2013ko ekaina Nº
58
Zkia.
• Haur Eskola • Ikas bidaiak • Kirolak • Alai Batza
DBH4 - 2012-13
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK Jose Manuel Arenas Josean Prol Zezilio Salas Juan Inazio Sudupe Amaia Alberdi Maria Arenas Iban Larrañaga Nerea Etxaniz Jaione Irizar Haur Eskolako hezitzaileak Alberto Ayerbe Maribel Garcia Juan Carlos Orodea Mª Cruz Pascual Josu Elortza Eli Osoro Itziar Gainzarain Iñaki Echeverria Mailu Irizar Maje Zubizarreta Laura Murillo Jexux Larrañaga Olatz Zabaleta Maria Axun Epelde Maria Juaristi Joanes Salgado Angela Ocio Kristina Peña Jon Oteiza Iban Garcia Asier Odriozola Maialen Arzalluz Jone Rodríguez Enara Beitia Gaizka Perez Janire Arrieta Maria Arrieta Sara Arrieta Maria Redondo Leire Beristain Enara Piris Ainhoa Conde Alai Batzako monitoreak Floreagako irakasle, guraso eta ikasleak
ZORIONAK: 2013.06.14an OLATZ GABILONDO ezkondu zen JOSU SEGUROLArekin. Aurten MARIBEL GARCIAk zilarrezko ezteiak egin ditu irakasle gisa Floreagan. JOSEAN PROLek lehenbiziko Salestar Profesioaren zilarrezko ezteiak egin ditu.
-2-
ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra ............................................................................................................ 3 Maria Arenas ................................................................................................. 4 Iban Larrañaga .............................................................................................. 6 Nerea Etxaniz ................................................................................................ 8 Jaione Irizar ................................................................................................. 10 Salestar Komunitatea .................................................................................. 12 Floreagako Haur Eskola .............................................................................. 13 LH Akanpadak ............................................................................................. 16 LH 1-2 Zarautzen .................................................................................... 16 LH 3-4 Barrian......................................................................................... 16 LH 5-6 Hondarribian................................................................................ 17 DBH ikasbidaiak .......................................................................................... 18 DBH1 Loredon ........................................................................................ 18 DBH2 Bartzelonan .................................................................................. 19 DBH3 Murillo de Gallegon ...................................................................... 20 DBH4 Madrilen........................................................................................ 20 HH - Txiki Park ............................................................................................ 21 18. Korrika ................................................................................................... 22 Dantzari Txiki Eguna ................................................................................... 23 Bertsolaritza................................................................................................. 24 Gozamenetik ahozkotasuna lantzen ....................................................... 24 Bertso saioa Baztartxon .......................................................................... 25 Erniarraitz Floreagan .............................................................................. 26 Eskolako Agenda 21 .................................................................................... 27 LH 1 baserrietan ..................................................................................... 27 Aralar parkean ........................................................................................ 27 Letxugak landatzen ................................................................................. 28 IV. Euskal Confint .................................................................................... 28 Irristaketa ikastaroa................................................................................. 28 Eskolen arteko foroa ............................................................................... 29 Jolas orduan frutari kosk ......................................................................... 29 Gazta tarta .............................................................................................. 30 Gimnasia erritmikoa ................................................................................ 30 Ibaialde ................................................................................................... 31 Udal audientzia ....................................................................................... 31 Consumopolis ......................................................................................... 32 Kalitatea: Gizarte inkesta............................................................................. 32 Inglés en Floreaga ....................................................................................... 33 English Theatre ........................................................................................... 34 Maria Laguntzailea ...................................................................................... 35 Pastorala: Lehen Jaunartzea....................................................................... 36 Euskararen hautematea Azkoitian ............................................................... 37 Irteerak ........................................................................................................ 38 DBH 3. Zumaia-Deba flyschean ............................................................. 38 Frantsesezko ikasleak Iparraldean ......................................................... 39 Kirolak.......................................................................................................... 40 Krossa ..................................................................................................... 40 Txerloiako finalak .................................................................................... 40 Mendiak .................................................................................................. 41 XXIX. Atano III.a pilota txapelketa........................................................... 42 XLIII Txikito memoriala............................................................................ 42 XXVI. Sagarzazu txapelketa ........................................................................ 43 Liburuaren eguna ........................................................................................ 44 Alai Batza .................................................................................................... 45 Kluben topaketa Barakaldon ................................................................... 45 Artegune ................................................................................................. 46 Gurasoen festa ....................................................................................... 47 Gazteak eta Garapena ................................................................................ 48 Janariak Beninen .................................................................................... 48 Udazkenera begira.................................................................................. 48 Elkartasun pintxoa, denda eta jolasak .................................................................................... 49 Udazkeneko zozketa 2013...................................................................... 50 DBH4koen agurra ........................................................................................ 50 Liburuak ....................................................................................................... 51
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
AGURRA Adiskideok!
Queridos amigos:
2012-2013 iritsi da bere amaie-
El curso escolar 2012-2013 ha lle-
rara. Floreagako neska eta mutilek
gado a su fin. Los alumnos y alumnas
jaso dute beraien uzta, beraien notak,
de Floreaga han recogido su cosecha,
azken hamar hilabetetako lanaren
sus notas, fruto del trabajo de estos
emaitza.
diez pasados meses. Es tiempo de hacer balances,
Balantzea egiteko garaia da: gure hobekuntzak
aprender de nuestros errores, proyectar
proiektatu, lorpenak ospatu, … gure
acciones de mejora, celebrar los logros,
irakasleei eta laguntzaileei eskerrak
agradecer a nuestros educadores y
emateko garaia.
acompañantes…
akatsengandik
ikasi,
Udako garaia da, eguzkiaren urta-
Es tiempo de verano, la estación del
roa (hala izango al da!!); aukera bikai-
sol (¡a ver si es verdad!); una oportu-
na dugu, gustukoak ditugun ekintzetan
nidad para crecer realizando otras actividades que nos gustan algo más: cur-
parte hartuz hazteko: Dublingo ingelesezko murgiltze ikastaroa, Uztaila Jolasean, Logroño eta Somaloko kanpaldiak, elkarrekin egoteko garaia ige-
so de inmersión lingüística en Dublín, Uztaila Jolasean, campamentos en Logroño y Somalo, convivencia en la piscina y en la playa…
rilekuan edo hondartzan, … Etorkizuneko proiektuak egiteko garaia ere bada. 2013-2014 ikasturterako gauza berri ugari pentsatu ditugu. Batzuen berri emango dizuet: Ingelesezko akademia berria, kalitate eta eskarmentu handia duena; enpresa berria jangelan, menu osasuntsu eta gozoekin; Floreagako Gurasoentzat eskaintza berriak (hitzaldi pedagogiko interesgarriak, helduentzako tailerrak ingelesa, euskara eta informatika lantzeko, …); Haur Hezkuntzan Proiektu Hezitzaile berritua, familientzat ekimen sortzaileak; HH3tik aurrera, arratsaldeko erreten zerbitzu berria (Haur Txokoa) 17,00etatik 18,30etara; Arbel digitalak LH
Es tiempo de proyectar el futuro. Muchas son las novedades que hemos pensado para el curso 2013-2014. Os adelanto algunas: nueva academia de inglés con experiencia y calidad acreditada; nueva empresa de comedor con suculentos y sanos menús; nuevas ofertas para los padres y madres de Floreaga (charlas pedagógicas de interés, taller de adultos de inglés, euskara, informática...); en educación infantil: renovación del proyecto educativo, iniciativas creativas para las familias y utilización de la plataforma online educamos en esta etapa; nuevo servicio de retén (Haur Txokoa) a las tardes (17:0018:30) para HH3 en adelante; pizarras digitales en todas
eta DBH osoan eta HHko gela batzuetan; Ikastetxearen
las aulas de LH y DBH y en algunas de HH; renovación
Plan Estrategikoa berritzea; ikastetxeko txandal berria;
del plan estratégico del centro; nuevo chándal del cole-
liburuak partekatzeko “Truke” proiektua, … gauza asko!!
gio; proyecto Truke de intercambio de libros… Casi nada.
Gauza berri hauek zuen kezka eta eskaerei erantzuteko
Como veis, estas novedades tratan de responder a vues-
asmoa dute.
tras peticiones e inquietudes.
Oroitzapen berezia DBH4ko ikasleentzat, gure nes-
Un recuerdo para los alumnos y alumnas de 4º ESO,
ka eta mutilentzat. Floreagako ikaste prozesua bukatu
quienes abandonarán nuestras aulas. Esperamos su vi-
dute. Beraien etxea izaten jarraituko duen honetan bisi-
sita a la que seguirá siendo su casa.
tatuko gaituztela espero dugu.
Un agradecimiento de corazón para todos los miem-
Mila esker, bihotz-bihotzez Floreagako Komunitate
bros de la Comunidad Educativa Pastoral de Floreaga
Hezitzaile Pastoraleko kide guztioi. Floreaga giza eta
que han hecho posible, una vez más, que nuestro colegio
kristau hazkuntza pertsonalerako plataforma egokia
sea una plataforma de crecimiento personal humano y
izan dadin lortu duzue, Urola bailararen zerbitzurako.
cristiano para las gentes del valle del Urola. ¡Buen ve-
Ondo pasa udako oporrak!!
rano!
David Villahoz. Zuzendari titularra. -3-
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
MARIA ARENAS Nor da Maria Arenas? 1984ko ekainaren 5ean jaio zen neska azkoitiar bat. Floreaga Ikastetxeko ikasle ohia eta gaur egun, bertan irakasle lanetan dabilena. Txikitako oroitzapenak Txikitako oroitzapen asko etortzen zaizkit burura. Horien arten, lagunekin “Uxer” aldera, patinak hartuta, egiten genituen txangoak, zenbat algara, zenbat abentura edo larunbatero Floreagan partidua jokatu ostean, Azpeitian bizi nuen tia Milarena bazkaltzera joaten nintzenekoa. Andre Mari egunean ere, amona gurekin bizi zenez, familiako kide asko elkartzen ginen mahaiaren inguruan. Hauetako batzuk zoritxarrez ez daude gure artean eta horrek oroitzapena berezia izatea egiten du. Eskolako oroitzapenak Eskolako oroitzapenak onak dira. Haur Hezkuntzan ginela, Lourdesek zituen “karta” batzuekin jolasten ibiltzen ginela oroitzen naiz edo edaten genituen basokada esneak. Lehen Hezkuntzan taldeak nahastu zituzten eta horrek la-
gun berriak ekarri zizkidan eta DBHn, urduritasuna nagusi, talde polita ginen eta giro oso ona genuen gure artean, baita irakasleekin ere. Batxilerra Urola Institutua egin nuen, bi urte gogor izan ziren, leku berria, irakasle berriak, ikasketak… Magisteritza Donostian egin nuen, Floreagan eginik praktika lanak, benetan urte politak. Zure gurasoek lan asko dute Floreagaren alde. Azal ezazu pixka bat. Betidanik izan dut Floreagaren berri, bertako ikasle izateaz gain, aita bere garaian Guraso Elkarteko kide izan zelako. Badakit, Floreaga Ikastetxeak ez duela bide erreza izan eta oztopo askorekin topo egin duela. Hala ere, jende askok Floreagak duen hezitzeko moduagatik apustu egin du eta hemen jarraitzen dugu. Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batzara? Momentu ederrak pasa izandakoa naiz Alai Batzan. Orduan igandeetan ere etortzen ginen pelikularen bat ikustera Agian momentuan ez genituen gure begiraleek egiten zituzten lanak baloratzen, baina orain atzera begiratuz eskertzekoa da beraiek musu truk guregandik sartutako hainbat ordu eta egindako hainbat esfortzu. Noiztik Floreagan irakasle? Zer ikasgai ematen dituzu? 2006an hasi nintzen Floreagan ordezkapen batzuk egiten, geroztik ia urtero egon naiz Floreagako hormen artean. Hala ere, 2012n hasi nintzen errelebo kontratu batekin. Urtetan zehar ikasgai desberdinak ematen jardun dut, oraingo honetan gaztelania lantzen ari naiz. Zer helburu dituzu beraietan? Nire asmoa, batez ere, ikasleek oporretara edo Somaloko kanpalditara joaten direnean, bertan ezagutzen dituzten jende berriekin gazteleraz ahal duten hoberen komunikatzearena da. Askorentzat bigarren hizkuntza da eta hizkuntza, lagunak egiteko oztopo bat ez dadila behintzat izan.Gainera, ahal dudan moduan, pertsona onak eta jatorrak izateko tresnak erakusten ahalegintzen naiz, baina hori pasiloetan ere ikasi beharreko ikasgai bat dela iruditzen zait.
Marivi andereñoaren taldea.
