Skip to main content

Bertso lehiaketa 2012 dbh

Page 1

GABONETAKO BERTO LEHIAKETA

GAIA:

OPARITU EUSKARA GABONETAN


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 1. SARIA Olentzeron astoa Badago mendian Baina ez digu ekartzen Ezer ez gurdian Euskara ekarri digu Hau poza herrian Denok egin berdina Euskaraz kalian. Italiako hizkera Dugu italiera Australiakoa berriz Dugu ingelera Ta hemengo hizkera Dugu oso ederra Orduan gabonetan Oparitu euskera

DBH 2 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 2. SARIA Aurtengo gabonetan Krisia badago Ta opari kopurua Dago gutxiago Euskaraz mintzatzea Nahi degu gehiago Opari hoixe nahi deu Gure errege mago. Hilak hogeitahamaika Feria eguna baserritzar jantzita Pasatzen deguna Txerri, behi eta abar Beteta dagoena Euskaraz apainduta Askoz hobe dena.

DBH 4 B


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 3. SARIA Gabonak heldu dira Zoriontsu gaude Opariengatik Zu urduri zaude Euskararen hizkuntza Oparitu dute Hori egin ta gero Oso pozik gaude. Sutondoan gaude denok Familia eta lagun Bero berotan gaude Goxo eta leun Euskaraz ari gara Zuk ere jardun Gerora nahi badugu Hitz egin gaur egun. DBH 1 B


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonak iritsi egin dira Ta euskara oparitu, Mobilez eta txorradez ahaztu Ta euskaraz disfrutatu. ‘Play Stationak’ ta jostailuak Ezin dira oparitu Euskaraz egin behar genuke Ta beste guztia ahaztu. Gabonetako oparietan Oharra euskaraz egin, Ezta erdaraz, ezta ingelesez Ezin dira notak egin. Ahaztu erdara, ahaztu inglesa Ta beti euskaraz egin, Utzi dezagun erdara eta Gure hizkuntzan hitz egin. DBH 1 D


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonetan ere bai Euskaldun sentitu Kalean zein etxean Beti praktikatuz Hizkuntza eder honekin Bertsoak kantatuz Opari politena Euskaraz mintzatu. Olentzerok badaki Gure sekretua: Euskara maite Dugu ere bai kantua Mintzatzen duen jendea Izatea gehitua Gabonetan ere bai Geuk disfrutatu. (Doinua: ‘kantatzera nijoa’)

DBH 1 C


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonak ailegatu Familia elkartu Denok batera dantzan Gainera kantatu Afari goxo-goxo Batekin gozatu Euskalduna bazara Euskaraz mintzatu. Gabon gaueko festan Kriston afaria Dena ikusi degu Baita ere ardia Lehiaketa bateko Sari oso polita Guretzat oparia Euskara geuria (Doinua: ‘kantatzera nijoa’

DBH 1 C


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonetan dendara Zerbait erostera Goaz alde batetik Azkar beste aldera Ideia bat euki dut Goazen etxera Aurtengo gabonetan Euskara ikastera. Elurra iritsi da Goazen jolastera Euskaraz hizketan Ondo pasatzera Gero goaz dendara Zerbait erostera Baina opari onena Badugu euskera. DBH 2 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gure opari onena dela Da euskararen bihotza Beti gogoan izango dugu Euskara da gure hitza Euskaraz hitz egitea dela Gure biziko ametsa Gure hizkuntza euskara dela Ta da oso aberatsa. Gabonak laster dira esan du Elgoibarko alkateak Kristoneko sorpresa hartu du Alkatearen semeak Korrika baten joan gara eta Hartzera erregaluak Poza handia ekarri digu Ametsetako euskarak. (Doinua: ‘Pello Joxepe’

DBH 1 D


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Kaixo ene familia Ta eguberrion Oparitu lagunei Euskara ta hor konpon Ideia ona da ta Gogoratu Antxon Ez du ezer balio Ta euskararentzat on. Oparitu euskara Gabon guztietan Lagunekin egonda Kaleko jaietan Turroia jaten dugu Etxe gehienetan Kanpanadak entzunda Gure etxeetan DBH 1 B


