Issuu on Google+

IKT-AK IKASTETXEETAN -DOMINGO AGIRRE IKASTETXEA-

Leire Álvarez Jennifer De Marcos Nerea Ormaetxea Yasmilka Rodríguez


AURKIBIDEA Ikastetxearen laburpena………………………………………………………………….…… 3-4.orr

Ikastetxearen buruzko informazioa IKT-ren gunean…………………………………5-6.orr

Irakasleen jarrera, IKT-ren inguruan………………………………………………………..….7.orr

Ikastetxeak dituen baliabideak …………………………………………………….…………….7.orr

Hobekuntzarako proposamenak……………………………………………………………..…8.orr

Bibliografia………………………………………………………………………………………………….9.orr

2


1- Ikastetxe bat hartu eta laburpen txiki bat egin Gure ikastetxea: Domingo Agirre Legazpiko Laubide auzoan kokatuta dago. Gure ikastetxeak, herrian dagoen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa bakarra izanik, auzo guztietako ikasleak ditu eta esan daiteke ikasle hauen familien maila sozioekonomikoa erdikoa dela. Linguistikoki hitz eginez Eskola Publiko honetako guraso asko erdaldunak dira eta nahiz eta ikasleak D ereduan matrikulatuta egon, etxeetako giroa ez da oso euskalduna orokorrean. Ikastetxean, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi urteko gela eta bigarren ziklo osoa, eta Lehen Hezkuntzako etapa osoa daude. Haur Hezkuntzako bi eta hiru urteko haurrak eraikuntza nagusitik gertu dagoen beste eraikin batean daude. Denera hogei gela arrunt daude, zortzi Haur Hezkuntzan eta hamabi Lehen Hezkuntzan.

ETAPAK

Haur hezkuntza

Lehen hezkuntza

ZIKLOAK

Bi ziklo (2-4) (4-6)

Hiru ziklo (6-8) (8-10) (10-12)

LERROAK

A, B

A,B

EREDUAK

D

D

Ikastetxearen inguruarekin jarraituz, herriak honako zerbitzuak eskaintzen dizkie eskolako ikasleei: kiroldegia, igerilekua, kultur- etxea, Kzgunea, liburutegia ( bebeteka), musika eskola, zine edo antzerki aretoa, gazte-txokoa,‌ Honez gain herri mailan talde kultur desberdinak daude bertso eskola, kirola, euskal dantzak, aisialdi taldeak‌

Ikastetxearen ezaugarriak: Ikastetxeak dituen beste gela eta guneak: liburutegia, informatika gela, ingelesa gela, musika gela, laborategia, plastika gela, ikus-entzunezko gela, psikomotrizitate gela, frontoia, jarduera anitzeko gela, siesta gela, jangela txikia, sukaldea, zuzendaritza gela, atezainaren gela, guraso elkarteko gela, aldagelak, I.K.T.ko serbidorea, artxibategia.

3


Zerbitzuei dagokionez, ikastetxeak eskola kirola eskaintzen du, Diputazioak aurkezten duen egitarauarekin batera, eskola kirolak kirolean hezitzeko aukera ematen die ikasle Pertsonalaren antolakuntzari dagokionez, lau taldetan banatuta dago: •

Eskola kontseilua: irakasleak, gurasoak, langile ez irakasleak eta udal ordezkariak osatzen dute.

Zuzendaritza taldea: zuzendaria, ikasketa burua eta idazkaria.

Irakasleen klaustroa: tutoreak, hezitzaileak eta berezilariak.

Gurasoen batzarra eta ikasleen guraso elkartea: lehendakaria, lehendakari ordea eta administratzailea.

Guztira 34 irakasle eta 3 hezitzaile daude. Bestetik, baliabide pedagogikoak ere eskaintzen ditu: tutoreak, laguntza taldea, pedagogi terapeutikoko irakasleak, hezitzaileak, logopeda, berezilariak, hizkuntz indartze proiekturako irakasleak eta itzultzaileak. Talde hauek aparte, beste langile batzuk ere aurki ditzakegu, irakasleak ez direnak, hala nola, sukaldariak, garbitzaileak, bedela…

4


2- Ikastetxearen buruzko informazioa lortu IKT-ren gunean

5


6


3- Irakasleen jarrera, IKT-ren gunean Irakasleak jarrera baikorra dute IKTeen aurrean. Eskolan antolatu diren kurtsoak IKTren inguruan arrera ona izan dute, irakasle guztiak parte hartu dute kurtso hauetan beraien formazioa hobetzeko eta IKT ren inguruan ezaguera gehiago izateko. Bestetik esan, irakasleak IKT ak erabiltzen ausartak dira; eskolako arlo ezberdinak blog-ak sortu dituzte adibidez: irakukertakoak, musikakoak...

4- Ze baliabide teknologiko ditu ikastetxeak -Informatika gela dago, hemen 12 ordenagailu daude. -Tutoretza gela bakoitzean ordenagailu bat dago. -Eskola 2.0 proiektuan dago, L.H. 3. zikloa ematen da proiektua. 3.zikloko gela bakoitzean ikasle bakoitzak miniordenagailu bat du, arbel digitala dago eta proiektorea. -Liburutegian ordenagailua, proiektorea eta pantaila dago. -Bideo gelan portatil bat, proiektorea eta pantaila aurkitzen dugu. -Kontsultore eta logopeden gelan ere ordenagailuak daude. -Irakasle gelan 5 ordenagailu daude inpresora eta eskanerrekin. -Zuzendaritza taldean ere ordenagailuak aurkitzen ditugu. -Haur Hezkuntzako ikasleak aurkitzen diren eraikinean ordenagailuak, proiektorea eta pantaila dago.

7


5- IKT zerbitzuak hobetzeko proposamenak Ikasleak lau edo bosteko taldeetan jarriko dira. Naturaren astea landuko dugunez, zuhaitzen eta hauen hostoen argazkiak aterako dituzte eta hauekin aurkezpen txiki bat egingo dute. Lehen esan bezala, argazki kamara erabiliz, zuhaitzen eta hostoen argazkiak aterako dituzte. Argazki hauek, ordenagailura sartuko dituzte eta Powerpoint programa erabiliz, aurkezpena prestatuko dute. Talde bakoitzak argazkia egin duen zuhaitz mota bakoitzak identifikatu beharko du. Horrela, IKT-ak landuz gain, zuhaitzen gaia ere landuko dugu.

Erabiliko ditugun IKT tresnak argazki kamara, ordenagailuak, power- point programa eta proiektorea izango dira. Jarduera honekin irakasle bezala, helburu hauek lortu nahiko genuke:

Argazki kamara erabiltzen jakitea. Power- point bat egitea. Talde- lanean aritzea. Ahozkotasuna lantzea. Jende aurrean hitz egiten ikastea. Zuhaitzen gaia lantzea.

8


Bibliografia •

Domingo Agirre ikastetxeko web http://www.olazabalbhi.net/sarrera.cfm?hizkuntza=0

•

Domingo Agirre ikastetxeko irakasleria

orrialdea:

9


Teknologi berriak