-4-
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Zure iritziz, zein dira Floreaga ikastetxearen gauzarik onenak, alde batetik, eta hobetu beharrekoak, bestetik? Ikastetxeak alderdi on asko ditu. Guraso, irakasle eta ikasleen inplikazioa azpimarratuko nuke batez ere. Benetan txalotzekoa da gurasoek isilean egiten dituzten hainbat lan, inauteriko eta jaialdiko arropak, edo egunero, eskolara oinez proiektuan parte hartzen dutenen lana. Gabon Kantak, San Jose eguna, Kultur Jardunaldiak, Uztaila Jolasean eta nola ez, Alai Batza, Floreagaren identitatea osatzen dute eta egiten denarekin harro senti genezake. Badira hobetu beharrekoak ere eta horretan gabiltza egunero lanean. Hanka sartzeak egiten ditugu, baina ahal dugun neurrian zuzentzen ahalegintzen gara. Modu egokian hezitzeaz gain, gure helburua, ikasleek eskolara gogoz etortzea da. Ingelesa lantzen ari zara. Zergatik eta nola? Orain dela bi urte 3 hilabetez Cambridgen egoteko aukera izan nuen, eta hizkuntzak jakiteak duen garrantziaz jabetu nintzen. Ingelesa jakinez gero, edozein izanda gure jatorria ere, lagunak egiteko aukera da, horrek dakarren aberastasunarekin. Ingelesak duen garrantziaz jabetuaz, nire maila hobetzeko asmoz, larunbatero Donostira joaten naiz ingelesa ikastera. Bidaia zalea omen zara. Zein dira ezagutu dituzun munduko bazterrik interesgarrienak? Bidaiatzea gustukoa dut, hala eta guztiz ere, askotan nahi beste ezin bidaiatu. Badira 5 urte Japonen bizi zen lehengusu bat bisitatzearen helburuarekin bertara joan nintzela. Harrigarria da, bertako kultura eta dituzten ohiturak. Hala ere, lekuren bat aukeratu behar badut, dudarik gabe, Erromarekin geratzen naiz.
Ikasturtea ia amaitu dugu. Nolako ikasturte amaiera espero duzu? Azken txanpan gaude eta nekea nabari da. Ikasturte polita eta azkarra izan da. Orain gauzak ondo ixtea falta zaizkigu. Ikasle batzuk Floreagatik alde egingo dute, espero dut, oroitzapen on bat eramatea, geratzen garenak hori horrela izan dadin lanean jarraituko dugu.
TESTA Edaria: Coca -cola Janaria: Txuleta Idazle bat: Jorge Bucay Liburu bat: Galdu arte Mutil izen bat: Markel Neska izen bat: Ane Pelikula: Moulin Rouge Aktore bat: Jonny Deep Aktoresa bat: Meryl Streep Bidaia bat: Noruegara joango nintzateke Hondartza bat: Santixo Herri edo hiri bat: Erroma Musikari bat: Bryan Adams Urtaro bat: Negua Zaletasunak: Pelikulak ikustea.
2012ko ihauteriak.
APE
terapia zentroa Koldo Aranbarri • Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia
Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com
-5-
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
IBAN LARRAÑAGA Iban Larrañaga, “Larrume”, ikasle ohia da. Pilota munduan dabil, erremonteko profesional gisa debutatu berri du, maiatzaren 25ean, Galarretan. 35-25 irabazi zuen, Juanenearekin batera, Segurola eta Labakaren aurka. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako. Zein dira zure txikitako oroitzapenak? Txikitako oroitzapenak denak pilotarekin lotzen ditut, eskolan ez nengoenean frontoian egoten nintzen. Eta eskolakoak? Eskolakoak ere berdin, ez nintzen ikaslerik “onena”, beti jolasorduaren zain pilotan aritzeko. Zein da Alai Batzarekin eta ADS taldeekin izan duzun lotura. Jolas asko egiten genituen lagun artean; dibertigarria izaten zen. Ze oroitzapen dituzu Logroño eta Somaloko kanpaldiez? Beti izaten zen ederra etxetik kanpora irteera. Aste ederra izaten zen umorez eta lagunartean.
-6-
Diseinu ikasketak egin arren, makina-erreminta tailer baten aritzen zara. Zer moduz moldatzen zara? Azkar moldatu naiz lan onetara nahiz eta ez nuen horretarako ikasi. Oso gustora nabil. Lana badut behintzat eta ez nago kexatzeko. Pilotan aritu zara beti. Eskuz herriarteko txapelketan parte hartu zenuen Azkoitiko taldearekin. Nola baloratzen duzu? Urte politak izan ziren eskuzkoak. Polita izaten zen herriarteko txapelketan jokatzea zure herriarekin. Erremontean hasi, orain bi urte, eta profesionaletan debuta. Zein dira zure sentipenak? Erremonteari azkar hartu nion “trukua”. Asko entrenatu behar izan dut profesionaletara iristeko eta iritsi da lan horren fruitua. Edozein kirolariren ametsa da profesionaletara saltoa ematea Nola konparatuko zenituzke eskuzko eta erremonteko jokoa? Abiadura oso ezberdina da,erremontean azkar ibiltzen da pilota. Azken finean helburua berdina da bietan baina posturak nahiko ezberdinak dira. Nik animatuko nituzke eskuzkoak erremontean probatzera.
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
TESTA Edaria: Kokakola Janaria: Txuleta Mutil izen bat: Ion Neska izen bat: Nagore Kirola: Erremontea, esku pilota Pelikula: Salvaje Aktore bat: Van Damme Aktoresa bat: Angelina Jolie Bidaia bat: Canada Mendi bat: Ernio Hondartza bat: Getaria Zein dira zure jokoaren ezaugarriak? Atzelari moduan jokatzen dut. Erremontean atzelariak ateratzen du sakea eta hor nahiko ongi moldatzen nahiz.Oraindik gauza asko ditut hobetzeko. Floreaga ikastetxean ikasi zenuen DBH amaitu arte. Zer izan duzu gustuko eskolan? Inoiz ez naiz izan eskola zalea baina oroitzapen onak ditut Floreagan. Irakasle askorekin nuen erlazio ona eta oraindik ere bai. Ze asmo dituzu etorkizunerako?
Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Kukuherri Musikari bat: Xabier Solano Museo bat: Museo BMW Munich Kolore bat: Urdina Urtaro bat: Udaberria Zaletasunak: Kirola Pertsonaia historiko bat: Atano III.a
Lanean segi gogor erremontean ahal bezain gorena iristeko eta ahal dudan arte lanari eutsi, gaur egun “pribilegiatua� bainaiz lana dudalako.
-7-
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
NEREA ETXANIZ Zein talde entrenatzen duzu eta zenbat denbora daramazu entrenadore bezala? Aurten LH 3. Mailako neskak entrenatu ditut. Orain dela bi urte hasi nintzen orain DBH 1 eta 2. mailetan dauden neskekin. Nola sartu zinen? Nirekin Joana aritzen da entrenatzaile lanetan eta berak esan zidan orain dela bi urte ea nahi nuen berarekin entrenatzaile izan eta nahi nuenez baietz esan nion hortik hasi zen nire entrenatzaile lana. Zure ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek? Gauza bat entrenadore “profesionala� izatea da eta bestea eskolarteko umeak entrenatzea. Ume hauek entrenatzeko kirol hauetaz jakitea, denbora, gogoa, pazientzia eta umeekin ondo ematea dira beharrezko ezaugarriak. Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek? Kirolari on bat izateko garbi dago abila izan behar zarela kirolean, entrenatzeko gogoa eduki behar duzula, egiten dituzun entrenamendu eta txapelketak oso serio hartu behar dira eta galtzen eta irabazten jakin behar da, baina adin hauetan ikasteko gogoa jartzen badute eta gogoz hartzen badituzte entrenamendu eta partiduak nahikoa dela uste dut. Nolakoa izaten da entrenamendu bat? Hasteko korrika pixkat egiten dute berotzeko bost edo sei buelta floreagako patioan. Ondoren gorputz adar guztian berotzen dituzte eta ariketa desberdinak egiten ditugu . Bai saskibaloian eta bai futbolean jaurtiketan, paseak, sakeak eta abar lantzen ditugu eta amaieran denbora edukiz gero partidat
-8-
Irabaztea al da garrantzitsuena kirola egiterakoan? Beti nahi izaten da kirol guztietan garaipen batekin itzultzea etxera eta gaur egun garrantzitsuagoa iruditzen zaie umeei irabaztea. Emaitza beste gauza guztien gainetik ipintzen dute baina kirolak gauza gehiago erakusten dizkie: konpromisoa, sufritzea, elkarlana, galtzen edo irabazten ikastea eta hori emaitzen gainetik jarri beharko lukete guztiek. Zer beste balore landu behar dira? Laguntasuna eta errespetua parte hartzen dutenen artean bai taldekideekin bai aurkariekin ere. Oso garrantzitsua da taldeko kiroletan eta gehiago haurrak direnean protagonistak. Beraien artean laguntzeko prest egote eta errespetuz egitea gauza guztiak. Egiten duzuen esfortzuaren ondoren baloratuak sentitzen zarete? Bai. Partiduak jokatzera joan eta galdu edo irabazi haurrak ondo pasatzen dutela ikustean eta eskerrak ematen dizkizuela ikustean zure esfortzu guztia Gurasoak zer moduz portatzen dira? Guk eduki ditugun gurasoek ez digute inolako arazorik sortu beti prest egon dira autoak behar izan ditugunean Azpeitira umeak emateko eta gehienak partiduak ikustera etortzen ziren beraien alabak animatuz eta amaitzen zuten bakoitzean eskerrak ematen zizkiguten egindako partiduengatik.
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
TESTA Kirola: igeriketa Kirolaria: Mireia Belmonte Futbol edo kirol taldea: Erreala Entrenadorea: Unai Emery Liburua 50 sombras de grey Abeslaria: Malu Oporretako lekua: eguraldi eguzkitsua duen edozein leku Urtaroa: Udara Zer moduz joan da azken denboraldia, nolako emaitzak izan dituzu?
Mendia: SamiĂąo
Saskibaloian ez gara oso ongi ere aritu partidu batzuk irabazi ditugu baina ez gara aurrera pasa. Futbolean berriz hobeto ibili gara final laurdenetara iritsi ginen eta partidu hura galdu genuenez kaleratuak izan ginen. Baina esan beharra dago neska hauen lehenengo aldia izateko oso ondo aritu direla.
Hondartza: Laida
Taldekideak zer moduz portatzen dira?
Janaria: Pulpoa
Zaletasun bat: kirola egitea Pelikula: Lo Imposible Gertakizun historikoa: 2001eko irailak 11ko atentatuak Ameriketako Estatu Batuetan Pertsonaia historikoa: Marie Curie
Haur guztiak bezalaxe, egunak edukitzen dituzte baina orokorrean oso ondo portatu dira beraien artean ere lagunak direnez, arazo gutxi eduki dituzte. Kirol bat edo polikirola? Polikirola. Umeak direnean denetatik egin behar dute eta ondoren iritsiko zaie kirol bat aukeratzeko ordua. Merezi du entrenadore izatea, zer esango zenioke entrenadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste norbaiti? Gogoarekin hartzeko entrenamendu eta partiduak eta konpromisoa hartzen badute entrenatzaile izateko bete behar guztiak egitea. Entrenatzaile izatea gustatzen balin bazaie oso esperientzia polita da.
PeluquerĂa de Caballeros
MAITE AZPIAZU Avda. Julio Urquijo, 18 Tel. 943 85 26 50 688 80 22 58
20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
-9-
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
JAIONE IRIZAR Jaione Irizar Floreagako ikasle ohia da eta Alai Batzako monitorea. Bere ibilbidea loturik dago Alai Batzarekin eta ADS taldeekin. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako.
Zein dira zure eskolako oroitzapenak? Eskola garaiko oso oroitzapen onak ditut batez ere Maria Laguntzailearen eta On Boskoren ospakizunetakoak. Ezin ahaztu Jose Manuelekin egiten genituen antzerki ederrak ere. Floreagatik jaso litekeen oroitzapenik onena ordea, irakasle eta salestarrekin izandako harremana dela esango nuke, Floreagako jendeak beti erakutsi izan baitu gertutasun handia ikasleenganako. Zein da zure oroitzapenak Alai Batza eta ADS taldeen inguruan? Aste burua iristeko zain egoten ginen Alai Batza eta ADS taldeetan parte hartzeko. Oso gogoan dut larunbatetaz gain igande egurdietan ere etortzen ginela eta igande arratsaldetan berriz zineaz gozatzeko aukera izanten genuela On Bosko aretoan. Gure garaian orain baino baliabide eta ekintza gutxiago genituen, baina oso gustora etortzen ginen lagunekin eta begiraleekin ondo pasatzera. Floreagan ikasketak bukatu ondoren, zein ibilbide egin duzu (ikasketak eta lana)? Floreagako ikasketak amaitu bezain pronto, beste azkoitiar askok bezela batxilergoko ikasketak burutu nituen Urola Ikastolan eta ondoren berriz informatikako ikasketen aldeko apustuak egin nuen Mondragon unibertsitatean. Gaur egun zorte handi dudala esan dezaket, nire ibilbide profesionala informatikari lotua baitago. Azkoitiko Maxixatzen taldeko kide “aktiboa” zara. Zertan ari zarete?
