Issuu on Google+

2013ko martxoa Nº

57

Zkia.

• Eskola baratza • On Bosco festa • Inauteriak • XXIV. Kultur Jardunaldiak

Pazkoa: Jesusen heriotza eta piztuera Gure bidea, egia eta bizia


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK Jose Manuel Arenas Josean Prol Zezilio Salas Juan Inazio Sudupe Amaia Alberdi Ana Ruiz de Azua Jose Luis Eizagirre Patxi Zubizarreta César Blanco Solidaritate taldea Iñaki Echeverria Maialen Lujanbio Jon Sarasua Joseba González Zugasti David Villahoz Jexux Larrañaga Koldo Gurrutxaga Laura Murillo Juan Carlos Orodea Maribel García Ana Arenas Javier Bastarrika Olatz Zabaleta Jokin Lete Joseba Diaz Salestar Patioko kideak Josune Agirregabiria Mailu Irizar Mari Cruz Pascual Olatz Gabilondo Isabel Tolosa Mª Axun Epelde Olatz Gastañares Yohana Irureta Maria Vaquero Joannes Balentziaga Janire Arrieta Nora Uria Normalkuntza Taldea Salestar komunitatea Alai Batzako “Zu kazetaria” taldea San Jose ipuin lehiaketan partaideak Alai Batzako monitoreak, entrenatzaileak FLOREAGAKO IRAKASLE, GURASO, eta IKASLEAK

ZORIONAK: 2012.07.29an Xanet, Soniaren semea, jaio zen. 2013.01.07an Oihane, Monicaren alaba, jaio zen . 2013.02.16an Ianire Sudupe ezkondu zen Iñigo Soraluzerekin 2013.03.04an Nora, Ianire Suduperen alaba, jaio zen. Josean Prol Administratzaile Probintzial berria da. Mikel Ormazabal Kristau Eskolaren Presidentea izendatua izan da.

-2-

ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra ............................................................................................................ 3 Izendapenak .................................................................................................. 4 Jorge M. Bergoglio, Frantzisko Aita Santua .............................................. 4 Mikel Ormazabal ....................................................................................... 4 Josean Prol ............................................................................................... 4 Berriak ........................................................................................................... 5 On Felixen bisita ....................................................................................... 5 Kapitulo probintziala.................................................................................. 5 Gogoratuz - In Memoriam.............................................................................. 6 Sor Mertxe Urreta ..................................................................................... 6 Maria Eugenia Doval................................................................................. 7 Ana Ruiz de Azua .......................................................................................... 8 Jose Luis Eizagirre ...................................................................................... 10 Patxi Zubizarreta ......................................................................................... 12 Gabonak ...................................................................................................... 14 Horra, horra gure Olentzero .................................................................... 14 Gabon jaialdia ......................................................................................... 14 Erregeen jaialdia ..................................................................................... 15 XXIII. Gabon Kantak ............................................................................... 16 Gabonetan kantari .................................................................................. 17 Jaiotza eramangarrien lehiaketa ............................................................. 18 Mariskada ............................................................................................... 18 On Bosco ..................................................................................................... 19 On Bosco kultur astea ................................................................................. 20 Ander Izagirre ......................................................................................... 20 Filamento ................................................................................................ 20 Bertsolharitza .......................................................................................... 21 Aitzol Villahoz .......................................................................................... 22 Santa Ageda ................................................................................................ 23 Inauteriak ..................................................................................................... 24 San Jose...................................................................................................... 25 Ipuin lehiaketa ............................................................................................. 26 Eskola Agenda 21........................................................................................ 28 Eskola baratzean lanean ........................................................................ 28 Gosari osasungarria................................................................................ 29 Eskola konferentzia, Confint ................................................................... 29 Consumopolis lehiaketa .......................................................................... 30 Sukaldaritza ikastaroa............................................................................. 30 Juan Kruz Igerabide .................................................................................... 31 XXIV. Kultur jardunaldiak ............................................................................. 32 Maialen Lujanbio ..................................................................................... 32 Jon Sarasua ............................................................................................ 34 Joseba González Zugasti ....................................................................... 36 Pastorala ..................................................................................................... 37 Sendotza ................................................................................................. 37 Hausterre eguna ..................................................................................... 37 Entrenatzaileak: Jokin Lete eta Joseba Diaz............................................... 38 Mendizaleak ................................................................................................ 39 Lingolan: Auzoko proiektua ......................................................................... 40 Pakistaneko aste ......................................................................................... 41 Alai Batza .................................................................................................... 42 “Fame Jr.” musikala ................................................................................ 42 PIN irteera ............................................................................................... 43 Asanblea de la Federación Boskotaldea ................................................ 44 On Bosco ................................................................................................ 44 Inauteriak ................................................................................................ 45 Aste bukaera Somalon............................................................................ 46 Kantaldi - Jaialdia.................................................................................... 47 Gazteak eta Garapena (JyD)....................................................................... 48 Lankidetza murrizketari EZ!!! .................................................................. 48 6.500 kilo janari Beninera ....................................................................... 48 Solidaritate taldeko afaria ....................................................................... 49 Ingelesa ikasten........................................................................................... 50 Liburuak ....................................................................................................... 51


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

AGURRA Adiskideok:

Queridos amigos:

Esku artean duzun “Gure Artan” aldizkariaren aleak aukera emango dizu bidean atseden labur bat hartu eta azken hiruhilabeteko honetan gertatu diren gauza batzuk gogoratzeko. Garaia hotza izan da, baina fruitu asko eman ditu: Hor dituzu Gabonetako ospakizunak, Gabon kantak, PINera bisita, behartsuentzat janari bilketa (iaz baino kilo gehiago!), Fame Jr. antzerki musikala, On Boscoren festa eta kultur astea, Batasunaren Festa, Inauteriak, Ateak Zabalik eguna, Gazte Klubeko beldurrezko gaua, XXIV. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldiak, Somaloko asteburua, Kantaldi – Jaialdia, San Jose festa, … eta baita gure eskolako baratza txikiko barazkiak ere!! Eskerrik asko zuei guztioi hiruhileko uzta bikain honengatik. Egun egokiak datoz atsedena hartzeko eta ospakizun erlijiosoetan parte hartzeko. Batzuek ikas bidaiak izango dituzue aurrez. Udako ekintzak prestatzen ere hasten dira batzuk: Somalo eta Logroñoko kanpaldiak ADS taldeetan daudenentzat, txikienentzat udako Uztaila Jolasean, ingelesezko ikastaroak Irlandan – salestarrek antolatuak – eta Cambridgeko ingelesezko azterketak. Floreaga Ikastetxeak akordio bat du Cambridgeko Unibertsitateko ESOL

Examinations taldearekin, eta

honi esker, Floreaga Ikastetxea “azterketak egiteko zentro baimendua” da, beraz Cambridgeko ingelesezko azterketak (STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FCE, CAE edo CPE) Azkoitian egin daitezke, gure ikastetxean, beste herrietara joan beharrik gabe. Berri ona guretzat eta ingeles ikasleentzat. Pixkanaka eguzkiaren errainuak indartzen ari dira eta elurra urtzen ari da. Kantuak dioenez, “Negua Joan da eta” … seinale bat da. Udaberria dator berriro, urtero bezala. Kristauontzat ere Garizuma laster bukatuko da eta Aste Santuko ospakizunak etorriko dira, eta ondoren Pazkoa, pozaren eta laudamen otoitzerako garaia, Fedearen Urtearen barnean. Sinesmenak maitasuna sortu behar du guregan, gure bihotza maitasunera zabaldu. Orduan, lagun hurkoa maitatzea ez da izango kanpotik ezarri diguten agindu bat, baizik eta sinesmenaren ondorioa. Hau da maitasunaren agindu berria.

El número de Gure Artean que tienes en tus manos nos permite hacer un alto en el camino para contemplar lo que ha sido este trimestre pasado que, aunque frío, ha dado muchos frutos: celebraciones de Navidad, Gabon kantak, visita al Pin, recogida de alimentos para los más necesitados (¡más kilos que el año pasado!), musical Fame Jr., fiesta de D. Bosco con su semana cultural, fiesta de la unión, tamborrada, carnavales, jornada de puertas abiertas, noche de miedo en Gazte Kluba, XXIV Euskal Kultur Jardunaldiak, fin de semana en Somalo con AB, Kantaldi-Jaialdi, fiesta de San José, …. ¡ah! y las sabrosas verduras y hortalizas de nuestra pequeña huerta ecológica. Gracias a todos por esta gran cosecha trimestral. Nos llegan días de descanso y celebraciones religiosas; para algunos, con la antesala del viaje de estudios. No son pocos los que también aprovechan estos días para ir perfilando las actividades que realizarán en el próximo verano: campamentos en Somalo y Logroño para los que están en grupos ADS, campamento urbano de julio para los más peques, cursos de inglés en Irlanda, organizados por los salesianos, para adolescentes y jóvenes, e incluso, exámenes de inglés certificados por Cambridge. Con respecto a esto último, os recuerdo que el colegio de Floreaga ha llegado a un acuerdo con la Universidad de Cambridge ESOL Examinations por el que se nos ha concedido la posibilidad de ser Centro Examinador Autorizado. ¿Qué significa eso? Que quien quiera realizar alguno de los exámenes de Cambridge (STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FCE, CAE o CPE) en Azkoitia, puede hacerlo en nuestro colegio, San José de Floreaga, sin necesidad de irse a otros pueblos o ciudades como se estaba haciendo hasta ahora. Una buena noticia a favor del inglés, sin duda. Poco a poco va apareciendo algún rayo de sol y las nieves del invierno se van derritiendo. Es un indicio; como dice la canción: “Negua Joan da eta”. Sí, y, como cada año, comienza una nueva primavera. Para los cristianos, pronto también terminará la Cuaresma que dará paso a las celebraciones de Semana Santa y a la Pascua, tiempo de alegría y de alabanza en el marco especial de este Año de la Fe. La fe ha de suscitar en el cristiano el amor y ha de abrirlo al amor. Entonces, el amor al prójimo ya no será un mandamiento impuesto desde fuera, sino consecuencia que se desprende de la fe. Este es el mandamiento nuevo.

David Villahoz. Zuzendari titularra. -3-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

IZENDAPENAK

Jorge Mario Bergoglio kardinala, argentinarra eta jesuita, izan da aukeratua Erromako Gotzain (Aita Santu) gisa. Izendapena martxoaren 13an egin zen eta Frantzisko izena hautatu du. Jaungoikoari eskerrak ematearekin eta Frantziskoren alde otoitz egitearen batera, Elizaren eta mundu guztiaren aldeko lan bikaina egin dezala opa diogu.

Mikel Ormazabal salestarra izendatu dute Kristau Eskolaren Zuzendari edo Presidente Orokor lanerako. Azken urteetan Aitor Bilbaoren ondoan aritu da lanean, Kristau Eskola sustatzeko, batez ere gizartearen aurrean, Eusko Jaurlaritzarekin eta sindikatuekin harremanean. Mikel Floreagako salestar ikastetxean aritu zen lanean, bi etapatan: 1982an hasi zen lehenbizikoa, eskola berriarekin batera. Apaiz ordenatua izan ondoren, Floreagako Pedagogi Zuzendaria izan zen urte askoan. Lan handia du bere aurrean. Eskerrik asko, Mikel!!

2013ko urtarrilean, Azkoitiko Salestar komunitaeko kidea den JOSEAN PROL Bilboko Salestar Probintziako adminstratzailea orokorra izendatua izan da. Adura handiko lana da eta zorterik onena opa diogu. Euskarazko klaseetara joaten jarritzen du. Azkoitia eta Bilbao artean biziko da. Mila esker, Josean

-4-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

BERRIAK

On Felix Urra, salestarren Probintziala, Azkotian izan genuen bisitan hiru-lau egunez otsailean. Salestar komunitatearen eguneroko bizitza partekatu zuen: otoitza, otorduak, hitzaldiak, eskolako eginkizunak, parrokiarekin harrena, ... Lankide guztiekin hitz egiteko aukera izan zuen eta pare bate egunez “Egun onak� eman zituen patio berdean. Beninera bidalitako janari laguntzarengatik eskerrak emanez jaso duen gutun bat irakurri zigun. Bestalde Athletik eta Errealaren derbyaren aurreko giroa berotu zuen guztien artean, porra bat antolatuz. Emaitza 1-3 izan zenez, ez dakigu bere zorrak kitatu dituen ala ez ...

Bilbaoko Salestar Probintziak Bilera eta Kapitulu orokorra ospatu zuen Urnietan, 2012ko abenduan. Floreagatik David Villahoz zuzendaria, Josean Prol eta Juan Inazio Sudupe izan ziren partaideak.

