Issuu on Google+

60

2014ko apirila Zkia.

• D. Ángel Fenández Artime, Erretore Nagusi berria • Alai Batza: inauteriak • Janarien bidalketa Beninera • XXV. Kultur Jardunaldiak


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK David Villahoz Goiuri Epelde Zezilio Salas Koldo Gurrutxaga Juan Inazio Sudupe Amaia Alberdi Maria Arenas

Agurra............................................................................................................. 3 Erretore Nagusia eta Probintzial berriak........................................................ 4 Eguberriak...................................................................................................... 5 Belen eramangarriak.................................................................................. 5 Mariskada.................................................................................................. 5 Erregeak.................................................................................................... 6 Gabonetan kantari..................................................................................... 7 Olentzero................................................................................................... 8 Egun bat gehiago edo egun bat gutxiago....................................................... 9 Don Bosco astea...........................................................................................11

Monica Gonzalez

Al-Anon.....................................................................................................11

Ana Amiano

Joseina Etxeberria................................................................................... 12

Alberto Ayerbe

Ametsen fabrika....................................................................................... 14

Maribel Garcia Juan Carlos Orodea Mª Cruz Pascual Eli Osoro Itziar Gainzarain Iñaki Echeverria Mailu Irizar Maje Zubizarreta Isabel Tolosa Laura Murillo Maje Odriozola Jexux Larrañaga Olatz Zabaleta Maria Axun Epelde IRAES 21 taldea Aitor eta Maite Ayerdi Paula Diaz eta Maria Santizo Endika Cuevas eta Danel Garate Juanjo Gomez Joakin Sudupe Iñaki Garcia Mikel Zengotita Ivan Garcia Ylenia Martinez Hizkuntza ikasle batzordea Mendizale taldea Alai Batzako monitoreak Floreagako irakasle, guraso eta ikasleak

-2-

ÍNDICE / AURKIBIDEA

Siro López................................................................................................ 13 Ikasle ohiak.............................................................................................. 14 Santa Ageda................................................................................................. 15 All the World’s a stage.................................................................................. 16 Inauteriak...................................................................................................... 17 San Jose eguna........................................................................................... 18 XXV. Kultur Jardunaldiak.............................................................................. 20 Juan Carlos Pérez................................................................................... 20 Juanjo Etxeberria..................................................................................... 21 On Juan Maria Uriarte.............................................................................. 22 Bertso saioa............................................................................................. 23 Eskolako Agenda 21..................................................................................... 24 Himalaiako zedroa................................................................................... 24 LH2 Loiolan.............................................................................................. 25 V. Euskal Confinta.................................................................................... 25 DBH3 Zumaiako Flyschean..................................................................... 26 Alai Batza..................................................................................................... 27 P.I.N. irteera............................................................................................. 27 Inauteriak................................................................................................. 28 La Residencia San José nos visita.......................................................... 29 Somaloko konkistatzaileak....................................................................... 30 Kantaldi-Jaialdia....................................................................................... 31 Marokoko astea............................................................................................ 32 Elkar Hazi..................................................................................................... 33 Pastorala...................................................................................................... 34 Sendotza.................................................................................................. 34 Santosekin solidaritatea........................................................................... 35 Caritas...................................................................................................... 37 Kirolak.......................................................................................................... 38 2013 urteko kirolari onena....................................................................... 38 Atano III. txapelketa................................................................................. 38 Xeye......................................................................................................... 39 Eskola kirola............................................................................................. 40 Saski naski............................................................................................... 41 Mendizaleak............................................................................................. 42 Jóvenes y Desarrollo - Gazteak eta Garapena............................................ 44 Llega el contenedor a Benin.................................................................... 44 Hogar Mamá Margarita............................................................................ 45 Ausolan.................................................................................................... 46 Ormaetxea txirrindulari elkartea............................................................... 46 Garena gurean garatuz................................................................................ 47


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Agurra Adiskideok:

Gure Artean aldizkaria zuen etxeetara iristeko irrikatzen zegoen. Hiruhileko luzea igaro da, baina hemen gara berriro, gure hitzorduarekin zintzo. Eta oraingoan berritasun batekin gainera: Gure aldizkaria euskarri digitalean soilik aterako da. Garai berriak dira, modu berriak, baina beti helburu bera: San Jose de Floreagako Komunitate Hezitzaile eta Pastorala osatzen dugun guztiontzat komunikazio tresna bat izatea.

Salestarren Errektore Nagusia ere berria da, Don Boscoren X. ondorengoa. Gure ingurutik oso gertu jaio zen, Asturiasen. On Angel Fernandez Artime da. Errektore Nagusia aukeratua izan aurretik Leongo salestar probintziako inspektorea izan zen, eta oraintsu Argentinako salestarren inspektorea, non Aita Santua den Frantzisko ezagutu baitzuen.

Horrela da. On Pascual Chavez hamabi urtez Errektore Nagusia izan ondoren – bi agintaldiren ondoren ezin da berriro aukeratua izan - Salestarren XXVII. Kapitulu Orokorrak On Angeli eskatu dio eginkizun handi hori. Kapituluan 132 herri desberdinetako 212 salestar bildu dira. Errektore Nagusia eta bere Kontseilua aukeratzeaz gain, Kapitulu Orokorrak hausnarketa dokumentu bat idatzi du. Dokumentuaren gaia: “Ebanjelioaren erradikaltasunaren lekukoak”. On Angelen hitzetan, “Aukera bikaina izan da gure salestar nortasun karismatikoaz hausnarketa egiteko, kontuan izanez gaurko erara moldatu behar dugula Don Boscok bizi izan zuena eta transmititu ziguna. Biziberritze bide bat identifikatu dugu; honen arabera, gure bizitzaren alor mistikoa sustatzera konprometitzen gara, gure bizitza kontsakratuan lehentasun osoa emanez, Jaungoikoari, gure biziaren Jaunari. (…) Gure misioan, berretsi nahi dugu gazteen zerbitzari izateko asmoa, Ebanjelioaren baloreetan oinarrituriko proposamen hezitzailea eskainiz, eta mundua hobetzeko ahaleginduz. Don Boscok egin zuen aukera berresten dugu: prest gaude laguntzeko batez ere gazte pobreenei, herrialde pobretu eta alboratuenei, ohizko inguru misiolarietan eta gizarte sekularizatuenaren testuinguruan” … Gure aldizkariaren ale honetan gauza asko aurkituko dituzu: besteak beste Eguberrietako kronika, PINera bisita, behartsuen aldeko janari bidalketa, Don Boscoren kultur astea eta jaia, inauteriak, Alai Batzaren kronika, XXV Euskal Kultur Jardunaldiak, San Jose festa, Alai Batzaren Somaloko asteburua, Kantaldi – Jaialdia, kirolak, Gazteak eta Garapenaren bitartez solidaritatea… Ekintza ugari eta interesgarriak! Kristauontzat egun oso garrantzitsuak datoz: Jesusen heriotzaren gainetiko garaipena, hots, piztuera … Poz egunak izan daitezela, gure Jaunaren ohoretan. Gure Jauna bizien Jauna baita.

Queridos amigos: Ganas tenía ya la revista Gure Artean de llegar a vuestros hogares. Ha sido un largo trimestre el que hemos pasado. Pero, ya estamos aquí, fieles a nuestra cita. Y esta vez, con otra novedad: este número aparecerá tan solo en formato digital. Nuevos tiempos, nuevas formas, pero siempre el mismo objetivo: ser una vía de comunicación entre la gran comunidad educativa pastoral que habita en San José de Floreaga. Y nuevo también es el Rector Mayor de los salesianos, el X sucesor de D. Bosco. Y esta vez, es alguien nacido muy cerquita de nosotros, en Asturias. Se trata de D. Ángel Fernández Artime; antes había sido inspector en Argentina, donde conoció al actual Papa Francisco y previamente inspector en la provincia salesiana de León. Así es. Después de que Pascual Chávez terminara sus doce años como Rector Mayor, período máximo que la Congregación establece para este cargo, el XXVII Capítulo General compuesto por 212 salesianos pertenecientes a 132 países diferentes, ha encomendado al asturiano esta apasionante misión. Además de la elección del Rector y del equipo que le acompañará, el Capítulo General ha elaborado un documento de reflexión cuyo tema principal es ser “Testigos de radicalidad evangélica”. En palabras de Ángel: “Ha sido una ocasión para reflexionar en profundidad sobre nuestra identidad carismática salesiana, teniendo presente, al mismo tiempo, la necesidad de interpretar de un modo actual cuanto Don Bosco vivió y nos ha transmitido. Hemos identificado un camino de renovación en el cual nos comprometemos a vivir la dimensión mística de personas consagradas que tratan de dar en todo la primacía absoluta a Dios, Señor de Nuestra Vida. […] En nuestra misión deseamos ratificar nuestro deseo de ser siervos de los jóvenes a través de una propuesta educativa inspirada en los valores evangélicos y con un empeño generoso para la transformación del mundo. Deseamos confirmar una vez más el criterio de la opción de Don Bosco: la de una disponibilidad preferencial hacia los jóvenes más pobres, hacia las poblaciones más desfavorecidas y periféricas, en los contextos misioneros tradicionales y en los de la sociedad más secularizada”. En este número, entre otros artículos, encontrarás: celebraciones de Navidad, Gabon kantak, visita al Pin, envío de alimentos para los más necesitados, fiesta de D. Bosco con su semana cultural, fiesta de la unión, carnavales, XXV Euskal Kultur Jardunaldiak, fiesta de San José, fin de semana en Somalo con AB, Kantaldi-Jaialdia, deportes, solidaridad a través de Jóvenes y Desarrollo… Como ves, una rica y variada realidad. Para los cristianos nos llegan los días de máximo esplendor: la celebración de la victoria de la muerte, esto es, la Resurrección. Ojalá que sean días de alegría y de vida en honor a nuestro Dios, que es un Dios de vivos.