Oraintsu taldekideen lan izugarriari esker gure herrian euskarak duen egoera aztertzeko burutu den ikerketaren aurkezpena egin berri da liburu baten publikazio eta guzti, ”Euskararen hautematea Azkoitian” Aurtengorako nolabait ere komunikazioaren aldeko apustua egin dugu, nahiz eta bai giza baliabideak eta baita ekonomikoaren ere urriak izan, gure web orria sustatzea dugu helburu, horretarako eduki mota zehatz bat definitu dugu eta nolabaiteko komunitate sare bat osatzea gustatuko litzaiguke, edozein herritarren partehartzearekin. Honez gain, kulturari dagokionez ere, saituko gara ekintzaren bat antolatzen. Nola ikusten duzu euskara eta euskal kultura gure gertuko ingurunean? Orokorrean nire inguruan euskerarekiko miresmena nabari dut, norberaren hizkuntza propio sentitzen dutelako edo. Aldiz, euskal kultura urrun ikusten dut inguruko askorengandik, gaur egun, gazteriak batez ere euskal kultura ez dute gozamenarekin lotzen, askorentzat oso ezezaguna eta urrunekoa baita eta ezezaguna denarekin gozatzen konplikatua da. Maxixatzeneko ikerketan ere garbi ikusi da urteen poderioz kultur transmisioa eteten doala eta horrek jendea euskal kulturarengandik urruntzea dakar. Gure herria oso euskalduntzat badugu ere, printza handiak ditu eta horiek gehiago haz ez ditezen lan egin behar dugu, batez ere gure inguruak egoeraren berri izan dezan. Alai Batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz Alai Batzaren arlo sendoak, edota gauza onenak? Alai Batzaren apustu sendoena beti izan da eta izango da ADS taldeen aldekoa, berau baita desbedintzen gaituen ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Alai Batzan alderdirik garrantzitsuenetako bat bertaratutako edozeinek aisialdi hezitzaile bat jasotzea da eta gaur batez ere umeek elkarrekin ondo pasatzen, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita bakarkako aisialdia. Aisialdi elkarte bezela, boluntariotzan oinarritua izateak beste identitate bat ematen dio elkarteari, ezagutu ditut bestelako elkarteak eta desberdintasun handiak nabari direla esango nuke. Oso baloratzekoa iruditzen zait Alai Batzak adin tarte desberdineko jendearekin lan egiten duela eta guztietara egokitzen jakin duela, eta batez ere adin tartea handia izanagatik, zaharrenen eta txikienen artean konplizitatea sortzen dela. Eta azkenean esan beste salestar inspektoria batzuetako jendeak berauen elkartez aipatzen dituztenak entzunda, gureak baduela ezaugarri bat, konpaktutasuna. Esan liteke Alai Batza era bat konpaktua dela, elkarte beraren barruan eta petsona berdinen lankidetzarekin oratorioa, gazte zentroa eta ADS taldeak aurrera eramaten baitira.
Fame Jr. Prestaketa lanak.
- 10 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Erakunde honek elkarteontzat interesgarriak diren programak ere osatzen ditu, gure zentruetan hainbat gai konkretu landu ditzagun. Aldi berean organizazio hau Españiako Dan Bosco konfederazioaren parte da eta pixkanaka pixkanak elkarte guztiok elkarren berri izateko bide bat da nahiz eta distantziak handiak izan batetik bestera. Zer erreko duzu San Joan suan eta ze asmo duzu udarako?
Fame Jr. Literatur irakasle zorrotza.
Zertan hobetu beharko genuke? Hobekuntza baino aldaketa txikiak egingo nituzke, sinbiosi paregabea osatuko bailitzateke zenbait ekintzen bitartez euskara eta euskal kultura sustatzeko. Logroño eta Somalo kanpaldietan parte hartu duzu maiz, bai monitore gisa, eta lehenago, zure LH eta DBH ikasle garaian. Zer balore dituzte kanpaldiek? Gainonzteko kanpaldi askorekin alderatuta oso desberdinak dira, baina oso aberasgarriak direlako. Kanpaldi hauen ezaugarri garrantzitsuenak giza baloreetan eta kristautasunean oinarritutakoak izatea da.
Behin ere ez naiz ezer erretzearen aldekoa izan, ez apunteak ezta gainontzeko gauza ere, asko jota egunkari zaharrak....jijijijijiji, beraz San Juan gauen herrian dauden ekitaldiez gustura gosatuko dut . Udarari dagokionez berriz, aurtengoan ere ezin izango dut ez Somalo/Logroñoko kanpaldietan ezta Uztaila Jolaseanean parte hartu, baina abuztuan izango da gozamenerako aukerarik. Azken hiru urteetan abuztuko astetxo bat hartu izan dut nola bait ere Alai Batzarekin erlazionatutako ekintzetan parteko hartzeko (Campo Boskoa Turinen, Mundu mailako gazteriaren jardunaldiak, koordinatzaile ikastaroa...) aurten ez daukat ezer aurreikusita, beraz deskantsatzeko aprobetsatuko dut irailean indarberriturik itzuli ahal izateko.
Lehenengo zikloetan balio hauek guztiak jolas moduan lantzen dira baina erlijioaren presentzia beti kontuan izan da. Azken kurtsoetan aldiz giza baloreen aldeko apustu handia egiten da, boluntariotza eta norberaren identitae bezalako gaiak landuz. Kanpaldi hauek garbi erakusten dute ekintza xumeek ere gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera ematen dutela eta batez ere pertsona bezala aberastu. Zure iritziz, “Uztaila Jolasean” ekimenak zer ematen die Azkoitiko ume eta familiei? Ekimen honen alderdirik positiboenetako bat da herri osoko umeak elkartzen diren ekintza bat dela eta beraien oporretan ere lagunarteaz gozatzen dutela.
BEC. Gabonetako parkea.
TESTA
Bestalde, familientzat zerbitzu oso interesgarria dela uste dut, umeen opor garaian entretenituta dituztelako eta entretenimendu hori aldi berean hezitzailea delako.
Edaria: Kafea
Alai Batzan eta Gazte Zentroan… Zein dira zuri gehien gustatzen zaizkizun ekintza edo atalak?
Mutil izen bat: Manex
Ekintzarik gustukoenetako bat Somalon egiten dugu asteburu pasa izaten da baina orokorrean ekintza guztiak ditut gustuko.
Kirola: Igeriketa
Musikalak eta jaialdiak oso interesgarriak iruditzen zaizkit beste balore batzuk lantzeko aukera ematen baitute. Baina hasieran esanda bezela edozein ekintza dut gustuko eta interesgarriena bertan sortzen den giro ona da, bai umeek euren artean , baita begiraleekin ere eta noski begiraleok gure artean ere bai, guztion artean familia handi bat osatzen dugu. Zer da BoskoTaldea Federazioa? Bosko Taldea federazioa Bilboko Salestar inspektoriako aisialdi elkarteek osatzen dugun erakundea da, elementu garrantzisua gure inspektoriako elkarte guztiek bide berean lan egiteko. Horrez gainera beronen bidez antolatzen dira kanpaldiak, begiraleentzako formazioak, topaketa ...
Janaria: Piper beteak Liburu bat: Pausoa noiz Luzatu Neska izen bat: Izaro Pelikula: Aupa Etxebeste! Aktore bat: Jose Ramon Soroiz Aktoresa bat: Barbara Goenaga Bidaia bat: Estatu Batuetara Mendi bat: Aralar Hondartza bat: Zarautzekoa Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Mikel Urdangarin Museo bat: Vatikanoko museoa Kolore bat: Laranja Urtaro bat: Negua Zaletasunak: Teknologia berriak, euskal dantzak Pertsonaia historiko bat: On Bosco
- 11 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
SALESTAR KOMUNITATEA Ekainaren 8an Azkoitiko komunitateko salestarren familien eguna izan genuen. Toki askotatik etorritako jendea pixkanaka bildu ondoren, Floreagako elizan meza santua ospatu eta jarraian Joseba Jatetxean bazkariaz gozatu genuen, giro ahaztezinean. Iùakiren gurasoek Ezkontzako Urrezko Ezteiak ospatu dituzte orain gutxi eta oroigarri bat jaso zuten. Zorionak Jose Antonio, Consuelo eta etxeko guztiak!! Maiatzaren 4an Salestar Inspektoria edo Probintziako jai eguna ospatu genuen Bilbo – Deustun. Josean Prolen salestar Profesioaren Zilarrezko Ezteiak ospatu genituen, bide batez. Zorionak!!
- 12 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
FLOREAGAKO HAUR ESKOLA Haur Eskolako funtzionamendua hobeto ezagutzearren, bertako hezitzaileei zenbait galdera egin dizkiegu. Hona hemen galdera horietako batzuk: Zer ordutatik zer ordutara dago zabalik Floreagako Haur Eskola? Goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara egoten da zabalik. Zer ordutan eraman dezaket nire haurra Haur Eskolara? Eta atera? Ordutegiarekin nahiko malguak izaten gara, betiere muga batzuekin. Adibidez, umeek ezin dute bertan 8 ordu baino gehiago egon. Umeen erritmoak errespetatzen ere saiatzen gara; horregatik, eguerdian 13.15etik 14:45era ezin izaten da haurrik atera Haur Eskolatik, siesta ordua lasaia izatea nahi baitugu. Urtean zehar ordutegietan aldaketarik egiteko aukerarik izaten al da? Bai, inolako arazorik gabe, hilabeteko kuota hilabete horretan egin duen ordutegiaren araberakoa izango da. Bi urteko gelan erabil al dezaket Haur Eskolako ordutegia? Bai, hiru aukera daude adin horretan: • Haur eskolako ordutegia egin gurasoen beharren arabera. • Eskolako ordutegia egin, goizeko 9:00etatik 12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. • Eskolako ordutegia egin, eskolan bertan bazkaldu eta siesta eginez. Nola banatzen dituzue haurrak gelatan? - 0-1 urteko bi gela ditugu, bi hezitzailerekin. - 1-2 urteko gelak ere bi dira, bi hezitzailerekin.Gela batean urte hasierakoak edukitzen ditugu, urtarriletik ekainera bitartekoak eta beste gelan, berriz, urte bukaerakoak. Haurrak 2 urteko gelara joan arte hezitzaile berdinarekin egoten dira. - 2 urteko gelei dagokienez, berriz, haur kopuruaren arabera aldatu egiten da. Aurten, esaterako, 46 ume ditugu hiru geletan banatuta. Ume talde bakoitzarekin hezitzaile bat egoten da. Zer helburu dituzue Haur Eskolan?
Familiei laguntzeko, 0-3 urte bitarteko haurrentzako heziketa arreta eta laguntza-zerbitzua eskaintzea. Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan, garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren ongizateari eta bere gaitasun guztien garapenari: afektibitate mailakoak, sentimendu mailakoak eta mugimendu gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak. Egunean zehar zer egiten dute haurrek? Sarrera momentuari garrantzia handia ematen diogu haurra gustura eta lasai etor dadin Haur Eskolara. Gero adinaren arabera ekintza desberdinak burutzen ditugu, baina betiere haurren maitasun, atseden, elikadura eta komunikazio beharrei erantzunez. Txikienen gelan afektibitate eta psikomotrizitatea lantzen ditugu gehienbat, abesti eta jolas sinpleen bidez. Ondorengo etapetan, irakaslea gidari izanda, espazio atsegin eta erakargarri bat prestatu eta jolas eta material ugari erabiliz, ekintza desberdinak burutzen ditugu: eguna ipini, eguraldia kantak erabiliz, margoketa, gelakoen izenak esan nor etorri den eta ez esanez, hamarretako ordua‌ Txikiek ba al dute aukerarik patiora irteteko? Bai noski. Bi urteko gelako umeak egunero izaten dute jolas-ordua. Eguraldi txarra eginez gero, gune estali bat dugu jolasteko. Txikiagoak eguraldi onarekin ahal dugun guztietan ateratzen saiatzen gara. Honez gain, batzuetan goiko patiora joaten gara, eskola ingurua ezagutzera.
- 13 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Ikastetxeko zer ekintzetan parte hartzen duzue? Gabonetan guztiok Baztartxora joaten gara erregeak ikustera eta baita ere Olentzero etortzen zaigu bisitan. Bi urtetik behin egiten den ikasturte bukaerako jaialdian ere parte hartzen dugu. Esandakoaz gain, bi urteko umeak San Sebastian eguneko danborradan koilara eta sardexkekin dantzan ateratzen dira eta inauterietan desfilean parte hartzen dute. Karrozan, noski! Guraso-hezitzaile harremana nola eramaten duzue aurrera? Gurasoekin eguneroko harremana izaten dugu, honek gure arteko harremana errazten duelarik. Haurra ekartzerakoan eta jasotzerakoan elkarrizketak sortzen dira: nola egon den, nola pasatu duen eguna‌ izaten dugularik hizpide. Gainera, eguneroko agenda bat ere badaukagu. Bertan idazten dugu umeak zer jan duen, lo egin duen ala ez‌ Gurasoek agenda egunero eramaten dute etxera eta beraiek ere gauza berdina egin behar dute. Umeak nola gosaldu duen, gau txarra pasa duen‌ agendan idatzi behar dute gu jakinaren gainean egon gaitezen.
