Page 1

2018ko abendua Nº

74

Zkia.

• Haur Eskola: Konfiantzaren Pedagogia • San Andresak • Euskaraldia • IGE: Floreagako gurasoak


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK Juan Inazio Sudupe David Villahoz Zezilio Salasa Koldo Gurrutxaga Koldo Calvo Gorka Aldalur Judith Murillo Daniel Varela Paula Díaz Cristina Garate Maria Arenas Lora Arenas Ana Ruiz de Azua Josu Irizar Jexux Larrañaga Mailu Irizar Amaia Alberdi Herrikoloreak Eguzkilore Solidaritate Taldea Laia Gonzalez Alazne Sudupe Irati Lizarralde Julen Goenaga Roxali Sarasua June Larrañaga June Sanjuan Elena Nogales Laura Larrañaga Jakes Gogortza Julen Gogorza “Galdezka” ataleko iritzi emaileak Christmas eta bertso lehiaketako partaideak Joakin Sudupe Julian Galarza Alai Batzako monitoreak Maxixatzen Azkoitiko udala: komunikazio arloa Argazkien emaileak Floreagako lankide, guraso eta ikasleak

ZORIONAK

Ana Ruiz de Azua Sudupe Iosu Arozena Lukinekin ezkondu zen uztailaren 14an, Floreagako kaperan.

-2-

ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra............................................................................................................. 3 Udako kronika................................................................................................ 4 Ikasturte amaiera....................................................................................... 4 Zuzendari aldaketa.................................................................................... 4 Udako obrak............................................................................................... 5 Somalo....................................................................................................... 5 Uztaila Jolasean......................................................................................... 6 Mailu eta Ixabel. Zorionak!!........................................................................ 6 90 urtekoei omenaldia................................................................................ 7 Campobosco Nacional............................................................................... 7 Familiak Somalon...................................................................................... 8 Herrikoloreak.................................................................................................. 9 Gorka Aldalur................................................................................................ 10 Judith Murillo................................................................................................ 12 Daniel Varela (IGE)....................................................................................... 14 Paula Díaz.................................................................................................... 16 Haur Eskola.................................................................................................. 18 Eskola Agenda 21........................................................................................ 20 Sentsibilizazioa........................................................................................ 22 Ureztatzen................................................................................................ 22 Konfiantzaren Pedagogia............................................................................. 23 Alai Batza..................................................................................................... 24 Pastorala...................................................................................................... 26 “Iremos a medias”.................................................................................... 26 Capítulo Inspectorial CI19........................................................................ 26 Talde argazkiak............................................................................................ 27 Pastoral Kanpaina........................................................................................ 31 Euskaraldia................................................................................................... 32 Euskaraldia eta Euskararen eguna.......................................................... 32 Eguzkilore................................................................................................ 35 DBH4koak Gernika eta Durangon........................................................... 35 Kirolak.......................................................................................................... 36 San Andresak............................................................................................... 38 Danborrada.............................................................................................. 38 San Andres eguna................................................................................... 38 IGE: Batzar Orokorra.................................................................................... 40 JyD. Gazteak eta Garapena......................................................................... 42 Zozketa.................................................................................................... 42 Beasain: Boluntarioaren eguna................................................................ 42 Encuentro de Logroño............................................................................. 43 Euskadiko GGKEen 30. urtemuga 43...................................................... 43 Garapenean Bidelagun............................................................................ 44 Solidaritate Pintxoa.................................................................................. 45 Solidaritate taldea.................................................................................... 46 Galdezka...................................................................................................... 47 Christmas Lehiaketa..................................................................................... 48 Bertso irabazleak..................................................................................... 50 Motzean........................................................................................................ 51 San Jose egoitzan................................................................................... 51 Arriskuak internet..................................................................................... 51 Azaroaren 25a......................................................................................... 51 DBH3 Bilbon............................................................................................ 52 Joseba Beristain...................................................................................... 52 Santiago Larrañaga................................................................................. 52 Sudaderak................................................................................................ 53 Bidaia tertuliak......................................................................................... 53 Bertso eskolara gonbitea......................................................................... 54 Denok zu.................................................................................................. 54 Zu zara Eguberria......................................................................................... 55


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

AGURRA Agur t’erdi!! Berriro “agur” hau idazten ari natzaizue. Badira 12 urte orri honetan agurra azken aldiz idatzi nuenetik. Aurtengo udan eginkizun aldaketa izan dugu. David Villahozek ikastetxeko Zuzendari Titularra izaten jarraituko du, Koldo Gurrutxagak Pedagogi Zuzendaria eta niri eskatu didate Floreagako Komunitateko eta Salestar etxe edo presentziako zuzendaria izatea. Ahaleginduko naiz (gara) gure eginkizunak ondo betetzen Floreagako ikasle, guraso eta lankideen zerbitzura. Zuen babesa eta iradokizunak ere espero ditugu!!

Agur t’erdi!! De nuevo os escribo el saludo de Gure Artean. Son ya 12 años desde mi último “agurra”. Hemos tenido cambio de cargos o responsabilidades este verano. David Villahoz continúa siendo el Director Titular o General del colegio y Koldo Gurrutxaga Director Pedagogico. A mí me toca asumir la dirección de la comunidad y la obra salesiana de Azkoitia en general. Nos esforzaremos en ofrecer nuestro mejor servicio a todos los alumnos, personal y familias de Floreaga. Contamos con vuestro apoyo y con vuestras sugerencias para mejorar!!

Aldaketa nabarmena ikusi dugu gure Haur Eskolan joan den ikasturtearen amaieratik hona. Udaberrian erabaki eta programatukoa orain gure begien bistan dugu. Haur Eskolako gelen eta ekipamenduen egitura guztiz aldatu da: gela bakarra bihuru dira lehengo HHko gelak, jolas eta ekipamendu zoragarriak… Hala ere aldaketa garrantzitsuena gure filosofian dator eta etorriko da. Apustu garbia egin dugu Konfiantzaren Pedagogiaren alde, Rafael eta Jurgi Cristobalen eskutik. Umea gure eskolako jardunaren erdi erdia izatea nahi dugu, berez bereak dituen ahalmenak gara ditzan gure laguntzaz. Prestakuntza alorrean ere ahalegin berezia egiten ari gara, bai lankideak eta bai gurasoak, Guraso Eskolaren bitartez. Pedagogia hau oso ondo dator bat Salestarrok betitik landu izan dugun Prebentzio sistemarekin.

Es evidente el cambio que ha experimentado nuestra Haur Eskola desde finales del curso pasado hasta ahora. Lo que se programó en primavera, ahora va adelante. La estructura del espacio y el equipamiento del aula está totalmente renovada: una aula sin barreras ni espacios estancos, juegos maravillosos… El cambio más importante, sin embargo, viene en nuestra filosofia. Hemos apostado por la Pedagogía de la Confianza, de la mano de Rafael y Jurgi Cristóbal. Queremos que el niño y la niña sean el centro de nuestra labor docente, para ayudarle a desarrollar sus potencialidades innatas. Estamos desarrollando un gran esfuerzo en formación, tanto educadores como familias, a través de la Guraso Eskola. Esta pedagogía se alinea bien con el tradicional Sistema Preventivo Salesiano.

Azkoitiko Udala eta Elizbarrutiaren hitzarmena berretzi zen udalaren osoko bilkuran azaroaren 28an. 1983tik hona indarrean egon den hitzarmena urrian iraungi zen. orain 20 urterako hitzarmena onartu da. Floreagako lurra, frontoia eta ikastetxeko bi eraikinaen “uztea” egiten dio Udalak Gotzaindegiari, 20 urterako. Udalak eraikin zaharraren mantenuan laguntasuna emango du. Baiezko botoak eman zituzten EAJ, Bildu eta PSOEk. Azkoitia Bai abstenitu egin zen. Beste akordio bat izenpetuko da Gotzaindegiaren eta Salestarren artean.

El pleno del Ayuntamiento aprobó 2l 28 de Noviembre el acuerdo entre este municipio y el Obispado de San Sebastián por el que cede el solar y edificaciones de San José de Floreaga al Obispado, para el desarrollo de la función educativa, para veinte años. El acuerdo incluye una colaboración municipal en el mantenimiento del edificio antiguo de Floreaga. EAJ, Bildu y PSOE votaron a favor y Azkoitia Bai se abstuvo. Más adelante se firmará un acuerdo semejante entre el Obispado y los Salesianos.

Irailean festa eta kultura ekintza zoragarria egin zen Azkoitian: Herrikoloreak. Egitarau oso betea eta giro itzela kaleetan. Alai Batzak laguntza handia eskaini zuen, bereziki haur eta umeen sormena lantzen. Floreaga Ikastetxeak ekimen hau ekonomikoki babestu du, beste erakunde batzuekin batera.

Euskaraldiarekin bat egin dugu Floreagan. Ikastetxeko talde guztiak inplikatu dira buru-belarri euskara sustatzeko antolatu den ekimen handi honetan. Hasieratik bertatik, partaidetzarako izenak hartzen aritu gara. Ekimenak iraun duen artean, musika eta dantza izan ditugu eskolako ordutegiaren hasiera eta amaieran. Ahobizi eta Belarriprest gure artean izan ditugu. Eguzkilore taldeak lan bikaina bideratu du. Zorionak!!!

Salestarrak Kapitulu Orokorra prestatzen ari gara. Horren aurretik Inspektoriako Kapitulua CI19 egingo da. Gaurko eta biharko gazteek nolako salestarrak behar dituzten aztertuko da. Floreagako lankide eta Alai Batzako monitore batzuek euren iritizia bidali dute, nola hobetu eta gaurkotu… Mila esker. Laster ospatuko dugu Eguberria, ondo merezitako oporren erdian. Arrisku handia dugu Eguberria asko jan eta edatearekin, opari garestiekin eta luxuarekin lotzeko. Gogora dezagun Jesusen jaiotza ospatzen dugula, Jaungoikoaren errukia eta maitasuna. Honek poz handia sortzen du guregan, eta baita bizitza estilo solidarioa ere. Frantzisko Aita Santuak dioen bezala, “Zu Eguberri zara, gizaki bakoitzaren anaiaarreba eta adiskidea zarenean… zure bizitzaz besteen bidea argitzen duzunean, ontasun, pazientzia, alaitasun eta eskuzabaltasunez.” Izan gaitezen Eguberri!!!

El día 15 de Septiembre, Azkoitia vivió una singular y multitudinaria fiesta de la cultura: Herrikoloreak. Un programa completo y un ambiente extraordinario en las calles. Alai Batza ofreció una aportación maravillosa, animado a niños y jóvenes. El Colegio Floreaga ha apoyado económicamente este programa, junto con otras entidades.

Floreaga ha participado en la Euskaraldia de modo muy activo. Los diversos grupos del colegio y Alai Batza se han implicado en esta iniciativa a favor del euskara. Hemos favorecido la inscripción desdel el principio; la música propia del evento ha animado las entradas y salidas de la escuela; hemos tenido a Ahobizi y Belarriprest entre nosotros. El grupo Eguzkilore ha coordinado estupendamente la actividad. Felicidades!!! Los Salesianos estamos preparando el Capítulo General, precedido del Capítulo Inspectorial CI19. Deseamos reflexionar sobre qué perfil de Salesiano necesitan los jóvenes de hoy y del mañana. Varios educadores de Floreaga y monitores de Alai Batza han aportado sus opiniones. En la búsqueda de la actualización y mejora de nuestro servicio evangelizador y educativo. Muchas gracias!! Ya está llamando a nuestras puertas la Navidad, en unas bien merecidas vacaciones. Tenemos un riesgo muy grande de unir Navidad con comilonas y bebidas, regalos costosos y lujo. Recordemos que vamos a celebrar el nacimiento de Jesús, el Amor y la Misericordia de Dios. Esto nos llena de alegría, pero nos pide un estilo de vida solidario también. El Papa Francisco dice que “Tú eres Navidad, cuando ere hemano/a y amigo/a de todos… cuando iluminas la vida de los demás con tu bondad, paciencia, alegría y generosidad…!” ¡Seamos Navidad!!!

Juan Inazio Sudupe. Komunitate Zuzendaria. -3-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

UDAKO KRONIKA

Ikasturte amaiera Ekainaren 29an eman genion amaiera joan den ikasturteari. Bazkari bikaina egin genuen Joseba Jatetxean.

Zuzendari aldaketa Uztailaren 27an, zuzendari aldaketa egin zen Floreagan. Davidek komunitateko zuzendaria izateari utzi zion eta eskolako zuzendari titular gisa jarraituko du Floreagan. Juan Inazio izendatu du Probinzialak Azkoitiko salestar komunitateko eta obrako zuzendari orokor gisa. Gure artean izan ziren Probintziala, Juan Carlos PÊrez, eta inspek­ toriako idazkaria, Jose Maria Garcia. Guraso Elkarteko lehendakari edo buru izango den Daniel Varela ere etorri zen ospakizunera. Izki Iturri elkartean Juan Luis Uriak afari zoragarria eman zigun!!

