Nº
61
2014ko ekaina Zkia.
• DBH: Ikas bidaiak • LH: Akanpadak • HH: Txiki Park • Maria Laguntzailea
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK David Villahoz Zezilio Salas Koldo Gurrutxaga Juan Inazio Sudupe Cristina Salinas Segundo Mangas Joxepe Santizo Luis Larrañaga Ana Amiano Monica González Maribel García Juan Carlos Orodoea Jexux Larrañaga Eli Osoro Iñaki Etxeberria Mailu Irizar Maje Odriozola Alberto Ayerbe Amparo Mogrovejo Ana Ruiz de Azua Isabel Tolosa Olatz Zabaleta Mª Axun Epelde Ainhoa Garate DBH4ko ikasleak Askora Plus Jon Eceiza Ainhoa Galarraga Iban Garcia Maria Vaquero Iñigo Uria Joakin Sudupe Iñaki Garcia Gregorio Sánchez Alai Batzako monitoreak Floreagako irakasle, guraso eta ikasleak
Zorionak:
Juan Carlos Orodeari, ikastetxean 25 urte bete dituzulako, lan bikaina eginez. Jose Manuel Arenasi, erretiroa jasotzean. Onena opa dizugu bihotzez!! Prestaketan ahaleginez eta ordu sartuz, hainbat arlo eta mailetan ikasketa berriak burutu edo titulazioak lortu dituzuen lankideoi.
-2-
ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra............................................................................................................. 3 Salestar Inspektoria berriak............................................................................ 4 Joxe Gainzarain............................................................................................. 5 Cristina Salinas.............................................................................................. 6 Segundo Mangas........................................................................................... 8 Entrenatzaileak............................................................................................. 10 Joxepe Santizo........................................................................................ 10 Luis Larrañaga..........................................................................................11 DBH: ikas bidaia eta irteerak........................................................................ 12 DBH 4 Madrilen........................................................................................ 12 DBH 3 Murillo de Gállegon...................................................................... 13 DBH 2 Bartzelonan.................................................................................. 14 DBH 1 Gorlizen........................................................................................ 15 DBH 3 Guggenheimen............................................................................. 16 Donibane Lohizunen................................................................................ 17 LH: akanpadak............................................................................................. 18 LH 1-2 Orion............................................................................................ 18 LH 3-4 Barrian.......................................................................................... 19 LH 5-6 Hondarribian................................................................................. 20 Haur Hezkuntza............................................................................................ 21 Txiki Parken............................................................................................. 21 Txotxongiloak........................................................................................... 22 Ikasketa kooperatiboa.................................................................................. 22 Maria Laguntzailea....................................................................................... 23 XXVII. Xabier Sagarzazu txapelketa............................................................ 24 Bertsolaria.................................................................................................... 25 Gipuzkoako Eskolarteko 34. txapelketa................................................... 25 Gu ere bertsolari...................................................................................... 25 Ogia ezagutzen............................................................................................ 26 Dantzari txiki................................................................................................. 27 Eskolako Agenda 21..................................................................................... 28 Eskolen arteko foroa................................................................................ 28 Ibaialde.................................................................................................... 29 “Eskolara oinez” agiriak........................................................................... 29 Gazta tarta............................................................................................... 30 Kontsumo tailerrak................................................................................... 31 EA21 Udal foroa....................................................................................... 31 IRAES 21. Lehendakariarekin Torre Madariaga...................................... 32 IRAES 21. XXIII. topaketa........................................................................ 33 Eskerrik asko Olatz.................................................................................. 34 Jasangarritasunerako hezkuntza: XXIII. topaketak.................................. 34 Consumopolis 9: Sare sozialak aztertzen................................................ 35 Kirolak.......................................................................................................... 36 Ainhoa Galarraga Errealean.................................................................... 36 Tiro eta arrantzua..................................................................................... 37 Gimnasia erritmikoa................................................................................. 37 Pilota: XLIV. Txikito memoriala................................................................ 38 Maialen Arzalluz....................................................................................... 38 Mendizaleak............................................................................................. 39 Txerloiako finalak..................................................................................... 40 Ikaskirol.................................................................................................... 40 Jon Eceiza............................................................................................... 41 Pastorala...................................................................................................... 42 Jaunartzeak............................................................................................. 42 Otoitzaldia................................................................................................ 42 Santos Gómez......................................................................................... 43 Txanpon bilketa solidarioa....................................................................... 44 Pastoral kanpainak.................................................................................. 45 Alai Batza..................................................................................................... 46 ADS eta kluben topaketa......................................................................... 46 Bukaerako festa....................................................................................... 47 Artegune.................................................................................................. 48 Musikalaren entseguak............................................................................ 48 AB monitoreak......................................................................................... 49 Solidaritate Taldearen eta AB Koruaren merienda................................... 49 Jóvenes y Desarrollo - Gazteak eta Garapena............................................ 50 Solidaritate eguna.................................................................................... 50 Beningo umeentzat zozketa..................................................................... 51 JyD motzean............................................................................................ 51 DBH4koen agurra......................................................................................... 52 Eskulanen erakusketa.................................................................................. 53 Salestarren familien festa............................................................................. 54 Rise and shine.............................................................................................. 55 DBH4 Arantzazun......................................................................................... 56 Elkarrekin Eraikitzen 2013-14...................................................................... 57 Elkar Hazi..................................................................................................... 58 Eskerrik asko!!!............................................................................................. 59
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Agurra Adiskideok:
Gure Artean aldizkaria zuen etxeetara iristeko irrikatzen zegoen. Hiruhileko luzea igaro da, baina hemen gara berriro, gure hitzorduarekin zintzo. Eta oraingoan berritasun batekin gainera: Gure aldizkaria euskarri digitalean soilik aterako da. Garai berriak dira, modu berriak, baina beti helburu bera: San Jose de Floreagako Komunitate Hezitzaile eta Pastorala osatzen dugun guztiontzat komunikazio tresna bat izatea.
Salestarren Errektore Nagusia ere berria da, Don Boscoren X. ondorengoa. Gure ingurutik oso gertu jaio zen, Asturiasen. On Angel Fernandez Artime da. Errektore Nagusia aukeratua izan aurretik Leongo salestar probintziako inspektorea izan zen, eta oraintsu Argentinako salestarren inspektorea, non Aita Santua den Frantzisko ezagutu baitzuen.
Horrela da. On Pascual Chavez hamabi urtez Errektore Nagusia izan ondoren – bi agintaldiren ondoren ezin da berriro aukeratua izan - Salestarren XXVII. Kapitulu Orokorrak On Angeli eskatu dio eginkizun handi hori. Kapituluan 132 herri desberdinetako 212 salestar bildu dira. Errektore Nagusia eta bere Kontseilua aukeratzeaz gain, Kapitulu Orokorrak hausnarketa dokumentu bat idatzi du. Dokumentuaren gaia: “Ebanjelioaren erradikaltasunaren lekukoak”. On Angelen hitzetan, “Aukera bikaina izan da gure salestar nortasun karismatikoaz hausnarketa egiteko, kontuan izanez gaurko erara moldatu behar dugula Don Boscok bizi izan zuena eta transmititu ziguna. Biziberritze bide bat identifikatu dugu; honen arabera, gure bizitzaren alor mistikoa sustatzera konprometitzen gara, gure bizitza kontsakratuan lehentasun osoa emanez, Jaungoikoari, gure biziaren Jaunari. (…) Gure misioan, berretsi nahi dugu gazteen zerbitzari izateko asmoa, Ebanjelioaren baloreetan oinarrituriko proposamen hezitzailea eskainiz, eta mundua hobetzeko ahaleginduz. Don Boscok egin zuen aukera berresten dugu: prest gaude laguntzeko batez ere gazte pobreenei, herrialde pobretu eta alboratuenei, ohizko inguru misiolarietan eta gizarte sekularizatuenaren testuinguruan” … Gure aldizkariaren ale honetan gauza asko aurkituko dituzu: besteak beste Eguberrietako kronika, PINera bisita, behartsuen aldeko janari bidalketa, Don Boscoren kultur astea eta jaia, inauteriak, Alai Batzaren kronika, XXV Euskal Kultur Jardunaldiak, San Jose festa, Alai Batzaren Somaloko asteburua, Kantaldi – Jaialdia, kirolak, Gazteak eta Garapenaren bitartez solidaritatea… Ekintza ugari eta interesgarriak! Kristauontzat egun oso garrantzitsuak datoz: Jesusen heriotzaren gainetiko garaipena, hots, piztuera … Poz egunak izan daitezela, gure Jaunaren ohoretan. Gure Jauna bizien Jauna baita.
Queridos amigos: Un curso escolar más ha terminado y con él hemos recibido las notas, reflejo de los resultados académicos de estos 10 últimos meses. A la hora de hacer nuestra propia evaluación, soy de los que creo que no hemos de mirar la simple nota aisladamente. Hay muchos otros factores que la rodean y que tienen su importancia. Uno de ellos es el esfuerzo; ya lo decía Gandhi: “Nuestra recompensa se encuentra en el esfuerzo y no en el resultado. Un esfuerzo total es una victoria completa”. Otros factores son aquellos que se refieren a la, ahora llamada, Inteligencia Emocional, en sus vertientes intrapersonal e interpersonal. El desarrollo de esta inteligencia es la que nos ayuda a encontrar un nivel emocional equilibrado y una sana alegría. Tiempo de verano, tiempo de descanso y también tiempo para cambiar de ocupación. No podemos dejar de crecer y de ser mejores personas. Entre nuestras ofertas está la posibilidad de pasar más tiempo con nuestros seres queridos, compartiendo y celebrando la vida. No olvidemos tampoco alimentar nuestro interior con lecturas, reflexión, oración…; es algo que podemos realizar también al aire libre; bien en la piscina, bien en la playa o bien en el monte. Desde la obra de Floreaga os ofrecemos como complemento varias actividades en estos meses veraniegos. En julio: uztaila jolasean para los más peques, campamentos en Logroño y Somalo para los que están en grupos, desde 10 hasta 18 años. En agosto, algunos animadores de Alai Batza, junto con otros más de 400 jóvenes de toda la península, aprovecharán también para conocer los lugares donde nació y desarrolló su obra D. Bosco. La ocasión es propicia: en poco más de un año celebraremos el bicentenario de su nacimiento (16 de agosto de 1815). Un cariñoso recuerdo para los alumnos y alumnas de 4º ESO, quienes abandonarán nuestras aulas, pero no nuestro corazón. En mis oídos resuenan aún los cantos de su misa de despedida. Un cariñoso agradecimiento para todos los miembros de la Comunidad Educativa Pastoral de Floreaga que han hecho posible, una vez más, que nuestro colegio sea una plataforma de crecimiento personal humano y cristiano para las gentes del valle del Urola. ¡Buen verano!
David Villahoz. Zuzendari titularra. -3-
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Salestar inspektoria berriak 2014ko ekainaren 7an hasiera ofiziala eman zitzaien Espainiako bi salestar Probintzia berriei, Madrilen kokatzen den Santiago Nagusia eta Sevillan kokatzen den Maria Auxiliadora probintziein hain zuzen.
-4-
Salestarren Errektore Nagusia den On Angel Fernรกndezek irakurri zuen bi probintzien sorpen dekretua.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Joxe Gainzarain Apaizgintzan Diamantezko ezteiak (60 urte) 60ยบ aniversario de sacerdocio Joxe Gainzarain salestar azkoitiarra, apaiz ordenatua izan zen 1954ko ekainaren 27an. Bere apaiz ordenazioko Diamantezko Ezteiak ospatuko zituen igandean, ekainaren 1ean, ordu batean, Floreagako elizan eman zuen mezetan. Egun hartan, salestar komunitateak bere zuzendaria den David Villahozen Profesioko Zilarrezko Ezteiak ere ospatuko zituen. Zorionak bioi!!
David eta Joxe
-5-
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Cristina Salinas Cristina Salinas Floreagako ikasle ohia da. Administrazio alorrean prestatuta dago. Alai Batzako animatzailea izan da urte mordoan eta hor dabil orain ere. Goizeko Zerbitzuan eta Mekanografia arloan laguna handia ematen ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu.
1. Zein dira zure eskolako oroitzapenak?
Asko dira aipatuko nituzkeen oroitzapenak, baina, guztien artean hauek nabarmenduko ditut: Pittinkaren erabilera irakurtzen ikasteko, haur hezkuntzan ematen ziguten esnea, akanpadetako gaubeletarako dantzen eta antzerkien prestaketak… Egia esan, gelakideekin momento dibertigarri asko pasa izan ditut. 2. Zein dira zure oroitzapenak ab eta ads inguruan?