- 14 -
Etorkizunera begira, berrikuntza bezala, ikastetxean erabiltzen den Educ@mos hezkuntz-plataforma, internet bidezkoa, Haur Eskolan erabiltzeko asmoa ere badaukagu. Momentu honetan probak egiten ari gara. Ea datorren ikasturtetik aurrera martxan jartzeko moduan gauden. Nola kontrolatzen duzue haurren garapena? Ikasturte hasieran gurasoei ebaluazio fitxa bat banatzen diegu, haurra ezagutzen laguntzen diguna. Ikasturtean zehar haur bakoitzari ebaluazio jarraitua egiten diogu, egiten dituen aurrerapenak eta izandako zailtasunak adierazten ditugularik. Urte bukaeran ebaluazio txostena banatzen diegu gurasoei, haurraren garapena azalduz. Noiz matrikulatu dezaket umea? Matrikulazio epea ekainean izaten da. Hala eta guztiz ere, plaza librerik egonez gero, urtean zehar edozein unetan matrikulatu daiteke. Ongi etorria izango da. Zuen seme-alabak onena merezi duelako, anima zaitezte gu ezagutzera eta ondoren erabaki! Haur Eskolako hezitzaileak
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Matrikulazioa Floreaga Haur Eskolan Azkoitiko FLOREAGA salestar ikastetxetik 0 eta 2 urteko umeen matrikulazio epea zabaldu du 2013-14 ikasturterako, maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, nahiz eta urte osoan zehar matrikulazio aukera egon. Gurasoentzat beraien seme-alabak dira garrantzitsuena. Guretzat ere hala da. Horregatik haurren hazkunde prozesurako kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu gure eskolan: Hona hemen gure ezaugarriak: - Heziketa integrala, kristau baloreetan eta salestar tradizioan oinarrituz. - D eredua (Irakaskuntza Euskaraz) eta euskaldun giroa. - Ingelesaren aldeko apustua (akademia Target eta murgiltzeko egonaldiak Dublinen). - Teknologia berriak: arbela digitalak gela guztietan, ordenagailuak, informatika gelak… - “Educamos” plataforma, interneten bidez familia eta hezitzaileen artean eguneroko komunikazioa errazteko. - Berrikuntza pedagogikoak eta lankideen etengabeko prestakuntza.
- Aisialdirako jarduerak asteburuetan (ALAI BATZA); Antzerki Eskola (Musikalak: azkena FAME J.R.); kantaldi-jaialdia... - ADS taldeak eta udako kanpaketak Logroñon eta Somalon. - Solidaritate kultura bultzatzen dugu: Gobernuzko Kanpoko Erakunde bat: Gazteak eta Garapena eta boluntario talde batzuk. - Udaleku irekiak uztailaren 1etik uztailaren 26ra, HH 3tik aurrera (UZTAILA JOLASEAN). - 0 eta 16 urte bitarteko Hezkuntza Ikastetxe bakar batean. - Ordutegi zabala: 7:30etik-18:30era. Zuen seme-alabak onena merezi duelako, anima zaitezte gu ezagutzera eta ondoren erabaki! Idazkaritza ordutegia hau da: 09:00 - 13:00 / 15:00 - 18:00. Gurekin harremanetan jartzeko bide hauek ere badituzu: Telefonoa: 943 85 30 43; E-maila: floreaga@floreaga.com eta gure web orria: www.floreaga.com
- 15 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
LH AKANPADAK Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Zarautzeko Igerigain Aterpetxean egon gara. Ekainaren 2an goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko. Goizean aterpea ezagutu eta eguraldia lagun, aterpetxe ondoan zegoen parke batean egon ginen. Bazkaldu ondoren, Zarautzeko hondartzara joan ginen eta Arguiñanoren jatetxearen ondoan, hondarretan jolasean ibili ginen. Jolastearekin batera, bertako surflarien trebeziak ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldea jolasean igaro ondoren, afaltzeko ordua iritsi zitzaigun eta aterpetxera iristeko orduan, Zarauzko hondartzako ibilbidea egin genuen.
Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, ….e.a., gustura egin eta ikusi genituen. Ekainaren 3an motxila jaso ondoren mendi buelta egin genuen Zarautzeko Santa Barbara ermitara, bidean txakolindegi batetik pasatu ginen eta azkenik, ermitatik, paisai paregabea ikusteko aukera izan genuen. Parkean beste pixka bat ibili ondoren, bazkaldu eta etxera itzultzeko autobusa iritsi zitzaigun. Azkenean Azkoitira iritsi ginen, nekatuta baina egun ederrak igarota. Hurrengo urterako prest gaude! Alberto eta Maria
Ekainaren 5, 6 eta 7an, LH 3. eta 4. mailako ikasleak Barrian egon gara. Kurtsoa amaitu baino lehen, liburuak alde batera utzita, egun zoragarriak pasa ditugu bertan.
genituen. Aipatzekoa da bereziki ikasleek gaueko beladetan eta aurreko prestaketa lanetan izaten duten jarrera eta jartzen duten gogoa, parte hartzaile zein ikusle gisa.
Lehenengo eguneko goiza, 3.mailakoek Añanako Gatzagetan igaro genuen,4.mailakoek berriz, Gasteizko Artium Museoan. Arratsaldean, denok elkartu ginen Nestle lantegia bisitatzeko. Ederki pasatu genuen eguraldi ona eta ingurune paregabearen laguntzaz. Bigarren egunean ibilalditxo polita egitera joan ginen eta beste zenbait ekintza (jolasak, eskulanak, dantzak, antzerkiak, kantak,..) egin
Baina… azkar ailegatu zen etxera bueltatzeko eguna, pena handiz eta ilusioz hurrengo kurtsoko kanpaketarekin pentsatzen Azkoitira iritsi ginen. Hitzak: Maribel García Argazkiak: Juan Carlos Orodea, Mª Cruz Pascual, Josu Elortza, Maribel García eta Eli Osoro
Añanako Gatzagan.
- 16 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
EKAINAK 5, asteazkena
EKAINAREN 7, OSTIRALA
Bederatziak laurden gutxitan autobusera igo ginen Oiartzun alderantz. Zorionez ez zen inor zorabiatu eta musikarekin oso ondo pasa genuen. Oiartzunen meategi batera sartu ginen, a zer nolako hotza! Ondoren orientazio proba batean oso ondo pasa genuen ipar orratza erabiliz. Dena bukatzean bazkaldu egin genuen eta laurak aldera aterpetxera heldu ginen, a zer poza!
Goizean goiz denak pereza handiz jaiki ginen. Jaiki eta segituan jantzi eta maletak egiten hasi ginen, gosaldu eta maletak txoko batean utzita joan ginen herri ingurura. Herrian ordu bete ibili ginen gure poltsikoak opariz, goxokiz... betetzen. Denbora agortu zenean denak irakasleekin batu eta aterpetxe aldera joan ginen kantuan.
Gelak txukundu eta denbora librean oso ondo pasa genuen.
Bazkaldu eta gero zelaian etzanda egon ginen eta uste baino lehenago autobusa iritsi zen. Alde egiterakoan, Hondarribi malkoz beteta laga genuen. Gainera 6. mailakoontzat azken urtea zenez oraindik eta pena handiagoaz alde egin genuen. OSO ONDO PASATU GENUEN!! HONDARRIBI BETI GOGOAN EDUKIKO DUGU!!!!
Afaldu ostean 5. mailakoak dantza eta antzerki politak eskaini zituzten eta azkenik ohera joan ginen. A ZER EGUN POLITA Maria Juaristi eta Joanes Salgado.
EKAINAk 6, OSTEGUNA
Angela Ocio eta Kristina Peña
Goizean goiz jaikita, berehala jaiki eta hondartzarako arropak jantzi genituen ilusio handiz. Gosaldu eta gero irakasleek esan zigutenean hondartzara gindoazela ziztu bizian joan ginen geletara toailak eta krema hartzera. Hondartzara iritsitakoan, denak ilusioz gainezka hondarretan jolastera joan ginen. Bainatzerakoan urak gure bihotz taupadak ere izoztu zizkigun ia-ia, hain zegoen hotza! Hondartzatik bueltan aterpetxera iritsi eta segituan bazkaldu genuen. Arratsaldean 5. mailakoak parkera joan ziren bitartean gu 6. mailakoak beladarako gauzak prestatzen ibili ginen ilusionatuta. Azkenean, gaua iritsi zen!!!! Guri tokatzen zitzaigun emanaldia eskaintzea, dantzak eta denak egin eta gero “EL BAILE DE LA ESKOBAREKIN” bukatu genuen. Denak ohera izugarri nekatuta joan ginen. IKARAGARRIZKO EGUN EDERRA IZAN ZEN!!!!
- 17 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
DBH IKASBIDAIAK Martxoaren 20an goizeko 8:45ean atera ginen Azkoititik autobusez. Bi ordu inguru autobusean zain egon ondoren iritsi ginen Loredora. Hotelera joan ginen maletak uztera eta segituan “La Curva” surf eskolara joan ginen. Surf eskolan Cesar izeneko monitoreak esplikatu zigun zer eta nola egin behar genituen gauzak. Lehenengo neoprenoa jantzi genuen. Ondoren oinez hondartza jaitsi ginen. Han surf eskolako furgoneta bat zegoen zain surfeko tabla gehienekin, hamar guk eraman genituelako “La Curva”tik. Hondartzan lau taldetan banatu ginen eta jolas batzuk egin genituen berotzeko. Berotu eta gero, nola jaiki tablan esplikatu ziguten. Eta gero uretara joan ginen. Olatu onak zeuden surf egiteko. Ez ginen oso onak baina ala ere dezente ondo moldatu ginen lehenengo eguna izateko. Ordu bat eta erdi inguru ibili ginen. Gero bazkaltzera joan ginen hotelera. Arratsaldeko laurak aldera ibilaldi bat egin genuen hondartza batera. Hondartzan batzuk bainatu egin ginen, ura oso hotza egon arren. 20:30 aldera hotelera joan ginen, aldatu eta afaldu egin genuen. Afalostean pelikula interesgarria ikusi genuen eta ohera joan ginen. Bigarren egunean, gosaldu eta aurreko goizean bezala surf eskolara joan ginen. Oraingoan azkarrago egin genuen dena eta denbora gehiago genuen surf egiteko. Aurreko egunean baino olatu gutxiago eta txikiagoak zeuden. Baina al zen moduan baina hartzen genituen gehienetan tente jartzen ginen. Bi ordu inguru aritu ginen surfean. Ondoren bazkaltzera joan ginen. Laurak aldera berriro ere ibilaldi labur bat egitera joan ginen bertan zegoen hondartza batera.
Han haitzak zeuden eta karramarro txikiak, bi-hiru arrain txiki eta itsasoko izar bat hartu genituen. Hondartza horretan ere bainatu egin ginen. Gero hotelera bueltatu ginen. Afaldu eta gero festa bat eduki genuen diskoteka eta guzti. Azkenengo egunean gosaldu eta hondartza garbitzera joan ginen. Hori ere egin beharreko lana da. Denetik aurkitu genuen: sokak, plastikoak, farola baten kanpokoa,botila pila bat, tabernetako plastikozko ahulki bat… Sinistezina zen hondartzan pilatzen den zaborra. Garbitu ondoren, autobusa hartu eta Castro Urdialesera joan ginen. Han eliza kanpoan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, berriro ere autobusera bueltatu eta Azkoiti aldera bueltatu ginen. Surfean oso ondo pasatu genuen eta ibilaldietan ere bai, bisitatzeko lekua da. Merezi izan du Loredora joatea.
Surf. Harrobi bikaina.