-4-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Udako obrak Udan zehar etengabe aritu dira TECLA izenez eagutzen den orubean lanak, etxebizitzak eraikitzeko. Lurra atera­ tzen sakontzearekin batera, beharrezkoa izan da orubearen ertzetan zutabe indartsuak jartzea, lurra edo mendia gainera etor ez dadin. Haur Eskolan lan handiak egin dira. Haur Hezkuntzako geletako hormak kendu dira. Gela bakarra sortzeko, aurrez

eskonbro kentze handia egin da. Gremioak ondo koordinatuta aritu dira lanean, Maialen Irastorza gidari. Ikasturtearen hasieran dena ia prest zegoen!!! Ekipamendu berriak ere azkar kokatu dira, oraindik osatzen ari bagara ere. Haur Eskolako gela handia benetan zoragarria gelditu da!! Zorionak!!

Somalo Azkoitiko neska eta mutil ugari Somalo eta LogroĂąoko kanpaldietan izan dira aurten ere, hainbat txandatan, ekaina eta uztailean zehar, ADS taldeen urteko jardunaren emaitza jasoz. Han beste toki askotako lagunekin elkartu eta esperientzia ederrak bizi izan dituzte.

-5-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Uztaila Jolasean Aurten ere Uztaila Jolasean kanpaldi irekiak antolatu ditugu Alai Batzako begiraleok, Azkoitiko udalaren laguntzaz. Ilusio eta gogo handiaz prestatu ditugu hilabete osoko ekintzak. Aurtengoan, iazkoan baino haur gehiagok hartu dute parte: lehenengo txandan 300 ume inguru eta bigarrengo txandan 100 ume inguru. Aurten ere ekintza berri pila egin ditugu: San Ferminak, jolasak, tailerrak, irteerak, igerilekura bisita, altxorraren bila, irteerak Landara eta Hondarribira…

Gure helburua hainbat balore transmititzea da eta balore horiek kontuan izaten dira ekintzak prestatzerako orduan. Horien artean ditugu: errespetua, talde lana, solidaritatea, alaitasuna… Oso ondo pasatu dugu.

Mailu eta Ixabel: Zorionak!! Ixabel Jauregi Alberdik (Azkoitia, 1956) eta Mailu Irizar Segurolak (Azkoitia, 1965) izan dira abuztuaren 14an aurtengo Andramaixei hasiera emateko txupinazoa bota dutenak. Euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik omenduko ditu Udalak bi emakumeak. «Harriduraz» hartu dute aurtengo herri jaiei hasiera emateko ardura. «Zerbait transmititu behar badugu, gozamenetik izan beharko du». Zorionak bioi!!!

-6-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

90 urtekoei omenaldia Azkoitiko Udalak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak 90 urteko 33 azkoitiar omendu zituzten abuztuaren 17. Horien artean Joxe Gainzarain Etxaniz salestarra. Hildako erretiratuen aldeko meza egingo zuten lehenik, parrokian. On Felix izan zen meza emaile, Joxe Gainzarain eta Es-

teban Arrieta salestarrak bere ondoan. Jarraian, bazkaria izan zuten, Kiruri jatetxean. Bazkalostean, omenduek oroigarriak eta opariak jaso zituzten Plaza Ondo elkarteko eta Udaleko ordezkarien eskutik.

Campobosco Nacional

Campobosco 2018: Una peregrinación juvenil a los lugares salesianos • Alrededor de 650 jóvenes participaron este año en el Campobosco 2018, que se celebró del 29 de julio al 7 de agosto.

• El encuentro, organizado por el Movimiento Juvenil Salesiano de España y Portugal, tiene el objetivo de dar a conocer los lugares en los que surgió el carisma salesiano de San Juan Bosco y Santa María D. Mazzarello. El lema escogido para este año es ‘Iremos a medias’, la promesa que le hizo Don Bosco a su sucesor al frente de la Congregación, Miguel Rua.

Consultoría informática Open source - Software libre Informatika aholkularitza Tel. +34 677 93 42 59 - +34 943 02 69 02 anajuaristi@avanzosc.es - www.avanzosc.es Julio Urkijo 34 - Azkoitia

-7-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Familiak Somalon Familia bat garelako, elkarrekin biziz, elkarrekin jolas eginez eta elkar zainduz pasa genuen asteburu zoragarria, irailaren 22 eta 23a. Somalok elkartu gintuen Floreagako indio eta bakeroak. Besteekin esperientzia hau bizitzeko ilusioak bildu gintuen eta bikain atera zen. Mila esker hau guztia prestatzen maitasun osoz aritu zineten guztioi, bertan egondako guztioi eta familia zoragarria osatzen dugula pozarren ahobetez ohiu egiten dugunoi. “Eternamente� Somalo eta gu, Floreagako familiak.

Etxeko sukaldaritza

-8-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

HERRIKOLOREAK Irailaren 15ean HERRIKOLOREAK kultur ekimenak Azkoitiko herri osoa pozez bete eta indartu zuen. Floreaga Ikastetxea ekimen honen ekonomi babesleetako bat izan da. Alai Batzak erakarpen zoragarri egin zuen umeen animazioan. Hona hemen HERRIKOLOREAK taldeak zabaldu zuen eskerronezko mezua: Bederatzi hilabetez lanean eta giroa berotzen aritu ondoren, irailak 15, ospatu genuen azkenean Herrikoloreak eguna herrian. Egun berezia izan zen, benetan, eta berezia izan zen herritar guzti-guztiok hala izatea ahalbidetu zenutelako. Eskerrik asko denoi, bihotzbihotzez, herriko loreen jaia hain koloretsua bihurtzeagatik.

Eskerrik asko, batetik, herriko kultur lorategia osa­ tzen duzuen talde eta banako denoi, zuek eman zeniotelako kolore berezia herriari, hain ondo antolatu zenituzten ekintzekin, hain ondo azaldu zenituzten pasio eta zaletasunekin eta hasiera-hasieratik jarri zenuten jarrera baikorrarekin. Eskerrik asko, bestetik, lorezainei, eguna aurrera atera ahal izateko, modu batera edo bestera, babesa eman zenigutenoi (kamisetak erosi zenituztenoi, enpresarioi, dendari txikioi, tabernarioi, Udalari…). Eta, eskerrik asko, azkenik, egunean bertan kalera atera zineten herritar guzti-guztioi, balkoitik begira geratu beharrean, lorategiaren zati bihurtu zinetelako, zuen parte-hartzea aktiboa izan zelako egun guztian zehar, eta horrek kolore bizia erantsi zielako egin ziren ekintza guztiei. Herrikoloreak osatzen dugunok argi dugu kultura herritik, behetik, eraikitzen dela. Larunbatean erakutsi genuen herritarron ekimenez gauza handiak antolatzeko gai garela. Horregatik, hemendik aurrera, herritar, talde, banako, eragile… guzti-guztiok gonbidatu nahi zaituztegu lehengoan piztu ziren kolore bizi horiek, egun batean izan beharrean, urte guztian bizi-bizirik eta jendearentzat ikusgarri mantentzera. Herrikoloreak elkarteak ateak zabalik izango ditu horretan eragin nahi duzuen guztiontzat, era guztietako ideia eta ekarpenak jasotzeko prest gaude. Gure herriko kulturari bultzada eman nahi dion edonoren bidelagun bilakatu nahi dugu, bidelagunen elkarrizketa eta elkartruke aberatsetik baino ezingo baita atera kulturak piztuta mantentzeko beharrezkoa duen indar soziala. ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK, AZKOITTI!”

-9-


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

GORKA ALDALUR Gorka Aldalur Mujika Floreagako ikasle ohia da. Medikuntza arloko ikasketak egin ondoren, alor horretan ari da lanean Gasteizen, anestesia alorrean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean� aldizkarirako.

Zein dira zure txikitako oroitzapenak, familia, lagunak‌?

Nire haurtzaroa oso zoriontsua izan da. Garai haietako ardura bakarra lagunekin jolastea zen, bizikletan gora ta behera, eskupilotan edo errekan arrantzan ibiliz orduak konturatu gabe pasatzen zitzaizkidan. Familiariarekin ere oroitzapen ezinhobeak ditut, primeran pasatzen nuen garai haietan. Zein da zure eskolako oroitzapenak?

Oroitzapen asko dira eskolarekin lotuta ditudanak. Ordu asko pasatzen genituen bertan, eta umore onez joaten ginen. Ez zaizkit ahaztuko irakasleekin klaseetan izandako anekdota ugari, baina bereziki gogoan ditut alai batzan lagunekin jolasean pasatako ordu bikainak, futbolinean, ping-pong, gymkanak eta abar. Azken finean, eskolak eremu akademikotik kanpora ere, irakaskuntza eta momentu on asko eskaini dizkigula esango nuke. Floreagan ikasketak bukatu ondoren, zein ibilbide egin duzu (ikasketak eta lana)? Batxilergo ikasketak Azkoitian egin ondoren, medikuntza ikastera Bilbora joan nitzen. Lehenengo hiru urteak Leioan egin nituen eta ondorengo hiru urteak Basurtu ospitaleko fakultatean. Gero, espezialiatea egitea tokatzen zitzaidan, hiriz aldatzea erabaki nuen eta Gasteizera etorri nitzen anestesiologiako espezialitatea egitera, lau urte guztira. Bertan oso gustura egon naiz lau urte horietan, eta orain bertan ari naiz lanean anestesiologo gisa. Ekuadorrera joan zinen ikasketak garrantzi izan zuen garai horrek?

osatzera.

Zer

Bizitzeko aukera izan dudan esperientzia aberas­ garrienetariko bat izan dela esango nuke. Nire iritziz, beste kultura bat ezagutzeak beti dakar ikaskuntza bat, eta beste kontinente bateko ospitale batean lan egiteak, hain herrialde desberdin batean eta hemen ditugun baliabide

- 10 -

ta aurrerakuntza guztiak eskura ez izateak, hemengo erosotasunetik irten eta erronka berriei aurre egitera bultzatu ninduten. Oso esperientzia garrantzitsua izan da niretzat, zeinak nire bizitza profesionala zein pertsonala markatu duen. Nolakoa da zure oraingo medikuntza lana?

Medikua izatea errespontsabilitate handiko lanbidea da, zeinak etengabeko dedikazioa eta ikaskuntza eskatzen duen. Ni anestesiologoa naiz, eta nire eguneroko lana kirofanoan izan ohi da batez ere. Bertan, askotan egoera larriak bizi izaten ditugu, eta erabaki azkarrak eta zuzenak hartzea exijitzen du. Egia esan, zorte handia dudala esango nuke, gustukoa dudan lana egiten baitut, eta gainera pertsonei laguntzea helburu duena. Nola baloratzen dituzu gaixoen diagnostiko tratamendurako eginiko aurrerapenak?

eta

Mediku hobeak izatea laguntzen digute gaur egungo aurrerapenek, gaixoen zainketen kalitatea hobetuz, diagnostiko azkarragoak eta zehatzagoak eskeiniz, baita tratamentuak ere. Honek guztiak, gaixoen bizi kalitatea hobetzea ahalbidetzen digu, eta hori da azken finean gure lanbidearen helburuetako bat. Zein izaten dira zure lanarekin lotutako pozak eta tristezia aldiak? Bueno, nahiago nuke momentu alaiei buruz hitz egitea. Ezingo nuke azaldu gauzak ondo egin eta norbaiti lagundu izanak eragiten duen poztasuna. Esaterako, gaixoren baten aurpegian minak eragiten duen estutasuna ikusi ondoren, teknikaren bat egin eta mina desagertaraztea lortzen dugunean, oso momentu politak bizi izaten ditugu.

Nola ikusten da Azkoitia urrutitik? Zein dira bere gauza onak eta ez hain onak? Azkoitia beti izango da hazten ikusi nauen tokia, etxean zaudela sentiarazten zaituen tokia eta beti beso zabalik hartzen nauena. Horrelaxe ikusten dut Azkoitia nik.


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Guraso eta ikasle askok irakurriko zure hitzak: zer aholkatuko zenieke, bai ikasleei, bai gurasoei? Ez dut uste ni aholkuak emateko inor naizenik, baina egin nezakeena nire esperientzia kontatzea da. Garrantzitsuena benetan motibatzen zaituena aurkitzea dela esango nuke, izan ere, behin hori jakinez gero, ez du axola zenbat ahalegin dakartzan berarekin, beti egingo baituzu gogo handiz, eta horrek, zoriontasunera eramango zaitu seguruenik. Prozesu honetan, gurasoen parte hartzea ezinbestekoa da, gustukoa dugun bidea aurkitzen lagunduz eta baita

helburuak lortu arte heuren babesa eskeiniz. Guztiok ditugu helburu desberdinak, eta horretarako bakoitzak bere bidea jarraitu behar du. Erregeak eta Olentzero laster etorriko dira. Zer eskatuko diezu? Oso ohikoa dirudien arren, familiarentzat eta lagunentzat osasuna eskatuko diet, hori izanez gero, beste guztia lortzea gure esku baitago. Eguberri on guztioi! Mila esker

TESTA Edaria: Gargardoa Janaria: Txuleta

Liburu bat: Los viajes de Jupiter Kirola: Korrika

Pelikula: Memento

Aktore bat: Denzel Washington Aktoresa bat: Natalie Portman Bidaia bat: Japon

Mendi bat: Cotopaxi

Hondartza bat: Tortuga Bay, Galapagos Musikari bat: B.B. King

Museo bat: British Museum Kolore bat: Berdea

Urtaro bat: Udazkena

Zaletasunak: Bidaiatzea

Pertsonaia historiko bat: Nelson Mandela

- 11 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

JUDITH MURILLO Judith Murillo Floreagako ikasle ohia da. Fisioterapeuta da. Galdera ba­ tzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako.