Garai haietan ez zeuden hainbeste baliabide tekniko baina, beti izaten zituzten jolas eta ekintza desberdinak elkarrekin disfrutatzeko. 3. Floreagan ikasketak amaitu ondoren, zein ibilbide egin duzu? Floreagatik irtendakoan Eibarren administraritzako ziklo bat egin nuen, ikasketa hauei osotasun bat emateko merkataritza eta marketing-a ikasten aritu nitzen. Zikloak amaitu ondoren haur hezkuntzako eta turismoko kurtso bana egin nuen.
Eta gaur egun Floreagan nabil lanean, mekanografia eta goizeko zerbitzuan. 4. Alai batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz, Alai Batzaren arlo sendoak edota gauza onenak? Alai Batzaren ezaugarririk bereziena, edozeini irekitako leku bat izatea da. Dauzkagun baliabideak kontutan hartu gabe, hurbiltzen zaizkigun aurrek gure babasarekin momentu dibertigarriak pasatzea dugularik helburu. Norberak beretik eskeinitako denbora baino gehiago ez da behar hay aurrera eramateko. 5. Zertan hobetu beharko genuke?
Ez nuke esango zertan hobetu behar dugun, gauzak orain dauzkagun bezela izateko lan haundia egin dugu eta maila honetan lana egitea jarraitzea da egokiena aurrera egin dezagun.
Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN
-6-
6. Logroño eta Somalo kanpaldietan parte hartu duzu maiz, bai monitore gisa, eta lehenago, zure lh eta dbh ikasle garaian zer balore dituzte kanpaldiek? Kontuan izanik elkarte erlijioso bat garela, gure kanpaldietako balorerik nabarmenenak gure identitatea defini tzen dutenak dira: laguntasuna, errespetua, elkar bizitza, fedea…Balore hauek dira garranzitsuenak beste elkarteetako jendearekin adiskidetasunezko elkar bizitza bat lor tzeko.
7. Mekanografia ekintzaren arduraduna zara. Zer laguntza eskaintzen die mekanografiak gure ikasleei? Nola moldatzen zarete?
Urte batzuk pasa dira ekintza honen ardurapean nagoela. Taldeka antolatuta daude eta astean bi aldiz etortzen dira. Ikasleek ordenagailuz abiadura lortzea behatzak ondo erabiliz da honen helburua. 8. Zein da Floreagako goizeko zerbitzuaren martxa?
Goizeko zerbitzuak, lehen ordurako lanera joan behar duten gurasoi, beraien seme-alabak zaintza bat jasotzeko eremu bat eskeintzen zaie. Bertan, jolas pilo bat, liburuak,
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
pelikulak ikusteko aukerak dituzte. Goizeko 7,30 etan irekitzen ditugu bertako ateak eta eskolan sartzeko ordura arte egiten dut bertako zaintza. 9. On Bosco federazioaren bileratan parte hartu duzu? Konta iezaiguzu zer den eta nola funtzionatzen duen. Ez dut zuzenki parte hartu Boskotaldeko bileratan, baina, Alai Batzak badauka bere ordezkaria eta beraren bidez egiten diogu jarraipena federaioaren mugimenduei. Boskotaldea, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako salestar aisialdi elkarteek osatzen duten organizazioa da.
10. Zer erreko duzu San Joan suan eta ze asmo duzu udarako? Ez ditut horrelako tradizioak jarraitzen, bizitzari etortzen den eran egin behar zaio aurre, beraz ez nuke ezer erreko. Udara hontan, guk antolatzen ditugun kanpaldietan parte hartuko dut urtero bezela. Ondore, oporretara joan eta deskantsatzea dira nire planak.
TESTA Edaria: Koka kola Janaria: Patata tortila Idazle bat: Ken Follet Liburu bat: Los pilares de la tierra Mutil izen bat: Denis Neska izen bat: Laia Kirola: Bizikleta Pelikula: El show de Truman Hondartza bat: Zarautz Herri edo hiri bat: Donostia Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Uda Pertsonaia historiko bat: Don Bosco
PANADERÍA / OKINDEGIA Ibaiondo 1 - 20720 AZKOITIA ambato-ogi-pan@hotmail.com 943 08 02 08
Administratzaileak, adi! Europako arautegiaren arabera 2014 urtearen amaierarako TVE, ETB, TELE5 eta ANTENA3eko kanalak aldatu beharko dira. Argibideak lasai eskatu.
¡Atención administradores! Según una normativa europea, antes de final del año 2014 se tienen que cambiar los canales de TVE - ETB TELE5 - ANTENA3. No duden en pedir información.
-7-
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
SEGUNDO MANGAS Segundo Mangas es antiguo alumno del Colegio Salesiano San José de Floreaga. Además de monitor de Alai Batza en sus tiempos mozos, ha estado unido al Anaitasuna Futbol Club, como jugador y como entrenador. Trabaja en Ibarmia y reside en China desde Abril 2012. Aprovechando una de sus breves estancias en Azkoitia, le hemos hecho algunas preguntas para Gure Artean.
1. ¿Qué recuerdos tienes de tu tiempo de estudiante en Floreaga? La verdad es que tengo recuerdos muy buenos de esa época, los primeros cursos de EGB en el antiguo colegio (Actual capilla), el mapa del patio viejo, la llegada de los salesianos, el paso y misa de inauguración del nuevo centro, el conocer a la mayoría de mis amigos, la apertura de Alai batza y sobre todo conocer el mundo salesiano que fue, ha sido y es una influencia en mi persona. 2. Kilimusi, “Los Floreagone”, (Don Luis), Koldo, Patxi, … Cuéntanos un poco … La verdad es que aquellos fueron buenos tiempos y la relación con los salesianos fue muy importante en mi crecimiento como persona, a día de hoy con algunos todavía mantengo el contacto.
Koldo, fue una persona muy importante, un referente y nos ayudo a crecer como personas. Patxi, desarrollo en nosotros facetas artísticas con sus clases de canto/flauta y obras de teatro. Con el estrenamos en
Masailaria
-8-
el año 92 el musical Don Bosco el primer musical de ALAI BATZA junto con Martzelino. También buenos recuerdos de otros salesianos que pasaron por Azkoitia, Don Luis, Josean Prol, Carlos diez, Iñaki Napal, Esquiroz, Eusebio, Félix, José Amaya… y otros mas.
Lo de Kilimusi y “los Floreagones” fue una pasada, en una época sin nuevas tecnologías como es la actual, mis amigos se inventaron una gran historia en capítulos que se publicaba en Kilimusi (revista de AB) con la comunidad Salesiana de la época como protagonistas. Todos nosotros, incluso ellos mismos, esperábamos con impaciencia la publicación de un nuevo capitulo!!! 3. Y los comienzos de Alai Batza?
ALAI BATZA fue un fenómeno de la época en Azkoitia.
Entonces no había nada parecido, pasábamos las tardes de los sábados allí jugando al ping pong, futbolín, al mus, juegos de mesa…
Aprendíamos en los talleres…En mi caso, yo aprendí a tocar la guitarra.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Fuimos de las primeras generaciones que disfrutamos de Alai Batza y de las primeras que comenzamos a ejercer de monitores. 4. ¿Cómo ha sido tu relación con Anaitasuna Futbol Club en las diversas etapas? La verdad es que a la Anaitasuna le debo muchas cosas y siempre estaré agradecido por haber tenido la oportunidad de jugar en el equipo del pueblo, que es mi primer equipo.
Me permitió conocer a mucha gente y hacer grandes amigos, además de poder jugar al futbol en una época en la que el futbol era importante para mi como deporte. Posteriormente he tenido la oportunidad de ser ayudante de entrenador durante los 3 años previos a mi marcha a China y la experiencia ha sido tanto o mas satisfactoria que cuando era jugador. 5. Trabajas en Ibarmia. ¿Cómo alternas las estancias en China y en Azkoitia?
Desde Abril de 2012 estoy residiendo en Shangai y habitualmente paso 2.5/3 meses allí y 15 días en Azkoitia. 6. ¿Qué dificultades presenta el idioma, el chino mandarín?
Es un idioma muy interesante. Los chinos te agradecen mucho cuando eres capaz de expresarte con ellos en chino. El mayor problema es la fonética, ya que existen cuatro acentos para una misma palabra con diferentes significados y por tanto o bien no te entienden o bien dices algo totalmente diferente a lo que realmente quieres decir. 7. ¿En qué consiste tu trabajo en China?
Tenemos 2 oficinas de representación comercial, una en Pekín (principal) y otra en Shangai. Mi labor consiste en coordinar los trabajos comerciales entre ambas oficinas y gestionar la red de ventas local para poder captar nuevos clientes y presentar soluciones técnicas a sus necesidades. 8- ¿Cómo es la gente en China, por lo que conoces? ¿Qué destacarías en su forma de vivir? La gente es general es muy amable y simpática, aunque con unas costumbres muy diferentes a las nuestras en todos los sentidos (para lo bueno y lo malo).
Los ricos son muy ricos y tienen vidas casi de cine y el resto vive de una manera sencilla. Yo vivo en una comunidad donde soy el único extranjero y estoy encantado con los vecinos. 9. ¿Cómo ves Azkoitia, cuando pasas tanto tiempo fuera?
Pues la verdad que los primeros días cuando vuelvo no veo que el pueblo haya cambiado en casi nada (físicamente),
pero cuando empiezo a ver gente y hablar con ellos, me doy cuanta que irremediablemente la vida también transcurre aquí y pasa el tiempo para todo y tod@s, los sobrinos crecen y ese es el precio que se paga por estar fuera de Azkoitia y vivir una experiencia de este tipo. Ese tiempo no es reembolsable. 10. En el tema de la educación, ¿qué valores te parecen los básicos? ¿Qué recomendarías a los chicos y chicas de Floreaga, en su educación? Respeto hacia los demás y formarse lo mejor posible tanto como persona como estudiante.
Tener una buena formación/educación es fundamental en esta época que nos esta tocando vivir, complicada para todos nosotros.
TESTA Edaria: Agua
Janaria: Las de la Ama
Idazle bat: Matilde Asensi
Liburu bat: Todo bajo el cielo Mutil izen bat: Joanes Neska izen bat: Lierni Kirola: Futbola
Pelikula: Gladiator
Aktore bat: Jose Cruz Gurrutxaga Aktoresa bat: Carmen Machi
Bidaia bat: Cualquiera sin Movil Mendi bat: Kakute
Hondartza bat: Praha Carvalho – Armacao de Pera (Algarve) Portugal Nazio bat: Una única sin fronteras
Herri edo hiri bat: Azkoitia eta Salvaleon Musikari bat: Rolling Stones
Museo bat: Musee du Louvre (Paris) Kolore bat: Azul
Urtaro bat: Primavera
Zaletasunak: Deportes, estar con lo amigos, jugar con los sobrinos, tocar la gitarra…. Pertsonaia historiko bat: Juan Bosco
-9-
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
ENTRENATZAILEAK Joxepe Santizo eta Luis Larrañaga urte askoan aritu dira gure eskola kirolean entrenatzaile gisa. Joxepe gainera Futbol Entrenatzaileen Irakaslea da eta Luis futbolari bikaina izana. Galdera batzuk egin dizkiegu gure aldizkarirako.
Joxepe Santizo Zein talde entrena tzen duzu eta zenbat denbora daramazu entrenadore bezala? Anaitasunako Infantil neskak, 31 urte daroat entrenatzen. Nola sartu zinen?
Lesio asko eduki ondoren, 17 urterekin entrenatzen hasi nintzan. Zure ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek?
Futbola ezagutu, edukiak adinetara eta jokalarien mailara egokitu eta taldeak eroaten jakin. Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek?
Eskolarretan gogoarekin etorri. Federatuetan gogoa baino zerbait gehiago eskatzen da. Nolakoa izaten da entrenamendu bat?
Guk teknika asko lantzen dogu, bakarkako eta taldeko teknika. Bakarkako Taktika ere lantzen dogu. Taldeko taktika azkenean. Irabaztea al da garrantzitsuena kirola egiterakoan?
Irabaztea garrantzitsua da, gutxienez partidu erdiak. Oso partidu gutxi irabazten duten taldeetan motibazioa jaitsi egiten da, entrenamendutako asistentzia eta gurasoen interesa ere berantz doaz, puntualitate eza egoten da eta abar. Zer beste balore landu behar dira?
Taldekideak zer moduz portatzen dira? Oso, oso ondo.
Entrenatzeaz aparte zer egiten duzu?
Laneko asuntoak ondo prestatu eta familiarekin egon. Kirolik praktikatzen al duzu? Cicling.
Merezi du entrenadore izatea, zer esango zenioke entrenadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste norbaiti? Animatu dadila, besterik ez.
TESTA Kirola: futbola.
Kirolaria: Genar Andrinua.
Futbol edo kirol taldea: futbola
Entrenadorea: Marcelo Bielsa eta Luis Aragones.
Liburua: “Las claves del Talento” Autorea: Dan Coyle. Abeslaria: Xabier Lete.
Oporretako lekua: Ondarru. Urtaroa: udaberria
Mendia: Akila mendi
Janaria: entsalada errusiarra. Edaria: ura.