- 18 -
Jon Oteiza
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Martxoaren 20an, goizeko 07:00etan, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ginen. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan genuen eta aisialdia bazkaltzeko eta paseoren bat egiteko. Ordu biak aldera berriro bideari ekin genion eta arratsaldeko seietan Montjuic estadio olinpikoan geunden. Han aprobetxatu genuen argazki batzuk ateratzeko eta inguruko eraikin ospetsuak ere ikusteko: Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea‌ Geroago, menditik zeuden hiriburuko panoramikekin gozatu egin genuen. Ezin izan genuen denbora luzez han egon, Chicote programa bat han bertan grabatzen ari zelako. Une horretarako guztiok aterpetxera heltzeko irrikaz geunden eta hara joan ginen. Autobusetik maletak hartu, logeletara eraman eta segidan afaldu egin genuen. Oheratu baino lehen batzuk futbolean ibili ziren, beste batzuk hizketan‌ Bigarren egunean Bartzelona bisitatu genuen. Nou Camp eta ZOOn egon ginen. Beranduago, gure motxilei ondo helduta ibilaldi bat egin genuen alde zaharra eta Ranbletan zehar eta margolari eta artista askorekin topatu ginen. Paseoa
amaitu genuenean denbora librea izan genuen Port-Velleko zentro komertzialean afaltzeko eta erosketaren bat egiteko. Hirugarren egunean azkar gosaldu genuen Port-Aventurara joan behar baitzen. Ez zegoen denborarik galdu behar. Han benetan gozatu egin genuen atrakzio guztietan igoz (Shambala, Stampida, Hurakan Kondor, Dragon Khan, Furius Baco‌). Gainera, errenkan denbora laburra egon behar zenez, egunaren bukaeran askok ez zekiten zenbat aldiz ibili ziren bakoitzean. Amaitzeko, arratsaldeko lau eta erdietan uretako atrakzioetan ibili ginen denok batera. Sekulako eguna izan zen. Azkenik, Port Aventuratik atera ginenean, itzulerako bideari egin genion. Baina gure abenturak ez ziren amaitu, autobusa hondatu egin zen eta beste bi hartu behar izan genituen Azkoitira heltzeko. Hala ere, denok oso gustura ibili ginen, izugarrizko giro ederrarekin eta gogoan gordeko ditugu egun hauek betiko. Argazkiak: Iban Garcia, Asier Odriozola, Itziar Gainzarain, Iùaki Echeverria
Masailaria
- 19 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Martxoaren 21ean goizeko 07:45 etan autobusera igo eta Irunberriko arroila ikustera joan ginen. Batez ere saiak, sai zuriak eta antzeko hegaztiak ikustera, eguraldi bikainarekin. Eguerdiko 14:30etan Murillo de Gallegora heldu eta bertan bazkaldu genuen. Pixka batean deskantsatzen egon eta 15:30etan rafting egitera joan ginen. Ura oso hotza zegoen, baina hori ez zen guretzat oztopo izan eta oso ongi pasa genuen. Dutxatu eta maletak ostatuan uztera joan ginen. Gauzak utzi ostean afaltzera jaitsi ginen. Ondoren nahi genuena egiten utzi ziguten. Irakasleek esandakoan ostalera igo, bakoitza bere logeletara joan, pixka batean hitz egiten egon eta lo egin genuen.
Hurrengo eta azken egunean goizean jaiki, dena prestatu maletak egin eta gosaltzera jaitsi ginen. 10:30etan hidroespeed egitea tokatu zitzaigun eguraldi ederrarekin. Pixka bat arriskutsua izan zen harriengatik, baina inork ez zuen minik hartu, batzuk sustoak bai ordea. Amaitu genuenean dutxatu eta bazkaltzera joan ginen. Denbora libre pixka bat eduki genuen eta 15:30etan IruĂąera abiatu ginen. Heldutakoan entzierroa pasatzen den bidean ibili ginen eguraldi kaxkarrarekin. Azkenean autobusa hartu bidean geldialdi bat egin eta Azkoitira heldu ginen. Maialen Arzalluz DBH 3B
IruĂąeako udaletxe aurrean.
2013ko martxoaren 20tik 13ra ikas bidaia izan genuen Madrilen DBH 4ko ikasleak. Lehenbizi Segovia bisitatu genuen, Akueduktua eta El Alcazar gaztelua ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldean, La Granja de San Ildefonso errege jauregia bisitatu ondoren, Madrilera joan ginen eta San Fermin aterpera iritsi bezain laster traste guztiak logelatan utzi eta afaltzera joan ginen. Gauean pasira bat eman genuen eta azkenean ohera joan ginen. Hurrengo egunean Errege Jauregia bisitatu genuen eta gero Erretirora joan ginen, bazkaldu eta txalupetan ibiltzera. Gero Santiago Bernabeu estadioa bisitatu genuen. Jarraian Reina Sofia museora joan ginen, gehienbat Picassoren Gernika koadroa ikustera. Hurrengo goizean El Escorial monasterioa bisitatu eta Atotxa aldean bazkaldu genuen. Arratsaldean Xanadun egon ginen, erosketa batzuk egiten, afaltzen, kart kotxeetan ibiltzen‌ Azken egunean Warner Parke Tematikora joan ginen eta egun ederra izan genuen, hainbeste atrakziotan ibiltzen.
Nire iritziz, ikas bidaia oso interesgarria izan da, gauza asko ikasi ditugulako eta ondo pasatu dugulako.
Hau buztia hau!
Madrileko Plaza Nagusian.
- 20 -
Gaizka Perez
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
HH - TXIKI PARK Ekainaren 7an Haur Hezkuntzako umeek egun zoragarria izan zuten: Donostiako Txiki Parken eta Orioko Hondartzan jolas ugari egin zuten. Eguraldia ere oso ondo portatu zen, nahiz eta egun hotz eta euritsuak igaro berri izan. Herrira iristean, umeak eliza atarian gelditu ziren, autobusei aukera eskaini baitzieten udaltzainek. Gurasoek aurrez abisatu zeuden eta, umeak han hartzean, trafiko nahaste handia ekidin zen Floreaga auzoan. Eskerrik asko guztioi!!
gizarte
- 21 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
18. KORRIKA Udaberriarekin batera iritsi zitzaigun Korrika 18 Azkoitira. Eskolako sarrera-irteeratan urte desberdinetako Korrikako abestiak izan genituen lagun eta egun onak ere ez zen beti bezala izan. DBH-koek esplikatu ziguten, beste hainbat gauzen artean, zein zen Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoi honen helburu nagusia: gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea. Goizean zehar, ikasleek azken ukituak egin zizkieten kalean zehar ipini ziren horma irudi dotoreei eta nagusienak ipuin kontalari ibili ziren. 16:30ean dena prest zegoelarik, Korrika Txiki martxan hasi zen. LH6tik hasi eta 2 urtekoak arte, lekukoa txandakatuz, plazaraino iritsi ginen Xabier Munibekoekin bate-
ra. Herria musikaz eta jendez gainezka zegoen. Bi ikaslek, lekukoa hartuta, mezua irakurri ziguten eta ondoren bertsolariak izan ziren gure gozamenerako. Korrika Txiki amaitu zen, baina oraindik hitzordua genuen Euskal Herri osoan zehar zebilen Korrikarekin. Balda Plaza inguruan elkartu ginen iluntzeko 22:40ean. Eguraldi hotza zen arren, giroa aparta zen benetan: ikasle, guraso, irakasle eta hainbat herritar, guztiok euskararen alde bat eginik. Igandean Baionan bukatuko den 18. Korrika honi agur esateko ordua heldu zaigu. Baina bi urte barru berriro hemen izango gara “Tipi-tapa, tipi- tapa … Korrika!” eta bitartean elkarri euskara ematen arituko gara. Amaia Alberdi
- Tabiques y techos de pladur - Trabajos de escayola - Aislamientos térmicos y acústicos Tfno.: 629 989 284 Fax: 943 850 626 jtorronteras@terra.es
- 22 -
20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
DANTZARI TXIKI EGUNA Maiatzaren 12an ospatu zen Azkoitian. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du Dantzari Txikia ekimena urtero. Bertan Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte.
Goizeko hamaiketan elkartu eta ordu biak bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Egunari amaiera emateko, 13:00an talde guztiak herriko enparantzan elkartu eta dantza batzuk batera dantzatu zituzten.
Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN
Administratzaileak, adi! Europako arautegiaren arabera 2013 urtearen amaierarako TVE, ETB, TELE5 eta ANTENA3eko kanalak aldatu beharko dira. Argibideak lasai eskatu.
¡Atención administradores! Según una normativa europea, antes de final del año 2013 se tienen que cambiar los canales de TVE - ETB TELE5 - ANTENA3. No duden en pedir información.
- 23 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
BERTSOLARITZA
PARTAIDETZA PROIEKTUA Hizkuntza bat lantzea ulermena eta adierazpena oinarritzat hartzea da. Hori da gutako edozeinek hizkuntza berri bat ikasten hasten garenean lortu nahi duguna; bai ahoz eta bai idatziz ulermen eta adierazpen maila egokiak lortzea. Eremu zabal horretan ahozkotasunak bere biziko garrantzia du eta hori da euskarako klasetan lantzen dugun arloetako bat. Lehen Hezkuntzako 3. zikloan ebaluaketa bakoitzean prestatu behar izaten dute ikasleek ahozko saio bat edo beste eta aurten, iaz bezalaxe, prestaturiko saio horiek ikasle txikienen aurrean antzeztea erabaki dugu, martxoan eta apirilean. 5. mailakoak (2 talde) HH 4 urteko geletatik pasa ziren, “bertsotan” Txanogorritxoren ipuina antzeztera eta oso ondo aritu zirela esan behar dugu, doinu eta tonu egokian.
- 24 -
6. mailan ere bi taldek prestatu zuten antzerkitxoa. Hauek eskolaz kanpo egin zuten prestaketa, “Hiru olatuen” kondaira antzeztu zuten HH 5 urteko gelakoen aurrean. Hauek ere oso ondo aritu ziren. Eta garbi esan behar dut oso lagungarri izan zutela “Bertsolharitza” (On Bosko astean izan genuen bertso-antzerki emanaldi berezia) saioan ikusi eta ikasi zutena. Talde honetan sorpresatxo bat ere izan genuen: txikienek antzerki bat zuten prestatuta guri eskaintzeko. Zoragarria izan zen txiki horien naturaltasuna eta maisutasuna ikustea. Ez dakit txikienek gozatuko zuten, baina 5. eta 6. mailako ikasleek zein ondo pasa zuten adierazi dezaket. Eta ez hori bakarrik, zenbat ikasi zuten ere bai! Hitzak: Mailu Irizar Argazkiak: Maje Zubizarreta
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Maiatzaren 21a egun berezia izan zen 5 eta 6. mailako ikasleentzat. Ikasturtean zehar Bertsozale Elkarteak sortutako eta Udalak babestutako “Gu ere bertsolariâ€? proiektuan parte hartu dute ikasle hauek eta maiatzaren 21ean Baztartxo Antzokian emanaldi paregabea eskaini zuten Xabier Munibeko ikasleekin batera. Ikasturte osoan zehar landutakoaren emaitza izan zen han ikusitakoa. Gai ezberdinen inguruan aritu ziren: gaiak aukeratu, arrazoiak bilatu, bertsoa osatu eta behin eta berriz entseatu, mozorroak prestatu‌ Lan mardula izan da ikasleek azken bi hilabetetan egindakoa.
zoriontzeko eta txalotzeko moduko jarrera izan zuten, bai eszenatoki gainean eta baita entzule modura ere. Berriro ere hizkuntzarekin jolasteko eta gozatzeko aukera izan genuen eta Jokinek berak onartu zigun bezala aurten ere oso ondo bete ditugu proiektuaren helburu guztiak. Hitzak: Mailu Irizar Argazkiak: Laura Murillo
5. mailan batzuk ipuin klasikoentzat amaiera ezberdinak asmatu zituzten, beste batzuk Barre hiztegi modura aritu ziren, bila zebiltzan ikasleei erantzun xelebreak emanez. 6. mailan talde batek zinearen munduan murgildu gintuen pelikula ezagun batzuen berri emanez eta beste taldeak berriz Euskal Herriaren argazkia osatu ziguten, herri kirolarien, pertsonaia mitologikoen, inauterietako pertsonaien eta bertsolarien eskutik. Emanaldiaren ondoren jasotako zorion hitzek gozatu zituzten gure belarriak eta egia esan gure ikasleek publikoki
- 25 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Erniarraitz taldeak antolatutako bertso saio bikaina izan zen Floreagako On Bosco aretoan maiatzaren 10eko gauean. Enertiz Artetxe gai jartzaile zela, maila handiko bertsolariak izan ziren oholtzaren gainean: Igor Elortza, Alaia Mar-
- 26 -
tin, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze eta herriko Ugaitz Beristain. Bertso eskolako neska eta mutilek ere parte hartu zuten, bertsolariei puntuak jartzen gehienbat. Saio alai eta gozagarria izan zen.
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
ESKOLAKO AGENDA 21 LH 1 ziklokook, martxoaren 21a, osteguna, ibilaldia burutu genuen. Aurten baserrietan burutzen dituzten lanak ezagutzera joan ginen. Goizean taldeetan banatu eta baserri hauetan egon ginen: Gabiriako Baztarrika baserrian LH 1A mailakoak gazta egiten aritu ziren. Legazpiko Erraizabal baserrian LH 1B mailakoak, gazta egiten aritu ziren.
Itsasoko Hariztizabal baserrian LH 2A mailakoak frutak ezagutzen egon ziren. Eguerdian denak Legazpiko plazan elkartu ginen batera bazkaltzeko.Bertan dagoen parkean ederki ibili ziren. Eguraldia ere portatu egin zen. Laurak aldera autobusak hartu eta Azkoitira itzuli ginen. Bi hilabete barruan LH 1. mailakoek egindako gazta dastatuko dute.
Urretxuko Aikur baserrian LH 2B mailakoak erleak ezagutzen egon ziren.
