A20N-2022: Zallako Haurren Eskubideen aldeko manifestua / Manifiesto por los Derechos de niños/as

Page 1

HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2022 ZALLA: HAURTZAROKO HIRI LAGUNA ZALLAKO KONTSEILUKO HAURREN ETA NERABEEN ADIERAZPENA Gure herria haurren eskubideekin konprometituta dago eta horrek esan nahi du gure Udalak entzuten gaituela zer behar dugun jakiteko eta gehien kezkatzen gaituena zer den jakiteko... Eta, gainera, gure eskubideak kontuan hartzen ditu planak egiten dituenean eta erabakiak hartzen dituenean. Zalla haur eta nerabe guztien lekua izatea nahi dugu: Egon gaitezen salbu eta indarkeriatik eta abusutik babestuta Beharrezko zerbitzuak izatea Jaso dezagun kalitatezko hezkuntza: guztiok parte hartzea eta bakoitzak gure trebetasunak garatu ahal izatea Bileretan parte hartu ahal izatea pentsatzen duguna esateko eta Udalak kontuan har gaitzan Familia-, kultura- eta gizarte-bizitzan parte hartu ahal izatea Gure ingurua garbi egotea, segurua izatea eta berdeguneak izatea Gure koadrilarekin geratu ahal izatea eta jolasteko eta ondo pasatzeko lekuak izatea Denok aukera berdinak izatea, gure etnia, erlijioa, genero-identitatea... kontuan hartu gabe Baina, ba al dakizue zeintzuk diren gure eskubideak eta non jasotzen diren? 1959an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Lehen aldia da hezkuntzarako, jolaserako, osasun-arretarako eta babesteko dugun eskubidea aitortzen zaiguna.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.