Balorerik garrantzitsuena, zailtasunei aurre egiten ikastea da. Jokalaria ahalegindu bada eta maiatzean, zailtasun guztiak gainditu eta gero irailean baino jokalari hobeagoa bada, bizitzarako prestatuta dago.
Hondartza: Arrigorri (Ondarru)
Egiten duzuen esfortzuaren ondoren baloratuak senti tzen zarete?
Pertsonaia historikoa: Jesukristo.
Jokalari guztiak hurrengo denboraldian Anaitasunan jarraitzeko asmoa dute; hori da gehien betetzen gaituena. Gurasoak zer moduz portatzen dira? Gurasoak ondo portatzen dira.
Zer moduz joan da azken denboraldia, nolako emaitzak izan dituzu? Ligan, Txapeldunak izan gara. Txapeldunen fasean, hirugarren. Kontutan eduki behar da gure jokalari guztiak DBH 1koak zirela eta beste ekipoetakoak 1. eta 2. DBHkoak. Kirol bat ala polikirola?
Honena LHn bi kirol batera egitea: futbola eta gimnasia, saskibaloia eta Karate adibidez.
- 10 -
Zaletasun bat: seme-alabekin futbol partidu bat ikustea. Pelikula: Esencia de mujer (Al Pacino)
Gertakizun historikoa: Berlingo Harresiaren gainbehera
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Luis Larra単aga Zein talde entrenatzen duzu eta zenbat denbora daramazu entrenadore bezala? Anaitasunako infantil neskak. Aurrenengo urtie. Nola sartu zinen? neure alabak jolasten duelako.
Futbola asko gustatzen zait eta gainera
Zure ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek? Egiten duzuna gustatzie ta gogue egukitzie.
Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek? Batiz bat gogue.
Nolakoa izaten da entrenamendu bat? Asko lantzen dugu teknika.
Irabaztea al da garrantzitsuena kirola egiterakoan?
Irabaztea beharrezkoa da bestela morala da entrenatzeko gogoak jeisten juten dira. Zer beste balore landu behar dira?
Batiz bat errespetu eta ekipoa geranez baita ere adizkedetasune. Egiten duzuen esfortzuaren ondoren baloratuak sentitzen zarete? Bai noski.
Gurasoak zer moduz portatzen dira? Oso ondo.
Kirolik praktikatzen al duzu? Bai.Txrrindularitza gehien bat.
Merezi du entrenadore izatea, zer esango zenioke entrenadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste norbaiti? Merezi duela bai単o gogue desente behar dela.
TESTA Kirola: futbola. Kirolaria: Pirri Futbol edo kirol taldea: Futbol. Entrenadorea Guardiola. Liburua La ciudad de la alegria. Abeslaria Mikel laboa. Oporretako lekua Pirineuek. Urtaroa Udaberrixe. Mendia Aitzkorri. Janaria Arrautze parie patatakin. Edaria Ardue. Hondartza Zumaiko Itzurun. Zaletasun bat Kirola orokorrin. Pelikula Lorenzos oil. Gertakizun historikoa Nire alaban jaiotza. Pertsonaia historikoa Ghandi.
Zer moduz joan da azken denboraldia, nolako emaitzak izan dituzu? Denboraldia oso ondo kountutan eukitze jokalari denak lelengo urtekuk zirela.Txapeldun ligako klasifikau gea ta Guipzkun 6 ren barrun sartu gea. Kirol bat ala polikirola? Polikirola.
Taldekideak zer moduz portatzen dira? Oso oso ondo.
Entrenatzeaz aparte zer egiten duzu? Lana eta kirola aldetan dena.
- 11 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Dbh: ikas bidaia eta irteerak
DBH 4 Madrilen Apirilaren 9an, asteazkena, goizeko 7etan hartu genuen autobusa. Geldialdi bat egin genuen Burgosen eta ondoren, Segoviara joan ginen. Bertan bazkaldu ostean, La Granjara abiatu ginen. Hau bisitatu eta gero, han dagoen laberinto batera joan ginen. Gehiago kostatu zitzaigun laberintora joateko bidea aurkitzea, bertan barruan bukaeraraino iristea baino. Hori guztia egin ondoren, aterpetxera iritsi ginen. Maletak utzi, logeletan banatu, oheak egin eta kalean buelta bat eman genuen. Afaltzeko orduan bueltatu ginen eta nahiko gustura jan genuen. Gero, logeletara joan ginen eta bertan egon ginen pixka bat hitz egiten, baina 12etarako bakoitzak bere ohean egon behar zuen. Hurrengo egunean oso ongi gosaldu genuen eta erregeen jauregia bisitatu genuen. Handik, Retiroko parkera joan ginen. Txalupetan ibili ginen 45 minutuz. Bazkaldu ere bertan egin genuen. Ondorengo geldialdia, Atochako tren geltokian egin genuen. Geltokiaren aurrean zegoen Reina Sofia museora ere joan ginen eta Gernika kuadroa ikusi genuen. Bertatik, aterpetxera joan ginen.
Iritsi zen 3. eguna ere. Toledora joan ginen goizean. Bertan denbora librea utzi ziguten eta han bazkaldu genuen. Ondoren, Bernabeura joan ginen. Hau bisitatu ostean, Madrileko kaleetan zehar ibili ginen. Guztiok egarriak geunden eta kostatu zitzaigun iturri bat aurkitzea. Arratsaldeko 6ak
- 12 -
iritsi ziren, Xanadura joateko ordua. Ilusioz beteta joan ginen. Batzuk kart- etan ibili ziren eta beste batzuk dendaz denda. Bertan afaldu genuen eta 10ak aldera autobusa hartu genuen aterpetxera joateko. Azkeneko eguna ere iritsi zen, Warnerrera joateko eguna. Bertako errusiar mendietatik hasi eta blai-blai bukatuta amaitu genuen eguna. Autobusa hartu eta Azkoitira goizeko ordu txikietan iritsi ginen. Esan beharra dago eguraldi paregabea izan genuela eta autobus gidaria ere oso jatorra zela.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
DBH3 Murillo de Gállegon DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira apirilaren 10etik 11ra.
Bapo afaldu ondoren lehenengo eguna bukatzeko atseden hartzea besterik ez zitzaigun falta.
Goizeko 08:15ean abiatu ginen Murillora. Autobusean euskal errepertorio osoa abestu ondoren, lehen geldialdia Loarren egin genuen. XI. mendekoa den gaztelua ezagutzera joan ginen. Gidaren laguntzaz ederki ulertu genuen garai hartako egoera eta bizimodua.
Bertan bazkaldu ondoren Iruñeara joan ginen. Gure asmoa San Ferminetako entzierroetako ibilbidea ezagutzea zen. Ordu eta erdiz Iruñea ezagutzeari ekin genion. Eguraldi bero zegoela aprobetxatuz izozki erraldoi-hotzak eta napolitana txiki-beroak dastatzeko aukera ere izan genuen.
Bidaia hasi aurretik gure bi egun hauek ondo planifikatuta genituen, bi egun bete-beteak izateko. Barkatu, batzuen ustez egun eta erdi, eta beste batzuen ustez ezta hori ere, egun eta erdi izateko ordu bete falta baitzen. Kontua da bidaia gogoz eta ilusioz hasi eta bukatu genuela.
Bertan bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera rafting-a eta hidrospeed-a egiteko bi taldetan banatu ginen. Neoprenoak ondo jantzi eta uretara! Ederki ibili ginen, ba!
Hurrengo egunean berriro ere neoprenoak eta kaskoak hartuta rafting-a eta hidrospeed-a egin genuen. Gállego ibaia arraunean eta ur lasterren indarraz baliatuz zazpi kilometroz jaitsi genuen. Kirola egiteaz gain naturaz gozatzeko aukera izan genuen.
Seiak laurden gutxi inguru ziren handik abiatu ginenean, Azkoitian zazpietarako egon nahi genuen gure oporrak hasteko. Eta datorren ikasturtean …!
- 13 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
DBH 2 Bartzelonan DBH2ko ikasleak apirilaren 9tik 12ra Bartzelona ezagutzen ibili dira. Elkarrekin 4 egun oso leku asko bisitatuz, leku asko ezagutuz. Argazkietan ikus dezakezuen bezala
Zaragozan El Pilar, Barztelonako Zooa, Nou Camp, Port Aventura, Sagrada Familia, Bartzelona zaharra,… Berriz errepikatzeko moduan?
ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK
Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 14 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
DBH 1 Gorlizen
Apirilaren 9an, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Aterpetxeko arduradunak harrera ona egin zigun eta bideo baten bidez arauak jakinarazi zizkigun. Azpimarratu behar da gure ikasleak adi eta isilean egon zirela. Behin maletak lagaz gero (batzuenak oso, oso… handiak, “badaezpada ere” etxeko armairu osoa eraman zutelako), Plentziara joan ginen. Herria ezagutu eta plazan bazkaldu genuen. Une horretan hasi zen animaliekin izan dugun harreman estua: karramarroak harrapatzen aritu ziren batzuk, bestek ikusitako txakur guztiak zenbatzen… eta hurrengo egunetan zaldiak, behiak, igelak, oreinak, arrainak, txoriak… Ez dakigu hurrengo urtean Bartzelonako zooa ikusteak mereziko duen… Arratsaldean, eguraldi eguzkitsua egin zuenez, hondartzan egoteko aprobetxatu genuen. Ausartenak bainatu egin ziren eta “Champions”-eko partidu bat jokatzeko aukera ere izan genuen. Egunari bukaera emateko jolasean ibili ginen aterpetxe aurreko zelaian.
Eta ostiralean gehienek ez zuten aterpetxetik atera nahi, baina ez zegoen aukeratzerik. Hala ere, artean ekintza batzuk falta zitzaizkigun. Bihurgune asko zituen errepide batek Gaztelugatxeraino eraman gintuen eta ermitara heltzeko lehenengo eskailerak igotzeko prest geundenean, kartel batek adierazi zigun ezin zela igoera egin bidea konpontzen ari zirelako. Azkenik, Mundakara joan eta herriko kaleak, itsasoa eta Izaro uhartea ikusten ibili ginen. Hiru egun bikainak izan dira gure artean elkar bizi izateko. Eta egia da guztiok oso ondo pasatu dugula!
Hurrengo egunean, bide malkartsu batetik farora joan ginen. Bista ederrez gozatu genuen, egindako argazkietan ikus daitekeen bezala. Eta arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: kanoak eta arku tiro. Berriro eguraldia lagun izan genuen eta guztiok pozik ibili ginen. Nahiz eta hasieran kostatu, gehienek arraunlari eta jaurtitzaile trebeak izatea lortu zuten. Eta afaldu ondoren, gau-jai ederra antolatu zen logela guztiek prestatutako antzerki eta dantzekin. Agertokitik abeslariak, dantzariak, aktore, aktoresak, imitatzaileak… pasatu ziren eta oso ondo egin zutela esan beharra dago.
- 15 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
DBH 3 Guggenheimen 2014ko maiatzaren 16an DBH 3ko ikasleak Bilboko Guggenheim ikustera joan ginen.
Bertara iritsitakoan kanpoko artelanak ikusten aritu ginen. Kanpokoak ikusitakoan barruko ikustera sartu ginen. Bi taldetan banatu behar izan genuenez, gidaren laguntzaz talde bat Yoko Onoren erakusketa ikusi zuen eta beste taldeak Ernesto Netoren erakusketaz eta artelanaz disfrutatu zuen.
Ernesto Neto: naraman gorputza. Ernesto Neto Brasilgo artistarik gailenetako bat da. Eskultura iradokitzaileak egiten ditu, habitat baten modukoak direnak. Horien barrena ibiltzean zentzumenen munduan murgiltzen gara. 1995ean hasi zen nazioartean haren lanak erakusten eta ordutik mundu osoko museo eta galeria garrantzitsuetan ikusgai ipini ditu. Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera Begirakoa erakusketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jasotzen ditu, eta, besteak beste, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa. Bere
- 16 -
obrak artistaren umorea eta jarrera kritiko eta sozial argia islatzen du sarritan.
Erakusketa Onoren laurogeigarren urtemugaren harira antolatu zen 2013an, eta, hasteko, 1960ko hamarkadako obra esanguratsuenetako batzuk aurkezten ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira artistaren lehen performanceak, paperaren gainean egindako obrak eta objektuak.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Donibane Lohizunen Maiatzaren 28an, asteazkenean, frantseseko ikasleok, Donibane Lohizune herri euskaldunean bisitan izan ginen. Eguna hasteko, “Altxorraren bila� jokoaren bidez herria ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Donibane-Lohizuneren sorrera eta historiako zati batzuk entzun ondoren, bertako plazan bazkaldu genuen, kioskoaren toldopean. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez izan, arratsaldean,
hondartzan eta kaletxo estuetan ibili ginen. Gutako batzuk dendetan, txokolate eta gozoak erosten eta dastatzen ibili ginen eta beste batzuk hondartzan. Horien artean ausartenak, uretara sartu ere egin ziren. Denboraldi bat pasa ondoren, autobusean sartu, eta Azkoitira abiatu ginen. Horrela amaitu genuen, beste urte batez, gure iparraldeko egun pasa bikaina.