Maiatzaren 7an, asteartea, “hiri hondakinak Azkoitian” argazki lehiaketako irabazleen gelek txangoa burutu zuten. Gure ikastetxeko LH 1Bkoek eta DBH 2Bko Leyre Camaronek parte hartu zuten lehiaketan eta beraiek egindako argazkiak sarituak izan ziren (berri honekin batera ikus daitezkeenak). Horri esker, beraien gelak egun osorako Aralar Parke Naturalera joan ziren. Aralarko Parke Naturalak 10.956 hektareako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateko lurraldeari dagozkienak. Naturagune babestua da eta paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da.
Haraino autobusez abiatu ziren eta hamaiketakoa hartu ondoren, Lizarrustiko Parketxeko gidarien laguntzaz ibilaldia egin zuten Lareoko urtegiraino. Bidean gidariek inguruko landare eta animaliei buruzko informazioa eman zieten. DBHko ikasleek aukera izan zuten kobazulo batera sartzeko. Aldapa igo, kaskoak ipini eta haitzuloko estalagmitak eta estalaktitak ikusteaz gozatu zuten. Horrez gain, gidariak proposatutakoa gauzatu zen, hau da, ilunpetan minutu luze batez isilean egotea. Eguraldiak lagundu zuen jarritako helburuak bete zitezen: elkarbizitza sustatu, Aralarri buruzko informazioa ikasi eta naturaz gozatu. Argazkiak: Alberto Ayerbe eta Iñaki Echeverría
- 27 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
LH 1. zikloko eta HHko ikasleok azken astetan egindakoaren berri emango dizuegu. Oporrak baino lehen, lore usaintsuak landatu genituen, erromeroa, erramua, lavandula‌ HHko gela batzuetan ere zaintzen ditugu.
Bueltan, uzta jaso genuen errefautxo (rabanito) batzuk eta azelgak. Lurra prestatu eta aurreko astean letxugak eta patata landatu genituen.
Martxoak 14, osteguna, IRAES 21eko kide Jexux, Maria, Joanes eta Janire, Madariaga Dorretxean elkartu ginen Euskadiko beste zenbait ikastetxeetako kideekin, IV. Euskal Confint-a burutzeko asmoz.
Arratsalde partean, guztiok batera elkartu eta ingurumena hobetzeko hainbat konpromiso adostu genituen.
Bertan, ingurumenari buruz hausnartu genuen. Horretarako, ikastetxean egindako konpromisoen lorea eta bi bertso eman genituen, bertan aurkeztu ahal izateko.
Besterik gabe, ingurumena geure esku eta hau hobetzeko egunero esfotzu txiki bat egiten ahalegindu behar dugula esatea baino ez zaigu geratzen. Eskerrik asko!.
Goizaren zati batean talde ezberdinetan elkartu eta ideia jakin batzuen gainean hitz egin genuen. Ordubata iritsi bezain laster, bazkaltzeko aukera izan genuen. Eta, ondoren, dorretxea ezagutzeko aukera bikaina.
Idatzia: Janire Arrieta. Argazkiak: Jexux LarraĂąaga.
Aste Santu ondoren ekin genion irristaketa ikastaroari astelehenetan. Pili Villanueva irakaslearekin aritu gara, berak hain ongi menperatzen duen kirolaren sekretu guztiak ezagutzen. 15 haur inguru ibili dira 8 astez kirol honen nondik norakoak ikasten. Batzuk, jada, aurreko ikasturtean ere jardun ziren irristaketan; beste batzuentzat hastapen ikastaroa izan da. Denak primeran ibili dira, bakoitzak zekienetik abiatu eta denek zerbait berria ikasi baitute. Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
- 28 -
Eguraldiak laguntzen badigu oporrak baino lehen jango ditugu letxuga batzuk.
Egun polita pasa genuen eta esperientzia berri eta zoragari batekin itzuli ginen Azkoitiara.
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Apirilaren 25ean Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak.
Bertan aukeratu ziren argazki lehiaketako irabazleak, Floreaga ikastetxeko bi talde izan ziren sarituak, DBH 2.B maila eta LH 1.B maila.
Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen.
Gure ikastetxeko LH 1.ziklokoak, maiatzaren 13an, “JOLAS ORDUAN, FRUTARI KOSK” kanpainan parte hartu dute.
BA AL ZENEKIEN GURE BASERRITARREN FRUTAK GUTXIAGO KUTSATZEN DUELA ETA GURE KULTURA ABERASTEN DUELA?
Keinu txiki bat baizik ez da izan, azken helburua lortzeko bidean, hau da, gure seme-alabek ohitura osasungarriak bereganatzea. Egunero, bost fruta edo barazki pieza jaten ohitu behar lukete.
Hemengo fruta janez, gure kulturarekiko eta gure baserritar maiteekiko errespetua sustatzen dugu. Gainera, ia garraiorik behar ez duenez, urrutitik datorren frutak baino askoz gutxiago kutsatzen du.
BA AL ZENEKIEN FRUTA EKOLOGIKOA ONA DELA?
BA AL ZENEKIEN GARAIKO FRUTA GOZOAGOA ETA MERKEAGOA DELA?
Fruta ekologikoa ekoizteko ez da osagai kimikorik erabiltzen eta, beraz, ez da zuregana iristen zure organismoaren kalterako izan daitekeen elementurik. Gainera, fruta ekologikoak elikagai gehiago du, arbolan dagoela heldu baita, hau da, denbora gehiago eman du eguzkitan.
Garaiko fruta edo barazkia jateak produktua bere onenean kontsumitzea bermatzen du. Horri gehitzen badiozu merkeagoa dela… zeren zain zaude azokara joateko?
- 29 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Aurten ere, Agenda 21eko ekintzen artean DBHko 3. mailan gazta tartak egin dira. Horretarako, gela bakoitzeko ikasleak lau taldetan banatu dira. Osagaien zerrenda eta kopuruak ikusi eta urratsak irakurri ondoren, taldeka ekarri beharreko materialaren banaketa (moldeak,
irabiagailuak, ontziak, etab) egin da. Erosketetara joaterakoan talde bakoitzak irizpide batzuk, gehigarririk zuten ala ez, non eginak ziren, ‌ kontuan izan ditu. Klase orduetan tartak egin eta dastatu dira. Benetan gozoak!
2012-2013 ikasturtean Europako Komisiotik jasotako diru-laguntzari esker hainbat aktibitate egin ditugu. Hauetariko bat izan da LH 1.eta 2.mailakoak izan dituzten gimnasia erritmikako klaseak. Proiektuaren helburuetariko bat da Ariketa OSASUNGARRIA bultzatu: -NAHIKOA: Norberak duen mugitzeko premia bete behar da. -ANITZA: Oinarrizko gaitasun fisikoekin zerikusia duten jarduerak garatu behar dira ( erresistentzia, indarra, malgutasuna, koordinazioa, abiadura). -OREKATUA: Jarduerak proportzio egokian egin behar dira edo norberaren garapen mailara egokitu behar dira. -Egunero ariketak egitea. Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan. Testua eta argazkiak: Olatz Zabaleta
- 30 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Eusko Jaurlaritzatik 2013ko udaberrian burutzeko antolatu den Ibaialde kanpainan parte hartu dugu. Ekainaren 4an, DBHko 2. mailako ikasleek erreka bat goizez eta bestea arratsaldez aztertu zituzten, Atanoko erreka eta Kukuerrikoa hain zuzen ere. Uraren kalitatea eta inguruaren egoera zehazteko, aurrena analisi fisiko-kimikoak (tenperatura, uraren abiadura, pHa, nitratoak, fosfatoak,…)
egin ziren eta ondoren biodibertsitatearen behaketa (uretako ornogabeak, erriberako landareak eta inguruko fauna). Ikusitako hondakinak ere zenbatu ziren. Egindako lanaren emaitzak osatu eta Legazpiko CEIDAra bidaliko ditugu.
2012-2013 ikasturtean “HONDAKINAK” gaia landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne.
4. Kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera eman, lau zati bereiziz. Eta kale garbitzaileek poltsa desberdinetan sailkatu kaleko zaborra.
Maiatzaren 16an udaletxera joan ginen urte osoko lanak zinegotziei azaltzeko. Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko eko-ordezkariok eta alkateari jakinarazi genizkion. 1. Eskolako Agenda 21eko informazioa Kontsejupetik aldizkarian zabaldu eta erabili hondakinen inguruko informazioa herritarrei helarazteko, adibidez, gauzak konpontzeko lekuak. Gainera, aldizkaria Internetez jasotzeko aukera eman.
Hitzak : Mª Axun Epelde Argazkiak: Iban Garcia eta Iñaki Echeverria
5. Zakarrontzi erakargarriak jarri. 6. Orain arteko kanpainak ez dituzte lortu guk nahi genituzkeen emaitzak. Horretarako beste sistema batzuk probatu: etxepeko bilerak aprobetxatu, boluntarioak edo udal langileak prestatu zaborrak kontrolatzeko eta sailkapenean herritarrak laguntzeko.
2. Informazioa hizkuntza desberdinetan zabaldu, atzerritarrak egoeraz jabetzeko. 3. Zergatik daude hainbeste errefusa edukiontzi? Ez dira beharrezkoak. Materia organikoa gure zabor poltsaren % 52a izanik, edukiontzi marroi gehiago beharko lukete. Herritarrei errazago egiten zaie etxe aurreko errefusa biltzen duen edukiontzira botatzea. Eskakizuna honakoa da: gehitu edukiontzi marroia eta errefusa biltzen duten edukiontziak gutxitu
- 31 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Hainbat ikastetxek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera antolatutako “ENTRENATU GOGOZ ARDURAZ KONTSUMITZEKO” Kontsumo arduratsuari buruzko Eskola lehiaketan. Lehiaketa hau Lehen hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan da.
1.saria gaztelerara itzulia izan da eta Estatu mailako lehiaketan parte hartzen du. ZORIONAK DENOI ETA ZORTE ON! Olatz Z.
Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumitzailearen Hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da, horrela, ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko. Floreagako ikastetxeko bi talde bat sarituak izan dira: 1.saria:MITOLOGIA taldea 2.saria: MARATARRAK taldea. 3.saria: BOST ANIMALIAK taldea.
KALITATEA: GIZARTE INKESTA EFQM Bikaintasun ereduaren arabera (8. irizpidea: Gizartean lortutako emaitzak), gizartean lortutako emaitza positibo edo on iraunkorrak izaten saiatzen dira. Horregatik, gure inguruko erakundeek Floreaga Ikastetxeari buruz zer pentsatzen duten jakitea beharrezkoa eta komenigarria da. Horrek informazio ugari eskain diezaguke gure Plan Estrategikoa lantzean. Inkesta bi ikasturtez behin egiten dugu. Inkesta hau 2013ko urtarrilaren 21etik maiatzaren 10era pasatu da. Urtarrilaren 21ean inkestak postaz bidali ziren eta otsailaren 15 bitartean eman zen betetzeko epea, hala ere Aste Santuko oporrak bitartean egon ginen zain oraindik iristen ari zirelako. Maiatzaren 2an erantzun ez zuten hainbat erakunderi emailez bidali zitzaien partaidetza igotzearren.
Guztira 44 inkesta banatu dira inguruko erakundetara . Horietatik 17k erantzun digute (Anaitasuna Kanku Karate taldea, Azkoitiko Parrokia, CEIDA - Agenda 21, Euskalit, Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila, Masquatro-Polikiroldea, Gimnasia Erritmikoa taldea, Bertsolari Elkartea - Gipuzkoako Bertsolari Elkartea, Iraurgi Abesbatza, Iraurgi Lantzen, Kutxa, Henar Manjarrés, San Jose Egoitza, Urola Ikastola Azkoitia - Azpeitia BHI, Aldalur Autobusak, Anaitasuna Futbol Taldea, Kristau Eskola . Beraz % 40,91ko partaidetza egon da. Pasatu zen azkeneko aldiz (2010) % 31,11koa izan da. Inkesta honen bitartez jaso diren kexa eta iradokizunak Prozesu Jabeari zuzendu zaizkio (guztira: 4). Hona hemen inkestaren GALDERAK eta EMAITZAK 2009-10
2012-13
Diferentzia
1. Gustura zaudete zuekin Floreaga Ikastetxeak duen kolaborazioarekin?
8,14
8,72
0,58
2. Gustura zaudete ikastetxeko pertsonen tratuarekin?
8,50
8,78
0,28
3. Gustura zaudete ikastetxeak eskaintzen duen komunikazioarekin?
8,08
8,47
0,39
4. Gustura zaudete ikastetxeak zure proposamenei egiten dien harrerarekin?
8,00
8,14
0,14
5. Ikastetxeko instalazioak erabiltzean, gustura egon zarete beraien egoerarekin?
7,35
8,30
0,95
6. Orokorrean gustura zaudete Floreaga ikastetxearekin?
8,25
8,59
0,35
8,05
8,50
0,45
- 32 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
INGLÉS EN FLOREAGA Conscientes de la importancia del inglés en nuestra educación, desde el colegio San José de Floreaga estamos intentando dar respuesta a ese desafío. En el ámbito extraescolar estas son las propuestas que os presentamos:
ACADEMIA TARGET Desde el próximo curso 2013/2014 la prestigiosa y experimentada academia TARGET nos ofertará diferentes horarios de formación en inglés. Cada nivel con sus objetivos.