David Villahoz. Zuzendari titularra. -3-


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Erretore nagusia eta probintzial berriak Martxoaren 25ean, Salestar Kongregazioaren Errektore Nagusitzat aukeratua izan zen D. Angel Fernandez Artime apaiz salestarra. Asturiasen jaioa, Leongo inspektorea izan zen, Argentinako inspektoria batzuen bilketa landu zuen inspektore gisa, eta orain Espainiako Mediterraneoko inspektore izendatuta zegoen. Erroman, Salestarren 27. Kapitulu Orokorrak D. Angel aukeratu du eginkizun honetarako. Zorionak!! Abenduaren 24n jakin dugu gure Probintzial berria D. Juan Carlos Perez Godoy dela. Sevillako probintziala izandakoa da. Salestarren hiru probintzia (Bilbo – Leon eta Madril) bat egingo dira aurtengo udaberrian. Probintzia berri honen izena “Santiago Nagusia” izango da. Floreaga ere probintzia honetako partaide gara. Ongi etorri, D. Juan Carlos!! Breve reseña biográfica Ángel Fernández Artime, de 53 años, nació el 21 de agosto de 1960 en Gozón-Luanco (Oviedo), emitió la primera profesión salesiana el 3 de septiembre de 1978 en Mohernando (Guadalajara), la profesión perpetua el 17 de junio de 1984 en Santiago de Compostela y fue ordenado sacerdote el 4 de julio de 1987 en León. Originario de la Inspectoría Salesiana de León, fue delegado de pastoral juvenil, director del colegio salesiano de Orense, miembro del consejo provincial de esta inspectoría, de la que fue Vicario Inspectorial y, del 2000 al 2006 fue Provincial. También fue miembro de la comisión técnica que preparó el Capítulo General 26, que se celebró en 2008. En 2009 fue nombrado provincial de la Inspectoría Argentina Sur, con sede en Buenos Aires, cargo que ocupa en este momento. Es licenciado Teología Pastoral, Filosofía y Pedagogía. Don Juan Carlos Pérez Godoy. Probintziala

PANADERÍA / OKINDEGIA Ibaiondo 1 - 20720 AZKOITIA ambato-ogi-pan@hotmail.com 943 08 02 08

-4-

Don Ángel Fernández Artime. Erretore Nagusia Juan Carlos Pérez Godoy, de 54 años, nació el 5 de noviembre de 1959 en Burguillos, Sevilla. Hizo su primera profesión religiosa el 8 de septiembre de 1978 en Sanlúcar la Mayor (Sevilla), la profesión perpetua el 15 de agosto de 1984 en Sevilla, y en la capital hispalense también recibió la ordenación sacerdotal el 5 de junio de 1987. Ha sido director de la obra salesiana de Cádiz, y director de la casa inspectorial de Sevilla. De esta inspectoría fue consejero provincial, delgado de pastoral juvenil, vicario y, del 2000 al 2006 Superior Provincial. También fue miembro de la comisión técnica que preparó el Capítulo General 26, que se celebró en 2008. En la actualidad es Vicario Inspectorial y Delegado de Pastoral Juvenil de la Inspectoría de Sevilla, cargos que compagina con el de director de la casa salesiana de Cádiz. Licenciado en Ciencias Eclesiásticas, es Diplomado en Magisterio, Catequética, y máster en Pastoral Juvenil.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

EGUBERRIAK

Belen eramangarriak Abenduaren 24an Belen eramangarrien leihaketa izan zen. Jende ugari bildu zen Kontzejupean Udaleko zinegotzi eta teknikarien epaiaren zain. Urtero bezala Belen klasikoak eta berritzaileak ikusi genituen bata bestearen ondoan. An­ tzematen da lan handia egin dela Belen hauek prestatzeko.

Sariak jaso ondoren herriko kaleetan zehar abiatu ziren gure neska eta mutilak Gabon kantak kantatuz eta aginaldoa eskatuz. Zorionak guztioi!

Mariskada Abenduaren 24an egin zen Floreaga ikastetxeko Gurasoen Batzordeak antolatzen duen mariskada zoragarriaren zozketa. Saria Patxi Azpitarte “Kanpaxa� postariak jaso zuen 6655 zenbakiarekin. Zorionak!!

-5-


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Erregeak Abenduaren 20an, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Mailaz maila igo eta banan-banan gure eskutit-

-6-

za ere eman diegu Erregeei. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Gabonetan kantari Gabon eguna koadrilan pasatzeko eguna baldin bada, Gabon egun ederra gaurkoa, abenduaren 24a!

Gurean ohitura polita bihurtu da Gabon egunean kantari ateratzea herria alaitzeko asmoarekin. Goizeko bederatzi eta erdietan elkartu gara 80 bat lagun inguru Balda plazan, handik Santa Klara komentura joan gara mojentzat detaile bat izate aldera eta, ondoren, San Jose egoitzara bertakoei gosaria alaitzera. Olentzero gainean genuela ibili gara auzoz auzo abesten eta gure trikiti doinuekin.Kantuan ibili garen bitartean euririk ez digu egin. Zaparrada guk abestu

ondoren etorri da. Hurrengo urterako hobeto abesteko itxaropenez aterako gara! Goiz erdi aldera hamaiketakoa egin dugu. Azken urteetan bezala ederki hartu gaituzte beraien elkartean Aranak (Top Txef), Milak eta Majek. Hamaiketako goxoa erabat berritutako elkartean. Mila esker!

Atseden momentua izateaz gain, azken txanparako berrindartzen gara. Hortik aurrera gabon kantak beste intonazio eta indar batekin ateratzen zaizkigu eta. Gabon zoriontsuak pasa familian! eta opor egunez disfrutatu!

-7-


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Olentzero Abenduaren 18an arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana beraien eskutitza jasotzera. On Bosco aretoan sartu zenean, bazirudien zabaia lurrera eroriko zela txaloen indarraz. Olentzerok kontatu zien umeei Jesus jaio berriaren bila zebilela. Ondoren beraien eskari gutunak jaso, goxokiak eman, argazkiak atera eta opari bikainak agindu zizkien, txintxo portatzen baziren.

Masailaria

-8-


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Egun bat gehiago edo egun bat gutxiago Abenduak 28, larunbata. Egun bat gehiago edo egun bat gutxiago, nahi duenak nahi duena pentsa dezala, azken finean norbera da norbere pentsamenduen jabe… Edo ez? Goizero legez ohetik jaiki eta hankek ahal duten abiadurarik arinenean komuneko bueltatxoa egin dut. Ispiluaren aurrean begi argi horien islada topatu dut, begiradak ordea gutxi du argitik. Geroz eta ximur gehiago, geroz eta bizimarka gehiago, geroz eta urte gehiago… Marka da gero! Dena gehitzen doan honetan, non galdu dut ba nik bizipoza? Aurpegian goizeko ur freskoa bezelakorik ez da golpetik pentsamendu txoro guztiak bapatean burutik bati kentzeko. Demonio! Zer da ba gogorra halakoa gipuzkoa sakonean negua. Beno, ondo pentsatzen jarrita, aspaldi honetan negurik ere ba al da ba? Lehengoak bai neguak. Elurra maramara, mendi eta kale guztiak manta zuriaz estalirik, heltzea sutondoan, hortzak dantzan zirela egun guztia,… Arropek ere ez bait zuten oraingoekin zerikusirik: listutako amantal iluna, soinekoa deitzea ere merezi ez zuen zarbaildutako tela puxka, kolorea definitzen zaila zuten abarkak,... Arropak gaur egun hobeagoak, dudarik ez. Pertsonak ordea… Ai ama, ez da ona egiten ari naizena. Orokortasunaren bidetik noa eta hori ez da inoiz ona izan. Bizitza osoa pasa dut horren aurka eta ez nadin orain ni horretan erori. Pertsonak lehen eta orain era guztietakoak. Egiten ziren eta egiten diren bezelakoak alegia! Egia da ordea denbora gutxian gauzak asko aldatu direla, gehiegi beharbada. Non geratu dira mahai inguruko tertulia eder haiek? Oraingo gazteek zer diren ere ez dute jakingo. Osasuna ere hobeagoa genuen lehengo jendeak eta nik uste neurri haundi batean tertuliei esker zela. Euskaldunak beti izan gara gainera dena mahai inguruan konpondu eta ospatzekoak. Jan eta edan. Edan eta jan. Umea jaio zela halako etxetan, hartu oiloa besapean eta bisita egitera. Bi jaio zirela, ba bi oilo besapean. Hori ere xelebrea izaten zen. Umea izan berri zuen emakumeari oilo salda errekuperatzeko eta beste guztiek oiloa jateko. Xelebreak ziren batzutan lehengo ohiturak! Txerri-bodak, erromeriak, norbait ezkontzen zela eta hiru eguneko ospakizuna,... Tragu eta tragu artean norbait noizbehinka larrutu ere bai, gezurra esango nuke beste edozer esango banu! Hori bai, gero gehien larrutzen zuen hura izaten zen kristau onenaren pare igandero eleizan. Infernua saihestu nahiean, zerua irabazteko prest, infernua hemen lurrean bizi dugun hau dela konturatu gabe. Inuzentea! Han goitik hitzegiten ziguten sotana haundidun haiei buruz berriz nahiago komentariorik ez egin, sekula ez bait ginan elkarrekin oso ondo konpondu. Ez zidaten sekula demostratu etsenpluaren bidez predikatzen zutenik. Beraz, bere horretan utziko dugu. Nik zuzenean hitzegiten dut hitzegin behar denarekin, tartekorik gabe. Eta, egia esan, ondo konpondu izan gara beti horrela. Larunbatetan beti jende gehiago izaten da paraje hauetan. Gaur gainera lainotuta dago. Euri pitin bat ere egin dezakeen tipoa dauka zeruak, beraz jendea Loiolako paseotxoa edo mendi irteera alde batera utzi eta honuntza etorriko da. Jendea zain-zain egoten da. Zain-zain egoten gara. Pare bat hilabetetik honuntza lagun berri bat dugu gure artean. Lur dauka izena eta astean bitan etortzen zaigu. Inork ez daki ordea ziur noiz arte egongo den gurekin. Europatik horren nekez lortzen diren dirulaguntza hoietako bati esker omen dago hemen, gure lagun alemaniar alu horrekin laguntzeko. Nola du ba izena? Alzheimer, bai, alzheimer delako hori. Filosofiaz hartu behar da bizitza, bakarra izaten bait da. Gutxi edo asko iraun dezakeen bidaia bat da bizitza, baina norbera da norbere bidaiaren gidaria.

Goiuri Epelde. Ipuin leihaketan saritua Ez nago zuekin haserre. Neure buruarekin nago haserre, ez bait dut jakin nire gurasoek herentzian utzi zizkidaten baloreak zuei transmititzen. Lana besterik ez dut egin bizitza osoan ezertxo ere falta ez izateko, dirurik falta ez izateko. Eta horixe lortu dut, dirua, besterik ez. Seme-alabak, birlobak,… baina eguna joan eta eguna etorri bakarrik. Gogorra da bakardadea. Gogorra izango da inor ez duzunean. Baina maite duzun jendea izan eta hala ere bakardadea pairatu behar izana oraindik eta gogorragoa delakoan nago. Urteko bigarren bixita jaso berri dut olentzeroren txatxukeria dela eta ez dela. Egun pozgarriak izan beharko liratekeenak xelebre bihurtzen dira gero. Hemen zain dagoena urduri eta halaber amorru puntuarekin fetxa hauetan hemen ez, familiaren etxeko gozotasunean beharko lukeela pentsatuz. Kanpotik datorrena berriz urteko bigarren bixita ohikoa egitera, zer demontre opari bezela eman ez dakienaren gehigarriarekin gainera. Orain bi urte irrati bat, lehengo urtean mukizapi bordatu batzuk izan ziren, aurten nire jaiotetxearen koadro bat… Zuribeltzean argazki bat. Panorama ederra lehen tristea den gela bati alaitasuna emateko alajaina! Egunero saiatzen naiz iraganera bidaiatxo bat eginez oroitzapenei eusten. Oin-hutsik sarri ikusten dut neure burua etxe aurreko zelaian korrika nire anaia eta ahizpekin. Algara batean haruntza eta honuntza. Haizeak belar luze hura dantzatuz ateratzen zuen soinu zazeatu hura gogoratzen dut. Pixkat haruntzago aita, aitona eta anaia zaharrak belarra mozten ikusten ditut. Eta haizeak ekartzen digun belar moztu berriaren usaina… Asperen ikaragarri bat ateratzen zait une horiek gogoratzen ditudan bakoitzean. Nola botatzen ditudan faltan soinu horiek, usain horiek, algarak, irrifarrak, familia eta ama. Dena eman zidana. Gaixotasun latz hark horren azkar gugandik urrundu ez balu… Bazkaltzeko ordua. Ez bat eta ez bi bazkari arrunt sinple bat. Egia esan egiten duguna egiteko nahikoa. Baina demontre, grazia pixka bat gehiagorekin ipini daitezke jakiak. Zerikusirik ez poliki-poliki, su txikian, heltzean egindako babarrun gozoekin! Pentsatzen jartzen banaiz usaindu eta dena egiten ditut kasi: urdai zati batzuk, odolki pusketa pare bat, azak,… Kolesterol bedeinkatu honegatik ez balitz! Arrazoi zuen Joxek. Pertsonari azkena aldegiten dion ilusioa da jatea. Ai ene Joxe! Edade batetik aurrera kalamidadea kalamidadearen gainean. Kolesterola dela eta ez dela jaki asko ezin jan. Azukrea dela eta ez dela beste hainbeste. Pastelak gustatzen zaizkidanarekin neri! Jaiotetxera tartean behin buelta egin nahi eta hankek ez didate laguntzen. Bizitzaren galdera erantzun ezin horietako bat. Bizitzaren amaierara gerturatzen garenean sortzen zaigun grin hori sortu ginan tokira bueltatzeko…