Nolakoa da zure oraingo fisioterapeuta lana?

Zein dira zure lagunak…?

txikitako

oroitzapenak,

familia,

Bobath terapeuta naiz. Bobath Kontzeptua nervio-sistema zentralean (garuna eta bizkarhezur-muina) eta nerbio periferikoetan eragina izan ditzaketen lesio edo gaitzak dituzten pertsonak tratateko eratako bat da.

Oroitzapen oso onak ditut. Alai-Batzan larunbatero lagunekin, eskolako irteerak, udalekuak Logroño eta Somalon; Kiroldegian entrenatzen pasatako ordu pila, gero txapelketetan egindako lanaz gozatzeko; Familiarekin eguneroko bizitza, anaia eta ahizparekin jolasak…

Gaitz Neurologiko desberdinak (Iktusak, Esklerosi anizkoitza, ELA, gaitz neuromuskularrak, bizkarhezurmuineko lesioak, autismoa, garuneko paralisia…) jasatzen dituzten pertsona heldu nahiz umeekin egiten dut lan. Fisioterapiako gelan eta ur epeleko pistinan, “Halliwick, Water Specific Therapy” izeneko hidroterapia erabilita.

Zein dira zure eskolako oroitzapenak?

Ze espero dute zure pazienteek zuregandik?

Goizeroko “Egun On-ak” patio berdean. Gelakideen arteko giro ona. Irakasleekin harremana ere polita izaten zen, klasetan gogor egiten zuten, baño irteera eta ikasbidaietan giro lagunkoia erakusten zuten. Floreagan ikasketak bukatu ondoren, zein ibilbide egin duzu (ikasketak eta lana)? Batxilerra Azkoitian ikasi ondoren, Ponferradara joan nintzen Fisioterapiako Diplomazioa ikastera.

Ikasketak bukatuta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen Gipuzkoako elkarteko (ADEMGI) fisioterapeutetako bat izan nintzen urte betez. Ordutik hona, Fisioterapia Neurologiko arloan formatzen eta lanean jarraitzen dut. 7 urte Gasteizko Fisun Fisioterapia zentroan egin nituen, bertan beste elkarte batzuekin ere egiten genuen lan, Aspace Araba, Autismo Araba, Aemar, Arene eta Adear. Orain urte bete daramat Donostiko Guna Zentruan. Zer da fisioterapia eta zein arlo desberdin jorratzen ditu? Osasun eragile gisa, fisioterapeutok arazo muskuloeskeletikoen eta gorputz-jarrerarekin lotutako arazoak aurreikusten, sendatzen eta arintzen dihardugu, metodo eta teknika desberdinak erabiliz.

Fisioterapia eta Fisioterapeutak masajearekin lotzen da sarri, baina Fisioterapiaren eskaintza terapeutikoa askoz ere zabalagoa da, elektroterapia, terapia manuala, ariketa terapautikoa, osteopatia, osteopatia kraneo-sakroa, luzaketak, propiozepzioa, puntzio lehorra, etab luze bat.

- 12 -

Jasaten duten gaitzak sortutako ezgaitasun fisikoak beren eguneroko bizitzan dituzten ondorioak ulertzea eta hauek arintzen laguntzea (mugitzeko zailatsuna, eguneroko jarduerak egiteko autonomia galtzea…). Gaixotasunak degeneratiboak direnean, denborarekin etorriko diren limitazioak aurreikustea eta beharko dituen laguntzak momentu egokian eskaintzea. Horrek lasaitasun eta konfidantza handia ematen die. Helburu nagusia bakoitzaren autonomia ahalik eta denbora luzeagoz mantentzen saiatzea izaten da. Umeen kasuetan berriz, gurasoek umeak dituen zailtasunak ulertzea eta tratamenduaren pausoak azaltzea eskertzen dute, izan ere, familien papera oso garrantzitsua da, ezin bestean terapian parte hartzen baitute.

Zein izaten dira zure lanarekin lotutako pozak eta tristezia aldiak? Pozak ugariagoak izaten dira dudarik gabe! Pazienteentzat objetibo txikiena ere lortzea aurrerapauso handi bat da, adibidez, edalontzitik erateko gai izatea.

Oso esker onekoak agertzen dira beti, horrek asko errazten du eguneroko lana. Epe luzeko pazientek izaten dira eta sortutako harremana sendoa izatera iristen da. Nola ikusten da Azkoitia urrutitik? Zein dira bere gauza onak eta ez hain onak? Neuk, nire etxea bezala ikusi dut beti, eta kanpoan egon naizenean faltan bota izan dut beti. Neri Axkoittik eguneroko bizitzarako behar ditudan gauzak eskaintzen dizkit, nire


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

familia, lagunak, kirol desberdinak egiteko aukera, dendak, naturaz inguratuta gaude, herri lagunkoia da… ez dut baztertzen egunen batean bertan lan egitea ere. Floreaga ikastetxea: ze balore transmititzen ahalegindu beharko genuke? Oso garrantzitsua iruditzen zait umeak pertsona bezela heztea, ez bakarrik akademikoki baizik eta umeen adimen emozionala ere landuz. Zailtasun fisikoak dituzten pertsonen eguneroko bizitza ezagutzea eta beraien errealitatearen parte izateari ere garrantzia emango nioke. Besteekiko enpatia, laguntasuna eta berdintasuna garatu ahal izateko.

Erregeak eta Olentzero laster etorriko dira. Zer eskatuko diezu?

Ezer gutxi… gauza materialak erraz etorri eta joaten dira… osasun ona izatea eskatuko nuke. Mila esker

TESTA Edaria: Ura

Janaria: amak egindako edozer Idazle bat: Jojo Moyes

Liburu bat: Yo antes de ti (Jojo Moyes) Kirola: Pilatesa aparatuekin

Pelikula: Mozart and the whale (Petter Naess, 2005) Aktore bat: Mario Casas

Aktoresa bat: Blanca Suárez Mendi bat: Izarraitz

Hondartza bat: Malpas Nazio bat: Belgika

Herri edo hiri bat: Axkoitti

Musikari bat: Manolo García Kolore bat: Laranja Urtaro bat: Uda

Zaletasunak: irakurtzea, lagunekin egotea, kirola egitea, serieak ikustea…

- 13 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

DANIEL VARELA (IGE) Dani Varela Guraso Batzordeko lehendakari edo buru berria da, 2018ko urritik aurrera. Galdera batzuk egin dizkiogu.

Nor da Daniel Varela?

Nolatan sartu zinen Guraso Batzordean?

44 urteko Tolosar bat, informatikaria, orain dela 13 urte Azkoitiara etorri zena, eta bertan bere toki egokia aurkitu duena. Errealzale sutsua, musika zalea eta behar den tokian beti laguntzeko prest.

Ba oso goiz, Ane eta Aitor HH2an hasi zirenean. Eskola barrutik ezagutzeko gogoz nengoen, eta modu aproposena hau zen. Orduan 3 urte pasa nituen bertan, gero, beste eginkizun batzuk nituela eta, utzi egin nuen. Eta iaz berriro sartu nintzen, beste denboralditxo bat laguntzeko prest.

Txikitako eta eskolako oroitzapenak

Nolakoa da zure eginkizuna Guraso Batzordean?

Herrian, auzo batean bizi nintzen, mendiz inguratuta, eta oso oroitzapen onak ditut auzokide eta bizilagunekiko erlazioekin. Beti geneukan denbora auzora jaisteko eta bertan futbolean, bizikletan edo beste edozein jolasetan aritzeko.

Nolako giroa duzue Guraso Elkartekoen artean?

Tolosan, “Pablo de Gorosabel� eskola publikoan ikasi nuen. Hor, batez ere, jatorri eta errealitate desberdinetako jendearekin tratatzen ikasi nuen, eta horrek asko lagundu dit gaur naizen bezela izateko.

Zergatik ekarri dituzue seme-alabak Floreagara?

Nire seme-alaben ama, Ana, bertan ikasitakoa da, eta gainera, gaur egun bertako langilea. Niri, kanpotik etorrita, printzipioz berdin zitzaidan nora eraman, baina pozik nago hartutako erabakiarekin.

- 14 -

Aurtengo kurtsotik aurrera, lehendakari bezela arituko naiz. Nire eginkizun nagusia, IGEn banatuta dauden lan-talde desberdinetako koordinazioa izango da. Batzorde barruan ere, komunikazioen arduraduna naiz. Oso ona. Orokorrean lan egiteko gogo haundia dago eta, nahiz eta beti ados ez egon (normala eta sanoa den bezela), beti aurkitzen dugu irtenbidea. Zer esango zenioke Guraso Batzordean parte hartzeko zalantzan dagoen ama edo aita bati? Ba, asko ez pentsatzeko. Guztion laguntza behar dugu. IGE ez da 16 laguneko talde bat bakarrik, Floreagako guraso guztion taldea da, eta bakoitzak pixka bat egin ezkero, asko lortzen da.


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Nola baloratzen duzun gurasoen eginkizuna semealaben heziketan?

Ezinbestekoa. Eskolan Matematikak, Gizarte, etab. erakusten da. Baina etxean ikasgai nagusiena erakutsi behar da: errespetua. Errespetua aldamenekoekiko, irakasleekiko, inguruneekiko, etab. Adibidez, ez du askorako balio eskolan Agenda 21 bezalako plan bat garatzea, etxean ere ez bada lantzen. Baloratuak sentitzen al zarete ikastetxeko beste gurasoen partetik?

TESTA Edaria: Ardoa

Janaria: Tripakiak

Idazle bat: Komikizalea naiz, Francisco IbaĂąez Liburu bat: La historia interminable Mutil izen bat: Aitor

Neska izen bat: Ane

Bai, orokorrean beste gurasoak pozik daude egiten dugun lanarekin. Eta asko daude, nahiz eta batzordean sartzeko prest ez egon, edozein momentutan laguntzeko gogoarekin azaltzen direnak.

Kirola: Futbola

Nola ikusten duzu Floreaga, bide onetik al goaz? Zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta hobetzeko arloren bat?

Bidaia bat: Moto batean egindako edozein

Uste dut lan ederra ari garela egiten guztion artean (Eskola, irakasleak, gurasoak, ikasleak‌). Ez dakit zerbait dagoen gehien gustatzen zaidana. Hobetzeko, ba ez bakarrik eskolan, pertsonetan orokorki: komunikazioa. Ezinbestekoa da komunikazio ona egotea edozein lan edo plana aurrera emateko, eta askotan komunikazio falta dago. Gauzak hitz egin behar dira, eta horrela egiten bada, beti iritsiko gara elkar ulertzera. Zein dira zure zaletasun handienak?

Futbola eta musika, batez ere. Futbolean aritzea asko gustatzen zait, nahiz eta urteak aurrera doazen. Ikustea ere, ez bakarrik Erreala, edozein partidu. Musika aldetik, Iraurgi Abesbatzan kantuan nabil, eta asko disfrutatzen dut. Zer eskatzen diezu Olentzero eta Errege Magoei? Errealak titulu bat irabaztea‌ja,ja,ja.

Pelikula: Cadena perpetua

Aktore bat: Ewan McGregor

Aktoresa bat: Sigourney Weaver Mendi bat: Uzturre

Hondartza bat: Samil (Vigo) Nazio bat: Nire etxea

Herri edo hiri bat: Azkoitia

Musikari bat: Joaquin Sabina

Museo bat: Ez naiz museozalea Kolore bat: Urdina

Urtaro bat: Udaberria

Zaletasunak: Kirola, musika, Play Stationen aritzea Pertsonaia historiko bat: Leonardo da Vinci

Mila esker

- 15 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

PAULA DÍAZ Floreagako ikasle ohia da Paula eta Alai Batzako monitorea. Talde honi buruzko iritziak eskatu dizkiogu.

Zein dira zure ikastetxeko oroitzapenak?