VERANO EN IRLANDA Floreaga se ha unido a Eutsi, entidad organizadora de las actividades extraescolares en Salesianos Deusto, que realiza todos los años un programa de inmersión lingüística en Irlanda con el propósito de dominar mejor el inglés. Este programa conlleva la asistencia al “Dublin School of English” del colegio “St. Andrew’s College” de Dublin. Se puede estar dos, tres o cuatro semanas y es para alumnos/ as de secundaria, de 12 a 16 años. En los siguientes documentos se explica todo con más detalle. Si, aún así, quieres más información sobre el tema, pregunta en la secretaría del colegio.
EXÁMENES CAMBRIDGE En 2008, por pertenecer a Kristau Eskola, conseguimos ser reconocidos como Centro Venue. ¿Qué significa eso? Que quien quiera realizar alguno de los exámenes de Cambridge (STARTERS, MOVERS/A1, FLYERS, KET/A2, PET/B1, FCE/B2, CAE/C1 o CPE/C2) en Azkoitia, puede hacerlo en nuestro colegio, San José de Floreaga, sin necesidad de irse a otros pueblos o ciudades como se estaba haciendo hasta entonces. Los precios de los exámenes de Cambridge propuestos por Kristau Eskola son los más baratos de todo Gipuzkoa.
- 33 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
ENGLISH THEATRE WITH A LITTLE BIT OF LUCK On the 15th April we watched a theatre play called “With a little bit of luck”, presented by “Moving on”. We had to stay at 15:30 at Baztartxo theatre. The actors chose some students to take part in the theatre play. Some students talked more than others but they did it as well as they could. The students that were on the stage followed some advice, from the actors. They made us laugh. The story was about some superstitions that the
main character believed in. They made the dialogue funnier with some songs, that we had listened before in the class. The most important thing is that we learnt more English, we had fun, we could understand the story and we enjoyed it a lot… THANK YOU VERY MUCH FOR THIS THEATRE! Maria A., Maria R. and Sara - DBH 2A
Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA
- 34 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
MARIA LAGUNTZAILEA Salestar ikastetxe guztietan Maria Laguntzailearen eguna berezia izaten da.
gain nahikoa fruta jan zuten. Bitartean DBHkoek aretoan film entretenigarri bat ikusi zuten.
Beste salestar ikastetxe askotan bezala, gaur, maiatzaren 24a, ospatu dugu Maria Laguntzailearen eguna Floreaga ikastetxean. Egun hau ospatzeko egiten diren ekintzak ez dira egun bakarrekoak izaten; hala, HHkoek hilaren 22an izan zituzten gynkana, abestiak eta jolasak, LH 6koen laguntzaz. LHkoek, berriz, 23an arratsaldez gynkana ekologikoa izan zuten; horretan DBH4ko hainbat ikasleren eta beraien irakasleen laguntza jaso zuten eta jolas egiteaz
Gaur guztiok batera ospatu dugu eguna. Elizkizunak eman dio hasiera, eta ondoren izan dira jolasak eta pelikula. DBH4ko ikasleei, denbora asko baino lehen ikasle ohi izango direnei, gaur eman die ikastetxeko zuzendari den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra. Iritsi da Maria Laguntzailearen eguna eta berarekin batera ikasturtearen azken txanpan sartu gara.
- 35 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
PASTORALA: LEHEN JAUNARTZEA Zorionak aurten Lehen Jaunartzea egin duzuen guztioi!
Iñaki argazkiak
Iñaki argazkiak
ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK
Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 36 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
EUSKARAREN HAUTEMATEA AZKOITIAN Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak honako lan honen bitartez, euskarak Azkoitian duen egoeraren irudia osatu nahi izan dugu, zenbatekoari baino nolakotasunari gehiago erreparatuz. Horretarako, lehenengo eta behin, hizkuntzaren ezagutza eta erabilerarekin lotutako hainbat datu batu ditugu. Ondoren, ahalegina egin dugu datu horiek uztartzeko herritarrek eztabaida taldeetan eta Batxilergoko ikasleek inkestetan esandakoarekin, batetik eta J.M. Sánchez Carrión Txepetxek eta Fishmanek hizkuntzen normalizazioaren inguruan landutako teoriekin, bestetik. Hona hemen aztertutakoaren ondoren ateratako ondorioetako batzuk: • Azkoitia nagusiki herri euskalduna dela esan badezakegu ere, kezkatzeko motiboak baditugula baieztatu behar da. Ahozko erabileran euskaraz funtzionatzen dugu, haurrek euskaraz ikasten dute, etorkin gazteek ere ikasi egiten dute euskara, baina euskarak oraindik zuloak baditu.
• Guk geure aldetik, herrira datozen etorkinekin zubiak eraikitzen asmatu behar dugu. • Euskaraz ikasi dutenei Azkoitiko hizkerara hurbiltzeko bideak eskaini beharko dizkiogu. (Mintzalagun programa izan daiteke lagungarri) • Euskal Kulturari dagokionean hemen sortzen dena zabaldu eta ezagutzeko lan egin beharko dugu. • Hizkuntzarekiko bizi dugun egoera ulertzeko behar den jakintza jaso eta zabaldu beharko dugu, gertatzen ari dena ulertu ezean nekez egingo dugulako proposamen eraginkorrik. MAXIXATZEN EUSKALDUNON ELKARTEA
• Hiztun mailan, ohartu gara hizkuntza ikasteko prozesua erabat amaitu gabeko herritar ugari dagoela. Ikasketak gaztelaniaz egin dituztenek euskara ibilbide naturaletik soilik jaso dute, hizkuntzaren ibilbide kulturala osatu gabe dute eta euskaraz irakurri eta idazteko orduan hutsuneak dituzte. • Euskaraz ikasi duten gazteen erabilerak ere hutsuneak ditu. Euskaraz ikasi arren, ikasketak amaitzean, gaztelaniaz edo bestelako erdaretan funtzionatzen duen lan mundu batekin egiten dute topo. • Egiaztatu dugunez, herrian euskarak hainbat funtzio (norberaren identitate funtzioa eta familia funtzioa batez ere) betetzen baditu ere, ia funtzio gehienetan (laneko funtzioa, funtzioa lokala, funtzio nazionala eta nazioarteko hizkuntza funtzioa) hutsuneak daude. • Jarrerari dagokionez funtzio berriak irabazi beharraz eta gure erabilera kontzienteki egin beharraz mintzo dira. Hizkuntza mendetasunezko portaerak oso barneratuta ditugu (arazorik gabe eta automatikoki pasatzen gara gaztelaniaz hitz egitera euskaraz ez dakien norbait gure artera hurbiltzen denean). • Aurrera begira, gizarte mailan erakunde eta elkarteek beraien hizkuntzaren erabilerak duen garrantziaz jabetu beharko lukete
- 37 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
IRTEERAK
Apirilaren 26an, DBHko 3. mailakoek eta hiru irakaslek Zumaia eta Deba artean aurkitzen den marearteko gunera irteera egin genuen. Batek baino gehiagok esan duen moduan, Zumaia eta Deba arteko zatia benetan aparta da. Kantauri itsasoaren kostan, bai eta Europan ere, oso leku gutxitan dago hain zabalgune handia itsas barrurantz. Eguraldi kaskarra zen arren, goiz pasa ederra egin genuen. Aurrena San Telmoko eliza ikusi eta ondoren Algorrira jaitsi ginen. Flysch-aren eta labarraren ezaugarriak aipatu, ingurune naturalak errespetatzeko oharrak gogorarazi eta berehala hasi ginen izaki bizidunen bila. Baita aurkitu ere, espezie ezberdinetako alga gorri, berde eta arreak ikusi genituen. Animalien artean ere kolore ezberdinetako itsas tomate eta itsas anemonak, itsas barea, lapak, muskuiluak, ostrak, barraskilo espezie batzuk, olagarroak, izkirak, ermitari karramarroak, portzelanak, karramarro beltzak, ofiurak, itsas luzokerrak, itsas trikuak eta bi espezieetako arrainak. Baina, mareak gora egin aurretik handik irten egin behar
ITTURRI JATETXEA Kale Nagusia, 120 20720 AZKOITIA 943 85 00 17 Email: Iturrijatetxea@terra.es
- 38 -
eta hamaiketakoa jatera igo ginen, pixka bat beranduago Azkoitirantz abiatzeko. MÂŞ Axun. Argazkiak: Leire, MÂŞ Axun, Enara,
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Goizeko 7:00ak. Guztiok lo aurpegiarekin motxila prestatzen egun luze bat genuelako aurretik. Goiz iritsi ginen gure helmugara, baina bertakoak azkoitiarrak iritsi zirela segituan konturatu ziren. Trena hartu bezain pronto gure frantsesa praktikatzen hasi ginen. Bidaian zehar paisaia politak ikusi genituen eta hor aritu ginen turistei esaten “C’est très joli”, beraiek hitz egiten jarraitzen zuten bitartean. Gora iritsitakoan ... “quel paysage!” Argazki batzuk atera, paisaiaz gozatu eta berriro jaitsi ginen. Behin autobusa hartutakoan Sarara joan ginen. Bertan lagun artean izozki batez gozatzeko aukera izan genuen eguzkia hartu bitartean. Bidaiari amaiera emateko … nooooola ez… talde argazkia atera eta, Iparraldea atzean utzita, guztiok esan genuen: “Au revoir La Rhune!!” Hitzak: Jone Rodriguez eta Enara Beitia Argazkiak: Jesus Larrañaga
Anaitasuna Plaza 1, behea Tel.: 943 02 64 93 AZKOITIA
KAFETEGIA - OKINDEGIA PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES
Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga
Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)
- 39 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
KIROLAK
Apirilaren 27an Azkoitian ‘Xeye’ taldeak antolatutako kilometro bateko erlojupeko lasterketan parte hartu nuen. 4 neska eta 15 mutil izan ginen parte hartzaileak. Lasterketa Altzibarren hasi zen eta Plaza Berrin amaitu. Nire emaitzarekin nahiko gustura gelditu nintzen, pentsatua nuena baino pixka bat azkarrago egin bainuen. Ainhoa Conde. DBH4A
Maiatzaren 11n Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren. Floreaga Ikastetxeak bi talderen ordezkapena izan zuen. LH 4. mailako mutilen taldeetako bat eta LH6ko nesken taldeetako beste bat. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko.
- 40 -
Zorionak bertara iritsi ziren talde guztiei, baita ikasturtean zehar lanean gogor aritu diren entrenatzaile eta jokalari guztiei ere.
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Urteko azken hiruhilabetekoan mendi irteera ederrak egin ditugu. Maiatzaren lehenbiziko igandean, Kakueta eguna ospatu genuen. Gurutzera igo ondoren, Anaitasunaren txabolan meza izan zen, salda eta bokata jarraian, eta mendizale txikiei domina banaketa, aurreko urtean hamar mendi igoera egin dituztenentzat. Maiatzaren amaierako igandean, berriz Xoxote eguna izan zen. Egun berean izan zen Oletako eguna ere.
Ekainaren 9an, XI. Luis Puyadena Mendi Oroigarria egin zen, Floreaga Ikastetxearen alde hainbeste lan egin zuen salestar azkoitiarra omenduz. Goizean, euripean, Otarreko gurutzera mendi buelta egin zen. Jarraian Floreagan ordu batetako mezetan parte hartu zuten Floregako mendizaleek. Ondoren paella jan zoragarria eta jolasak izan genituen Floreagako jangela eta frontoian. Sukaldariak gero eta hobeto aritzen dira. Festa ederra izan izan zen.
Kakueta eguna. Elias Isuskizaren oroigarriari bisita. Dominen banaketa.
Xoxote eguna. Erloko gurutzean. San Inazioren oinetan.
XI. Luis Puyadena Oroigarria. Otarreko gurutzean. Paellaren sukaldari bikain eta gaindiezinak.
- 41 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
XXIX. Atano III.a buruz-buruko pilota txapelketa jokatu zen “Gurea” pilotalekuan martxoaren 17an Oteiza pilota taldeak antolatutako jardunaldia goizeko 10:00etan hasi zen, nesken arteko partidekin, jarraian mutilek ekin zioten lehiaketari.Goiz pasa polita izan zen: Garra, indarra, ilusioa, urduritasuna ez ziren falta izan. Txapelketa honetan Floreaga Ikastetxea oso ondo ordezkatuta egon zen. Hona hemen finalak jokatu zituzten pilotariak: Uritz Azkue - Irati Azkoitia Libe Aleson – Oihana Goenaga Oihana Arambarri – Miren Odriozola Oier Aldazabal – Martxel Orbegozo
Jon Etxaniz – Luka Diaz de Zerio Beñat Exposito – Mikel Arambarri Julen Goenaga – Ioritz Astigarraga Amets Andueza – Manex Ansorregi
Giro ederrean ospatu zen atzo apirilean hasitako Memorial Txikito de Azkoitia binakako pilota txapelketako azken jardunaldia. Bertan, 7 eta 12 urteko neska- mutilak aritu ziren azkeneko bost final jokatzen. Guztira, bi ordu behar izan zituzten partida denak jokatzeko eta Infantile-
Jagoba Uranga – Iñaki Azkoitia Jon Oteiza – Iñigo Oteiza Aitor Azkoitia – Endika Cuevas
nak izan ziren gehien iraun zutenak. Irabazleak ondorengo bikoteak izan ziren: Maria Juaristi-Ohiana Aranbarri, Jon Etxaniz-Luka Diaz de Cerio, Julen Goenaga-Ioritz Astigarraga, Jagoba Uranga-Iñaki Azkoitia eta Endika CuevasAitor Azkoitia.