-5-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

GOGORATUZ - IN MEMORIAM

Otsailaren 15ean, arratsaldez, albiste triste bat iritsi zitzaigun Azkoitiko San Jose de Floreaga salestar ikastetxera. Hainbeste urtez lagun eta lankide izan genuen Sor Metxe hil zen Gernikan. Duela urte eta erdi agurtu genituen, ehun urtetik gora herriko Egoitzako ardura izan zuten Karitateko Alaben komunitatea eta geroztik Gernikan bizi izan da Sor Mertxe, Sor Trinirekin batera. Hileta elizkizunean, ia meza osoan zehar Sor Mertxeren argazkia egon zen aldarean proiektatua eta egia esan oso ondo aukeratutako argazkia zen, irribarretsu agertzen zen bertan, lagunartean, hitz aspertuan geundenean, izaten zuen irribarre berberaz. Eta argazkiari begira bere ondoan bizi izandako uneak pilatu zitzaizkidan oroimenean. Nik bi ezaugarri aipatuko nituzke batez ere; Sor Mertxe langilea zen oso eta era berean, lasaitasun unetan , lagunekin gozatzen zekiena. Zenbat ordu pasa ote zituen kanpaldietako aterpetxeko sukaldean, abituaren gainean mantala jantzi eta pare bat

egunez kendu ere egin gabe, gosariko ontziak jaso bitartean bazkariko lapikoak sutan jarriz eta bazkariko ontziak jaso bitartean afaritarako patatak zurituz…, dena borondatez eta inolako kexarik gabe. Eta inauterietan… garbi-garbi ditut oroitzapenen kutxan Sor Mertxeren inauteri argazkiak: bi jantzi zituen oso gogoko, txapel eta soineko beltz dotorez jantzitako andrearena eta besoetan anderea zeraman inudearena. Zenbat gozatzen zuen festa horietan… Gogoan dut baita ere zein gustuko zituen eskulanak, oso berrerabiltzearen aldekoa zen Sor Mertxe eta ohil zati batzuekin edota pospolo xume batzuekin artelan bikainak egiteko eta eginarazteko gai zen. Eskulanen erakusketan ere nolako mimoa jartzen zuen: Egoitzan, atzean geratutako izara, mantel eta tapeteak hartu eta izugarrizko ahalegina egiten zuen bereak eta besteen eremuak atontzen… Horrelakoxea zen Sor Mertxe, ez zuen bere lanaren jendaurreko azalpen handirik egingo, baina talde lanean ahal zuen dena egiten zuen, isilik, hala beharko balu bezala… Dagoen lekuan dagoela ere ziur naiz honez gero hasi dela lagunartea egiten. Hain zuen gustukoa bazkari, afari eta festetan parte hartzea, hain ondo pasatzen zuen kafe baten inguruan hitz aspertuan jardunez… Jubilatu ondoren ere zein gustura etortzen zen ikastetxeko bazkari, afari eta festetara… Agur eta muxu bero bat zuretzat, Sor Mertxe Mailu Irizar

APE

terapia zentroa Koldo Aranbarri • Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia

Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com

-6-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Maria Eugenia Doval hil da Zumaian. San Jose de Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak doluminean bat egiten du bere familia, bere haur eta gazte kantariak eta Zumaiako herri guztiarekin. Maria Eugeniak Floreagak antolaturiko Gabon Kantak jaialdia eman zio hasiera bere kantu zuzendaritza eginkizunari, eta harrez gero urtero etorri da Azkoitira San Pedro Txikiak eta Txikienak koruekin, azken aldian joan den abenduan, gaixorik jada. Denoi bere alaitasuna, artea eta ondasuna transmititu dizkigu. Genik era bikainean egin zion aurre gaixotasunari, Jaungoikoarengan fedea jarriz eta Bere borondatea onartuz. Denentzat eredu handia izan da. Guri ez zaizkigu erraz ahaztuko Genirekin igarotako uneak: bere gozotasuna, umeak eramateko pazientzia eta eskua. Mila esker, Geni. Ohore handia izan da bizitzako bidearen aldi luze hau zurekin batera egitea. Mila esker egin duzun guztiarengatik. Izan ezazu atseden Zeruan.

gizarte

-7-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ANA RUIZ DE AZUA Nor da Ana Ruiz de Azua? Plaza Berrin orain dela 27 urte jaiotako Azkoitiarra. Floreagako ikasle ohia, begirale eta entrenatzaile izandakoa. Txikitako oroitzapenak Oroitzapen asko ditut. Eguerditan, eskola amaitu ondoren izebaren etxera joaten nintzenean bazkaltzera, “gure” parke txikira joaten ginenean jolasean ibiltzera katuen artean, osabak eskolara eramaten ninduenean bere Vespa zurian, bostetan ama etortzen zenean meriendarekin gure bila eta lehengusuekin batera Plaza Berrira joaten ginenean jolasean aritzera ilundu arte... Eta ezin ahaztu Zumaira joaten nintzenean aitona-amonengana, amonaren opil goxo haiek, aitonaren irribarrea eta nola ez, herriko hondartzan pasatako momentu ederrak, palatan, futbolean, uretan… Eskolako oroitzapenak Orokorrean oroitzapen onak ditut. Eskolako patioan ordu asko eta asko pasatu nituen harrapaketan, futbolean, saskibaloian, badmintonean, txintxerrinean, goman… Izan nituen irakasle eta salestarrekin ditudan hainbat anekdota dibertigarri, egiten genituen antzerkiak, On Bosco eta Maria Laguntzailearen egunak... Alai Batzan ere arratsalde mordo bat pasa nituen, tailerrak, mahai jolasetan, futbolinean, kantaldi eta jaialdiak… Noiztik Floreagan irakasle? Zer ikasgai ematen dituzu? 2006an hasi nintzen irakasle moduan Floreagan baina joan etorrian ibili naiz, eskola publikoetan ere aritu naiz eta lanean. Azkeneko hiru urteetan Floreagan nago HIPI moduan, ikasle etorkinei Euskara irakasten.

-8-

Zer helburu dituzu beraietan? Garrantzitsuena, Euskaraz ikastea da, hori izango baita edukiko duten tresna baliotsuena beraien errealitate berrira ohitzeko eta integratzeko. Baina baita poliki-poliki gelakoen ikasketa maila berdinera iristea ere. Zenbaterainoko laguntza dago etorkinak hona molda daitezen? Orain dela urte batzuk baino gehiago. Adibidez orain euskaraz ikasteko irakasle bat dute, ni kasu honetan. Baina euskaraz ikasteaz gain beste ikasgaiak ere ikasi behar dituzte, gelakoen mailara iritsi ahal izateko. Eta hor paper garrantzitsua jokatzen dute irakasleek, asko laguntzen diete eta. Ingelesa lantzen ari zara. Zergatik eta nola? Gaur egun behar beharrezkoa da ingelesa gure gizartean. Gero eta kultur aniztasun gehiago daukagu eta ingelesa da gehienekin komunikatzeko daukagun tresna. Ikasten jarraitzeko gogoa daukat eta horretarako klasetara joaten naiz, liburuak, pelikulak eta musika ingelesez entzuten ditut gehienbat entzumena eta ahoskera trebatzeko. Bidaia zalea omen zara. Zein dira ezagutu dituzun munduko bazterrik interesgarrienak? Asko gustatzen zait bidaiatzea baino nahiko nukeena baino gutxiago irteten naiz. Hainbat herrialdetan ibili naiz, Europan zein Afrikan, eta gehien gustatu zitzaidana Grezia izan zen. Bertako jendea, itsasoaren kolorea, mendi berezi haiek, antzinako monumentuak, klima, janaria… Dena gustatu zitzaidan.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Kirol zalea ere ba omen zara. Zer kirol praktikatzen duzu?

Ikasturte erdia igaro dugu. Nolako ikasturte amaiera espero duzu?

Txikitatik izan dut afizioa. Txikitan futbolean eta saskibaloian ibiltzen nintzen eta orain spinning ematen dut Azpeitiko eta Azkoitiko polikiroldegietan. Eta denbora dudanean, Pilates, palatan ibiltzea, igeriketa eta korrika praktikatzea gustatzen zait.

Ona espero dut. Azkeneko txanpan sartzen ari gara eta azkeneko esfortzua egin behar dugu, bai ikasleek eta baita guk era. Baina ikusita nolako ikasturtea izan dudan, horrelaxe jarraitzea espero dut.

Nola ikusten dituzu eskola sistemaren azken urteetako aldaketak? Nire ustez aldaketa ugari egon dira nahiz eta oinarrizko helburua ez den aldatu: kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Gizartea ere ez da orain dela urte batzuetakoa eta aldaketa horiei aurre egiteko hainbat hobekuntza jasan ditu ikastetxeak. Adibidez, instalazio berriak ( frontoia, jangela, HH4koen gela berriak…), haurtzaindegia, goizeko zaintza, haur hezkuntzan txokoen metodologia ezartzea, teknologia berriei eman zaion garrantzia (ikastetxeko web orria, musikako web orria, Educamos…), ia gela guztietan ditugu arbel digitalak eta haur bakoitzarentzako ordenagailu bana, baina hau dena, ingurugiroarekiko zor diogun errespetua eta babesa ahaztu gabe. Hor ditugu Agenda 21eko kideak, hainbat proiektu osasuntsuetan murgilduta: “Eskolara oinez” proiektua, baratza ekologikoa Haur Hezkuntzako patioan… Ingurugiroarekiko errespetua eta bizitza osasuntsu bat izateko jarraibideak erakusten dizkigute, gaur egungo gizarterako oso garrantzitsuak eta beharrezkoak direnak. Aldaketa guzti hauek, hezkuntza kalitatea hobetu dutela iruditzen zait. Zure iritziz, zein dira Floreaga ikastetxearen gauzarik onenak, alde batetik, eta hobetu beharrekoak, bestetik? Onenen artean ikasleekiko daukagun gertutasuna eta hobetu beharrekoetan eraikuntzak txiki geratzen zaizkigula esango nuke.

TESTA Edaria: sagardoa Janaria: pasta Idazle bat: John Katzenbach Kirola: saskibaloia Pelikula: Braveheart Aktore bat: Morgan Freeman Aktoresa bat: Charlize Theron Bidaia bat: Grezia Mendi bat: Txindoki Hondartza bat: Itzurun Musikari bat: Bon Jovi Museo bat: British Museum Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Uda Zaletasunak: kirola, bidaiatzea, musika … Pertsonaia historiko bat: Gandhi

-9-


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

JOSE LUIS EIZAGIRRE Jose Luis Eizagirre ikasle ohia da. Mendizalea da eta munduko mendi askora joan da… Aurtengo On Bosco Kultur Astean hitzaldi interesgarria eskaini zigun, Bolivian 2011n egindako espedizioa bat oinarri hartuz. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako Zein dira zure txikitako oroitzapenak? Txikitako oroitzapen asko dauzkat, pixka bat denetik, onak eta txarrak ere bai. Onak bezala lagun artean ibiltzen eta pasa genituen abentura mordo bat. Gure garaian beti oporretan eta jai zenean kalean pasatzen genituen ordu asko, baita gure txabolak egiten egurrekin eta abar. Txarrak bezala, nik betaurrekoak ibili nituen txikitatik eta partxea ere bai, honegatik jendearen burla eta iseka asko jaso nituen. Ezan beharra daukat umea oso krudela izaten dela garai horretan. Betaurrekoengatik ere kirola nahiko aparte izan nuen txikitan, ez nintzen futbolean ibili, gehienak bezala eta beti ere nahiko baztertua nengoen zentzu horretan.

Nola sortu zen zure mendiarekiko zaletasuna? Txikitatik gustatu zait mendia. Egia da etxean eta inguruan ez dudala eduki erreferente bat, lehendik ibili denik mendietan eta horrela. Etxekoek eta senideek komentatzen didate nondik atera ote naizen horrelako afizioa edukitzeko. 12 eta 18 urte bitartean afizio handiena bizikleta izan nuen, ia egunero eta aste bukaeretan, igande arratsaldetan ere ibili izan naiz, zer esanik ez, udako oporretan. Talde batean sartzea ere proposatu nien gurasoei, baina ikasketetan segitzeko esan eta ez zidaten utzi, agian ziklista ona aterako nintzen … je je … Nork daki? Gero futbol-salan ere bi edo hiru urte bota nituen. Eta benetan mendian hasi 2002an edo horrela hasiko nintzen, Benantxio Irureta ezagutu nuen lanetik eta naiz eta hiru urte pasa ziren berarekin lehendabiziko irteeran ateratzeko, geroztik ia beti elkarrekin gabiltza hara eta hona.

Floreagan Mertzedarioetatik Salestarrera. Eskola zaharretik berrira, … Esplika iezaguzu pixka bat …

Egin dituzun mendi espedizio interesgarrienak esplika itzazu.

Floreagako oroitzapen asko dauzkat, Mertzedarioen garaian egur dezente jaso genuen, hauek kanabera egurrezko erregelarekin pultsu ona zuten eta ez zuten duda asko egiten burutik behera emateko, hizketan harrapatu ezkero. Gero Salestarrekin hasi eta berehala mojak ere etorri ziren. 6. mailan nenbilela uste dut eta neskekin gela berdinean hasi ginen, oso arraroa egin zitzaidan beti mutil artean ibili eta gero. Eskola berrira ere orduan sartu ginen eta dena nobedadeak ziren.

2004n lehendabiziko aldiz espedizio batera joan nintzen Nepalera. Putha Hiunchuli (Daulaghiri VII) 7246 metroko tontorra lortu nuen, nahiz eta gero izozketak jasan nituen. Izozketaren esperientzia oso gogorra izan zen eta hor ezinbestezkoa izan zen etxekoen babesa, batez ere amak eduki zuen pazientzia nirekin, beti eskertuko diot, eta nire ondoan ama izanda, beste etxekoek ere pazientzia galanta eta aldi berean elkartasuna azaldu zidaten hain momentu konplikatuan.

Zure arreba eta ilobak Floreagan daude. Zer gustatzen zaizu Floreagan?

Arriskuren bat ere pasatu duzu, izotza dela eta. Nola sentitu zinen?

Nire ustez, baloreak lantzen dituzue eskolan. Hau da errespetua,solidaritatea, lagunartea (Alai Batza). Kirola mailan berriz, gaur egun aukera zabala dago eta edozeinek edozer kirol egin dezake. Hitzaldiak ere antolatzen dituzue, eta gainera bertako jendearekin. Hori oso ondo dago, beti kanpokoa ez da hobea izaten eta.

Esperientzia gogorra izan zen, hor ikusi nuen zenbateraino mugatuta geratzen den pertsona ezer ezin duzunean zeuk bakarrik egin, edota elbarri batek aulki batean ibili behar duenean … Hau dena gertatu eta gero, kikildu eta dena utzi ordez, gabeziak gainditu eta berriz ere mendiko joera hartu nuen.