Oroitzapen pila bat ditut, eta guztiak onak dira. Barre eta algara artean pasatzen genituen egunak eskolan. Sarritan gogoratzen naiz gelakide berri bat izan genueneko egunaz. Ez zen izan pertsona bat, ez, sagu bat baizik. Horrelako oroitzapen asko kontatuko nituzke, baina luze joko luke honek. Oso giro ona izaten genuen gelan, eta horrek lagundu egiten zigun lana egiterako orduan. Guztioi gustatzen zitzaigun eskolara joatea, baina guretzat dibertigarriena irteerak egitea zen. Beste herri batera lo egitera joaten ginen egun haiek ez ditugu sekula ahaztuko, LH-tik hasi eta DBH-ra arte egin genituen bidaia guztiak barne. Egun bateko irteeretan ere oso ondo pasatzen genuen, gauza asko ikasten genituelako, bai Pagoetara joan eginean, bai ogia egitera joan ginenean, bai eta erleei buruz ikastera joan ginenean. Zein da zure oroitzapenak Alai Batza eta ADS taldeen inguruan? Alai Batzan bederatzi urterekin sartu nintzen, hau da, LH 4. mailan nengoenean, eta ADS hamar urterekin hasi nuen. Oroitzapen oso politak ditut bien inguruan. Ostirala

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 16 -

guretzat egun berezia izaten zen, ADS izaten genuelako egun horretan. Niri talde bikaina egokitu zitzaidan, eta horrek alai joatea eragiten zidan. Larrunbatak ere egun zoragarriak izaten ziren. Hango jolas, tailer eta txapelketa artean alaitasuna zen nagusi. Hara iristen ginenean tailerrera apuntatze ginen lehenengo, eta gero arratsaldeaz gozatzen genuen, baina guretzat garrantzitsuen lehen aipatutakoa zen, astero-astero eskulan desberdin batekin iristen baikinen etxera. Alai Batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz, Alai Batzaren arlo sendoak, edota gauza onenak?

Alai Batzak duen onena, nire ustez, umeen eta monitorren arteko erlazioa da. Monitoreak ez ginake ezer izango ume gabe, eta are gehiago, Alai Batza ez litzateke ezer izango ume gabe. Guk prestatzen ditugun ekintza guztiak haiei zuzenduta daude. Orain, gainera, nire txikitako monitoreek emandako baloreak transmititzeko aukera dut, eta hori lortzeak izugarrizko ilusioa egingo lidake. Ekintza aniztasuna ere arlo sendoetako bat da. Denek dute aukera parte hartzeko nonbaiten, lehen esan bezala, haiei zuzenduta egiten baitugu lan guztia. Nola deskribatuko zenuke Alai Batzako monitoreen arteko giroa?

Giro ona dago gure artean. Nik aurten antzeman dudana da guztiok nahi dugula ilusioz proiektu handi hau aurrera atera,


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

eta horregatik egiten dugu egiten dugun lan guztia. Orain arte egin den talde lanari esker gaude hemen, eta horrela jarraitzea nahi badugu, lana egin behar dugu.

TESTA

Alai Batzan eta Gazte Zentroan… Zein dira zuri gehien gustatzen zaizkizun ekintza edo atalak?

Janaria: Entsalada

Alai Batzan gehien gustatzen zaidan ataletako bat egun bereziak dira, ekintza desberdinak egiten ditugulako. Gehienetan jolasekin hasten gara, geroago merienda bikainaz gozatzen dugu eta diskoteka batekin amaitzen dugu. Egun horietan umeak ongi pasatzen ikusteak izugarrizko poza eragiten dit, hori delako gure helburua. Gazte Zentroko ataletatik gehien gustatzen zaidana gaueko hamarretatik aurrera egiten dena da, astero desberdina baita. Txapelketak eta jolasak izaten dira nagusi. Bat aipatzekotan, “Masterchef” lehiaketa aipatuko nuke, dibertigarria baita ikustea zein nolako nahasketa egiten dituzten parte hartzaileek. Zer eskatuko diezu Olentzero edota Errege Magoei? Zer opari eskatu beharko genuke Alai Batzarako?

Alai Batzan lortu denari lorpen gehiago gehitzea eskatuko nieke Olentzerori edo Errege Magoei. 30 urte pasa hauek beste 30 pasa izatea eskatuko nieke, gure aurrekoek bizi zutena guri eman digutelako, eta guk gure ondorengoi emateko aukera eduki ahal izateko. Familia handiagoa osa dezagun. Elkar batu gaitezen. Mila esker!

Edaria: Ura

Idazle bat: Louisa May Alcott Liburu bat: Mujercitas Mutil izen bat: Telmo

Neska izen bat: Teresa Kirola: Dantza

Pelikula: Antes de ti

Aktore bat: Ryan Gosling

Aktoresa bat: Patricia López

Bidaia bat: Greziako Uharteak Mendi bat: Kakute

Hondartza bat: Menorcako edozein Nazio bat: Euskal Herria

Herri edo hiri bat: Donostia

Musikari bat: Pablo Alboran eta Sofia Ellar Museo bat: Guggenheim Kolore bat: Arrosa Urtaro bat: Negua

Zaletasunak: Gitarra jotzea eta abestea Pertsonaia historiko bat: Don Bosco

- 17 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

HAUR ESKOLA UDAZKENA

2 urtekoak hostoekin jolasean UDAZKENA HELDU DA TXORIAK ISILIK

HOSTOAK JAUSI DIRA HOSTOAK JAUSI DIRA

ZUHAITZAK TRISTERIK

BAINA GU NESKA ETA MUTIL POZ POZEZ BETERIK

1915ean ERAIKIA - 18 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

FLOREAGA TXIKI HH-ko gure blog-ean gai desberdinak lantzen, jolas dibertigarrietan, eguneroko ekintzetan… ikusiko gaituzue.

“floreagatxiki.blogspot.com.es” edo www.floreaga. eus webgunetik FLOREAGA TXIKI ikonotik sar zaitezkete. Animatu eta sartu, ondo pasatuko dugu eta!!!

Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN

- 19 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

ESKOLA AGENDA 21 EKOIZPEN ETA KONTSUMO JASANGARRIA Eskolako Agenda 21 programaren bidez ikasturte honetan Azkoitia eta Azpeitiako ikastetxeetan landuko den gaia “Ekoizpen eta Kontsumo jasangarria� izango da. Horren bidez, Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. Helburua lan-

duko dugu: Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarriko moduak bermatzea. Horren arabera honetan datza ekoizpen eta kontsumo jasangarria: baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzea, oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea eta lanpostu ekologikoak sortzea, zuzentasunez ordainduak eta lan baldintza egokietan.

Urtero moduan, Agenda 21en ildoak jarraituz, irteera eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu urriaren 10erako. Hainbat taldek hartu dute parte, hala nola, LHko 2. mailatik hasi eta 6. mailara arte. LH 2ko ikasle taldea Loiolako errota ikusteaz gain, egun polita pasa dute Loiolako inguruetan. LH 3koak aldiz, Ekain Berri kobazuloetan barrena ibili dira, eta arratsaldean, Azpeitiko tren museoan iraganera egin dute bidaia. LH 4koek Bilboko itsasadar inguruko parajeak ikusi dituzte eta itsas museoan ekoginkana eta tailer bat egin dituzte. Ondoren Deustoko Salestarren eskolan bazkaldu eta jolasteko denbora ere hartu zuten. LH 5 taldea hain berezia den Igartubeitia baserrira joan dira. Sagardoa egiteko dolarearen inguruan eraikia da, asko ikasi dute sagardogintza eta baratzeari buruz. LH 6koak Pagoetara egin dute ibilaldia, bertako basoa ezagutzeko parada izan dute, baita aurkitzen diren bitxikeriak ikusteko ere. Aparteko eguraldia lagun, egun bateko irteera ederra egin dute talde guztiek.

LH 2koak Loiolan

LH 3 Ekainberrin eta Tren museoan

- 20 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

LH 4 Bilbon

LH 5 Igartubeitia baserrian

LH 6 Pagoeta

- 21 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Sentsibilizazioa Ekologiaren inguruko sentsibilizazio lan ugari egiten dugu. Naturaren zaintza gure kurrikulumaren zeharkako arloa da eta maila guztietan lantzen da.

Ureztatzen Eskolako landareak ureztatzen dituzte LHko neska-mutilek lurraren hezetasuna neurtu ondoren.

LARRAMENDI JAUREGI Julio Urkijo 13 behea 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tlf. 943 851 961 jilarramendi@euskalnet.net www.larramendijauregui.com

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 22 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA ZER DA KONFIANTZAREN PEDAGOGIA? Konfiantzaren pedagogiak garatzeko eta ZORIONTSU izateko behar duen guztiaz hornitutako gizaki moduan ikusten du pertsona. Hezitzailearen eta ingurunearen eginkizuna konfiantza ematea da, bere buruaz fio dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan. NON DU JATORRIA? Rafael Cristobal doktoreak erabili zuen lehen aldiz termino hori EL NIÑO EN LA MIRADA DEL CONOCIMIENTO. UNA PEDAGOGIA DE LA CONFIANZA liburuan. Arrasateko Arizmendi ikastolan jaio zen konfiantzaren pedagogia, 2008. urtean. Geroztik, hainbat ikastetxek erabaki dute ibilbide berean abiatzea: Tolosako Laskorain Ikastola, Zumaiako Zumaiena Ikastetxea… ZEINTZUK DIRA PEDAGOGIA HONEN ILDO NAGUSIAK? 1.

HAURRA NORBANAKO BEZALA GARATZEA.

Umea bere osotasunean garatzea. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da. 2. ADIN EZBERDINETAKO HAURREN ARTEKO HARTU-EMANA Elkarrekiko interakzioan batzuk besteengandik ikas dezaten. 3.

ESPAZIO FISIKOAREN BERRANTOLAKETA

Espazioaren antolaketak umearen garapen integralean duen garrantziaz jabetzea. Haurraren garapenari egokitutako espazio irekiak. 4. TEN

FAMILIAK ETA IKASTETXEA, BAT EGINDA HEZ-

Familia eta eskola direlako haurren heziketaren zimenduak. Hezkuntzaren arrakastaren oinarrian eragile desberdinen heziketako irizpideen koherentzia dagoelako.

¿CUÁLES SON LAS CARACTERÍSTICAS PRINCIPALES DE LA PEDAGOGÍA DE LA CONFIANZA? 1.

DESARROLLAR AL NIÑO/A COMO PERSONA

Desarrollar al niño/a en su integridad. El niño/a tiene la capacidad de desarrollarse de manera autónoma y el principal eje de esta pedagogía es confiar en esta capacidad. Otra clave es el respeto al ritmo biológico, cognitivo y emocional del niño/a. 2. RELACIÓN ENTRE NIÑOS/NIÑAS DE DIFERENTES EDADES Para que puedan aprender de la interacción entre unos y otros. 3.

REORGANIZACIÓN DEL ESPACIO FÍSICO

Darse cuenta de la importancia de la organización del espacio en el desarrollo integral del niño/a. Espacios abiertos adecuados al desarrollo del niño/a. 4.

FAMILIA Y ESCUELA EDUCANDO JUNTOS

Porque la familia y la escuela son los cimientos de la educación. Porque la base del éxito de la educación reside en la coherencia de los criterios educativos de los diversos agentes implicados.

- 23 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

ALAI BATZA Herrikoloreak Irailaren 15ean, Herrikoloreak egun erraldoia eta koloretsua ospatu zen herrian. Alai Batzak ere herriko lorategian parte hartu nahi izan zuen eta hantxe egon ginen BM aurrean gure irrifarrak eta koloreak eskaintzen. Aurpegiak margotu genituen, giltzatako ederrak egin, markoak apaindu, uztailekin eta zapiekin jolastu‌ Paraxutarekin ere Azkoitiko kaleak koloreztatu genituen. Oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi eta eskerrik asko Herrikoloreak egun handia antolatu zenuton guztioi.

Urriak 26-27 – Solidaritate eguna

Ostiralean, ADS taldeak izan genituen eta lehenengo saio erabat interesgarria izan genuen. Gauean, Gazte Kluban, umore laranja izeneko taldekako lehiaketa bat izan genuen. Hainbat proba ezberdinetan parte hartu genuen eta oso ondo pasa genuen.

Larunbatean, Solidaritate eguna ospatu genuen. Eguraldi kaxkarrak ez zigun lagundu, hala ere, herriko plazako arkupeetan bildurik hainbat eskulan eta jolas egin genituen: pultserak, orri markatzaileak, penaltien jolasa, 3 ilaran, kartela margotu‌ Gure partetik eskerrak eman bertara gerturatu zineten guztioi, izan ere, gure keinu txiki bakoitza laguntza erraldoia da Beningo kaleko haurrentzat. Eskerrik asko! Azaroak 9-10 Ostiral eta larunbat honetan Alai Batza izan dugu. Ostiralean ADS taldeetara itzuli ginen gai desberdinak lantzeko. Gazte kluban, masterchef lehiaketa eduki genuen, froga desberdinak eginez hainbat janari prestatu genituen eta amaieran chefik hoberena ezagutu genuen. Larunbatean Alai Batza izan genuen, bertan lehenengo aldiz tailerra egiteko auketa, play station txapelketa, jolas desberdinak, euskaraldirako photocalla, 7etako momentua eta hainbat aukera desberdin izan genituen arratsalde osoan zehar jolasteko. Lh 4. mailakoei alai batza gelako gune eta arauak esan zitzaizkien eta 8:00etan etxera joan ginen.