- 17 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
LH: Kanpaldiak
LH 1-2 Orion Udaberria euritsua izan zela ordura arte kontuan izanik, joan aurreko egunak zerura begira eta eguraldiaren aurreikuspenak ikusten egon ondoren, heldu zen ekainak 5a, Oriora joateko eguna, kurtso amaierako txangoa egitera.
Gure neska-mutilek ere bazituzten beraiek antolatutako ekintzak, ostegun gauerako hain zuzen ere. Zeruen zeuden ilargia eta izarren laguntzarekin, izugarri gozatu genuen ekitaldian gauerdira arte.
Autobusera igotzean hasi zen bi eguneko gure abentura. Denok oso alai joan ginen, eta berehala heldu ginen Orioko “Txurruka aterpetxera�. Aterpetxean, bakoitzak bere gauzak logelan kokatu ondoren, kanpora atera ginen tokia ikusteko asmoarekin.
Ostiralean, aterpetxea txukun-txukun utzi, jolastu eta bazkaldu ondoren, etxerako bidaia hasi genuen arratsaldean. Bostak aldera, Floreaga Salestar ikastetxera heldu ginenean gure aurpegiek nekamena nabaritzen zuten, bi egun zoragarri pasa genituen seinale.
Ekainak 5ean, goizeko 09:00etan, ikasleak eta irakasleak Patio Berdean elkartu ginen, eta gure bizkar-zorroak hartuta, autobusa hartzera pozik abiatu ginen, aurreikusita bezala, eguraldi zoragarria atera zelako.
Orion pasa genituen bi egunetan, eguraldia zoragarria egin zigunez, gure neska-mutilek gehienbat igerilekuan gozatu zuten, futbola eta beste hainbat jolas egiteaz gain.
- 18 -
Familiaren babesetik kanpo egon diren bi egun hauetan, gure neska-mutilek, beraien arteko harremanak hobetzeaz gain, bizikidetza ere landu zuten. Jangelako eta logelako ardurak oso pozik bete zituzten, elkarri lagunduz.
Hitzak: Maje Odriozola Argazkiak: Maje Odriozola, Alberto Ayerbe, Isabel Tolosa, Marivi Pinedo, Amparo Mogrovejo eta Ana Ruiz de Azua.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
LH 3-4 Barrian Ekainaren 4, 5 eta 6an LH 3. eta 4. mailetako 79 ikaslek bi egun pasa dituzte Barriako aterpetxean (Araba), Floreagako 6 irakasle lagundurik. Barraira joaneko bidaia aprobetxatu zuten Gasteizen adierazgarri diren bi eraikuntza ezagutzeko: zaharrenek, Eusko Lege Biltzarren bisita gidatua egin bitartean, 3. mailakoek Artium museoarena egin zuten. Hauek egin eta berehala, Araiara abiatu ziren Nestle izozkien ekoizpen industriala ikusteko. Bisita honek, beraiek espero bezala, bukaeran, sari txiki bat ere bazuen: izozkien dastaketa. Azkenik, arratsaldeko 5ak aldera, mihia gozatu eta gero, egoitzara iritsi ziren.
Bi egun eman dituzte Barrian. Eguraldia, oraingo honetan, lehenengo eguneko goiza kenduta, gure alde izan dugu eta programatu ekintza guztiak egin ahal izan ditugu arazorik gabe: ibilaldiak, esku-lanak, eskumuturretako tailerra, maila bakoitza prestaturiko jaialdiak, diskoteka, “Erratzaren dantza”… eta aisialdia.
Baina kanpaldia ez da bakarrik lekuak ikustea eta gauzak egitea. Ikasleek bere ikastetxeko eta adin bereko beste ikaskide batzuekin 56 ordu pasa dituzte: elkarrekin jan dute, elkarrekin jolasean ibili dira, elkarrekin lo egin dute (etxean baino gutxiago seguru), elkarri lagundu diote, elkarri prestatutako dantzak, antzerki eta abar egin dizkiote eta, inoiz ere, elkarrekin sestra izan dute. Laburbilduz, elkarbizitza. Baina, dudarik gabe, segurtasun osoz esan daiteke, egun hauek pasa ondoren, ikasle hauek gehiago ezagutzen dutela elkar joan zirenean baino.
El 4, 5 y 6 de junio 79 alumnos de 3º y 4º de Primaria han pasado 2 días en el albergue de Barria (Alava), con la ayuda de 6 profesores de Floreaga.
El primer día aprovecharon el viaje para conocer 2 instalaciones emblemáticas de la ciudad: el museo Artium y el Parlamento Vasco. Posteriormente, se desplazaron hasta la fábrica de Nestle, sita en la localidad de Araia (Alava), donde después de la visita, pudieron degustar algunos helados. Al final, con el buen gusto de boca llegaron al albergue. Han estado 2 días en los que el tiempo, quitando la mañana del primer día, ha sido un aliado y nos ha dejado desarrollar el programa previsto: excursiones a pie, trabajos manuales, taller de pulseras, festivales que había preparado cada curso, discoteca, “Baile de la Escoba”… y tiempo libre.
Pero, la acampada no es solamente visitas a instalaciones y realización de diferentes actividades. Los alumnos han pasado 56 horas de convivencia: han comido juntos, han jugado juntos, han dormido juntos (menos de lo que suelen habitualmente), se han conocido, han realizado actividades en equipo como bailes, teatros, etc.; y, algunas veces, también hay que decirlo, se han enfadado entre ellos. Resumiendo, han convivido. Pero lo que sí se puede afirmar sin ningún género de duda, es que los alumnos son más familia que antes de acudir a la acampada.
- 19 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
LH 5-6 Hondarribian Nekatuta baina gustura
Esapide honek laburbiltzen du Hondarribian egin dugun hiru egunetako egonaldia.
Urtero bezala LHko 3. zikloko ikasleak Hondarribiko Elkano aterpetxean pasa ditugu hiru egun. Denbora-pasarako ekintza badirudi ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu irteera hau liburuaz eta gelako saio formalez haratago, ikasteko eta talde kohesioa lantzeko modu asko daudela erakusten baitu. Lehenengo egunean Eureka! Zientzi Museoan pasa genuen goiza eta bertan zientziaren esparruetan murgildu ginen Kimikaren eta Urtaroen tailerrei esker. Esperimentat-
- 20 -
zeko aukera ere izan zuten, norberak nahi zuen txoko eta eremuetan arreta jarriz.
Bigarren eguna hondartzara joateko aprobetxatu genuen: ura hotza baina gozamena ikaragarria.
Hirugarren egunean eguraldiak ez zigun askorik lagundu baina hala ere herrira jaitsi eta dendaz denda ibiltzeko tartetxo bat izan genuen.
Guzti hori talde giroan egiteak talde kohesiorako aukera bikaina eskaintzen du eta horren froga garbia da ikasleek zer ilusiorekin prestatu ohi dituzten gaueko festak. Guzti hau konprobatzeko argazkiak ikusi besterik ez duzue. Mailu
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
haur hezkuntza
Txiki Parken Ekainaren 6an, ostiralean, Haur Hezkuntzako umeek egun zoragarria izan zuten: Donostiako Txiki Park edo Small Parken eta Orioko Hondartzan jolas ugari egin zuten.
Eguraldia ere oso ondo portatu zen. Egun bikaina izan zen guztiontzat. Zorionak andere単oei eta ume guztiei!!
- 21 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Txotxongiloak Enkarni Genuaren “Itsasminez� txotxongilo saio bikaina gozatu zuten gure Haur Hezkuntzako umeek, Guraso Elkartearen laguntzaz.
Txotxongilo saio honetan naturarenganako maitasuna, eskuzabaltasuna eta elkar laguntza lantzen dira. Ilargiaren laguntza beharko da itsasoa osasuntsu biziko bada.
IKASKETA KOOPERATIBOA Ikasturte honetan Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxean, programan hasita, Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan ezartzea erabaki zuten hurrengo ikasturtean goiko zikloetara zabaltzeko asmoz. Lehenengo momentutik ohartu ziren programa beraien beharretara bete betean egokitzen zela, eta nahiz eta aurreneko saioak hizkuntzetan aplikatu bakarrik, gaur egun,
- 22 -
arlo guztietara zabaldu dute eta programazioaren % 80 era kooperatiboan egiten dute.
Ekainaren 4an gure esperientzia aurkeztu zuten UPV Irakasle Eskolan Marivi Pinedo eta Isabel Tolosa irakasleek, Lehen Hezkuntzako tailerrean, aurkezpen informatizatuen bitartez, gehienbat hemen egiten duguna adieraziz.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
MARIA LAGUNTZAILEA Maiatzaren 24a: egun honetan edozein salestar etxe, ikastetxe, patiotan ospatzen da Maria Laguntzailearen eguna; izan ere debozio handia zion On Boscok Maria Laguntzaileari.
Floreagan aurreko astean hasi ginen egun honi begirako ekintzak egiten: LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta aritu dira jolasorduetan, bakoitza bere taldearen alde, sariak ere ez baitira nolanahikoak. HHkoek asteazkenean, LH 6ko neska-mutilen laguntzarekin, izan zituzten jolasak. Arratsaldea goxo bukatzeko andereñoek banatutako bolloa eta txokolatea jan zuten.
da. Gela bakoitzak hiru pintxo desberdin prestatu behar zituen. Ez da erraza izan erabakitzea zeinentzat izango zen lehenengo saria. Etorkizunean gure ikasle batzuk “Master Txef”-en izango ote ditugu! Arratsaldez LHkoek jolasak izan dituzte, horretarako maila guztietako ordezkariak zituzten taldeak antolatu dira. Proben artean fruta ederki jan dute! Egun pozgarria izan da!
Txapelketen bukaera Maria Laguntzailearen egunean izan da. Eguna meza ospatuz hasi dugu LH eta DBHkoekin. LHkoek elizan bertan erakutsi dituzte gelan prestatutako kartela. Bertan Maria Laguntzailearen ondoan gure ikasleen amak agertzen ziren. DBH4ko ikasleei, denbora asko baino lehen ikasle ohi izango direnei, gaur eman die ikastetxeko Zuzendari Titularra den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra. 11:30ean HHkoek elizkizun txiki bat izan dute.
Meza ondoren LHkoek pelikula eta DBHkoek astean zehar hasitako txapelketari bukaera eman diote. DBHkoentzat ohiko jolasez gain, aurtengoan “Pintxo txapelketa” antolatu
- 23 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
XXVII. Xabier Sagarzazu Txapelketa Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko K. Etxegarai eta Ikasberri. Partiduak larunbatean eta igandean goizean jokatu ziren. Bi egunetan eguraldi ona izan genuen. Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak. Azken sailkapena honela gelditu zen:
Mutiletan: X. Munibe, Floreaga A, Floreaga B eta K. Etxegarai. Nesketan: Ikasberri, K. Etxegarai, X. Munibe eta Floreaga.
Igandean eskerronezko plaka bat eman zitzaion Jose Maria Floresi. Ia lehiaketako urte guztietan gure artean izan dugu sustatzaile eta arbitro. Mila esker!! Igandean, 12,00etan Xabier eta Julen Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Xabierren familiakoak, Eneko eta Jagoba, Anaitasunako lehendakaria Javier Zubizarreta, IGEko Maria Carmen Blazquez eta Floreagako zuzendaria David Villahoz. Jarraian, eskolako jangelan Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikaina dastatu genuen.
XXVII. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 13 eta 14an, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.
- 24 -
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotza, Alkora Bitxitegia, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari ... Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei... Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
bertsolariak
Gipuzkoako Eskolarteko 34. txapelketa Apirilaren 10ean Floregan Gipuzkoako Eskolarteko 34. Bertsolari Txapelketako saio polita izan genuen. Ikasgeletan, LH 5. eta 6. mailako Azkoitia eta Azpeitiko neska eta mutilek (10-12 urte), , Bertsopaper ariketa egin zuten arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara: gai baten inguruan 4 kopla edo 2 bertso sortzea. Ondoren Floreagako On Bosco aretoan: Itziar Debako gaztetxoak Japoinatik etorritako turista gisa aritu zitzaizkigun oholtzan.
Gero Amaia Agirrek gaiak jarrita, Jokin Uranga eta Eneritz Artetxe aritu ziren bertsotan. Horretarako hainbat ikasleren laguntza hartu zuten, adibidez oinak jartzeko… Saio polita izan zen.