Nepal. Atzean Everest

- 10 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Cresta del Diablo (Balaitous)

Hego Amerikara joan nintzen, Perura. Hemen Huascaran eta beste zenbait mendi igo nituen, gero berriro Nepalera bueltatu nintzen Ama-Dablamera, tontorra ez nuen lortu baina mendi hau gainditzeko hemen inguruan egin nuen prestaketak eta bertako esperientziak asko erakutsi eta lagundu zidan. Batzuetan tontorrari uko egiten ere jakin behar da. Alpetan ere izan nintzen Lagun Onak taldekoekin eta hamahiru lagunek Mont Blanc igotzea lortu genuen, tartean beste mendi batzuk ere eginez. 2011n berriz Boliviara joan nintzen eta beste mendi batzuk egin nituen. Marokon ere lehengo urtean izan nintzen Atlas mendietan. Hauek dira kanpora egin ditudan irteera garrantzitsuenak, baina, egia esanda, Pirinioak dira gehien ibili naizen lekua, beti egoten naiz hona joateko gogoarekin. Nahiz eta mendi igualak askotan egin, sekula ez dira igoera igualak izan, bai konpainiagatik edota mendiko egoerarengatik. Ezin ahaztu ere Euskal Herriko gure mendiak ere. Giroak edo egoerak ez digunean Pirinioetara joaten usten, hemen ibiltzen gara Aizkorri edota Izarraitz inguruan.

gogo gehiagorekin pasatzen da helburu bat edukita, lanean eta orokorrean. Aurten, uztaila bukaeratik abuztu erdialdera, Pamir aldera joateko asmoa dut, Lenin mendia (7134 metro) helburu bezala jarrita. Oraindik ez dut lotuta, baina seguruenik horra joango naiz .

Zure iritziz, zein dira mendizaletasunak dituen giza baloreak? Azpimarratuko nuke mendian sortzen den giroa, elkar laguntzeko dagoen gogo hori. Baita konturako zineten askotan mendian kasu egiten diegula elkarri, nahiz eta ez ezagutu eta askotan nahiz eta herrian bertan gero ez agurtu; hau benetan kuriosoa da. Nik neuk mendian tontorra egiteari ere balorea ematen diot, batzuetan ere neure burua probatu edo sasoia mantentzeko ere, batzuetan gustatzen zait azkarrago igotzea aldaparen bat, baina gero taldean bagoaz edo norbaitekin banoa beti zain egoten gara, ez dugu alde egiten. Gero otordua egiteko orduan giro aparta sortzen da mendian, denak daukaten gutxi hori ere konpartitzeko beti prest. Beraz mendizaleok baditugu zenbait gauza desberdinak egiten gaituztenak, zenbaitentzat desberdintasun hauek pertsona arraroak bezala kontsideratzen gaituztenak ere. Mendian ibiltzeko berriz, maila batean, buru gogorra eta aldi berean disziplinatua izan beharra dago eta noski fisikoki prestakuntza bat ere eskatzen du. Niri berriz mendiak eman didan gauzarik ederrena hau da: lagun on mordo bat, eta bizitza ikusi, sentitu eta bizitzeko beste perspektiba eta ikuspuntu bat. Mendiaren aitzaki honekin ere herrialde desberdinak ikusi ditut eta benetan merezi du, oso kultura desberdinak daude munduan zehar eta herri horietan oso gutxirekin konformatu eta poz pozik bizi dira horrenbeste presa eta krisirik gabe. Udaberria badator, zer plan dituzu aurtengo udaberri eta uda parterako? Aurtengo planei buruz berriz, beti nahi izaten dut zerbait edukitzea, garrantzi handia ematen diot: urtea ilusio eta

Bolivia 2011

TESTA Edaria: ardoa Janaria: urdaiazpikoa Idazle bat: Reinhold Messner Liburu bat: Mi vida al límite Mutil izen bat: Aritz eta Oier Neska izen bat: Naia Kirola: automobilismoa Pelikula: La gran evasión Aktore bat: Nicolas Cage Bidaia: 8000 milako bat Mendi bat: Ama Dablam Hondartza bat: Isla Saonakoa Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Chamonix Musika: Metallica Museo bat: Alcåzar ( Toledo ) Kolore bat: segun zertarako: arropetan eta‌ beltza, bestela elurraren zuritasun eta zeruaren urdintasuna. Urtaro bat: negua, elurrarengatik Zaletasunak: kotxeak

- 11 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

PATXI ZUBIZARRETA Euskal idazleek euskal literatura sustatzeko duten “Idazleak ikastetxeetan” programa dela eta, otsailaren 21ean Patxi Zubizarreta Floreagara etorri zen eta ordubeteko hartu emana izan zuen LH 4. mailako neska-mutilekin. Ondoren ikasleen liburuak sinatu zituen. “Idazleak ikastetxeetan” programan parte hartzeko ikastetxeak eskaria egiten dio Idazleen Elkarteari. Erakunde honek onartuz gero, ikasleek erosten dute aukeratutako idazlearen libururen bat eta bilatzen da egun bat bera ikastetxera etor dadin. Oraingoan, irakurri zituzten liburuak “Bakarrik eta buztangabea” eta “Usoa” ipuinak izan dira, biak Patxik idatzitakoak. Saioan zehar, gai askori buruz mintzatu zen ordiziarra. Nahiz eta ezinezkoa izan berak kontatutako guztia artikulu honetan adieraztea, esandako batzuk azaldu nahi ditut, Patxi nor den jakin dezazuen. Patxi Zubizarreta Dorronsoro Ordizian jaio zen 1964an. Zubizarreta abizena Beizama aldetik datorkio eta Dorronsoro, berriz, Ataundik. Ezkonduta dago eta bi seme ditu, bat institutuan dabil eta bestea LH 5.mailan. Gasteizen bizi da eta garai batean irakasle izan bazen, egun idazlea da. 25 urte darama idazle eta, dagoeneko, 50 liburu idatzi ditu. Literatura sari mordoxka irabazi ditu, haien artean 3 aldiz Euskal Literatura Saria, baina berak dioenez, askoz gehiago dira irabazi ez dituenak… Txikitan Lasalle ikastetxean ikasi zuen; hasieran, Ordizian, sasoi hartan Lasalle bertan ere baitzegoen, eta ondoren Beasainera joan zen. Garai hartako gauza bat baino gehiago ditu gogoan. Bera mutil potoloa zen eta eskolan gutxien gustatzen zitzaion ikasgaia Gorputz Hezkuntza zen, sufritzea tokatzen zitzaiolako, eta gehien gustatzen zitzaizkionak Kalkulu Mentala eta Gaztelania ziren. Joseba izeneko irakasle batekin mendira joaten ziren. Berak, ordea, ez du horregatik gogoratzen, ipuinak irakurtzen zizkielako baizik. Istorio haiek berari asko gustatzen zitzaizkion. Akaso hortik ere etor dakioke literaturarako zaletasuna. Esan zigunez, berak, nahiz eta irakurtzea ikaragarri gustatu, inoiz ez zuen pentsatu idazle izatera iritsiko zenik. Hasiera batean misiolari izan nahi omen zuen,

ikastetxera misiolariak joaten zirelako, abentureroak iruditzen zitzaizkiolako eta diapositibak botatzen zituztelako; gero beste garai batean, irakaslea, Joseba anaia bezalakoa; beste une batean pasteleroa, Ordizian gozotegi oso famatua baitzegoen; baina inoiz ez idazle, eta are gutxiago euskaraz idatziko zuela. Garai hartan euskara ez zutelako ia lantzen, kantu batzuetan izan ezik. Patxik, esan zigunez, euskara galdu zuen txikitan. Bere aitonak erdaraz ez zekien eta berak euskaraz ere ez. Ikasleak adi egon ziren Patxik anekdota hau kotatzean: Behin, eskumuturra puskatu zitzaion eta igeltsua ipini zioten. Gertatzen den bezala, denek firma egin zioten. Orduan, suertatu zen ispiluei buruzko azterketa izan zutela eta berak, ispilu motak gogoratzeko, igeltsuan apuntatu zituen. Gauzak horrela, egun batean irakasleak bere firma ere jarri nahi izan zion eta justu idatzi zuen ispiluen izenen ondoan. Patxi ziur dago irakasleak ikusi zituela, baina ez zion ezer esan. Ikasleei esan zienez, batzuetan txuletak egiten zituen, baina gero ez zen ausartzen ateratzen. Hala ere, ondo etortzen zitzaizkion egin bitartean ikasi egiten baitzuen. Irakasle onak eta txarrak izan omen zituen, baina, orokorrean parte onekoak izan ziren. Aipatutako Josebaz gain, Jesus Mari (Cachas) ere bere gustukoa zen. Baina izan zuten fisikako irakasle bat oso gogorra zena. Behin, ikasturte bukaeran, ikasle bakar bat geratzen omen zen ikasturtean jo gabe eta eskolako azken egunean honela galdetu zuen: “Ba al dago baten bat jo gabe utzi dudana?” eta ikasle horrexek jaso zuen eskua. Orduan, berarengana hurbiltzeko esan, eta dinbidanba eman zion, belarrondoko eder bana. Ondoren esan zuen hori egin zuela beraiek ikusteko berarentzat ikasle guztiak beraren ustetan berdinak zirela. Gogoratu ere egin du bere aldameneko lagunari laguntzen ziola eta horregatik, irakasleak ikusten zuenean, erregelarekin jo egiten zuela. Baina nola iritsi zen Patxi idazle izatera? Esan zigunez, ez zen izan bere betiko ametsa. Bada, ikasten ari zela Juan Mari Irigoien eta Juan Luis Zabala (azkoitiarra) ezagutu zituen

- 12 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

eta beraiek animatu zuten idaztera. Hasierako liburuak txarrak ziren baina gero, denborarekin, hobeak egin zituen. Berarentzat oso inportantea izan zen Baionan irakasle lanetan zegoela sari bat irabazi zuen unea. Oraingo 12.000 euroko adinakoa. Orduan erabaki zuen idazle izatea eta irakaskuntza uztea. Izan ere, irakasle zela, berak nahi zuen idatzi baina etxera iristen zenean oso nekatuta egoten zen eta lana izaten zuen gainera. Horregatik sari hura irabaztean erabaki zuen frogatzea. Geroztik idazteari ekin zion. Azken 25 urte hauetan bina liburu idatzi ditu urtero, ipuin bat eta liburu handiago bat. Hala ere, esan zigun ez dugula pentsatu behar idazleek diru asko biltzen dutenik. Saltzen den liburu bakoitzetik % 10 baino ez duelako idazleak eskuratzen eta hori marrazkilariarekin konpartitu behar duela. Normalean, % 10 horretatik, idazleak %60a hartzen du eta marrazkilariak %40a. Gizon honek edozein tokitan topatzen du idazteko inspirazioa. Behin, ikastetxe bateko saio batean neska bat zegoen, oso urduri bera. Asko mugitzen zen, gelatik irten, sartu… Saio bukatu zenean hurbildu zitzaion eta marrazki bat eta nota bat eman zizkion. Neska itsua zen eta Patxiren liburua Braillez irakurrita zuen. Hark balio izan zion liburu

bateko istorioa asmatzeko: “Ilargia titarean ”. Beste batzuetan argazki bat nahikoa izan daiteke. “Bakarrik eta Buztangabea ” liburuaren isnpirazioa egunkariko albiste batean topatu zuen. Idazleak asko fijatzen omen dira gauza txikietan eta gero bere liburuetan erabiltzen omen dituzte. Bidaiak ere inspirazio iturri handia dira Patxirentzat. Saioa amaitzear zegoenean, Marokoko Atlas mendikatetik ekarritako harritzar bat erakutsi zigun eta idazle batekin konparatu zuen Patxik. Harriak kanpotik haitz itxura zuen, ez zeukan ezer berezirik eta aukeran zatarra zela esan behar da, gero harria ireki zuen eta barrutik oso ederra zen, amatista more distiratsua. Idazleak hala egin behar omen du: bizitzaren alderdi grisaxka eta itsusietatik gauza politak atera behar ditu. Ez dut artikulu hau bukatu nahi berak duen munduaren ikuspegia azaldu gabe. Bere iritziz, mundua txanpan kopa bat bezalakoa da. Alde zabala, txanpaina daukana, ondo bizi den lekua (Europa), eta bera sostengatzeko oina, txanpaina ez daukana, egoera gorrian bizi den zatia (Afrika). Amerika kontinentean, gauza bera pasatzen omen da. Hegoak sostengatzen du iparra. Juan Carlos Orobea

Peluquería de Caballeros

MAITE AZPIAZU Avda. Julio Urquijo, 18 Tel. 943 85 26 50 688 80 22 58

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 13 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

GABONAK

Aurten ere Olentzero gure artean izan dugu! Eskertzekoa da hainbeste lan izanda guregana hurbiltzeko aukera eta astia izatea. Gure eskutitzak oso ondo prestatu eta gero pena litzateke Olentzerori ezin eman izatea, baina hutsik egin gabe hor azaldu zaigu puntual-puntual.

LH 3, 4, 5 eta 6koek On Bosco antzokian izan dute bere jaialdia: lehenik pelikula ikusi, gero abestu eta azkenik sari banaketa.

- 14 -

Gure abestiak ahalik eta ondoen abestu ondoren, txokolate goxoa jaso eta argazkiak atera ditugu berarekin. Txintxo portatu garenez, orain zain egotea besterik ez zaigu falta.

Erregeak gure opariekin gogoratuko diren bezala, ez ditzagun ahaztu opari materialik gabe geratuko diren hainbeste eta hainbeste haur.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Iritsi da, aurten ere, Errege magoek urtero egiten diguten bisita. Goizeko hamarrak aldera iritsi dira Baztartxora, eta han zain geundenok egin diegu ongi etorria: dantzak bertsoak‌ alaitasunik ez da falta izan. Ainhoa eta Jonek egin dute aurkezpen lana, eta haiek gidatu dute ekitaldia. Haurrak, berriz, txintxo eta urduri, taldeka erregeengana igo dira, haiei gutunak ematera, eta goxokiak jasotzera. Abestiak, argazkiak‌ argazkiak, abestiak‌ betikoa dirudiena, baina urtero berria dena, ilusioa nork berea baitu! Eta bukaera, nola ez, EKARRIKO???