-9-


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Lehiotik begira pasatzen dut denbora asko eta gogorra den arren esatea, onartu beharra daukat nire bizitzaren puntu honetara iritsirik hau ez dela bizitzea, bizitza pasatzen ikustea baizik. Gure bidaia honetan harturiko erabakiek eraman gaituzte beti bide batetik edo bestetik jotzera. Eta gauden puntuan gaude guk ez beste inork hartutako erabakien ondoren. Beraz ez gaitezen kexa! Goizero-goizero astelehenetik ostiralera umetxoak eskolara joaten ikusten ditut. Badira saltoka eta gustora joaten direnak baina txiki asko ere ikusten dut negarrez. Lau edo bost urteko umeak. Ez zaie ezer geratzen! Bada horien arten umetxo beltzaran txiki bat beti gora begiratu eta kasu egiten didana. Irrifarre bat oparitzen dit goizero eta egunero arnasteko behar dudan oxigenoa bezain beharrezkoa egin zait. Egoitz dauka izena. Aurreko baten lehioa zabalik nuela entzun bait nuen amak nola deitzen zion, niri kasu egiteagatik pixkat atzera geratu zenean. Egoitz. Ze izen da hori? Nire birlobek ere esan ezin diren izenak dituzte. Karteratxoan idatzirik dauzkat guztiak gogoratzeko zailak egiten bait zaizkit. Geroz eta zailago lagun alemaniar alua dela eta ez dela. Enarei begira ere pasatzen dut denbora. Azkenengo solairuan dago nire logela eta lehiotik ederki ikusten ditut kabiak. Udaberri-bukaera edo udara alderarte ez da enara kumerik agertzen baina helduak ere hegazti liluragarriak iruditu izan zaizkit beti. Hegan egiteko duten eran askatasun sentsazioaz blai egiten gaituzte: lur-arraseko hegaldia, konstantea, bat-bateko norabide aldaketa progresiboa ezaugarri duela. Enara banintz… Baleo eta balitz… Arratsaldeko bostak dira eta bapateko ezustekoa. Harrerara deitu didate. Bisita omen dut. Nor izango ote da? Ez dut inor espero. Txima zaharrak pixkat txukundu ispilu aurrean, kolonia pixkat bota eskumuturretan eta lepoan, atea itxi eta ea nor dudan zain. Aspaldi sentitu gabe nengoen sentsazio eder hau. Tximeletak sabelean Andoni Egaña haundiak esango lukeen bezela. Euskal Herri erdia maitemindurik duen mutila. Beno, mutila, mutila… Urteetan aurrera doa hori ere. Besteontzat bakarrik pasatzen al da ba denbora? Beti iruditu izan zait ahoa irekitzen duenean edertzen den pertsona gutxi horietakoa. Harrerara iritsi naizenean ni geratu naiz aho zabalik. Sarrerako goikaldean dauden koloretako kristaletatik sartzen diren argi izpiek aingeru baten aurpegitxoa argitzen dute bete-betean. Harri eta zur geratu naiz imajina hura nire begien aurrean ikustean. Esku bateko hatzekin konta daitezke bizitza osoan hitzik egin ezinean geratu naizen okasioak. Nahiz eta askoz gehiago izan diren isilik egon banintz hobe izango zela pentsatutakoak. Emakumea gerturatu zait eta barkatzeko eskatu dit kasurik egin gabe agertu direlako. Ez luketela enbarazurik egin nahi eta beharbada une txarrean harrapatuko nindutela, izango ditudalako nire eginbehar, betebehar eta konpromezuak. Jakingo balu… Baina beren etxean ez zela giro egunero kontu berarekin eta gaur larunbata izaki eta promes eginda zegoenez, urtea amaitu baino lehenago zorrak kitatzea pentsatu duela umearekiko. Ez du gustoko biharko uztea gaur egin daitekeena baina Irailetik zebiltzala ama-semeak gai honi bueltaka eta azkenean gaur moldatu direla. Zenbat eta hitz gehiago esan emakumeak orduan eta arinago dantzan tximeletak sabelean. Begiak dir-dir dauzkat eta aspaldiko partez ez da tristuraz. Pozez ere negar egin dezake pertsonak, ahaztuta nuen arren. Aingerutxoak txandaka begiratzen digu behetik gora bere begi ilun haundi horiekin. Lehendabizi amatxori, gero neri. Berriz amari, ondoren neri. Gaztetxoa da gertatzen ari dena ulertzeko. Bere amarengana gerturatu eta barkatzeko eskatu diot. Ez naizela hitzik egiteko gauza eta ea besarkatu dezakedan. Hotza naiz ni euskaldun ona bezela. Lehorra Joxek esango lukeen bezela. Ez naiz ez musu ez besarkaden zale, gehienak ohituraz eman izan dizkidate-

- 10 -

la pentsatu izan dudalako. Baina orain beharra daukat eta sentitzen dudan bezela adierazten dut. Nire bizitzaren puntu honetara iritsirik tontakerietarako denborarik ez dagoela pentsatzen dudalako. Eleizan gutxi praktikatu izan ditugun errezoez gain bada beste zerbait latinez dakidana eta errezo guztiek batera baino gehiago balio izan didana bizitzan: carpe diem, tempus fugit. Emakumea harriturik eta hunkiturik, begiak dir-dir, gerturatu eta biok besarkada sentikor batean bat egin dugu. Zein usain goxoa duen. Udaberri usaina. Denbora geratu dela ematen duen momentu horietako batean murgildu gara. Baina norbait zain dugu bioi begira. Kaxa gorri metaliko bat luzatu dit. Behin ikusi ninduela bonboiak jaten eta badakiela gustatzen zaizkidala. Besarkatzeko baimena eskatu diot eta buruarekin baiezko keinua egin ostean biok bat egin dugu besarkada gozo batean. Begiak itxi ditut malkoei eutsi nahiean baina alfer-alferrik. Guztiak bere bidea jarraitzen du eta orain sentimenduak eta emozioak malkotan kanpora ateratzea tokatzen da. Barkatzeko eskatu diot aingerutxoari. Ez nagoela triste. Guztiz aurkakoa baizik. Pozez ari naizela negarrez. Aspaldi ez bezela senti arazi nautela biek, bizirik alegia. Ez dudala ba asko behar esan dit aingerutxoak, bonboi kaxa batekin hori lortu badute. Eta ondoren galdetu dit ea ondo irudituko ote litzaidaken tartean behin bisita bat egingo balidate. Ahalik eta hitz errazenekin azaltzen saiatu naiz ez dela bonboi kaxa izan hori lortu duena. Bera eta bere ama direla goizero hori lortzen dutenak diren bezelakoak direlako. Eta bere galderari erantzuteko eskua sartu dut patrikan eta karteratxoa atera dut. Papertxo zarbaildu bati begirada bota eta ondoren nire begiak aingerutxoaren begi haundietara zuzendu ditut: “Egoitz, etorri nahi duzuenean bisitan. Nire bizitza grisari kolorea ematen dion aingerutxoa zara eta”. Mutikoari belarritik belarrirainoko irrifarrea atera zaio. Bere amak eta nik bitartean bi Magdalenaren pare! Urtezahar egunean beste bisita bat egingo didatela esanez agurtu dira. Logelara igo eta lehio aurrean eseri naiz. Eskerrak emateko ordua iritsi da. Tartekorik gabe, zerbait eskatu behar dudanean egin ohi dudan bezela, eskertzerakoan ere tartekorik gabe. Bihotz-bihotzez eskertu diot egun bat gehiago izan dudalako eta nolako eguna gainera! Bonboi goxo horietako bat janez enaren hegaldiari so geratu naiz ama-semeak urruntzen ikusten ditudan bitartean. Eskerrik asko! “Nik ez dut edadean sinesten. Edadetu guztiek daramate begietan ume bat, eta umeek batzutan edadetuenak bezela begiratzen gaituzte”. PABLO NERUDA (Fedea, botere iturri) Goiuri Epelde


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Don bosco astea

Al-Anon Alkoholaren inguruan hitzaldi batez eman genion hasiera 2014ko Don Bosco Asteari urtarrilaren 27an, astelehenean, gure antzokian.

Gure artean izan ziren Alkoholiko Anonimoetako A. izeneko gizon heldua eta Al-Anoneko A. eta J. izeneko gazteak. Al-Anon Familian alkoholismoa jasan dutenen pertsonen taldeak dira. Hiru hizlarik beraien esperientzia kontatu ziguten, barrubarrutik hitz eginez: Lehenbiziko hitzak oso gogorrak izan ziren. “Ni alkoholikoa naiz. Hala naiz, baina orain ez dut edaten. Urte asko daramat alkohol tanta bat edan gabe.” Nork bere bizitza kontatuz adierazi zuten alkoholaren menpekotasunak pertsona bat nola aldatu eta hondatu dezakeen; familian sorturiko amorru, gorroto, lotza, sekretuak eta kulpa-sentipenak; familia osoan sufritzen den eragina; sentimenduak kanpora atera beharra …

Gazteen artean sortu zen galdera: Nola jakin alkoholismoa arriskua edo arazo dugun? Horretarako 12 galdera egin daitezke, nork bere barrura begira. Bati baiezkoa ematea nahikoa da kontua arduraz hartzeko. Mila esker gure lagun hauei, eskaini ziguten hitzaldi hunkigarriagatik. Orain duten bizipozak animatu egin gaitu. Arriskuak hor kalean daudela ere garbi dago. Eta neurriz eta zentzuz bizitzen ikasten dugun!!

Alkoholismoa gaixotasun bat da eta horrela hartu behar da. Alferrik izango da ezkutatzea, edota aieneka ibiltzea: nola bideratu eta tratatu ikasi beharko da, berandu baino lehen, hobeto bizi izaten ikasteko, zoriontsuagoak izateko, gorrototik maitasunera igarotzeko… Laguntza taldeek eragin ona dute, eta pertsonari arazoak bideratzen laguntzen diote.