“Gu ere bertsolari” Aurten ere LHko 3. zikloko ikasleek, Bertsozale Elkartearen eskutik, “Gu ere bertsolari” proiektuan parte hartzeko aukera izan dute. Eta aurten ere gehienak oso gustura aritu direla esango nuke. Gogotsu aritu ziren “bertsomovieda” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatutako lehiaketan. Gustura jardun zuten Bertsometarako bertsoak egiten eta serio eta arretaz aritu dira Baztartxoko bertso emanaldia prestatzen. Urtero bezala gela bakoitzak gai bat aukeratu zuen eta gai horri buruzko hainbat ideia atera zituzten. Ondoren binaka bertsoak osatu zituzten eta hilabete inguru aritu gara,Euskarako klasetan, tarteka entseguak egiten eta eskenatoki gainean edota ikusle gisa nola portatu behar dugun gogoratzen. Entseguez gain mozorroak prestatzea ere lan mardula izan da baina emaitza ikusita ondo inbertitutako denbora izan delakoan nago. Aipagarria iruditzen zait, emanaldiaren egunean, gure ikasleek izan zuten jarrera, eskenatoki gainean nahiz jende artean.
Baztartxon maiatzaren 8an izan genuen saio ederrean, gai ezberdinen inguruan aritu ziren ikasleak: 5Akoek Historiaren errepasoa egin ziguten; 5Bkoek espazioan zehar eraman gintuzten; 6Akoak Jai Giroan murgildurik ibili ziren, batzuk gozatuz eta beste batzuk sufrituz; eta 6Bko 3 mendizalek mendian zehar aurkitutako pertsonaia eta gauzekin izandako elkarrizketen berri eman ziguten. Esaldi batek laburbiltzen du esperientzia hau: “Geu ere bertsolari” Euskara gozamenetik lantzeko proiektua. Hitzak: Mailu Irizar
Aurten gainera, Euskararen Normalkuntza proiektuarekin batera eta ikastetxean martxan dugun Partaidetza proiektuaren baitan saio berezi bat eskaini genuen ikastetxean bertan; 3. eta 4. mailako ikasleek beste inork baino lehen izan zuten jaialdia ikusteko aukera.
- 25 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
OGIA ezagutzen Aurten “Bai dibertigarria ogia jatea” / “¡Diviértete! Es pan comido” kanpaina eskaini digu Askora Plus taldeak, The Loaf okinak eta CEBANC (Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola) laguntzaile zirela. Iaz “Egin koxk frutari” kanpaina egin genuen, aurten ogia hobeto ezagutzeko eta dastatzeko aukera eman digute. Ekimen honen barruan, Lierni Goicoechea etorri zen Floreagara maiatzaren 14an. LH 3 eta 4ko umeei ogi opil-
Peluquería de Caballeros
MAITE AZPIAZU Avda. Julio Urquijo, 18 Tel. 943 85 26 50 688 80 22 58
- 26 -
20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
txo bana eman zien hamaiketakoaren orduan, ogi ezberdin bat, dibertigarria (erremolatxarekin eta eztiarekin) eta zereal ezberdinekin egina. Zeliagoak diren umeentzat edo alergia edo/eta intolerantziaren bat dutenentzat beste aukera dibertigarri bat prestatu zen. Umeek “txoko” txiki bat izan zuten zereal ezberdinak ezagutu, ogi masa gordina nolakoa den ikusi eta ukitzeko. Opari gisa, ume bakoitzak ogia gordetzeko poltsa bat eraman zuen etxera. Gainera, triptiko bat eman zitzaien: ogiaren nutriziozko ezaugarriak eta ogia familian egiteko lau errezeta!
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
dantzari txiki Urtero bezala maiatzean Dantzari Txiki eguna ospatu zen Azkoitian. Herriko taldeen partaidetzaz gainera, Floreagako Guraso Elkarteko batzordeak bokadiloen banaketan
eskaini zuen bere laguntza. Egun bikaina izan zen, nahiz eta eguraldiaren erruz, plazako saioa Gurea frontoian egin behar izan. Zorionak guztioi!
- 27 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
eskola agenda 21
Eskolen arteko foroa Apirilaren 3an Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko-ordezkariak (Oihana Arambarri, Unai Beristain, Mikel Saenz, Maialen Iturbe, Aitor Azkoitia, Iñigo Uria, Ane Aranbarri eta Joseba Alonso). Ikastetxean urtean zehar egin ditugunn ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
- 28 -
Aurten nobedade modura herrian zabaltzeko bideo bat egin behar dute bi ikastetxeko ikasleek elkarlanean. Foroa aprobetxatu genuen “gidoia egiteko”. Eko-ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. Hurrengo zita Udaletxean dugu, maiatzaren 20an. Han bilduko gara udaletxeko ordezkariekin.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Ibaialde 2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdinetan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko-kimikoak (pHa, tenperatura, uhertasuna, nitratoak, fosfatoak, etab.), landaredia, fauna eta gizakiaren eragina aztertu genituen eta ondoren emaitzak apuntatu. Galdeketako emaitzak aztertu ondoren balorazio bat emango diogu atal bakoitzari eta txosten bat osatuko dugu. Horrela, gure iritziz, errekaren egoera zein den ondorioztatuko dugu. Dena den, ingurua garbi zegoela eta emaitza egokiak izan ditugula aurresan dezakegu.
“Eskolara oinez” agiriak Ikasturtean zehar “Eskola oinez” ekimenean konprometitu diren gurasoei (amak gehienak) omenaldi xume bat egin zitzaien, “diploma” txiki bana emanez ikasturteko azken egunean, patio berdean LHko ikasle eta irakasle guztien eta guraso askoren aurrean. Bejondeizula!!
- 29 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Gazta tarta DBH3ko ikasleok natur zientzietako gaia landuz, gazta tarta bat egin dugu klasean guk geuk erositako osagaiekin. Gazta tarta gozo hau egiteko oso osagai xinpleak erabili ditugu: gazta freskoa, nata likidoa, gurina, marmelada, limoizko gelatina eta gailetak.
Egiteko orduan oso erraza da, ez dugu eta laberik behar izan egiteko. Egindakoan, hozkailuan gorde dugu eta bi egun pasa ondoren‌. Gozatzera! Oso esperientzia polita izan da, gainera osagaien nutrienteak, antioxidatzaileak, ‌ ezagutu ditugu. Oso ona zegoen tarta!
Iban Garcia
Argazkiak: Iban Garcia, MÂŞ Axun Epelde, Ainhoa Garate.
Iban Simon
- 30 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Kontsumo tailerrak Aurten ere Eusko Jaurlaritzak bideratzen dituen kontsumo tailerretan parte hartu dugu. Arlo asko landu ditugu: energia, ura, janariak, eguneroko egoera arriskutsuak eta
seguruak landu ditugu, eta jolas eta garraioak. Elkarlanean, jolasean eta era dibertigarri batean … asko ikasten dugu!!
EA21 Udal foroa Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, udaletxera joan gara udal audientzia egitera. Xabier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara heldu garen eta guztiok, beraiek ere, hartu beharreko konpromisoak adierazi dizkiegu.
Aurtengo gaia “Aztarna ekologikoa: energia eta ura” izan da. 11 urte hauetan jorratutako bide honetan mordoxka bat izan dira landu ditugun gaiak: elikadura osasuntsua, mugikortasuna eta garraioa, zaborrak, kutsadura….. Guzti hau gure mundua hobeto ezagutzeko eta arazo eta erronken aurrean gure erantzuna zein izan behar duen aztertzeko… mundu hobeago bat posible delako.
- 31 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
IRAES 21. Lehendakariarekin Torre Madariagan Ekainaren 3an, asteartean, Lehendakariak eta bere Gobernuko Sailburuek harrera egin digute Busturiako Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorretxean), Bartzelonako II Estatuko Confintera joango garen Euskadiko 21 ordezkarioi. Ordezkariok V Euskal Confint-ean izan ginek hautatuak eta ondorengo ikastetxeetakoak gara: Axular BHI (Santurtzi), Beurko BHI (Barakaldo), Elgoibar Ikastola, Elorrio BHI (Elorrio), Lauro Ikastola (Loiu), Orobiogoita BHI (Iurreta) eta geu, San Jose Floreaga (Azkoitia). Ez badakizue, Confint ikastetxe jasangarrietako (Iraes 21) gazteok egiten ditugun konferentziak dira. Bertan ikastetxeetan egindako lanaren eta jorratutako gaiaren inguruko esperientziak trukatzen ditugu. Horrela egin genuen lehen aipaturiko V Euskal Confintean, apirilaren 2an. Bertan Estatuko II Confint saiorako ideiak planteatu genituen
- 32 -
eta joango garen 21 ordezkariak aukeratuak izan ginen ere.
I単igo Urkulu lehendakariak Jaurlaritza prestatzen ari den Ingurumen Esparru Programa berrian parte hartzera animatu gaitu, gazteok ere asko dugulako esateko gizartearen partaidetzan, eta gu gazteria hori ordezkatzen dugulako. Guk, aldiz, Lehendakariari eta Sailburuei galdera pare bat egiteko aprobetxatu dugu. Dena ondo joan da, eta egindako lana konpentsatzeko pare bat ogitarteko txiki ere jan ditugu! Esan beharra dago oso goiz ona pasa dugula. Hitzak: Maria Vaquero, I単igo Uria eta Jexux Larra単aga
Argazkiak: Jexux Larra単aga
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
IRAES 21. XXIII. topaketa Ekainaren 3an, Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Bartzelonan ospatuko den II Estatuko Confintera joango diren ordezkariei Lehendakariak harrera eta agurra emango die.
IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adierazleak identifikatu daitezke:
• Ondorioak ikasleengan • interesa erakutsi du • koherentziaz jarduten du • informazioa bilatzeko gai da • informazio-iturri desberdinak erabiltzen ditu, informa-
zioa tratatzeko prozedurak aplikatuz • ingurumen –gaietan inplikatzen da • egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu • jarrera kritikoa erakusten du baliabideak erabiltzerakoan eta proposamenak formulatzerakoan • ardurazko jarrera erakusten du • konprometitzen da • norbere eta besteen jardunbideak baloratzeko gai da • azalpenetan hizkuntza egokia erabiltzen du • koordinazio ahalmena.
gym fitness
club dir andrea calidad deportiva clases colectivas
Abarketagileen kalea 1, behea Tel.: 609 200 620
- 33 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Eskerrik asko, Olatz
Jasangarritasunerako hezkuntza: XXIII. topaketak 2014ko apirilaren 9an, Jesus Guridi kontserbatorioan ospatu zen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. topaketak “BIZIMODU JASANGARRIAGOAREN ALDE HEZI� lelopean. Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren menpean dagoen Irakasleriarentzat laguntza zerbitzua), urtero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdinetako irakasleen arteko Topaketak antolatzen ditu.
Topaketa hauen barruan, Eskolako Agenda 21ean landutako gaien artean bat aukeratzen da, eta ikuspegi berritzaile bat emanez, irakasleen eguneroko praktikan eragina izan dezala saiakera egiten da.
- 34 -
Topaketa hauetan parte hartzera gonbidatu ziguten eta guk egindako lanaren oihartzuna Gasteizera iritsi da. Ikus ezazue gure aurkezpenerako erabilitako BIDEOA. https://www.youtube.com/watch?v=S-_OFsHguKA.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Consumopolis 9 Sare sozialak aztertzen Consumopolis lehiaketak 9. edizioa zuen aurtengoa. Gaia gaurkotasun handikoa eta aldiro-aldiro pil-pilean jar足 tzen den horietako. Aurten sare sozialen erabilera egokia aztertzeko aukera eman digu lehiaketak. Taldeka gaiari buruzko galdera, froga eta joku ezberdinak gaindituz zirkuitu bat osatu behar zuten ikasleek. Bigarrengo zatian berriz sare sozialen arriskuaz ohartarazten zuen kartela egin behar zuten, hau ere taldeka. Ia lehiaketaren lehen ediziotik hartzen dugu parte 3. ziklokook txapelketa honetan.
Lan interesgarria iruditzen zaigu. Alde batetik, on line egiten denez hasieratik ziurtatua izaten dugu ikasleen interesa. Bestetik, ia ohartu ere egin gabe, adibide zeha足
tzak aztertuz, taldean eztabaidatuz eta erantzunak erabakiz kontsumoarekin zerikusia duen gairen bat lantzen da. Horretaz gain, talde-lana indartzen da nabarmen, puntuak pilatzeko estrategiak bilatzen saiatzen direlako. Eta azkenik sormena indartzen da, azkeneko lanerano beti publizitate edo kartelak sortu behar izaten baitira eta bertan marrazki, argazki eta slogan ahalik eta orijinalenak jarri.
Egia da badugula parte hartzen jarraitzeko beste arrazoi bat ere; parte hartu dugun edizio guztietan irabazi dugu lehen saria eta edizio gehienetan baita bigarrena eta hirugarrena ere. Aurten ere 3 lehenengo sariak Floreagara etorri dira. Argazkietan dituzue bidalitako lanak.