Joakin S. argazkia
PANADERÍA / OKINDEGIA Ibaiondo 1 - 20720 AZKOITIA ambato-ogi-pan@hotmail.com 943 08 02 08
- 42 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
XXVI. SAGARZAZU TXAPELKETA XXVI. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 27 eta 28an, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz. Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko Iraurgi eta Ikasberri. Eguraldi euritsu eta hotza izan zen larunbatean, hobea igandean. Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak. Azken sailkapena honela gelditu zen: Mutiletan: Iraurgi, Ikasberri, X. Munibe eta Floreaga. Nesketan: Floreaga, X. Munibe, Iraurgi eta Ikasberri. Igandean, 12,00etan Xabier eta Julen Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Xabierren familiakoak, Errealeko jokalari ohiak (Gorriz eta Orbegozo), Eibar eta Anaitasunako kideak eta Guraso Batzordekoak. Jarraian, eskolako jangelak, Floreagako Guraso Batzordeak Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikaina dastatu genuen.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotzari ... Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei... Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
1915ean ERAIKIA - 43 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
LIBURUAREN EGUNA Apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren Eguna zela eta programa berezi bat izan genuen ikastetxean. Dakizuenez, urtero egun honetan, jarduera desberdinak egiten ditugu, liburuak, argitaletxeak eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Aurten, Haur Hezkuntzako haurrek, saio polit batean, 5 urtekoek prestaturiko antzerki batez eta andere単oek aukeratutako olerki eder batzuez gozatzeko aukera izan zuten psikomotrizitateko gelan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, egunean zehar, ikasten dituzten 3 hizkuntzetan testuen irakurketak egiteaz gain, arratsaldean, 1. eta 2. ziklokoek ordu erdi bat izan zuten Liburutegi Ibiltariko liburuak ikusteko; eta, 3. ziklokoek, berriz, ikastetxeko liburutegian dauden altxorren berri izan zuten DBHko hainbat ikasleen gidaritzapean. Bestaldetik, DBHko ikasleek ere bere denbora eman zuten testu anitzen irakurketak egiten.
A
- 44 -
I IA
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
ALAI BATZA
Apirilaren 21ean, igandean Alai Batzak parte hartu zuen Barakaldon antolatutako salestar klub guztien topaketan. Goizeko 9.00etan bideari ekin genion autobusez. Taldea 67 umek eta 15 monitorek osatzen zuten. Bidaia oso lasaia izan zen eta egunean zehar izan genuen eguraldia ezin hobea. Salestar ikastetxera ailegatzean ongietorria egin ziguten eta motxilak laga ondoren, palmera eta edari bat eman zizkiguten. Hamabiak aldera, taldeak antolatu eta baloreak lantzen egon ginen. Geroago, ospakizunari hasiera eman zitzaion eta guztiok parte hartu genuen.
Indarrak berritzeko ordua heldu zen eta bazkaldu egin genuen. Hori egin ondoren, izugarrizko tailerrak egiteko aukera izan zen. Bitartean puzgarriak eta jolasak ere jarri zituzten patioan. Eta festari amaiera bikaina emateko taldeka jolas handi bat egin zen. Bukaeran animatuenak eskainitako abestiak dantzatzen aritu ziren. Arratsaldeko zazpietan Azkoitira heldu ginen. Monitoreok espero dugu ondo pasatuko zenutela.
alo単a larra単aga optiko optometrista julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11
20720 azkoitia gipuzkoa
- 45 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Apirilaren 26an, ostiralean, Alai Batzak antolatu zuen Artegune – Gazte Kluben topaketa. Berrehun eta berrogeita hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik etorritakoak. Eta zer da Artegune? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…
Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure ikastetxeko Guraso Batzordeko kideek partaide guztientzat ogitarteko ederrak prestatu zituzten. Behin afalduz gero, On Bosco aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Horiekin batera saio bereziak izan genituen: hondarrekin egindako irudiak, magia, txaranga, Fame musikala… Alai Batzaren izenean gazte askok hartu zuten parte.
Arratsaldeko zazpietan autobusak heldu ziren eta Urnietako txarangak izugarrizko harrera egin zien partaide guztiei. Akreditazioak eta merienda hartuz gero, aukera asko egon ziren bi orduz gozatzeko: zezen mekanikoa, arku tiro, sedways, sing star… Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela, eguraldia kaxkarra izan arren.
Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera abiatu ziren, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izan zutelako.
IGE. Bokadiloak zoragarriak zeuden!
Azkoitiko taldekideak.
Urkijo 34 • AZKOITIA Tel.: 943026902 www.avanzosc.com comercial@avanzosc.com
Eskerrik asko ekintza hau gauzatzeko lagundu diguzuen bazkide, begirale eta guraso guztioi.
Gestioa hobetuz kostua jaistea posible da, ezagutu openERP Urnietako txaranga.
- 46 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Maiatzaren 18an, larunbatez, Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.
artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, Beninen aldeko bingoa (125€ bildu ziren), kurtsoko argazkiak, diskoteka…, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.
Arratsaldeko zortzi t`erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa… Bederatzietan, puntualtasunez, jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Hirurehun eta berrogei lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar. Afaltzen zen bitartean, Eurovision eta Errealeko partidua ikusteko aukera ere egon zen.
Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, egin beharreko lana berehala bukatutzat eman genuen.
Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Gure aurkezleak emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuen. Eszenatokitik
Giro paregabea.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Nahiz eta Alai Batzako kurtsoa bukatu, oraindik monitore eta bazkide askori geratzen zaizkigu Somalo eta Logroñoko kanpaldiak eta gure herrian Uztaila Jolasean. Uda bikaina pasa dezagula espero dugu.
Monitoreen taldea. Mila esker guztioi bihotzez!!!
IGE Batzordeko ordezkari batzuk.
ESTACIÓN DE SERVICIO
AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.
Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07
%2ko deskontua gure txartelarekin - 47 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
GAZTEAK ETA GARAPENA Juanjo Gómezek Kaleko Umeen proiekturako janari bidalketa iritsi dela abisatu digu. Guztioi eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Janariak kamioitik jeisten.
Juanjo eta proiektuko gazte batzuk.
Datorren irailaren 26tik 29ra “Garapenean Bidelagun” kanpaina egingo da gure herrian, udalak antolaturik. Azkoitiko udalak diruz laguntzen dituen GGKE eta herri pobretuetan sustatzen dituen proiektuei buruzko sentsibilizazioa lortu nahi da. Gure taldeak parte hartuko du ekimen berri onetan. Egitaraua prestatzen ari dira.
Beasaingo udalak 7974 euroko diru laguntza eman dio Gazteak eta Garapena taldeari, Togo Errepublikako Kara hirian emakumeen prestakuntza sustatzeko. Mila esker.
- 48 -
Gazteak eta Garapenak Beasaingo Boluntarioaren astean parte hartzen du. Aurten, hain zuzen, irailaren 30etik urriaren 5a artean, hainbat ekimenetan parte hartuko du: argazki erakusketa, hitzaldiak, …
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Aurtengo Solidaritate Pintxoa eta Alai Batzaren Bigarren Eskuko Denda eta Jolasak maiatzaren 11an egin ziren Azkoitiko herriko plazan. Bigarren eskuko dendan, jolasetan eta pintxo salmentan 1700 euro inguru bildu ziren, Beningo Porto Novoko kaleko umeen proiekturako. Partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu: pintxoak, postreak eta dendarako bigarren eskuko gauzak ekarri zenituzten guztioi … Denda eta barran laguntzen aritu zineten Solidaritate Taldeko eta Alai Batzako monitore guztiei … hainbeste lagundu diguten denda eta elkarteei (Bittor, Traki, Otzarreta, Zumardi eta Iñaki Etxeza harakinei; Landakanda eta Beheko okindegiei; Itziar arrandegiari; Herriko soziedade edo elkarteei: Iru Iturri, Iraurgi, Izki Iturri, Txuri Urdin, Ardatz, Beti Poz eta Xoxote; Alejandro eta Arkupe tabernei, Antonio Sudupe “Pio” eta FKko Javier Etxezari …) eta eskerrak Azkoitiko udalari eta ekintza honetan parte hartu zenuten guztioi!!
Bigarren eskuko denda.
Eskualdeko pintxorik onenak.
Zure eroritako hortzak Perez sagutxoari eman nahi?
- 49 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
Aurtengo udazkenean, Gazteak eta Garapena taldeak ZOZKETA egingo du Beningo Porto Novoko kaleko umeen proiekturako, azken urteetan egin ohi duen bezala. Sari handia dago irabazle bakarrarentzat: Migel Zubizarreta Bolanteren margolanean Azkoitiko parrokia, San Martin eta Floreagako dorrea ikus daitezke, SamiĂąo mendia urrunean. Maite Agirre Krixpinen taulak teknika mixtoa darabil eta udazkenezko arrantza eszena erakusten digu.
Joseba Jatetxeak bi lagunentzat bazkaria edo afaria eskaini ditu. Maila handiko kirolari baten elastiko sinatua ere izango dugu, baina sorpresa txiki bat noren elastikoa izango dugun‌ Dakizuenez, jasotzen den diru guztia Beninen babesten dugun elkartasun proiekturako izango da. Porto Novon salestarrek kaleko umeen alde lantzen duten proiektuaren alde. Mila esker guztioi!!
DBH4KOEN AGURRA Hona hemen DBH4ko ikasleek beraien agurrean, ekainaren 17an, eskaini ziguten kantaren hitzak:
ITZALPEKO LAGUNOI DBH4, azkenengo eguna,
Utzi behar gudu baina sekula utzi gabe,
Irribarrez, guzti hau amaitu,
Lo egin ezinik, oroimenei begira,
Bide bat hartu behar dugu errazena ez den arren,
Floreagan, gure aztarna gehituz,
Zuetaz oroitzen naiz.
Zuetaz agurtzen naiz.
Gauden lekuan gaudela hemen gaituzula, Hainbat une bizi izan ditugunak,
Mila esker Floria!
Zuetaz oroitzen naiz.
Harrotasunez eskertzen dugu, Zuen lan eta esfortzua guregan landua.
Ahaztezinak diren istorio eta mobidak, Txiki txikitatik ikasi genuen, Gure bidea non zegoen,
Utzi behar gudu baina sekula utzi gabe,
Harrotasunez eskertzen dugu,
Eta gaur, kantu honen bidez,
Zuen lan eta esfortzua guregan landua.
Zuetaz agurtzen naiz.
Bide bat hartu behar dugu errazena ez den arren, Gauden lekuan gaudela hemen gaituzula, Mila esker Floria! (2)
Bar Alejandro
- 50 -
GURE ARTEAN 58. 2013ko ekaina
LIBURUAK ENEKO OKERREKOREN AKERRA Karlos Santisteban Giltza Edebé Eneko mutil alai eta bihurria da. Egia esan, bihurri totala da. Pentsa ezazue nolako istilua sortuko den bere osaba Anttonek oparitu dion akerra, etxera, hirira, eramaten duenean. Hemendik aurrera akerra izango da bere maskota!
IRRIA ALDIZKARIA Azkoitiko udalari esker, familia askotan jasotzen da Irria aldizkaria. Floreagako HH eta LH geletan ere erabiltzen da, hainbat ideia on martxan jartzeko. Har ezazu eskuetan: marrazki zoragarriak, istorio hunkigarriak, jolasak, alaitasuna eta giza balioak nabariak dira … on egin!!
EL ZOO DE VERANO Isabel Córdova
LOS NIÑOS DE CRISTAL Carlos Puerto
Edebé 2011, 19ª ed. Edebé 2011, 13ª ed. Silvia ha suspendido dos asignaturas, así que este verano tendrá que quedarse estudiando en la ciudad, con su abuela Pura. Lo que ninguna de las dos esperaba, desde luego, es tener un zoo particular en su casa. Con animales por todas partes, Silvia y su abuela no vivirán ni un minuto de reposo.
En el misterioso continente africano, el profesor Tamburini y el explorador Leopardo Kutisha emprenden una increíble aventura en busca de los niños de cristal. Para ello, tendrán que pasar de un país a otro, atravesar un volcán, avanzar por la sabana, cruzar el Lago Prohibido y recorrer las montañas sagradas de Kidero. ¿Vivirán para contarlo?
Etxeko sukaldaritza
- 51 -
2013ko ekaina Nº
58
Zkia.
• Haur Eskola • Ikas bidaiak • Kirolak • Alai Batza
DBH4 - 2012-13