- 24 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Azaroak 16, 17 eta 18 – AB GAUA Astebukaera berezia izan dugu. Ostiralean, ADS taldeak izan genituen eta Gazte Kluban, aldiz, pala txapelketa dibertigarri batean hartu genuen parte.

Larunbatean AB GAUA ospatu genuen. Gauean, bederatzietan elkartu ginen afaria eta lo-zakuarekin. Gogo handiarekin etorri ginen. Geletan motxilak utzi ondoren, denok batera afaldu genuen. Begiraleak mozorroturik zeuden: ba­ tzuk pertsona arruntak, beste batzuk poliziak, moja bat, mekanikoa… Aurtengo gaia zein izango zen pentsatzen egon ginen. Afalostean, jolasean aritu ginen. Halako batean dena gelditu, eta bat-batean, kalea eta etxe bat agertu ziren. Begiraleak ere antzerki dibertigarri bat egiten hasi ziren. Azkenean, jakin genuen gaia: Lukasen familia eta ezusteko gertaera bat.

Lukasen familian ezusteko zerbait gertatu zen eta poliziek laguntza eskatu ziguten gertaera hori argitzeko. Horretarako, hainbat jolas egin genituen: rapeatu, ping-pong pilotekin jolasa, hitzak osatu, korrika, saskilata… Behin jolas guztiak egin genituela, gertaera argitu ahal izan genuen, eta dena konpondu zen. Jarraian, hori ospatzeko dantza polit batzuk egin genituen. Ondoren, zakua hartu eta pelikula dibertigarri bat ikusi genuen. Pelikula amaitzean ohera joan ginen oso nekatuta geunden eta. Goizean goiz esnatu gintuzten begiraleek musikarekin, kostatu zitzaigun jaikitzea. Dena jaso eta patio berdean gosari beroa hartu genuen. Gaua oso polita izan zen eta oso ondo pasa genuen. Jada datorren urtekoaren zain gaude. Datorren astean ostiralean itzuliko gara, baina larunbatean jai izango dugu herriko danborrada dela eta.

Azaroak 23 Gazte Kluban, afaldu ondoren, Biziprest izeneko lehiaketa batean hartu genuen parte. Euskaraldiarekin bat egiteko gure keinua izan zen, izan ere, euskarari buruzko lehiaketa erraldoia izan zen. Hamar taldek parte hartu zuten eta oso ondo pasa genuen galderak erantzuten, abestiak abesten, bideoetako kontzeptuak asmatzen… Oso garrantzitsua iruditzen zaigu euskaraz hitz egiteaeta, horregatik, oso ondo pasa genuen. Datorren ostirala San Andres eguna da eta ez dugu ekintzarik izango, baina larunbatean ohiko ordutegian itzuliko gara. Egun berezia izango dugu, gainera. Txikienekin Euskaraldiarekin bat egingo dugu eta euskararen inguruko egun interesgarri bat izango dugu. Animatu parte hartzera!!

Abenduaren 1a EUSKARALDIA. Ahoa bizi bizi, belarria prest beti… Asteburuan alai batzak euskaraldiarekin bat egin du. Horregatik, larunbatean euskararen inguruko jai erraldoi bat ospatu genuen. Hasieran, argazki batzuk atera genituen keinu gisara eta jarraian jolas erraldoi bat egin genuen. Jolas horretan euskaraldiko letrak lortu behar zituzten. Jolasak euskararen ingurukoak ziren: potokumeak, abestia jarraitzera, oskola bilketa, esamesak… Azken letra lortzeko sokatira erraldoi bat izan genuen, umeak izan ginen irabazleak. Ondoren merienda goxo-goxo batekin indarrak hartu genituen. Azkenik, euskal kantuekin dantza egin genuen. Egunetik hurrengo ondorio atera genuen “gutxixo kejau ta gexo hitzein euskeraz”.

- 25 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

PASTORALA

“Iremos a medias” Cuatro años después de la última edición, el Campobosco 2018 ha reunido a cientos de jóvenes de España y Portugal en los lugares santos para la Familia Salesiana, aquellos en los que Don Bosco y Madre Mazzarello iniciaron su misión por los jóvenes. El encuentro, organizado por el Movimiento Juvenil Salesiano (MJS), se ha celebrado del 29 de julio al 7 de agosto y ha tenido por lema ‘Iremos a medias’. Son las palabras que Don Bosco dirigió a un niño llamado Miguel Rua, quien años después sería su primer sucesor al frente de los Salesianos. Más de 600 jóvenes han sido los participantes. El perfil del participante es el de un/a animador/a de centro juvenil, mayor de 19 años y con una fuerte implicación con su obra salesiana de referencia. Conocer la “tierra santa salesiana” es una ocasión de oro para profundizar en el carisma de Don Bosco y Madre Mazzarello para el bien de la juventud.

Además de la gran convivencia de tantos jóvenes de diferentes lugares, el encuentro se ha propuesto que los jóvenes fijen su mirada en el rostro de Jesús que inspiró a los fundadores salesianos a realizar su obra para que, de este modo, se dejen confrontar por la fe que ellos vivieron en medio de los jóvenes.

El Campobosco arrancó en Barcelona, ciudad que Don Bosco visitó en 1886, dos años antes de su muerte. La peregrinación continuó en el Colle Don Bosco, en la localidad conocida antiguamente como I Becchi, donde nació el fundador de los Salesianos. Desde allí los jóvenes se fueron desplazando en diferentes días a Mornese, Chieri, Turín y varios pueblos de la zona. En el recorrido por la “tierra santa salesiana”, los jóvenes participantes en el Campobosco tuvieron la oportunidad de saber cómo Dios inspiró a los fundadores de los Salesianos y las Hijas de María Auxiliadora. También reflexionaron en torno al florecimiento de la santidad juvenil en lugares como Valdocco y Mornese, donde empezó la obra salesiana.

En el horizonte de este encuentro ha estado el Sínodo sobre los jóvenes, que se ha celebrado en octubre de 2018. Por ello, los organizadores del Campobosco 2018 han querido dar protagonismo en esta ocasión a los jóvenes del primer Oratorio, teniendo en cuenta los mismos criterios del Sínodo: la fe, el discernimiento, la vocación, el acompañamiento…

Capítulo Inspectorial CI19 Los Salesianos estamos preparando el Capítulo General, precedido del Capítulo Inspectorial CI19. Deseamos reflexionar sobre qué perfil de Salesiano necesitan los jóvenes de hoy y del mañana.

Juan Inazio Sudupe y David Villahoz son los representantes de la Casa Salesiana de Azkoitia en el CI19. En noviembre se celebró la primera sesión plenaria. El CI19 concluirá en marzo 2019. Varios educadores de Floreaga y monitores de Alai Batza han aportado sus opiniones, en la búsqueda de la actualización y mejora de nuestro servicio evangelizador y educativo. Muchas gracias!!

- 26 -

David Villahoz


2018-2019 ikasturtea

Haur Eskola 0-1 urte

2 urte

HH

3 A

4 A

5 A

3 B

4 B

5 B


2018-2019 ikasturtea LH

1 A

2 A

3 A

4 A

1 B

2 B

3 B

4 B


2018-2019 ikasturtea LH

5 A

6 A

5 B

6 B


2018-2019 ikasturtea DBH

1 A

2 A

3 A

4 A

1 B

2 B

3 B

4 B


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Pastoral Kanpaina Hona hemen ikasturte honetako pastoral kanpainen kartelak:

HH eta LHn “Abentura, urratsez urrats” eta “Abenturan Jesusekin”

DBHn “Zure eginkizuna: Aurrera!” eta “Zure erronka: Mundua aldatzea!.

aloña larrañaga optiko optometrista julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11

20720 azkoitia gipuzkoa - 31 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

EUSKARALDIA

Euskaraldia eta Euskararen eguna AHOBIZI ETA BELARRIPREST FLOREAGAN

Euskaraldian buru-belarri gabiltzan honetan… edo hobe esanda, aho-belarri… bisita zoragarri bat izan genuen azaroaren 29an goizean: AHOBIZI eta BELARRIPREST etorri zaizkigu! Zein gustura ibili garen beraiekin dantzan eta abesten! “AHOA BIZI- BIZI

BELARRIA PREST BETI

TINKO ETA BRINKO EUSKARA…”

Eskerrik asko bisitarengatik, Ahobizi eta Belarriprest, eta eskerrak Zumaiako Udalari ere.

- 32 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

EUSKARALDIA, AHOBIZI ETA BELARRIPRESTEN FESTA, BAITA GUREAN ERE Aurten berezia izan da Euskararen Nazioarteko Eguna, berezia, Floreagan bezala Euskal Herri osoan. Aurten Euskara Eguna, Euskaraldiari, Euskararekiko inertziak eta ohiturak aldatzeko burutu den esperimentu sozialari amaiera emateko baliatu dugu.

ten digun aukera zabalaren adierazgarri, irakurraldi jende­ tsua burutuz. Euskaraldian apurtu ditugun inertziak erabat baztertu eta hartu ditugun ohitura berriek iraun dezatela beste 364 egunetan ere.

EGUZKILORE

Inork ez zekien oso ondo zer nolako harrera eta zer nolako neurria hartuko zuen Euskaraldiak baina Kike Amonarrizek esan berri duen bezala, aurreikuspenak gainditu dituelakoan gaude.

Bakoitzak, bere inguru eta bere ohituretan izan duen eragina aztertu beharko du baina orokorrean txapa generamanen artean nolabaiteko konplizitatea sortu delakoan gaude. Euskararekiko jarrera berdina dugula, ahoz ez, baina txapa bidez adierazi dugu eta horrek talde berekoak garenaren eta aurrera bidean lankide izan gaitezkeenaren sentipena sortu digu. Eta giro eta sentipen horiekin ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna: eskolan dantza, bertso, kantu, soinu, pandero, txistu eta atabalarekin eta plazan, Euskarak ema-

- 33 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Bar Alejandro

- 34 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Eguzkilore Ikasturte berriarekin batera Eguzkilore ere martxan da. Ikasle batzordea, guraso batzordea eta irakasle batzordea elkarlanean hasiak gara 2018-19 ikasturteko erronkei aurre egiteko. Eta horien artean Euskaraldia dugunez, eraberritua den ikasle batzordea gelaz gela (DBHn) ibili da azalpenak ematen. Gogoratu zuen iritziak eta ekarpenak esku zabalik jasoko ditugula. Beraz, animatu eta jarri harremanetan gurekin! FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

DBH4koak Gernika eta Durangon Abenduaren 5ean, Durangoko Azokak 53. aldiz ireki zituen bere ateak eta ohitura den moduan, lehenengo eguna ikasleena izan zen. Geu ere bertan izan ginen! Azkoititik irten eta ez ginen zuzenean Durangora joan, ordea. Bizkaiko beste herri bat bisitatzeko aukera izan genuen: Gernika. Gernikan Batzarretxean izan ginen eta bideo bat ikusi ondoren, bertako gidari batek Batzarretxearen historiaz eta gaurko funtzionamenduaz zenbait azalpen eman zizkigun. Eta noski, ezin bertatik joan Arbola Zaharra eta gaur egungo Gernikako Arbola ikusi gabe.

Eguerdian, Durangora iritsi eta zuzenean Azokara joan ginen. Jende pila bat zebilen bertan, ikasleak gehienak. Eta irakasleek jarri ziguten ginkana burutzen hasi ginen. Stand,

idazle eta abeslari edo talde batzuei argazkiak atera behar genizkien, nortzuk ziren eta beraien azken lanak aipatuz. Han zeuden Gatibu, Nogen, Huntza, Kalakan, Su ta Gar, Hesian‌ Baita Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea, Jasone Osoro, Jon Arretxe‌ beste hainbat idazle eta abeslariren artean. Etxera itzuli aurretik, Durangoko herrian bueltatxo bat eman genuen. Uribarriako Andra Mariaren basilikaren arkupetik ere pasa ginen, Durangoko Azoka lehenengoz burutu zen lekua.

Egun polita igaro genuen, geure historia eta kulturaz pixka bat gehiago ikasiz!

- 35 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

KIROLAK ESKOLA KIROLA

Eskola kirolari hasiera eman zaio ikasturte berriarekin. Ikustekoa zen kamiseta berriak estreinatzeko poza.

IGERIKETA

Igeriketa entrenamenduak asteko 4 edo 3 egunetan egiten ditugu eguerdietan, ordu bete inguru pasatzen dugu igerian eta gehienetan entrenamendu gogorrak egiten ditugu baina batzuetan jolasak ere egiten ditugu. Tarteka lehiaketetara joaten gara herri desberdinetara. Normalean larunbatetan izaten dira. Oso ondo pasatzen dugu lagunen artean nahiz eta lehiaketetan nerbioak ere izaten ditugun.