1. saria
2. saria
3. saria
- 35 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
kirolak
Ainhoa Galarraga Errealean Ainhoa Galarraga (DHB2) nesken Real Sociedad taldearekin jokoan ari da azken bolada honetan. berak egin digu txapelketa batzuen kronika. Torneo Internacional Memorial Frances Vila 2014ko Maiatzaren 23, 24, eta 25.
- Maiatzak 23: 12:15erako Zubietan egon behar genuen, autobusa hartu eta Andorrara joateko. Bidean bazkaldu eta 21:00etan heldu ginen. Gure gauzak logeletan utzi ondoren afaltzera joan ginen. 23:30etan ohera joan ginen. - Maiatzak 24: 7:30etan jaiki eta 8:00etan gosaldu genuen. Ondoren, autobusez futbol zelaira joan eta 9:00etan Toulouse FC-ren aurka jokatu eta 2-0 irabazi genuen. 11:30etan, Selecci贸 Andorranaren aurka jokatu eta 2-0 irabazi genuen. Bazkaldu ondoren, 15:00etan Villarreal CF izan genuen aurkari eta 1-0 irabazi genion. 18:30etan Valencia FC tokatu zitzaigun eta 4-2 irabazi genuen. Ondoren, hotelera joan, dutxatu eta denbora librea utzi ziguten afaltzeko ordua iritsi arte. 21:00etan afaldu, eta gero, Championseko finala ikusi genuen eta 00:00 aldera lotaratu ginen.
- Maiatzak 25: 8:30eta jaiki, gosaldu eta kalean buelta bat egin genuen. 11:30etan, hotelera bueltatu, motxilak eta gauza guztiak prestatu eta autobusera eraman genituen. Ondoren, finala jokatu behar genuen zelaira oinez joan ginen. Bertan, Athletic Club Bilbao genuen aurkari 13:00ean. Partidu nahiko parekatua izan zen, bi ekipoek aukerak izan genituelarik. Baina azkenean, Bilbok, 1-0 irabazi zigun. Finala bukatu eta gero, sari banaketa izan zen. Azpitxapeldun izan ginen eta gainera deportibitate saria jaso genuen. 14:30 aldera irten ginen Andorratik eta bidean bazkaldu genuen. 00:15etan Zubietara iritsi ginen.
Oso esperientzi ederra izan da Realarekin torneo horretan parte hartzea eta oso gustura geratu naiz hiru partidu (Selecci贸 Andorrana, Valencia eta Athletic) oso jokatu nituelako, eta horien artean, semifinala eta finala.
- 36 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Tiro eta arrantzua
Joakin S.
Orion elkarteak antolatutako tiraketa eta arrainketa lehiaketetan gogor ibili dira gure ikasleak. Hona hemen sarituen talde argazkiak
Gregorio Sz.
Gimnasia erritmikoa
Piuquen Suarez (DBH2, Floreaga) oso ondo aritu da eskualdeko eta Gipuzkoako mailan, bakarkako eta taldeko lanean. Zorionak!!
- 37 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Pilota: XLIV. Txikito memoriala Txikito Memorialeko 44. edizioko finalak jokatu ziren Gure frontoian. Ikusten da pilota maila polita dagoela ume –neska eta mutil- eta gaztetxoengan.
Joakin S.
Maialen Arzalluz Maialen Arzalluz (DBH4) saskibaloian aritzen da Iraurgi taldean. Aurten txapelketa bikaina jokatu dute, hasieratik amaieraraino. Kanariar Uharteetan Espainiako bigarren sailkatu ziren euren adinean. Azkoitiko eta Azpeitiko herriek harrera bikaina egin die kirolari gazte hauei. Ikusten da harrobi bikaina dagoela. Zorionak!!
Joakin S.
Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA
- 38 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Mendizaleak Los montañeros de Azkoitia hemos celebrado el día del monte Kakueta, que organiza el club de montaña local, Anaitasuna, con un día de clima muy agradable. Mucha gente ha acudido a visitar la gran cruz que preside esta montaña del macizo del Izarraitz. En la chabola del Anaitasuna, nos esperaban un caldo y unos pinchos riquísimos. A las 11,15 hemos celebrado la Eucaristía, con un recuerdo especial por los montañeros difuntos. Tras la misa, se ha procedido a dar las medallas a aquellos chicos y chicas que han realizado 10 ascensiones o más en el último año.
- 39 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Txerloiako finalak Maiatzaren 17an Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren.
Floreaga ikastetxeko ordezkapena zabala izan zen hiru talderekin. LH 3. mailako neska eta mutilen talde bana eta LH5eko mutilen taldea. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko. Zorionak bertara iritsi ziren talde guztiei, baita ikasturtean zehar lanean gogor aritu diren entrenatzaile eta jokalari guztiei ere.
Ikaskirol
Ekainaren 1ean gaztetxo ugarik hartu zuen parte Ikaskirol lasterketan. Hona hemen podiuma.
PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
- 40 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Jon Eceiza Jon Eceizak “Zazpi Kurutze” mendi ibilera gogorra burutu zuen ekainaren 8an, igandean, bere aita eta osabarekin batera. Galdera batzuk egin dizkiogu aldizkarirako. Zer moduz joan zen ibilaldia? Oso gustura bukatu nuen… Hamaik ordu eta erdi behar izan genituen herriko plazara iristeko. Nolakoa da “Zazpi Kurutze” mendi ibilaldia?
Goizeko lauretan irteten gara Azkoitiko herriko plazatik, artea ilun, barre batzuk botatzen, gure izena eman eta txartela eskuan.
Aritzatik zehar, lehenbizi Erlora igo ginen. Han lehenbiziko kontrola zegoen. Jarraian Aittolako gurutzera jaitsi, elkartean salda eta janariak banatzen dituzte. Ondoren?
Azkaratera joan behar dugu, ia denbora guztian errepidez, … gogorra hanka azpientzat. Hirugarren gurutzea Sargoatekoa da. Hango kontrola igaro ondoren, Hirukurutzeta tontorrera jarraitzen da. Igoera nahiko gogorra da. Han, laugarren gurutze eta kontrol postuan, fruta ugari eta txokolatea ematen dizkizute… Gero?
Ia gelditu gabe, Elosuko Kalbarioa eta Gorla igarotzen dira. Gorlako elkartean ez da falta haragi egosirik, txorizo muturrik eta trago onik… Giro bikaina egoten da. Handik Irimo aldera. Azken malda nahiko pikea da. Han zigilua puskatuta zegoen eta zuzenean aurrera egin genuen, Urretxuko Santa Barbara aldera. Han jateko gauza asko zegoen, eta masajeak hartzeko aukera egoten da, baina guk ez genuen hartu. Zumarraga aldea zer moduz?
Luzea egiten da: errepide asko dago eta herritik barrena jada nahiko nekatuta zoaz… Pare parean tokatu zi tzaigun “Gu esku dago” giza katea eta musika alaia entzun genuen…
Zumarragatik, Antigua baselizaren ondotik, Izaspira igoerari ekin genion. Benetan oso gogorra da zati hau: eguerdiko eguzki gogorra eta Mandubitik datorren bideko aldapa oso latza!! Nolakoa izan zen jendearekin izan zenuten giroa?
Oso oso ona. Jendeak elkar lagundu, animatu, lagundu egiten du… Jende guztia euskaraz aritzen da… Primeran… Izaspin geunden…
Handik behera, Pagotxetan abaitualamendu bikaina dago, kafe “bedeinkatua”, jatekoak … Eta handik Oletara (zazpigarren gurutzera). Hemen baleza ederra dago ibiltzeko eta bista ezin hobeak … Ibilbideak aurten aldaketa bat omen zuen
Bai, Oletatik jaistean, ez ginen Otzolarre eta Martittetik jaitsi. Oletatik behera, ur deposito ondotik behera, azkenean Ipintza auzo aldera irteten da mendi bidez, errepidea ekidinez. Aldaketa ona, nahiz eta bidea pixka bat luzeagoa izan. Eta handik, bidegorritik zehar, herriko plazaraino. Oroigarririk jaso al zenuten?
Bai, egun honetarako elastiko berezia. Jon. Momenturik gogorrena?
Hasieran Hirukurutzetako igoera iruditu zitzaidan, baina Izaspiko igoeran hura ezerezean utzi zuen. Hurrengo batean egiteko asmorik bai?
Bai, hurrengoa bi urte barru izango da. Ea koadrilako lagunak animatzen diren. Aholku bat?
Ibilita egon, aurrez prestatu. Asko edan eta garaiz jan: maiz jan, gutxi bada ere. Lehen ere mendian ibilia zara. Zein dira igo dituzun mendi altu edo ospetsuenak? Handiena eta famatuena Monte Perdido eta Garmo Negro (Pirinioan), biak hiru mila metrotik gorakoak. Midi d´Osseau … Txikiagotan Floreagako mendi irteera asko egin nituen. Planik udarako?
Aurten Aneto igotzeko planak egiten ari gara. Zorte ona izan!!!
- 41 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
pastorala
Jaunartzeak Zorionak aurten lehenbiziko aldiz Jaunartzea egin duzuen neska eta mutil guztiei!!!
I単aki Argazkiak
Otoitzaldia Maiatzaren 13an, Deustuko Salestar ikastetxean irakasleak diren Abel Dominguez eta Ainhoa Ba単osek, beraiek aurrera daramaten proiektu baten berri eman ziguten klaustroan: Otoitzaldia.
Umeengan hausnarketarako eta otoitzera jarrera landu nahi da, horretarako behar diren baliabideak jarriz. Gu ere honelako zerbait martxan jartzeko asmoan gara!!
- 42 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Santos Gómez DE AZPEITIA AL VATICANO... CON EL EIBAR
El joven Santos Rubén Gómez Fernández no olvidará nunca la experiencia que tuvo la oportunidad de vivir el pasado día 28 de mayo. Perteneciente a una familia numerosa originaria de Argentina pero afincada desde hace siete años en Azpeitia, el joven veinteañero, que padece una distrofia muscular que le ha llevado a depender de una silla de ruedas para poder desplazarse y realizar su vida, fue recibido por el papa Francisco en la ciudad del Vaticano. Poco le importó tener que realizar un viaje de 1.600 kilómetros (y otros tantos de vuelta) para desplazarse a bordo de la furgoneta familiar desde la localidad de Urola Erdia hasta la capital italiana. Gracias a las gestiones realizadas por el embajador de Argentina en Roma, Juan Carlos Cafiero, habían conseguido una cita con el Santo Padre y no podían fallar a la misma. Partieron desde Azpeitia el día 25 de mayo y llegaron con puntualidad británica a su destino, donde fueron recibidos por el embajador argentino. A partir de ahí, la experiencia fue, sencillamente, “impresionante”.
Acompañado por su padre, Sergio, por su hermana Joana y Ángel, el novio de esta, el joven Santos pudo olvidarse por unas horas de la enfermedad que le ha tocado padecer y vivir “como en una película”. Quien así se expresa es el propio Sergio, que no tiene palabras para agradecer toda la ayuda que ha recibido la familia para que su hijo Santos haya podido recibir la bendición del papa Francisco. Además, los viajeros guipuzcanos tuvieron la posibilidad de recorrer el interior del Vaticano a bordo de unos vehículos de la embajada argentina.
El joven azpeitiarra, cuya distrofia muscular avanza lenta pero progresivamente desde que le fuera diagnosticada cuando apenas tenía diez años, acudió a la cita con el primer Papa jesuita de la historia ataviado con una bandera de la Sociedad Deportiva Eibar; el equipo de fútbol que acaba de conseguir un impresionante ascenso a la Primera División del fútbol estatal y que también recibió la bendición papal.
hincha del Eibar Santos Rubén Gómez se hizo aficionado del Eibar hace apenas unos meses, cuando fue invitado por el club Lagun Onak de Azpeitia a presenciar un entrenamiento que el conjunto de la ciudad armera iba a realizar en el estadio de Garmendipe.
Según cuenta el padre del joven, “los jugadores del Eibar se volcaron con Santos, le dieron muchísimos ánimos, se sacaron fotos con él y le regalaron una camiseta del equipo”. También recibió la invitación del club eibartarra para que presenciara un partido de fútbol en el estadio de Ipurua. “Lamentablemente, perdieron ese encuentro, pero el trato recibido fue más que suficiente para que Santos se convirtiera en un hincha más del Eibar”, explica su padre.
La decisión del joven de acudir a la cita con el papa Francisco llevando consigo una bufanza de la escuadra armera da buena fe de ello.
Por lo demás, Sergio recuerda que están “a tope” con la campaña impulsada con el fin de recaudar los 34.000 euros que necesitan para que Santos pueda ser sometido a un tratamiento con células madre “para frenar el avance de la enfermedad” en un hospital de China. En los cuatro meses que llevan de campaña han reunido 8.600 euros: “Vamos poco a poco pero avanzando”, sentencia. Campaña solidaria” entre todos ayudemos a Santos a recuperarse” Gran concierto el dia 21/6/2014 en bar Sanagustin.de Azpeitia a beneficio de la campaña solidaria Horario de inicio 22 horas canciones pop y rock
Ese día Santos tocará con una guitarra eléctrica junto a la banda una canción espectacular.