Agian gerta daiteke orain gaztetxoek bizi dituzten egoerak hitzaldian entzundako gauzekin identifikatzea; edo gerta daiteke etorkizunean arazo honi aurre egin behar izatea… Al-Anon taldeak bidea eskaintzen diote pertsonari, aurre egiteko. Itxaropenari zabaldutako atea dira. Balizko kontaktua egiteko email helbide bat ere eskaini ziguten.

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net

Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN

Administratzaileak, adi! Europako arautegiaren arabera 2014 urtearen amaierarako TVE, ETB, TELE5 eta ANTENA3eko kanalak aldatu beharko dira. Argibideak lasai eskatu.

¡Atención administradores! Según una normativa europea, antes de final del año 2014 se tienen que cambiar los canales de TVE - ETB TELE5 - ANTENA3. No duden en pedir información.

- 11 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Joseina Etxeberria On Bosco Kultur Astearen barruan, Joseina Etxeberria kazetaria izan dugu gure artean, DBHko ikasleei hitzaldi eta saio praktiko bat eskainiz, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan. Joseinak hogeita lau urte daramatza irratian lan egiten, eta horrez gain, kolaborazio batzuk egin ditu telebistan eta artikuluak ere idatzi izan ditu hainbat komunikabiderentzat. Hasieran, bere bizitzari buruz hitz egin digu eta ikasleei azpimarratu die oso garrantzitsua dela bakoitzaren ametsak betetzen saiatzea, barnean sentitzen dugun bokazioaren deiari jarraitzea. Gogoz arituz gero, lanaren sakrifizioz, edozer gauza egiteko gai izan gaitezke. Joseinak ere, hasiera batean, ez zuen pentsatzen kazetaritza munduan aritzea, argi zuena zen musika asko gustatzen zitzaiola. Baina, azkenean, erakarpen berezi bat sortu zitzaion kazetaritzarekiko, eta une honetan, maite duen musikaz lan egiten du.

Geroago, irratian erabiltzen diren tramankuluak erakutsi dizkigu eta adibide praktikoak ere jarri: kantuei nola ematen zaien sarrera, abestien nahasketa egiteko erabiltzen dituen programa eta teknikak, jendea erakartzeko jarri behar den intonazioa ‌ Horrekin batera, bere lan egiteko era oso bizia dela komentatu digu, inprobisazioan oinarritzen delako, berak egiten du dena, bai aurkeztu eta bai bolumena igo eta jaitsi. Beraz, momentuan ari da dena sortzen.

Bukaeran abesti bati sarrera emateko gonbidapena luzatu die ikasleei eta Josuk desafioa onartu du, ikasleen aurrean azaltzera ausartu da eta oso ondo egin du gainera. Eta DBH 4. mailako neska batzuek eskatuta, Ane Aranbarri bere urtebetetzean zoriontzeko aukera ere izan dugu, Joseinaren zuzendaritzapean. Gaurko hizlariaren hitzak bat datoz ikasturteko honetako kanpainarekin: ausartu, fidatu eta bizi! On Boscok bezala, gure ingurukoen bizitza hobetzeko ahaleginak egin ditzagun, Jainkoak deitzen gaituen bokazioari baietza emanez.

- 12 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Siro Lopez Siro Lopezek “Deiadar isil handia” mimo ikuskizuna eskaini digu On Bosco aretoko oholtza gainean, urtarrilaren 29an. Honako pantomimak eskaini dizkigu:

Magia, non fantasian munduan sartu garen, usoen hegadari jarraitu asmoz, sonbreirutik zer aterako beti adi …

Diskoteka: Larunbata gauez, Neska gazte bat konkistatzeko asmoa duen mutil gazte eder bat topera bizitzera animatu da. Dantza, ligatzeko asmoa, zurruta … azkenean zurruta kartzela bilakatu da …

Tenis partida bikaina ikusi ditugu, jende arteko boluntario batzuen laguntzaz, eta gure mimoa soka tenkatuan ibiltzen, bere bizitza arriskuan jarriz, …

“Metanoia” edo biziberritze dantzan esku eta behatzen mugimenduak zenbateraino espresioa bidera dezaketen azaldu zaigu, komunikazioa bideratuz. Izan ere, Luther Kingek zioen bezala: “Gizakiek elkar gorrotatzen dute, elkarren beldur direlako; elkarren beldur dira, ez dutelako elkar ezagutzen; ez dute elkar ezagutzen, ezin direlako komunikatu; ezin dira komunikatu, elkarrengandik banatuta daudelako.” “Striptease” egitean, Sirok bere nahia adierazi du: Maite gaituenaren berotasunak urtu ditzala gu ezkutatzen gaituzten maskarak.

Txaloen ondoren, bere bizitzako pasadizo batzuk kontatu dizkigu. Hamabost urterekin hasi zen mimoa bere kasa ikasten, eta gu ere gure gustuko zaletasun eta ahalmenak lantzera gonbidatu gaitu, oraintxe bertan mundua pixka bat hobetzeko … Bidaia asko egin ditu, mimoaren hizkuntza unibertsala landuz. Errefuxiatuen eremuetan, kartzeletan, ospitaletan … mimoan aritu da, jendeari irribarre bat sorrarazteko asmoan. Eta jendeari laguntzeak inork kenduko ez dion poza eman dio. Bihotzaren barru barruan … Mila esker, Siro!! Jarraitu horrela!!

- 13 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

“Ametsen Fabrika” Urtarrilaren 30ean “Ametsen Fabrika”ren munduko estreinaldia ikusi dugu … Txomin, herriko eta eskolako mutikorik jakintsuenak gustuko ametsak egiteko makina bat sortu du, “Amets system”, horrela bere amesgaiztoak bukatuko diren esperantzan. Aitari kasurik egin gabe, etxeko garajean lan handia hartu du, baina lo hartzean, makina “on” eran jartzean, … han agertu dira otso beldurgarria (Eguzkiñe neska pinpirinaren ordez), eta sorgin gaiztoa, erratz eta guzti, Olentzeroren ordez … Beraz makinak ez du ongi funtzionatu!!

Oso ondo pasatu dugu, Txomin, aita eta amarekin.

Txominek eta aitak oso ondo egiten zuten bertsotan, eta gozatu ederra hartu dugu!!

Azkenean Txominek ondo irakatsi digu: aita eta amari kasu egin behar diegu, beraiei lagundu … eta gainera amets onak egiteko ez da makinarik behar, baizik eta lo natural egitea !!!

Ikasle ohiak BATASUNAREN FESTA

Floreagako salestarren lehen etapako (1938-47) ikasle ohiek Batasunaren Festa ospatu zuten, urtero Don Bosco-

- 14 -

ren festa inguruan ohi duten bezala. Otsailaren 2an, hamabietako mezaren ondoren, talde argazkia atera eta bazkari zoragarria izan zuten Loiola Hotelean. Zorionak!!!


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

santa ageda Santa Ageda bezpera iritsi zaigu eta aurten eguraldi ederrakin, HHko haur eta irakasleak ohitura zaharrei eutsiz kalera atera gara umore eta ilusioz beterik.

Balda plazan, Eliz atarian eta Herriko enparantzan ko-

plak abestu ondoren ikastetxeko atarian abestu dugu guraso eta ikastetxeko LH eta DBHko ikasleentzat.

Aurten bildutako dirua “Beningo umeei� bidaliko zaie. Mila esker zuen laguntzagatik.

- 15 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

all the world’s a stage benetan nahi baduzu. Horrelaxe kantatu genuen “You can do anything if you want to … “.

Ongi pasatu genuen, antzerkia polita izan baitzen. Gainera gure artisten azentua benetan garbia zen, eta ulertzeko moduan hitz egiten zuten. Hona hemen DBH1Bko ikasle batzuek idatzi dituzten testuak:

On Monday at half past three we went to Baztartxo to see a theatre play. The title of the play was All the world’s a stage. It was fantastic!

Firstly, we went to Baztartxo and there was a man who was the reporter. Then, the girl started to tell us the story of Romeo and Juliet. When she finished, Harry and Bob started to do the play. They were technicians and they had to do a night show. They took five volunteers from the audience. Three were people looking for a job and they didn’t get the job. All of them liked playing an instrument and finally they made a band called Bob’s music. Otsailaren 10ean ingelesezko antzerkia ikustera joan ginen Baztartxo udal aretora, “All the world`s a stage”. Bazirudien Romeo eta Julietaren istorioa ikusiko genuela, baina benetan Bob eta Harry topatu genituen, antzerki saio bat antolatzeko arazo askorekin. Lan bila zebilen hainbat boluntario hartu zuten ikusleen artetik, gogoratuz pertsona bakoitzak bere papera bete behar duela munduan, Shakespearek omen zioenez, “The world is a stage, and everybody must play his part”. Azkenean, gure protagonistek ez zuten aktore edo aktoresa bihurtzea lortu, baina lana lortu zuten musikari gisa, “Bob`s music band” taldean, izan ere, edozer lor dezakezu,

- 16 -

Everybody liked the performance a lot and in the end we took photos whit them. The message was that everyone can be an actor.

Aitor and Maite Ayerdi

On Monday, we went to Baztartxo to see a theatre play called “All the world´s a stage”´.

The play was about Bob and Harry and they were in a stage and they didn´t know that there was an audience. When they noticed it, they called the manager but, he didn´t answer them. After that, they ask for voluntaries to help them with their performance. Paula Díaz and Maria Santizo


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

inauteriak AURTEN ERE‌ EURIA!

Iazko inauterien antzera aurten ere euria izan dugu lagun. Aurtengoa nahiko aurreikusita zegoenez, desfilerik ez da izan, baina geletan, pasilloetan eta patio berdean ibili gara gora eta behera dantzan. Pena izan da aurten ere herriari ezin erakutsia gure ilusioa eta egindako lana. Aurtengorako iazkoa aprobetxatu baldin badugu ere, hau ezin dugu ahaztu ama atalde bat aritu dela falta eta moldatu behar ziren jantziak prestatzen. Beraientzat berriro ere gure aitorpena!

- 17 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

SAN JOSE EGUNA Ipuin Lehiaketako irabazleak 2013/2014: LH 3A Pablo Carmona LH 3B Ane Urkia

LH 4A Mirari Iturbe LH 4B Lide Alberdi LH 5A Javier Lete

LH 5B Iker Etxeberria LH 6A Yara Barquero

LH 6B Uxue de la Quintana DBH 1A Maria Juaristi DBH 1B Julene Iturbe DBH 2A Araia Gómez

DBH 2B Mireia Gurpegui

Martxoaren 23an ospatu zen Floreagako San Jose ikastetxeko gurasoen festa. 12,00etako mezetan, AB koroa lagun genuela, gurasoen eta Diego Garcia zenaren oroitzapena egin zen. Mezaren ondoren, euskal dantzak izan genituen patio berdean, jarraian Ipuin Lehiaketako irabazleei sari banaketa, futbolin eta ping-pong partidak, eta txorizo pintxo eta trago zoragarriak denentzat … Futbolinean Javier eta Oier izan ziren irabazleak eta Unai Ucin ping-pongean. Gurasoen eta ikasleen arteko futbito partida gurasoen garaipenaz bukatu zen. Dbh 3ko Solidaritate Taldeko kideek bigarren eskuko gauzen salmenta bat antolatu zuten, Beningo kaleko umeen alde (“Sorpresa Solidarioa”). Eguraldia aldakorra egon zen, baina giroa benetan bikaina izan zen. Floreagako Guraso Elkarteko Batzordeko kideek jai zoragarria eskaini ziguten. Mila esker!!!