- 15 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Duela hogeita hiru urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa, abenduaren 23an, ere ez da gutxiagorako izan. Guztira sei talde aritu dira, Bergara eta Zumaia eto-

Anaitasuna Plaza 1, behea Tel.: 943 02 64 93 AZKOITIA

KAFETEGIA - OKINDEGIA

- 16 -

rriak, herrikoekin batera. Aurkezle lanetan Alazne eta Sara aritu dira. Eskertzekoa da talde bakoitzak hartzen duen ardura eta ilusioa. Talde bakoitzak bi gabon kanta abestu ditu eta bukaeran guztiek batera Migel Mari Azpiazuren “Gabon gaba�, Nora Unanue eta Ane Lizarralde bakarlari zirela.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Abenduaren 24an DBHko ikasleak, guraso eta irakasleez lagunduta, kantari atera dira. Beste urteetan bezala, gaur ere Balda plazan elkartu gara bederatzi eta erdietan, eta ondoren Santa Klarako komentura hurbildu, han Gabon eguneko kanta saioari ekiteko asmoz. Handik San Jose egoitzara igo gara eta bertako adinekoei abestu diegu, eta eguna kantuan hasteko, eta kantuan ari direnak entzunez hasteko aukera izan dute. Han bukatutakoan herrian gora eta behera ibili gara gure kantu eta kalejirekin. Eta kantari ibili ondoren, Ixkiturri elkartean hamaiketakoa prest zuten gure urteroko sukaldariek. Eskerrik asko Arana, Maje, Mila eta Mailo. Askoz hobeto abestu dugu zuen pintxoak jan ondoren. Aurten ez hotzik, ez euririk, ‌ Gabonetan gaudela esatea ere! Baina hala dira, eta gaurko honek emango die hasiera gure oporrei. Datorren urtean gehiago eta hobeto abestuko dugu!

Masailaria

- 17 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Abenduaren 24 goizean ume eta gaztetxo ikus zitezkeen, beraien jaiotza eramangarriak eskuetan, kalean gabon kantak abestuz … Udalak lehiaketa antolatu zuen, urtero bezala, eta jaiotza ikusgarriak prestatu zituzten neska eta mutil hauek. Era guztietako jaiotzak: batzuk klasikoak, beste material berriez eginiko jaiotzak, adibidez ogiz, kortxoz, artilez,… Sormen handia erakutsi zuten guztiek. Sari mordoxka banatu zuen Udalak neska eta mutil hauen artean. Jaiotza aurkeztu zuten talde guztiek jaso zuten “sobretxoa”, dieta gisa, baina lau taldek sari handiagoa jaso zuten gainera. Alkate jauna den Pello Bastarrikak eguberrietako giro alaian murgiltzera gonbidatu zituen sari banaketan.

Floreagako Guraso elkarteak antolatzen duen Mariskadaren zozketa abenduaren 24an egin zen, arratsaldeko 8,00etan ohi denez. 15359 zenbakia izan zen irabazlea, eta Marivi Iturralde Suduperi tokatu zitzaion. Erreserbako zenbakia 17002a zen. Zorionak!! Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!

- 18 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ON BOSCO

Aste betea izan da urtarrileko azkena. 1888ko urtarrilaren 31n On Bosco hil zen Torinon (Italia). Bere bizitza osoa gazteen alde eman zuen. Haientzat sortu zituen etxeak, ikastetxeak, oratorioak (gurean Alai Batza); haientzat sortu zuen heziketa estilo propioa “Sistema Prebentiboa”. Harrezkero urtarrilaren 31 festa eguna izan da salestar etxe, ikastetxe, parrokietan, azken finean, salestar bat zegoen inguruetan. Floreagan urtarrila osoan gogoratu dugu On Bosco egun onetan, karteldegietan, txapelketetan eta, batez ere, gaurko festa handian. Aurrez, urtarrilaren 24an, arratsaldean On Boscori buruzko hitzaldia izan zen Salestar Familiarentzat. Jarraian Maria Laguntzailearen meza eta luntx gozoa izan genituen. Urtarrilaren 27an Floreagako Salestarren lehen etapako Ikasle Ohiek Batasunaren festa ospatu zuten. Mezetan AB koruak animatu zuen elizkizuna. Ondoren, talde argazkia egin zuten. Bazkaria Loiola hotelean egin zuten, giro bikainean, beti bezala! Astean zehar LHkoak “Urola” eta “Kakute” taldeetan bilduta txapelketari heldu diote. Egunero kezka eta urduritasuna, gogoa eta ilusioa nork irabaziko zuen jakiteko. Astelehenean DBHkoek Ander Izagirre kazetaria Boliviako haur meatzariei buruzko erreportajeaz gozatzeko aukera izan zuten. Munduko beste errealitate bat ezagutzeko aukera bikaina. Asteazken arratsaldean HHko ikasleek LH6koen laguntzaz Ginkana entretenigarrian hartu zuten parte. DBHkoak, bitartean, Baztartxo antzokira joan ziren Xabi Larrearen “Filamento farolaria” ikuskizuna ikustera. Hori bai oreka! Ostegunean ON BOSCOren eguna ospatu genuen.

HHkoek goizean ospakizun xume bat izan zuten ikastetxeko elizan On Bosco pixka bat gehiago ezagutzeko. LHkoek goizean meza eta jolasak izan zituzten, azken hauetan DBH 4ko ikasleen eta LHko irakasleen laguntzarekin oso ondo pasa zuten ikasleek. Arratsaldean pelikula dibertigarria ikusi ahal izan zuten. DBHkoek goizean hasteko mezaren eta ondoren pelikula izan zuten. Arratsaldean gelaka jolasak izan zituzten. Oraingo honetan DBH 3Bkoek irabazi zuten. On dagiela afaria! Otsailaren 1ean, eguerdiko ordu batean DBHko ikasleak On Bosco antzokira joan ziren. Bertan azkoitiar mendizalea den Jose Luis Eizagirrek 2011n Bolivian egindako mendi igoeraz hitz egin zien irudi ikusgarrien laguntzaz. Arratsaldean HHko umeek Aitzol Villahozen txotxongiloekin izugarri gozatu zuten, Patakon pirataren abenturetan parte hartuz. Gaueko 10,00etan, “Fame Jr” antzerki musikalaren 5. eta Azkoitiko azken emanaldia izan zen On Bosco aretoan. Horrela amaiera eman diogu aurten On Bosco Asteari. En la fiesta y la semana de Don Bosco de este año han reinado la alegría y la participación en Floreaga. Tras el encuentro de la Familia Salesiana del día 24 (charla, misa y lunch), el domingo 27 se celebró la Fiesta de la Unión de los antiguos alumnos de la primera etapa de los Salesianos en Floreaga (1938-47). La fiesta ha tenido su continuación en el colegio y en Alai Batza: la Semana de Don Bosco, campeonatos, marionetas, charlas, funambulista, películas, celebraciones en la iglesia,… Os invitamos a visitar nuestra web en este link.

- 19 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ON BOSCO KULTUR ASTEA

Ander Izagirre kazetariak Boliviako ume eta gaztetxo meatzarien egoeraz erreportaia bikaina eskaini zigun, bere argazkiak proiektatuz eta istorio hunkigarriak kontatuz.

Boliviako gaztetxoek ongi irakasten digute eguneroko lan gogorrean nola aurrera egin, pobrezia egoeratik irten eta bizimodu duin bat lortzeko.

Nola moldatuko zinateke zu herri guztiko fokoak pizteko, inor ilunpean geldi ez dadin? Filamentok ongi erakutsi zigun ze akrobazia egin behar diren argiak pizteko. Aulkien

gainean oreka izugarria mantendu zuen eta suarekin jolastu zen, bera eta beste inor erre gabe. Benetan trebea gure Filamento.

- Tabiques y techos de pladur - Trabajos de escayola - Aislamientos tĂŠrmicos y acĂşsticos Tfno.: 629 989 284 Fax: 943 850 626 jtorronteras@terra.es

- 20 -

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

“Bertsolharitza bezalako zuhaitz bat eduki nahi nuke nire soroan fruta arbolekin batera eta Evaristo bezalako ipuin kontalari, bertsolari eta abeslaria gelan nire euskarako klaseak edertzeko eta gozagarri bihurtzeko”.

Horixe etorri zitzaidan burura asteazkenean BERTSOLHARITZA emanaldiaren ondoren. LHko ikasle eta irakasle guztiok ordu betez ipuin, bertso eta abestiekin, azken finean hizkuntzarekin, gozatzeko aukera izan genuen. Oholtza gainean hitzak ematen zituen kartoizko zuhaitza eta Ibai Esoain bertsolaria Evaristoren paperan. Ikasleak zuhaitzean zintzilik zeuden hitz haietako bat aukeratu eta berehala hasten zen Evaristo ipuina kontatzen, tartean bertso zahar eta berriak eta baita kanta ezagunak ere txertatuz. Irudimena, euskal mitología, onomatopeiak, ekologia, taldearen balorea… dena nahasian baina osotasun bikaina sortuz. 5. eta 6. mailakoak oraindik orain aritu dira gelan pasadizo eta kondairak kontatzen eta beraientzat aparteko eredua izan zela uste dut. Inguruan tokatzen bazaizue hurbil zaitezte ikustera merezi du eta!

Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIÓN S.L. Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN

Administratzaileak, adi! Europako arautegiaren arabera 2013 urtearen amaierarako TVE, ETB, TELE5 eta ANTENA3eko kanalak aldatu beharko dira. Argibideak lasai eskatu.

¡Atención administradores! Según una normativa europea, antes de final del año 2013 se tienen que cambiar los canales de TVE - ETB TELE5 - ANTENA3. No duden en pedir información.

- 21 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

On Boscoren astean, Haur Hezkuntzako umeek Aitzol Villahozen bisita jaso zuten.

mien istorioak entzunez eta beti olagarroa noiz etorriko zelatatzen, janaria lapurtu ez dezan.

Aitzolen txotxongilo ikuskizunean, Patakon pirataren abenturak bizi izan genituen. Han agertu zen bere untzian, galtzontziloak bandera, arrain koloretsuekin hizketan, la-

Artista gaztea baina handia da Aitzol eta asko gozatu genuen bere txotxongiloekin. Mila esker.

- 22 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

SANTA AGEDA Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, eguraldiak ez zigun askorik lagundu. Herrian zehar kantatzera irteteko asmoa zen, baina eguraldi euritsua ikusirik ikastetxean bertan abestu zuten Haur Hezkuntzako neska eta mutilek. Lehenik LH eta DBHko ikasle eta irakasleei; ondoren, patio berdean, han bertan bildu diren gurasoei.

Abestiak eta koplak ondo ikasiak izan arren, ezin izan zuten zekiten guztia erakutsi. Hurrengo batean izan beharko! Arratsalde eta gaueko partean, guraso talde bat kantura atera zen, herriko kale eta tabernetara, dirua Beningo kaleko umeen alde biltzeko asmoz.

- 23 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

INAUTERIAK Euria goitik, euria behetik eta haizea aldamenetik! Hala ere, guk geureari eutsi diogu eta inautEURIAK inauteri bihurtu ditugu. Azken egunetan zerura eta eguraldi webgunetara ibili gara begira, aurreikusten genuena ez zen gaur ikusi dugunarekin oso desberdina. Itxaropena azken momentura arte, baina ezin denean ezin da. Desfilerik ez da izan, baina geletan, pasilloetan eta patio berdean ibili gara gora eta behera dantzan. Pena izan da herriari ezin erakutsia gure ilusioa eta azken hilabeteetan egindako lana. Eta hau ezin dugu ahaztu! Beste urte batez guraso talde bat aritu da zenbait arratsaldez hau guztia prestatzen. Beraientzat gure aitorpena! Hurrengo urtean eguzki bete-betea izango dugun itxaropenez‌!

- 24 -

Inauteriak ondo ospatzeko, hilabete batzuk lehenagotik guraso eta irakasle talde bat gogor aritu zen lanean, mozorroak pentsatzen eta josten. Gainera Urnietako salestarren txaranga ere bisitan etorri zitzaigun. Mila esker guztioi!


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

SAN JOSE Matxoaren 17an, igandean, ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa, San Jose eguna lan eguna izan baita aurten. Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: pingpong mahia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,‌ David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren, txistulariekin pasakalean etorri zen jendea patio berdera. Euskal dantzen erakustaldi bikaina izan genuen eta ondoren Ipuin Lehiaketaren sari banaketa. Ondoren, salda eta pintxoak banatzen hasi ziren eta beste txapelketak izan ziren: futbolin (Manolo eta Maira Juaristi txapeldunak), ping-pong (Angel Torronteras) eta futbol partida (gurasoek 8-6 irabazi ikasleei). Eguraldia zalantzazkoa zenez, patio estalian jarri ziren barra eta lehiaketak. Festa zoragarria, giro bikainean!!