Los esperamos, apoyemos a la campaña solidaria y a la cultura.
- 43 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Txanpon bilketa solidarioa Ekainaren erdian DBH 2. mailako ikasleek martxotik hona jasotako txanpon guztiak patioan jarri zituzten, ilara luze batzuk eginez. Martxoan hasiera eman genion ekimen solidario honi eta hilabete hauetan zehar ikastetxeko ume eta gazteek txanpon asko ekarri dituzte. Momentuz ez ditugu zenbatu, baina 350 € inguru jaso ditugulakoan gaude.
Dakizuenez, dirua Beningo kaleko umeen aldeko proiektura bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Hurrengo ikasturtean jarraituko dugunez, has zaitezkete txanponak gordetzen. Bakoitzaren ekarpen txikiarekin beharrean daudenen alde asko egin dezakegu.
APE
terapia zentroa Koldo Aranbarri
• Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia
Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com
ESTACIÓN DE SERVICIO
AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.
Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07
%2ko deskontua gure txartelarekin
- 44 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Pastoral kanpainak
2013-2014 ikasturtean landu dugun pastoral kanpaina 3 atalez osatua dago. Lehen hiruhilekoan FIDATU balorea
landu genuen. Bigarren hiruhilekoan AUSARTU jarrera. Aste Santutik udaraino BIZI eslogana landu dugu.
2014ko Salestar Misioen Egunean, “BESTEAK GEU GARA� lelopean, Salestarrek munduan etorkinen alde egiten duten lana ezagutzeko aukera izan dugu. Bideo batzuk ikusi eta landu ditugu Erlijio ikasgaian.
- 45 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
alai batza
Ads eta kluben topaketa Maiatzaren 17an Alai Batzak parte hartu zuen Logro単on antolatutako salestar klub guztien topaketan. Goizeko 08:30ean bideari ekin genion autobusez. Taldea 61 umek eta 7 monitorek osatzen zuten. Bidaia oso lasaia izan zen eta egunean zehar izan genuen eguraldia ezin hobea. Salestar ikastetxera ailega足 tzean ongietorria egin ziguten eta motxilak laga ondoren, ogitarteko eta edari bat eman zizkiguten.
Hamabiak aldera, taldeak antolatu eta jolas handi batean jolasten ibili ginen. Geroago, ospakizunari hasiera eman zitzaion eta guztiok parte hartu genuen. Indarrak berritzeko ordua heldu zen eta bazkaldu egin genuen. Hori egin ondoren, autobusean beste ikastetxe batera abiatu ginen eta han izugarrizko tailerrak egiteko aukera izan zen. Bitartean puzgarriak eta jolasak ere jarri zituzten patioan. Bukaeran animatuenak eskainitako abestiak dantzatzen aritu ziren. Arratsaldeko zortzietan Azkoitira heldu ginen.
1915ean ERAIKIA - 46 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Bukaerako festa Maiatzaren 24an, larunbatean, Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.
Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, egin beharreko lana berehala bukatutzat eman genuen.
Arratsaldeko zortziak eta erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa, ‌ Bederatzietan, puntualtasunez, jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Hirurehun lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar. Afaltzen zen bitartean, Champions-eko finala ikusteko aukera ere egon zen.
Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Lehenik, Iban Garciak prestatutako bideoa ikusi genuen, kurtso honetako ekimen guztiak gogora ekartzeko. Segidan, gure aurkezleak emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuen. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, Beninen aldeko bingoa (152₏ bildu ziren), kurtsoko argazkiak, diskoteka, ‌, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.
- 47 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Artegune Maiatzaren 9an Atalaya elkarteak antolatu zuen Artegune – Gazte Kluben topaketa Santanderren. Hirurehun hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik joandakoak.
Eta zer da Artegune? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru… Arratsaldeko seietan Santanderreko Abentura-Parkera heldu ginen eta behin merienda hartuz gero, parkeko tirolinetan ibiltzeko aukera izan genuen. Geroago salestar ikastetxera abiatu ginen eta han beste ordubetez gozatu egin genuen
programatutako ekintzekin. Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.
Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure partaide guztientzat ogitarteko ederrak eman zizkiguten. Eta afaldutakoan, aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Alai Batzaren izenean askok hartu zuten parte, argazkietan ikus daitekeen moduan. Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera bueltatu ginen, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izateagatik.
Musikalaren entseguak Hasi dira “Don Bosco” antzerki musikalaren entseguak, Josean Prolen zuzendaritzapean. Izan ere, aurtengo udazken eta neguan antzerki musikal bikaina taularatuko du Alai Batzak, guztiz euskaraz. Musikal honetan Don Boscoren bizitza
eta gazteen aldeko lan bikaina azaltzen dira, oso era erakargarrian. Ezin dugu ahaztu 2015ean Don Boscoren jaiotzaren 200. Urtemuga ospatuko dugula. Antzerki musikal hau Don Boscori egin zaion omenaldiaren parte izatea nahiko genuke.
ITTURRI
JATETXEA Kale Nagusia, 120 20720 AZKOITIA 943 85 00 17 Email: Iturrijatetxea@terra.es
- 48 -
Santa Klara 13, 1. • AZKOITIA Tel.: 943026902 www.avanzosc.com comercial@avanzosc.com
Gestioa hobetuz kostua jaistea posible da, ezagutu openERP
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
AB Monitoreak Alai Batzako monitoreek afaria gozoa egin zuten Joseba jatetxean, salestar komunitatearen gonbitez. Hori eta askoz gehiago merezi dute. Mila esker zuei guztioi!!
Solidaritate Taldearen eta AB Koruaren Merienda Ekainaren 22an bi merienda egin genituen batera Floreaga ikastetxeko jangelan. Alde batetik, Solidaritate Taldekoak elkartu ziren, eta haien ondoan Alai Batza Korukoak. Une ede-
rra izan zen ikasturteko ekintzei amaiera mahaiaren inguruan emateko.
- 49 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
jóvenes y desarrollo gazteak eta garapena
Solidaritate eguna Maiatzaren 10ean Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko ekintza antolatu zuten: ELKARTASUN PINTXOA, BIGARREN ESKUKO DENDA eta UMEENTZAT JOLASAK ETA TAILERRAK. Azkoitiko herriko plazan eta Kontzejupean jende ugari bildu zen, Familia askok ekarritako kalitate handiko pintxo, postre eta tragoak dastatzera, Bigarren Eskuko Solidaritate dendan zerbait erostera edota Alai Batzak prestatutako umeen tailer eta jolasetan parte hartzera. JyD taldeak eskerrak eman nahi dizkizue ekimen honetan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi. Bereziki: Iraurgi,
- 50 -
Plaza Berri, Hiru Iturri, Txuri Urdin, Xoxote, Beti Poz, Errebaleko Txokoa eta Izki Iturri elkarteei, Antonio Sudupe Pio eta Arkupeko Jose Cuevasi, Isidro Egizabal eta familiari, Juan Luis Eizagirre, Landakanda eta Beheko Okindegia okinei, Itziar Arrandegiari, eta Bittor, Traki, Otzarreta, Zumardi eta Iñaki Etxeza harakinei. Horretaz gain, Azkoitiko Udalari, Alai Batzako monitoreei, FK Javier Artetxeri eta modu batera edo bestera zuen laguntza eskaini diguzuen guztioi.
Denera 1350 € bildu dira, Beningo Porto Novon salestarrek zuzentzen duten kaleko umeen proiekturako. Mila esker zuen laguntzagatik!!
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Beningo umeentzat zozketa Beningo kaleko umeen aldeko zozketa egingo dugu aurtengo udazkenean ere. Honako sariak izango dira irabazle bakarrarentzat:
Migel Zubizarreta “Bolante”ren koadroa (Plaza Berri), Maite Agirre “Krispin”en koadro argi-itzaltsua. Biak bikainak benetan. Joseba Jatetxean bi pertsonentzat bazkaria edota afaria.
Laboral – Baskonia Saskibaloi taldeko jokalariek sinatutako elastikoa eta baloia.
Eibar Futbol Klubak, emandako kamiseta (Fran Garagarza kirol zuzendariak ekarria). Lehen mailara igotzeagatik bihotzez Zorionak!! eta eutsi goian!! Mila esker eta zorionak guztioi!!
JyD motzean Ekainaren 19an Gazteak eta Garapena taldearen afaria egin genuen San Martineko Ardatz elkartean. Dena primeran!!!
DANOBAT kooperatibak 3.000 €ko diru laguntza eman du JyD taldeak babesten duen Beningo kaleko umeen proiekturako. Mila esker!!!
- 51 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
dbh4koen agurra Hamalau urte ikastetxean pasa eta gero…! Iritsi da agurraren ordua. DBH4 bukatu duten ikasleek azken egunean bere esker ona adierazi nahi izan diote FLOREAGAri. Urte asko dira bertan pasatutakoak, oroitzapen asko, lagun handiak , … Ezin da hainbeste esan hain denbora gutxian. Ekainaren 17an eguerdiko 12etan On Bosco antzokian elkartu ginen ikasle beraiek prestatutako ekitaldiaz gozatzeko. Ikasleek Floreagan bere hezitzaile izan diren guztiak Egun on danoi!
Gaur, 14 urte ta geo, gure Floriako ibilbidie bukatzedeu. Gauze asko bizi izen dittou gure bigarren etxie hartzen deun hontan, baño dana bukau ettea eunen baten ta gurire aiau zaku despeditzeko ordue, nahizte oso urruti ikuste genun. Ondik oroitzen gea HHn amazketan ibiltze ginenin, leno zauden txirrista haundi hoxetan jolasin ibiltze ginenin, eskola juteko goukin eote ginenin… Oso ondo pasatze genun pegatinak pegatzen alkarri, gure arazo haundiñe pintatzeakun marratik ertetzie zan garai haxetan.
Gero, LH aiauzan. Oroitzapen polittenetakue Urrateiko bueltie dala esango genuke. Kiston iluixukin ixotze ginen urtero. Kurtsuei hasiera politte emateko era on bat zan. Haundi haundixek sentitze ginen gu patixo berdeko atetik sartu ta ertetzeakun. Garai haxetan e dexente gustatze zikun eskola etortzie, batte etxekolanak ettiere, batizbat LH 1etik LH4rea. Gero ya LH 5 ta 6ko azterketakin hasi zinin gauzek aldatzen juntzin. Azkenin, DBH hasteko garaxe etorri zan. Hemen ya
- 52 -
hartu dituzte kontuan. Ohitura den bezala beraien taldeko argazkia eman diete tutoreei, irakasleoi dagokigu DBH bukatu duten beste talde guztien argazkien ondoan jartzea.
Bukatzeko FLOREAGA IKASTETXEAk omenaldi bideo bat prestatu du, igarotako urte guztiak gogoratuz. Beraiek ere eskerrak emanez KOMERIXEK bideo prestatu dute, floreagako webgunean eskura dituzue. ONDO IZAN eta TXINTXO IBILI! gauzek serixo jartzen hasizin: azterketak, etxekolanak… beti zeoze etteko. Lelengo urtin dexenteko aldaketie antzeman genula esan einberda, baño halare pasau dittou 4 urte haueke ta oin pixket deskantzatzie tokatze zaku urrengo etapie inderrakin hasteko.
Eixe esan ezgea izen suerte gexena eukidun kurtsue… gauze batzuk pendiente geratzeie! Baño ueno, gauze hauek alde batea lagata, karta honen harixei heldukoxou: 14 urte hauek azteziñek izeten lagundu diguben irakasle danai eskerrak ematie.
Nahiz te oin antzokixen DBHko irakaslik bakarrik zaudeten, HH ta LHko irakaslintzat e badie esaten ai gean hitzek, ze danak die gure zati txiki bat. Azken finin zuentzako beste DBH4 bat gea, baino guk bizi osue zuekin emandeu ta markatxo bat danok lagadeuzte. Besteipe, eskerrik asko danoi gureatik eindeuzten danaatik 14 urte iraun dittun etapa luze hontan, ta dakiuzten dana erakusteatik. Etorriko gea bixitan, ez ahaztu gurekin! DBH4 osun izenin.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Hona hemen DBH4ko ikasle batzuek bidali dizkiguten hausnarketak:
Hemen 16 urte eman eta gero, oso tristea izango da hemendik irtetea. Oso momentu onak pasatu ditut hemen, nire txikitako lagunekin. Asko ikasi dut 16 urte hauetan, irakasleei esker. Hemendik oso oroitzapen onekin irtengo dut. (J.A.)