- 18 -

La fiesta de San José se celebró en Floreaga el domingo 23 de marzo con gran afluencia de gente. Tras la Misa, en la que el Coro AB animó la música, tuvimos una exhibición de bailes vascos, varios campeonatos de futbito, futbolín y ping-pong. Además se entregaron los premios del Concurso de Cuentos. El grupo de Solidaridad de Dbh3 preparó una iniciativa para recoger fondos para los niños de la calle de Benín (“Sorpresa solidaria”). Todas estas actividades, acompañadas de pinchos de chorizo y buenos tragos, completaron una hermosa fiesta en recuerdo de San José, patrono de la escuela de Floreaga, en la que la Junta de AMPA de Floreaga realizó una gran labor, como siempre. Muchas gracias!!


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

- 19 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

XXV. kultur jardunaldiak XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu dituzte aurten Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin eta zenbait babeslerekin

(FK). Urtemuga berezia izanik, egitarau betea eskaintzen ahalegindu gara. Hona hemen lau saioen kronikak.

Juan Carlos Pérez Juan Carlos Pérez musikari ospetsuak eman zien hasiera XXV. Kultur Jardunaldiei, martxoaren 6an, Floreagako On Bosco aretoan, “Nire esperientzia musikala (1974-2014)” izenburuko hitzaldientzunaldiarekin. 50 lagun inguru hurbildu ziren aretora.

Hasieran, Led Zeppelin taldearen “Perro negro” piezaren zuzeneko bertsioa internetez ikusi eta entzun ondoren, Juan Carlosek gaztetako kontuan aipatu zituen. Umetan izandako musika zaletasuna (solfeoa, akademia, koroan eta bandan aritzea …) asko aldatu zen adoleszentzian, giro kultural aberats eta sortzaile baten barruan. Nork bere barruan zeraman musika egiteko asmoa, garaiko musika sakonki ezagutzen hastea … eta segituan musika taldea sortzea, berbenak, Indar Trabes taldea, … instrumentuak inguratzea, … mundu berri bat ezagutzea. King Crimsonen “Starless” piezaren audizioan, garbi markatu zituen erritmo aldaketak. Nabariak dira poesia surrealista, askotan ulertezina,… estetika berriak, gai sakonak ... Juan Carlosek azaldu zigunez, gazte denbora hartan “Bankunion” erara bizi ziren. (Bankunion izena jarri zioten txakur bati “Bakunin” izenaren ordez, nahasturik …). Alegia, artea hor dagoela bere bidea egiten, musikak bere bizia duela, nahiz eta

- 20 -

guk batzuetan oso ondo ez jakin zer egiten ari garen …

“Hilzorian II” kantaren Zea Maysen bertsioari Ezekiel diskoari buruzko azalpen zehatza jarraitu zitzaion, rock progresiboaren ezaugarriak aztertuz. Ondoren Bob Dylanen (“Pat Garret & Billy The Kid”), Walter Carlosen J.S. Bachen gaurkotze lan batzuk entzun genituen.

Lagun baten etxean Dylan eta Bachen bertsio elektronikoak batera aurkitzeak bidea eman zion musika klasikoa sakonago ezagutzeko, rocka erabat utzi gabe.

Pixkanaka Juan Carlos beste era bateko musika idazten hasi zen, musika klasikoa, telebista eta pelikulen­tzat musika, antzerkietarako, umeen­ tzat … soka laukoteentzat Cuarteto de cuerda nº.1 entzun genuen. Itoiz taldeari amaiera eman ziotenean, bere musika idaztean sormena eta askatasuna bilatu ditu. Quinteto Sorozabal “Zazpi dantza” entzutean, musika idaztean eskatzen duen lan metodikoa eta teknika zehatza azaldu zituen.

Bilboko Orkestra Sinfonikoarentzat “Itoiz suite” prestatzeak lehengo lana errebisatzea, birplanteatzea eta ontzat ematea suposatu zuen. Nestor Basterretxea dokumentalean bi biolen arteko “zirkulua” entzutean, garbi sentitzen da musikaren indarra eta espresioa ...

Amaieran Juan Carlosek jende artekoen galderei erantzun eta bere musika ibilbideko anekdota batzuk kontatu zituen. Azkenean sendo adierazi zituen hiru gauza: - musikarengan sinesmena, alegia, musikak pertsonengan duen eragin sakonean, - aukera berriak aztertzeko premia - beti ikasten jarraitzeko asmoa

Emanaldia bikaina izan zen. Eskerrik asko Juan Carlosi, antolatzaile eta partaide guztiei!!


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Juanjo Etxeberria Juanjo Etxeberriak, Loiolako Jesuiten probintzialak, “Elizaren eragina gaurko gizartean� izenburuko hitzaldi bikaina eskaini zuen Floreagako On Bosco aretoan martxoaren 13an, 80 inguru entzuleren aurrean. Gaia lantzeko, Jesuiten izaera eta esperientziako ezaugarri batzuk eta Frantzisko aita santuaren pentsatzeko eta jokatzeko modua izan zituen oinarri. Gure gizartearen espazio gatazkatsu nagusiak agertu zituen Juanjok: Desberdintasun sozio-ekonomikoaren gatazka; aniztasun kulturalaren eta migrazioaren gatazka; gizartearen sekularizazioa; nortasun kulturalaren, hizkuntza nortasunaren eta nortasun nazionalaren gatazka eta Elizaren gatazka. 1. Desberdintasun sozio-ekonomikoari gagozkionez, gure gizartea esklusioaren, pobrezia orokorraren eta gatazkaren amildegiaren ertzean dago, batez ere langabeziaren erruz. 2. Etorkinen kolektiboa oso baztertuta dago, pobrezia indize handiak ditu, komunikabideetan estigmatizatuta daude eta duintasunez bizitzeko oztopo administratibo eta legal asko dituzte. Jesuitak oso konprometituta daude etorkinekin eta beraien komunitate batzuetan elkarbizitzan onartu dituzte. Bestalde Eliza ezin da isilik gelditu Afrikatik datozenei jartzen zaizkien oztopoen aurrean. 3. Gure gizartearen sekularizazioa oso handia da. Praktika erlijiosoa asko murriztu da. Elizarengan konfiantza eza dago, askotan ideia politikoei lotuta, fedea eremu pribatura mugatu nahi da, ezkutatu. Giro eta balore batzuek ere fedea zailtzen dute: indibidualismoa, kontsumismoa, materialismoa... bultzatzen baitira. Elizak gaur egungo testuinguruan inkulturatu fedea, pluraltasunaren eszenatoki berrietan bizi ahal izateko. Kristauen kopurua baino askoz garrantzitsuagoa izango da fede-esperientziaren kalitatea. Beharrezkoa izango dugu: Fedea pertsonalizatzea, getthoa tentazioa gainditzea eta giro osasuntsuak zabaltzea, harreman sare aberasgarriak landuz. 4. Nortasun kulturalaren eta nazionalaren gatazkan, gizarteak indarkeria asko pairatu ditu azken urteetan eta oso zatituta dago. Jesusen Lagundia Loiola Probintzia

eragile politikoekin lankidetzan aritu da une historiko batzuetan, bakea lortzeko bitartekaritzan. Deustuko Unibertsitatean gatazka aztertu da; biktimen eta biktimak eragin dituztenen artean bitartekaritza lanak egin ditu, gatazkaren ikuspegi eraikitzailea zabaldu du, justiziaz begiratu die biktimei eta adiskidetzeko indarrak eman dizkie eta ikastetxeetan bakerako jarduerak eta proposamenak egiten dira, bakegintzan zubiak eraikiz. 5. Elizak ere baditu bere espazio gatazkatsuak eta Frantzisko aita santuak eliz komunitatearen barruko balizko dikotomiak gainditzen lagun diezaguke. Frantzisko aita santuarekin aire eta garai berrian sartu gara. Frantzisko aita santua planteatzen ari den Elizaren ezaugarri batzuk hemen aipatzea egokia dela uste dut. - Pobreentzako Eliza pobrea, pobreak gizarteratzeko ahalegin guztiak eginez. - Eliza errukitsua, gertukoa eta hurbila, Jaunaren mezu nagusia errukia baita. Elizak gaur jendearen zauri larriak sendatzeko eta fededunen bihotzak berotzeko gaitasuna eta hurbiltasuna behar ditu, samaritar ona bezala bizi behar du. - Eliza abegitsua eta bide berrietara irekia. - Errealitatean haragiztatutako Eliza. - Elizak ahalegin berezia egin behar du elkarrizketa eta dizernimendua landu eta mugetan bizi izateko. Analisia aurkeztu eta gero, Juanjok ondorio bat proposatu zituen: gehien sufritzen dutenekin gure egiazko konpromisoa kristau espiritualtasunetik lantzea. Horretarako, beharrezkoa izango da: - Gure kontenplazioa zaintzea (Nazareteko Jesusen kontenplazioa), eta - Gure dizernimendua aktibo mantentzea, batez ere hiru alorretan: pertsonaren duintasuna, eskubideak eta justizia erabaki eta politika guztien balio nagusi izan daitezen; hizkuntza egia esateko erabiliz, ez disimuluz edo erdizkako egiez ezkutatzeko ‌ - Eskerrak eman eta itxaropena partekatzea: sufritzen dutenengandik gertu egonda eta geure buruak horiei emanda, itxaropena indartzen da. Elizak plataforma ugari du hau gauzatzeko. Bertako komunitateak (parrokietakoak, laikoenak, elizgizon eta lekaimeenak) espazio pribilegiatuak dira kontenplaziorako eta elkarrekin dizernitzeko. Bertako hezkuntza eta gizarte plataformak itxaropenezko konpromisorako espazioak dira, errukia adierazteko tokiak, senidetasuna eraikitzekoak eta herritartasuna adieraztekoak. Hitzaldiaren amaieran, entzuleen arteko galdera batzuk sortu ziren, batez ere Elizaren komunitate izaerari eta herri pobretuen aldeko solidaritate ekintzei buruz.

- 21 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

On Juan Maria Uriarte On Juan Mari Uriarte, Donostiako gotzain emerituak, hitzaldi bikaina eskaini zuen On Bosco aretoan, XXV. Kultur Jardunaldien hirugarren saioan, 100 pertsona inguruen aurrean kristau eskola batek antolaturiko ekintza honetan. “Gizartearen adiskidetzerako heziketa” gaiari buruz mintzatu zen euskaraz eta gaztelaniaz, kontuan harturik gurasoen, parrokietako katekisten eta eskolaren eginkizuna. Lehenbizi “adiskidetzeak” duen jatorrizko esanahia azpimarratu zuen On Juan Marik. Ez da azaleko akordio bat, edo tregua bat ... pentsamendu eta jarrera etiko sakonak eskatzen ditu. Adiskidetzerako heziketak lau oinarrizko zutabe ditu: - Arrazoi osoa ez dugu gure eztabaidetan - Dena eta ezer ezaren artean erdibideko aukera asko egon daitezke - Gizakiaren oinarrizko duintasuna gauza guztien gainetik dago - Elkarrizketaren bitartez eman behar zaie irtenbidea desadostasunei Haur, ume eta gaztetxoen adiskidetzerako heziketari buruzko bost irizpide edo ekimen aurkeztu zituen jarraian. Aurrena “agresibitatea” (oinarrizko indarra bizitzarako) eta indarkeriaren arteko desberdintasuna azpimarratu zuen. - Barne adiskidetzea beharrezkoa da, nork bere burua onartzea. Hau lortzeko laguntza pertsonala beharrezkoa izan daiteke askotan. - Asebetea atzeratzen eta frustrazioa agoantatzen ikasi behar, “dena eta oraintxe bertan” lortu nahi duen kultura batean bagaude ere. - Eztabaidak elkarrizketaren bitartez bideratzen ikasi behar da. - Ahulak defendatzen trebatu behar da.