San Jose. Meza

Ipuin lehiaketa. Saridunak

Guraso Batzordeko kide batzuk

Dantzariak

Gurasoen futbito taldea

- 25 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

IPUIN LEHIAKETA BIDAI ZORAGARRI BAT Kaixo nik nire haurtzaroa kontatu nahi dizuet, istorio polit bat iruditzen zaidalako: Ni landare batean bizi nintzen, elurra den bola zuri-zuri batean, putz eginez gero denak airean ireteten garena. Ni neska bat naiz, txikia eta argala naiz eta Mikmiki dut izena. Anai-arreba asko ditut eta haien izenak: Yashoky, Markary, Konkola, Lakoni‌dira, ez dizkizut denak esango milaka dira eta. Egun batean jada ernalduta, amarengandik askatzeko ordua iritsi zitzaidan, nik ez nuen amarenganditk askata pena ematen baitzidan ama asko maite nuelako. Halako batean aise gogor bat etorri eta nire anai-arreba guztiak amarengandik askatu egin ziren eta denak zerurantz abiatu ziren. Ni ez ni amarekin negarrez gelditu nintzen ez bainuen nahi oraindik askatu. Orduean amak azaldu zidan berari ere berdina gertatu zitzaiola eta beraren aireko bidaia hauxe izan zela: azkenean haize gogor batekin amonarengandik

LEHERKETA IZUGARRIA Bazen behin, herri txiki bat. Han hondakin asko sortzen zen eta herriko biztanleek ezin zituzten hondakinak murriztu. Egun batean, hondakinekin zer egin erabakitzeko bilera bat egin zuten eta gizon batek proposamen hau egin zuen: Hainbeste hondakin sortzen dugunez, zergatik ez ditugu lur azpian ezkutatzen? Orduan denak baietz esan zuten eta hurrengo egunean hondakinak ezkutatzen hasi ziren. Zelaiek eta lurrek oso usain txarra hartu zuten baina, hala ere, hondakinak lur azpian sartzen jarraitu zuten. Hau ikusita, gizonaren umeak esan zion: Aita, lurrak oso usain txarra du, hondakinak lur azpian sartzea txarra da. Bai, egia da baina bestela hondakin guztiak kalean eta etxeetan pilatuko dira- erantzun zion aitak. Gau batean, gizon honi, sorgin zintzo bat agertu zitzaion esanez:

ZULOA NOIZ AGERTUKO ZAIN 3013ko martxoaren 1a Kaixo ni Kristina naiz 13 urteko neskatila gaztea. Gaur egundoko abentura bizi izan dut, inoiz ez zaidana ahaztuko. Oraintxe bertan kontatuko dizuet: Egun eguzkitsu bat zen, egun normal bat, eta eskolara bidean nindoan. Eta bat-batean hara non ikusi dudan etxeko lorategian zulo erraldoi bat. Zulorantz abiatu naiz eta bat-batean behera erori naiz. Begiak zabaldu ditut eta nire etxeko lorategian agertu naiz. Amari abisatzera Joan naiz, esanez, zerbait arraroa gertatu zaidala, baina, etxe horretan zegoen Andrea ez zen nire ama. Bertan zegoen Andrea, neska gazte eta lirain bat zen. Berarengana hurbiltzen ari nintzela egutegia ikusi dut eta aho zabalik geratu naiz. 3000. urtean nengoen. Baina nola zen posible, ni etxetik irten naizenean etxean nire ama zegoen eta 2000. urtean geunden eta orain bat-batean, beste neska bat dago etxean eta 3000. urtean nago!

- 26 -

askatu zen (berak ere ez zuen nahi askatu amarengandik) eta han joan zen airean bera ere, esan zidan oso bidai dibertigarria izan zuela. Hori esanda lasaitu eta ni ere hegaz joateko gogoa piztu zitzaidan, erabaki nuen hurrengo haize gogorrean ni neu ere aisearekin joango nintzela. Bi ordu geroago han ikusi nuen Haizea zetorrela eta salto handi bat eginez haizearekin batera joan nintzen, horren gogorra zen Haizea ia-ia ilargira joan bainintzan, egia zen amak esan zidana: Lehenik Erromatik pasa ni n tzen, gero Parisetik gero Azpeititk eta azkenik Azkoitiko zelai eder eta polit honetara iritsi naiz. Espazioan bidaiatzea bezala izan zen! Orain ni ere milaka ume politen ama naiz, denak erabaki dute lehen haize gogorrean hegaz irtetea. Nire umeak Herkules bezain ausartak dira ez dute ezeren beldur. BEGIRA HOR DATOR! BIDAI ONA IZAN!!

Naira Egino LH6A

Lurrarentzat txarra da hondakinak azpian ezkutatzea. Gizonak amets bat bakarrik izan zela pentsatu zuen eta ez zion kasurik egin. Hurrengo egunean era sorgin zintzo bera agertu zitzaion eta berdina esan zion. Gizonak seinale bat zela pentsatu zuen eta bere andreari esan zion: Sara, bi gau hauetan, sorgin zintzo bat etorri zait eta esan dit lurrarentzat txarra dela hondakinak lurperatzea. Sarak amets bat bakarrik izango zela esan zion eta ohera joan ziren. Berdin jarraitu zuten beraz eta egunetara pixkanaka lurra altxatzen hasi zen. Jendeak ez zuen uste ezer gertatuko zenik eta horrela izan zen pare bat egunetan, baina hurrengo egunean‌ Boooommmm!!!! Izugarrizko leherketa handia izan zen. Hondakin guztiak kaleetan, parkeetan, mendietan, errepideetan, teilatuetan‌ zabaldu zen. Dena hondakinez beteta zegoen eta usaina jasanezina zen. Honen ondorioz herritarrek bere hitza eman zuten berriro ez zutela egingo. Naroa Alberdi LH4A

Emakumearengana hurbildu naiz eta guztia kontatu diot. Berak esan dit: -Lasai Kristina, ni Greta naiz eta nahi baduzu, hemen zauden bitartean, nik zaindu zaitzaket. Hori entzutean harrituta geratu naiz Gretaren apaltasunaz eta eskerrak eman dizkiot. Orain bertan bizi naiz eta oso zoriontsu bizi naiz, baina, nire familia faltan botatzen dut. Horregatik orain nire egunerokoan idazten ari naiz. Eta egunen batean norbaitek nire egunerokoa irakurtzen badu hau nahi dut jakitea: Nik lehen ez nuen nire familia preziatzen, eta orain galdu dudala konturatu naiz, oso garrantzitsuak direla nire bizitzan. Orain egunero leihotik begiratzen dut ea noiz agertuko berriro zulo erraldoia. Berriro agertzen bada bertan sartuko naiz eta ea 2000. urtera itzultzen naizen. Sara Arrieta DBH 2A


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

HONDAKINAK Bazen behin paperezko bolatxo bat. Egun batean, etxera zihoala pertsona bat ikusi zuen kristalezko botila bat edukiontzi urdinera botatzen ari zela. Botila laguntza eske hasi zen: - Lagundu. Lagundu!! Hau ez da nire etxea!! Paperezko bolatxoak berandu zela pentsatu zuen, baina ideia bat bururatu zitzaion. Herrira joan zen eta hondakin guztiei esan zien: Laguntza behar dut! Pertsona batek botila bat edukiontzi urdinera bota du eta ezin du irten!

H ETA ALFABETO MUNDUA Bazen behin, H izeneko mutil bat. Euskal alfabetoan bizi zen. Hala ere, mundu osoan zituen anai-arrebak. H, edozein haur bezala, eskolara joaten zen. Egun batean, neska berri bat agertu zen haien ikasgelan. CH deitzen zen. Bere begiek izarrak ziruditen. H segituan maitemindu zen ikasle berriarekin. Baina mutilak arazo bat zuen: oso lotsatia zen eta bazekien ez zuela lortuko neskarekin irtetea. Hurrengo egunean, Pek CHri esan zion ea nahi al zuen biak batera ateratzea. Baina, CHk ezetz esan zion, bere bihotza beste pertsona batentzat erreserbatua zegoela. Beranduago, R joan zitzaion neskari zita bila. Ezetz esan, eta CH Hrengana joan zen hitzordua eskatzera. Honek lehengoan ez, baina neskak berriro esatean, baietz esan zion. Ezin zuen sinetsi! Lehen hitzordua edukiko zuen! eta maite zuen neskarekin! Larunbatean geratu ziren arratsaldeko lauretan. CH pasatuko zen mutilaren bila. Ostiral gaua iritsi zen. Hk ohera joan behar zuen. Hamarretan joan zen, baina goizeko ordu biak arte ez zuen lorik hartu. Gau horretan, gauza asko amestu zituen, baina hurrengo goizean, ez zen baterekin ere gogoratzen.

Hondakin guztiak laguntzera joan ziren baina altuera handia zegoen. Pipa azal batek esan zuen soka bat zuela. Soka gora bota eta hondakin guztiek igotzen hasi ziren. Ailegatu zirenean botilari eskutik heldu eta atera zuten handik. Kristalezko botilak eskerrik asko esan zien eta edukiontzi berdera joan zen. Handik aurrera paperezko bolatxoa eta kristalezko botila oso lagun onak izan ziren beti. Lara Martín LH 3B

Eta iritsi ziren asteko seigarren eguneko arratsaldeko laurak. Hk gogo handiz itxarondako momentua. CH, ordea, ez zen handik azaltzen. Gazteak zain egotea erabaki zuen. Itxaroten ari zela entzun zituen bere etxeko erlojuko bostak, seiak, zazpiak … eta Hri pazientzia agortzen ari zitzaion. Pentsatu zuen bera joango zela neskaren etxebizitzara. Eta hala egin zuen. Bertara iritsi zenean CHren gurasoak zeuden, negar-zotinka. Hura ikustean galdetu zien Hk: -Non dago CH? Eta haren aitak erantzun: -Zu al zara H, gure alabaren lagun mina? Hk erantzun: -Ni neu naiz. Nerabearen amak: -Joan egin da. Betirako. Gure Jaungoikoak hartu du. Hk ezin zuen tristura disimulatu eta pentsatu zuen beraren buruarekin bakarrik hitz egingo zuela eta mihia ez zuela behar. Horregatik, gaur egun, H hizkia ez da ahoskatzen. Unai Torronteras (DBH 2B)

Ipuin Lehiaketaren irabazleak: LH 3A: Laura Larrañaga LH 3B: Lara Martín LH 4A: Naroa Alberdi LH 4B: June Larrañaga LH 5A: Maria Ramos LH 5B: Aitor Alberdi LH 6A: June Ocaña LH 6B: Naira Egino DBH 1A: Maren García DBH 1B: Maite Zubizarreta DBH 2A: Sara Arrieta DBH 2B: Unai Torronteras

- 27 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ESKOLA AGENDA 21

Aurten gure ikastetxeko berrikuntza edota desafioetako bat eskola baratzea martxan jartzea izan da. Honen helburua produktu ekologikoak ekoiztea da eta, aldi berean, haurrek pixkanaka-pixkanaka landare mota ezberdinak eta beraien produkzioa ezagutzea datza. Orain dela bizpahiru aste HH 4B gelako ikasleak baratza ezagutzera joan ginen. Egia esan, euri jasan ondorioz lurra motela zegoen baina, hala eta guztiz ere, pila bat gozatu zuten gure txikitxoek jarraian zerrendatzen diren lanak egiten:

- 28 -

- Udazkenean ikastetxeko podioan bildutako hosto lehorrak txikitu eta konposta moduan eskarolari bota. - Belar txarrak kendu. - Landare ezberdinak ezagutu. - Lurra aitzurrez jorratu. Haurrak oso motibatuta agertu ziren eta galdera batzuk ere egin zituzten. Irrikatan gelditu ziren eta galdetu zuten noiz itzuliko garen berriro baratza ikustera. Josune Agirregabiria


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Joan den otsailaren 27an, LH 5.mailako ikaslek gosari hauetako batez gozatu ahal izan zuten.Gosari egoki baten osagaiak hauek izan daitezke: • Ogia. Ahal den guztietan, zuntzean aberatsa den ogia erabiltzea komeni da. • Fruta. fruta ale batek zukuak baino bitamina gehiago dauka. • Esnea. Zerealekin edo kakaoarekin batera har daiteke.

• Hestebetea. Urdaiazpiko egosia … • Oliba olioa. Gaur egun, ezertarako denborarik ez duen gizarte batean bizi gara, are gutxiago behar bezala gosaltzeko denbora. Gurasoek zaindu behar lukete seme-alabak behar bezala elikatzen direla, eta horretan lagundu. Oso garrantzitsua baita eskolan indartsu eta gogoz hasteko goiza.

Otsailaren 18ko astean DBHko ikasle guztiak tutoretza orduetan ESKOLAKO 4. CONFINT ospatu zuten.

6- Tipi-tapa, igoz aldapa.

Ikastetxeko eko ordezkariek prestatu zuten eta besteak beste honako erabakiak edo proposamenak hartu zituzten:

8- “Hil aurretik zuhaitz bat landatu duena, ez da alferrik bizi izan”

1- Egin STOP! 2- Pentsatu: iratzarri zure kontzientzia. 3- Zure esku dago. 4- Guztiok batera, natura aurrera. 5- Murriztu, berrerabili, berziklatu.

7- Naturarekin bat, kutsaduratik at.

Konferentzi honen ondoren martxoaren 14an Euskal Erkidegoko konferentzian hartuko dute parte, eta hauek izango dira gure ordezkariak: Maria Vaquero Joannes Balenziaga Janire Arrieta

- 29 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

“Entrenatu gogoz, arduraz kontsumitzeko� lelopean aritu dira lanean LH 3.zikloko ikasleak. Lehiaketa honetan bi lan bereiz daitezke: - Consumopolis hiria: Ikasleek ibilbide bat jarraitu behar dute egoera desberdinei aurre eginez. Galdera batzuei erantzunez edo proba-jokuetan beraien abileziak erakutsiz. - Talde lana: bosteko taldetan egutegi bat diseinatu behar izan dute Urrian hasitako lana martxoan amaitu dute, bide luze honetan gauza asko ikasiz.

A zer burutazio polita Floreagakoena! Ongi pasatu eta gainera ikasi! 12 kideko talde polit honetan, (gure sukaldaria Joseba barne) ondo pasatzeaz gain, bost aste hauetan denetik preparatzen ikasi dugu: tartak, barazkiak, entsaladak, oilaskoa... Jada prest gaude gure etxeetan primerako jatorduak prestatzeko! Eskerrik asko, Joseba, guztion partez! Nora Uria

- 30 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

JUAN KRUZ IGERABIDE El miércoles, 13 de marzo, recibimos la visita del autor de los libros “La princesa ojerosa” y “Durango, Durango” que han leído los alumnos de LH 3 y LH4. El encuentro con estos alumnos tuvo lugar en el aula de audiovisuales. La sesión con cada curso tuvo una hora de duración. Comenzó presentándose y realizando una serie de juegos con el grupo. Después, contestó a preguntas sobre distintos aspectos de su trabajo que se habían preparado en el

aula. Los alumnos, también tuvieron que superar pruebas de atención y observación que les propuso Juan Kruz jugando con poesías y adivinanzas. Para terminar, le agradecimos su visita con unos “macarrones” y le despedimos con un fuerte aplauso. La actividad resultó muy entretenida y los alumnos quedaron encantados.

