Skip to main content

Katalogazio berriak batx

Page 1

KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK batx. Idazlea: Sonia Gonzalez Argitaletxea: Txalaparta

Ugerrak jaten duen zerraldo erraldoia da Bilbo. Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat gabe, musikak emozio zati handia galtzen du MDMAk laguntzen ez badu, larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askoz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago. Horregatik, Katek tabernetako giroa maiteago du etxean flipatzen geratzea baino. Etxeak ito egiten du, telebista ikusi eta erre, erre eta edan, edan eta masturbatu, eta eguna besterik gabe joaten utzi... Beharbada berandu da zoriontsuak izateko, beharbada ahalegintzeko ere berandu da. Etsipenak hartutako begiradak besterik ez ditu ikusten batzuetan inguruan. (3 ale)

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur eta irriken bitartez gizartearen beraren makurdurak agerian jarriz. Traste zaharrak pilatzen dituen atsoa, adikzioak burmuinak nahastu dizkion gaztea, urteak betetzeari uko egin nahi dion gizon heldua‌ Istorio hauetako protagonista batzuk aise sailka ditzakegu psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segi, geure bidean. Beste asko, berriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan litezke, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria‌ Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estiloaniztasuna menderatzen duenaren esku trebeaerakutsiz, bai eta teknika abil hori narrazioaren mesedetan jartzeko buru azkarra ere. (2 ale)

Idazlea: Jon Martin Argitaletxea: Elkar


KATALOGATUTAKO LIBURU BERRIAK batx. Idazlea: Unai Villena Argitaletxea: Elkar

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizizalea, lana, ikasketak, sexua, parrandak‌ dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa‌Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta,horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabekohelduaroa topatu duena. Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia,eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakurmina piztu nahi lituzkeena.

Idazlea: F. Scott Fitzgerald Argitaletxea: Burlington

When Roger Button goes to the maternity hospital to meet his new baby son, he gets an enormous shock. His 'baby' is an old man! How is this possible? The years pass and Benjamin keeps getting older in years, but younger in appearance. How will this curious story end? (4 ale)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Katalogazio berriak batx by ELGOIBARKO INSTITUTUA - Issuu