- 22 -

- Barkamena eskatzen eta ematen ikasi behar da. Jesusen mezua eta praxia oso garbia da alor honetan. Gazte eta helduok ere bakegintzan egin dezakegun biderako urrats batzuk azaldu zituen: - Pentsaera kritikoa eta autokritika sakondu behar ditugu. Ondo ezagutu iragana eta oraina, prestaketa politiko sakona landuz. - Gure herritartasun sentimenduak ere bideratu egin behar dira. Gure askotariko gizartean, nork bere nortasunarekin fideltasunez jokatzea garrantzitsua da, baina baita ere zilegi diren desberdintasunak aberastasun gisa onartzea ere. - Etikak gure pentsamendu, jarrera eta ekintzak guztiak busti behar ditu. Etikak politikaren ardatz edo bizkar hezurra izan behar du. Bakerako bidea makal doala dirudi. Guztiz beharrezkoa da hausnarketa eta elkarrizketa sakon eta ugari egitea adiskidetzeaz, lan egitea legamiak orean bezala, ia konturatu gabe, baina etengabe lanean. Urrats handiak eman dira, baina abiadura makaltzeko arriskua dago. Erronka handia izango du gizarteak biktima guztien zauriak sendatzen laguntzen eta baita espetxean dauden pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetatzen. Bestalde, elizak ekarpen egokia eskain dezake elkarbizitza landuz, formazioa eskainiz, zubiak eraikiz. Hitzaldiaren amaieran, galderen txandan, honako gaiak aipatu ziren: zer den etika, zer den barkatzea, nola dagoen bake eta adiskidetze prozesua orain. On Juan Marik zehaztasun handiz erantzun zuen. Hitzaldi bikain honen amaieran, On Juan Marik idatzitako “La reconciliación” liburua aurkeztu eta hartzeko aukera izan zen. Mila esker, On Juan Mari!!


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Bertso saioa Bertso saio bikain batez eman zitzaien amaiera XXV. Kultur Jardunaldiei On Bosco artetoan. Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Jokin Uranga eta Maialen Lujanbio gustura aritu ziren aretoa bete zuten 200 pertsona baino gehiagoren aurrean.

Saio hasieran, gai jartzaileak antolatzaileen izenean eskerrona adierazi zien bertsolariei, laguntzaileei eta partaide guztiei. Sarrerako agurren ondoren, umorea eta hausnarketa era naturalean batu ziren: bertsolariak egungo gertaeren berri emaile izan ziren; azaleko zimurrez eta bertso eskolen aipamenez aritu ziren; udaleko gizarte langilearen etorkinen inguruko kezkak eta munduaren hegoaldetiko eta iparraldetiko ikuspegiak izan zituzten hizpide. Gai jartzaileak jarritako bina punturi erantzun zioten jarraian. Eskolako gaiak ere kontuan hartu ziren: zer ikasi behar dugun ezinbestean, zer gerta daitekeen mobil bat ozenki joka hasten bada ikasgelan, … Floreagako Himalaiako zedroak zer ikusi ote duen azken 80 urte hauetan? … Gure gizarteko kezka batzuek ere azaldu ziren, Euskal Herrian zerbait mugitzen ari ote den aztertzean.

Bertsolari “klasikoen” paperean jarri ziren ondoren: Amets Xalbador izan zen, Maialen Joxepa Antoni Aranberri, Xenpelarren iloba, Andoni Txirrita eta Jokin Lazkao Txiki bilakatu ziren. Puntutan aritu ondoren, azken agurrekin amaitu zen saioa. Giroa oso atsegina izan zen. Aretoa guztiz beteta zegoen. Bertsolariak gustura aritu ziren eta jendearen eran­ tzun beroa ere nabarmena izan zen. Jende “bertso gosez” zegoen nonbait ... XXV. Euskal Kultur Jardunaldien amaieran, Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak bere eskerrona adierazi esan nahi die hizlari (Juan Carlos Perez, Juanjo Etxeberria eta On Juan Maria Uriarte) eta partaide guztiei, gaur bereziki lau bertsolarioi. Saio honen antolaketan laguntza ederra eman diguten Laxaro, Mailu eta gainontzekooi; teknika alorrean lagundu digun Josean Proli, Azkoitiko udala eta herritarrei, FK - Javier Artetxeri, komunikabideei, Hitzetik Hortzerako kideei, eta saio honetaz gozatzera etorri diren guztioi. Mila esker!!

- 23 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Eskolako Agenda 21

Himalaiako zedroa Abenduaren 24aren goizaldean, Floreagan dagoen Himalaiako Zedro handiari pare bat adar puskatu zitzaizkion, haize bolada handiaren eraginez. Adarrak errepidera erori ziren eta, zorionez, ez zuten inorengan kalte pertsonalik sortu.

Orain egun gutxi, Azkoitiko udalak bideratuta, teknikari adituak ibili dira zedro honetan, behetik goraino soken laguntzaz, zuhaitzaren bideragarritasuna aztertzen: ea zer egin behar den, ea bizirik mantendu al daitekeen. Helburua zedroa bizitik mantentzea da, ahal bada behintzat. Puskatu eta erori ziren adarrak zuhaitzari oker irtendakoak ziren, akatsak beraz ‌ Orain ikusten da pare bat adar sirgaz lotu beharko direla, baina zuhaitzak erresistentzia egokia du. Beherako sustrai nagusia sendoa da. Baina, beste aldetik, zuhaitzaren hostoak ahulak dira. Hori garbi antzematen da zuhaizpetik zerua zein garbi ikusten den kontuan hartzen badugu. Zedroak elikatzeko erabiltzen dituen sustraiak, azalekoak, nahiko ahulak dira nonbait ‌ Horregatik, zuhaitzaren enborraren inguruan, lurrean, ildo batzuk egin dira, erradioen figuran, han zuhaitzarentzat elikagaiak sartuz eta gero estaliz, hiru urtean programa hau jarraituz zedroa berez indartuko delako esperantzaz ‌

Alor honetan jakintsu batek esan digunez, zuhaitza Himalayako zedroa da. Floreaga ikastetxea sortu eta berehala jarri omen zuten dagoen tokian (1929an jarri zen martxan ikastetxea). Azkoitiko udala ahalegin berezia egiten ari da gure herriko natur ondarearen aberasgarri den zuhaitz hau ondo zaintzeko. Mila esker!!

- 24 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

LH2 Loiolan Ezinezkoa zirudien arren, azkenean lortu genuen Loiolara iristea. Eguraldi txarraren erruz bitan atzeratu ondoren, joan den martxoaren 12an, 2. mailakook txangoa egin genuen. Oraingoan eguzkiak ere gurekin etortzea erabaki zuen.

Goizeko bederatzietan eskolan elkartu eta lagunekin berriketan, konturatu orduko Ingurugiro etxean geunden. Bi taldetan banatu eta batzuk birziklapena lantzen zuten bitartean besteok Igarako ur errota bisitatu genuen. Hamaiketakoa elkarrekin egin eta dinosauruen barrenak miatu ondoren talde bakoitzak falta zitzaion ekintza burutu zuen. Goizean ikusi eta ikasitakoan gogoan ondo gordetzeko indarrak berritu beharrean geunden. Amonaren tortila batek, makarroien tupperra besteak eta xolomo ogitartekoa hirugarrenak, zelaian eserita lagunarte ederrean bazkaldu genuen.

Lan guztiak ongi eginda, atseden pixka bat ere merezi genuela erabaki etajolasean pasa genuen etxera itzuli arte falta zen denbora.

V. Euskal Confinta Apirilaren 2n egin zen V Euskal Confinta, Lea Artibai eskualdean, Busturiako Madariaga Dorrean. Hemendik Jexux Larra単aga eta DBHko lau ikasle joan ziren: I単igo Uria, Maria Vaquero, Leire Larra単aga, Leire Lizarralde eta Paula D鱈az. 19 ikastetxetako taldeen proposamenak aurkeztu ziren.

Gainera Floreaga II Estatuko Confint-erako aukeratua izan zen, bigarren zazpi aukeratuen artean. Bartzelonan ospatuko da 2014ko azaroaren 12tik14ra. Orain IRAES 21eko enbaxadoreak gara, ez bakarrik beraien ikastetxekoak, jasangarritasunaren alde lan egiten duten Euskadiko ikastetxe guztien ordezkariak dira.

- 25 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

DBH3 Zumaiako Flyschean DBH3ko ikasleak Zumaiako flyschean egon gara goiz pasa, martxoaren 31n. Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta hamarretarako iritsi gara. Flyschera iritsi garenean bakoitza arropaz aldatu da eta behera jaitsi gara, motxilak kobazulo antzeko batean laga ditugu. Irakasleak zer egin behar genuen azaldu eta harkaitzetarantz gara, arroketan kontuz ibili behar izan dugu labainkor zeuden eta.

Hasieran, denok batera hasi gara itsas izakiak bilatzen, baina gerora sakabanatu egin gara. Hainbat izaki bizidun ikusi ditugu: itsas trikuak, itsas izarrak, mota guztietako karramarroak, olagarroak, arrain batzuk‌ Horietako asko hartzeko putzuetara sartu beharra izan dugu eta batzuk erori ere egin dira. Ordu eta erdi pasa ondoren, motxilak utzitako tokirantz itzuli, aldatu eta hamaiketakoa jan dugu. Ordu baterako autobusa hartu behar genuenez, autobus geltokirantz joan gara, autobusa hartu eta ordu bietarako Azkoitian geunden. Endika Cuevas eta Danel Garate

- 26 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

alai batza

P.I.N. irteera 2013ko abenduaren 26an Alai Batzatik PINera joan ginen. Goizeko 9etan lau autobusez bideari ekin genion.

BECeko hiru pabiloietan PIN-a kokatuta zegoen. Han bertan egun osoa eman genuen eta bakoitzak modu desberdinetan denbora aprobetxatu zuen (esku-tailerretan, jolasetan‌), argazkietan ikusten den moduan.

Joan zirenentzat aukerarik ezin hobea izan zen lagunekin primeran pasatzeko. Gainera, beste salestar elkarteetako jendea han zegoenez, beraiekin denbora luzez egoteko aukera ere izan zuten.