- 31 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

XXIV. KULTUR JARDUNALDIAK

Otsailaren 27a. Maialen Lujanbio. “Puntuari batbatean erantzuten hitz-lauz” Maialen Lujanbiok bere bertsogintzaren bilakaera eta ezaugarriak era zehatz eta erakargarrian azaldu zituen Floreagako On Bosco aretoan, Urola bailaran bertsogintzan eta euskalgintzan erreferentea den Laxaro Azkuneren galderei edo “puntuei” erantzunez. XXIV. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldien lehen saioan, berrogeita hamar lagun inguru bildu ziren eta, ia ordu eta erdiz, Maialenen azalpenez gozatzeko aukera izan zuten. Hasieran, Laxarok Maialenen curriculuma zehaztu zuen, bertsogintzan batez ere, umetako saioetatik 2009ko Txapelketa Nagusian txapelduna izan zen arte, baina baita Maialenen sorkuntzaren beste alor batzuk ere aipatu

- 32 -

zituen: kantu askoren letra egilea da, Berria hasi berrian iritzi-emailea, lehen “Ornitorrinkus” eta orain “Txori Mugariak” Ikuskizunaren arduraduna, … Maialen hamar edo hamaika urterekin hasi zen bertsoez interesatzen, Hernaniko Urumea ikastolan, lagun artean, bertso zaharrak eta kantua gustukoak ziren giroan. Etxean aurrekaririk izan gabe, bertsoak jolas modura eta lagun arteko giro onean ezagutu zituen. Bertso eskolan izena eman zuen, lagun batzuekin batera. Berehala hasi zen nabarmentzen eskola arteko txapelketetan. Lehen plaza Hondarribian egin zuen, martxoaren 8an, Andoni Egaña, Peña eta Kristina Mardarasekin batera. Artean hamabost urte zituen. Plazan kantatzeak ematen zion kezka azaltzean, ikasgai ona jaso zuen: zezenari adarretatik heldu … Bertsolari gazte batzuk (Estitxu Arozena, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Elorriaga, Irazu,…) segituan plazetan hasi ziren, ia behartuta, aurrera bultzatuta. Garai hartan bertsozaleak oro har ez zeuden ohituta gazteak, are gutxiago neska gazteak, kantuan entzutera. Orduan Maialenek ez zion garrantzi handiegirik ematen neskei buruz egiten ziren komentarioei. Geroago eta orain askoz kontzientzia garbiagoz ikusten du nolako bereizkeria egiten zen. Kantatzen aritzeak berekin ekarri zuen pentsatzea eta mundu ikuskera bat osatzea … Belaunaldien harreman aberatsa sortu zen bertsolarien artean, elkarrekin asko hitz eginez, eta guztiak pixka bat besteetara moldatuz.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Uxue Alberdik esan zuenez, Maialenek ekarpen handia egin zion bertsolaritzari, 2001eko txapelketan, bere estilo propioaren bilatze prozesuan (Himalaiatik gutun beroa, hotz iritsia). Narrazio eta zehaztasun esanguratsu txikiak erabiltzeko joera, arrazoi filosofiko eta hitz potoloen ordez. Sorkuntza bizitzak berekin dakar hobetzeko grina eta kemena, inoiz guztiz asebeteta ez egotea, … 2005eko txapelketa nagusiko finalean, Maialen zerbaiten bila zebilen: bazekien zer ez zuen nahi (ez zituen 2001eko doinuak erabili), baina ez zekien zehazki zer nahi zuen, eta ez zen gustura ibili. 2009ko Txapelketa Nagusian txapela jantzi zuen, Joxe Agirreren eskutik, eta azken agurreko bertsoa, zapia eta txapela buruan, emakumeei omenaldia izan zen, batez ere hizkuntzaren transmisioan lan itzela egin duten, eta inoiz txalorik jaso ez duten, hainbeste emakume anonimori omenaldia. Txapelketak bereziak dira, bertsolaritzaren jenero berezi bat direla esan daiteke, eta mesedegarri edota kaltegarri izan daitezke norberarentzat. Abagune bikaina dira pentsatzeko eta erabakitzeko nola kantatu nahi duen norberak, zer esan, zer doinu erabili, agian zer jauzi kualitatibo eman zure bertsokeran, … Aurten ere Txapelketa Nagusia ospatuko da. Maialenek gogotsu parte hartzeko asmoa azaldu zuen. Ez dago geldik, ez dago konforme, beste buelta bat haratago joateko asmoa du, egoera berriaren aurrean nola kokatu pentsatuz, barne burrukan … Bertsolariaren urteko ibilera gogorra eta ederra da. Desgaste handia sortzen du batetik bestera ibiltzeak eta bakoitzaren karakterraren arabera, zailago edo errazago izaten da moldatzea. Maialen oso pozik azaldu zen eraman duen bideaz, eta bertsolaria izatea zorte handia izan dela adierazi zuen. Jende interesgarri ugari ezagutzen da, zure ekintzan interesa duena,

zure sormena lantzen duzu denbora guztian … Une txarrak ere badira, batez ere jende aurrean akatsen batek sor dezakeen sufrimendua, eta beti besteen begi-bistan izatearen nekea, … Bertsolaritzak adibide on bat eman dezake euskararen inguruan - batez ere euskararen erabilpenak kezka handiak sortzen dituenean -. Bertsolari elkartea ez dago kanpora soilik begira, modak nondik joko, … baizik eta bere barrena aztertu du, eta bere oinarrizko baloreengan sinetsi du. Inguru globalizatu berrian, bertsolaritza izan daiteke euskaraz jolasteko espazioa, gazteentzat argota bideratzeko tresna, hizkuntza era erakargarrian eta efikazean erabiltzeko gune, … Bertso eskolek lan handia dute hor, eta baita eskolako klaseetan bertsolaritza txertatzeak ere bai. Krisi ekonomikoak eta kultur aurrekontuetako murrizketak bertsolaritzan izan dezaketen eragina aztertu zen. Berez, bertso ekintzak merkeak dira, eta gainera garbi dago Euskal Herrian kultur auto-antolaketa gaitasun handia dagoela. Airoso irteteko aukera handia dugu, baina hala ere, kultur politika sendo eta ausarta behar dugu, gure hizkuntza suspertzean benetan sinesten duena. Azken aldera, jendearen galderei erantzunez, beste puntu batzuk ere ukitu ziren: Herrialde guztietako bertsolarien arteko giro ona, pike probintzialik gabe, … Bertsolaritzak eskoletan izan dezakeen eragin positiboa … Gainera, “Bertsolari” pelikulan azaltzen den bezala, Kanadako talde a omen da, ea bertsolariek, hitzen bila, bat aztertzen ari b burmuineko neuronen arteko loturak indartzen d omen dituzten; baina ez dago e emaitzarik oraindik. Ornitorrinkus sailka e ezinari buruzko azalpenak eman ziren. A Apirilaren 14an Azkoitiko Matadeixen iz izango den “Txori Mugariak” ikuskizunera gonbitea go eginez, eta guztiei eskerrak emane amaitu zen elkarrizketa. Jarraian eskonez lak lako gaztetxo batzuek Maialenekin argazkia kiak atera eta autografoak eskatu zizkioten.

- 33 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Martxoaren 06a. Jon Sarasua. “Barrurago ote daude krisiak?” Jon Sarasuak hitzaldi bikaina eskaini zien, Floreagako XXIV. Euskal Kultur Jardunaldien bigarren saioan On Bosco aretoan bildu ziren hirurogei inguru laguni. Hasieran bere burua “ibiltari” gisa aurkeztu zuen eta azken urteetan landu dituen arlo edo interesak aipatu zituen: bertsolaritza, euskara, kooperatiba, Hego Amerika, herri pobreetan sortu diren iraultzak, hausnarketa, espiritualitatea, … Gure krisiei buruz hitz egin nahi zuen, azaletik sakonera hainbat maila edo geruza aztertuz. 1. Gaur bizi dugun finantza krisia -diruaren eta banka sistemaren krisia- da ageriena eta jende askori eragiten dio indar handiz, batez ere langabeziarengatik. Baina ez da krisiaren maila sakonena. 2. Barrurago dago sistema osoaren krisia: garapen sistema dago krisian. Aberats berriak bezala bizi izan gara, gure herrian ere bai, kontsumo handiz eta harrotasunez. Baina eredu honek ezin du iraun. Biodibertsitatea oso azkar galtzen ari gara; energiaren arloan, petrolio merkearen garaia bukatzear dago; harrokeriaz edo “berri grinaz” bizi izan gara, egoera hau betirako balitz gisa … Txipa aldatu beharra dago. Ez da bidezkoa gure bizitza erritmoa mantentzen eta handitzen saiatzea, erritmo honetan ezin dutelako munduko herri guztiek bizi, eta gure gizartea herri pobreen kontura bizi delako honela. XX. mendeak liberalismoak sorturiko kapitalismoa eta merkatu librea ezagutu zuen, eta jarraian erreakzio sozialistak. Biak ere mundu zatitu eta bidegabea ekarri dute, eta ez dirudi alternatibarik dagoenik … Gaur egun, hala ere, zentzu gutxi izango luke ezkerraz eta eskubiaz hitz egitea: aldaketa sakonagoa behar da. Ikerle asko “altermundialismoa”z hitz egiten ari dira, alegia, beste era bateko mundua eraikitzea lor daitekeela …

Euskal Herrian tsunami kultural baten antzekoa egon zen. Modernitatearen eta “progresoa”ren izenean, aurreko tradizio baliotsu askorekin eten handia egin zen. Baina belaunaldi berrientzat ere gauza batzuk erantzun gabe gelditu direla dirudi: heziketa ereduak, erlijiotasuna, transzendentziaren bilaketa, naturarekin harremana, familia bizitza, … Beharrezkoa izango dugu kultura birpentsatzea, era xumeagoan bizi izaten saiatzea eta gure izaera moldatzen duten harremanak berraztertzea. 3. Maila sakonagoan, krisia pertsonaren egitura psikologiko, espiritual eta existentzialean dago. Bizitzaren zentzua (nondik norakoa eta esanahia) bilatzea garrantzitsua da, eta badirudi jende asko noraezean ibil daitekeela. Animalia bereziak gara, espiritualak, bizitzaz jakitun direnak, eta galdera sakonak ditugu: Zergatik bizi gara hemen? Non dago biziaren iturria? Zer da bizitza ona izatea? Maila honetan, aldaketa norberarengandik hasi behar da. Erlijioak gizadiaren esperientzia luzea jasotzen dute, eta baliagarriak dira zentzuaren alor honetan aurrera egiteko. Jon gogor saiatu da erlijioak aztertzen, batez ere Biblia eta kristautasuna eta budismoa, eta baita hinduismoa, islama eta herri indigenen erlijiotasuna. Egia da erlijioei itsuskeria asko itsasi zaizkiela boterearekin edota diruarekin kontaktuan… Hala ere, erlijioak bizitzan sakontzeko autobide edo etxe bezala har daitezke. Siddaharta Gautama edota Nazareteko Jesusen esperientziek sortutako espiritualtasun uhina guregana iritsi dira, eta gure kulturaren osagarri dira. Gizakiaren aberastasun antropologikoa ondo adierazten da erlijioetan; bai gizakiaren egoismoa eta agresibitatea, eta baita bere maitasun beharra eta berdintasun instintu edo sena ere. Jonek Xabier Leteri buruz hitz egin zuen une batez, eta honen ibilbideaz: progresoaren izenean erlijioa ukatzetik, kristautasuna berriro aurkitzera. Gure gizartean aberastasun hau galtzeko zorian gara. Beste herri batzuetan era naturalean adierazten da erlijio joera, adibidez, Brasilgo “lurrik gabekoen” mugimenduan … Garai berri baten aurrean gaude. Gutxiagorekin bizi izaten ikasi beharko dugu, baina denengandik ikasiz, denetara zabalik egonez, sakonago biziz. Austeritatea balioa da, berez, pertsona askeagoak eta solidarioagoak egin gaitzakeelako. Jose Mari Arizmendiarrietaren pentsamendua hortik doa. Jendearen galderei erantzunez, Jon Hegoaldeko herriekin egiten duten “zubigintza” lanaz aritu zen, ez soilik de-

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 34 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

pendentzia luzatuko lukeen diru laguntza bidaltzeko, baizik eta elkarlana bideratzeko. Gainera globalizazioaz, konpetentziaz eta lehiaz mintzatu zen. Anbibalenteak izan daitezke, eta galdera etiko berriak sortzen dituzte. Aukera interesgarriak sortzen ari dira gure herrian, adibidez, jende asko ari da boluntario lanean euskararen alde (gure hizkuntzaren alde egin den lana erreferentea da

mundu osoan), edota bertsolaritzan. Lurrarekin harremanean ere ideia onak daude: kontsumo taldeak, nekazaritza ekologikoa, bigarren eskuko edo kontsumo alternatiboa bizimodu xumeago baten bila, mugimendu feminista eta bakezaleak … Itxaropentsu agertu zen Jon. Krisiak hazteko aukerak dira. Mila esker.

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES

Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga

Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

ITTURRI JATETXEA Kale Nagusia, 120 20720 AZKOITIA 943 85 00 17 Email: Iturrijatetxea@terra.es

- 35 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Martxoaren 13a. Joseba González Zugasti. “Fedearen urtea: Jainkoaren bila” Martxoaren 13an, Joseba Gonzalez Zugasti Donostiako Elizbarrutiko Bikario orokorrak hitzaldi interesgarria eskaini zuen On Bosco aretoan, Floreagako XXIV. Euskal Kultur Jardunaldien aurtengo amaierako saioan. Gaia: “Fedearen urtea: Jainkoaren bila”. Hitzaldia hasi baino minutu batzuk lehenago jakin zen Aita Santu berria aukeratua izan zela. Hitzaldian zehar Vatikanoko irudiak proiektatu ziren eta Frantzisko Erromako Gotzain berriaren bedeinkapena zuzenean jarraitu genuen internetez. Hirurogei lagun inguru bildu ziren aretoan Joseba azkoitiarra da. Apaiz ordenatua izan zen 1993ko ekainaren 27an eta Teologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatean) eta Eskritura Santuan doktorea (Erromako Bibliako Institutu Pontifizioa). Eskritura Santua irakasten du Gasteizeko Teologia Fakultatean eta Donostiako Zientzia Erlijiosoen Institutuan, eta Gipuzkoako elizbarrutiko hainbat parrokietan aritu da pastoral eginkizunetan. Josebak Benedikto XVI.ak Fedearen Urtea deitzean idatzi zuen “Porta Fidei” gutuneko bi pasarte azpimarratu zituen. Alde batetik, norberaren eta munduaren izatearen zentzua bilatzea, ja fedearen “ataria” da, fedearen dohaina ezagutzen ez bada ere. Bestetik, fededunak sarri berekin du sufrimenduaren, bakardadearen eta Jainkoaren isiltasunaren proba. Interesgarria izango litzateke bi bertsolariri (adibidez egun hauetan hemen izan diren Maialen eta Joni) bi egoera hauek proposatzea ofiziotan egiteko. Ataria topagune izan daiteke, sinestunak eta bilatzaileak elkarrekin hitz egiteko. Atarian bi kontzeptu oinarrizko izan behar ditugu kontuan: norberaren kontzientzia eta denon Jainkoa.

