Nº233 Zarata Mondo Sonoro Noviembre 2015

Page 1

` edicion

euskal herria la rioja

SORKUN Barrutik irtendakoa Azken aspaldian Fermin Muguruza zein Kashbad taldearekin aritu ostean, artista gipuzkoarra musika beltzaren influentzia duen disko batekin itzultzen da bere bakarkako ibilbidera.

S

orkun abeslariak “Ziklomorphosia” izeneko bere azken lana dakarkigu. Hitz hori diskoa izendatzeko perfektua iruditu zitzaion, ahazten ez den horietakoa baita. “Ziklotimia eta metamorfosia hitzen nahasketa bat da. Duela lau urte ziklotimia koadro bat diagnostikatu zidaten. Oso gaizki pasatu nuen, eta ez nuen ulertzen zer gertatzen zitzaidan. Diagnostikoa eman zidatenean argia ikusi nuen, zer gertatzen zitzaidan ulertzen hasi nintzen eta tratamendua hasi nuen. Askok kontrakoa pentsa dezaketen arren, diagnostiko batek

bizitza salba diezazuke. Bestetik, eta hainbeste gertakari eta denbora pasatu ondoren, esan dezaket nire metamorfosia oso sakona izan dela”. Hau horrela, benetako lan bat izan dela uste du, “barrutik irtendakoa, eta nire buruarekin oso zintzoa”. Denboraldi batez rock-etik aldendu nahi izan du eta musika beltza da ardatza oraingoan. “Dantzatzeko musika eskaini nahi nuen, testuen iluntasunarekin talka egingo zuena”. Hala ere, estilo desberdinetako abestiak aurki ditzakegu, konpositore lanak banatu egin baitira Aritz Luzuriaga, Mikel Romero, Javi Pez, Telmo Trenor eta Koldo Soret-en artean. Letrei dagokienez, Eider Rodriguez izan da arduraduna. “Zortea dut, lagun mina dudalako eta, gainera, nire konfidentea da. Eiderren testuak azkenaldian izan ditugun hizketaldietan oinarrituta daude, nitaz hitz egiten dute, Eiderri buruz, eta ziur asko, gure garaiko emakume askori

sumario buruz. Edo behintzat, hori gustatuko

1 y SORKUN

litzaidake”. Alde horretatik, sufrimendua

2 y NOTICIAS y THE DEALERS

da, Sorkunen hitzetan, abestiek duten puntu komuna. Jaiotzetik entzun izan du musika, eta bere amaren biniloak gogoratzen ditu: David Bowie, Leonard Cohen, Patti Smith, Janis Joplin, Aretha Franklin, Ella Fitzgerald, Nina Simone… “Naizena naiz, segur aski, emakume bezala ahaldundutako ama izan dudalako, naizena izaten, egiten eta nire burua deskubritzen utzi didalako, onerako zein txarrerako”. Fredi Pelaez-en Pottoko estudioan grabatu dute eta kolaborazioak ere izan dira, baina sorpresa bezala mantendu nahi ditu. Azkenik, nahiz eta tartean beste proiektuekin aritu izan den, zazpi urte pasatu dira bere azken bakarkako lanetik eta kontzertuekin hasteko desiratzen dago. “Azken finean, gustatzen zaizunak harrapatu egiten zaitu, eta ez

Sorkun Foto: Archivo

Noviembre 2015 / nº233/ www.mondosonoro.com

3 y NOTICIAS y FEVER 4 y JUPITER JON y ISUSKO 5 y IBAN ZALDUA y MONDO CULTURA y ZARATA MUSIC STUDIO 6 y DEMOTEST y DISCOS y DEMOS & EP’S 7-10 y GUÍA DISTRIBUIDORES 8-10 y RECOMENDADOS 10-12 y CONCIERTOS 13-16 y AGENDA

dizu ihes egiten uzten”. n Tom Hagen

Portada l MondoSonoro.com l Edición Euskal Herria y La Rioja l Noviembre 2015 l 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.