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Lagun guztiak elkartu gera Eskutitza idaztera Lehenengo gauza zerrenda egin Bertso batekin batera, Guk nahi duguna eskatzen dugu Olentzeroren bidera Betebeharrak ere ditugu Euskara erabiltzea. Euskal Herriko jende guztiek Erabiltzen du euskara Batzuk batua besteek arrunta Baina ilusio berbera Ez al dakizu euskara dela Gure hitz egiteko era Irten gaitezen denok kalera Hizkuntza erakustera. (Doinua: ‘Pello Joxepe’

DBH 1 D


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonak heldu dira Agur azterketak Hori bai da benetan Opari ederra Olentzero dator ta Nire opariak Ez eskatu euskara Baditu jabiak Badator Olentzero Ta nire opariak Merezi izan du pena Urte bat itxoitiak Gure oparietan realeko kamisetak Hori badira hoiek euskararen artiak DBH 1 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonetan gaude ta Hotzakin etxera Lagunekin beti bai Ahoan euskara Familia ta lagunak Gurekin kalera Euskaraz hitz egiten Goizetik gauera. Goizean esnatu naiz Irribarrearekin Opariak ikusi Begi handiekin Euskaraz hitz egin behar Lagun askorekin Kale eta etxean Euskaraz hitz egin. DBH 1 C


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Euskaraz hitz egin behar da Gabonetan ere Familia guztiarekin Opariak hartzen Gure anai-arreba azarratzen daude Bere opariekin Ez daude konforme. Gabon honetan beti Oso pozik nabil Opariak erosten Nere gurasoekin Etxera joan nahiz eta Opari guztiekin Euskaraz egingo det Olentzerorekin. DBH 1 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Oparitu ezazu Euskara maitatuz Pozik bizi dadila Euskaraz mintzatuz Bihotzak irekita Euskara sentitua Familiarekin egon Hori disfrutatuz Opari asko daude Aurten denontzako Horieetako batzuk Alferritarako Beste batzuk ordea Gehiegitarako Ondo aprobetxatu Euskal Herrirako (Doinua: Maritxu nora zoaz)

DBH 3 B


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Abenduaren hogeitabosta Egun oso berezia Olentzerok ta Mari Domingik Utzi dute opasria Paper polita koloreduna Eta dotore jarrita Itxaropenez ireki dugu Hau gauza harrigarria Esku gainean ipini ondoren Berehala da zirrara Instrukzioak halaxe dio ‘ateratzen dena gara’ Oso funtzio berezia du Funtsezkoa beharbada Euskara bera eramaten du Bihotzetik mingainera (Doinua: Pello Joxepe)

DBH 3 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Atzo goizean jaiki Ta a ze sorpresa Zuhaitz azpian zeuden Hamaika bat kaxa Olentzero nirekin Ondo portatu da Baina ikatza ere Nuen alajaina Kaxa ireki nuen Ez nuez espero Nik nahi nuena ekarri Zidan honezkero Euskarazko ipuintxo Famatu ‘Olentzero’ Orain uler dezaket Lehen baino hobeto DBH 3 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Gabonak dira eta Ametsak ugaRI Adibidez nirea Izatea dantzari Txikitatik nahi dut nik Ikasi gauza hori Hortaz badakizu zer Opari ekarri Jada iritsi zaigu Hogeitabost goiza Eta ikusi ahal dut Opari polita Irekitzean hartu Dut kriston sorpresa Orain ikasi ahalko dut Pozik euskal dantza DBH 3 A


GABONETAKO BERTO LEHIAKETA Orain dela sei aste Aiau nintzan hona Jadan fasltan botatzen Det nik nere ama Bera Marokon dago Hona eta hara Euskal Herria Zait niri hoberena Laister gabonak dira Gutxi falta zaigu Euskara hiztegia Nik nahi dut eskatu Ikaskideak nik nahi Ditut harrapatu Mesedez Olentzero Ni poztu nazazu DBH 3 A


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook