AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Eskarmentu handiko bidaiari batek izuturik ikusten du bere gela-laguna hildako bizidun bat dela‌ Ezkondu berria den bikote bat beranduegi konturatzen da herri-ipuin zahar bat sineskeria hutsa baino gehiago dela‌ Lehengusu baten etxean bizitzen jarri ondoren, umezurtz gaztetxo batek bizitza salbatu nahi dioten bi haur-fantasmen bisita hartzen du‌ Ale hau osatzen duten zortzi ipuinak fantasmen istorioen egile famatuenek idatziak dira.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH •Tornado batek airean eraman du Dorothy txikiaren etxea, eta, hala, Dorothy Ozen erreinu magikora doa, non sorginak eta maitagarirak errieta egiten duten eta gauzarik harrigarrienak ere posible diren. •Dorothy asko oroitzen da bere familiaz, eta arrisku ugariri aurre egiten die etxera itzultzeko helburuarekin. Hiru pertsonaia ahaztezinen laguntza izango du Dorothyk: garuna nahi duen txorimaloa, maitatzeko bihotz bat behar duen latorrizko aizkolaria eta adoretsua izan nahi duen lehoi koldarra. •Horien guztien bitartea Baumek aditzera ematen igu zuhurtasunez jardun behar dela, solidarioak izan behar dugula, eta gure amets guztiak egia bihur litezkeela itxaropenez eta ahaleginez borrokatzen bagara.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Oliver jaio berritan geratu da umezurtz, eta umezurztegi batean hazi da. Han ez diote inolako maitasunik erakutsi. Bederatzi urte baizik ez dituela, badaki ez den gosea, zer diren tratu txarrak. Horregatik Londresera ihes egitea erabaki du, bizitza erosoagoa izango duelako ustean. Baina hiri handi hura arriskuz betetako tranpa bat da. Ekintzaz eta suspensez betetako historia bat dugu, drama-giroa da nagusi baina badira umore eta itxaropen izpiak ere.. Dickensek industria-aroko behartsuen neke gorriak erakutsi eta salatu nahi dizkigun arren, ontasunak duen ahalmena ere ezagutarazi nahi digu, eta sufritzen ari direnei laguntzeko prest dauden pertsona eskuzabal asko ere badela esaten digu.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Mundua korritu eta jende berriak ezagutzeko ezin eutsizko irrikak bultzaturik, Lemuel Gulliver sendagileak zenbait bidaiari ekin zion, herrialde bitxien eta urrunenetara iristeko. Lehengo bidaian izaki ñimiñoez betetako uharte batera iritsi zen. Hurrengoan erraldoien lurraldera. Hirugarrenean tirano batek uharte flotagarri batetik gobernatzen zuen herrialdera. Azkenean zaldi onbera eta adimendunak eta gizaki basati higuingarriak zituen herrialdera iritsi zen. Jonathan Swift-ek gizakien bizioak eta erakundeen ajeak salatu nahi izan zituen liburuan, gizakiak zein erakundeak “onbideratzeko”
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH 1609an,Galileo Galileik teleskopio bat sortu zuen. Haren bidez, planetei, ilargiari, eguzkiari eta beste askori begira aitu zen, eta, behaketa horiei esker, konturatu zen unibertsoa ez zela erakutsia zioten modukoa.
Egin zituen aurkikuntzekin, zalantzan jarri zuen bere garaiko zientziaren mundua. Izan ere, mundua aldatuko zuen mezu bat ekarri zuen Galileol.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH •Marie Sklodowska-Curiek bi elementu berri aurkitu zituen, polonioa eta radioa, eta, bi Nobel sari eta beste hainbat irabazteaz gain, beti ikusi zuen oso argi zeinen garrantzitsua den ikerkuntza.
•Mundua ezagutzeko eta gizadiari laguntzeko tresna gisa ulertzen zuen zientzia, eta ahalegin handia egin zuen lankidetza intelektuala nazioen arteko komunikazio-zubi izan zedin.
AZKEN KATALOGAZIOAK
BATX Isaak Newton jakin-min handiko umea izan zen: gauza guztiek nola funtzionatzen zuten jakin nahian beti ‌ Cambriden ikasten ari zela, hainbat esperimentu egin zituen argiarekin, matematikarekin kimikarekin, mugimenduarekin eta unibertsoaren mekanika deskubritzeko balioko zion guztiarekin. Egun batean, ulertu zuen lege unibertsal bakar baten bidez azaldu zitekeela planeten mugimendua ez ezik objektu guztiena ere, eta horrek atea ireki zion fisika berri bati.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Eireren gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere...
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Karabino mutikoa Zaborraren Hiria esaten dioten Mokattan auzunean bizi da. Musulmanez inguratuta bizi arren, kristau koptoa da bera, zabor biltzaile eta ameslaria. Nagik itsua Hilen Hiria nekropolian bizi da, musulmana da, baina ipuin kontalari aparta da. Biak Kairo jendetsuan bizi dira, baina hiriak badu alderdi garbi aberatsik ere. Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da. Aipu honek ematen dio hasiera Patxi Zubizarretaren ipuinari. Egiaz, zikinkeriaz betetako munduko herri pobre batean gertatutako istorio harrigarri bezain ederra da hau.
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz, baina gurasoek uzten ez. Ezkutuan alde egingo du, baina hori ez da gauaren hasiera besterik, abenturek ez baitute etenik, eta lurpeko mundu ezezagun bat aurkituko baitu ustekabean
AZKEN KATALOGAZIOAK
DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzako kontsultatresna. Giza anatomiako atal, organo, hezur eta muskuluen bilduma da. Definizioez gain, ilustrazio batzuk eta beste hizkuntzetako ordainak (ingelesa, gaztelania eta frantsesa) jasotzen ditu, eta hizkuntza horiekin osatuta zerrendak ere bai.