KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh Idazlea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar Generoa: Nerabe taldeak
Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egiteko.
Idazlea: Geoff Rodkey Argitaletxea:Elkar Generoa: Nerabe taldeak
Beti bezala, Claudia eta Reese neba-arreben arteko istilu eta borrokak izango dira nobelaren ardatza, oraingoan, Culvert Eskolako 6. Mailako ikasleeen ordezkaria aukeratu behar dela-eta. Claudia Tapper berraukeraketarako aurkezten da, baina ustekabean bere neba Reese topatuko du aurrez aurre, futbolzaleen interesak defenditu nahi dituelaeta, bera ere hautagai bihurturik. Hori ez da abiapuntua besterik, hortik aurrera mila txorakeria eta aldrebeskeria gertatuko baitira, zein baino zein xelebreago, nobela guztiz dibertigarri bat osatzeko, barrez lehertzeko modukoa. Geoff Rodkey-ren eleberri berri honek, aurrekoen antzera, irudi eta argazki asko ditu lagungarri, eta Danele Sarriugartek gatz eta piperrez ekarri du euskarara.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh
Idazlea: Laida Martinez Navarro Argitaletxea:Erein Generoa: Eskola-jazarpena
Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu? Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, aitak sukaldatzen duena jan behar izaten du eta bere gustuko mutilak, Gorkak, ez dio kasurik egiten. Zomorroen kluba osatzen dute Labezomorrok eta bere lagunek (Inurrierdik eta Armiarmak). Elkar hartuta egiten diete aurre ikaskide maltzurrei.
Idazlea: Jack London Argitaletxea: Vicens-Vives Generoa: Abentura / Natura
1897ko urrearen sukarraren garaian begiramenik batere ez duten gaizkile batzuek Kaliforniako etxalde eguzkitsu batean lapurtu eta iparraldeko lurretan saltzen duten Buck izeneko txakurrak bizirik irauteko egin behar duen borroka kontatzen du. Berehala ikasten du ‘makilaren eta haginkadaren legea’ . Buckek ezagutu behar duen bortizkeria eta ankerkeria izugarria John Thornton bere jabearenganako sentitzen duen erabateko maitasun eta leialtasunak baretzen du.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh Idazlea: Mariasun Landa Argitaletxea: Erein Generoa: Elezaharra
Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.
Idazlea: Laida MartĂnez Navarro Argitaletxea: Edebe/Giltza Generoa: Nerabeak
Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zernolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh Idazlea: Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar /Arian Generoa: Bizitza
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehaztugabe bat. Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek dira bere galderetako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro. Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian, asko ekarriko oraindik ere. Europako Hizkuntza Markoko A1 maila.
Idazlea: Oscar Wilde Argitaletxea: Elkar/Arian Generoa: Social
A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak garenean, ez gara beti zoriontsuak. Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea, zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai, afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat. Europako Hizkuntza Markoko B1 maila.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh Idazlea: Jon Arretxe Argitaletxea: Erein Generoa: Nerabeak
Idazlea: Mary Shelley Argitaletxea: Saldaña Generoa: Ciencia ficción
Frankenstein es una historia macabra en la que Víctor, un joven ávido de conocimientos científicos, se obsesiona por lograr el mayor reto posible en el mundo científico: dar vida a un cuerpo muerto. Su éxito será su condena, la creación de un monstruo estremecedor que, en respuesta a su rechazo
Aturi, el protagonista del relato, es un joven perteneciente a la tribu Mukaxí de la Amazonia. En su compañía nos sumergiremos en su cultura, en su modo de vida, sus creencias, y las dificultades a las que se
por todos se entrega por completo a saciar una sed de venganza hacia su
enfrentan en los nuevos tiempos que corren. Un viaje lleno de aventuras,
creador, culpable de su desgracia, y hacia todo lo que éste ama, tornando en
de peligros y de acción y en el que nos irá narrando las enseñanzas
muerte todo alrededor de Víctor. El monstruo, enfermo de soledad, solicita
recibidas de sus antepasados, la importancia social de los chamanes, los
una compañera a su creador a cambio de desaparecer para siempre, pero Víctor se niega a ello, provocando así que la única salida hacia la paz y el descanso sea el fin de uno de los dos.
pueblos con los que conviven… Una historia conmovedora escrita con el corazón.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK dbh Idazlea: Nunila López Salamero Irudiak: Myriam Cameros Sierra Argitaletxea: Editorial Planeta Generoa: Ipuinak
Los cuentos suelen ser infantiles, pero estos también gustarán a los adultos, por la trascendencia y actualidad de sus mensajes. Cuentos para antes de despertar habla de los últimos movimientos y revueltas sociales, la lucha contra la homofobia, la exclusión social, la violencia de género y los derechos de la mujer. Myriam y Nunila, reconstructoras de sueños rotos, nos regalan una nueva entrega de cuentos para reflexionar y emocionarnos, unos cuentos inspiradores y llenos de ternura que celebran la autenticidad y la solidaridad, nos hablan dela importancia de querernos y siempre, siempre, nos dejan con los ojos brillantes y una sonrisa en los labios.