- 36 -

Nork bere kontzientziaren eremuan hartu behar ditu erabakiak. Adibidez, Benedikto XVI. Aita Santuak, bere kontzientzia behin eta berriro Jaunaren aurrean aztertu ondoren, erabaki zuen ber zerbitzuari errenuntziatzea. Joan Paulo II.ak heriotzara arte jarraitu zuen, bere kontzientziari men eginez. Oso garrantzitsua da bakoitzaren eta besteen kontzientzia errespetatzea. Kontzientzian aurkitzen dira norbera eta guztion Jainkoa. Gizakiak bere bihotzaren barnean, ezkutuan, Jaungoikoaren legea du gordeta. Bere buruaren eta beste guztien duintasuna hortxe oinarritzen da. Bestalde, kontzientziaz bizi eta jokatzeko heziketa prozesu bat behar da, ez da erraza. Denon Jainkoa, gure eta guztion Jainkoa da, ez nirea bakarrik. Komunitatean bizi gara eta Jesusek Jainko Aitari erakutsi diguna aldarrikatzen dugu: Jaungoiko errukitsua, beti maite eta onartzen gaituena. Ataritik etxera eta etxetik atarira egin behar dugu. Elizak munduaz arduratu behar du, eta guztion arteko elkarrizketan parte hartu behar du. Bihotzean Jainkoaren Hitza gordez, testigantza sinesgarria eskaini behar dio gizarteari, “Jainkoaren eta biziaren irrikari zabaltzeko gai izango direnen testigantza” (Porta Fidei, 15). Hitzaldiaren amaieran, galdera eta iruzkinetarako denbora ere izan zen, elkarrizketa giroan. Saio honekin eman zaie amaiera aurtengo Kultur Jardunaldiei. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete laguntzaile izan diren guztiei: Hiru hizlariei lehenbizi, Floreaga ikastetxeari eta Guraso Elkarteko Batzordeari, Azkoitiko Udala eta Javier Artetxeri, komunikabide eta partaide – entzule izan diren guztiei. Mila esker!!


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

PASTORALA Abenduaren 15ean, Azkoitiko hemeretzi gaztek eta inguruko hiru helduk Sendotza sakramentua jaso zuten Azkoitiko parrokian, On Juan Kruz Mendizabal elizbarrutiko pastoral bikarioarekin eskutik. Sendotza ondo prestatzeko, gazte hauekin Felix Azurmendi erretorea, Txema Egizabal parrokiako bikarioa eta Rafa Lete katekista, elkar lanean aritu dira. Sendotza une berezia da bere fede kristaua bereizteko eta finkatzeko, Jesusekin topo egin eta Beari jarraitzeko.

Otsailaren 11an, Inauterien ondorengo asteazkenean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu zuten elizkizunean. Aldare aurrean etxe bat adreilu eta teilez inguratuta jarrita zegoen sinbolo gisa, gure kanpainak gogoratzeko asmoz. Gutako etxea, geure bizitza, nolakoa da? Zertan dago oinarrituta? Gainekoa ondo sendotuta al dago edo teila batzuk gaizki jarrita daude? Galdera hauek hausnarketa egitera eraman gintuzten. Horrez gain, bideo baten bidez ikusitako ebanjelio pasarteak

Sendotza ez da azken sakramentua gazteentzat, baizik eta Jesusi jarraitzeko une berezi bat. Gazte hauek konpromiso hauek onartu dituzte: Bidezko merkataritza, haur txikiekin aisialdiko taldeak edo, ezkondutakoak, bere familian. Zorionak guztioi!!

(“aita errukitsua�) gogora ekarri zigun Jainkoa beti prest dagoela bere etxean gu jaso eta zaintzeko, izugarri maite gaituelako. Geroago, Jainkoari barkamena eskatu eta hausnarketa pertsonala egin ondoren, apaizek ikasleen buruetan hautsa jarri zuten. Sinbolo horrek jakinarazten digu bihotz-berritu behar dugula, bereziki Garizuman, mundu berri bat baketsu eta elkarkorra gure artean lor dezagun. Azkeneko otoitzarekin elizkizunari bukaera eman zitzaion, gure jarrera hobetzen Jainkoak lagun diezagula eskatuz

- 37 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ENTRENATZAILEAK Zein talde entrenatzen duzue eta zenbat denbora daramazue entrenadore bezala?

Zer moduz doa denboraldia? Oso ondo emaitza aldetik baina oinarteko onena dela esan dezakegu gero eta jende gehiago apuntatu baita.

Floreaga eta Ikastolako LH3tik DBH2rako umeak. Aurtengoa gure 3.urtea da. Nola sartu zineten?

Kirol bat ala polikirola?

Zulaika eta Olatzen ordez sartu ginen, hauek guk ordezkatzea pentsatu zuten eta. Zuen ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek? Pazientzia,umeak gogoko izatea, gogoa eta kirolari buruz esperientzia pixka bat izatea. Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek? Entrenatzaileari errespetua, norberaren burua gainditzeko gogoa eta objetibo zehatz batzuk izatea. Baino batez ere kirola gogoko izatea eta inork derrigortuta ez egitea.. Nolakoa izaten da entrenamendu bat? Hasieran 5 minutu korrika eta beroketa ariketa batzuk. Ondoren mailaren arabera ikastola inguruan itzuli batzuk ematen dituzte. Pare bat minutuko atsedenaldiaren ondoren gaztetxoenekin jolasak eta besteekin entrenamendu espezifikoagoak egiten ditugu, azkenengo 5 minutuetan estiramenduak egiten dituzte entrenamentua amaitzeko. Irabaztea da garrantzitsuena kirola egiterakoan? Polita da irabaztea baina ez da garrantzitsuena, garrantzitsuena taldean giro ona izatea eta egindako lanarekin harro egotea da. Zer beste balore landu behar dira? Laguntasuna, giro ona eta Azkoitiko eta Azpeitiko umeak elkar ezagutzea Egiten duzuen esfuertzoaren ondoren baloratuak sentitzen zarete? Bai umeak pozik eta gustura egoten direlako Gurasoak zer moduz portatzen dira? Oso ondo, ez dugu arazorik izan eta gainera guraso batzuk korrikan ibiltzen dira baita ere.

- 38 -

Kirola: txirrindularitza, atletismoa, futbola‌ Taldekideak zer moduz portatzen dira? Gehienetan ondo, nahiz eta batzuetan kasurik ez egin eta kexatu. Entrenatzeaz aparte zer egiten duzue? Ikasten ari gara. Kirolik praktikatzen duzue? Korrikan ibiltzen gara. Merezi du entrenadore izatea, zer esango zeniokete entrenadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste norbaiti? Bai merezi du eta animatzeko esango genien, ez baita ezer kostatzen eta umeak gustura ibiltzen dira.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

TESTA JOKIN

JOSEBA

Kirola

atletismoa

korrika

Kirolaria

Thomas Gravesen

Hal Koerner

Futbol edo kirol taldea

Anaitasuna

XEYE

Entrenadorea

Javier Clemente

Mourinho

Liburua

Greta

Nacidos para correr

Abeslaria

asko ditut

asko ditut

Oporretako lekua

Mallorca

Colorado eta Alpeak

Urtaroa

uda

uda

Mendia

Aconcagua

Erlo

Janaria

txuleta eder bat

arrautzak patata eta hirugiharrakin

Edaria

garagardoa

ura

Hondartza

Zarautzekoa

Joseba: itzurun

Zaletasun bat

lagunekin ondo pasatzea

korrika egitea eta lagunekin egotea

Pelikula

Driver

Gladiator

Gertakizun historikoa

1994ko Europako txapelketan Espainiaren tri- 11-S pletea maratoian, Diego Garcia bertan zela

Pertsonaia historikoa

J.L Korta

Lincoln

MENDIZALEAK Floreagako mendizaleen irteerek aurrera egin dute ikasturtearen bigarren hiruhilekoan.Horako irteerak egin dira: 01.13an Murumendi

02.03an Arrola – Gorostimendi 02.17an Xoxoka – Adarra (Anaitasuna M.B.) 03.10ean Orion – ibilera neurtua (Anaitasuna M.B.)

01.27an Urkila (Anaitasuna M.B.rekin)

Arrola. Zuhaitz gainean zerutik gertuago

Arrola - Arranoaitz

Urkila

- 39 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

LINGOLAN: AUZOKO PROIEKTUA Azken asteotan, Floreaga Ikastetxeak, Euskara Elkarteen Federazioak (Topagunea) UEMArekin batera antolatutako AUZOKO egitasmoan parte hartu du. Programaren helburua, euskararen eremuetara datozen etorri berriei, hizkuntzaren ikuspegitik, egin beharreko harrera egituratzea da. Azkoitira iristen diren etorri berriak, askorentzat ezezagunak diren lurraldetatik datoz eta hizkuntza eta kultura desberdinak dakartzate beraiekin. Ezezagunak zaizkigun hainbat jakiteko azaldu zaizkigu eta honek, zalantzarik gabe, elkartrukerako egoera anitz sortzeko aukera ematen digu.

Amaitzeko, herri mailan antolaturiko lehiaketa batean ere parte hartu dugu. Lehiaketan parte hartzeko ikasleek honako galdera hau erantzun behar zuten: zenbat hizkuntza hitz egiten dira munduan? Lana erraztearren, ikastetxeko iragarki-tauletan, Azkoitian hitz egiten diren zenbait hizkuntzetan kartelak ipini ziren. Zer esanik ez, ikasleen parte hartzea primerakoa izan zela. ZORIONAK parte-hartzaile guztioi! Besterik gabe, hurrengo ekimenaren zain egongo gara, guztiok guztiongatik zer jasoa eta zer emana dugulako. Ana Ruiz de Azua

Egoera berri honi ahalik eta etekin gehien ateratzea da AUZOKO egitasmoaren xedea; horretarako, elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko egoerak sortzen ahalegintzen delarik. Helburu hau gauzatzearren, hainbat ekimen burutu dira. Ekimen horietako batzuetan, ikastetxeko ikasleek parte hartu dutelarik. Joan den abenduan, esaterako, etorri berriak diren zenbait ikaslek, bertako ikasleekin batera, grabaketa proiektu batean parte hartu zuten. Proiektu horretan, Azkoitian hitz egiten diren zenbait hizkuntza ezagutarazteko xedearekin, ikasle bakoitzak bere hizkuntzan oinarrizko hiztegi zein esapide erabilienak esan behar zituen. Datozen asteotan, grabazio hauen emaitzak, http://topagunea.org web orrian ikusteko aukera izango duzue. Aldi berean, http://www.hizkimizki.com web orrian hainbat hizkuntzetako hiztegiak dituzue ikusgai. Horien artean, DBH3Bko ikasle den Marian Sorfazyanek egindako, euskara-gaztelania- armeniera hiztegia.

Urkijo 34 • AZKOITIA Tel.: 943026902 www.avanzosc.com comercial@avanzosc.com

Gestioa hobetuz kostua jaistea posible da, ezagutu openERP

PANADERĂ?A / OKINDEGIA Ibaiondo 1 - 20720 AZKOITIA ambato-ogi-pan@hotmail.com 943 08 02 08

- 40 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

PAKISTANEKO ASTEA Martxoaren 11tik 15era Pakistaneko astea ospatu zen gure ikastetxean. Bertan, ikasle pakistandar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6.mailakoak begirale izan genituela, Pakistanen jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, karanbol, bante, luro, bili samundar eta bili ka gaar izan ziren. Horrekin batera DBHko ikasle batzuk bideo bat eta mural bat prestatu zuten pakistandarren berri izateko. Hurrengo urtera begira beste herrialdeetara gerturatuko gara. Salestar Patioko kideak

ESTACIĂ“N DE SERVICIO

AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin

1915ean ERAIKIA - 41 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

ALAI BATZA

Neguan zehar, abendutik otsailera, Alai Batzak “Fame Jr.” musikalaren bost emanaldi eskaini zituen Azkoitian, Floreagako On Bosco aretoan, eta beste emanaldi bat Barakaldo - Gurutzetan. Euskaraz eman den musikal honetan jende askoren lan bikaina ikusi ahal izan da. Antzerkiak garrantzi handia izan

A

- 42 -

O

du beti On Boscoren sistema pedagogikoan eta hori garbi ikusten da Alai Batzan eta Floreagan. “Fame Jr.” musikalak oso ondo lantzen ditu norbarearen bokazioaren baloreak, eguneroko lanaren garrantziak, elkarren arteko adiskidetasuna, artearen edertasuna,... Mila esker guztioi!!


