Skip to main content

Katalogazioak batx Urtarrila 2015

Page 1

AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILLERATOAK


Bederatzi ipuineko sorta da Uxue Alberdiren Euli-giro liburu berria. Bederatzi kontakizun ezusteko eta durduzagarri. Liburuko protagonista emakumezkoak ez ditu ez adinak ez ogibideak lotzen, ezta bizi duten momentuak ere, baina euren gorputzek eta fisikotasun horretatik sorturiko sentipenek toki zentrala dute narrazioetan; bizi-grinak mugitzen ditu orain amorruz, orain desiraz, orain samurtasunez, orain mendekuz. Uxue Alberdiren prosa gardena da kontaeran, bizitasuna dauka erritmoan, aberatsa da detaileetan, zorrotza da estrategian.


Ezinezko amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria irabazi duen lana. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen kontalaria dugu: homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria; bestetik, Aitor: dena beti erraza izan zaion mutil guapoa, aktorea, heterosexuala. Halabeharrak elkartu ditu Manchesterren eta elkarrekin bizi dira etxe berean; adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro. Sentimenduen mosaiko bat fintasunez marrazten asmatu du Irati Jimenezek; maiteminaren anabasa psikologikoa di-da ebakitzen diren esaldietan jasoz, gure garaiaren izaera eten eta nahasia atal labur eta azkarren bidez adieraziz.


Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga-arazoak tarteko. Hitz egin nahiko luke alabarekin, patxadaz; baina badakienez hori ezinezkoa duela, erabakitzen du zerbait utziko diola idatzita, hura noiz edo noiz etxera itzuliko balitz amak bere azken hilabeteetan egunero idatzi zizkionak irakurriko lituzkeen itxaropenaz. Alabari idazten dizkion paperetan beren bien bizitzez hitz egiten dio Teresak, eta, horiez gain, hil arte bete nahi dituen asmoez ere bai. Euskal Herrian drogak harrapaturiko lehenengo belaunaldikoen ama baten kontakizun jariotsu honetan, bizitzea egokitu zaion mundura —dena dela garaia zein lekua— moldatzen jakin ez duenaren bizi-kizunak aurki daitezke.


Idazle gazteentzako Igartza bekan akzesita lortu eta haren laguntzaz plazaratu du Irati Jimenezek bere lehen eleberri luzea, idazkera eder eta sendoz fikzioaren magia berreskuratzen diguna, maiteminduen ipuinak eta ipuinekin maitemintzea. Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak‌ Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.


27 urte bete berri ditu Tasio Ardanazek: ez lanik, ez

neskarik, inoiz ezer taxuzkorik egin ez eta aspertua dago bizitzaz, ezertarako ilusiorik gabe. Egun batean, ordea, auto-istripu baten ondotik eraztun bat deskubrituko du hildakoaren eskuan, zer edo zer ezkutua sumatuko du hor, eta misterioa argitu nahian hasiko da. Detektibe-istorio hankazgoratu bat aurkituko du irakurleak nobela honetan, Miren izeneko tabernari baten maitasun eta bakardadezko kontakizun hunkigarria ere bai, gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat, epikatik eta topikoetatik ihes egiten duena, eta askoz gauza gehiago. Indartsu dator Etxeberria letren plazara, erregistro eta estilo ugari menderatuz: intriga, pertsonaien psikologia, amodio-kontuak, umore batzuetan beltz besteetan ironikoa... Hori dena, erritmo bizi eta idazkera arin batekin: esaldi laburrak, kaleko hiztegia, espresibitate handia... Hitz batean esanda, ezagutu beharreko idazlea.


Amodioaren gazi-gozoa dakarkigu Joan Mari Irigoienek eleberri eder honetan; maitasuna baita pertsonaien motor eta akuilu, maitasuna halaber beren buruhausteen iturburu. Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren era bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara, etxea, lana eta familia utzita, Granadako Alpujarretara; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua... Ander, berriz, etsiak jota dago iaia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen den, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zerua hegaka.... Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregatik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean IPUIN BATEAN BEZALA, zoritxarrez gainetik beti baitaude bizi pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.


Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandiaren opera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: ÂŤPoesia liburu hau ... Liburu dendetan baino gordailu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko aleaÂť. Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zen oharkabean pasa; alderantziz, aldeko iritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen eta liburuaren ezagupena areagotu zuen... Azkenean, hamarkada hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalak bilduko zituztenak. Liburua ia "desagertuta" egon da aspaldi honetan. Orain berriz argitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Katalogazioak batx Urtarrila 2015 by ELGOIBARKO INSTITUTUA - Issuu