Ni astean sei aldiz joaten naiz igerilekura eta bi orduz egiten dut igeri. Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkartean nabil. Igeriketa betidanik gustatu izan zait eta kirol hau oso ona da gorputz osoko atal guztiak lantzeko. Horrez gain, des-

- 36 -

Lehiaketa ondoren egiten ditugu jolasak eta urtea bukatzen dugu merendola bat eginez. Ah! Gamarrara ere joaten gara egunpasa.

Apuntatu igeri eskolara oso ondo pasatuko duzu eta!!! Gainera oso erraza da apuntatzea eta lagun mordoa ezagutuko duzu!!! Anima zaitez!!!

Laia Gonzalez LH6A

konektatzeko egokia da eta lagun onak egiteko ere balio du. Igeriketa nire pasioa da eta entrenamenduetan sufritu arren, oso ondo pasatzen dut.

Alazne Sudupe DBH 3A


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

ATLETISMOA

Uda amaieran ekin genion denboraldiari XEYE Atletismo Taldeko kideok. Entrenatzaileen esanei jarraiki, eta eguraldi hotzari eta bustiari aurre eginez, astean hiruzpalau entrenamendu egin ohi ditugu.

Asteburutan, berriz, lehia desberdinak egoten dira, pistako probak nahiz krosak. Azaroan Irunen hasi genuen kros denboraldia eta pista estaliko lehendabiziko proba Donos-

tiako Belodromo berrituan egin genuen, abenduaren hasieran.

Kirolaren gauzarik garrantzitsuena, ordea, ez da emai­ tzarik onena lortzea, gozatzea baizik. Giro eta lagunarte onean gabiltzan bitartean, entrenatzen eta gustuko dugun kirol hau egiten jarraituko dugu. Irati Lizarralde DBH3B

MENDI LASTERKETA

Julen Goenaga emaitza bikainak lortzen ari da mendi lasterketetan. Hauek izan dira orain arteko emaitzak:

Ekainean, Zumaiako IX. Flysch trail mendi lasterketan hirugarren egin zuen, 14,140 km luzera duen proban.

Abuztuan, Lleidako Vilallerko bertikala IRABAZI zuen, 6 km-ko igoera eta 1250 m desnibel positiboa zuen proban. Irailean bi probatan hartu du parte: Idiazabalgo Axari Trail mendi lasterketan, bigarren egin duelarik, 16 km eta 750 m desnibel positiboa zuen proban. Beriaringo kilometro bertikalean, hirugarren, 5 km-ko igoera eta 1023 m desnibel positiboa zuen proban. ZORIONAK eta segi horrela!

KARATE

Karaten, urtean bi edo hiru konpetizio egiten dira, bat Gipuzkokoa, emaitza onak ateratzen badira, Euskadikoa, eta bertan nabarmentzen bazara, Espainikora ere joan zaitezke. Gainera, Gabonetan, erakustaldi bat antolatzen du klubak.

Entrenamenduak egiterakoan kontuan hartzen dira konpetizioak edo gradu azterketak dauden edo ez, eta konpetizioak edo azterketak baldin badaude, horiek ondo preparatzean zentratzen dira. Bestela, normalean astean hiru entrenamendu egiten dira, astelehen, ostegun eta ostiraletan.

- 37 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

SAN ANDRESAK

Danborrada Azaroaren 24ean, Floreaga ikastetxeko, guraso, ikasle ohi eta lagun, bildu ginen danborrak eta barrikak jotzera Azkoitiko kaleetan zehar. Aurtengoan eguraldiak asko lagundu du, ez euririk, ez hotzik. Gogo biziz eta giro bikainean pasa genuen gaua.

- 38 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

San Andres eguna Azaroaren 30ean San Andres eguna ospatu genuen Azkoitian. San Andres eguna ostiralean ospatu bagenuen ere, aurreko asteburuan danborradaz eta dantzariez gozatze-

ko aukera izan genuen. Ostiralean Azkoitira bertaratu ziren guztiak egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Goizean marrazki lehiaketa, txistulariak, herri-kirolak, txorizoa eta taloak jateko aukera paregabea. Arratsaldean pilota partiduak eta berriro ere talo eta txorizo gehiago jateko aukera.

Marrazki lehiaketa antolatu du beste urte batez Jausoroko Txuri Urdin elkarteak, San Andres egunez, eta mila haurrek parte hartu dute XXXVII. edizioan. Hauek izan dira sail bakoitzeko irabazleak: • 8 urte bitartekoen artean: Unax Etxaniz, Enaitz Zabaleta eta Ametz Carrera. • 9 eta 11 urte bitartekoen artean: Martin Zabala, Denis Soraluze eta Nery Indart.

• 12 eta 14 urte bitartekoen artean: Marta Olariaga, Joanes Karrera eta Nadia Rubio. • Tenperen modalitatean:

1. Naia Garate, Inge Arriola eta Elene Osoro.

2. Alba Orbegozo, Elene Aranbarri eta Miren Salaberria. 3. Naiara Uria, Arette Egiguren eta Enara Juaristi.

- 39 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

IGE: BATZAR OROKORRA 2018ko urriaren 30ean, iluntzeko 20:30ean, bigarren deialdian IGEko batzar nagusia ospatu zen. Hona hemen behin-behineko akta:

Eskola kirola, ikasturte honetan LH3tik LH6ra bitartean kirol aniztazuneko taldeetan 113 haurrek eman dute izena, eta beste hainbat bestelako kirol ekintzetan daude. Dan­ tza, ingelesa, mekanografia, larunbatetako hileroko ekin­ tzak HH3-LH2 tarteko umeentzat, Euskararen normalkun­ tza plana, euskararen erabilera eskolan sustatzeko asmoa duena. Guraso taldeei parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie, Euskaraldia ekimenarekin bat eginda. Agenda 21 programan, iaz jarritako helburua lortu zen, hau da, “Eskola jasangarria” ziurtagiria berritzea.

IKT programaren baitan ere, iazko helburua erruz lortu zen, maila aurreratua lortu bait zen. 10 Chrome book berri erosi dira eta bide honetatik jarraitzeko asmoa dago momentuz, hots, ikastetxeak jarriko ditu ordenagailuak behar diren momentuan, eta ez beste hainbat lekutan egiten den modura, ikasle bakoitzari erosi arazi. 1. Ongi etorria eta aurkezpena. Nerea Machado lehendakariak, hasiera eman dio batzarrari, gerturatu direnei ongi etorria eman, eta mahaiko kideak aurkeztuz.

2. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. IGEko idazkaria den Roxali Sarasuak aurreko batzarreko akta irakurri du, eta aho batez onartu da.

Gainontzeko proiektuak, web orrian azalduta daude: Elkar Hazi jolas gunea, Ikasketa kooperatiboa, Irakur lagun programa, Arte Hezkuntza ingelesez, Ikasleen partaidetza, Gu ere bertsotan, Matematika bizia, Elkarrekin eraikitzen, Truke, eta abar.

3. Ikastetxeko informazio orokorra. Ikastetxeko David Villahoz zuzendariak eskolako hainbat informazio eman du, honako gai eta jarduerak nabarmenduz.

Pastoraleko programa: Ikasturte honetako kartelak erakutsi ditu, “abentura” eta “zure eginkizuna: aurrera” lemapean. Udako ekintzak: Uztaileko kanpaldiak; Somalo eta Logroñon, Uztaila Jolasean, etab..

Salestar komunitatearen egituran egondako aldaketen berri eman du, hain zuzen “Salestar etxeko zuzendaria” Juan Inazio Sudupe izendatu dute, 2018-2021 eperako, eta gauzak normal joanda, 2022-2024rarte luzatuko dena. Ikastetxeko zuzendari modura David Villahoz mantenduko da, epe jakinik gabe.

Udaletxearekin sinatu zain dauden akordioaren berri ere eman du. Eraikin zaharra, frontoia eta erainkin berriko lurrak Udaletxearenak dira. 1983. urtean Donostiako elizbarruatiari utzi zizkion eskola erabilerarako, eta aldi berean honek, Salestarrei utzi. Akordio hau aurten amaitu da eta berritzea espero da, egitura berdina jarraituz (udaletxea – elizbarrutia – salestarrak) printzipioz 20 urterako. Udaletxeak azaroaren 28an, arratsaldeko 7retan izango duen bilkuran aztertu eta onartzea espero da. Bilkura hau publikoa izango da eta edonor joan daiteke entzutera eta galderak egitera ere. Amaitzeko, gurasoei bere esker ona azaldu zien, ikastetxe honetako proiektuan ipinitako konfiantzagatik.

4. Jarraian, ikastetxeko Koldo Gurrutxaga pedagogi zuzendariak hartu du hitza, eskolako datuen eta jarduera desberdinen berri emateko.

Ikastetxeko ikasle eta irakasle kopuruak aipatu ditu; 655 ikasle, 407 familia eta 52 irakasle. Ikasle kopuruari dagokionez, pixkat jeitsi den arren, ez da aldaketa nabarmena. Ikastetxeko eskolaz kanpoko jarduerei buruz, honako ekintza hauek azpimarratu ditu:

- 40 -

Aurten, bereziki aipagarria den proiektua jarri da martxan, “Konfiantzaren pedagogia” izenekoa hain zuzen. Koldok metodologia honek oinarriak azaldu ditu, umeari bere buruan konfiantza lantzean datzala esanez. Labur esanda, umeari konfiantza ematea du helburu, bere buruan konfiantza hori ez dezaten galdu, aurrera egin ditzaketen gauzak egin ditzaten. Metodologia hau Rafael Cristobalek jarri zuen martxan duela 10 urte eta harrezkero hainbat ikastetxetan aplikatu dute martxan balorazio onekin. Metodologia honek adin ezberdinetako haurrak elkarrekin gela berean egotea eskatzen du eta hori dela ta, obrak egin dira HHko gelan espazio fisikoak egokitzeko (bilera bukatutakoan gela berria ikusteko aukera izan dute bilerara bertaratu direnak). Irakasleak ere formazioa jaso dute eta horretan jarraitzen dute hilean behineko saio espezifikoetan. Era berean, familiak eta ikastetxeak, umeak bat eginda hezten dituela eta, hilean behin ere familientzako saioak antolatuko dira. Momentuz HH ziklora aplikatu da, baina aurrera begira aztertu beharko da LH eta DBH zikloetan ere zer egin daiteken. Floreaga hasi berria da, eta oraindik ikasi beharra badagoen arren, modu positiboan ikusten da, ilusio eta gogoarekin. Azkenik, hainbat ekitaldi antolatzen parte hartzen duten gurasoei bere esker ona azaldu zien.


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

5. I.G.E.ko ekintzei buruz informazioa

Ikastetxeko informazioarekin amaitzeko Nerea Machado lehendakariak hartu zuen hitza, IGEk antolatzen dituen jarduera desberdinen berri emateko:

San Andresetako tanborrada eta puestoa, Gabon Kantak, gurasoentzako hitzaldiak, Kultur Jardunaldiak, San Jose eguna, Sagarzazu oroigarria (azkena), Dantzari txiki eguna, Familien festa, Somalora familien irteera

6. Ikastetxeko informazio ekonomikoa. Juan Inazio Sudupek eskolako egoera ekonomikoari buruzko informazioa eman du. Eskolako kontuak, Salestar inspektoreari, Zuzendaritzari eta Eskola kontseiluari ematen zaizkio (azken honek onartu egin behar ditu). Aurten ere AUREN izeneko enpresak auditatu dizkigu kontuak. Txosten txuria lortu dugu, hau da, diskrepantziarik gabekoa, eta edozeinek ikusi nahi balu, eskuragarri legoke Juan Inaziori eskatuta. Inbertsioetan, aipagarriena Koldok azaldutako Konfian­ tzaren pedagogiara egokitzeko obrak izan dira. Era berean, gela bateko altzariak berritu dira, 10 Chrome berri erosi eta arbel digitalen 4 proiektore aldatu. Floreagako ekonomian, gurasoen laguntza boluntarioa ezinbestekoa da ikastetxearen martxa onerako. Bukatzeko eskerrak eman zituen.

7. I.G.Eko informazio ekonomikoa: Ana Arenas, IGEko diruzainak, 2017ko finantza kudeaketari buruzko informazio zehatza eskaini du, eta diru sarrerak aipatu ditu: Gurasoen aportazioak, Dantzako diru sarrerak, Udalak ematen duen laguntza (Gabon Kantak eta Kultur Jardunaldietarako), eta abar. Irteerei dagokionez, ikastetxera zuzenean pasatzen diren kantitateak aipatu dira eta beste gastuen berri ere eman du; dantza, San Jose, Sagarzazu Gabon Kanta, Kultur Jardunaldiak… eta azkenik eskolara urte osoan egin den aportazioa aipatu du. Jarraian, hileko aportazioa euro bat igotzea proposatu zaie bertaratu direnei. Hauek, aho batez igoera onartu dute. 8. I.G.E.ko hauteskundeak. Nerea Machado lehendakariak jakinarazi du, kide batek utziko dueela guraso

batzordea: - Judith Azkoitia Berarentzat eskerrik beroenak, egindako lan guztiagatik.