DBHko azken urte hau ez zait zaila egin, egia da hasiera batean, oraindik kurtsoa hasi aurretik, beldur apur bat nuela, baina behin hasi nintzenean ohartu nintzen gogoz hartu ezkero ez zela horrelako beldurgarria. Hori bai antzeman dut desberdintasun pixka bat DBH 4 eta beste DBHen artean. Lan gehiago eskatzen du, eta gogoz lan egin ezkero ez da esaten duten bezalako zaila. Gainera esan beharra daukat, ikasteko aukera izan dudala eta hainbat gauza ikasi ditudala, nahiz eta guztia ona ez izan... gauza txarrak ere izan ditut noski, beti moduan. Baina orokorrean kurtso polita izan dela esan dezaket. Sinestezina dirudi txikitan “tilin talan” kantatzetik 14 urte pasa eta orain oihuka eta builaka agurtzen dugula Floreaga. Txirrina jo eta korrika eta presaka guztiok batera eskaileretan behera jaistean... eta amaitzeko, Floreagari buruzko iritzi orokorrean, esan dezaket pozik egon naizela eta tratu ona jaso dudala. Egia esan hurrengo urtean batxilerrera joatean ziur nago faltan botako dudala. (E.B.)
Urte asko izan dira hemen igaro ditugunak, momentu onekin eta baita txarrekin ere, baina hala eta guztiz ere, beti
eduki izan dugu irakasleen babesa, gehiago edo gutxiago. Urte guzti hauetan, irakasgaiz aparte, bizitzari buruzko hainbat gauza ere ikasi ditugu, esate baterako, besteei eduki behar zaien errespetua, norberak bere gauzetan eduki behar duen errespontsabilitate.. Momentu on asko eramango ditugu Floreagatik, ikastetxean bertan igarotakoaz gain, ikas bidaietakoak. Txikitako anekdoten bat kontatzeko, Urrategira eginiko bidaiaz hitz egingo nuke. Ilusioz igotzen genuen beti aldapa gogor hura. (N.A.)
Txikitatik hasi genuen gure bidea Floreagan, eta orain dela 4 urte gure urterik erabakigarrienak etorri ziren ikastetxean. Gaur, egun gutxi batzuk falta direla, poza eta tristura sumatzen dira. Alde batetik, uda eta oporrak datozelako eta bestetik, gure betiko gelakideak eta betiko ikastetxea atzean utziko ditugulako. Hainbat bizipen eta oroitzapen guztiongan geratuko dira, airean, baina gure gelako benetako arima beti guregan geratuko da. Hainbat ekaitz ere izan ditugu eguzkiaren artean. Esan dezakegu momentu txarrak urak eman dituela dagoeneko, baina oraindik gogorarazten ditugu, eta zenbaitetan barre egin. Milaka anekdota gure gogoetarako gordeko dira. Gainera, 1998ko ikasleek esan dezakegu, ikastetxe honek eduki dituen ikasle zorigaiztokoenak izan garela, erreformak eta kontu guztiek gu bakarrik kaltetzen gintuen, baina zoriontsuenak ere izan gara momentu horietan. Floreagak, gure bizitzan partaidetza handia izan du, eta orain “Agur” esateak tristura ekartzen du. Beraz, “Agur eta eskerrik asko guztioi!!” (I.C.)
eskulanen erakusketa Ikasturtearen azken egunetan kolorez bete dugu ikastetxearen pasillo nagusia. Haur Hezkuntzatik hasita DBHrainoko ikasleek beraien eskuekin egindako lan politak erakusten dizkigute.
Ekainaren 16tik 25 arteko egunetan ikasle, irakasle, gurasoek eta ikastetxetik pasatu diren guztiek ikusi eta preziatu ahal izan dute zenbat lan egin den ikasturtean zehar,
hainbat teknika eta material ezberdin erabiliz.
Ikasleen garapenerako garrantzitsua da arlo hau lantzea. Eskulanen bidez haurrek bere irudimena sustatzen dute, aldi berean ondo pasatzeko aukera aurkituz. Zorionak denoi!
Hitzak: Maribel García
- 53 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
salestarren Familien festa Ekainaren 14an Azkoitiko Salestar Komunitateko Familien festa ospatu genuen. Eguerdiko mezaren ondoren, Joseba jatetxean izan genuen bazkaria. Joxek omenaldi berezi bat jaso zuen, bere apaizgoaren 60. urtemugan. Ume eta heldu guztientzat opari “gozoak� izan ziren. Zorionak guztioi, eta beranduenez datorren urtera arte.Emaitza bikaina lortu zuten gazteek, bai dantza eta koreografietan, bai ekintzaren traman, bai kantuetan. Elkarrizketak euskaraz ziren eta kantuak ingelesezkoak. Kantuak antzezleek interpretatu zituzten, Josean Prolek lagunduriko grabazioen bitartez. Emaitza bikaina benetan!! Zorionak eta segi horrelaxe!!
- 54 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
RISE AND SHINE Baztartxo Udal Antzokian ikuskizun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen ekainaren 13an eta 15ean. Aretoa bi egunetan bete zen, antzerki musikal hau ikusteko. Xabier Barkero eta Karitina Alberdiren ekimenez eta gidaritzapean, bailarako 40 gaztek, 14-24 urtekoek, musika eta dantza eskola bateko bi gazte taldeen lehia eta gorabeherak taularatu zituzten. Musikaz Iosu Odriozola arduratu zen eta argiak Daniel Camachoren ardura izan ziren. Gazte gehienak azkoitiarrak dira, eta Azpeitiko adiskide batzuen laguntza ere izan dute.
Emaitza bikaina lortu zuten gazteek, bai dantza eta koreografietan, bai ekintzaren traman, bai kantuetan. Elkarrizketak euskaraz ziren eta kantuak ingelesezkoak. Kantuak antzezleek interpretatu zituzten, Josean Prolek lagunduriko grabazioen bitartez. Emaitza bikaina benetan!! Zorionak eta segi horrelaxe!!
Anaitasuna Plaza 1, behea Tel.: 943 02 64 93 AZKOITIA
KAFETEGIA - OKINDEGIA - 55 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
dbh4 arantzazun Floreagako neska eta mutil talde bat, DBH4ko 22 ikasle, Azkoititik Arantzazura Joan ziren oinez ekainaren 21ean, larunbatean, 9 irakasle eta gurasorekin. Goizeko seietan atera ziren Azkoititik, eta bidegorrian zehar Urretxu, Zumarraga, Legazpia, Brinkola igaroz Barrendiolako urtegira iritsi ziren. Goizeko ur tantoek eguzkiari utzi zioten tokian, eta amaiera ekaitza ere izan genuen. Handik malda gogorretan gora Aizkorriko mendilerroaren gainera Joan behar da, Katabera edo meatzeetako bidetik, Biozkornia lepora, han Ama Birjinaren jarlekua omen da nonbait. Mutil batzuk Harriurdin (1284 m.) tontorreraino igo ziren. Biozkorniatik Arantzazura jaitsiera laburra gelditzen da, Eliza bisitatuz gure Amatxoren oinetan erromesaldia amaitzeko. Frantziskotar elkarteak Ama Birjinaren kamara hurbiltzen utzi zigun eta hantxe partekatu genuen Agur Maria otoitza. Bederatzi ordu artean behar izan zituzten, baina guztiak onik iritsi ziren. Bazkariak eta elizan egindako otoitz laburrak eman zioten amaiera egun eder eta ahaztezin honi.
El sábado 21 de junio, un grupo de 22 chicos y chicas de DBH4 (16 años) y algunos padres y educadores (9) peregrinaron andando desde Azkoitia hasta el Santuario de Arantzazu, patrona de Gipuzkoa, en una larga marcha de unos 40 kilómetros. Unas gotas de agua nos acompañaron al comienzo; luego el sol y el calor, para al final dejar paso a unas tormentas. Partieron de Azkoitia hacia las seis de la mañana, caminando por el bidegorri hacia Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Brinkola y el pantano de Barrendiola. A partir de aquí es necesario franquear la línea de crestas de la sierra de Aizkorri, por Katabera, el camino de las
- 56 -
minas,hacia Biozkornia. Desde aquí una rápida bajada nos deja a los pies de nuestra Amatxo. La comunidad franciscana nos permitió visitar a María en su camarín y nos acompanó a rezar el Ave María. Fue una peregrinación dura que acabó con una oración ante María. Nos llenó de satisfacción a todos.
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
ELKARREKIN ERAIKITZEN 2013-14 Ekainaren 20an, Azkoitiko Udaletxean, Elkarrekin Eraikitzen (Urola Erdiko Ikastetxeen lan-taldea) proiektuaren aurkezpen ekitaldia burutu zen. Ekitaldia goizeko 9.00etan hasi zen.
Proiektuaren aurkezpena eta markoa azaldu ondoren, ikastetxeek proiektuaren aplikazio prozesuan izandako esperientzia azaldu zuten.
MÂŞ Axun Epelde irakaslearen gidaritzapean, Maite Arruabarrena, Maialen Catalina, Janire Astigarraga, Ivan Castro eta Jon Eceiza ikasleek, Floreagako esperientzia azaldu zuten.
Ekitaldiari amaiera emateko, bailarako eragile desberdinetako ordezkariekin (Azkoitiko Udala, ikastetxeak, enpresak, dendak‌) mahai inguru bat antolatu zen.
Proiektuak ikasleak bailarako egoera sozioekonomikora hurbiltzeko balio izan du. Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana izan da eta guztira 30 eragile baino gehiagok hartu dute parte, tartean enpresak, osasun zerbitzuko kideak, e.a. Ikasleek 9 kasu aztertu dituzte. Talde bakoitzak, kasua landu, informazioa biltzeko plangintza bat egin eta dagokion eragilearekin elkarrizketak antolatu ditu. Azkenik, emaitzak formatu desberdinetan aurkeztu behar izan dituzte.
Elkarrizketa hauen bidez eragile desberdinen errealitatea eta beharrak gertutik ezagutu dituzte.
karan haur moda Julio Urkijo 12, behea Tel.: 943 85 00 68
20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
- 57 -
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
Elkar Hazi Txotxongilo eta mozorroen festa
Elkar-Haziko lehen ikasturte honetako saioei bukaera emateko, Txotxongilo eta Mozorroen festa egin genuen ekainaren 14an, larunbata goizean. Ikasturteko bosgarren saioa izan zen. Saio gehienetan elkartu garen talde bera bildu ginen oraingo honetan ere Haur Eskolako patioan, eta Kroko eta bere lagunen emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Ondo-
- 58 -
ren, gurasoek eta haurrek elkar lanean antzerkian kusitako mozorro batzuk sortu zituzten, adibidez, aterkiak, lepokoak, kapelak ‌ eta, mozorroturik, taldeko argazki koloretsua atera genuen. Azkenik, musika, dantza eta zerbait jan eta edanez iritsi zen festa bere bukaerara.
Eskerrik asko Elkar-Haziko saioetan parte hartu duzuen guztioi eta ondo pasa oporrak!!
GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina
eskerrik asko!!! Jose Manuel eta Juan Carlos:
Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu 2013-14 ikasturtearen amaieran. Hogeita bost urte, edo ia bizitza osoa, umeen heziketan emateak gizarte osoaren esker ona merezi du. Floreagako Komunitate Hezitzaile osoari mila esker. Eta batez ere gaur zuei bioi zuen urtemuga ospakizun egunean guztion parez.
JUAN CARLOS ORODEA 1. Isil isilik igaro dira hogeita bost urte jada, maldan behera, aldapan gora aldakorra abiada, … Umeak hezten ahalgintzea gauza zoragarria da. Beldurrik gabe esan dezagun Juan Carlos zure errua da, neurri handian, gaur Floreaga kalitatezkoa bada.
JOSE MANUEL ARENAS 1. Erretiroak berekin dakar merezi den atsedena, baina gurekin barruan doa sufrimenaren eztena. Izan ezazu gora begira borrokarako kemena. Ez zaizu falta zure lagunon beroa eta miresmena Gai honetan ere, guretzat zara, Irakaslerik onena.
2. “Ekatzu hona koaderno hori, zuzendu dezagun gaia, … etxeko lanak egin al dituzu? zer moduz da zure anaia?” Joseba, Ana… eta ume hauek Familia giroan saia. Biak batera, ahalmena eta denei laguntzeko nahia … Eskerrik asko, zaitugulako, horren langile eta alaia!! (Hamarreko handia: Itsasoari begira …) Floreaga 2014-06-27
2. Orain bi urte, jaso zenuen hemen beste txalo andana; zein gertu dauden etorkizuna, oraina eta iragana. Ez zaigu ahazten zuk hain luzaro Gure onerako emana. Gure etxean bizi dituzu, ilusio, lana, … dana !! Guztion eskerrona har ezazu: besarkada handi bana. (Hamarreko handia: Aita izena …) Floreaga 2014-06-27
Bar Alejandro Etxeko sukaldaritza
- 59 -
DBH4. 2013-2014