PeluquerĂ­a de Caballeros

MAITE AZPIAZU Avda. Julio Urquijo, 18 Tel. 943 85 26 50 688 80 22 58

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 27 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Inauteriak Martxoaren 1ean, bostak inguru ume pilo bat hasi zen biltzen ikastetxeko sarreraren ondoan. Hor zeuden guztiak taldeka banatuta: harri-jasotzaileak, toreatzaileak, mekanikariak… Hauetaz gain, mozorro-jantzi originalak ere azaldu zitzaizkigun. Dena den, argazkietan ateratako “modelo” guztiak ikusteko aukera daukazue webean.

Eguna baserrietan giroturik zegoen eta denbora azkar pasatu zen. Behin taldeak antolatuz gero, jokoari hasiera eman genion. Talde bakoitzak baserriko toki guztietatik pasatu behar zuen proba berezietan parte hartuz. Bukatutakoan, merienda banatzeko ordua heldu zitzaigun eta indarberritu egin ginen. Desfileak, sariek eta diskotekak amaiera aparta eman zioten egunari…

gym fitness

club dir andrea calidad deportiva clases colectivas

Abarketagileen kalea 1, behea Tel.: 609 200 620 - 28 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

La Residencia San José nos visita El 22 de marzo ha sido un día redondo en Alai Batza.

Al abrir las puertas hemos tenido una visita buenísima. Han venido nuestros amigos de la Residencia de Ancianos. Hemos estado jugando y hablando con ellos, y después hemos merendado juntos.

En el taller hemos hecho cajitas de tela y las hemos adornado. A las siete hemos jugado a “Lo sabe, no lo sabe”. Algunos han tenido la suerte de llevarse un premio a casa. Además, hemos ensayado para el kantaldi-jaialdi. ¡Cada vez falta menos!

- 29 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Somaloko konkistatzaileak Martxoko 29ean, goizeko bederatzietan autobusera igo eta Somalorantz abiatu ginen. Hamaikak aldera han geunden, Somaloko konkistatzaile bihurtuta. Bazkaldu baino lehen taldetan banatu eta banderak egiten aritu ginen. Arratsaldean ez genuen aspertzeko astirik izan. Bederatzi proba izan behar genituen benetako konkistatzaileak ginela erakusteko. Gure ausardia agerian geratu zen. Indarberritzeko merienda hartu eta eskulanei ekin genien.

Gero afaltzeko ordua ailegatu zen, talde batek mahaia jartzen zuen bitartean besteak zain geunden jantokira sartzeko. Sopa eta hanburgesak jan genituen, dena oso ona zegoela esan beharra dago. Hamar eta erdietan hasiera eman zitzaion gau-jaiari: jolasak, dantzak, txokolatea bizkotxoekin, pelikula‌

Iban Simon

- 30 -

Hurrengo egunean, goizeko bederatzietan musikarekin esnatu ginen. Lozakutik irten eta janztera joan ginen. Bederatzi eta erdietan gosaria zegoen, eta gosaldutakoan mezatan parte hartu genuen. Segidan, Uruùuelara joan ginen. Han jolasean ibili eta ordu-batean etxerantz abiatu ginen berriro‌ Eta ia atsedenik hartu gabe jantokira sartzeko deitu ziguten, solomoa eta makarroiak zeuden jateko, eta natillak, hauek ere oso gozoak. Hiruretan taldeka elkartu eta denon artean etxea txukundu genuen. Ordubete beranduago autobusera igo eta seietan Azkoitian geunden berriz, asteburu eder bat pasa eta gero. Monitoreei adio esan eta gurasoekin etxera joan ginen, Somalora berriro noiz joango garen zain. Hala ere, beti geratuko zaigu gure galdera magikoa: Ondo pasatu dugu, ezta? Hori da garrantzitsuena.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Kantaldi - Jaialdia Apirilaren 5ean arratsaldean Baztartxo udal aretoa jendez beteta zegoen. Alai Batzaren 23. Kantaldi – Jaialdia ikuskizun zoragarria izan zen. Iosu eta Nerea izan ziren aurtengo showaren aurkezleak. Emanaldiari hasiera emateko Maite eta Barbara monitoreek “Hijo de la Luna” kantatu zuten. Kantaldiak hamar kantu zuzenean eskaini zizkigun. Gure musikari talde bikainak zuzenean jo zituen kantuak eta kantari guztiek maila ona eman zuten. Sarituak honako hauek izan ziren:

1. Amaia Matxinea, “El primer día del resto de mi vida” (La Oreja de Van Gogh) 2. Paula Diaz, Klara Zubizarreta , “Chiquitita” (ABBA)

3. Maria Etxaniz, Andrea Redondo, Garazi Salas, Naroa Alberdi, “Iluntzean” (Maixa eta Ixiar)

Jaialdian maila altuko hamahiru dantza saio izan genituen. Honako sariekin: 1.

“What does the fox say?” (Inna), LH 6ko mutilak

3.

“Wild” (Jessi J.), LH 6ko neskak

2.

“Womanizer” (Britney Spears), DBH 2ko neskak

Horrez gain, monitoreek beste abesti bat, Imanolek eta Maitek kantatu zutena, eta dantza berezia eskaini zizkiguten.

Sarrera bakoitzeko euro bat Beningo kaleko umeen proiektura bideratuko da eta beste bat Santos Gomezi eman zitzaion, bere gaixotasuna gainditzea lor dezan. Emanaldi bikaina izan zen. Alai Batzak asko zaintzen du artea, On Boscoren estiloari jarraituz… Gure gaztetxoentzat oso hezgarriak dira eta horrela lortzen dugu beraien barruko indarrak modu positiboan garatzea, ekimen honen benetako protagonistak izatea. Eskerrik asko guztioi!

- 31 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

marokoko astea Aurreko urtean Pakistaneko astea ospatu genuen bezela, aurten martxoaren 31tik apirilaren 4ra marokoar astea ospatu zen gure ikastetxean. Bertan, ikasle marokoar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6.mailakoak begirale izan genituela, Marokon jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, charif jatar, agrada malha, dama, rabat gual eta sailo ma balu izan ziren. Horrekin batera DBHko ikasle batzuk bideo bat, mural bat eta power point ezberdinak prestatu zituzten marokoarren berri izateko. Hurrengo urtera begira beste herrialdeetara gerturatuko gara.

SALESTAR PATIOKO KIDEAK

- 32 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Elkar Hazi Apirilak 5, Txokolate Marrazketa Gozoa

Larunbata goizean, hamabi haur (2012 eta 2013an jaioak) , beraien gurasoak eta Floreaga Haur Eskolako hezitzaileak elkartu ginen “Txokolate Marrazketa Gozoa” egiteko, Floreaga ikastetxeko psikomotrizitate gelan. Bi taldetan banatu ginen eta hezitzaile bakoitzarekin ordu beteko saioa egin genuen talde bakoitzak.

Hasieran zikintzeak beldur pixka bat ematen bazien ere, pixkanaka gero eta gehiago parte hartzen hasi ziren hau-

rrak. Ekintza desberdinak burutu ziren, txokolate hotza eta beroarekin abesten, material desberdinen laguntzaz marrazkiak egiten, eskuak eta oinak plasmatzen … Orokorrean oso ongi pasatu genuen eta hurrengo saioa noiz izango den galdetzen zuten gurasoek. Ekainaren 14an izango da: “Mozorro eta txotxongiloen festa!”. Animatu etortzera, ondo pasatuko dugu eta!! Ana Amiano eta Monica Gonzalez

karan haur moda Julio Urkijo 12, behea Tel.: 943 85 00 68

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 33 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

pastorala

Sendotza 2013ko abenduaren 21ean, larunbata gaueko mezetan, Azkoitiko zortzi gazteren sendotza izan genuen gure parrokian (Floreagako ikasle ohiak dira). Azpeitiko gazte heldu

batek ere jaso zuen sakramentua. Pastoral Bikarioa etorri zen meza ematera.

I単aki Garcia

- 34 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Santosekin solidaritatea Martxoaren 21ean, ostiralean, Santos Gomez eta bere familiaren bisita izan genuen ikastetxean.

Orain dela bi aste tapoiak jasotzeari hasiera eman genion Santos Gomezi laguntzeko asmoz. Mutil honek Duchenne giharretako distrofia du eta bere familia gaitz horri sendabideren bat aurkitu nahian zeru-lurrak astintzeko prest dago. Zazpi anai-arreba dira eta 7 urte dituen anaia gazteenari ere gaitz bera atzeman diote. Goizean zehar ikastetxeko ikasle eta iraskasle guztiekin elkartu ziren eta beraien egoera azaldu ziguten. Proiektu honen hasieratik argi izan genuen elkar ezagutzeak guztioi on egingo zigula, eta horrela izan da. Elkarrizketetan galderak egiteko aukera ere egon zen eta horien bidez aitak jakinarazi zigun zein den beraiek martxan jarritako kanpainaren helburua. Txinan ama zelulekin tratamendua egiten duen osasun etxe bat dago eta hara joateko 34.000 euro behar dituzte.

Bukaeran, elkarri eskerrak eman genizkion. Santos Gomezen aitak esan zigun munduan bere semearen egoera

berdinean ume eta gazte asko daudela eta solidarioak izatea oso garrantzitsua dela, jendearen laguntzaz edozein helburu lor dezakegulako. Bi astetan 100 kilo tapoi jasotzea lortu dugu eta horri gogoz ekingo diogu hemendik aurrera. Denon artean lortuko dugu! Animo, hemen daukazue zuen etxea behar duzuenerako! El viernes 21 de marzo tuvimos en el colegio la visita de Santos Gomez y su familia.

Hace un par de semanas comenzamos la recogida de tapones con el objetivo de ayudar a Santos. Este joven padece una distrofia muscular Duchenne y su familia está dispuesta a remover cielo y tierra con la intención de buscar una curación. Son siete hermanos y, desgraciadamente, al pequeño de ellos también le han diagnosticado la misma enfermedad.

A lo largo de la mañana tuvieron la oportunidad de encontrarse con todos los profesores y alumnos del colegio y de explicarles la situación en la que se encuentran. Desde el inicio de este proyecto tuvimos claro que el conocernos nos haría un gran bien a todos, y así ha sido. En las charlas se realizaron algunas preguntas que permitieron a Sergio, padre de Santos, dar a conocer el objetivo de la campaña que han puesto en marcha. En China hay un hospital en el que realizan un tratamiento con células madre y para ir allí necesitan reunir 34.000 euros. Al final nos dimos las gracias mutuamente. Como nos señaló Sergio, son muchos los jóvenes que se encuentran en situaciones similares a la de Santos y ser solidarios es realmente importante y valioso, porque con la ayuda de las personas podemos lograr cualquier objetivo. En dos semanas hemos reunido 100 kilos de tapones y continuaremos haciéndolo con más ganas si cabe. ¡Entre todos lo conseguiremos! ¡Ánimo, aquí tenéis vuestra casa para lo que necesitéis!

- 35 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

- 36 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Caritas Askotan entzun dugu Azkoitiko Caritasek izugarrizko lana egiten duela bolondres gisa, Azkoitiko behartsuen alde. Baina, askotan, ez dugu zehazki jakin zertan, eta zenbateraino, lan egiten duen.