Bestalde Nerea Machado berak lehendakari postua utziko duela azaldu du, eta lehendakari berria Dani Varela izango dela.

9. Erregu eta galderak. Guraso batek ordutegi jarraiari buruzko galdera luzatu du, zein irizpide jarraitzen den astean egun bakarra izateko eta ez gehiago beste batzuek egiten duten modura. Zuzendariak azaldu du, eskola kon­ tzertatuei legeak bi egunetan egitea baimentzen diela. Floreagan egun bat ikastetxeko zuzendaritzak bere egunean jarritakoa dela azaldu du eta bigarrena jartzea Eskola Kontseiluaren esku legokeela esan du, eta Kontseiluak ez zuen bere egunean onartu. Dena den gehitu du pedagogikoki, adituek diotenez, ordutegi jarraia ez dela umeentzat ordutegirik egokiena.

Beste guraso batek iradoki du, aurrera begira ondo legokeela datu ekonomikoen bilakera azaltzea, ume kopuruak eta datu ekonomikoen arteko lotura ikusi ahal izateko urteetan zehar. Besterik gabe, bilera amaitutzat eman da, bertaratu zirenei eskerrak eman ondoren

Alberdi Mekanizatuak S.L. Ugarte 2-3-4 • Aptdo 63 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: (34) 943 85 29 70 • Fax: (34) 943 85 13 38 www.alberdimek.com

Masailaria

- 41 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

JYD - GAZTEAK ETA GARAPENA

Zozketa Azaroaren 22an, ostegunean, Mila Arrieta “Ixkurre”k jaso du aurtengo zozketako saria, 2332 zenbakia duen txartela aurkeztuz, Sabinoren harategiaren ondoan, iloben laguntzarekin. Sari bakarrean jaso ditu Igor Zubeldia, Jokin Altuna (Altuna III) eta Baskonia Saski-baloiko jokalarien kamiseta sinatuak, Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro eder bana, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria, Elikagune taldeak emaniko janari aukeratuen saskia eta Xoxote artzain gazta. Txartel guztiak saldu dira. Bildu diren 5000 euroak aurki bidaliko dira Beninera, han Salestarrek Porto Novon eta Co-

tonoun kaleko umeen alde duten aterpe eta eskolara. Mila esker laguntzaile eta partaide guztioi: sarietan aipatatukoez gain, FK kopistegia, Jaskunde Kooperatiba eta Plaza Sport kirol dendari. Eskerrik asko!!!

Beasain: Boluntarioaren eguna Urriaren 6an Gazteak eta Garapena taldeak Beasaingo Boluntarioaren egunean parte hartu zuen.

- 42 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Encuentro de Logroño El domingo 7 de Octubre una nutrida representación de las delegaciones autonómicas de JyD de Cantabria, País Vasco, Navarra y La Rioja fue recibida por Isaac Díez, Director de la Casa. Tras la oración Inicial, Xabier Camino, Coordinador Inspectorial de Animación Misionera y Voluntariado, presentó la Programación Anual Inspectorial.

A continuación, Oskar Pérez, técnico de JyD en la zona norte hizo balance de los resultados obtenidos por JyD, tanto a nivel estatal como regional. Acto seguido, se avanzaron las principales líneas de programación de la zona norte para el curso 2018-2019, tanto en Voluntariado como

en Educación para el Desarrollo (EpD). Los participantes en el encuentro diseñaron las líneas de acciones a realizar por cada grupo local de voluntariado Posteriormente se celebró la eucaristía junto a los salesianos de la comunidad. Un emotivo momento de reencuentro y alegría. Tras la comida llegó el momento de dar testimonio de las experiencias vividas en el voluntariado de corta duración de este verano: Camerún, Guatemala, Mozambique, Ghana o Cuba fueron algunos de los destinos que dejaron un profundo impacto en sus corazones.

Euskadiko GGKEen 30. urtemuga Gazteak eta Garapena taldeak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen 30. urtemugako ospakizunean parte hartu zuen Bilboko Euskalduna aretoan, irailaren 27an.

GG taldetik Oskar Perez (Bilboko bulegoko teknikaria) eta Juan Inazio Sudupe izan ziren saioan.

Aukera bikaina izan zen beste Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideekin harremanak sendotzeko. Zorionak GGKEei!!!

- 43 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Garapenean Bidelagun «Zazpi guraso bildu ginen herriari jakinarazteko pertsona pila bat sufritzen dagoela».

Garapenean Bidelagun ekimenaren baitan, aurreko urteetan bezala, azoka solidarioa izango da azaroaren 25ean Herriko Plazan. Aurten, gainera, datozen bi asteetako ostegunetan, pintxo-pote garaian, kale antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da. Hilaren 15ean, Larrialditan kale antzerkia eskainiko da eta 22an, Welcome! poesia bisuala oinarri duen lan ibiltaria.

Halaber, Baztartxo Antzokian kale antzerkiaren izenburu bera daraman Welcome filma botako dute, kurdu iraniar gazte batek Ingalaterrara iristeko pasatu behar dituen tirabirei buruzkoa. Azaroaren 18an, 19:30ean eta 19an, 20:00etan, izango da filma hori ikusteko aukera.

Pello Larrañagaren The Direct Help erakundeak Katmanduko (Nepal) 18. auzoan duten Kumari Ghar harrera etxeari laguntzen dio. «Batik bat emakumeekin eta umeekin egiten da lan. Gizonik gabe geratu direnekin edo umezurtzekin. Eskola, janaria, arropa eta sendagaiak ematen zaizkie. Emakumeei josten ere erakusten zaie eta bizitzeko lain ozta-ozta lortzen dute. Esan didate hemengo laguntzari esker, labea erosi dutela eta joaten naizenean ogia jateko moduan izango naizela». Gazteak eta Garapena fundazioak, berriz, bereziki arlo hauek jorratzen ditu Juan Inazio Suduperen esanetan: sentsibilizazioa, proiektua ekonomikoki laguntzea, boluntariotza eta garapenerako heziketa. Gainera, hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar: solidaritate lasterketa, solidaritate pintxoa eta janari bilketa, besteak beste. Beninera bideratu izan dute orain arte lortutako Azkoitiko Udalaren eta herriaren laguntza, eta azken urteotan Ekuadorrera ere bideratu dute laguntza, «bertako emakume nekazariak ahalduntzeko».

Asteburu honetan, berriz, Esku Bidez taldearen eskutik, Izaroren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Salvamento Marítimo Humanitario SMHri laguntzeko antolatu diren ekintzen artean. Gainera, gaur bertan Zuk dokumentala botako dute Elkargunean.

Azkoitiko Udalak atzo aurkeztu zuen Garapenean Bidelagun ekimenaren egitaraua talde ezberdinetako ordezkariekin batera. Talde hauek parte hartuko dute aurtengo azokan: Gazteak eta Garapena, Behar Bidasoa, Esku Bidez, Lumaltik, The Direct Help, Mundu Solidarioa Helburu, Bidezko Merkataritza eta Acoes taldeek. Prentsaurrekora gerturatu ziren Iñaki Lizaso (Behar Bidasoa), Nerea Machado (Esku Bidez), Pello Larrañaga (The Direct Help) eta Juan Inazio Sudupe (Gazteak eta Garapena) ordezkariak, eta talde bakoitzean egiten duten lanaren berri eman zuten.

Nerea Machadok azaldu zuenez, «Aita Marik ez du Espainiako gobernuaren baimenik oraindik mediterrraneora heldu ahal izateko eta han hil ala biziko egoeran dauden pertsonak erreskatatzeko». Pasaian jarraitzen du itsasontziak. «Gobernuak sei hilabeteko epea du baimena emateko, baina bitartean pertsonak hiltzen ari dira. Estatuko administrazioaren isiltasunaren aurrean, aste honetan hasi da sinadura bilketa gobernuari presioa egiteko. Esku Bidez taldea berriki sortu da mediterraneoan migratzaileek bizi duten egoeraren inguruan sentsibilizazio lan bat egiteko.

- 44 -

Azkenik, Behar Bidasoa erakundearen ordezkari Iñaki Lizasok azaldu zuen Azkoitin bildutako laguntza Ruandako Kabuga hirira bideratzen dutela. «Hango bizi baldintzak oso kaskarrak dira. Batez ere, emakumeekin, pertsona nagusiekin, gaixoekin eta umeekin egiten dugu lan. Senarra kartzelan edo hiesarekin duten emakumeak, esaterako, asko ikusten dira». Etxetxoak egiten dituzte laguntzeko. Horrez gain, ospitaleak, jangelak, kooperatibak… hainbat proiektu dituzte, «gutxienez umeek egunean behin jan dezaten». Azkoitiko Udalaren laguntzari esker 20 etxetxo eraiki dituztela gaineratu zuen.


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Solidaritate pintxoa Urriaren 27an, larunbatean, “Solidaritate Pintxoa eta Bigarren Eskuko Denda” eta Alai Batzak umeentzat antolaturiko jolas eta tailerrak izan genituen Azkoitiko Plazan. Eguraldi txarra zegoen emanda, eta baita asmatu ere: hotza eta bustia egin zuen, baina hala ere jai giroko ekimen ederra izan zen bisitari ugari etorri zen Kontzejupera. Ekimen honek Azkoitiko udalaren baimena eta erraztasunak jaso ditu eta Beninen Salestarrek kaleko umeei laguntzeko dituzten proiektuen aldekoa izan da..

Egun hauetan jende askoren laguntza jaso dugu, Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako ekintza honetan. Azkoitiko hainbat harakin eta okinek euren jeneroa eman digute opari (Bittor, Iñigo Agirre, Traki, Zumardi, Otzarreta, Beloki; Landakanda, Beheko Okindegia). Elkarte edo soziedeek ere laguntza handia eman digute (Txuri Urdin, Martitte, Plaza Berri, Hiru Iturri, Izkitturri, Errebaleko Txokoa, Iraurgi, Abiola, Urrategi). Hainbat tabernarik ere edaria edota pintxoak eman dizkigute dohan (Bar Alejandro, Arkupe, Batzokia, Orbela, Zurt, Latz, Dean, Koxka, Olaberri, Ttakun, Etxe Aitz, Sozialista, Geltoki)… Gainera hainbat talde eta dendarik ere euren babesa eman digute (FK, Ameztoi, Itziar, Herrikoloreak …). Eta ezin ahaztu familia askok etxean prestatutako pintxo eta postreak ekarri zituztela musutruk. Kontua da barra oso ondo hornitua egon zela: Pintxo ugari, aukera handia eta kalitate bikaina. Bestalde, jende askok euren opariak eskaini zituzten bigarren eskuko dendan saltzeko. Gainera, GG taldeko gaztetxo ugari aritu zen barra atenditzen, dendan saltzen, zoz­ ketako bileteak saltzen … Jende ugari etorri zen pintxo eta trago ederrak dastatzera eta beraien laguntza ekonomikoa ematera. Denentzat gure eskerrona!!

2150 euro jaso dira eta Beninera bidaliko dira. Bestalde zozketako bileteak ere saldu dira. Saria azaroaren 5eko ONCE zenbakiarekin emango da. Zozketan laguntza berezia jaso dugu Plaza Berri Sport kirol dendakoengandik. GG taldekoen izenean, mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei. Eskerrik asko!!

- 45 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Solidaritate taldea ikasle batzuek osatzen dugu. Bertan ekintza desberdinak egiten ditugu, diru laguntzak edo janaria jasotzeko. Jasotakoa gero, Benin edo Sierra Leonara bidaltzen dugu batez ere. Lehen aipatu bezala, hainbat ekintza desberdin egiten ditugu urtean zehar. udazkeneko zozketa, pintxo solidarioa, postua plazan, janari bilketa, Terracycle (eskolako materialaren birziklapena)… Pintxo solidarioan bigarren eskuko denda bat jartzen dugu eta berarekin batera pintxoak saltzen ditugu. Pintxo eta edari horiek herritarrek, gurasoek, aitona-amonek, tabernariek… ekartzen dituzte. Plazako postuan berriz, Afrikako biztanleek egindako figurak, giltzatakoak, koilarak… saltzen ditugu.

Ekintza garrantzitsuenetako bat da janari bilketa. Hemen, bi egun egoten gara supermerkatu desberdinetan, eta herritarrek emandako janaria biltzen dugu. Aurten jasotakoa Sierra Leonara joango da. June Larrañaga, Dbh4B

Azkoitiko Udalak JyD taldeak aurkezturiko “Familiako buru diren emakumeen ahalduntze sozial eta ekonomikoa – Santo Domingo de Tsáchilas – Ekuador” proiektuari 12076,98 euroko diru laguntza eman dio 2018 urtean. Eskerrik asko!!!

APE

terapia zentroa Koldo Aranbarri

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA

- 46 -

• Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia

Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

GALDEZKA DBH1eko neska eta mutil batzuei pare bana galdera egin dizkiegu: Zergatik ematen dizkiozu eskerrak 2018. urteari? Zer eskatzen diozu 2019. urteari? Hona hemen erantzunak (laburtuak).