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Beste urteetan egin dugun bezala aurten ere PINean izan gara. Joan den abenduaren 26an Alai Batzatik PINera joan ginen. Goizeko 9etan lau autobusez bideari ekin genion. BECeko hiru pabiloietan PINa kokatuta zegoen. Han bertan egun osoa eman genuen eta bakoitzak modu desberdinetan denbora aprobetxatu zuen (esku-tailerretan, jolasetan‌), argazkietan ikusten den moduan. Joan zirenentzat aukerarik ezin hobea izan zen lagunekin primeran pasatzeko. Hau izan da aurtengo azken ekintza, baina urtarrilean berriz hasiko gara sekula baino gogo handiagoz. Alai Batzako monitore guztien partetik, URTEBERRI ON!

aloĂąa larraĂąaga optiko optometrista julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11

20720 azkoitia gipuzkoa

- 43 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

El sábado 12 de enero, hemos tenido la “Asamblea ordinaria” de la federación en Azkoitia. Dentro del orden del día entre otras cosas estaba el aprobar el resultado de las cuentas del año 2012 y el presupuesto del 2013. También hemos hecho un repaso de las actividades realizadas a lo largo del año pasado organizadas por la federación, o en colaboración con otros grupos o asociaciones. Se ha repartido el número de la revista “Zubiak” donde quedan reflejadas las diversas actividades y programas del 2012. A mitad de la mañana después de un “hamaiketako”, hemos procedido a la elección del consejo de la federación y del nuevo presidente para estos dos próximos años. David Garrido de Alaitasuna de Errenteria realizará este servi-

cio tomando el relevo de Nuria Castro de Antitele, a la cual agradecemos desde aquí su trabajo y su cariño. Eskerrik asko! Este año Boskotaldea celebra 15 años, con este motivo, hemos dedicado un tiempo a ver los elementos positivos y aquellos a mejorar como federación, también han salido una serie de ideas para celebrar estos 15 años de existencia. Hemos terminado la asamblea comiendo en el restaurante “Joseba” de Azkoitia. Agradecemos a todos vuestra presencia, y en especial a la comunidad de Azkoitia y a Alai-Batza. César Blanco

Urtarrilaren amaieran On Boscoren festa ospatu genuen Alai Batzan.

dubetez gogoz egon ziren ume guztiak ahalik eta txartel gehienak lortzen.

Nahiz eta larunbateroko ordutegia izan, ekintza bereziez gozatzeko aukera izan zuten Alai Batzara etortzera animatu ziren guztiek. Hasteko, ume pilo bat jolasean ibili ziren eta Errealeko partidua ikusten.

Geroago, merienda ederra izan genuen, On Bosco festa merezi behar zen moduan ospatzeko. Eta zazpiak aldera, diskoteka martxan jarri zen eta dantza egiteari ekin genion.

Arratsaldeko 5:30ean hasiera eman genien txartelak irabazteko antolatutako jokoei, neskak mutilen kontra. Or-

On Boscok lagun diezagula geratzen zaizkigun ekintzetan. Hurrengora arte!

- 44 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Bostak inguruan ume pilo bat hasi zen biltzen ikastetxeko sarreraren ondoan. Hor zeuden guztiak taldeka banatuta: robotak, goxoki makinak, piratak… Hauetaz gain, mozorro-jantzi originalak ere azaldu zitzaizkigun. Dena den, argazkietan ateratako “modelo” guztiak ikusteko aukera daukazue. Eguna “cola cao” potean giroturik zegoen eta denbora azkar pasatu zen. Behin taldeak antolatuz gero, jokoari hasiera eman genion. Talde bakoitzak cola cao eder bat egiteko osagai guztiak lortu behar zituen proba berezietan parte hartuz. Bukatutakoan, merienda banatzeko ordua heldu zitzaigun eta indarberritu egin ginen. Desfileak, sariek eta diskotekak amaiera aparta eman zioten egunari… Datorkigunari begira, hurrengo asteburuan berriro betiko ordutegia izango dugu… Ordura arte, ondo izan!

- 45 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Marxtoaren 9an, larunbatean, goizeko bederatzietan “Aldalurreitor” autobusera igo eta Somalorantz abiatu ginen. Hamaikak aldera han geunden, gure planeta berrian. Bazkaldu baino lehen taldetan banatu gintuzten eta estralurtar guztioi halako izenak jarri zizkiguten: Yummi, Bic, Pato Pato, Cocobacilus, Ñoki-ñoki, Gagachuki, Sakasukesuke eta Paperpuncher. Arratsaldean ez genuen aspertzeko astirik izan. Emandako materialekin geure planetako izakia egin behar izan genuen eta geroago proba berezi batzuk egitea ere eskatu ziguten. Indarberritzeko merienda hartu eta eskulanei ekin genien. Gero afaltzeko ordua ailegatu zen, talde batek mahaia jartzen zuen bitartean besteak zain geunden jantokira sartzeko. Sopa eta hanburgesak jan genituen, eta txokolatea bizkotxoekin, dena oso ona zegoela esan beharra dago. Hamaiketan hasiera eman zitzaion beladari: jolasak, dantzak, pelikula… Hurrengo egunean, goizeko zortzi eta erdietan musikarekin esnatu ginen. Lozakutik irten eta janztera joan ginen.

- 46 -

Bederatzi eta erdietan gosaria zegoen, eta gosaldutakoan mezatan parte hartu genuen. Segidan, Uruñuelara joan ginen. Han jolasean ibili eta ordu-batean etxerantz abiatu ginen berriro… Eta ia atsedenik hartu gabe jantokira sartzeko deitu ziguten, solomoa eta makarroiak zeuden jateko, eta kolorezko flanak, hauek ere oso gozoak. Hiruretan taldeka elkartu eta denon artean etxea txukundu genuen. Ordubete beranduago “Aldalurreitor” autobusera igo eta seietan Azkoitian geunden berriz, asteburu eder bat pasa eta gero. Monitoreei adio esan eta gurasoekin etxera joan ginen, Somalora berriro noiz joango garen zain.


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Martxoaren 16an arratsaldean Baztartxo udal aretoa jendez beteta zegoen. Alai Batzaren 22. Kantaldi – Jaialdia ikuskizun zoragarria izan zen. Hasieran, Maite eta Imanol monitoreek “I´m ready now” kantatu zuen. Ane eta Imanol izan ziren showaren aurkezleak. Kantaldiak hamabi kantu zuzenean eskaini zizkigun, horietatik 8 euskaraz kantatuak. Gure musikari talde bikainak zuzenean jo zituen kantuak eta kantari guztiek maila ona eman zuten. Sarituak honako hauek izan ziren: 1. Paula D. eta Julene I., “Lau teilatu” (Itoiz) 2. Amaia M., “La Playa” (La Oreja de van Gogh) 3. Alazne U., “Aunque tú no lo sepas” (Clara Lago) Jaialdian maila altuko hamabi dantza saio izan genituen. Honako sariekin: 1.- Revolver (Madonna): Clara Eizagirre, Enara Aldalur, Eneritz Lopez, Leire Larrañaga, Leire Lizarralde, Maddi Oteiza, Maria Arrieta, Naia Etxaniz, Nora Lete, Sara Arrieta, Yara Duran (DBH 2)

2.- She wolf (David Guetta): Andoni Moreno, Ane Alberdi, Iban Morales, June Ocaña, Leire Mangas, Maria Juaristi, Oihana Arambarri /(LH6) 3.- Gangam Style (Psy): Aitor Alberdi, Amets Andueza, Daniel Dan, Hegoi Garate, Jokin Pozo, Josue Goenaga, Julen Larrañaga (LH5) Emanaldi bikaina izan zen. Alai Batzak asko zaintzen du artea, musika eta dantza, On Boscoren estiloari jarraituz … Gure gaztetxoentzat oso hezgarriak dira. Gaztetxoak eta familiak izugarri gustura egon ziren.

Musikarien taldea

Revolver. DBH2

Lau teilatu. Julene eta Paula.

She wolf. LH6

Aunque tú no lo sepas. Alazne U.

Gangam Style. LH5

- 47 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

GAZTEAK ETA GARAPENA (JYD)

Urtarrilaren 12an Azkoititik Iruñera bidali ziren 6.500 kilo janari Beningo Kaleko umeen proiektura. Janari hau itsasontziz bidaliko Beninera laster, gure inguruko salestar ikastetxe eta parrokietan bildu den beste janariarekin batera.. Janariarekin batera, 15 bizikleta bidali dira. Hauek ere Beningo kaleko umeentzat. Gazteak eta Garapena taldeak eskerrak eman nahi dizkizue kanpaina honetan parte hartu duzuen guztioi. Nabarmena izan da jende askoren eskuzabaltasuna, nahiz eta gure gizartea ere krisian egon. Mila esker janari dendei, biltzen aritu diren Gazteak eta Garapeneko gaztetxoei, biltegiei (Talleres Patri, Ugarte Industrialdea…), sailkapena burutu duten “Patri”tarrei, eta Alai Batzari, garraioa ordaindu duen enpresa anonimoari, zuen laguntza eman duzuen guztioi. Gainera gogoratu nahi dizuegu, kaleko umeen proiektuari diru kopuru edo beka batez lagun nahi izanez gero, aukera hori baduela Gazteak eta Garapena taldeak, eta desgrabatzeko aukera ere eskaintzen duela (Deitu 605728881 telefonora, Juan Inazio).

- 48 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

Solidaritate Taldeko kideen afaria egin zen otsailaren 15ean. Eskolako jangelan elkartu eta giro ezin hobean igaro genuen. Pizzak eta bokatak oso onak zeuden. Gero bonboiak eta izozkiak, zer esanik ez!! Aurrerantzean ere Beninerako laguntza proiektuan jarraitzeko asmoa dugu. Hurrengo hitzordua maiatzeko bigarren larunbatean, 11n, Solidaritate pintxoa eta bigarren eskuko denda plazan.

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko SOLIDARITATE PINTXOA eta umeentzat jolasak, tailerrak eta Bigarren Eskuko SOLIDARITATE DENDA antolatu dituzte, maiatzaren 11n, larunbatean goizean, Azkoitiko Herriko plazan. Hona hemen gure eskaria: 1. Pintxoak edo postreak etxean egin eta opari ematea. 2. Solidaritate Dendarako, erabilitako edo bigarren eskuko gauzak ematea.

Bar Alejandro

- 49 -


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

INGELESA IKASTEN CAMBRIDGE AZTERKETAK Azkoitian Cambridge azterketak egiteko aukera dugu Floreaga ikastetxean, zentro baimendua delako. Azterketak hauek dira: STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FCE, CAE eta CPE. El plazo de matriculación para los exámenes de inglés organizados por la Universidad de Cambridge será del 4 de marzo al 10 de abril. Si se reúne un número suficiente de candidatos, como en otros años, los exámenes podrían realizarse en nuestro colegio de Floreaga. En Azkoitia sólo nosotros tenemos esa posibilidad, ya que, a través de Kristau Eskola, desde 2008 hemos llegado a un acuerdo con la Universidad de Cambridge ESOL Examinations, por el que somos Centro Examinador Autorizado. Los exámenes son los siguientes: STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FCE, CAE y CPE. Para hacer los exámenes de KET, PET y FCE la Universidad de Cambridge ofrece también la modalidad de KET/PET/FCE for schools. El plazo de matriculación en estos exámenes será del 4 de marzo al 2 de mayo.

Etxeko sukaldaritza

- 50 -

Si se desea hacer el examen en Azkoitia, la matrícula se debe hacer en la secretaría del colegio Floreaga y no en las diversas academias. Si se necesita más información, pueden ponerse en contacto con la secretaría del colegio Floreaga, en el teléfono 943853043. INGELESA IRLANDAN Aurtengo udan, Azkoitiko 21 gazte Irlandara joango dira ingelesa ikastera Salestarrek antolatutako EUTSI!! taldearekin. Aste batzuk igaroko dituzte Dublinen bertako familiekin bizi izanez eta ingelesezko klaseak hartuz. Hizkuntza bat ondo ikasteko oso baliagarria izan daiteke giro egokian murgiltzea. Oporraldi ederra eta baliotsua opa dizuegu Dublinen. TEACHING ASSISTANT Gosia Lubawska Polonian jaiotako unibertsitate ikaslea eta ingelesezko irakaslea da. Kristau Eskolaren laguntzaz Floreagara etorriko da ikasturtean zehar. DBH 3 eta 4ko ikasleek aukera bikaina izango dute ingelesezko ahozko adierazpena lantzeko


GURE ARTEAN 57. 2013ko martxoa

LIBURUAK BAKARRIK ETA BUZTANGABE Patxi Zubizarreta

USOA; HEGAN ETORRITAKO NESKATOA Patxi Zubizarreta

Jokin Mitxelenaren marrazkiak Pamiela 2012 Udako oporrak dira,eta afrikar askoren auto eta furgoneta pila Iparretik Hegora doa. Furgoneta horietako bat gasolindegian gerta da depositua betetzeko. Baina furgonetakoak joan direnean, neskatila bat utzi dute: ahantzirik … Gero, auto bat gelditu da, eta autokoak abiatu direnean, katu bat utzi dute: abandonaturik … Eta gasolindegiko gizonak ez daki zer egin! Eta zuk, zer egingo zenuke zuk?

DURANGO, DURANGO Juan Kruz Igerabide

Asun Balzolaren marrazkiak Erein 2008 Usoa zerura begira dago. Nork ote daki kuku amak zergatik egiten duen egiten duena? Ez du uste Afrikatik hegaz datorren kukua txori bihurri, alproja eta aprobetxategia denik …

LA PRINCESA OJEROSA Juan Kruz Igerabide

Ilustración de Mikel Valverde MacMillan 2009 Un pollito de Durango que sabe cantar muy bien y es hijo de una gallina acróbata, sueña con una gallinita de plumajes coloridos. ¿Dónde podrá encontrarla? Miesntras tanto, una gallina de otro Durango, muy lejano del primero, suspira por un gallito diferente, y no le alegran ni las rancheras …

Ilustración de Elena Odriozola MacMillan 2009 Esta es la divertida y, finalmente feliz historia, de una princesa triste que llegó en patera a nuestras costas. Tenía ojeras porque trabajaba sin descanso en un supermercado y encontró a su príncipe azul descargando jamón serrano.

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA - 51 -


2013ko martxoa Nº

57

Zkia.

• Eskola baratza • On Bosco festa • Inauteriak • XXIV. Kultur Jardunaldiak

Pazkoa: Jesusen heriotza eta piztuera Gure bidea, egia eta bizia


Gure Artean 57