Hori dela eta, Floreaga Salestar Ikastetxeak gonbidatu zituen, Luis Arregi “Ispizu” eta Juan José Ruiz de Azua, beraiek egiten duten lanari buruz hitz egiteko gure Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei. Lehenengo, komentatu zuten zenbat esparrutan zegoen banatuta Caritasen jarduera. Beraiek, Caritasen “Janari bankua” deitutako esparruan lan egiten zutela esan zuten. Ondoren, beraien solasaldia hasi zen, galdera erantzunez beteta. Izan ere, ikasleek galdera sorta zuten prestatuta. Honela, jakin dugu Azkoitiko Caritasek arlo askotan lan egiten duela: herriko behartsuekin, etorkinekin, gaixoekin, droga menpekotasuna dutenekin, presoekin… gizaki guztiei laguntzeko prest daudela, alegia.

Beraien arloari dagokienez, “Janari bankua”, alegia, Juan Josek eta Luisek, gauza interesgarri asko kontatu ziguten. Lehenengo, esan zuten Azkoitiko jendea oso esku zabala zela laguntzeko orduan. Baina, gaur egungo egoera dela medio, honekin ez da heltzen behartsu guztien beharrak asetzeko. Ondorioz, janaria beste era batera ere inguratu behar dute. Alde batetik, janaria Europatik heltzen da Euskal Herrira eta Caritasen antolamendu osoan banatzen da, beharren arabera. Beste aldetik, Azkoitiko kasuan behintzat, Eroskik ere laguntzen omen du, janariaren kontsumoko epea gerturatzen ari den produktuak oparituz. Denen elkartasunaren ondoren, Azkoitiko familia askok egunero jateko aukera izaten dute. Janaria bilketarekin batera, Azkoitiko Caritasek arropa eta dirua jaso eta banatzen du behartsuen artean.

Galdera eta erantzunak amaitu ondoren, gure ikasleek ikusi zuten zenbat lan egin behar den munduko biztanle guztien egoera hobetzeko. Gauza berri asko jakin ondoren, eskerrak eman genizkion Luis eta Juan Joseri egiten zuten lana egiteagatik. Muchas veces hemos escuchado sobre la inmensa labor que hacen los voluntarios de Caritas, para paliar las necesidades de las personas que viven en Azkoitia, pero pocas veces somos capaces de explicar qué es lo que hacen. Por ello, el Colegio San José Salestar Ikastetxea invitó a Luis Arregi y Juan José Ruiz de Azua para que explicaran a nuestros alumn@s de 5 y 6 de la ESO, que es lo que hace una rama de Caritas de Azkoitia, en concreto el “banco de alimentos”.

La charla, con sus preguntas y sus respuestas, aparte de ser muy amena, resultó ser muy educativa. Lo que quedó claro es que la gente de Azkoitia es muy solidaria, pero que la aportación de las personas que viven en ella no es suficiente para paliar la falta de alimentos que sufren algunas familias que viven en Azkoitia, por la situación económica actual. Por ello, Caritas de Euskadi recibe ayuda de distintos países de Europa para que esa ayuda sea distribuida entre los más necesitados. Además, en el caso concreto de Azkoitia, Eroski dona los productos que están llegando a su fecha de caducidad. Con la ayuda de todos, se consigue que todas las familias con necesidades tengan qué comer todos los días.

Al final del coloquio, nuestros jóvenes se concienciaron de lo importante que es la solidaridad para conseguir un mundo más justo, y mejor, para todos. Por ello, se les dio las gracias a Juan José y a Luis por su aportación a nuestra concienciación, y por luchar por un mundo más humano, y mejor para todos. Maje Odriozola

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA

- 37 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

kirolak

2013 urteko kirolari onena 2013ko abenduaren amaieran Azkoitiko urteko kirolaririk onenaren aukera egin zen Udaletxean. Zorionak guztioi!

Joakin Sudupe

Atano III.a txapelketa Martxoaren 23an “Gurea” pilotalekuan XXX. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketa jokatu da. Oteiza pelota taldeak antolatutako jardunaldia goizeko 10:00etan hasi da nesken arteko partidekin, jarraian mutilek ekin diote lehiaketari.

Goiz pasa polita izan da bertan bizi izan duguna. Gogoa, indarra, ilusioa, urduritasuna ez dira falta izan. Txapelketa honetan Floreaga Ikastetxea oso ondo ordezkatuta egon da. Hauek dira finala jokatu duten pilotariak: Intza Garate – Jone Sudupe

Libe Aleson – Oihana Goenaga

Haritz Aranguren – Denis Galarza Oier Aldazabal – Anartz Segurola Jon Etxaniz – Oier Astigarraga

Beñat Exposito – Mikel Arambarri

Julen Goenaga – Ioritz Astigarraga

Amets Andueza – Manex Ansorregi Jagoba Uranga – Iñaki Azkoitia Jon Oteiza – Iñigo Oteiza

Joakin Sudupe

- 38 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Xeye Euskadiko kross txapelketetan, taldeak lortutako emai­ tza bikainei esker, Oropesan lehiatu den Espainiako taldekako kross txapelketarako 3 txartel lortu zituzten, Xeyeko 3 taldek. Honela, martxoaren hasieran, korrikalari, entrenatzaile eta familiartekoek, 38 laguneko taldetxoa osatu genuen astebukaera, ilusioz eta aldarte onez pasatzeko.

Bidaiaren luze eta gogorra, algarez bete genuen, talde izateari inoiz baina garrantzia gehiago emanez, eta honela, atletismoa bakarkako kirola dela esaten dutenei, erakutsi genien, talderik gabe, entrenatzailerik gabe, familia eta lagunik gabe, ez dela posible bakarkako emaitzarik lortzea.

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 39 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Eskola kirola Ez dugu ikasgela barruan bakarrik ikasten. Kirola ere oso garrantzitsua da gure heziketa prozesuan. Urtean zehar gogor aritu gara, lehenbizi saskibaloian eta gero futbolean. Talde lana egiten saiatu gara. Irabazten eta galtzen

- 40 -

ikasten ari gara. Ikasturte osoko emaitza orain jasoko dugu, batez ere Txerloiako eta Azpeitiko finaletan. Sailkatu ala ez sailkatu, galdu ala irabazi... oso ondo pasatu dugu gure lagunekin kirola egiten.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Saski naski Floreagako ikasleen kirol jardunean, hainbat alor landu ditugu ikasturtean zehar: Arraunlariak Zumaiako taldearekin ari dira jo eta su. Gimnasia erritmikoan talde bikaina dugu; horien artean Elena Sudupe Espainiako txapelketarako sailkatu da.

Anaitasuna futbol taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta Juanek prestatzen dituen karatekak sari ugari jaso dute Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan.

ITTURRI

JATETXEA Kale Nagusia, 120 20720 AZKOITIA 943 85 00 17 Email: Iturrijatetxea@terra.es

Santa Klara 13, 1. • AZKOITIA Tel.: 943026902 www.avanzosc.com comercial@avanzosc.com

Gestioa hobetuz kostua jaistea posible da, ezagutu openERP

- 41 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Mendizaleak Mendizaleen taldeak ez du atsedenik hartzen. Anaitasuna MBkin edota Floreagako taldea bakarrik, hilean pare bat irteera egiten dituzte. Lagun arteko giroa aparta da. Elkarri laguntzen, itxaroten... ahalegintzen dira guztiak.

alo単a larra単aga optiko optometrista julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11 - 42 -

20720 azkoitia gipuzkoa

Hona hemen azken aldiko irteera batzuetan argazkiak: Auza-Gaztelu, Artzanburu, ibilaldi neurtua, Kalamua, Gorostimendi, ... Gogo handia dagoenean, aldapa gogorrik ez, batez ere mokadu goxoa zain badugu.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

APE

terapia zentroa Koldo Aranbarri

• Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia

Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com

ESTACIÓN DE SERVICIO

AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin

- 43 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

jóvenes y desarrollo gazteak eta garapena

Llega el contenedor a Benin El sábado 18 de Enero se inicio por parte de voluntarios de JyD y la asociación de ayuda a contenedores la preparación y envió del primer contenedor y ya tenemos las fotos de la llegada y la descarga en Benin (África).

José Ángel Huarte. Miembro de JyD en Pamplona. Fotos: Juanjo Gómez, sdb director del Foyer Don Bosco Un año más y ya van seis, desde la fundación “Jóvenes y Desarrollo” y Pastoral se organizó para toda la inspectoría la campaña de alimentos para Benin 2013. Y un año más hay que felicitar a los alumnos, familia salesiana y voluntarios porque nos hemos vuelto a superar. En años en los que la necesidad también la vemos muy cerca nuestra, se ha recogido casi 22 toneladas en toda la inspectoría es para quitarse el sombrero por todo el esfuerzo realizado. Una vez más GRACIAS POR VUESTRA SOLIDARIDAD.

Y como podéis ver, el contenedor con toda esa comida recogida ya ha llegado a su destino. Los alimentos ya se encuentran perfectamente almacenados en las despensas del proyecto “Niños de la Calle de Benin” y servirá para

Patri familia janaria sailkatzen

Anaitasuna Plaza 1, behea Tel.: 943 02 64 93 AZKOITIA

KAFETEGIA - OKINDEGIA - 44 -

poder alimentar a estos jóvenes y les permita acudir a la escuela, talleres y tener el sustento garantizado para un año.


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Hogar Mamá Margarita Orain gutxi, Cotonouko Azoka handian (Benin) etxe berri bat eraiki da Kaleko Umeen alde lana egiteko. Inaugurazioan bisitari garrantzitsuak izan zituzten. Hona hemen Juanjo misiolariaren gutuna: 26 Feb 2014 Paz y bien.

Con alegría y en nombre de los chavales de la nueva casa de Cotonou, Mama Margarita, os comunicamos que hemos recibido la visita de GEERTUI WINDELS VAN ROMPUY, esposa del presidente del Consejo Europeo, y CHANTAL YAYI, primera dama del Benin.

Fue un momento inolvidable para todos nosotros. Chantal habló directamente en lengua local con los chavales de la calle y apreció el trabajo que se está realizando en defensa de los derechos de los chavales. Todo esto se realiza gracias a vosotros y a Mamá Margarita, la madre de Don Bosco. Juanjo Gómez

1915ean ERAIKIA - 45 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

Ausolan Ausolan - Auzo Lagun Kooperatibak diru laguntza eman dio Salestarrek eta Gazteak eta Garapena taldeak Beninen babesten duten kaleko umeen aldeko proiektuari, aurten bigarren urtean jarraian.

La Cooperativa Ausolan - Auzo Lagun colabora con el proyecto de los Ni単os de la Calle de Benin, dentro de su Responsabilidad Social Corporativa. Mila esker!!

Ormatxea Txirrindulari Elkartea ORMATXEA Txirrindulari Elkarteak 200 kamiseta eman ditu, Beningo kaleko umeen Foyer Don Boscora bidaltzeko. Lehen ere eman zituen beste kamiseta batzuk. Honela Jokin Ormaetxea txirrindulari azkoitiarraren izena eta oroitzapena daraman talde honek bat egiten du solidaritate proiektu honekin. Azkoitiko Gazteak eta Garapenak laguntza hau bihotzbihotzez eskertzen du. Mila esker!!

Bar Alejandro Etxeko sukaldaritza

- 46 -


GURE ARTEAN 60. 2014ko apirila

- 47 -


Udaberria – Pazko garaia Bizi berriaren itxaropena


Gure artean 60