dugun errealitatearekin harremana izatea posibilitatu du proiektuak.

• Eragileekin harremanak egitea oso positiboa izan da. Egin ditugun bisitetan, asko ikasteaz gain, eragileek esku zabalik hartu gintuzten. • Lan egiteko modua berritzailea izan da guretzat, autonomia handia izan dugu eta hasieran proiektuan martxa hartzea pixkat kostatu zitzaigun.

• Proiektuan zehar autonomia handia izan dugu eta lan taldeetan lan egiteko aukera eskaini digu.

• Landu ditugun erronkez haratago, komunikazio gaitasunak asko landu ditugu. Telefonoz deitu, elkarrizketak prestatu eta hitzorduak ixtea esperientzia polita izan da.


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

MOTZEAN

HHtik LHra Handitzen handitzen, hasi gara handitzen, txikiak izanik, HH5eko lagun taldea. Ez adiorik HHn orain arte gure familia izan direnei, gero arte: datorren ikasturtean joango gara zuei bisitak egitera. Baina orain gure bidea jarraitu, aurrera begiratu eta gure bizitza eraikitzen jarraitu behar dugu. LHko bidea hasi dugu jada, ezagutu ditugu datorren ikasturteko irakasleak, ondorengo pausuak ematen bidelagun izango ditugunak eta pozez ezagutu ditugu, eraikin haundiko txoko eta gelak. Haundia, denak dirudi handia eta

liluraz ikertu ditugu bazter eta zirrikitu guztiak.Noski, gu ere handitzen goaz eta! Bihotz- balore eta nortasun sendoetan hezten, gutako bakoitzaren bizi sentzua bilatzen eta zabaltasunean oinarritutako ikuspegia lantzen, gurekin zaudeten guraso eta irakasleei esker eta denok batera egingo ditugu, datozkigun pausutxoak arinago. Denok batera, banaka eta elkarrekin, poliki baina pauso sendoz eraikiko dugu etorkizunerako ibilibidea.

Adingabeak eta heldu zaurgarriak babesteko Ereduzko Kodea “Santiago el Mayor� Salestar Inspektoriak, Adingabekoak eta heldu zaurgarriak babesteko EREDUZKO KODEA proposatu digu. Floreaga ikastetxeko lankide guztiok aztertu eta sinatu dugu kodea. Kode honeK adin txikikoen eta arriskuan egon daitezkeen helduen babesa bermatu nahi du, inolako biolentzia edo abusurik jasan ez dezaten. Salestar heziketa sisteman oinarriturik (Sistema Prebentiboa), hartu behar diren neurriak oso zehazki aipatzen dira. Floreagako web orrian aurki eskura izango dira kodearen gaztelaniazko eta euskarazko testuak.

688 850 174

- 61 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Dantzari txiki Eguraldi bikainarekin, Azkoitiko XLV. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute maiatzaren 5ean, igandean, 200 bat lagunek. Kandiola, Bizkargi eta Txalkor taldeak atera dira herriko kaleetara euskal dantza eta musika doinuak eskaintzera.

Julio Urkixo Etorbidean egin dute bilkura, eta handik hasita euskal dantzak, trikitixa eta txistu doinuak ikusi eta entzuteko aukera izan da kalean eguerdira bitartean.

Amets Karrera Alberdi Salestarren CCS Editorialak marrazki lehiaketa bat antolatu zuen 2019aren hasieran, CCSren 75. urtemuga dela eta. On Boscori buruzko marrazkiak aurkeztu behar ziren, On Bosco gaur egun imajinatuz. Otsailaren 15ean amaitu zen lanak bidaltzeko epea.

Espainia osoan 4000 marrazki baino gehiago aurkeztu dira, bi mailatan: LH3-4 eta LH5-6.

Floreagan 30 marrazki inguru egin eta bidali ziren, Laura Murillo irakasleak animaturik.

Amets Karrera Alberdik LH 3-4 mailan hirugarren saria jaso du. Partaide guztientzat motxila txiki eta liburuak izan dira opari eta Ametsek, bere irudiaren koadro bat jaso du, eta 100 euroko txekea liburu dendan gastatzeko. Apirilaren 30an egin da Azkoitiko sari banaketa. Zororionak, Amets eta partaide guztiei!!!!

- 62 -


GURE ARTEAN 76. 2019ko ekaina

Antzerkia ingelesez On May the 28th, we went to Baztartxo to watch a theatre play in English about BREXIT. There was a woman who was born in Spain but lived in Britain, and a man who was born in Britain and wanted BREXIT to happen. They were working, but Harry, the man, treated Bob, the woman, like she was less because she wasn´t fully british. It was funny, and at the same time it sent a very inportant message, and

at the end Harry asked for forgiveness to Bob. Personally, I had a really good time because I was chosen to go to the stage with them and do different things with them. I think all of us had fun and understood better the BREXIT. Hitzak: Irene Mateos Argazkiak: Igor Ignacio

Naizena naizela maitatua Maiatzaren 17an euriak izan du ostarte gure Floreagan. Koloretako ostadar ederra atera zaigu, maitasunaren ostadarra: maitasunak ez du generorik bereizten, ezta arrazarik ere, gaitasun guztiak baimentzen ditu, adin guztiak bildu eta erlijio bereizketak aldendu. Ospa dezagun errespetuzko maitasun askearen eguna. Floreagan, etxeko goxotasunean, maitatzeko eskubidearekin bat egin dugu egun honetan. Maitasuna baitugu bide, ogibide eta egun ilunen ostarteetako argi.

- 63 -


Profile for Floreaga Zezilio

Gure Artean 76  

Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko aldizkaria

Gure Artean 76  

Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko aldizkaria

Profile for zezilio
Advertisement