KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Koldo Izagieew Argitaletxea: Elkar Generoa: Ipuinak
Hamazazpi ipuinek, errealismo poetikoan kontatuak, osatzen dute Sua nahi, Mr. Churchill?, Koldo Izagirreren narrazio bilduma. Portua dute geografia, eta han bizi diren eta lan egiten duten protagonistak: garabilariak, argizainak, estekariak, zamaketariak, pilotuak, arrantzaleak. Geografia bat, baina bizia, jendearen arteko harremanak erakusten dituena, lana, politika... gatazkak, norbanakoenak eta kolektiboak, sozialak.
Idazlea: Ernesto Prat Urzanqui Argitaletxea: Elkar Generoa: Eleberri beltza
Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Alaina Agirre Argitaletxea: Elkar Generoa: Oroimenak
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia Argitaletxea:Erein Generoa: Elkarlaguntza / Oroimenak
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean.Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat‌ Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea‌ horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Jordi Sierra i Fabra Argitaletxea: Elkar Generoa:Zentsura
Idazlea: Ana Malagon Argitaletxea: Elkar Generoa:Ipuinak
Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali dute
Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak
soldadutza egitera Li Huan. Presoen korrespondentzia zentsuratzea
jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak;
egokitu zaio irakurtzeko eta idazteko duen dohainei esker. Umea zen diktadura ezarri zenean, orain hemezortzi urte ditu eta irmo sinesten du erregimenean. Edonola, preso guztien artean, 139ak bereziki erakartzen du gaztea. Wang Zhu du izena eta Unibertsitateko irakaslea zen iraultzaren aurretik. Irakasle zaharrarekiko harremanak, nahitaez, bultzatuko du ordura arte sinetsitako egiak zalantzan jartzera.
etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du‌
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Kattalin Miner Argitaletxea: Elkar Generoa: Gizartea
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea ‌ Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte bate2017n nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna‌ Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
Idazlea: Asier Serrano Argitaletxea: Pamiela Generoa: Olerkia
Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.Âť
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Arantxa Urretabizkaia Argitaletxea: Pamiela Generoa: Saiakera (Emakumeen berdintasuna)
(1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak ÂŤBidean ikasiaÂť izenburu.) Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza.
Idazlea: Joxe Azurmendi Argitaletxea: Elkar Generoa: Saiakera
XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira? Hizkuntza, Nazioa, Estatua kontzeptuei eta haien arteko harremanei buruz hausnarrean jarri da Joxe Azurmendi, ez erudiziozko saio akademiko bat egiteko, baizik eta gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzeko; ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Fernando Aramburu Argitaletxea: Turquests Generoa: Relaciones / Lucha armada
Idazlea: Norma Khouri Argitaletxea: DEBOLS!LLO Generoa: Amistad/ Amor/Tradición
El día en que ETA anuncia el abandono de las armas, Bittori se dirige al cementerio para contarle a la tumba de su marido el Txato, asesinado por los terroristas, que ha decidido volver a la casa donde vivieron. ¿Podrá convivir con quienes la acosaron antes y después del atentado que trastocó su vida y la de su familia? ¿Podrá saber quién fue el encapuchado que un día lluvioso mató a su marido, cuando volvía de su empresa de transportes? Por más que llegue a escondidas, la presencia de Bittori alterará la falsa tranquilidad del pueblo, sobre todo de su vecina Miren, amiga íntima en otro tiempo, y madre de Joxe Mari, un terrorista encarcelado y sospechoso de los peores temores de Bittori. ¿Qué pasó entre esas dos mujeres? ¿Qué ha envenenado la vida de sus hijos y sus maridos tan unidos en el pasado? Con sus desgarros disimulados y sus convicciones inquebrantables, con sus heridas y sus valentías, la historia incandescente de sus vidas antes y después del cráter que fue la muerte del Txato, nos habla de la imposibilidad de olvidar y de la necesidad de perdón en una comunidad rota por el fanatismo político.
Estremecedora historia de amistad, amor y tragedia, inscrita en una sociedad anclada en el pasado, Honor perdido, es la crónica de una sinrazón que acabaría costándole la vida a Dalia, una muchacha que sólo aspiraba a vivir y amar libremente. Sucedió en Oriente Próximo, en Jordania. Junto a su amiga Norma, Dalia decidió abrir una peluquería para escapar del asfixiante orden patriarcal, que la relegaba a la mera rutina del trabajo doméstico en el hogar familiar a la espera de un honorable matrimonio impuesto. El azar, o la fatalidad, quiso que Dalia conociera a un joven cristiano y se enamora de él, contraviniendo lso estrictos códigos de su religión, y la terrible consecuencia de ese amor fue la muerte de Dalia a manos de su propio padre. Actualmente, la autora de este sobrecogedor relato vive en el exilio.
KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK Batx Idazlea: Tracy Chevalier Argitaletxea: Punto de lectura Generoa: Artea
La modelo que utilizo Johannes Vermeer en uno de sus cuadros mas famosos y admirados es un misterio que Tracy Chevalier tomo como punto de partida para escribir una de las mejores novelas historicas de nuestro tiempo: La joven de la perla. En ella Griet, una muchacha holandesa de dieciséis años, entra a formar parte del servicio del afamado pintor Johannes Vermeer. Allí, seis niños malcriados campan por sus respetos bajo la volátil mirada de Catharina la mujer del pintor , su madre Maria Thins, y un ama de llaves Tanneke leal a las dos mujeres que regentan la casa. Griet tiene una manera particular, llena de devoción, de mirar lo que la rodea. Una sensibilidad que, a pesar de la distancia que marca la educación y la clase social, coincide con la de Vermeer.
Idazlea: Els de Grñooen Argitaletxea: Bru Generoa: Guerra Balcanes
Aída, una joven de quince años, huye de la guerra en Bosnia después de que su madre ha sido apresada. La acoge una mujer que vive en un pueblo en ruinas. Poco después conocerá a otros jóvenes que se ocultan en el monte, deseosos de sobrevivir en un país azotado por la crueldad, la intolerancia, el racismo y las ambiciones más desmedidas.