Agurtzane Fogarasi Nintendo Switch oparitu didate eta ondo sentitzen naiz. 2019an Play Stationa jaso dut nahi opari.

Ane Etxeberria Eskerrak ematen ditut maite dudan jendea ondo dabilelako. Aurrerantzean ere berdin jarraitzea eskatzen dut.

Angel Ramos Egin dizkidaten opariak eskertzen ditut. Herriko denentzat lana eskatzen dut.

Eneko LarraĂąaga Eskerrak ematen dizkiot 2018a familian eta lagun artean ondo moldatu garelako. 2019 honelaxe segitu nahi dugu, arazorik gabe.

Iraia Piris Oso ondo pasa dut nire lagunekin eta familiarekin. Honelaxe segitzea eskatzen dut.

Jakes Gogortza Opor oso onak izan ditut; familiarekin eta lagunekin oso ondo pasatu dut eta eskolan ondo ibili naiz. 2019 urte ona izatea nahiko nuke, ezer txarrik ez pasatzea.

Nadia Rubio Oso ondo pasatu ditut oporrak Leonen. Datorren urtea ondo joatea espero dut, nota onak ateratzea, denekin ondo ibil­ tzea.

Sarai Barquero 2018an solidaritatezko pintxoa ondo joan da. 2019an ere parekoa izatea nahiko nuke.

Unai Tena Pozik nago gerrak murriztu direlako 2018an. 2019an Anaitasuna Hirugarren mailara igotzea nahi dut.

Yara Laskibar Maite nauen jendearengatik eskerrak ematen ditut. Jendarengandik hurbil egotea eskatzen dut.

Julen Gogorza Aukera izan dut eskubaloian jokatzeko eta nahi nuen ekipoan sartzeko. Honelaxe jarraitzea eskatzen dut.

Uxue Uranga Lagunekin eta familiarekin oso ondo pasatu dut 2018an. Maila berdinean izatea espero dut 2019a.

- 47 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

CHRISTMAS LEHIAKETA

LH1A. Janire Santiago

LH1B. Ander Azpillaga

LH2A. Enara Osinalde LH2B. Alba Horrillo

LH3A. Ariane Izagirre

- 48 -

LH3B. Nikole Soraluze


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

LH4B. Jone Arrieta LH4A. Nayra Olaizola

LH5B. Amaia Sudupe

LH5A. Ada de la Quintana LH6B. Maddi Escudero

LH6A. Bidane Galarza

- 49 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Bertso irabazleak Bertso ugari eta onak jaso ditugu Gabonetako lehiaketan. Ezin ditugu denak eman aldizkarian, toki faltaz. Hona hemen irabazleetako batzuk:

Egun alaiak iristeko zain egoten naiz desiatzen jasoko dudan opari andana ikusteko irrikatzen famili osoa elkartuta (e)ta beraiekin gozatzen mahai inguruan egoten diren jaki goxoak dastatzen urteak ekarriko dizkidan gauza onekin pentsatzen

Goiz-goizean esnatu diarka amona poz-pozik gaude denok hau da festa ona Olentzeron zai gaude eta ez da broma opa diezaiegun denei zoriona

Heldu dira Gabonak gure baserrian Olentzero badator astoan gainian familia suaren inguru epelian Gabonak ederrago dira familian

Mendi tontorrak elurtu dira etxeetan ez da bero gaztain erreak goxo-goxoak jango ditut egunero tximini ondoan famili osoa elkartuko da astero txintxoa izan naiz, tori gutuna maite zaitut Olentzero

Chaymae Laabidi

Gari Diaz de Cerio

Eriet Zubizarreta

Ane Arrizabalaga

ESTACIĂ“N DE SERVICIO

AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin

- 50 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

MOTZEAN

San Jose egoitzan Azaroaren 13an, urteroko ohiturari jarraituz, Floreagako laugarren mailako ikasleak San Jose Egoitzara egin genuen bisita.

Ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun izan genituen. Aurreko astetan hainbeste entsaiatutako ekintzak prest zeuden jende aurrean egiteko. Aurtengo saioan atal

asko izan ziren; aurreskua, bertsoak, xirula, betiko doinu zaharrak abestu ditugu‌

Bukatzeko, Floreagakoen partez oparitxo batzuk banatu genizkien bertako egoiliar guztiei.

Hurrengo bisita abenduaren 18an egingo dugu, Gabonetako abestiak abestera joango baikara.

Arriskuak interneten Urriaren 25an, DBH 1 eta ondoren DBH 2ko ikasleek Arriskuak interneten hitzaldia izan dute, Ertzaintzaren eskutik. Ikasleei, zer-nolako delituen biktimak izan litezkeen interneten, nola saihestu horiek, eta, halako delituren bat pairatuz gero, zer egin behar duten azaldu zaie. Horretarako oinarrizko badaezpadako neurri batzuk azaldu zaizkie. Interesgarria benetan gaurko hitzaldia!

Azaroaren 25a Azaroaren 25a, Indarkeria matxistaren kontrako nazionarteko eguna da. Hori dela eta, DBH 4ko ikasleak LHko eta DBHko egun onetan, mundu guztiko neska eta emakumeek jasaten dituzten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azaldu dute.

- 51 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

DBH 3 Bilbon Azaroaraen 23an, ostiralean, eguna argitzerako prest geunden guztiok, eguna asteko irrikaz. Autobusez abiatu ginen Bilborantz. Bidai entretenigarri baten ondoren Azkuna Zentrora iritsi ginen. Barrutik ikusi eta Arte Ederren museora ondoren. Bertan, hiru taldeetan banatu eta bisita gidatua izan genuen.

Hasteko, Euskal Herrian azkenengo 50 urteetan egindako hainbat margolan esanguratsu ikusi genituen. Jarraian, musika tailer bat egin genuen, Euskal Herriko musikaren eboluzioa ikusiz, audio batzuez lagunduta.

Azkenik, autobusera abiatu baina lehenago Guggenheimen argazkiak ateratzera aukera izan genuen. Egun aberasgarri bat pasatu ondoren, Azkoitira bueltatu ginen Hitzak: June Sanjuan, Elena Nogales, Laura Larrañaga

Joseba Beristain ‘La Noche’ animaziozko film laburraren musikari esker, jatorrizko musika onenaren saria eskuratu du Joseba Beristain azkoitiarrak, Alcalá de Henareseko (Madril, Espainia) 48. Alcine zinema jaialdian. Martin Romero da film laburraren zuzendaria. Bertan izan zen Beristain saria jasotzen, azaroaren 16an. Zorionak!!!

Santiago Larrañaga Santiago Larrañaga Arrizabalaga irakasle azkoitiarrak Eusko Jaurlaritzaren saria jaso du. Zientzien irakaskuntzan eta inbestigazioan aditua da. Floreagako ikasle ohia da. Zorionak!!!

- 52 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Sudaderak Gaur arratsaldean Floreagako sudaderak ikusteko eta probatzeko aukera izan dugu eskolako atarian.

Sudadera eskuratzeko gogoz geratu bazara, Abenduaren 21era arte, Plaza Berri Sporten izango duzu eskatzeko aukera. Prezioa: 20 euro. Animatu zaitez eta eros ezazu zeurea!

Bidaia tertuliak Azkoitiko 18. Bidaia Tertuliak ekimenak saio interesgarri bat antolatu zuen Don Bosco aretoan.

688 850 174

- 53 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

Bertso eskolara gonbitea Irailaren 17an goizean, lehenengo orduan, bisita berezia izan genuen LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleok: Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak izan ziren gure artean.

Ikasturte hasiera honetan Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen eta gauzatzen duen bertso-eskolaren berri ematera etorri ziren. Ia ordu betez aritu ziren, ikasleak jarritako gai edo errimekin jolasten. Galdera-erantzunen bidez ikasleak proposatutako futbolari, bertsolari etab. asmatzen ere aritu ziren, askorentzat magia ziruditen bertso bikainak osatuz. Hori dena lantzeko bertso-eskolarako gonbidapena luzatu zieten ondoren. Ea ba taldetxo bat animatzen den‌

Denok zu, denok zu Denok zu, denok zu. Mutil edo neska berdin du!

Azaroaren 6an, Gipuzkoako Foru Aldunditik bi teknikari gure ikastetxera etorri ziren. DBH1ekoei azaldu ziguten zer den indarkeria sexista eta nola egin arazoari aurre. Azaroaren 25 ari buruz ere hitz egin genuen.Elkarrekin ariketa batzuk egin genituen: indarkeria adibideak aipatu, emakume batek zer sentitu dezakeen indarkeria sentitzen duenean, bere lekuan jarri eta nola lagundu diezaiokegun. Pare bat bideo ere ikusi genituen. Ondoren abesti bat ipini ziguten: Denok Zu!

Bukatzeko,hiru opari eman zizkiguten: poltsa bat, pultsera bat eta Denok Zu diska. Hitzak: Jakes Gogortza eta Julen Gogorza DBH1

- 54 -


GURE ARTEAN 74. 2018ko abendua

ZU ZARA EGUBERRIA Eguberria jai zaratatsua izan ohi da. Isiltasun pixka bat ondo letorkiguke, Maitasunaren ahotsa entzuteko. Zu zara Eguberria, egunero berriro jaiotzea eta Jaungoikoari zure bihotzean sartzen uztea erabakitzen duzunean. Zu zara Eguberrietako zuhaitza, bizitzako haize boladei eta zailtasunei aurre gogor egiten diezunean.

Zu zara Eguberrietako apaingarriak, zure bertuteak zure bizitza edertzen duten koloreak direnean. Zu zara Eguberrietako kanpaia, ingurukoei deitu eta denak elkartu eta batu nahi dituzunean. Zu zara Eguberrietako kandela, zure bizitzaz besteen bidea argitzen duzunean, ontasun, pazientzia, alaitasun eta esku-zabaltasunez. Zu zara Eguberrietako aingeruak, munduari bake, justizia eta maitasunezko mezua kantatzen diozunean.

Zu zara Eguberrietako izarra, norbait Jaunarekin topo egitera bideratzen duzunean. Zu zara Errege Magoak, duzun onena ematen duzunean, nori eman begiratu gabe.

Eguberrietako musika zu zara, zure barruan armonia irabazten duzunean.

“La Navidad suele ser una fiesta ruidosa. Nos vendría bien un poco de silencio, para oír la voz del Amor”.

“Navidad eres tú, cuando decides nacer de nuevo cada día y dejar entrar a Dios en tu alma. El pino de Navidad eres tú, cuando resistes vigoroso a los vientos y dificultades de la vida. Los adornos de Navidad eres tú, cuando tus virtudes son colores que adornan tu vida. La campana de Navidad eres tú, cuando llamas, congregas y buscas unir. Eres también luz de Navidad, cuando iluminas con tu vida el camino de los demás con la bondad, la paciencia, alegría y la generosidad. “Los ángeles de Navidad eres tú, cuando cantas al mundo un mensaje de paz, de justicia y de amor. La estrella de Navidad eres tú, cuando conduces a alguien al encuentro con el Señor. Eres también los reyes Magos, cuando das lo mejor que tienes sin importar a quien.“La música de Navidad eres tú cuando conquistas la armonía dentro de ti. El regalo de Navidad eres tú, cuando eres de verdad amigo y hermano de todo ser humano. La tarjeta de Navidad eres tú, cuando la bondad está escrita en tus manos. La felicitación de Navidad eres tú, cuando perdonas y restableces la paz, aun cuando sufras.

“La cena de Navidad eres tú, cuando sacias de pan y de esperanza al pobre que está a tu lado. Tú eres, sí, la noche de Navidad, cuando humilde y consciente, recibes en el silencio de la noche al Salvador del mundo sin ruidos ni grandes celebraciones; tú eres sonrisa de confianza y de ternura, en la paz interior de una Navidad perenne que establece el Reino dentro de ti. Una muy Feliz Navidad para todos los que se parecen a la Navidad”. (Papa Francisco).

Eguberrietako oparia zu zara, gizaki bakoitzaren anaiaarreba eta adiskidea zarenean.

Eguberrietako tarjeta zu zara, zure eskuetan ontasuna idatzita dagoenean. Zu zara Eguberrietako zorion gutuna, zeuk sufritu arren, barkatzen eta bakea egiten duzuean. Gabon afaria zu zara, zure ondoan dagoen pobrea ogiz eta itxaropenez asetzen duzunean.

Zu zara, bai, zu, Gabon Gaua, jakinaren gainean eta apaltasunez, munduaren Salbaitzailea onartzen duzunean, gauaren isiltasunean, zarata eta ospakizun handirik gabe. Konfiantzaz eta gozotasunez beteriko irribarrea zara. Jaunaren Erreinua zugan indartzen duen etengabeko Eguberrian. Eguberri Zoriontsuak, Eguberriaren antzekoak diren guztiei!! (Frantzisko Aita Santua, 2013)

- 55 -


Izan zaitez Eguberri!!

Profile for Floreaga Zezilio

Gure Artean 74  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Gure Artean 74  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Profile for zezilio
Advertisement